Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 5, Igandea

Harpidetu zaitez!

'Hamaika pauso' eleberriaz solasaldia

Literatura

Ramon Saizarbitoriak Angel Otaegiren fusilatzea hartu zuen eleberria idazteko testuinguru bezala.

RAUL PEREZ



Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso liburuaz literatur solasaldia egingo dute bihar, San Jeronimo kaleko udal liburutegian. 1995ean kaleratu zuen Saizarbitoriak liburua, Erein argitaletxearekin eta Angel Otaegi ETA kidearen fusilatzea hartu zuen testuinguru gisa. Lekukorik gabe hil zuten Otaegi eta idazle donostiarrak bere azken uneak berreraiki zituen idazleak, fikzioa erabiliaz.

Daniel Zabalegi da eleberrian fusilatzen duten ETAko kidea.Iñaki Abaitua idazlea Daniel Zabalegiren heriotzaren datuak biltzen hasiko da liburu bat idatzi nahian

1944an jaioa, Egunero hasten delako, Ehun metro, Ene Jesus, Bihotz bi eta Gorde nazazu lurpean, Rossettiren obsesioa eta Kandinskyren tradizioa eleberriak idatzi ditu.

Horretaz gain, Lur argitaletxea sortu zuen 1967an, beste zenbait idazlerekin batera, eta 70ko hamarkadan Oh Euzkadi literatur aldizkaria sortu zuen. 1992an, Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi zuen.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa