Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 5, Igandea

Harpidetu zaitez!

Garaje eta lokalen enkantea

Etxebizitza

Eusko Jaurlaritzak Izan egindako 28 garaje eta bost merkataritza lokal emango ditu, enkante bidez.

erredakzioa



Visesa elkarte publikoak ¬Jaurlaritzaren etxebizitza elkartea da¬ 28 garaje eta bost merkataritza lokal emango ditu enkantean Izan, Antiguan. Zarautz hiribidearen 125.ean, 127ean, 129.ean, 131.ean eta 133.ean daude eta jabetzan emango dituzte.

Azken eguna, abenduaren 12a

Enkantearen oinarriak Visesaren egoitzan ¬Pinudi plaza 1, 4. a¬, 943 326340 telefono zenbakira deituta eta www.visesa.com webgunean jaso daitezke. Eskaintzak eskuz aurkeztu behar dira abenduaren 12a baino lehen, Frantzia pasealekuaren 2. atariko notaritzan.

Izan bertan Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailak babestutako 148 etxebizitza egin ditu. Haietako 104 jabetzan emango ditu urtea bukatu aurretik, eta besteak errentan emango ditu 2009ko lehen seihilekoan. Hain zuzen ere, errentako etxeak joan den astean bertan zozketatu zituen .

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa