Egindako galdeketa kontuan hartu behar dela dio Herripek
Herrera
Galdeketa egin dute, eta auzotarrek zaharberritze lanekin ados ez daudela agerian utzi dutela dio auzo elkarteak.
erredakzioa
Herripe Herrerako Auzo Elkarteak galdeketa egin du asteburuan. Auzoaren eraberritzea errepiderik gabe eta plazan etxebizitza eraikinik egin gabe ontzak joko luketen izan da Herripek mahai gainean jarritako galdera. Auzo elkarteak berak emandako datuen arabera, herreratarren %37k eman du botoa eta haietatik ia guztiek errepideari eta plazako etxebizitza eraikinari ezetz esan dietela nabarmendu du Herripek.
658 herritarren botoak
658 gizonezkok eta emakumezkok eman dute botoa: 408 herreratar eta 250 ingurukoak; herreratarrak izan gabe lanagatik edo familia dela-eta Herrerarekin harremana dutenak. Auzo elkarteak nabarmedu du botoa eman duten guztien datuak jaso dituztela, «bozketaren gardentasuna bermatze aldera».
«Zailtasunak zailtasun, auzoa berritzeko lanak ez direla behar bezala egiten ari esan dute auzotarrek», adierazi dute Herripekoek. Auzo elkartearen ustez, galdeketa zilegitasun osoa du. «Grosen, Katalunia plazari buruz egindako galdeketan parte hartu zuten auzotarren kopurua ez zen %15era iritsi. Grosen bezainbeste erraztasun izan bagenitu Herreran galdeketa egiteko zer gertatuko zen galdetzen diogu gure buruari», dio Herripek.
Auzo elkarteak gaineratu du horrelako prozesuek bermatzen dutela herritar partdaidetza. «Udalak, aldiz, hamabost egun eman ohi ditu alegazioak aurkezteko, ahalik eta jende gutxien ohar dadin. Hori erabiltzen dute auzotarrei esateko ez dutela beren iritzia eman epearen barruan».
Hautetsi Indepententistek herreratarren «demokarazia parte hartzailearen lezio ederra» eman dutela esan dute eta Udalari «herritarrek esandakoari men egitea baino ez dagokiola» erantsi dute.