Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 5, Igandea

Harpidetu zaitez!

Euskarazko kultur eta aisiadiko produktuak erosteko gidaliburua

Euskara

500 produktutik gora biltzen duen gida argitaratu du Euskararen Udal Patronatuak hirugarren urtez.

erredakzioa



500 produktutik gora biltzen ditu Euskararen Udal Patronatuak Gabonen aurretik argitaratu duen Euskarazko Produktuen Gida 08/09ak. Gida honek, merkatuan aurki daitezkeen euskaraz ekoiztutako kultur eta aisialdiko produkturik berrienak eta interesgarrienak jasotzen ditu eta tresna lagungarria izatea nahi du Gabonetako erosketak egiteko garaian.

Ainhoa Beola euskara zinegotziak azaldu zuenez, «gero eta arrakasta handiagoa du gida honek eta gero eta herritar gehiagok erabiltzen dute Gabonen aurretik opariak egiteko. Euskarazko produkzioa gero eta zabalagoa da. Aurten, adibidez, aurreko urtekoa baino zabalagoa izan da. Horregatik, gida honek erraztasunak ematen dizkio urteko berrikuntzak ikusi nahi dituen pertsonari».

Euskaraz gozatzeko era guztietako eta eta adin guztiei zuzendutako produktuak jasotzen ditu gidak zortzi ataletan banatuta: aldizkariak, komikiak, DVDak, jokoak, CD-romak, musika, liburuak eta hiztegiak.

513 produktu

Guztira, 69 argitaletxeren eta ekoizleren 513 produkturen berri ematen da gida honetan. Gidaren azkeneko atalean, autoikaskuntza bidez euskara ikasteko dauden aukeren eta argitalpenen berri ere ematen da eta, amaieran, gidan agertzen diren produktuen argitaletxe eta ekoizleekin batera Donostiako saltokien berri ere ematen da.

Guztira, gidaren 30.000 ale argitaratu ditu eta hainbat tokitan banatuko dituzte.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa