Tolosako Titirijai Jaialdiko txotxongiloak Donostian
Txotxongiloak
Hiriko kultur etxeetan izango dira ikusgai ikuskizunak, azaroaren 29tik abenduaren 4a arte.
erredakzioa
Donostia Kulturak, urtero bezala Txotxongilo Jaialdia antolatu du Tolosako Ekimen Etxearekin batera. Tolosako Titirijai Nazioarteko Jaialdi ezagunak 26 urte beteko ditu aurten eta bertan parte hartuko duten 30 taldeetatik zazpik euren lanak erakutsiko dituzte Donostiako kultur etxeetan.
Argentina, Errusia, Venezuela, Andaluzia, Katalunia eta Gaztela eta Leondik etorritako taldeak ikusteko aukera izango da. Errusiako taldeak txotxongilogintzan nagusi dira munduan eta Tolosako jaialdiak tarte berezia eskaini die aurten. Tolosan izango diren Yekaterinburgo eta San Petersburgoko txotxongilo taldeak izango dira Donostian.
EGITARAUA
Azaroaren 29an. Huevito de ida y vuelta, Asomados y escondidos (Argentina), Kontadoresen 11:30ean / El patito feo, San Petersburgo (Errusia), Egian 18:00etan /
Quien va a despertar al sol?, Yekaterinburgo (Errusia), Altzan 18:00etan.
Azaroaren 30ean. El espiritu del Cid, Angeles de Trapo (Andaluzia), Intxaurrondo Berrin, 12:00etan.
Abenduaren 2an. Rutinas, La Puntual Eugenio Navarro (Katalunia), Etxarrienen 18:00etan /
Quien va a despertar al sol?, Yekaterinburgo (Errusia), Okendon 18:00etan.
Abenduaren 3an. Filipo, Bengala (Venezuela), Ernest Lluchen 18:00etan.
Abenduaren 4an. Juego de polichinelas, Picara Locuela (Gaztela eta Leon), Larrotxenen 18:00etan.