Kaleko argietan energia aurreztu nahi du Udalak
Ingurumena
Udal Gobernuak hiriko kaleetako argien kontsumoa aztertuko du ikerketa batekin.
ion lopez
Kaleko argien kontsumoakUdalari suposatzen dion gastua oso handia da urtero. Horregatik, Bide Publikoetako Sailetik kontsumo hau jaisten saiatzen ari dira azken urteotan. Kontsumoa gutxitzeko eta ingurumenean argiak izaten duen eragin kaltegarria murrizteko Udal Gobernuak hiriko argien ikerketa bat egitea Onartu du Udal Gobernuak.
Lehiaketa publikora aterako dute ikerketa hau. Enpresa irabazleak hiriko argi guztien inbentarioa izango du eta sistema guztien datuak jasoko ditu.
28.000 argi puntu hirian
Guztira, 305 koadrotan banatuta, 28.000 argi puntu daude hirian. 172 koadrotan programatzaile astronomikoak jarrita daude baina orain beste 70 jarriko dituzte. Programatzaile astronomiko hauek programa informatikoak dira. Hauekin eguzkia noiz ateratzen eta sartzen den kalkulatzen da, honela argiak noiz piztu eta noiz itzali kalkulatzen dute programa hauek.
Fluxu elektrikoa murrizteko 81 makina daude jarrita gaur egun. Orduaren arabera, intentsitate gehiago edo gutxiago izatea bermatzen dute makina hauek.
Egoera ona, baina hobetu daitekeena
Hiriko argien egoera ona dela azaldu zuen Ana Rivilla bide publikoetako zinegotziak. Hala ere, badira zenbait argi goiko estalkirik gabekoak; Intxaurrondon esaterako. Zerura zuzenduta doan argiak kutsadura luminikoa sortzeaz gain, elektrizitate gastua asko igotzen du. Horregatik, azken urteotan pixkanaka ari dira estalkidun argiak jartzen. Ikerketa honetarako diru laguntza emango du Energiaren Euskal Elkarteak.