Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 5, Igandea

Harpidetu zaitez!

Martxoan estreinatuko da Cobeagaren 'Pagafantas' filma

Zinema

Zinemagile donostiarrak bere lehenengo film luzearen aurrerapena aurkeztu du Bilboko Zinebi jaialdian.

erredakzioa



Udan errodatu zuen Bilbon Pagafantas. Borja Cobeagaren lehen film luzea da. Bilboko gau giroan murgilduko ditu ikusleak komedia honetan. Zinema aretoetara martxoan iritsiko da. Atzo Bilbon aurrerapen txiki bat ikusteko aukera izan zuten, Zinebi jaialdian.

Gorka Otxoa eta Sabrina Garciarena aktoreak dira protagonista nagusiak. Aktore gazte donostiarrak parrandazale amorratu baten papera jokatzen du. Bilbon, ordea, ez du giro asko aurkitzen, tabernek goiz ixten baitute. Cobeagak hori islatu nahi izan du filmean: «Bilbon astean zehar gauez ateratzen direnen parrandak».

Zinebi Zinema dokumental eta Film Laburren jaialdian Cobeaga Gaua izango dute gaur. Pase berezi honetan aurretik agindako bi film laburrak, Eramos pocos eta La primera vez proiektatuko dituzte, zenbait sketch eta Pagafantas errodatzen ari zen bitartean egin duen Bilbori buruzko dokumental batekin batera.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa