
Koldo Mitxelenako Ganbaran 'Aisiaren aurkikuntza' erakusketa aurkeztu dute. Zumalakarregi Museoak XIX. mendean sortutako aisiaren inguruan prestatutako bilduma bitxia da.
Aisiaren gozamena
nerea lizarralde
Kasinoak, ateneoak, orfeoiak, tabernak, zezenketak, museoak, antzerkia, bainu etxeak, zirkua... Aisiak noblezia eta aristokraziaren luxua izateari utzi zion XIX. mendean. Iraultza liberalaren giroan burgesia ere aisiaren gozamena eta askatasunarekin disfrutatzen hasi zen. Aisia gune horietan, karta jokoak edo erruleta aitzakiatzat hartuz, bilera politikoak eta negozio oparoak egiten ziren gainera. Donostia aisiarako hiria bihurtu zen eta Biarritz edo Santander hirien ildoko bainu etxeen eredua hartu zuen. Ostatuak, bainu etxeak eta kasinoak ziren hiriaren ikur berria. Alderdi Ederreko Gran Casino Kursaal, Union Artesana elkartea... Garai honetan, hiriaren zabalkundearen ondoren Bulebarra pasealeku bihurtu zen. Euskal Herrian herri aisia erromeriekin lotuta zegoen. Gehienak herrietan ospatzen ziren eta auzo bakoitzak berea antolatu ohi zuen. Loiola donostiarrez bete ohi zen.
Iriyarena ikuskizunak arrakasta handia izan zuen Antzoki Zaharrean, 1878an. Obra honen garaiko esku orria ikusgai dago bilduma honetan.
Ramon Barea asmatzaile donostiarra
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.