'Cuate' elkartasun tonbola, Grosen
Elkartasuna
Tonbolan biltzen den dirua Mexiko DFko El Caracol egitasmoa finantziatzeko erabiliko da.
ERREDAKZIOA
GrosekoHaurtxoko eta Gaztelekuak Elkartasun tonbola antolatu dute bihar eta etzirako. Azken asteetan objektuak bildu dituzte,
Cuate izenez bataiatu duten tonbola egin eta dirua biltzeko . Etekinak, Mexiko DFko
El Caracol egitasmo hezitzailera bideratuko dituzte. Elkartasun tonbola bi egunetan egingo da, Okendo kultur etxeko areto nagusian. Ostiralean, 17:00etan jarri dute hitzordua, eta larunbatean, berriz, 19:00etan.
Tonbolaz gain, rifak
Tonbolako zozketan parte hartzeko txartelak euro baten truke jarriko dira salgai. Dena den, beste sari batzuk eskuratzeko rifak erosteko aukera egongo da, 50zentimoren truke. Rifa hauekin, Elkartasun Katea ekimena zela bide, hiriko margolari batek, Bruesa Gipuzkoa Basketek, Realak eta Bainet produktorak emandako objektuen zozketan parte hartu ahal izango da.
Caracol
Hala, bi ekimen hauekin biltzen den dirua Mexiko DFko Caracol egitasmora zuzenduko du Okendo kultur etxeak.
Caracol AC duela hamar urte sortu zen elkartea da. Bere helburua kalean bizi diren edota arrisku egoeran dauden 8 eta 27 urte bitarteko haur eta gazteei laguntzea da. Hiriburu mexikarrean bizi diren gazte hauek kaleetan bizi ohi dira, bizilekutzat txabolak zein estoldak dituztelarik.
Elkarteari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, www.elcaracol. orgera jo edo www.callejeros.orgera.