Ategorrietako gizarte etxerako izango da Maratoi Solidarioan jasotakoa
Gros
Emakume etorkinekin egiten dute lan gizarte etxean; jaialdia bihar izango da San Inazio ikastetxean, arratsaldean.
raul perez
Bosgarren urtez jarraian antolatu du Groseko Pastoral Barrutiak Maratoi Solidarioa. Aurreko urteetan bezala, San Inazio ikastetxean izango da eta jasotako dirua Ategorrietako gizarte etxerako bideratuko dute. Emakume etorkinei laguntzen die Andre Maria Sortzez Garbiako mojek zuzendutako gizarte etxeak. Mirakruz kalean dute egoitza, Pio X.aren elizaren ondoan. Lan merkatuan sartzen laguntzen diete bereziki mojek hainbat tokitatik hirira etorritako emakumeei. Horretaz gain, hamalau emakume gaztek dute egoitza hori bizileku.
San Inazio, Pio X.a eta Mariaren Bihotza parrokiek, Mariaren Bihotza ikastolak, Andre Maria Sortzez Garbia eta San Inazio ikastetxeek eta Adsis fundazioak osatzen dute Groseko Pastoral Barrutia. Maratoi Solidarioa 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, baina ekimen guztiz irekia da eta nahi duten guztiak joan daitezke bihar San Inaziora. Ohi bezala, kirola izango da maratoiaren osagaietako bat. Futbol eta saskibaloi txapelketak izango dira. Txapelketa batean zein bestean parte hartuko dutenek lau euro ordaindu behar izan dituzte izena emateko. Diru hori eta baita San Inazion jarriko duten txosnan jasotakoa ¬alkoholik gabeko edariak eta ogitartekoak salduko dituzte bertan¬ emango diote gizarte etxeari. Kirolaz gain, hainbat tailer prestatuko dituzte antolatzaileek, gazteak jabetu daitezen zer zaitasunekin topo egiten duten etorkinek beren jaioterria utzi eta beste herrialde batera joaten direnean.
datua
518
emakume. 2007ko irailetik 2008ko uztaila arte 518 emakume izan dira lehen aldiz gizarte etxetik.
«Emakume etorkinentzat hamaika jarduera egiten ditugu»
ana vizuete ð - Gizarte etxeko kidea
Andre Maria Sortzez Garbia kongragazioko mojekin ari da lanean besoz beso Ekuadorreko emakume hau.
r.p.
Ana Vizuete ekuadortarra duela sei urte hasi zen lanean gizarte etxean. Ategorrietako egoitzan emakume etorkinen alde lan handia egiten dutela nabarmendu du.
Zer egiten duzu gizarte etxean?
Andre Maria Sortzez Garbia kongregazioko mojek sortu zuten gizarte etxea. Ni Vicuña etxeko andre etorkinen elkarteko kide naiz eta gizarte etxera doazen etorkinen ordezkaria eta bozeramailea naiz.
Zer lan egiten duzue bertan?
Mojek, etorkinak lan munduan sar daitezen, ikastaroak antolatzen dituzte. Asteburuetan, Gabonetan edota Amaren Egunean aisialdijarduerak egiten ditugu, bestalde, eta ludoteka ere badugu, asteburuetan emakumeek ikastaroetan parte hartzen duten bitartean haurrek non egon izan dezaten.
Zer bilakaera izan du zentroak?
Hasieran denok ekuadortarrak ginen eta orain, aldiz, besteen artean, boliviarrak eta nikaraguarrak gero eta gehiago dira. Gero eta behar gehiago dituzte beste herrialdetatik datozen emakumeek eta mojak ezin dira denera iritsi.