Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 5, Igandea

Harpidetu zaitez!

English School eta Erain Eskibel, haur danborradaren buru

San Sebastian eguna

Erain Eskibeleko neska bat izango da Easo Ederra eta English School-eko mutil bat, Danbor Nagusia.

erredakzioa



Haur danborradako karguak banatu zituzten atzo udaletxean. Ategorrietako English School eta Ibaetako Erain Eskibel izango dira urtarrilaren 20ko haur danborradaren protagonista nagusiak, kalerik kale ibiliko diren gainerako haur guztiekin batera, noski.

Irteera ordenari jarraiki aukeratzen dute Danbor Nagusia zer eskolari dagokion eta English School-eko ikasle batek zuzenduko ditu Alderdi Ederretik abiatuko diren haur guztiak. Aurten Belen ikastetxeko Eduardo Arnalek izan du ohore hori. Bestalde, Easo Ederra, jenerala eta ohorezko damak zein eskoletakoak izango diren zehazteko orduan kontuan hartzen dute zer ikastetxek ez duten eginkizun hori oraindik bete eta haien artean zozketa egiten dute. Aurten Ibaetako Erain Eskibeleko neskato bat izango da Easo Ederra. San Jose ikastetxeko Rosangela Andrea Lanchori hartuko dio lekukoa.

Aldaketatxoa ibilbidean

Atzoko bileran haur danborradetako ordezkariei jakinarazi zitzaien ibilbidean aldaketatxoa izango dela, Kontxako aparkalekuko lanengatik. Hala, Alderdi Ederretik Hernani kalean sartuko dira, Andia kalea moztuta dagoelako, eta Hernani kalea zeharkatu ondoren, Askatasunaren hiribidea hartuko dute. Bestalde, aurten bezala, 2009an Victoria Eugenia antzokian egingo dute haur danborradaren aurkezpen nagusia. Urtarrilaren 19an, astelehena, izango da. 5.000 neska-mutilen mugaren bueltan izango da berriz ere haur danborrada.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa