Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 5, Igandea

Harpidetu zaitez!

Mundu elektroniko eta etnikora bidaia egin du Jimmy Bidaurretak

Argitalpena

Beste artista eta musikarien proiektuetan ibili eta gero, 'Cosmonaut Camel' diskoa bakarka sinatu du.

NErea lizarralde



Jimmy Bidaurreta (Donostia, 1971) ohiko izena da Euskal Herriko jazz, funk, musika elektronikoa edo latinoarekin lotutako proiektuetan. Ibilbide honetan beste urrats bat eman du eta musika etnikora gerturatu da bere bakarkako lehen diskoan: Cosmonaut Camel. An ethnictronic trip world.

Garapen teknologikoak herriak eta kulturak hurbiltzen dituen ustea du Bidaurretak. Ideia hori musika sorkuntzaren eremura eramanez eta Do it yourself ¬zuk zeuk egin¬ filosofia bere eginez, tradizio kultural zaharrenetakoa duten herrietara bidaia proposatzen du Bidaurretak. Soinuen collage honekin India, Maroko, Chicago edo Latinoamerikako herrialdeetara eramango ditu entzuleak.

Garestia merke egiten

Parte hartu duen proiektu guztietan ohikoak izan diren funk, acid jazz edo musika latinoarekin batera, kultura hindu eta arabiarraren osagaiak erabili ditu. Ekoizpen lan handi baten ondoren abesti melodikoetan moldatu ditu. Melodiak ez ezik, beat elektronikoekin eta piano jazzistikoarekin sortutako kontraste biziak, hip hopa, pieza sentsualak edo funk pieza dantzagarriak ere badira.

Samplerrak hartu eta askotariko soinu horiek musika bihurtu ditu Bidaurretak. Munduko musikak batidoran sartu eta soinu elektronikoekin diskoa osatu du. «Etxean nik bakarrik eta teknologiarekin egin dut. Elementu desberdin asko sartu nahi nituen eta musikari gehiagorekin lan egin izan banu nire ahalmenetatik kanpo dauden baliabideak beharko nituzke. Teknologiari esker, oso garestia izango litzatekeena merke egin daiteke», azaldu zuen atzo diskoaren aurkezpen prentsaurrekoan.

«Horrek ez du esanahi, noski, lan gutxiago egin behar denik. Taldeekin lan egitera ohituta nago eta izugarri disfrutatzen dut taldean jotzen, baina hau esperientzia desberdin bat da. Gogoa nuen horrelako zerbait egiteko», erantsi zuen.

Buruan zuen ideia

Aspalditik buruan zuen ideia errealitate egin ahal izan du donostiarrak disko honetan: «Betidanik interesatu zait musika etnikoa, baina ez dut inoiz aukerarik izan ezer egiteko. Musika ezberdinak elkartu eta emaitza koherente bat lortu nahi nuen. Ez nuen fusio erraza egin nahi. Mundu zabaleko musika guztiak entzuten ditugu egun eta gero eta ohiakoagoa izango da eragin asko dituen musika egitea».

2004an hasi zen Cosmonaut Camel-eko lehenengo piezak sortzen. Ez zekien zer gertatuko zen abesti horiekin, baina azkenean proiektuarekin jarraitu eta teknologiarekin, hau da, software tresnekin, samplerrekin lan egiten hasi zen. Edizio lan handia izan dela aitortu du. «Esperientzia izaugarria izan da tresna berri hauek ezagutzea eta horiekin lan egitea. Ekoizpen bitxia izan da», adierazi zuen atzo.

Diskoaren titulua bat batean bururatu zitzaiola dio. «Diskoaren filosofia ondo islatzen duela uste dut. Kultura hindu eta arabiarra oso presente daude lan honetan. Herrialde garatuetan ez dauden tradizio biltegi aberatsak daude han», nabarmendu zuen. «Gogoeta egin nahi nuen tradizioen izaera iraunkorraren eta teknologiaren iraungipenaren inguruan. Diskoaren azalean, alde batetik etorkizunera begira dagoen kosmonauta dago eta bestetik, gamelua, tradizioa edo anzestrala denari begiratzen diona. Puntu surrealista eta harrigarria badu», aipatu zuen.

Ikasketak, Rotterdamen

Donostiako Udal Kontserbatorioan ikasi zuen. Ondoren, Rotterdamera joan zen jazza eta munduko musika ikasketak egitera. Makala edo Javi P3Z musikarien zuzeneko eta proiektuetan parte hartu du. Ortophonk taldeko teklista ere izan zen. Antzerkia eta zinemarako musika lanak egin ditu. Egun, Gasteiz Big Bandeko zuzendaria da. Ez da nolanahiko big banda: Scratchak, Djak eta hip hopa nahasten ditu. Laster kaleratuko dute urte berriarekin batera argitaratuko den hurrengo diskoaren aurrerapen singlea.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa