Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 5, Igandea

Harpidetu zaitez!

Le Corbusierri omenaldia

Erakusketa

Lucien Herve argazkilariak Le Corbusierren obrari ateratako argazkiak daude Museum Cemento Rezolan ikusgai.

erredakzioa



1949ko azaroan Lucien Hervek Le Corbusierren l´Unite d´ habitation lana ren argazkiak atera zituen Marsellan. Egun bakar batean bere Rolleiflexarekin 600 argazkitik gora egin zituen. «Arkitektu arima du», esan zuen Le Corbusierrek irudiak ikustean, eta bere lana fotografiatzeko kontratatzea erabaki zuen. Handik aurrera Herve arkitekto frantsesaren begirada izan zen, 1950etik 1965era, Le Corbusierren heriotza arte.

Añorgako Museum Cemento Rezolak Herveren argazki orijinalen bilduma jaso du erakusketa batean. Guztira 30 irudi izango dira erakusgai martxoaren 1a arte. Jose Maria Etxarri FYM-Cementos Rezolako ohorezko lehendakariaren ustez, «Erretratu hauek bi artisten arteko harreman apartaren isla dira. Erakusketa honek gainera munduko eraikuntzaren garai heroiko baten espirituaren lekukotza ematen du. Arkitekturak hormigoi armatuaren bidez bere materialitate fisikoa nabarmendu zuenekoa».

Herverenak Le Corbusierren lanaren irudi ezagunak dira. Arkitekto frantsesaren eraikinen argiaren indarra, itzalak eta kontzeptu berriztatzaileak islatzea lortu zuen. Argazki erakusketa Le Corbusierren lanari buruzko azalpen panelekin eta Pariseko Le Corbusier fundaziotik ekarritako bi maketekin osatu dute.

Erakusketak irauten duen bitartean familientzako mini eskultura eta eraikuntza tailerrak izango dira astebururo.

 

argazki erakusketa



Ordutegia. Asteartetik igandera 10:00etatik 14:00etara.

Sarrera. Doan da.

Noiz. Martxoaren 1a arte. Edukina. Arkitekto frantsesaren obraren irudiak.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa