Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 5, Igandea

Harpidetu zaitez!

Prebentzioa eta diagnosi goiztiarra, giltzarri

Hiesa

Gaixotasuna azkar atzemateko helburuz, GIB birusaren proba egin ahal izango da farmazietan otsailetik aurrera.

maitane aldanondo

GIBak ¬Giza Immunoeskasiaren Birusak¬ eragiten duen hiesari aurka egingo dion txertoaren ikerketan pausu itxaropentsuak eman badira ere, prebentzioaren garrantzia bereziki azpimarratuz ospatuko dute bihar elkarte eta erakundeek Hiesarena aurkako nazioarteko eguna. Izan ere, azken urteetako datuak kezkagarriak dira. Hirugarren urtez gaitz honen diagnosi kopuruak gora egin du, %9, EAEn 190 kasu berri ezagutu direlarik aurten. 10.000 lagun eragiten ditu gaixotasunak EAEn, hauetako 700 bat Gipuzkoan, baina birusa dutenetako 2.000k ez daki hala dela.

Hiesaren aurka lanean aritzen diren erakundeetako arduradunek diagnosien %30a berandu egiten dela adierazi dute egun hauetan. Horregatik, arriskuzko harremanen bat izan dutenek hiesaren proba egitea ezinbesteko dela gogorarazi nahi izan dute. Proba hauek aldez aurreko hitzordurik gabe egin daitezke Groeseko anbulatorioan, astegunetan 08:00etatik 09:30era bitartean.

Testak, farmazietan

Honen harira Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak eta Sendagaigileen Elkargoak GIB birusaren testa farmazietan egitea ahalbidetuko duen froga pilotoa abian jarriko dute datorren otsailetik aurrera. Bertan parte hartuko duten 20 farmaziak zeintzuk izango diren erabakitzeke badago ere, Gipuzkoan kokatutakoak 6 izango direla ezagutzera eman dute.

Proba azkarra, anonimoa, eta merkea izango da. Hatzean egindako ziztada baten bidez odola tira batean jarri eta errebelatzailea gehitzearekin nahikoa da. Farmazien errebotiketan egingo da eta emaitza ezagutzeko beharrezkoak diren 15 minutuetan GIBaren prebentzioari buruzko informazioa emango dio botikariak. Lau euroko kostua izango du eta aparteko gela batean egingo da. Bere emaitzek %100eko fidagarritasuna dute, nahiz eta ohiko frogekin gertatzen den moduan, positiboak beste test batzuekin baieztatu beharko diren. Jasotako emaitzak Osakidetzako asistentzia zentro batean berretsiko dira.

Diagnosi goiztiarra erraztu eta tratamendua lehenbailehen hastea ahalbidetu nahi duen froga piloto henen emaitzak urtebete barru aztertuko dira, test hauekin jarraituko den erabakitzeko.

Ekimen anitzak

Hiesaren aurreko erantzunak informazioa, hezkuntza eta prebentzio neurriak uztartu behar dituenez, gaitzaren aurka lanean diharduten EGHAM, Gehitu eta Acasgi elkarteek gaixotasunari buruzko informazioa banatuko dute Bulebarrean, 11:00etatik 13:30era bitartean, eta gai honen inguruko hitzaldia eta dokumentala emango dituzte asteartean eta asteazkenean.

Gaitzak ez du sexua, adina edo bestelakorik kontuan hartzen, baina epidemiaren tamaina dauka garapen bidean dauden lurraldeetan, zonalde hauetan GIBak kutsatutakoen %95a bizi baita. Errealitate hauek ezagutzera emateko asmoz, Medicus Mundi elkarteak, Historias produSIDAs izenburupean film laburren emanaldia egingo dute bihar Antzoki Zaharrean, 19:00etan. Hauetan modu originalean Afrika,Asia eta Latinoamerikan GIBaren errealitatea zein den erakusten da.

Bestalde, astelehenetik asteazkenera bitartean Hiesa: 8 artista, 8 hausnarketa erakusketa ikusgai izango da Victoria Eugenia Antzokian asteazkena arte. Artistek Sahara azpiko Afrika ardatz hartuta gaixotasunak ahulengan duen eragina islatu nahi izan dute.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa