Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 5, Igandea

Harpidetu zaitez!

Harkaitz Cano, zinearen eta literaturaren kontraesanez

Argitalpena

Zinea eta literaturaren harremanaz eta bien arteko kontraesanen eta loturaren inguruan gogoeta egin du.

nerea lizarralde



Zinea eta literatura. Literatura eta zinea. Bikote perfektua edo ezinezko bikotea? Harkaitz Canok literaturaren eskutik beste esparruetan arakatzeko ahalegina erakutsi du hasieratik, komikia edo telebista gidoilari gisa edo kasu honetan bezala, zinea.

Zinea eta literatura. Begiaren ajeak izena du Canoren azken argitalpenak. «Istorio guztiak kontatuta daudela askotan kontatu da eta halere segitzen dugu istorioak kontatzen. Hori da liburu honen oinarrian dagoena», esan du idazle donostiarrak.

Pelikula bat ikusi eta gero lagun bati «zertaz da?» galdetzen zaion une horretan literatura eta zinearen arteko harremanaren gaizki ulertua hasten dela dio Canok: «Zineman hitza da gutxienekoa. Zinea barraketako inbento bat bezala sortu zen. Neskame eta umeentzako denborapasa zen. Zinea egiten zutenek artea egin nahi zuten eta artea egiteko prestigioaren bila jo zuten pinturara eta literaturara».

Egungo sortzaileen desafioak

«Ez dago historia asko liburu honetan. Ibilbide azkar bat da, nahiko sintetikoa. Liburuan agertzen diren adibide asko azken hamar urteetakoak dira. Hor dago argitalpen honen ahalegina. Film askoren aipamenak daude, batzuk muturrekoak», azaldu du Harkaitz Canok.

Bere ustez, «Zineari kosta egiten zaio literaturari baino gehiago jendearen buru barruan gertatzen dena irudien bidez azaltzea, hor baitago desafioa. Gaur egun lortu da eta buelta eman zaio. Idazleok kopiatu egiten dugu zineko estruktura narratiboa eta zineko errezetak erabiltzen ditugu idazterakoan. Hor dago zinearen garaipena».

Bere burua saboteatzen duten sortzaileak interesgarriagoak direla dio Canok: «Kuestionatu egiten dutenak pelikula bakoitzean ea kontatzen ari direna kontatzen ari diren moduan kontatzeak zentzua duen ala ez. Garai batean esan ohi nuen dirurik gabeko zine zuzendaria sentitzen nintzela askotan nobelak idazterakoan. Gero eta zinera gehiago urbildu, gero eta gogo gutxiago izan dut zinea egiteko. Zineak eta literaturak hasieran eman lezakeen baino askoz ere zerikusi gutxiago baitute finean. Zein da idazle baten desafioa orain? Zinera egokitu ezin daitezkeen liburuak idaztea».

Gidoilari eta zuzendarien arteko tentsioa edo egokitzapenaren kontuak plazaratu nahi izan ditu aurkezpenean eta telebista eta literaturaz ere hitz egin du Canok: «Azken urteetan, bereziki AEBetako telesailak, literaturatik gertuago daude hainbat film baino. Zinea kontserbadore bihurtu baita. Literaturatik edaten duten adibide argiak daude, House eta Sherlock Holmes edo Mujeres Desesperadas edo Jane Austin».

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa