Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 5, Igandea

Harpidetu zaitez!

Zabor bilketa pneumatikoa, otsailerako

Loiola

Lur azpiko lanetan atzerapena izan da eta horregatik ezin izan dute abian jarri urtea bukatu aurretik.

r. perez



Loiolan zabor bilketa pneumatikoa otsailean abian jarriko dutela adierazi du Alberto Rodriguez Hiri Mantenu zinegotziak. Loiolako zeharbideak bitan banatzen ditu auzoa eta, hain zuzen ere, bi aldeak lur azpitik hodi bidez lotzeko orduan arazoak izan dituzte. Arazo horiek eragin dute atzerapena. Edukiontziak jartzeko lekua gorde zuten zenbait kaletan auzoa eraberritu zutenean, baina oraindik zaborontziak edo buzoiak ¬hala esaten die Udalak ¬ jarri gabe daude .

Beste aldean, 2010ean

Rodriguezek gaineratu duenez, auzoaren beste aldean, hau da, La Salle ikastetxearen aldean, 2009an egingo dute instalazioa eta 2010ean hasiko dira alde horretan ere bilketa pneumatikoarekin. Loiolako Erriberari dagokionez, hainbat kaletan jarri dituzte zaborontziak , baina oraingoz gutxi batzuetan erabil daitezke ¬auzoaren sarrerako Nemesio Etxanizen, adibidez¬. Gainerako kaleetan oraindik ez daude erabilgarri , eraikitze eta hirigintza lanak ez daudelako guztiz bukatuta. Hori dela-eta, auzoko toki batzuetan edukiontzi arruntak ipinita daude.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa