
Hilaren 14an izango da Auzoaren azoka
ALTZA Azken urteetako ohiturari jarraiki, Auzoa merkatari elkarteak azoka antolatuko du Arria parkean. Ohi bezala, karpa jarriko dute. Azoka hilaren 14an, igandea, izango da, goiz eta arratsaldez, eta Altzako 14 dendek saltokia jarriko dute. 50 kilo txistorra banatuko dituzte eta bost urdaiazpiko zozketatuko dituzte. Horretaz gain, haur jolasak ere izango dira. Altzatarrei, Erdialdera joan gabe, Gabonetako erosketak etxetik gertu egiteko aukera eman nahi die Auzoa elkarteak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.