Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 5, Igandea

Harpidetu zaitez!

«Egiteko moduagatik baino edukiagatik saritu dutela uste dut»

jon garaño ð- Zinemagilea

Zinema

Moriartiko Jon Garañok euskal zinemaren sari nagusia lortu du Bilboko Film Laburren eta Dokumentalen Zinebi jaialdian.

nerea lizarralde



Donostian aurtengo Giza Eskubideen Zinema Jaialdian estreinatutako FGM dokumental laburrarekin lortu du euskal zinemaren sari nagusia. Gregorio Muroren Tras los visillos film laburrarekin gidoi onenaren saria partekatu du.

Zergatik uste duzu saritu dutela 'FGM'?

FGMren asmoa emakumeen sexu organuen mutilazioa zer den eta zein eragin dituen ahalik eta argien kontatzea zen, Haurralde fundazioak kontzienziazio kanpainetan erabiltzeko helburuarekin sortu baitzen. Horrela, egiteko moduagatik baino edukiagatik saritu dutela iruditzen zait, forma aldetik oso klasikoa baita.

Haurralde fundazioarentzat egindako proiektua izanik, garrantzia handiagoa al dute sari hauek?

Zenbat eta sari gehiago orduan eta oihartzun gehiago, eta hori kasu honetan oso ona da dokumental honen helburua ahalik eta jenderik gehienak ikustea baita. Dokumental hau kontzientziarazteko egina da eta sariek horretan laguntzen badute, ba askoz hobe.

'On The Line' film laburrarekin euskal gidoi onenaren saria lortu duzu, 'Tras los visillos' filmarekin partekatu behar izan duzun arren. Zer kontatzen du lan honek? Zeri buruzkoa da?

Gidoi onenaren saria jasotzeak poz handia eman zidan. On the line-en kontatzen den istorioa ondo baloratua izan dela pentsatzeak ilusio berezia ematen dit. Zeri buruzkoa den? Bada, hitz batean esanda, mugei buruzkoa dela esan daiteke. Kasu honetan, AEB eta Mexiko artean kokatzen da muga, baina beste edonon ere koka zitekeen.

Raul Lopez muntatzaile lanetan ibili da 'On the lineÓ eta 'FGM'n. Nolako harremana duzu berarekin?

Harremana oso ona da. Bera da gure muntatzaile ofiziala berarekin egiten baititugu lan guztiak. Oso erlazio ona daukagu pertsonalean eta baita profesionalean ere. Plazer handia da berarekin lan egitea. Dena den, Raulez gain, bi film laburretan ere Javi Agirrek egin du argazkia eta Iñaki Diezek soinua, eta Moriartiko nire lankideez aparte, beraiei ere oso eskertua nago egindako lanagatik. Baita film laburretan lan egiten duten beste jende guztiari ere, filmak elkarlanean egiten baitira.

Zinebi jaialdian beste zinemagileen lanak ikusteko aukerarik izan al duzu? Zer iruditu zaizu ikusitakoa? Lanen bat nabarmenduko al zenuke?

Zinebin beti dago oso maila altua. Aurten, egia esan, ez dut film asko ikusteko aukerarik izan. Baina euskal film labur gehienak ikusiak ditut eta zaila egiten zait bakarren bat nabarmentzea. Pare bat aipatzearren, Alcala de Henareseko jaialdian sari nagusia irabazi zuen David Gonzalezen El Tiempo prestado edota Donostiako Fantasia eta Beldurrezko Zinemaren Astean saritua izan zen Aritz Morenoren Cotton Candy.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa