Aiete, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info hitzako albiste zerrenda aiete eu Mon, 12 May 2008 00:06:54 +0200 60 Aiete, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info/rss/logo.gif irutxulokohitza.info Aieten kezka dago, Puio-Lanberriko eskolaren arrastorik ez dagoelako http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-23/p00003009/Aieten_kezka_dago_Puio-Lanberriko_eskolaren_arrastorik_ez_dagoelako.htm Udalbatzak 2006ko abenduaren 22an onartu zuen Puio-Lanberriko proiektua. Axular lizeotik gertu dago Puio-Lanberri hiruki itxuradun lursaila. 137 etxebizitza, 8.000 metro karratuko plaza zabala eta Lehen Hezkuntzarako eskola ziren proiektu haien ardatzak. Eskolak 4.500metro karratuko kirol gunea izatea aurreikusi zuten eta Odon Elorza alkateak azpimarratu zuen eskolaz kanpoko orduetan kirol guneok auzotarrek erabili ahal izango zituztela. Ordutik hona , urtebete eta erdi joan da eta Lantxabe Aieteko auzo elkarteak kezka azaldu du, Jaurlaritzak eskola egiteko «gogo handirik» ez duen irudipena baitu. Zenbait urtetan eskola publikorik gabe egon eta gero, 2006. urtean Azkaratene eskola zaharra berritu eta Haur Hezkuntzarako moldatu egin zuten. Orduz geroztik, Jakintza ikastolak kudeatzen du. Hala eta guztiz ere, auzotarrek Lehen Hezkuntzako ikastetxearen beharra nabarmendu dute, Aieteko hainbat haur eta gaztetxo ¬auzo elkartearen arabera 100 bat- Antigua eta Amarako eskoletara joaten direlako. Lantxabe auzo elkarteak eskola 2009rako prest egotea espero zuen, baina lanak ez dira hasi ere egin. ... Wed, 23 Apr 2008 01:00:00 +0200 AIETE Etxadin, ezer ez http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-18/p00012736/Etxadin_ezer_ez.htm Etxadin ez dago tenis edo padel piloten hotsik . Eta udaran ere ez da inolako zalapartarik izango igerilekuen inguruan. Kamioiek eta hondeamakinek sortutako zarata besterik ez da entzuten. Izan ere, duela hilabete hasi ziren kirol gunea eraisteko eta berritzeko lanak. Ia ez da kirol gune izandakoaren arrastorik gelditzen. Etxadi ezagutu ez zuen edonork ingurutik pasatuz gero, nekez imajinatudezake hor kirol gune bat egon zenik. Ez badio sarreran dagoen kartelari erreparatzen, behintzat.; sarrera nagusiaren arrastorik ez dago ¬espaloiaren zati bat ere kendu behar izan dute¬, baina sarrerako kartelak betiko tokian jarraitzen du. Kirol gunearen azken aztarna dela ematen du. Edo azken aztarnetako bat. Hondoan erakin batek jarraitzen du zutik, taberna izandakoa, hain zuzen ere, eta igerileku txikietako baten arrastoa ere agerian da. ... Fri, 18 Apr 2008 01:00:00 +0200 AIETE Aieteko jauregiko kultur etxeko proiektua onartu du Udal Gobernuak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-04/p00004009/Aieteko_jauregiko_kultur_etxeko_proiektua_onartu_du_Udal_Gobernuak.htm Aietearrek kultur etxea izan dezaten beste pausu bat eman du Udal Gobernuak. Kultur etxeaz gain, Giza Eskubideen Institutua eraikiko dute bertan eta Udal Gobernuak baiezkoa eman dio proiektuari. Azpiegitura berria egiteak 6.291.881 euroko gastua izango du eta eraikina egokitzeko 18 hilabeteko epea dute. Honela, 2011rako herritarrentzako prest egongo dira kultur etxea eta Giza Eskubideen Institutua. Aieteko jauregia hiriak duen ondareetako bat da eta Udalak eraikinaren berezko ezaugarriak mantendu nahi ditu. Kultur etxearentzat, dena den, solairu berri bat eraikiko dute lur azpian. Giza Eskubideen Institutuak bi solairu hartuko ditu, behekoa eta lehen solairua. Egun duen traza mantenduko dute eta dituen geletako asko erakusketa geletan bilakatuko dituzte. Lehenengo solairuak, bulegoak, bideo gelak eta dokumentazio gelak izango ditu. ... Fri, 04 Apr 2008 01:00:00 +0200 AIETE Aste Santuko ospakizunak, bihartik Aieteko Gurutzeaga elizan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-03-15/p00003005/Aste_Santuko_ospakizunak_bihartik_Aieteko_Gurutzeaga_elizan.htm Urtero bezala, Aieteko Gurutzeaga elizan Aste Santuarekin lotutako ojarduerak egingo dituzte. Erramu bedeinkatzea izango da lehen hitzordua, bihar, 11:30ean. Astearte Santuan taldeko penitentzia ospatuko dute, 20:00etan. Ostegun eta Ostiral Santuan Azken Afaria eta Nekaldia ospatuko dituzte, hurrenez hurren. Biak 19:00etan. Larunbatean, hilak 22, Pazko Gau Bela egingo dute, 21:00etan eta bukatzeko, igandean, hilak 23, Pazko Igandea ospatuko dute, 11:30ean. Sat, 15 Mar 2008 01:00:00 +0100 AIETE Topalekua zaharberritzen hasi dira http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-03-06/p00003006/Topalekua_zaharberritzen_hasi_dira.htm Obrak hasi dituzte Aieteko parkeko Topalekuan. Eraikina barrutik husten ari dira, ondoren berritzeko. Segurtasuna bermatze aldera eraikina hesitu dute. Udalak ia milioi bat euro bideratu ditu lanotara. Besteak beste, orain erabiltzen ez diren zenbait areto eraldatuko dituzte, komunak ezinduentzat egokituko dituzte eta behe solairua eta lehen solairua lotzeko igogailua jarriko dute . Sukaldea ere berrituko dute. Goiko solairuko bi areto handiak hainbat erabileratarako izango dira eta eraikin osoaren berogailua berrituko dute. Kanpoaldean ere esku hartuko dute eta etxaurreak berrituko dituzte. Kontuan izanda gutxi gorabehera seihilabete beharko dituztela obrak bukatzeko, Topalekua iraila inguruan zabalduko dute. Elkarteak, lekuz aldatuta Lantxabe Aieteko Auzo Elkarteak, zaharren elkarteak eta Gurutzeaga abesbatzak egoitza izan dute Topalekuan azken urteetan, eta hainbat kultur jarduera egin dituzte bertan. Obrak direla eta, tokiz aldatu behar izan dute bi elkarteek Katxolara. Behin lanak bukatuta, elkarteok Topalekura itzuliko dira. ... Thu, 06 Mar 2008 01:00:00 +0100 AIETE 'Erreka Mari' txotxongilo ikuskizuna Katxolan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-02-29/p00010007/Erreka_Mari_txotxongilo_ikuskizuna_Katxolan.htm Txotxongilo taldeakErreka Mari ikuskizuna eskainiko du bihar Aieteko Katxola baserrian, 17:00etan. 1978ko otsailaren 12an Antzoki Zaharrean Txotxongilo taldeak Errerka Mari, Euskal Herriko azken lamina txotxongilo ikuskizuna lehen aldiz taularatu zutenetik, Enkarni Gernuak idatzitako ikuskizunaren ehunka emanaldi egin dituzte. Antzezlana euskal mitologiako pertsonaia batean oinarrituta dago eta Erreka Mari Euskal Herrian geratzen den lamia bakarraren istorioa kontatzen du. Umorez eta samurtasunez, herriko biztanleek, desberdinak izateagatik, Martini eta berari jasanarazten dizkieten arazoak eta eragozpenak azaltzen ditu Erreka Marik. Baloreak sustatzeko bidea Txotxongilo taldeak bere ibilbide luze eta mardulean «oinarrizko baloreak azpimarratu» nahi izan ditu haurren artean, eta Erreka Mari horren adibide garbia da. Urte hauetan zehar arrakasta itzela izan du haurrek oso ondo ulertzen duten hizkuntzan betiko gaiak mintzagai dituelako: maitasuna, ingurumenaren zaintza, besteekiko begirunea... ... Fri, 29 Feb 2008 01:00:00 +0100 AIETE Etxadi Kirol Elkartea, bizitza berrira egokitu nahian http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-02-28/p00003009/Etxadi_Kirol_Elkartea_bizitza_berrira_egokitu_nahian.htm Abenduaren 31n itxi zuten Etxadi Kirol gunea, zeharberritzeko. Etxadi kirol elkarteak kirol gunean bertan zuen bulegoa. Udalak behin behineko egoitza utzi die Etxaditik gertu, Katalina Eleizegi kalearen 46.ean. Astelehen, asteazken eta ostiralean dute zabalik, 16:00etatik 18:00etara. Etxadikoekin harremanetan telefonoz jarri nahi izanez gero, 943 472678 zenbakira deitu behar da. Bazkideen erdiak utzi egin du «Lan gutxi dugu orain, baina bazkideei arreta egin behar diegu. Horretaz gain, areto dantza, aerobik, eta gimnasia ikastaroak ematen ditugu Axularren eta horien gainean ere egon behar dugu», azaldu du Jose Ramon Lasa zuzendaritzako kideak . Kirol gunea abendu bukaeran itxi zuten eta ordutik hona bazkide askok utzi egin dute. «Erdira jaitsi gara; 280 bazkidetatik erdiak ez du urteko kuota ordaindu. Urte hasierakoa azken kobraketa izan da , gastuei eta aurre egiteko. Orain ditugun 140 bazkideek ez dute beste ezer ordaindu beharrik izango». ... Thu, 28 Feb 2008 01:00:00 +0100 AIETE Puion izango du behin behineko egoitza Etxadik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-16/p00006006/Puion_izango_du_behin_behineko_egoitza_Etxadik.htm Etxadi Kirol Elkarteak egoitza izango du Katalina Eleizegi kalearen 46. atarian, kirol instalazioak berritzen dituzten bitartean. Urte eta erdi inguru eman beharko du Etxadik behin-behineko egoitzan. Udalak emandako epeak betez gero, 2009ko udaran irekiko dute Etxadiko kirol gune berritua. Hain justu, egunotan ari dira kirol instalazioak desmuntatzen, ondoren makinak sartzeko. Jon Lasa Kirol zinegotziak pazientzia izateko eskatu die Etxadiko erabiltzaileei eta gogora ekarri nahi izan du «kirol ekipamendu zoragarriaz» gozatu ahal izango dutela behin lanak bukatuta. Wed, 16 Jan 2008 01:00:00 +0100 AIETE Bera Berako Kirolaren plaza berrituko dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-29/p00004115/Bera_Berako_Kirolaren_plaza_berrituko_dute.htm Bera Berako Kirolaren plaza berrituko du Udalak. Sei hilabete beharko dituzte obrak egiteko eta ia milioi bat euro bideratuko dituzte lanotara. Batez ere, zorua konpondu nahi dute, izan ere, nahiko hondatuta dago eta ura plazaren azpiko aparkalekuetan sartzen da. Ura plazaren azpialdera igaro ez dadin egin beharreko lanak aparkalekuetako jabeek ordainduko dituzte ¬274.000 euro¬. Porlana jarriko dute Plazaren oraingo zorua kendu eta haren tokian porlanezkoa jarriko dute. Plazak duen aldapan ere esku hartuko dute, euri ura bertan pilatu ez dadin, eta euri ura jasotzeko sarea ere berrituko dute. Auzotarrek eskatu izan dute behin baino gehiagotan plaza berritzea. Sat, 29 Dec 2007 01:00:00 +0100 AIETE Astelehenean itxiko dute Etxadi kirol gunea, berritze lanak egiteko http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-29/p00004302/Astelehenean_itxiko_dute_Etxadi_kirol_gunea_berritze_lanak_egiteko.htm Astelehenean itxiko dute Etxadi kirol gunea. Gutxienez, urte eta erdi egongo da itxita, barrualdea guztiz berrituko dutelako. Orain arte Etxadi Kirol Elkarteak kudeatu du kirol gunea, eta hain zuzen ere 31n bertan bukatzen da Kirolaren Udal Patronatuaren eta Etxadi kirol elkartearen arteko hitzarmena. Etxadik bi asteko epea izango du kirol gunea husteko, makinak barrualdera sartu aurretik. Obrek irauten duten bitartean, Etxadik behin-behineko egoitza izango du Katalina Eleizegi kalean, Etxaditik gertu. Ziurrenik datorren astean bertan onartuko du Gobernu Batzordeak Etxadiri lokala ematea. Etxadiko mahai-tenis taldeak Josean Gasca kiroldegira lekuz aldatu beharko du eta padel eskolak Intxaurrondon emango dituzte. Lehiaketa, orain ez Obrak egin eta gero, kirol gunea zeinek kudeatuko duen erabaki beharko du Udalak. Lanak azken txanpan egon arte ez dute lehiaketa deituko. Hau da, 2009an bertan egingo dute lehiaketa. Kiroletako Udal Patronatua lehiaketa berehala egitearen aldekoa zen, baina Udaleko kontratazio mahaiak 2009an egitea erabaki du, une honetan zerbitzuen prezioak eta abar ez daudelako zehaztuta. ... Sat, 29 Dec 2007 01:00:00 +0100 AIETE Morlansko bidegorria Aieterekin lotzeko igogailua eskatu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-05/p00003128/Morlansko_bidegorria_Aieterekin_lotzeko_igogailua_eskatu_dute.htm Aieteko Lantxabe Auzo Elkarteak auzoan bidegorriak egiteko eskatu dio Udalari. Auzo elkarteak dioenez, «aietearrak ere bizikletan ibiltzen dira. Hortaz auzoa hiriko beste bidegorriekin lotu behar da». Auzo elkarteak, alde batetik, gogora ekarri du Udalak Oriamendiko bidegorriak Aiete pasealekuan zehar jarrai dezan «konpromisoa» hartu zuela. Morlansko bidegorria eta igogailua Morlansko bidegorria Aieterekin lotzeko igogailua egiteko aukera aipatu zuten proiektua aurkeztu zutenean. Azken aldian, aldiz, erakundeek egitasmoaz hitz egin dutenean igogailua ez dute ahotan izan. Auzo elkarteak igogailua behar-beharrezkoa dela dio. «Auzotarrak bizikletaz Amarara edo Ibaetara joatera animatuko lirateke eta beren autoak etxean utziko lituzkete. Ez lukete Munto edo Melodi inguruan igogailua jartzeko egitasmoa baztertu beharko». Bestalde, San Rokeko eskailera mekanikoak Cumbreraino iristea aietearrek begi onez ikusiko luketela erantsi du auzo elkarteak. Lantxabek azpimarratu du eskaera hauek guztiak Kalapie elkartearekin adostu dituztela eta baita zenbait udal ordezkarirekin ere. ... Wed, 05 Dec 2007 01:00:00 +0100 AIETE 2008ko Aste Santuan hasiko dituzte Etxadin berritze lanak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-11/p00004019/2008ko_Aste_Santuan_hasiko_dituzte_Etxadin_berritze_lanak.htm xabier etxabe Etxadiko kirol azpiegitura berriek ez dute egungoarekin inolako antzik izango. «Aldaketa erabatekoa» izango dela ziurtatu du Jon Lasa kirol zinegotziak. Etxadi eraberritzeko lanak 2008ko Aste Santuan hasiko dituzte eta 16 hilabeteko epean, lanak bukatuta egongo direla aurreikusi dute. Hortaz, okerrik ez bada, Duńike Agirrezabalaga hiri lanetako zinegotziak, kirol instalazio berriak «2009ko udararako» pronto egongo direla aurreikusi du. Aiete eta inguruko auzotarrek dituzten beharrei erantzunez, Udal Gobernuak auzotarren kirol gogoa asetuko duen kirol azpiegituren proiektuari baiezkoa eman dio. Honenbestez, egungo igerileku eta kirol pistek ez dute 2009an estreinatuko diren berriekin zer ikusirik izango. ... Sun, 11 Nov 2007 01:00:00 +0100 AIETE aiete » ONDAREA Urte bukaerarako, Muntoko dolarea prest http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-27/p00003025/aiete_»_ONDAREA_Urte_bukaerarako_Muntoko_dolarea_prest.htm r. perez Duela egun gutxi hasi ziren Muntoko dolarea Katxolan muntatzen. Duela urtebete inguru atera zuten Muntotik, kupelekin eta beste zenbait tresnekin batera. Joan den astean, kupelak muntatu zituzten. 150 urte baino gehiagoko 1.840 litroko hiru kupel, hain zuzen ere. Katxolan sartu ahal izateko piezaz-pieza desmuntatu behar izan zuten aurrena, eta ondoren, Katxola barruan berriz ere muntatu. Katxolako dolarea hondatuta zegoen, eta bertan berriz ere sagardoa egin ahal izateko Muntoko dolareko zenbait pieza jartzen ari dira. Aste honetan bertan, adibidez, ardatza jarri dute. Zoruko zuloa handitu behar izan dute, Muntoko ardatza Katxolakoa baino handiagoa delako. Muntoko koroa ere jarriko dute Katxolan, bertako pinoiak apurtuta daudelako. ... Sat, 27 Oct 2007 01:00:00 +0200 AIETE Zahar etxea eta auzo elkartea, behin- behinekoz Katxolara http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-12/p00003020/Zahar_etxea_eta_auzo_elkartea_behin-_behinekoz_Katxolara.htm raul perez Aieteko parkeko eraikinetako bat, Topalekua, guztiz zaharberrituko dute datorren urtearen hasieran. Lanak egingo dituzte bai kanpoaldean, eta baita barrualdean ere. Udalak lanak lehiaketa publikora atera ditu 918.718 euroko aurrekontuarekin. Urtarrila hasieran hasi nahi dituzte lanak eta ekainean zabalduko lukete. Besteak beste, zahar etxeak, Lantxabe Auzo Elkarteak eta Gurutzeaga abesbatzak dute egoitza Topalekuan. Kanpoaldean egingo dituzten berrikuntza obrei dagokienez, etxaurreak guztiz eraberrituko dituzte, baina jatorrizko kolorea eta diseinua bere horretan utziko dute. Terrazak asko ditu eta eskailerak ere berrituko dituzte, leihoak aldatuko dituzte eta igogailua jarriko dute. ... Fri, 12 Oct 2007 01:00:00 +0200 AIETE Asteburu honetan eta hurrengoan jai giroa izango da Aieten http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-07/p00004009/Asteburu_honetan_eta_hurrengoan_jai_giroa_izango_da_Aieten.htm erredakzioa Lantxabe Auzo Elkarteak Santa Kutz festak antolatu ditu. Bihar goizean trikitilariak ibiliko dira auzoan zehar eta 19:00etan Araoz Gazte Abesbatzak kontzertua emango du Aieteko Parkeko Topalekuan. Datorren asteburuan ere izango da hainbat musika emanaldi Aieten. Hilaren 15ean, larunbata, txalaparta emanaldia izango da Aieteko Jauregiko lorategietan, eta jarraian Gurutzeaga abesbatzak kantatuko du Juanjo Oconen batutapean. Igandean, hilak 16, Txistularien Udal Bandak diana joko du eta brokel dantza izango da eguerdi arte. Denboraldi bukaera Etxadin Etxadi Kirol Elkartearen egoitzan ere hainbat jarduera izango dira gaurtik igandera bitartean. Etzi izango da uda denboraldiko azken eguna, hau da astelehenean itxiko dituzte igerilekuak. Horren harira, ekitaldi sorta prestatu dute. Gaur, 19:00etan buruhandiak izango dira. Bihar goizean, Euskadiko Kayak Polo Txapelketa eta Etxadiko bazkideen arteko padel txapelketa izango da, eta arratsaldean saiheski jatea izango da. Igandean, denboraldiko azken eguna izanik, nahi duten guztiak doan sartu ahal izango dira Etxadira. ... Fri, 07 Sep 2007 01:00:00 +0200 AIETE Berritze lanen aurreko azken uda denboraldia Etxadin http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-13/p00003008/Berritze_lanen_aurreko_azken_uda_denboraldia_Etxadin.htm raul perez Etxadiko igerilekuak zabalduko dituzte etzi. Ekainaren 24a bitartean, arratsaldez soilik egongo dira igerilekuak irekita, eta handik uda denboraldia bukatu arte, hau da, iraila erdi aldera arte, goiz eta arratsaldez: 10:00etatik 20:15era. Kirol txartela dutenek ez dute sarrerarik ordaindu beharrik izango. Kirol txartelik ez dutenen kasuan, lau eta 16 urte bitartekoek 2,50 euro ordaindu beharko dute, eta 16 urtetik gorakoek 4, 50 euro. Azken urteetan bezala, bestalde, zenbait jarduera antolatuko ditu Etxadik sei eta 11 urte bitarteko gaztetxoentzat udan. Bi asteren buruan tenisa, mahai-tenisa, padela, igeriketa, ingelesa eta informatika jorratu ahal izango dute izena ematen duten gaztetxoek. ... Wed, 13 Jun 2007 01:00:00 +0200 AIETE Gure Pakea botatzen hasi dira http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-04-21/p00006007/Gure_Pakea_botatzen_hasi_dira.htm raul perez Duela egun gutxi Aieteko Gure Pakea baserria lurrera botatzen hasi ziren. Hondeamakinek eraikinaren zati bat bota dute lurrera, tartean ukuilua, eta berehala ekingo diote etxea zena botatzeari. Gure Pakea baserria Oriamendi pasealekuan dago, Azken Portu taberna zaharraren ondo-ondoan.Baserria dagoen tokia Pagola auzo berriaren zati izango da. Udalak 600 etxebizitza, plaza eta errepidea eraikiko ditu Zapatari eta Oriamendi pasealekuaren arteko magalean. Gure Pakearen inguruan, Oriamenditik gertuen alegia, Udalak babes ofizialeko 300dik gora etxebizitza eraikitzea aurreikusita du.. Udara inguruan sartu ziren hondeamakinak Pagola ingurura, eraikitzen hasi aurretik lurra prestatzeko, eta orduan utzi zuen baserria Manuel Urrestarazuk; mende erdia izan zuen bizitoki. 20 bat abelburu izan zituzten Oriamendi pasealekuko baserrian, eta baita baratzeak ere. San Martin merkatuan saltzen zituzten barazkiak. Gure Pakeatik gertu zegoen beste baserri bat ere bota dute Pagolako hirigintza lanengatik: Etxe Txiki. Munto, Katxola eta Pagola Gain dira Aieten geratzen diren baserri bakanetakoak. ... Sat, 21 Apr 2007 01:00:00 +0200 AIETE Aieten Aste Santuan meza bereziak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-03-30/p00003022/Aieten_Aste_Santuan_meza_bereziak.htm raul perez Oraindik epe zehatzik jarri ez badu ere, Udaleko Mugikortasun Sailak Aieten bidegorri batzuk egingo ditu datozen urteotan. Haietako batek, luzeenak Jesusen alaben ikastetxea eta Munto baserria lotuko ditu, Aiete pasealekuan barrena. Aieteko parkearen parean, errepidean egingo dute bizikletentzako bidea, espaloiaren ondoan gaur egun autoak utz daitezke bertan linean. Pagolan Udalak 500dik gora etxebizitza eta errepidea egingo ditu. Pagolako proiektuan ere bidegorria egitea jasota dago. Bidegorri horrek, gutxi gorabehera, San Alberto Magno ikastetxea Oriamendi pasealekua eta Tolosa hiribidea lotuko ditu. ... Fri, 30 Mar 2007 01:00:00 +0200 AIETE Rebeca eleberriaren solasaldia eta filma Aieten http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-02-28/p00010010/Rebeca_eleberriaren_solasaldia_eta_filma_Aieten.htm zinema » Daphne Du Maurier idazleak 1938. urtean kaleratu zuen Rebeca eleberria. Honen inguruko solasaldia egingo dute Lola Arrietarekin bihar, Aieteko Topalekuan, 19:00etan. Alfred Hitchcock zuzendariak, 1940. urtean zinemara eraman zuen istorioa berriz, ostiralean, 19:00etan ikusi ahal izango da Topalekuan. Non. Aieteko Topalekuan (Aieteko parkea). Noiz. Bihar 19:00etan solasaldia eta ostiralean 19:00etan filmaren emanaldia. Wed, 28 Feb 2007 01:00:00 +0100 AIETE Umeak, berriro Azkaratenen http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-02-09/p00003017/Umeak_berriro_Azkaratenen.htm raul perez Auzo elkartearen lanak fruitua eman zuen iazko irailean. Urtetan itxita egon eta gero, zabalik da berriz ere Azkaratene eskola. Garai batean, Aieten bazegoen Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkutza egitea. Oriamendi kalearen inguruan zegoen eskoletako bat Gautena elkarteak du bertan egoitza eta Azkaratene zen bestea. Azken urteotan baina, auzoko hainbat haur eta gaztetxok Aietetik kanpora joan behar izan dute ikastera. Auzoan ez da eskola publikorik izan, haur gutxi zegoelako. Lantxabe Auzo Elkartea 2002an sortu zen eta ia sorreratik Aietek eskola publikoa izatea nahi izan du. Aieteko haurrak egon badaudela eta asko auzotik kanpora, Antiguara edo Amara Berrira, joan behar izaten zutela argudiatu zuten Hezkutza sailaren aurrean. Hezkuntza saila auzotarrekin bat etorri zen; alegia, Aieten nahikoa haur zegoela. Hori horrela, Azkaratene berriz ere zabaltzea erabaki zuten. Jakintza ikastolak hartu du Aieteko eskolaren ardura, Hezkuntza sailak hala erabakita. Irailerako, hau da, ikasturte hasierarako eskola prest egon zedin lanak egin behar izan zituzten. Beheko solairuan jangela, mugimendu gela, irakasleen gela eta komunak jarri dituzte. Olatz Oiartzabal eta Miren Aranburu irakasleak ari dira bertan lanean bi eta hiru urteko taldetxo batekin. Datorren ikasturtean haur gehiago jasotzea espero dute, eta goiko solairuan esku hartuko dute, gela gehiago egokitzeko. Jolastokian ere lanak egingo dituzte. Jolastokia oso zabala da eta estalitako zatian psikomotrizitate ... Fri, 09 Feb 2007 01:00:00 +0100 AIETE Puio-Lanberriko bizilagunek alegazioak aurkeztu dizkiote Udalaren proiektuari http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-11-18/p00003016/Puio-Lanberriko_bizilagunek_alegazioak_aurkeztu_dizkiote_Udalaren_proiektuari.htm r. perez Udalbatzak martxoan onartu zuen behin betiko Puio-Lanberriko proiektua. 129 etxebizitza, ikastetxe publikoa, belar artifizialeko futbol zelaia eta plaza handia egingo dituztela iragarri zuen Odon Elorza alkateak. Lanberri inguruko bizilagun batzuk kezkatuta daude egitasmoaren zenbait arlorekin, eta alegazioak aurkeztu dizkiote. Hala, alkateak plazari buruz hitz egin bazuen ere, plaza egiteko proiekturik ez dagoela eginda diote bizilagunek. Bestalde, kirol ekipamendua bakarrik ikastetxearentzat izango den beldur dira; auzotar guztientzako irekia beharko lukeela diote.Horrekin batera, egingo duten ikastetxera sartzeko aurreikusitako bidearekin ere ez daude ados. San Patricio ikastetxera joateko bide beretik joan beharko omen da ikastetxe berrira eta bizilagunen ustez, San Patricio inguruan zirkulazio nahaste handia sortu ohi da orain. Hori horrela, eskola berrira joateko beste bide bat egokitzeko eskatu dute. ... Sat, 18 Nov 2006 01:00:00 +0100 AIETE Aieteko proiektua dekretuan sar daitekeela dio Jaurlaritzak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-11-17/p00007023/Aieteko_proiektua_dekretuan_sar_daitekeela_dio_Jaurlaritzak.htm ion lopez Aieteko kultur etxearen Udalaren proiektua eta Jaurlaritzako Kultura Sailaren Aieteko parkea babesteko dekretua bateragarriak izan daitezkeela esan zuen atzo Gurutz Larrańaga kultura sailburuordeak. «Plan berezia dekretura egokitu dadin ahaleginak egin beharko dira, baina uste dut proiektua egin ahal izango dela. Agian ez %100ean, baina moldatuta, badago tartea Udalaren plan bereziarentzat. Hala ere, elkarlan berezia izan behar dugu Udalarekin gai honen inguruan». Larrańagak ez zuen zehaztu nahi izan zein diren plan berezian aldatu edo egokitu beharreko puntuak: «Bi erakundeen arteko teknikariek konpondu beharreko puntuak dira horiek. Horretarako, beharrezkoa izango da elkarlan sendoa izatea». ... Fri, 17 Nov 2006 01:00:00 +0100 AIETE Aietez Jaurlaritzak erabaki dezala nahi du Udal Gobernuak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-27/p00004018/Aietez_Jaurlaritzak_erabaki_dezala_nahi_du_Udal_Gobernuak.htm ionlopez «Udal Gobernuko kideok Aieten aurreikusita genituen bi proiektuak egingo direla sinesten jarraitzen dugu. Jauregian Giza Eskubideen Institutua, alde batetik, eta jauregiaren atzealdean, lur azpiko kultur etxea, bestetik». Honela hasi zuen Odon Elorzak atzo komunikabideen aurrean egin zuen agerraldia. Jaurlaritzak asteartean Aieteko jauregia eta lorategiak monumentu izendatu ondoren, Udal Gobernuaren lehen agerraldia izan zen atzokoa. Elorzak eta Ramon Etxezarreta Kultura zinegotziak gogor kritikatu zuten Jaurlaritzako Kultura Sailak kaleratutako dekretua. Etxezarretak berak esan zuenez, «guk dekretuari buruz egiten dugun interpretazioaren arabera, proiektua egin daiteke Aieten. Kultura Sailak herritarrei Jaurlaritzari baimena eskatu behar zaiola gogorarazi besterik ez du nahi izan».Hemendik aurrera hartuko duten jarreraren berri eman zuen alkateak. Jaurlaritzak egindako dekretua erakunde horrek berak in... Fri, 27 Oct 2006 01:00:00 +0200 AIETE Aldundiak dio Aieteko jauregian kultur etxea egin daitekeela http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-26/p00005018/Aldundiak_dio_Aieteko_jauregian_kultur_etxea_egin_daitekeela.htm ion lopez Aieteko jauregian eta inguruko lorategietan kultur etxea «egin daitekeela eta egin behar dela» esan zuen atzo Joxe Joan Gonzalez Txabarri ahaldun nagusiak. Eusko Jaurlaritzak parkea eta lorategiak monumentu izendatu arren, dekretuaren zenbait ataletan azaltzen denez, kultur etxea egin ahal izango dela dirudi. Esaterako, jauregiaren atzealdeko lorategiak ez ditu babestu Jaurlaritzaren txostenak, eta proiektuaren arabera, lur azpiko kultur etxea hor egingo lukete. Udal Gobernuak ez du hitz egin nahi izan oraindik Jaurlaritzaren dekretuaren inguruan, baina oposizioko alderdiek azaldu dute beren iritzia. EAJ pozik azaldu zen Jaurlaritzaren txostenarekin eta parkeari emandako babes motarekin. «Guk uste dugu posible dela Aieteko jauregiari eman zaion babes mota jauregiaren beste erabilera batzuekin uztartzea. Gainera, EAJ izan z... Thu, 26 Oct 2006 01:00:00 +0200 AIETE Aieteko kultur etxearen proiektua kolokanutzi du Jaurlaritzak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-25/p00004025/Aieteko_kultur_etxearen_proiektua_kolokanutzi_du_Jaurlaritzak.htm ion lopez Udal Gobernuan kezkatuta daude. Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak atzo Aieteko jauregia eta parkeko zenbait lorategi monumentu izendatu zituen. Jauregia eta lorategien izendapen mota goi mailakoa balitz, Udal Gobernuak egin nahi duen Aieteko kultur etxearen proiektua bertan behera geldituko litzateke. Hala ere, oraindik ez dute adostutako akordioaren txostena argitara eman, beraz, ezin da jakin ea kultur etxearen proiektua geldiaraziko duen ala ez. Udal Gobernuak, bere aldetik, ez du inolako adierazpenik egin nahi izan gaiaren inguruan. Ramon Etxezarreta Kultura zinegotziak adierazi zuenez, txostena «ondo ikertu behar da erantzuna eman aurretik».Jaurlaritzak duela zazpi hilabete hasi zituen Aieteko jauregia eta lorategiak monumentu izendatzeko tramiteak. Foru Aldundiak kultur etxearen proiektuari bere oniritzia eman zionean hasi zi... Wed, 25 Oct 2006 01:00:00 +0200 AIETE Muntoko ondarea Katxolan jarriko dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-07/p00004019/Muntoko_ondarea_Katxolan_jarriko_dute.htm raul perez Lantxabe Auzo Elkarteak Muntoko ondarea Katxola baserrira lekuz aldatu du, hango jabeek berek utzita. Sagardoa egiteko dolarea, sagardoa saltzen zutela iragartzeko kartelak, eta beste hainbat objektu eraman dituzte Katxolara, luze jo gabe sagardoa egiteko asmoz. Eramandakoen artean 1840ko lau upel daude. Lehenik desinfektatu egin beharko dute eramandako guztia, eta ondoren Katxolan jartzeko lanei ekingo diete. Udalak diruz lagunduko ditu lan horiek. Lantxabekoek diotenez, Muntoko ondarea gorde nahian egin dute aldaketa: «Bihotz transplante modukoa izan da; Muntoko dolareak bizirik jarraituko du Katxolan». Muntoko lehen solairuan sukaldea, jangela eta ukuilua zeuden. Bigarrenean, dolarea eta logelak, eta ganbaran, sagar zakuak. Lantxabeko kideak Munto barrualdean egon ziren dolarea eta gainerakoa ateratzera joan zirenean, eta haiek diotenez, barrutik oso gaizki... Sat, 07 Oct 2006 01:00:00 +0200 AIETE Hiriko zenbait lorategi Jaurlaritzak babestea onartu du Udalbatzak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-09-27/p00003025/Hiriko_zenbait_lorategi_Jaurlaritzak_babestea_onartu_du_Udalbatzak.htm ion lopez Pierre Ducasse Baionan jaiotako lorezainak Donostian egin zituen lorategiak historiko izendatzeko tramiteak has ditzan eskatuko dio Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari. Hala onartu zuten atzoko Udalbatzarrean. EAJk aurkeztu zuen proposamena, eta PPk eta EAk aldeko botoa eman zuten. Udal Gobernuko PSE-EE eta EB, berriz, proposamen honen aurka azaldu ziren. Oposizioak irabazi zuen lehia atzokoan. Aieteko parkearen kasuan, bertako lorategiak historiko bihurtzeko tramiteak hasi zituzten duela sei hilabete. Aieteko jauregian kultur etxea eta Giza Eskubideen Institutua jartzeko proiektua geldirik dago Jaurlaritzak gai honen inguruan erabaki bat hartu arte. Aldundiak beste urte bat du Aiete lorategi historiko izendatzeko. EAJko Aitziber San Romanek azaldu zuenez, «hiriko lorategiek lehenengo mailako babes mota hirian dagoen handiena duten arren, Udal Gobernuak duen begirune urriagatik, babes gehiago behar dutela garbi dago. Lorategi historikoak monumentuak dira eta horrela tratatu behar dira. Udal Gobernuak nahi izan duen guztia egin du Gipuzkoa Plazan eta, batez ere, Cristina Enea parkean». ... Wed, 27 Sep 2006 01:00:00 +0200 AIETE Musika eta dantza, jaien bukaeran http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-09-16/p00003011/Musika_eta_dantza_jaien_bukaeran.htm erredakzioa Bihar bukatuko dira Aieteko jaiak. Gaur, Easo Abesbatzeko adinduen koroak kontzertua eskainiko du Topalekuan, 19:00etan, eta ondoren luntxa izango da bertan, hurbiltzen diren guztientzat. Auzo elkarteak jai jardueren balantzea egingo du.Bihar goizean, diana izango da Jose Inazio Ansorenak zuzenduriko Txistularien Udal Bandarekin. Ondoren, Ińaki Egurenen zuzendaritzapean, brokel dantza izango da auzoko hainbat lekutan. Aspaldikoa da brokel dantza eta oso ikusgarria da. Berez, hainbat dantzez osatua dago. Dantzariak bi lerrotan jartzen dira, aurrean buruzagia dutela. Zenbait dantza esku hutsik egiten dituzte eta beste zenbait dantza tresnen laguntzaz: zintak, uztaiak, makilak, brokelak... ... Sat, 16 Sep 2006 01:00:00 +0200 AIETE Igandean, igerilekuetako sarrera doan Etxadin http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-09-08/p00003003/Igandean_igerilekuetako_sarrera_doan_Etxadin.htm erredakzioa Uda denboraldia bukatzear da Etxadin. Igerilekuak igandean bertan itxiko dituzte. Uda denboraldia hasi zenean zenbait ekintza antolatu zituzten eta asteburu honetan ere, hainbat jarduera egingo ditu Etxadi Kirol Elkarteak, uda denboraldiari agur esateko. Igandean edonor sartu ahal izango da igerilekuetara, sarrerarik ordaindu gabe.Gaur, 19:00etan, buruhandiak aterako dira eta jarraian saiheski jatea izango da tabernan. Bihar eta etzi hainbat kirol txapelketa jokatuko dituzte Etxadin. Nabarmentzekoa da Gipuzkoako eta Euskadiko Kayak Polo Txapelketak jokatuko dutela bihar goizean waterpoloaren antzekoa da, baina piraguan aritzen dira jokalariak. Tenis eta padel txapelketak ere izango dira. ... Fri, 08 Sep 2006 01:00:00 +0200 AIETE «Abesten entzutea polita bada, abestea are politagoa» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-09-07/p00003015/«Abesten_entzutea_polita_bada_abestea_are_politagoa».htm eluska ugalde Anjel Azkue aietearra Gurutzeaga abesbatzako tenoreetako bat dugu. Gainera, taldekiderik beteranoena da; ez dago abesbatzaren hasiera-hasieratik, baina duela ia 24 urtetik dabil bertan. ; Nola erabaki zenuen abesbatzan hastea? Korua martxan hasi eta berehala, kontzertu bat entzun nuen jaietan, eta gustatu egin zitzaidan. Kantatzea gustatzen zait, eta horregatik, izena ematea erabaki nuen. Gogoan al duzu nola sortu zen korua? Aieteko parrokiara Gotzon Aulestia parrokoa etorri zen; musikaria zen bera. Parrokian ez zegoen korurik, eta sortzea erabaki zuen. Berak liturgiarako abestiak konposatzen zituen, eta haiek abesten genituen. Hasieran gutxi ginen, baina poliki-poliki sendotu egin ginen. ... Thu, 07 Sep 2006 01:00:00 +0200 AIETE Gure Pakea eta Etxe Txikiren azken egunak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-08-12/p00003011/Gure_Pakea_eta_Etxe_Txikiren_azken_egunak.htm raul perez Azken Portu taberna erreferentzia da, aietear askorentzat, Oriamendi inguruko tokiei buruz hitz egiteko garaian. Gure Pakea eta Etxe Txiki baserriak Azken Portutik oso gertu daude. Eta biak egun gutxi barru lurrera botako dituzte, Pagolako hirigintza lanak direla eta. Etxebizitzak eta errepidea egin behar dituzte inguru horretan. Etorkizunari begira gorde nahi dutena jasotzen ari dira egun hauetan bi baserriotan bizi direnek. Gure Pakea Azken Porturen ondoko etxe handia da. Manuel Urrestarazu bizi da bertan, duela 49 urtetik, Inazia Bordarekin ezkondu zenetik, alegia; Inazia Bordaren gurasoena baitzen baserria. Duela urte batzuk Inazia Borda hil egin zen, eta orduz geroztik, Manuel bakarrik bizi da Gure Pakean. Triste dago, izugarri triste. «Duela hamar bat egun sartu ziren makinak baserriaren atzealdean. Gaizki nago. Ez dut lorik egiten, eta jateko gogorik ere ez dut». ... Sat, 12 Aug 2006 01:00:00 +0200 AIETE Ibilgailuak mantsoago, eta oinezkoak, seguruago http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-07-29/p00006013/Ibilgailuak_mantsoago_eta_oinezkoak_seguruago.htm raul perez Batzuentzat, onuragarriak izan dira. Beste batzuentzat, aldiz, kaltegarriak. Argi dago Aieten azarotik hona eginiko zirkulazio aldaketak ez direla oharkabe pasatu. Biribilguneak, koskak, norabide aldaketak... Zirkulazioarekin loturiko hitz horiek guztiak aietearren ahotan izan dira azken urte erdian. Udal Mugikortasun Sailak 2005eko otsailean iragarri zuen Aieten hainbat lan egin behar zituztela, baina azkenean lan horiek atzeratu egin ziren; iazko azaroan hasi zituzten. Aieteko zirkulazioa hobetze aldera egin ditu Udalak lanok. Lantxabe auzo elkarteak hainbat proposamen egin zituen, eta Udalak bere egin zituen. Lantxabe 2004an sortu zen, eta hasiera-hasieratik Aieteko zirkulazioa hobetzeko eskatu zuen. Batik bat, oinezkoak Aieten barrena seguruago ibili ahal izateko egin behar ziren lan horiek, auzo elkartearen iritziz. ... Sat, 29 Jul 2006 01:00:00 +0200 AIETE Gurutziaga eliza handitzeko proiektua egin dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-07-07/p00003023/Gurutziaga_eliza_handitzeko_proiektua_egin_dute.htm raul perez Aieteko Gurutziaga eliza handituko dute. Elizaren atzean, lau solairuko eraikina egingo dute. Pedro Albizuri apaizaren hitzetan, elizaren eginkizunetarako erabiliko dute eraikin berria, «katekesiarentzat, sendotza-eguna prestatu behar dutenentzat... Halakoetarako tokia behar dugu. Gaur egun ez dugu nahikoa tokirik; eskerrak Jesusen Alabek tokia uzten diguten».. Gurutziaga eliza handitzen noiz hasiko diren ez dago jakiterik. Izan ere, obrei ekin aurretik, elizak eta Udalak lursail batzuk trukatu behar dituzte. Hala, Aieteko parkearen pareko jolastokia gaur egun elizarena da Udalaren esku geratuko da. Horren truke, Udalak eliza atzealdeko lursaila elizari emango dio eraikin berria egin dezan. Udalak, lehenik, lursail hori erosi egin behar du, Olaten kongregazioko mojena baita, ... Fri, 07 Jul 2006 01:00:00 +0200 AIETE Etxadiko igerilekuak, ostiralean zabalik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-06-14/p00003024/Etxadiko_igerilekuak_ostiralean_zabalik.htm raul perez Etzi hasiko da udako denboraldia Etxadin. Eguerdian ateak zabalduko dituzte eta nahi duten guztiek bainua hartu ahal izango dute bertako igerilekuetan, sarrerarik ordaindu gabe. Etxadin hiru igerileku daude: haietako bi igeri egiteko dira 33 eta 25 metro dituzte, hain zuzen eta bestea, txikia, jolasteko. Larunbatetik aurrera, kirol txartela dutenek eta Etxadiko bazkideek ez dute ordaindu beharko Etxadiko kirol gunera sartzeko; gainerakoek sarrera erosi beharko dute. Bost eta 16 urte bitartekoek bi euro eta erdi ordaindu beharko dituzte sarreraren truke, eta 16 urtetik gorakoek, lau euro eta erdi. Aurreko urteetan bezala, 10 sarrerako txartelak jarriko dituzte salgai, 40 eurotan. ... Wed, 14 Jun 2006 01:00:00 +0200 AIETE San Rokeko altxorra http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-06-01/p00004015/San_Rokeko_altxorra.htm raul perez Txanpuene baserria San Roke kalearen goialdean dago. Errepideari itsatsita. Ondo-ondoan Arbaizeneako lursaila dago eta pare parean, etxe nahiko berriak. Inguru horretan bizi ez eta oinez edo autoz San Roken behera doazenentzat etxe zaharra besterik ez da Txanpuene. Hemendik gutxira bota nahi duten etxe zaharra. Etxebizitzak egin nahi baitituzte baserriaren tokian. Hala ere, nahikoa da baserriaren barrualdera sartzea konturatzeko Txanpuene bizidela. Duela bi urte Balentin Etxabe hil zenetik, inor ez da baserrian bizi, baina Balentinen senitartekoek denbora asko pasatzen dute baserrian. Besteak beste, Angel, Isidra eta Anton anaia-arrebek eta Angelen seme Ińigok eta Eduk astegunetan ordu asko ematen dituzte baserrian: baratzan,negutegietan, ardiak zaintzen... ... Thu, 01 Jun 2006 01:00:00 +0200 AIETE Aieteko iragana 200 argazkitan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-05-08/p00002015/Aieteko_iragana_200_argazkitan.htm raul perez Claudio Artesano Garikanok argazki erakusketa jarri du Katxolan. Aieteko 200 argazki inguru bildu ditu, gehienak XIX. mendekoak eta XX. mendearen hasierakoak dira.Aieteko leku eta eraikin ugari ageri dira argazkietan. Besteak beste, Goiko Galtzararen argazki zaharrak daude ikusgai. Oso errepide garrantzitsua izan zen hura oraingo Oriamendi pasealekua Madril eta Baiona arteko errepidearekin lotzen baitzuen Donostia. Bigarren Karlistadako argazkiak ezin falta. «Aiete muino batean dagoenez, leku bikainak daude kanoiak eta jartzeko», dio Artesanok. Besteak beste, Pintore gotorlekuaren argazkia dago. ... Mon, 08 May 2006 01:00:00 +0200 AIETE Adostasunik ez, Aieteri buruzko erabakiaz http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-04-06/p00004017/Adostasunik_ez_Aieteri_buruzko_erabakiaz.htm ion lopez Foru Aldundiaren txostenak Aieteko jauregian kultur etxea egitea baimenduko duela jakin ondoren, Udalbatzan ordezkaritza duten alderdi politikoek iritzia eman zuten atzo gaiaz. Alderdiek eutsi egin zioten orain arte izandako jarrerari. Ramon Etxezarreta PSE-EEko bozeramaile eta Kultura zinegotziaren arabera, bidea ona izan dela agerian utzi du Aldundiaren txostenak: «Txosten horrek guri arrazoia eman besterik ez du egin. Ni, Kultura zinegotzi naizen heinean, oso pozik nago txostenaren emaitzarekin. Gure alderdiak hasitako bidea egokia da, eta ez dugu oker jokatu. Autonomia Erkidegoko beste hirietako parkeek eta eraikinek baino babes handiagoa dute Donostiakoek; horregatik harritu gintuzten txostenak eta Jaurlaritzaren jarrerak». Udalbatzak gaia apirileko osoko bilkuran jorra dezan nahi du PSE-EEk. ... Thu, 06 Apr 2006 01:00:00 +0200 AIETE Aldundiak dio Aieteko jauregian kultur etxea egin ahal izango dela http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-04-05/p00006021/Aldundiak_dio_Aieteko_jauregian_kultur_etxea_egin_ahal_izango_dela.htm erredakzioa Joxe Joan Gonzalez Txabarri ahaldun nagusiak Aieteko jauregian kultur etxea egin ahal izango dela esan zuen atzo. Ahaldun nagusiak gaineratu zuenez, Udalak baldintza gutxi batzuk bete besterik ez du egin beharko, jauregiaren atzealdean kultur etxea egiteko eta jauregiaren lehen solairuan giza eskubideen institutua jartzeko. Udalak Aieteko kultur etxeaz egindako proiektua aztertu du Foru Aldundiak, jauregian jartzeak nolako eragina izango lukeen jakiteko. Txostenaren arabera, jauregian kultur etxea eta giza eskubideen institutua jartzea ez litzateke kaltegarria inguru horretarako, eta horregatik esan du Txabarrik kultur etxea egin ahal izango dela. ... Wed, 05 Apr 2006 01:00:00 +0200 AIETE Jaurlaritzak Aiete babestea egoki ikusten du oposizioak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-03-30/p00005010/Jaurlaritzak_Aiete_babestea_egoki_ikusten_du_oposizioak.htm ion lopez Oposizioa pozik dago, Eusko Jaurlaritzak Aieteko jauregia eta inguruneak monumentu izendatzeko erabakia hartu izanagatik. Oposizioko lehenengo alderdiak PPk poza azaldu du Jaurlaritzako Kultura Sailak hartutako erabakiarekin. Jose Luis Arrue zinegotziak esan duenez, Odon Elorza alkateak behin eta berriz eraiki nahi duen proiektua ez dela egiteko modukoa «garbi» dio erabakiak. «Erabakiak lehenago ala beranduago iritsi behar zuen. Alkateak ez du etsi nahi, baina erakundeek hartutako erabakiek garbi utzi dute ezin dela egin. Alkate on batek kultur etxea jartzeko beste tokiren bat bilatu beharko luke, baina Elorzak ez du hori egin nahi, dirudienez». ... Thu, 30 Mar 2006 01:00:00 +0200 AIETE Udalak ezingo du Aieteko Jauregian kultur etxerik egin Aldundiaren oniritzirik gabe http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-03-29/p00004021/Udalak_ezingo_du_Aieteko_Jauregian_kultur_etxerik_egin_Aldundiaren_oniritzirik_gabe.htm raul perez Udalak ezin izango du Aieteko Jauregian inolako egitasmorik aurrera eraman, aurretik Foru Aldundiaren oniritzia jaso gabe. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak jauregia eta lorategiak monumetu izendatzeko bideari ekin dio, eta horregatik, Udala bertan ezer egiten hasi baino lehen, ezinbestekoa izango da aurretik Eusko Jaurlaritzak argi berdea ematea. Udalak, azken hilabeteotan, jauregian Aieteko kultur etxea eta Giza Eskubideen Institutua jartzeko egitasmoa landu du. Orain arte, Foru Aldundiak txostena egin behar zuen, Udalak jauregirako egindako zirriborroari edo proiektuei buruz jauregia 1995eko Plan Orokorrean babestuta dagoelako, baina hala ere, Udalak ez zuen zertan bere egin Aldundiaren iritzia. ... Wed, 29 Mar 2006 01:00:00 +0200 AIETE PPk Puio Lanberriko proiektua babestu egingo du http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-03-23/p00003015/PPk_Puio_Lanberriko_proiektua_babestu_egingo_du.htm ion lopez Puio Lanberriko hirigintza proiektuak PPren babesa jaso du. Astearteko Osoko Bilkuraren aurretik, Udal Gobernuak, EAk eta PPk adostu dute Aieteko gune honetan eskola publikoa, etxebizitzak eta kirolgunea egitea. Akordio horri baiezkoa ematen azkena PP izan da. Javier Urbistondo zinegotziak azaldu zuenez, hasierako proposmenean aldaketa egiteko zuzenketa aurkeztuko du PPk Osoko Bilkuran. Aldaketa hau Gobernuarekin eta EArekin adostuta dago eta, beraz, onartu egingo dute. Zuzenketan, etxebizitza gehiago egitea proposatuko dutela esan zuen Urbistondok: «Otsailaren 14an onartu genuen Plan Orokorraren irizpideen dokumentuari ahalik eta gehien lotzen zaion proiektua lortu nahi dugu. Guk 137 etxebizitza egitea proposatu dugu, proiektuan aurreikusitakoak baino 8 gehiago; 129 egiteko asmoa baitzuten». ... Thu, 23 Mar 2006 01:00:00 +0100 AIETE Martxoko udalbatzarrean ez dute Aieteko kultur etxeaz eztabaidatuko http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-03-16/p00005009/Martxoko_udalbatzarrean_ez_dute_Aieteko_kultur_etxeaz_eztabaidatuko.htm i. lopez Martxoaren 28an Udalbatzak osoko bilkura egingo du. Bilkura horretan Udalbatzak Aieteko kultur etxeari buruzko proiektuaz hitz egitea nahi zuen Udal Gobernuak. Ez dute halakorik egingo, ordea, Odon Elorza alkateak atzo jakinarazi zuenez. Lurralde antolakuntzari buruzko batzordeko presidenteak, Carlos Sancho PPko zinegotziak, ez du gai hau udalbatzarraren gai ordenean sartzea onartu. Aldundiak lorategiei buruz egin beharreko txostena oraindik ez delako iritsi hartu du Sanchok erabaki hori. Odon Elorza alkateak atzo esan zuenez, albiste txarra da aietearrentzat; hala ere, pazientzia pixka bat eskatu zien. Irutxuloko Hitzak atzo aurreratu zuen bezala, Aieteko kultur etxearen proiektuan aldaketak egin nahi ditu Udal Gobernuak, eta hain zuzen ere, aldaketa hauek aurkeztu zituen atzo alkateak. Udal Gobernuak lur azpiko eraikinaren eragin bisuala gutxitu nahi du. ... Thu, 16 Mar 2006 01:00:00 +0100 AIETE Aieteko jauregiko proiektua moldatu egin du Gobernuak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-03-15/p00004008/Aieteko_jauregiko_proiektua_moldatu_egin_du_Gobernuak.htm ion lopez Aieteko jauregian kultur etxea egiteko proiektua aldatu egin du Udal Gobernuak. Proiektuaren moldatzerakoan Udal Gobernuaren arkitektoek jauregiaren atzealdean egin nahi duten lur azpiko zabalpenaren eragin bisuala leundu nahi izan dute. Aldundia lehenengo proiektuaren aurka azaldu zen, eta desadostasunak saihesteko egin ditu aldaketak Udal Gobernuak.Aieteko bizilagunen elkarteko ordezkariei aldaketa hauek aurkeztu dizkiete, eta bizilagunak pozik daude. Felix Perez elkarteko lehendakariak esan digunez, «gure ustez, aldaketak egokiak dira, baina Aldundiak hartu dezakeen erabakiaren beldur gara. Ez gara fio Aldundiaren erabakiarekin». Madrilgo paisajista bati agindu dio Aldundiak Aieteko lorategiak ukitu daitezkeen ala ez erabakitzea. ... Wed, 15 Mar 2006 01:00:00 +0100 AIETE Etorkizunerako beste 100 zuhaitz http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-03-05/p00003009/Etorkizunerako_beste_100_zuhaitz.htm nagore irastorza Euria iragarrita bazegoen ere, Haritzalde Naturzaleen Elkarteko kideek eta haien deialdiari erantzun dioten hainbat lagunek ez diote hitzorduari hutsik egin. Azken urteotan egin bezala, Zuhaitz Eguna ospatu du Haritzaldek, eta Puio parkean 100 zuhaitz landatu dituzte. Goiztiar ibili dira. Motxilak bizkarrean eta mendiko botak oinetan, Puio parkeko gainera abiatu dira. Lanerako gogorik ez da falta. Marko Sierra Haritzaldeko kideak eman ditu zuhaitz landaketari buruzko azalpenak. Guztira, 100 lizar landatu dituzte eta hori egiteko modu egokia azaldu du. Aitzurra erabiliz zuloa egin behar da sustraiak baino zulo handiagoa, zuhaitza sartu eta lurrez estali. Garrantzitsua da, baita ere, zuhaitz baten eta bestearen artean, gutxienez, hiru metroko tartea uztea. Horretarako, lehendik dauden zuhaitzak ere kontuan hartu behar dira, aurreko urteetan landatutako zuhaitzak zelai horretan bertan hazten ari baitira. ... Sun, 05 Mar 2006 01:00:00 +0100 AIETE Etxadiko labirintoa http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-02-09/p00003006/Etxadiko_labirintoa.htm raul perez Aieteko zirkulazioa hobetzeko lanetan bete-betean ari dira. Azken egunotan Etxadi inguruan egindako norabide aldaketek nahasmena eragin dute aietearren artean. Izan ere, hemendik aurrera, Katalina Eleizegitik Etxadiko haur parkera, dendetara eta tabernetara autoz joateko, Merkezabal kalean gora joan beharra dago. Bertatik igarotzen da Puio-Errondo autobusa ere 32.a eta Merkezabal kalean geltokia jarri dute. Orain arte, Katalina Eleizegin gora zihoazenek bazuten Etxadi kirolgunearen ondoko aldapatik igotzea, baina orain ezin da bertatik igo.Bestalde, tabernen eta supermerkatuaren aurreko kalearen Borroto kalearen zatia da norabidea ere aldatu egin dute. Atzo goiz eta arratsaldez zenbait udaltzain Etxadin izan ziren, autoek elkarren kontra tupust egin ez zezaten. ... Thu, 09 Feb 2006 01:00:00 +0100 AIETE Jakintza arduratuko da Azkarateneko eskolaz http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-02-09/p00003015/Jakintza_arduratuko_da_Azkarateneko_eskolaz.htm r. perez Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakitera eman berri duenez, Jakintza ikastola arduratuko da Azkarateneko eskolaz 2006-2007 ikasturtean. Hezkuntza Sailaren asmoa da lehen ikasturtea bukatuta, Azkarateneko eskolak bere kabuz aurrera egitea.Duela hilebete inguru, Irutxuloko Hitzak aurreratu zuen bezala, datorren ikasturtean, Hezkuntza Sailak Azkarateneko eskola zabalduko du. 2 eta 3 urteko haurrei emango dizkiete eskolak. Dena dela, haurrek Haur eta Lehen Hezkuntza osoa Azkaratenen egitea nahi du Hezkuntza Sailak. Beraz, urtez urte gela gehiago egokitu nahi dituzte. Edozein modutan, Hezkuntza Sailak aitortu du zaila dela Haur ete Lehen Hezkuntzako maila guztiak Azkaraten biltzea, eta horregatik Udalbatzaren osoko bilkurak Puio-Lanberri zabalguneko ikastetxea egiteko baimena eman dezala nahi du. ... Thu, 09 Feb 2006 01:00:00 +0100 AIETE Elorzak Aieteko kultur etxea ez gelditzeko eskatu dio Aldundiari http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-02-08/p00004028/Elorzak_Aieteko_kultur_etxea_ez_gelditzeko_eskatu_dio_Aldundiari.htm ion lopez Odon Elorzak Aieteko jauregiaren inguruko lurrak urtetan nola aldatu diren azaltzeko komunikabideen aurrean agerraldia egin zuen atzo. Alkateak azpimarratu zuenez, «kultur etxea egin nahi den tokian, jauregiaren ipar aldean, lehen baratzak zeuden. Toki horrek ez du inoiz garrantzia berezirik izan. Are gehiago, Aieteko Elizaren pareko parkerako sarrera 1990ean egin zuten». Horregatik, kultur etxea egiteko Udal Gobernuaren proiektuak Aieteko jauregiaren babes maila errespetatzen duela baieztatu zuen berriro Odon Elorza alkateak. Aldundiari presioa Aieteko kultur etxea eta giza eskubideen institutua egiteko egin beharreko bidea aipatu zuen Odon Elorzak: «Aldundiak orain eman behar dio Aieteko proiektuari azken oniritzia. Guk garbi daukagu lanekin ez dela jauregia hondatuko, baina orain pilota Aldundiaren teilatuan dago. Udal teknikariek eta politikariek gestio ugari egin ditugu Aldundiaren aurrean oinarrizko proiektua onar dezan. Guk gauzak bere onera ekartzeko ahalegina egingo dugu, baina Aldundiak du orain proiektuak geldiarazteko eskumena». Alkatearen iritziz, «ez litzateke bidezkoa izango Aieteko kultur etxeko proiektua geldiaraztea, erraustegia edo Jaizkibelgo kanpoko kaia bezalako proiektu erraldoiak mahai gainean jarri dituztenean». Horregatik, Odon Elorza alkateak Aieteko jauregiko proiektua ez geldiarazteko eskatu zion Foru Aldundiari. ... Wed, 08 Feb 2006 01:00:00 +0100 AIETE Seriotasuna, Aieteko Jauregiarekin http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-01-28/p00002008/Seriotasuna_Aieteko_Jauregiarekin.htm lola arrieta » aiete Sat, 28 Jan 2006 01:00:00 +0100 AIETE Aieteko zirkulazio lanak, bete-betean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-01-11/p00003012/Aieteko_zirkulazio_lanak_bete-betean.htm r. perez Aieten egiten ari diren zirkulazio obrek aurrera darraite. Egunotan, Munto inguruan, Aiete pasealekuan Etxadiko bidegurutzean eta Jesusen Alabak ikastetxearen aurrean ari dira lanean. Muntoko bidegurutzea norabide bakarrekoa izango da hemendik aurrera. Horretarako, baserri ondoko espaloia zabaldu egin dute. Hala, Aiete pasealekutik Antiguara Pio Baroja ingurura joateko, gidariek Muntoko bidegurutzea har dezakete, orain arte bezala. Antiguatik datozenek, ordea, ezin dute Aiete pasealekura atera Muntotik; atzeko kaletik, Goiko Galtzara Berritik, baizik. Goiko Galtzara Berrian ere lanak egin dituzte: lorategitxoa jarri eta espaloian arrapalatxoa egin dute.Bestalde, Aiete pasealekuan, Etxadiko bidegurutzean, biribilgune txikia egiten ari dira. Aiete pasealekuko zubian, bestalde, zebrabidea jarriko dute. Azkenik, Jesusen ... Wed, 11 Jan 2006 01:00:00 +0100 AIETE Aieteko eskola publikoa berriz ere irekiko dute irailean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-12-21/p00004026/Aieteko_eskola_publikoa_berriz_ere_irekiko_dute_irailean.htm raul perez Eusko Jaurlaritzako Gipuzkoako Hezkuntza Sailak baieztatu duenez, Aieteko Azkarateneko eskola publikoa zabalduko dute 2006ko irailean. Bi eta hiru urteko haurrei emango dizkiete eskolak. Azkarateneko eskoletan garai batean haur txikiei eskolak ematen zizkieten, baina duela hamabost bat urte eskolak emateari utzi zioten. Geroztik ez da Aieten inongo ikastetxe publikorik izan. «Oso haur guxik izena ematen zutelako itxi zuten eskola», dio Hezkuntza Saileko eskoletako arduradun Carmen Arberasek. Orain, kontrakoa gertatzen da: «Aiete inguruko 100 bat haur joaten dira Amara Berriko eta Antiguako eskola publikoetara. Hori ikusita erabaki dugu irailean Azkaratene zabaltzea», azaldu du Hezkuntza Saileko kideak. Astelehenean bertan jakinarazi zien Hezkuntza Sailak Aieteko ikastetxe pribatuetako ordezkariei auzoan irailean ikastetxe publikoa zabalduko dutela. ... Wed, 21 Dec 2005 01:00:00 +0100 AIETE Giza Eskubideen Institutuko batzordea bihar osatuko dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-11-25/p00004002/Giza_Eskubideen_Institutuko_batzordea_bihar_osatuko_dute.htm i. lopez Larunbat honetan eratuko dute, era ofizialean, Aieteko kultur etxe berrian jarri behar duten Giza Eskubideen Institutuko Aholku Batzordea. Udal Gobernuak aukeratutako talde honetan, giza eskubideen arloan ibilbide mardula duten pertsonek osatzen dute. Lehenengo bileretan, institutu honek izango duen izaera, mamia eta itxura zehaztuko dute batzordekideek. Federico Mayor Zaragoza, Maixabel Lasa, Francisco Javier Quel, Jose M» Ridao, Maite Pagazaurtundua, Gloria Ramirez, Mikel Mancisidor, David Bondia eta Jon Landak osatuko dute batzordea, Udaleko Biktimen Foroko bi ordezkarirekin batera. Larunbatean egingo dute lehenengo bilera. ... Fri, 25 Nov 2005 01:00:00 +0100 AIETE Aieteko zirkulazioa hobetzeko lanak hasi egin dira http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-11-17/p00004023/Aieteko_zirkulazioa_hobetzeko_lanak_hasi_egin_dira.htm erredakzioa Aieten zirkulazioa hobetzeko lanak hasi egin dira. Hain zuzen, Aiete pasealekuan, Gurutzeaga elizatik gertu, koska modukoak jartzen ari dira, bi bideen artean, autoak mantsoago ibil daitezen. Beste hainbeste egingo dute Amara-Antigua errepidean, Amararako norabidean; autoak oso azkar jaisten baitira bertan. Bestalde, hiru errotonda egingo dituzte: bat Jesuitinen ikastetxe aurrean eta beste biak, Etxadi eta Bera Bera arteko bidegurutzearen inguruan. Munto baserriaren inguruan ere esku hartuko dute: Aiete pasealekuan dabiltzen ibilgailuek, Muntoko bidegurutzetik, Antiguarako bidea hartu ahal izango dute. Antiguatik Aiete aldera doazenek, ordea, ez dute Aiete pasealekura Muntotik ateratzerik izango; Galtzada Berri kalea hartu beharko dute horretarako. ... Thu, 17 Nov 2005 01:00:00 +0100 AIETE