Altza, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info hitzako albiste zerrenda altza eu Mon, 12 May 2008 00:07:03 +0200 60 Altza, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info/rss/logo.gif irutxulokohitza.info 80 metro karratu gehiago ditu Gurea elkarteak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-07/p00003009/80_metro_karratu_gehiago_ditu_Gurea_elkarteak.htm Altzako Gurea elkartea handitu egin dute. Ondoko lokala erosi du elkarteak eta horri esker 80 metro karratu gehiago izango ditu hemendik aurrera. Ekainean inaugurazio ofiziala egiteko asmoa dute elkarteko kideek. Dena dela, asteburu honetan bertan izango da mugimendua Errotetako elkartean. Izan ere, ostiralean bazkideentzako barrikotea egingo dute eta larunbatean zikloturista talde beterano batek bapo bazkaldu ahal izango du elkartean 115 kilometroko ibilaldia egin eta gero. WI-FI eta guzti Gurea elkartea 1977an eratu zuten eta 2006ko hasieran erosi zuen ondoko lokala ¬eliza ebangelistarena zen¬ eta joan den urtearen azaroan ekin zieten handitze lanei. Joaquin Luhia elkarteko kideak esan du askoz erosoago egongo ahal izango direla elkartean. Sukalde berria jarri dute eta elkartea informatizatu dute; besteak beste sarraila elektronikoa izango du elkarteak eta WI-FI-a ere jarri nahi dute, haririk erabili gabe Interneten nabigatzeko. ... Wed, 07 May 2008 01:00:00 +0200 ALTZA «Zahar etxea nire etxea bezalakoa da; gustura nabil» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-26/p00003005/Zahar_etxea_nire_etxea_bezalakoa_da;_gustura_nabil.htm Altzakoan, beste zenbait zahar etxetan bezala, bada ile-apaindegia. Mari Carmen Lopez da ile-apaintzailea. 18 urte betetzear zela hasi zen lanean, eta tokiz aldatzeko aukera izan badu ere, Altzatik ez da mugitu, oso eroso ikusten baitu bere burua bertan. Gogoan al duzu nolatan hasi zinen lanean? Ikasketak bukatutakoan, estetika zentro batean ibili nintzen,eta halako batean zahar etxea zabaldu behar zutela esan zidaten. Asko zor diot Lorenzo Hernaiz-zahar etxeko lehen presidentea¬. 1982ko urrian ireki zuten zahar etxea eta ni hurrengo urteko otsailean hasi nintzen lanean; gogoan dut lehen astean elurra ari zuela eta oso jende gutxi etorri zela. Hala ere, Lorenzok animatu ninduen. Hemen zaildu naiz ile-apaintzaile bezala. Akademian ikasten duzu, baina lanean hastean zailtzen zara. Hasiera gogorra izan zen; ez nueneskarmenturik, ez bezerorik ere, baina orain lana dut egunero. ... Sat, 26 Apr 2008 01:00:00 +0200 ALTZA Auzoa-ren txartelarekin, erosketak merkeago http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-17/p00003005/Auzoa-ren_txartelarekin_erosketak_merkeago.htm Altzako Auzoa Merkatarien Elkartearen txartela eskuratu ahal izango da maiatzetik aurrera. Kreditu txartelen antzekoa izango da.Lehen bi hilabeteetan txartela eskuratzen dutenek %2ko beherapena izango dute Auzoa elkartearen dendetan. Horretaz gain, erosketak hiru alditan ordaindu ahal izango dituzte. Txartela erabilita erosketak egiten dituztenek, gainera, puntuak pilatu egingo dituzte; Auzoa elkarteak Gabonetan elkarteko denden produktuen katalagoa kaleratuko dute eta katalogo horretako produktuak eskuratu ahal izango dituzte opari. Lehen hilabeteetan altzatarrek 1.00 bat altzatarrek txartela eskuratzea espero du Auzoak. Thu, 17 Apr 2008 01:00:00 +0200 ALTZA Udalak bi milioi euro bideratuko ditu Auditz Akularreko proiektua idaztera http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-15/p00005002/Udalak_bi_milioi_euro_bideratuko_ditu_Auditz_Akularreko_proiektua_idaztera.htm Jorge Letamendia Hirigintza zinegotziak prentsa aurrean aurkezturiko egitasmoen arabera, Udalak Auditz Akular, Landarro eta Molinao inguruetan egin beharreko lanetan 100 milioi euro gastatuko ditu. Letamendiak gune horietarako proiektuen idazketa egiteko lehiaketa publikoa aurkeztu zuen agerraldian . «Udalean eman dudan denboran proiektuetan gastaturiko kopururik handiena da», gaineratu zuen zinegotziak proeiktuen idazketara bideratuko diren bi milioi euroei erreferentzia eginez. Errepidea, etxeak eta kiroldegia Auditz Akularren inguruan egingo diren lanek eragina izango dute Altza osoan. Hori dela eta, ostiralean hartu zen erabakiak Las Mercedes eta Txingurrigainaren arteko errepide berriaren proiektua edota zerbitzuen hoditeriak mugitzeko egitasmoaren prestakuntza hartzen ditu bere baitan. ... Tue, 15 Apr 2008 01:00:00 +0200 ALTZA Altzako bertso astea egingo dute hilaren 22tik 26ra http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-10/p00003006/Altzako_bertso_astea_egingo_dute_hilaren_22tik_26ra.htm VIII. Bertso Astea egingo dute Altzan, hilaren 22tik 26ra bitartean Altzania kultur elkartea eta Donostia Kulturaren ekimenez. Aurreko urteekin alderatuta, aurten haurrentzako ikuskizun bat izango da. Hain zuzen ere , hilaren 22an, bertsotxotxongiloak izang o dira. Ttinbili Ttanbalak Hitzen lapurra obra aurkeztuko du Tomasene kultur etxean. Hilaren 25ean, bestalde, Hamaika Bertute taldeko Ander Lizarraldek eta Julen Zelaietak bertso saioa eskainiko dute Nido tabernan. Azkenik, hilaren 26an, Amets Arzallus eta Jon Maia Altzatarra elkartean egingo duten bertso bazkarian izango dira . Thu, 10 Apr 2008 01:00:00 +0200 ALTZA Azoka ekologikoa egingo dute gaur goizean Arria parkean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-03-15/p00003004/Azoka_ekologikoa_egingo_dute_gaur_goizean_Arria_parkean.htm Altza XXI Herri Ekimenak eta Behemendi Nekazarien Elkarteak III. Azoka Ekologikoa egingo dute gaur Arria parkean. Hainbat produktu erosi ahal izango dira 20 bat postutan: barazkiak, gazta, gozoak... Altza XXIek herri giroa bultzatu nahi du azoka ekologikoaren bitartez. Azoka 11:00etatik 14:00etara egongo da zabalik. Behemendik antzeko azokak antolatzen ditu hiriko beste zenbait auzotan. Sat, 15 Mar 2008 01:00:00 +0100 ALTZA Altzako hilerriko beilatokia udazkenerako zabalduko dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-03-08/p00003008/Altzako_hilerriko_beilatokia_udazkenerako_zabalduko_dute.htm Altzako hilerrian beilatokia jarriko du Udalak. Aste honetan bertan atera da obrak egiteko deialdi publikoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Oraingoz 10 bat enpresek jaso dituzte lehiaketaren oinarriak. Lehiaketa irabaztenduen enpresak hiru hilabeteko epea izango du lanak egiteko. 390.000 euro inguru emango dizkio Udalak ¬Donostiako Hileta Zerbitzuak Elkarte Anonimoa¬ lehiaketa irabazten duen enpresari. Iraila edo urrian zabaldu nahi dute beilatokia. Hain zuzen, zaharkituta dagoen biltegi bat eraberritu eta beilatoki bihurtuko dute. Juanjo Martinez Polloeko gerenteak dioenez, gaur egun behar-beharrezkoak dira beilatokiak. «Legeak dio 24 eta 48 ordu bitartean utzi behar dela pertsona bat hiltzen denetik eta denbora tarte horretarako beharrezkoak dira beila-tokiak. Izan ere, lehen etxean hilotzak izaten zituzten tarte horretan, baina orain etxeak ez daude egokituta», azaldu du Juanjo Martinez Polloeko gerenteak. Martinezek nabarmendu du beste hileta enpresetako bezeroek ere erabili ahal izango dutela Altzako beilatokia, eta ez bakarrik Polloekoek. Beilatokia hilerrian bertan jarrita ez dela bizilagunekin inongo arazorik sortuko gaineratu du Martinezek eta hilerritik atera gabe zerbitzu osoa jaso ahal izango dutela. ... Sat, 08 Mar 2008 01:00:00 +0100 ALTZA Heavy Jaia egingo dute seigarren aldiz larunbatean Altza kultur etxean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-02-21/p00008008/Heavy_Jaia_egingo_dute_seigarren_aldiz_larunbatean_Altza_kultur_etxean.htm Heavy kontzertuak bakarrik ez. Zozketak, opariak, playback lehiaketa... Izan ere, Heavy Jaia ez da musika jaialdi arrunta, heavyaren festa baizik. Aurten sei urte beteko ditu. Heavy eta rock gogorrenaren jarraitzaileek larunbat honetan dute hitzordua Altza kultur etxean. Madrileko Saratoga taldea, La Lengua del Diablo eta Aesir donostiarrak izango dira bertan. Saratoga, Aesir eta La Lengua del Diablo Saratogak VII izeneko disko berria aurkeztuko du, 15 urte daramate eszenatokietan. Aesir gazte donostiarrak pozik daude Heavy Jaian parte hartzeagatik. Heavy jaiera joan ohi ziren ikusle gisa. La Lengua del diablo Kiss taldearen antzera mozorrotuta irtengo dira eszenatokira eta Manowar edo Judas Priesten estiloa landuko dute. Pasai San Pedro eta Errenteria-Oreretako New Thunder elkarteak antolatu du urtero-urtero Heavy Jaia, Altza kultur etxearekin elkarlanean. Musika gustuko duen lagun taldea da New Thunder eta kontzertuak antolatu ohi dituzte. Dagoeneko hurrengo urteko Heavy Jaia prestatzen hasi dira: «urtero antzeko formula erabili ohi dugu. Estatu mailako izen handiko heavy talde baten kontzertua etabertako taldeen emanaldiak». ... Thu, 21 Feb 2008 01:00:00 +0100 ALTZA Miajadasekoen bisita http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-02-19/p00008476/Miajadasekoen_bisita.htm 50eko hamarkadan, eta batez ere 60ko eta 70ekoetan Extremadurako eta bereziki Miajadaseko jende asko jarri zen Altzan bizitzen. Extremadura Etxeak urtero topaketa antolatu ohi du. Topaketa horretan, Altzan bizi diren Miajadaseko herritarrak eta Miajadasetik bertatik etorritakoak elkartu ohi dira. Herenegun 250 bat lagun elkartu ziren Altza kultur etxean. Haietatik 57 inguru Miajadasetik etorri ziren, autobusez. Larunbat goizean iritsi ziren gurera, musika banda eta guzti. Lali Veintemillas zen Miajadasetik etorritako bat. Oiartzunen jaioa da Veintemillas, eta beraz, Miajadaseko jende askoren kontrako bidea hartu zuen; Euskal Herritik Extremadurarako bidea. Poz-pozik pasatu zuen asteburua hirian. «Semearekin eta bilobarekin etortzen naiz, musika bandako kideak direlako. Lagunek esaten didate erotuta nagoela bi egunetarako etortzen naizelako honaino». ... Tue, 19 Feb 2008 01:00:00 +0100 ALTZA Altzatarrentzako erietxea izango du Auditz Akularrek http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-30/p00004009/Altzatarrentzako_erietxea_izango_du_Auditz_Akularrek.htm Babestutako 2.877 etxebizitza, gazte eta adinekoentzat beste 300 apartamentu, parke eta berdeguneak, enpresa gunea... era guztietako ekipamenduak jasotzen ditu Auditz Akular- Landarro proiektuak. Udalaren egitasmoa borobiltzeko Auditz Akularrek erietxea izango duela aurreratu du Jorge Letamendia Hirigintza zinegotziak. Erietxe berria beharrean, hirian dagoen erietxe bat lekuz aldatuko dutela esan du Letamendiak. Auditz Akularreko proiektua, beraz, aurrera doa eta 2009an eraikitze lanak egiten hasiko direla aurreikusten dute. Eraiki beharreko eremua, gainera, aurreikusitakoa baino handiagoa izango da Udalbatzak hasierako proiektua aldatzea erabaki baitute. Enpresa eta lokaletarako lursail handiagoa Etxebizitza kopurua mantenduko badute ere, enpresa, denda eta lokalek hasieran baino eremu handiagoa izango dute. Hain zuzen, lokal eta dendetarako lursaila 11.000 m etro karratu handituko dute eta guztira, 40.000metro karratu izango ditu Auditz Akularren. Auzoan, gainera, autoak konpontzeko lantegientzat eraikina egingo dute. Lantegion gainean bestelako bulegoak jarriko dituzte, lantegiek bizilagunen artean eragozpenik ez sortzeko. ... Wed, 30 Jan 2008 01:00:00 +0100 ALTZA Pedro Gonzalez Loro altzatarra, Wiesbadeneko inauterietara http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-30/p00003419/Pedro_Gonzalez_Loro_altzatarra_Wiesbadeneko_inauterietara.htm Santa Barbara konpartsako Pedro Gonzalez Loro izan zen iazko inauterietako Momo Jainkoa. Aurtengo inauterietan ez du bere konpartsarekin ateratzerik izango, Wiesbadeneko inauterietara joango baita, bere gorteko kide izandakoekin eta udaleko ordezkari batzuekin batera. Pedro Gonzalez ostiralean joango da eta asteartean itzuliko da. Wed, 30 Jan 2008 01:00:00 +0100 ALTZA Ezinduen 1. Gipuzkoako Txapelketa Altzan izango da http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-24/p00009005/Ezinduen_1._Gipuzkoako_Txapelketa_Altzan_izango_da.htm Asteburu honetan jokatuko da lehenengo aldiz, Ezinduen Gipuzkoako Igeriketa Txapelketa. Larunbatean izango da Altzako kiroldegian eta Gipuzkoako proba jokatzeaz gain, Euskal Herriko eta Espainiako igerilariak gonbidatu ditu Kirol Egokituko Gipuzkoako Federazioak, sailkapen orokor bat osatzeko. Goizeko hamarretan hasi eta ordubietan bukatuko da proba. Dordoka, Konporta, Kemen, Atzegi, I.K. eta Fortuna dira parte hartuko duten taldeak, guztiak Donostiakoak dira. Gainera 60 igerilari inguru izango dira txapelketan parte hartzen. Gipuzkoako Txapelketa egiteko beharra Jaione Izagirre Gipuzkoako Federazioko kideak adierazi duenaren arabera, Gipuzkoako Txapelketa egiteko beharra bazegoen, bi arrazoi nagusirengatik: «Gipuzkoan ditugun igerilari askok Espainiako eta Munduko txapelketetan oso emaitza onak izaten dituzte ¬Richard Oribe eta Sara Carracelas esaterako¬, baina zuzenean Espainiako Txapelketetara joaten dira, ez delako Gipuzkoako Txapelketarik egiten. Gure helburua, igerilari hauei lehiaketa gehiagotan parte hartzeko aukera ematea da batetik, eta bestetik, Espainiako Txapelketetan ez bada ere, Gipuzkoako probetan egiten duten lana, eta beraz lortzen dituzten markak baloratzea da». ... Thu, 24 Jan 2008 01:00:00 +0100 ALTZA «Kubako zinema eskolak sona handia du» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-04/p00003008/Kubako_zinema_eskolak_sona_handia_du.htm Zinema asko gustatzen zaio Asier Elizasuri (Altza, 1983). Hiru hilabete pasatu zituen 2007an Kubako Zinema Eskolan. Esperientziari buruz hitz onak ditu: «Neure burua hobeto ezagutzeko eta hamaika jatorritako jendea ezagutzeko eta beraiekin esperientzak partekatzeko aukera izan nuen». Nola suertatu zen Kubara joateko aukera? Hango zinema eskolakoekin harremanetan jarri nintzen aurrena eta nazioarte arloetako arduradunak betebeharrak azaldu zizkidan. Nik curriculuma bidali eta azkenean hara joateko aukera eman zidaten. Banekien toki ona zela. Mundu osoko jendeak bat egiten du han, zinemaren hamaika ikuspegirekin. Eskolak 25 bat urte ditu eta sona handikoa da. Txina, Zeelanda Berria... Txoko guztietako jendea elkartzen da han. San Antonio de Los Bańosen dago, La Habanatik ordubetera. Ematen du irla batean zaudela, ez Kuban. ... Fri, 04 Jan 2008 01:00:00 +0100 ALTZA Garai bateko Molinao http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-27/p00003005/Garai_bateko_Molinao.htm Altza eta Pasaiaren arteko mugan dago Molinao. Urtetan Luzuriaga enpresarengatik izan zen ezagun. Dena dela, Victorio Luzuriaga baino gehiago izan da Molinao, eta Altza Historia Mintegiak argazki zaharrak bildu ditu Altza Hautsa Kenduz liburu bildumaren bederatzigarren zenbakian. Garaiko baserriak¬ Juanatxone, Ipar-alde eta Villa Bat , Villa Mari eta Villa Juanita esate baterako¬ herritarrak, edota festen irudiak jaso dituzte Rafa Altubek eta Ion Serranok liburuan. Altubek eta Serranok azpimarratu dutenez, Molinaoko bi zatiek Molinao Goikoak eta Molinao Beheak auzo bizitza izan dute, «mamia izan dute», urteen poderioz, industria jarduerak behera egin badu ere ¬3.000tik gora langile izan zituen garai batean Luzuriagak eta 1995ean itxi egin zuten¬. Liburuan, besteak beste, Ipar- alde etxea eta bertan bizi ziren Pedro Altube eta Felisa Zumalde ekarri dituzte gogora. «Etxe horretako beheko solairua taberna, ile-apaindegia eta janari denda zen aldi berean. Zenbat bidaia ez ote zuen egingo Altubetarren autoak sendagilearengana edo presazko enkargu bat egitera!» ... Thu, 27 Dec 2007 01:00:00 +0100 ALTZA Gaur eta bihar, futbol festa Altzan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-27/p00003607/Gaur_eta_bihar_futbol_festa_Altzan.htm Aurten ere euskararen aldeko futbol festa izango da Altzan. Herrerako Sporting taldeak eta Bizarrain kultur elkarteak antolatu dute eta Sportingez gain, San Luis, La Anunciata, Herri Ametsa, Altza, Herrera eta Oleta ikastetxeek eta ikastolek parte hartuko dute. Ohi bezala, partidak arratsaldean jokatuko dituzte, 16:00etatik aurrera, Herrerako futbol zelaian. Guztira, alebin eta benjamin mailetako 200 haur inguruk parte hartuko dute Bai Euskarari Futbol Festan. Bihar, azken partida jokatu eta gero, euskararen aldeko pankarta aterako dute haur guztiek eta antolatzaileek domina bana emango diete jokalariei eta trofeo bana eskolei. Kirola, euskararen eremua Ekimen honen bitartez, gurasoei, haurrei, ikastetxeei eta kirol elkarteetako kide eta arduradunei euskarak «esparru naturaltzat» dituela jolasa eta kirola eman nahi diete jakitera. «Garrantzitsua da euskarak aisialdian duen garrantzia azpimarratzea». ... Thu, 27 Dec 2007 01:00:00 +0100 ALTZA Argiztapena hobetzeko inbentarioa egitea proposatu du EAJk http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-15/p00004001/Argiztapena_hobetzeko_inbentarioa_egitea_proposatu_du_EAJk.htm Hiriko kale askok argiztapen arazoak dituzte eta EAJk arazo horri irtenbidea bilatu nahi dio. Horretarako inbentario bat osatzea proposatu du. Inbentario honetan, besteak beste, «argiztapen gehien eta gutxien duten guneak bereiztuko lirateke», adierazi du Xabier Ezeizabarrena EAJren bozeramaileak. Inbentarioa egiteko proposamena espazio publikoaren batzordean aurkeztuko du EAJk hurrengo hilabetean. Argiztapena behar duten guneak Inbentario honen bidez, era berean, argiztapena behar duten guneen lehentasuna ezarriko litzateke. Izan ere, Xabier Ezeizabarrenaren ustez, hauek dira «lehenbailehen» argia jartzea behar duten guneak: « Larratxo, Herrerako San Luis plaza, bi urte baitira argirik jarri gabe, Groseko Nafarroa Beherea plaza, Mirakontxako Fedearen pasealekua edo Intxaurrondoko Txaparrene pasealekua». ... Sat, 15 Dec 2007 01:00:00 +0100 ALTZA Gabonetako erosketak, Altzatik atera gabe http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-14/p00002008/Gabonetako_erosketak_Altzatik_atera_gabe.htm Auzoa Altzako Merkatarien Elkarteak antolatutako azoka izango da igandean Arria parkean. 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era izango da eta Altzako 17 bat dendek saltokia jarriko dute karpapean. Ohi bezala, denetik egongo da. janari dendak, arropa dendak, opari dendak... Loli Garrote Altzako merkatari eta Auzoa elkarteko kideak azaldu duenez, azokak «nahikoa lan» dakarkie Altzako dendariei, baina hala ere, merezi duela uste du: «Altzatarrek eskertzen dute ohikoa ez den zerbait izatea, eta igandean Altzan geratzeko arrazoi bat da askorentzat. Izan ere, igandeetan oso giro gutxi izaten da Altzan». Txistorra pintxoak doan 17 saltoki jartzeaz gain, taberna ere jarriko dute Arria parkeko karpan. Txistorra pintxoak doan emango dituzte. Haurrentzako jolasak ere izango dira. ... Fri, 14 Dec 2007 01:00:00 +0100 ALTZA Gizon batek kristal batez erasotu du bikotekidea http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-13/p00004006/Gizon_batek_kristal_batez_erasotu_du_bikotekidea.htm 55 urteko gizonezkoa atxilotu zuen Ertzaintzak atzo goizeko 2:00etan bikotekidearekin izandako eztabaida gogor baten ondorioz. Ezbeharra Altzako etxebizitza batean gertatu zen. Goizeko 2:00etan Ertzaintzak erasoa jaso zuen emakumearen deia jaso zuen. Ertzainak Altzako etxebizitzara joan zirenean, etxeko atea irekita topatu zuten eta odol arrastoak jarraituta emakumea aurkitu zuten zauriturik. Emakumeak ertzainei azaldu zienez, eztabaida gogor baten ondoren bikoteak lanpara batekin erasotu zuen. Ertzainek etxeko sofan topatu zuten bikotea eskuan zauriak zituela, antza emakumea erasotzeko erabilitako lanparak sortutakoak. Ertzainek bikotea atxilotu zuten eta emakumea ospitalera eraman zuten. Thu, 13 Dec 2007 01:00:00 +0100 ALTZA Obretako kartelak gaztelania hutsez http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-12/p00003007/Obretako_kartelak_gaztelania_hutsez.htm Nerecan edo Lardialden, 50 metrotan zazpi kartel daude eta horietako sei gaztelania hutsez daude. Oso larria iruditzen zaigu eta, Bizarrain kultur elkartetik aldatzea exijitzen dugu. Wed, 12 Dec 2007 01:00:00 +0100 ALTZA Txistorra usaina Larratxon http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-12/p00003008/Txistorra_usaina_Larratxon.htm Larunbatean Santo Tomas azoka egingo dute Larratxon. 10:30etik aurrera, azoka ekologikoa eta abere erakusketa egongo da zabalik Larratxoko plazan. Altza inguruko baserritarrek beren abereak erakusgai jarriko dituzte eta azoka ekologikoko produktuak erosi ahal izango dira. 12:00etan Xabier Sukia eta Ibai Esoain bertsolariek auzoa girotuko dute, Amaia eta Ainara trikitilarien laguntzarekin. Altza Kantuz taldekoek lekukoa hartuko diete bertsolari eta trikitilariei, 13:00etan. Azken bi urteetan bezala Imanol Gomez zenaren oroimenez, futbit o txapelketa izango da eskolako jolastokian. Herri bazkaria ere e gingo dute, Bertsolari elkartean ¬txartelak agortuta daude¬. Azkenik, 18:00etan kalejira antolatu dute Larratxon barrena bertsolariekin eta trikitilariekin. Wed, 12 Dec 2007 01:00:00 +0100 ALTZA Altzako Buenavista auzunea: hau da hau kuxidadea! http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-06/p00003001/Altzako_Buenavista_auzunea_hau_da_hau_kuxidadea.htm Buenavistan garbiketa ez da inoiz sekulakoa izan, baina egia esan, obrak hasi zituztenetik are okerrago dabil. Nik, esaterako, erratzarekin atera behar dut espaloia txukuntzeko. Kasu bitxia da, izan ere, espaloia Udalaren esku dagoelako eta errepide bazterra Aldundiarena da. Bietara jo dut, baina ez batak ez besteak ez didate kasu handirik egin.Garai batean, garbitzen duen makina ere pasatzen zen hemendik, baina haren arrastorik ere ez dago azkenaldian. Thu, 06 Dec 2007 01:00:00 +0100 ALTZA 70 bat autorentzako aparkalekua egingo dute Buenavistako harrobian http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-30/p00003007/70_bat_autorentzako_aparkalekua_egingo_dute_Buenavistako_harrobian.htm Udalak aparkalekua egingo du Buenavistako harrobian . 70 autorentzako tokia izango du aparkaleku horrek. Astelehenean Ernesto Gasco Mugikortasun zinegotzia eta zenbait teknikari auzotarrekin elkartu ziren eta udal ordezkariek proiektuaren berri eman zieten. Udalak harrobi zaharrean egingo du aparkalekua. Horretarako azterketa geologikoa egin du eta orain aparkalekuak zer motatakoak izango diren zehaztu beharko du Udalak. Auzotarren jarreraren zain Hasieran, 34 toki doakoak izango dira eta edozeinek utzi ahal izango du autoa bertan. Beste 34 toki itxiak izango dira eta 12.000 euro inguru balioko dute ¬antzeko prezioan eman ditu Udalak Martuteneko Etxarrieneko aparkalekuak¬. Hasierako planteamendua alda daiteke. Udalak jakin nahi du auzotar gutxi edo asko dagoen prest aparkaleku itxia erosteko, eta hori jakinda erabakiko du zenbat toki izango diren doakoak eta zenbat ez. Hau da, 34 auzotar baino gehiago prest baleude aparkaleku itxia erosteko, hasieran aurreikusitakoak baino leku gutxiago izango lirateke doakoak eta gehiago emango lituzkete salmentan. ... Fri, 30 Nov 2007 01:00:00 +0100 ALTZA Altzan egin nahi dituzten berritze lanei buruzko tailerra antolatu dute bihar http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-16/p00003631/Altzan_egin_nahi_dituzten_berritze_lanei_buruzko_tailerra_antolatu_dute_bihar.htm Tailerra egingo dute bihar goizean Casares-Tomasene kultur etxean, Udalak Altzan egin nahi dituen lanei buruz auzotarrek iritzia eman dezaten. Zenbait astetan LKS enpresak Udalaren aginduz Altzarako egindako proposamen sortari buruzko erakusketa izan da ikusgai kultur etxean. Hain zuzen ere, Altzan egin litezkeen obra horiei buruz hitz egingo dute biharko tailerrean. Auzo eta Herritar Partaidetza sailak dei egin die altzatarrei tailerrean parte hartzera, proposatutako berrikuntza lanei buruz iritzia emateko.Tailerra 10:00etan hasi eta 13:00etan bukatuko da. Fri, 16 Nov 2007 01:00:00 +0100 ALTZA Desanexioa orain! http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-09/p00002010/Desanexioa_orain.htm altzagintza » Fri, 09 Nov 2007 01:00:00 +0100 ALTZA Altzako mapa jarri dute Interneten, toponimoekin http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-09/p00003006/Altzako_mapa_jarri_dute_Interneten_toponimoekin.htm erredakzioa Altzako Historia Mintegiak Altzako mapa jarri du www.altza.net webgunean. Mapa horrek Altzako toponimo gehienak Artazkone, Kaskarreko mendia, Bentabeko harrobia, Bonedako erreka...eta kaleen izen ofizialak ere jasotzen ditu. Historia Mintegiak 1990ean egin zuen mapa paper formatuan, eta orain Internetera eraman du. Diputazioaren kartografia saila, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Udalaren toponimia hartu zituen iturri. Fri, 09 Nov 2007 01:00:00 +0100 ALTZA 300dik gora jokalari, Altzako Areto Futbol Txapelketa http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-07/p00003016/300dik_gora_jokalari_Altzako_Areto_Futbol_Txapelketa.htm r. perez Altzako Areto Futbol Txapelketa hasi berri da. 27 taldek izena eman dute. 2003-2004 denboraldian ere 27 talde izan ziren, baina azken urteetan 23-24 talderen bueltan izan da txapelketa. 300dik gora jokalarik hartuko dute parte txapelketan. 27 taldeak hiru multzotan banatu dituzte. Puntu gehien lortzen dituzten hamalau taldeak Liga Txapelketan lehiatuko dira eta gainerako 13 taldeak, Kopan. Jose Mari jatetxea, Ińigo Salas harategia-Txus taberna eta Kimushubi gimnasioa ariko dira lehen aldiz txapelketan. Txontxongilok, bestalde, urte batzuk txapelketan jokatu gabe egon eta gero berriz ere eman du izena. ... Wed, 07 Nov 2007 01:00:00 +0100 ALTZA Artzain txakur erakustaldia, Altzan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-31/p00003007/Artzain_txakur_erakustaldia_Altzan.htm Erredakzioa » Altza XXI Herri Ekimenak antolatuta, I. Artzain Txakur Erakustaldia egin dute Altzan. Intxaurrondo, Urretxu, Lakuntza, eta Hernaniko artzain banak parte hartu du eta txakurrekin ez ezik, antzarrekin ere aritu ziren. Erakustaldiak ordu eta erdi iraun du eta eguraldi ona lagun, jende asko elkartu da. Wed, 31 Oct 2007 01:00:00 +0100 ALTZA Babestutako 48 etxe gutxiago eraikiko dituzte Herreran http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-31/p00004011/Babestutako_48_etxe_gutxiago_eraikiko_dituzte_Herreran.htm xabier etxabe Herrera goitik beherako itxuraldaketa prozesuan dago murgilduta. Batetik, San Luis plazako ingurua berritzen ari dira, eta bestetik, Herrera ikastetxe ondoko lursailean etxeak egin eta bestelako egitasmoak jarriko dituzte martxan. Lursail honetarako proiektua eginda zegoen, Udalbatzak, ordea, hainbat aldaketa egitea onartu du. Hasieran eraikitzekoak ziren babes ofizialeko 68 etxebizitzak, 20ra murriztu ditu Udalak, besteak beste. Larratxoko auzo elkarteak behin eta berriz egindako eskaerari erantzun dio Udalak. «Auzotarrak beti kexatu izan dira, auzoan eraikuntza karga handia dutelako; horregatik etxebizitza gutxiago eraikiko ditugu», azaldu du hirigintza zinegotziak, Jorge Letamendiak. Azkenean, 34 etxebizitza libre eraikiko dituzte eta babestutako 20, aurreikusitakoak baino 48 gutxiago. Erabaki honek haserrea piztu du PPko alderd... Wed, 31 Oct 2007 01:00:00 +0100 ALTZA Artzain txakur erakustaldia, bihar http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-27/p00003006/Artzain_txakur_erakustaldia_bihar.htm erredakzioa Altza XXI Herri Ekimenak antolatuta, artzai txakur erakustaldia egingo dute bihar, 12:00etan. Erakustaldia Tomasene kultur etxearen atzeko aparkalekuan izango da. Lau artzain joango dira bihar Altzara eta ardiekin eta antzarrekin egingo dute erakustaldia. «Altzan bizitza soziala bultzatu nahi dugu, eta bide batez, Auditz Akular etxetzarrak egiteko baino zerbait gehiagorako erabili behar dela erakutsi», diote Altza XXI taldekoek. Antiguako sansebastianetan antzeko erakustaldia egin zuten urtarrilean. Sat, 27 Oct 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Hitzaldiak eta tailerrak, erakusketari laguntzeko http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-24/p00003009/Hitzaldiak_eta_tailerrak_erakusketari_laguntzeko.htm erredakzioa LKS enpresak Altza zaharberritzeko egindako proposamen sorta dago ikusgai Casares-Tomasene kultur etxean. Datozen asteotan zenbait jarduera izango dira erakusketarekin lotuta. Hala, Oscar Rebollo Bartzelonako unibertsitateko irakasle eta soziologoak Altzakoa bezalako egitasmoez hitz egingo du, 19:30ean. Hilaren 30ean, bestalde. LKS enpresako Marco Segurolak hitz egingo du. Bestalde, azaroaren 17an, tailerrak egingo dituzte altzatarrekin. Tailerrean parte hartzeko deia egin die Duńike Agirrezabalaga Auzo eta Herritar Partaidetza zinegotziak herritarrei. Bisita gidatuak ere egingo dituzte, batez ere eskolekin eta zahar etxeekin. Hala ere, nahi duten altzatar guztiek bisita gidatuen bidez erakusketa ikusi ahal izango dute. Horretarako Udaleko Herritar Partaidetza sailera jo behar dute. Oraingoz 400 herritarrek bisitatu dutela erakusketa esan du Udalak. ... Wed, 24 Oct 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Bideo-joko eta animazio digitalaren lan onenak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-24/p00010007/Bideo-joko_eta_animazio_digitalaren_lan_onenak.htm Altzako Teknologia Berrien Zentroan izango diraerredakzioa ArtFutura Bartzelona eta Madrilen sendo errotutako jaialdia da. Teknologia berrien eta arte digitalaren unean uneko abangoardiako filmak eskaintzen ditu eta Donostiako Sustapenak ikusentzunezkoen sektorea bultzatzeko asmoz, bat egin du jaialdiarekin. Horrela, bideo-joko, ordenagailu bidezko animazio, 3D eta efektu berezien inguruko lanak izango dira erakusgai urriaren 25etik 28ra Altza-Larratxoko Teknologia Berrien Zentroan, 11:00etatik 21:00etara. Sarrera librea eta doakoa izango da. ... Wed, 24 Oct 2007 01:00:00 +0200 ALTZA 25 kandela zahar-etxearentzat http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-19/p00003015/25_kandela_zahar-etxearentzat.htm raul perez 1982ko urriaren 17an inauguratu zuten Altzako zahar-etxea. Urtero, urtemugaren egunean, bazkaria antolatu ohi du zahar etxearen zuzendaritzak. «Zahar etxearen urteko egunik garrantzitsuena da», Lurdes Hernaiz idazkariaren hitzetan. Aurtengoa berezia izan da, Nao Etxeak 25 urte bete baititu. Aurrena, meza egin zuten herenegun San Martzial elizan. Jende asko elkartu zen eta parrokiako abesbatzak kantatu zuen. Meza bukatutakoan, autobusean igo lau autobus bete zituzteneta Oiartzunera joan ziren bazkaltzera. Guztira, 225 lagun joan ziren. Aitona-amonak ziren gehienak, baina baziren Altzako elkarte eta zahar etxeetako gonbidatuak ere: Gurea, Boskotarrak, beste zahar etxeak... Menu apartaz gozatu zuten: urdaiazpikoa, zainzuriak, piper beteak, arrain zopa, azpizuna eta legatza txirlekin saltsan. ... Fri, 19 Oct 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Azkoitiko aitona-amonak, trebeenak tortilla egiten http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-17/p00003003/Azkoitiko_aitona-amonak_trebeenak_tortilla_egiten.htm r. perez Gipuzkoako Zahar Etxeetako Gastronomia Lehiaketa egin zuten atzo Altzatarra elkartean. Zortzi bikote lehiatu ziren eta Julia Arregi eta Mikel Sodupe azkoitiarrek irabazi zuten. Martuteneko Fina Garciak eta Garbińe Rodriguezek Donostialdea ordezkatu zuten.Gipuzkoako zortzi eskualdetan kanporaketa bana egin zuten duela egun gutxi eta kanporaketotan nagusitutako bikoteak Altzan elkartu ziren atzo. Patata tortilla prestatu behar izan zuten. Bikote guztiek lagunartean bazkaldu eta bazkalostean Gastronomika elkarteko Luis Mokoroak Azkoitiko tortillak zirela gozoenak jakinarazi zuen. ... Wed, 17 Oct 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Aitona-amoneneskola http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-10/p00003013/Aitona-amoneneskola.htm raul perez Lanpetuta dabiltza Altzako zahar etxekoak. Urtemuga ekitaldia prestatzen ari dira. Hilaren 17an, asteazkena, 25 urte beteko dira zahar etxea zabaldu zutenetik eta hori ospatzeko bazkaria egingo dute Oiartzungo jatetxe batean egun horretan bertan. Aurretik meza berezia egingo dute, hildako bazkide guztien omenez. Aurten 80 urte bete dituzten edo beteko dituzten 19 bazkideei eta 90 urte bete dituen bazkide bakarrari ere gorazarre egingo diete.1981eko udazkenean Altzako aitona-amonei omenaldia egin zieten eta hura izan zen nolabait esateko zahar etxea sortzeko akuilua. Erretiratuak elizaren arkupeetan elkartu ohi ziren eta hori ikusita Lorenzo Hernaiz eta Jose Luis Carnicer altzatarrek eta Javier Hernaez apaizak lanari ekin zioten, Altzak zahar etxea izan zezan. Altzako eskola zaharretan zabaldu zuten zahar etxea handik urtebetera, eta bertan jarraitzen du, frontoiaren pare-parean. Lorenzo Hernaiz Martinez izan zen lehen presid... Wed, 10 Oct 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Kiroldegian lanak egiteko eskatu du EAJk http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-09/p00003005/Kiroldegian_lanak_egiteko_eskatu_du_EAJk.htm erredakzioa Xabier Ezeizabarrena EAJko bozeramaileak iragarri du Altzako kiroldegian lanak egitea eskatuko duela Kirol Patronatuaren batzordearen biharko bileran. Joan den astean sutea izan zen saunan eta kalte larririk egon ez bazen ere, Ezeizabarrenak kiroldegian lanak egin behar direla dio, «horrelakorik berriz gertatu ez dadin. Mantentze lanak ez dira egokiak». Batez ere egitura gaizki dagoela nabarmendu du Ezeizabarrenak. Bestalde, Altzan estali gabeko pistak Benta Berrikoak bezalakoak egokitu daitezkeen aztertzeko ere eskatuko du biharko bileran EAJk. Tue, 09 Oct 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Altzan egin nahi dituzten lanei buruzko erakusketa Tomasenen http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-05/p00007010/Altzan_egin_nahi_dituzten_lanei_buruzko_erakusketa_Tomasenen.htm raul perez Igogailuak, aparkalekuak, oinezkoentzako guneak... LKS enpresak Altzan 32 lan egiteko proposamena egin du. Proposamen sorta horri buruzko erakusketa jarri dute Casares-Tomasene kultur etxeko areto nagusian, azaroaren 3 arte. Marisol Garmendia Presidentziako zinegotziak eta Duńike Agirrezabalaga Auzo eta Herritar Partaidetza saileko zinegotziak aurkezpenean azaldu zutenez, altzatarren iritziak eta iradokizunak jaso nahi dituzte, Altza Berritzeko Plana behin betiko onartu aurretik.Behin erakusketa bukatuta, Udalak jasotako iritziak aztertuko ditu: «32 proposamenetako batzuei oniritzia emango diete altzatarrek eta beste batzuei, aldiz, ez. Hori ikusita erabakiko dugu zeintzuk eramango ditugun aurrera», azaldu zuen Garmendiak. Edozein modutan, zenbait lanetan Udalak ez duela azken hitza izango azpimarratu zuen, beste erakunde bat... Fri, 05 Oct 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Ibilgailu gutxiago ikusteko esperoan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-28/p00002026/Ibilgailu_gutxiago_ikusteko_esperoan.htm raul perez Abuztuaren 17an zabaldu zuten Pasaiako saihesbidea. Foru Aldundiak dioenez, N-1 errepidean barrena askoz ere ibilgailu gutxiago ibiliko dira saihesbide berriari esker; 25.000 ibilgailu gutxiago egunean, Aldundiaren arabera. Horrek batez ere, Pasai Antxoko bizilagunei eragiten die, baina baita Buenavistakoei ere. Haien etxe aurrean zirkulazio gutxiago eta baita zarata gutxiago izango den itxaropena dute. Zer edo zer nabaritu dute dagoeneko, baina espero dute aldaketa askoz ere nabariagoa izatea. Buenavistako auzo elkartekoek diotenez, abuztuan, hau da, saihesbidea zabaldu zutenean, auzo aurreko errepidean auto gutxiago pasatzen zirela sumatu zuten, baina egunotan Beraun inguruko biribilgunea itxita egon denez, zirkulazioak berriz ere gora egin du nabarmen Buenavista inguruan. Biribilguneko lanak bukatuta, abuztuan sumatutakoa berretsi nahi dute. ... Fri, 28 Sep 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Molinaoko auzotarrak, pozik Elorzaren bisitarekin http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-20/p00002002/Molinaoko_auzotarrak_pozik_Elorzaren_bisitarekin.htm erredakzioa Duela pare bat aste Odon Elorza alkatea, Ana Rivilla Bide Publikoetako zinegotzia eta zenbait teknikari Molinaon izan ziren, auzo elkarteko kideekin. Auzo elkarteak urteak daramatza Udalak auzoan esku hartzeko eskatzen. Auzo elkartea pozik dago, alkatearen bisita eta gero. «Alkateak auzoaren errepidea konpontzeko eta auzoak behar dituen zerbitzuak zehazteko ikerketa eskatu du. Ados baldin bagaude ikerketa horren emaitzarekin eta posible bada aurrera eramatea, 2008ko aurrekontuetan sartuko lukete», azaldu dute auzo elkarteko kideek. Thu, 20 Sep 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Herritarrek izango dute hitza Altzaren etorkizuna eraikitzeko http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-14/p00003021/Herritarrek_izango_dute_hitza_Altzaren_etorkizuna_eraikitzeko.htm xabier etxabe «Zuk ere berritzen duzu Altza» lema honekin animatu nahi ditu Udalak auzotarrak Altza denen artean eraikitzera. LKS enpresak egin du Altza berritzeko plana, hura osatzeko, berriz, herritarren partaidetza ren alde egin nahi du Udalak. Herritarrei parte-hartzea bultzatzeko lehenengo ekimena postal banaketa izan da. Dagoeneko hasi dira diseinatu dituzten bost postalak banatzen. Bost postal hauetan, hain zuzen, Altza berritzeko planaren bost ardatzak batzen dira: mugikortasuna; oinezkoak eta bizikletak; aisiarako gune eta berdeguneak; azpiegitura eta eraberrikuntzak. Postal hauetan ematen da jakitera, Udalak partaidetza bultzatzeko prestatu duen hurrengo berrikuntza, webgunea. Ordenagailuan,www.donostia.org/altzai klikatuz, edonork bere proposamenak egiteko aukera izango du. «Internet bidez, gazteak erakarri nahi ditugu haiek ere beren iritzia eman dezaten», azaldu du Marisol Garmendia presidentziako zinegotziak. ... Fri, 14 Sep 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Jesuitek San Pablo eliza utziko dute 45 urte eta gero http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-13/p00003024/Jesuitek_San_Pablo_eliza_utziko_dute_45_urte_eta_gero.htm raul perez Jesuitek San Pablo eliza utziko dute. Larratxoko apaiza, Javier Hernandez, arduratuko da hemendik aurrera San Pablo elizaz. Hilaren 22an meza berezia izango da Joan Maria Uriarte gotzainarekin. Parroko berria aurkeztu eta jesuitak agurtuko dituzte.45 urte dira jesuitek beraiek zabaldu zutela San Pablo eliza. «Etorkin asko zegoen Altzan eta Jesuitak hona etorri ginen laguntzera. Hori horrela, gotzainak berak proposatu zuen parrokia egitea. Garai hartan San Martzial eliza besterik ez zegoen Altzan», kontatu dute Altzako jesuita elkartekoek. Sorreratik Arri-berrin izan da San Pablo eliza. Casares baserria izan zen lehen egoitza; ukuiluan ematen zituzten mezak. Gertuko etxe baten behealdera pasatu ziren ondoren, harik eta oraingo eliza zabaldu zuten arte. Sei jesuitek osatu izan dute Altzako elkartea eta azken urteotan, berriz, lau ... Thu, 13 Sep 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Santa Barbarako jaiak, etzitik igandera http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-12/p00005006/Santa_Barbarako_jaiak_etzitik_igandera.htm r. perez Ostiraletik igandera bitartean izango dira Santa Barbarako jaiak. Sardina jatea, haur jolasak, koadrilen afaria, mariatxien emanaldia... Ohiko jai jarduera guztiak izango dira asteburuan Altzako auzunean. Horrekin guztiarekin batera, badira nabarmentzeko moduko bi ekitaldi: Realaren lagunartearen inaugurazioa eta Lola's Club taldearen kontzertua. Bi hitzorduok etzi izango dira. Realaren lagunartea 20:00etan inauguratuko dute. Santa Barbarako Emilio Berri tabernan izango du egoitza lagunarteak. Realak Las Palmasera bidaiatu behar du etzi, baina entrenatzaileak deialdian sartzen ez dituen jokalariak izango dira inaugurazio ekitaldian. Zinta moztuko dute aurrena eta ondoren luntxa izango da tabernara joaten den jende guztiarentzat. Justino Miguelez lagunarteko presidenteak azaldu duenez, 45 bat kide ditu dagoeneko lagunarteak eta Realarekin zenbait tokitara bidaiatzeko asmoa dute. «Realzalea naiz betidanik; lagunek zirikatu egin ninduten eta azkenean lagunartea sortzera animatu naiz», dio Miguelezek. ... Wed, 12 Sep 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Bi komun publiko jarriko dituzte Altzan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-08-30/p00005004/Bi_komun_publiko_jarriko_dituzte_Altzan.htm x. etxabe Komun publikoak hirian zabaltzeko lanean ari da Udala. Egiako parkean eta Trinitate plazan dauden komunek izan duten arrakasta dela eta, beste bi komun jarriko dituzte Altzan, bata, Harria parkean eta bestea, Larratxo pasealekuan.Komun publikoek hirian ematen duten zerbitzu ona goraipatuz, datozen hilabeteetan Udalak Altzan beste bi komun publiko jarriko dituela aurreratu du Alberto Rodriguez hiri mantenimendu zinegotziak. «60.000-70.000 euro artean balio du komun bakoitzak eta herritarren zerbitzura egongo dira 24 orduz». Komun hauek auzotarrentzat mesedegarri izateaz gain, Larratxo pasealekuko komunak, behinik behin, bertan gelditzen diren autobus gidarientzat ere baliagarriak izango direla gogoratu du Rodriguezek. ... Thu, 30 Aug 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Altzan geltokia egin daitekeen ikertuko dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-25/p00005011/Altzan_geltokia_egin_daitekeen_ikertuko_dute.htm xabier etxabe Hautsak harrotu ditu udalbatzarrean PPk, Altzan geltokia egiteko Udala eta Eusko Jaurlaritzaren arteko harremanak zertan diren galdetzean. Odon Elorza alkateak orain arte Eusko Jaurlaritzako garraio sailarekin izandako bilerak antzuak izan direla salatu zuen bitartean, EAJren bozeramaileak Xabier Ezeizabarrenak, Altzan tren geltokia egiteko aukerak aztertzeko Eusko Jaurlaritzak lehiaketa antolatu duela aurreratu zuen. Eusko Treneko trenbideak Altza azpitik igarotzen dira. Bertan, hiriko auzoen arteko komunikazioa hobetzeko geltokirik egin badaiteke eta horretarako, ibilbidean aldaketaren bat egin behar den ala ez aztertzeko lehiaketa antolatuko du Eusko Jaurlaritzak, atzo Xabier Ezeizabarrenak azaldu zuen bezala. EAJren bozeramaileak adierazi zuenez, proposamenak aurkezteko lehiaketa astelehenean jarriko dute abian. ... Wed, 25 Jul 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Errepide nagusia konpontzeko eta gasa jartzeko eskatu diote Udalari Molinaoko bizilagunek http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-19/p00003007/Errepide_nagusia_konpontzeko_eta_gasa_jartzeko_eskatu_diote_Udalari_Molinaoko_bizilagunek.htm erredakzioa Molinao Donostia eta Pasaia arteko mugan dago. Bertako auzo elkarteak zenbait eskaera egin dizkio Udalari. Garrantzitsuenak gasarekin eta errepide nagusiarekin lotuta daude. Errepideari dagokionez, Udalak argiztapena eta saneamendua berritzea, abiadura murrizteko koskak jartzea eta gidari eta oinezkoen bideak bereiztea nahi dute auzotarrek. Hain justu, errepidea berritzeko lanak egitean gasa lur azpian sartzeko eskatu dio auzo elkarteak alkateari. «Neguak oso gogorrak dira Molinaon, butano gasaren banaketa ez dabilelako behar bezala». Molinaoko auzo elkartea aspaldi ari da lan hauek guztiok egiteko eskatzen. Udalak obrak egiteko konpromisoa hartu eta 2004ko Aurrekontu Parte-hartzaileetan jaso zituen, baina oraindik ez die heldu. Artxipi parkean ere esku hartu behar dela diote auzotarrek. «Guztiz utzita dago eta autobidearen obrak direla eta autobidetik oso gertu dago parkea/spa... Thu, 19 Jul 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Izerdia, bulegoan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-18/p00003022/Izerdia_bulegoan.htm raul perez Alfredo Montoyak 72 urte ditu. Erretiratuta dago, baina egun batzuetan goizeko seietarako Roteta futbol taldearen egoitzan izaten da lanean. Roteta tabernan bertan du egoitza futbol taldeak. Bulegoa txiki-txikia da, estua eta bertan ematen ditu orduak Montoyak. Ez du golik sartzen, baina lana erruz egiten du. «Noiz edo noiz etorri izan naiz taberna zabaldu aurretik eta tabernaria izutu egin izan da nirekin aurrean topo egitean». 1967an sortu zen Roteta futbol taldea eta hasieratik izan da Montoya taldeko presidente. «Espainian ez da izango nik baino urte gehiago daramanik futbol talde bateko buru», dio harro eta era berean apal. Duela 40 urte tabernen arteko futbol txapelketa egin zuten Altzan eta Peńa Serranito izan zen parte hartu zuen taldeetako bat. Haiei bururatu zitzaien futbol talde bat sortzea eta talde hori Roteta izan zen. Lanbidez, jostuna zen Montoya, eta horretaz gain, likore ordezkaria ere bazen. Hori guztia uztartzen zuen futbol taldearekin. Lehen denboraldiko komeriak ez ditu ahaztu presidenteak. «Partidak bata bestearen atzetik galtzen genituen, eta azkenean, 27. jardunaldian irabazi genuen lehen neurketa, Aurreraren kontra, 2-0». Batez ere bulegoan egin du lan Montoyak, baina lehen urte hartan taldea zuzendu zuen bolada batean. «Entrenatzailearekin ez ginen oso gustura eta Gregorio Lacasak eta biok hartu genuen haren tokia». ... Wed, 18 Jul 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Markesina jarri dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-05/p00003003/Markesina_jarri_dute.htm R. Perez » Txapinene kalearen goialdean, Lauaizeta pasealekutik gertu, autobus geltokia jarri du Donosti-busek. Altza-Intxaurrondo-Antigua eta Larratxo-Intxaurrondo-Berio lineek 27.a eta 33.a, hurrenez hurrenizango dute bertan geltokia. Thu, 05 Jul 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Auto zaharrek Altza hartu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-03/p00008001/Auto_zaharrek_Altza_hartu_dute.htm raul perez Altzan eta Igeldon ospatu ohi dute uztailaren 2a, Santa Ixabel eguna. Herri kirolak izaten dira bi lekuotan. Zaldi dema egiten dute Igeldon, gauez, eta idi dema Altzan, goiz eta arratsaldez. Ohi bezala, lau idi pare lehiatu ziren atzo Altzako probalekuan. Bi goizean eta beste biak arratsaldez. Idi dema ikusteko aukera bakarra dute altzatarrek, Santa Ixabel eguna, eta hori igarri egiten da, jende asko elkartzen baita probalekuaren inguruan. Batzuk herri kirol zaleak dira, beste batzuk jakin-minak jota hurbiltzen dira probalekura. Gainontzeko urtean inork gutxik erreparatzen dio probalekuari, baina Santa Ixabel egunean izateko arrazoia berreskuratzen du. ... Tue, 03 Jul 2007 01:00:00 +0200 ALTZA 25 urte eta gero, elkarrekin http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-30/p00003009/25_urte_eta_gero_elkarrekin.htm raul perez Izaskun Barbier, Belen de la Torre, Maribel Albizu, Joseba Apeztegia, Eduardo Calvo, Arantza Kortabitarte... Duela 25 urte Altza Institutuan ikasitakoak dira guztiak. 1981ean zabaldu zuten institutua eta urte horretan BHIko lehen mailan zebiltzan. Ikasle ohi haietako asko eta baita irakasle eta institutuko langile ohi batzuk 53 gizon-emakumezko, guztira elkartu berri dira aspaldiko partez. Izaskun Barbier ikasle ohiari bururatu zitzaion ekimena eta duela egun gutxi aurrera eraman zuten. Lehenik eta behin bisitatxoa egin dute institutuan. Sarreran, ikasle ohi bakoitzak pegatina bana jaso zuen paparrean jartzeko: izena eta duela 25 urteko argazkia ageri ziren bertan. Ikasgelak, irakasleen gelak...txoko guztietan ibili ziren kuxkuxeatzen. «Hasierako errezeloa segituan gainditu genuen. Ikasgelen tamaina ez da aldatu, baina guri txikiagoak iruditu zaizkigu», kontatu du Barbierrek. ... Sat, 30 Jun 2007 01:00:00 +0200 ALTZA San Martzialetik Santa Ixabelera http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-27/p00006012/San_Martzialetik_Santa_Ixabelera.htm raul perez Altzako jaiek asteartera arte iraungo dute. Danborrada, baserriko produktuen erakustaldia, bertso saioak, musika... Datozen egunotan Altzan izango da zer ikusi. Honatx proposamen batzuk. San Martzial gaua Altzako jaiak sanmartzialak dira. Hortaz, San Martzial egunaren bezperaekainak 29 izaten da festetako unerik gorena.Elizako koroak Salbea abestu egiten du. Afalostean, danborrada ateratzen da eta 00:00etan Altzako bandera udaletxean jaso eta San Martzial ereserkia abestuko dute. Sagardo eguna eta auto zaharrak ... Wed, 27 Jun 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Bertso saioak eta musika, Herreran http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-22/p00010011/Bertso_saioak_eta_musika_Herreran.htm erredakzioa San Luis egunaren inguruan urtero bezala, Zumardi tabernan egin zen bertso afariarekin hasi ziren atzo Herrera auzoko San Luis jaiak. Igandea arte festa giroa nagusi, beraz, auzoan. Gaurko ekitaldi nagusia gauean frontoian egingo den rock kontzertua izango da. Aurretik, ordea, auzko haur eta helduek osatutako danborrada kalera aterako da 20:00etan. Ondoren, gazte afaria egingo da Estanga trikitilariak alaituta eta afalondoan, Le Mixelen auzokide ezagunak pregoia irakurriko du. Jai batzordeak, baina, bihar eta iganderako prestatu ditu egitarauko ekitaldirik gehienak. Honela, bihar 12:30ean Herri Ametsa ikastolako gazteeek dantza erakustaldia egindo dute. Egunean zehar, mus txapelketa, asto karrerak, herri kirol txapelketak eta bertsolariak izango dira. Eguna behar den bezala amaitzeko, sardin jana egingo dute 20:30ean. ... Fri, 22 Jun 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Ezkonduak eta ezkongabeak, aurten ere futbolean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-21/p00003023/Ezkonduak_eta_ezkongabeak_aurten_ere_futbolean.htm raul perez Oletako jaiak gaur hasiko dira. 19:00etan suziria botako dute eta jarraian festetako klasikoetako baten txanda izango da: ezkondu eta ezkongabeen arteko futbol partida. Leku askotan egiten dute holakorik, baina Donostiako jaietan ez dago ohitura handirik ezkonduek eta ezkongabeek futbolean jokatzeko. Oletan, aldiz, urtero urtero izaten da futbol partida berezi hori. Ikuslerik gainera ez da falta izaten.Kirol Patronatuak utzi ohi dizkie oletarrei futbolean jokatzeko ateak norgehiagokarako. Javi Mańoso jai batzordeko kideak azaldu duenez, betiko lagunak elkartzen dira frontoian futbolean jokatzeko. Arauak ez dira oso zorrotzak: «Zelai aldaketarik ez dugu egiten, eta nahi adina aldaketa izaten dira». Hori bai, batzuk ezkontzen doazen heinean taldez aldatu behar izaten dute. Horretan zorrotzak dira ja... Thu, 21 Jun 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Izar Leku taldearen eskutik kirola, dantza eta malgutasuna nagusi http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-12/p00003019/Izar_Leku_taldearen_eskutik_kirola_dantza_eta_malgutasuna_nagusi.htm N. Balsategi » Izar Leku Gimnasia Erritmiko taldeak denboraldi bukaerako erakustaldia egin zuen herenegun Altzako kiroldegian. Izar Leku elkarteko gimnastez gain, Donostiako ikastola zein ikastetxe desberdinetako haurrak ikusi ahal izan ziren musikaren erritmora, gihar mugimendu arinak egiten. Aipagarriak izan ziren Miren Sanz eta Maialen Monasterioren dantzak, hilaren bukaeran egingo den taldekako Espainiako Txapelketan parte hartuko duten gimnastak. Hala ere, txalo zaparrada handiena Izar Lekuko txikienek jaso zuten. Izan ere, aurten Euskadiko Txapelketa irabazi dute eta merezimendu horren erakusle egindako dantza perfektua izan zen. Denboraldi bukaerako ekitaldiarekin bukatzeko, gimnasia taldeak ume guztiei domina bana eman zien. ... Tue, 12 Jun 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Beste zortzi eragileri ongietorria egin diete http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-06/p00006018/Beste_zortzi_eragileri_ongietorria_egin_diete.htm raul perez Euskararen Gizarte Eragileen Kontseiluak Bai Euskarari ziurtagiriak banatu zituen atzo Altzan. Duela sei urte jarri zuten abian Altzan Bai Euskarari ekimena. Atzo, 39 ziurtagiri banatu zituzten. Zortzi eragilek jaso zuten lehen aldiz ziurtagiria eta gainerakoek berritu egin zuten. A -55 estilistas-ek, Aritzeta tailerrak, Josetxo harategiak, Lizarpe tabernak, Kokama liburu- dendak, Lotura enpresak, Emili tindategiak eta Goizka igeltserotzak jaso zuten ziurtagiria estreinakoz. Ekitaldia hasteko, Altza Kantuz taldeak abestu zuen. Ondoren, Garazi Castańo Farińas altzatar gazteak Koldo Mitxelena literatur lehiaketan saritutako olerkia irakurri zuen. ... Wed, 06 Jun 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Bosgarrena irabaziko du Bar Monchik? http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-02/p00003019/Bosgarrena_irabaziko_du_Bar_Monchik.htm raul perez 2003an, 2004an, 2005ean eta 2006an. Azken lau urteetan Altzako Areto Futbol Txapelketa irabazi du Bar Monchik. Bosgarren aldiz irabazteko partida bakarra falta zaio. Aurtengo txapelketaren finala. Gaur jokatuko du, Churreria Arturo taldearen kontra. Erronka handia dute bi taldeek: Bar Monchik, txapelketa bosgarrenez irabaztea eta Churreria Arturok, ia geldiezina dirudien taldearen bolada etetea. Jose Manuel Zaldua oletarra da Bar Monchi taldeko entrenatzailea aspalditik. Zuhur jokatu nahi du Zalduak gaurko partidari begira: «Irabazten saiatuko gara, jakina, baina urtetik urtera zailagoa da, zaharragoak baikara. Milan taldea ematen dugu, jokalarien adina ikusita. Bataz besteko adina partida batzuetan 37 urtekoa da!». Bar Monchik ez zuen ligaxka lehen postua bukatu. Horrek ez du Zaldua gehiegi kezkatzen. «Aurreko urteetan ere ez ginen lehen postuan sailkatu, baina txapelketa irabazi genuen. Garrantzitsuena da kanporaketetarako sailkatzea, eta horretan ez dugu hutsik egiten». ... Sat, 02 Jun 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Ika-mika frontoiko porlanezko hormarekin http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-04-27/p00003012/Ika-mika_frontoiko_porlanezko_hormarekin.htm r. perez Azken egunotan liskar iturri bilakatu da Altzako pilotalekua. Joan den astean Kirol Patronatuak pilotalekuaren harmailen atzealdeko zati bat estali egin zuen porlanezko horma batekin. Horrekin ados ez dauden zenbait altzatarrek hormaren zati bat bota dute eta oraindik itxi gabeko zatia dagoen bezala uztea nahi dute.«Frontoia itxi egin nahi dute barrura euri ura sartzen delako. Horri aurre egiteko beste irtenbideren bat bilatzea nahi dugu. Gaztetxoak batzuetan motorrez frontoi barrura sartzen direla ere badarabilte argudio gisa. Hori saihesteko baina, ez da beharrezkoa porlanezko horma jartzea; piboteekin nahikoa litzateke», diote harmailen atzeko aldea ixtearen kontra daudenetako batzuek. «Frontoia Altzako zati bat da eta ez dugu itxita ikusi nahi», gaineratu dute. ... Fri, 27 Apr 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Geltoki berria jartzen ari dira Larratxoko biribilgunean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-04-27/p00003016/Geltoki_berria_jartzen_ari_dira_Larratxoko_biribilgunean.htm R. Perez » Larratxoko biribilgunean lanetan ari dira egunotan. Autobus geltokia egiten ari dira ikastetxearen ondoan. Biribilgune horretan bi geltoki daude dagoeneko; batean 13. eta 38. lineetako autobusek dute geltokia, eta bestean, 24. eta 27. lineetakoek. Datorren astean Larratxo-Berio linea jarriko dute abian eta linea hori ere inguru horretatik igaroko da. Oraingo geltokietan autobus pilaketarik egon ez dadin egiten ari dira geltoki berria. Fri, 27 Apr 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Jolastokietako dorrea hasieratik aurreikusita zegoela dio Udalak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-04-25/p00006018/Jolastokietako_dorrea_hasieratik_aurreikusita_zegoela_dio_Udalak.htm r. perez Azken aldian Jolastokietan eraiki nahi duten dorreak ika-mika piztu du, inguruko bizilagunen eta Udalaren artean. Dorre horren ondoan egiten ari diren eraikinetan etxebizitza erosi dutenak eta inguruko etxeetan bizi direnak kexu dira. Dorre horrek kalte egingo diela diote eta hasiera batean ez zegoela aurreikusita argudiatu dute. Udalak, aldiz, dorrea egitea proiektuan hasieratik jasota zegoela dio. «Udala duela sei urte hasi zen Nerecanen itxuraldaketa lantzen. Erakusketa eta maketak jarri izan ditugu ikusgai eta egin beharreko etxe guztiak ageri ziren erakusketa eta maketa horietan, baita dorrea ere», azaldu zuen Jorge Letamendia Hirigintza zinegotziak berriki altzatarrekin izandako bileran.Letamendiak hirigintza aldetik dorrea zergatik egin nahi duten arrazoitu zuen. «Hirigintza kalitatea emango dio inguru berri horri. Dorrea eginda, alboak irekita egongo direlako». ... Wed, 25 Apr 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Jolastokietan dorrerik ez egiteko eskatu dute hainbat altzatarrek http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-04-19/p00003019/Jolastokietan_dorrerik_ez_egiteko_eskatu_dute_hainbat_altzatarrek.htm raul perez Nerecan lantokia zegoen tokian Lardi Alden, salmenta libreko etxebizitzak erosi dituzten hainbat herritar gehientsuenak Altzakoak dira haserre dira. Udalak Jolastokietan Pescafria enpresaren tokian, Nerecan ondoan eraiki nahi duen bederatzi solairuko dorrearen aurka daude. Nerecanen etxe berria erosi dutenez gain, Herrera pasealekuko hainbat bizilagun haien etxe aurrean geratuko litzateke Jolastokietako dorrea sinadurak biltzen hasi dira, Udalak atzera egin eta Jolastokietan bederatzi solairuko etxea egin ez dezan.Nerecanen etxebizitza erosi duten zenbait bizilagunentzat iruzurra da haien etxe aurrean dorrea egitea. laquo... Thu, 19 Apr 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Altzako zirkulazioa arintzeko proiektua du Udal Gobernuak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-04-19/p00004016/Altzako_zirkulazioa_arintzeko_proiektua_du_Udal_Gobernuak.htm xabier etxabe Garbera merkataritza gunea, Altza eta Auditz Akularren artean eraikiko dituzten hiru biribilguneek Altzako auzotik autoak kentzen lagunduko dute. Era berean, hiru biribilgune hauek eta Auditz Akular inguratuko duen errepide batek ekialderako irteera erraztuko du. «Errepide hau Pasaiarekin muga egiten duen Las Mercedes biribilguneraino iristen da, eta bertatik Pasaiako autobidearekin lotzen da», azaldu du Jorge Letamendia hirigintza zinegotziak. Eraikitzekotan diren hiru biribiguneetatik lehenengoa egungo Garberako biribilgunearen ondoan egongo litzateke. Biribilgune hau Intxaurrondoko aldean eraikiko den beste errotondarekin egongo da lotuta. Lotura, gainera, A-8 autopista gainean egingo den zubi baten bidez eraikiko litzateke; «honek guztiak, Altza, Garbera, Intxaurrondo eta saihesbidearen arteko lotura erraztuko luke; egun, Intxaurrondo eta Altza, urruneko auzoak baitira» esan du Letamendiak. ... Thu, 19 Apr 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Hiru bertso emanaldi izango dira Altzako Bertso Astean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-04-17/p00006012/Hiru_bertso_emanaldi_izango_dira_Altzako_Bertso_Astean.htm r. perez VII. Altzako Bertso Astea hasiko da gaur, Altzania Kultur Elkarteak antolatuta. Bertsolaritzari buruzko hitzaldiak, bertso emanaldiak eta bertso afariak antolatu izan dituzte aurreko urteetan. Aurten bi bertso emanaldi eta bertso afari bat izango dira. Gaur, 20:00etan, Altzako Ipotx tabernan Unai Muńoa lasartearrak eta Eneritz Zabaleta baionarrak jardungo dira, librean. Hamaika Bertute bertsolari taldea sortu berria da, eta talde horretako kide dira Muńoa eta Zabaleta. Bertsolari gazteak eta plaza askotan egoterik ez duten bertsolariak biltzen ditu Hamaika Bertute taldeak. Etzi, Herrerako Nido Tabernan, Zaharrak Berri Txou izango da hirugarren urtez jarraian. Xabier Silveira, Fredi Paia eta Jokin Uranga burura datozkien gaiak baliatuko dituzte bertsoak botatzeko. Aurreko urteetan oso harrera beroa izan zuen Zaharrak Berri Txou-k eta horregatik erabaki dute antolatzaileek aurten ere bertso astean ikuskizun horri tokia egitea. ... Tue, 17 Apr 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Gobernua eta oposizioa kritikatu ditu Osteguna auzo elkarteak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-03-30/p00003012/Gobernua_eta_oposizioa_kritikatu_ditu_Osteguna_auzo_elkarteak.htm erredakzioa Osteguna auzo elkarteak Udal Gobernua Larratxorekin izaten ari den jarrera salatu zuen atzo. Osteguna, alde batetik, kexu agertu zen Larratxo pasealekuaren itxura berriarekin. Aparkaleku gehiago sortzeko, Leosińeta eta Txapine arteko zatia norabide bakarrekoa da orain. «Altza kultur etxeraino bi norabide izan behar zuen Larratxo pasealekuak, baina azkenean ez dute agindutakoa bete eta zati hori ere norabide bakarrekoa da», azaldu du auzo elkarteak.Igogailuekin ere haserre daude auzotarrak. «Edozein donostiarrak pentsatuko du Larratxon 10 igogailu ditugula, baina oraindik ez dugu bat bera ere ez martxan». Gizarte zerbitzuak Larratxotik Jolastokietara aldatu behar ditu Udalak, Jolastokietako etxeak egin eta gero. Auzo elkarteari ez zaio erabaki zuzena iruditzen egoitza lekuz aldatzea, eta biak beharrezkoak izango direla uste du. ... Fri, 30 Mar 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Buenavistan aparkalekuak nahi dituzte http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-03-29/p00007008/Buenavistan_aparkalekuak_nahi_dituzte.htm raul perez Buenavistako bizilagunek auzoa zaharberritzeko lanak hasi zirenetik aparkatzeko arazo handiak dituztela diote. Arazo hori, eta auzoa berritutakoan ere nahikoa aparkalekurik egongo ez dela salatzeko kontzentrazioa egingo dute auzotarrek bihar, 20:15ean.Bista Eder Auzo Elkarteak azaldu duenez, auzoa zaharberritzeko lanak hasi aurretik etxeen eta mendi magalaren arteko lursailean 60 bat auto uzteko tokia zuten. Duela urtebetetik hona, hau da, obrak hasi zirenetik ordea, ezin dute toki horretan autoa utzi. Hori salatzeko protesta egin dute auzotarrek, eta Udalak saskibaloi kantxaren inguruan behin behineko aparkalekua jarri du, eta Buenavista eta Altza arteko aldapan ere badago autoa uzteko tokia . «Hala ere, lehen baino toki gutxiago dago», dio auzo elkarteak. ... Thu, 29 Mar 2007 01:00:00 +0200 ALTZA Gobernuak 44 berritze lan egin ditu Altzan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-03-28/p00004008/Gobernuak_44_berritze_lan_egin_ditu_Altzan.htm x. etxabe «Aurtengo legealdian 44 ekintza burutu ditugu Altzako auzoa garatzeko asmoz» esan du Odon Elorza alkateak. Alkateak atzoko udalbatzarra aprobetxatu zuen azken lau urteetan Altza biziberritzeko egin diren lanak zehazteko. Hainbat kaleetan jarri diren espaloi berriak, Altza eta Larratxoko Etxeen berrikuntzak, kiroldegian konponketak, Berrako zaharren egoitza edota Tomasene kultur etxea. Alkateak banan banan zehaztu ditu Altzan egindako berrikuntzak. Guztira, 44 lan, Nerecan, Jolastokieta edota Buenavistan gauzatzen ari diren hirigintza proiektu nagusiak kanpoan utzi gabe . Alkatearen adierazpenok beste alderdien artean hautsak harrotu zituen. PPko ordezkari Maria Jose Usandizagak aipatu bezala, «Udal Gobernua ez da auzoaren gabeziak erantzuteko gai izan eta hitz hauek hauteskunde kanpaina egiteko besterik ez dira». ... Wed, 28 Mar 2007 01:00:00 +0200 ALTZA