Amara Berri, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info hitzako albiste zerrenda amara berri eu Mon, 12 May 2008 00:07:12 +0200 60 Amara Berri, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info/rss/logo.gif irutxulokohitza.info Olinpiar Jokoetan egoteko aukera gutxi du Eizmendik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-29/p00003365/Olinpiar_Jokoetan_egoteko_aukera_gutxi_du_Eizmendik.htm Isabel Eizmendi maratoilariak Olinpiar Jokoetan egoteko aukera gutxi du. Padovako ¬Italia¬ maratoian aritu zen Amarako maratoilaria. Helburua 2:32:00 egitea zen, alegia Olinpiar Jokoetan egoteko beharrezko duen gutxieneko marka. Padovan 24. kilometroan maratoia bertan behera utzi behar izan zuen Eizmendik. Belaunean mina zuen amaratarrak eta aurrera ezin zuela egin ikusita lasterketa bertan behera uztea erabaki zuen. Olinpiar Jokoak, urrun Orain bi aste Rotterdameko maratoian izan zen Eizmendi. Gutxieneko marka lortzeko helburu bakarrarekin joan zen amaratarra baina proba erdian, Padovan bezalaxe, maratoia bertan behera utzi behar izan zuen. Ekainaren 20a baino lehen lortu behar du marka Eizmendik, horrela ez bada Olinpiar Jokoetatik kanpo geratuko da. Blanc i blau klubeko kirol zuzendariak adierazi duenaren arabera, «oraintxe garrantzitsuena osatzeaz gain, maiatzean egokia izan daitekeen maratoia korritzea da. Baina oraindik ez dakigu zer egingo duen. Maratoi erdian aritzeko oso indartsu dabil Eizmendi baina maratoi osoan larri dabil. Hainbat lesio izan ditu aurten eta horrek, tamalez, atzeratu egin du honezkero izan behar zuen prestaketa». ... Tue, 29 Apr 2008 01:00:00 +0200 AMARA BERRI Elisabeth Eidenbenz, erbesteratuen heroia http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-05/p00007006/Elisabeth_Eidenbenz_erbesteratuen_heroia.htm Elna isla baketsu bat izan zen txikizioa eta hondamenaren ozeanoaren erdian». Horrela gogoratzen du Elisabeth Eidenbenzek Elnako amaetxea. Eidenbenz suitzar gazteak Gerra Zibiletik ihes egin zuten ia 600 haur salbatu zituen Perpignan ondoan sortu zuen amaetxean. Elnako amaetxearen istorioa Argazki, dokumentu eta erbesteratuen testigantzen bidez erakusketak Eidenbenzek ekin zion proiektu solidarioa kontatzen du kronologikoki. Ibilbidea 1939an hasten da, frankistak Bartzelonan sartu zirenean.Ehunka pertsonek ihes egin zuten Frantziara. Frantziak babes-esparru deituriko guneetan sartu zituen ia erbesteratu guztiak, baldintza tamalgarrietan. Kontzentrazio eremuak ziren. Haurdun zeuden emakumeen artean hilkortasun maila izugarria zen. Testuinguru honetan Elisabeth Benz irakasle suitzarrak Elnako erresidentzia zahar bat amaetxe bihurtzea erabaki zuen, emakume erbesteratuak eta hauen haur jaioberriak zaintzeko. Amaetxea zabalik izan zen Alemaniako armadak 1944an itxi egin zuen arte. ... Sat, 05 Apr 2008 01:00:00 +0200 AMARA BERRI Musikaldia, musika ikasleen zirkuitua http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-03-07/p00003002/Musikaldia_musika_ikasleen_zirkuitua.htm Musika eta Dantza eskolako ikasleek hiriko kultur etxeetan kontzertuak eskaintzeko aukera izango dute aste betez. Aurten 10. edizioa izango da eta eskolako 100 ikaslek parte hartuko dute. Guztira 15 talde izango dira programazioan. Ganbera taldea, gitarra taldeak, orkestrak, talde modernoak... Musika modernoko emanaldietan errepertorio zabala izango da entzungai. Sex Pistols , Ramones, Fito y Fitipaldis rock taldeen abestiez gain jazz munduko klasikoen musika ere interpretatuko dute, John Coltrane edo Charlie Parker, esaterako. Ganbera errepertorioak barrokotik XX. menderainoko musika jasoko du. Gitarra orkestrek, gai ezagunez gain musika klasikoa ere joko dute. Trikitixak ere izango du bere lekua Musikaldiaren egitarauan.Musikaldiak Donostiako Musika eta Dantza eskolako ikasleei kontzertu ziklo batean parte hartzeko eta beren kontzertuetara joan ohi ez diren entzuleriaren aurrean jotzeko aukera ematen die. Musikaldiak gainera gero eta harrera hobea du. ... Fri, 07 Mar 2008 01:00:00 +0100 AMARA BERRI «Aldapa kentzea da garrantzitsuena bizilagunontzat» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-02-29/p00003005/Aldapa_kentzea_da_garrantzitsuena_bizilagunontzat.htm Karlos I.eko zenbait bizilagunek urteak daramatzate hiribidea bitan banatzenduen errepidea ken dezaten eskatzen. Udalak herenegun iragarri zuen errepidea itxuraldatuko dutela eta Karlos I.a bakarrik hirira sartzeko errepidea izango dela. Bizilagunek pozik hartu dute albistea. Miguel Ajarnaute da errepidea eralda dezaten lanean ibilitako auzotarretako bat. 20 urte daramatza lanean Karlos I.aren atari bikoitien aldean, txori denda batean, eta Udalak iragarritakoa albiste «oso ona» dela dio. «Aipatzen da askotan bizilagunek, hona bizitzera etorri zirenean, bazekitela errepidea egingo zela, baina hori gezurra da; 1972ko irailaren 12an inauguratu zuten eta behin behinekoa izan behar zuen. Horrek logika badu, Karlos I.a Antxo Jakitunaren hiribidearen jarraipen perfektua baita». Zikulazioa murriztea baino, egungo aldapa kentzea iruditzen zaio Ajarnauteri ezinbestekoa. «Zaborra pilatzen da hormaren inguruan eta segurtasun falta ere eragiten du». Auzotarra baikorra da: «Aldundiaren eta Udalaren arteko harremana garai batekoa baino hobea dela ematen du». ... Fri, 29 Feb 2008 01:00:00 +0100 AMARA BERRI Musika esperimental emanaldia Ernest Lluchen http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-02-21/p00010005/Musika_esperimental_emanaldia_Ernest_Lluchen.htm Mikelazulo Kultur Elkartearen Ezeraiketak proiektuaren emanaldia ikusgai izango da gaur 19:30ean Ernest Lluch kultur etxean. Ikuskizun esperimentala Picassoren lanak iradokitutako bidaia da, non kaosa eta ordena, gozotasuna eta garraztasuna elkargurutzatzen diren, musika eta testuen bitartez. Ikuskizun honek taldeko kide batek Parisera egindako bidaian du abiapuntua. Bertan, margolari kubisten lana ezagutu eta horiengan inspiratuta, gitarra melodia bat sortu zuen. Taldeko beste bi kideei erakutsi, eta hari horri helduta, margolari kubisten sortze prozesua kopiatu nahi izan zuten. Margolari horiek erabilitako deskonposaketa prozesuaren antzekoa erabiltzen saiatu dira, baina margoetan ordez, literaturan eta musikan oinarrituz. Horretarako, abiapuntu izandako gitarra melodiak, gailu elektronikoen bidezko zatiketa eta berkonposaketa kaotikoak jasan zituen. Era berean, emanaldirako sortutako testuak ere esaldien deskonposaketa eta berkonposaketa hartu zituen ardatz. ... Thu, 21 Feb 2008 01:00:00 +0100 AMARA BERRI Gaur hasiko dituzte Amara Berri ikastetxeko lanak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-25/p00004007/Gaur_hasiko_dituzte_Amara_Berri_ikastetxeko_lanak.htm Morlanseko etxebizitzen proiektua egi bihurtzeko geroz eta gutxiago falta da, gaurtik aurrera hasiko direlako Morlans itxuraldatu eta ikastetxea egiteko lanak. Lehenik eta behin, Amara Berri ikastetxe berria egiten hasiko dira Gas Fabrika zegoen tokian. Ikastola berriko lanak bukatzeko hogei hilabete beharko dituzte, hortaz, 2009ko udazkenerako ikastetxearen eraikina erabilgarri izango da. «Ikastetxe berriarekin Amara Berriko ikastola berrantolatu eta Amarako hainbat txokotan dituen egoitzak egituratzeko balioko dute lan hauek», azaldu du Arantxa Laca Gipuzkoako Hezkuntza ordezkariak. Lehen hezkuntzako egoitza egingo dute Gas fabrika zegoen tokian, eta 5,5 milioi gastatuko dituzte eraikin hau egiten. Eskolaren eraikinak 7.200 m2 izango ditu eta lehen hezkuntzako 18 ikasgelentzat lekua egongo da. Amara Berrik dituen egoitza guztietatik handiena izango da Gas Fabrikaren lekuan jarriko dutena. Amara Berrik Olaeta plazan, Urbieta kalean eta Morlansen ditu bere egoitzak. Hain zuzen, Gas Fabrikako egoitza egiterakoan Morlanseko ikastetxea botako dute, bertan eraikiko baitituzte Udalak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako babestutako 584 etxebizitzak. ... Fri, 25 Jan 2008 01:00:00 +0100 AMARA BERRI Jostailu azoka solidarioa Amara Berrin http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-08/p00004213/Jostailu_azoka_solidarioa_Amara_Berrin.htm Oso gazte hasi zen patinaje artistikoan. Bost urte besterik ez zituela izotz gaineko patinajea egiten hasi zen, baina «kalean beste umeekin» jolastu nahi zuenez, uztea erabaki zuen. Izotzarekin izan zuen lehen kontaktu hori ahaztu ezinik, berriz ere itzuli egin zen -11 urterekin-gaur arte. Orain urte batzuk Miriam Gazteluk (Amara Berri, 1986) patinaje artistikoa utzi behar izan bazuen ere, jarraian modalitate berri batekin hasi zen: izotz gaineko ballet artistikoa. Soilik Herrialde Katalanetan egiten da. Bartzelonatik hitz egin du Irutxuloko Hitzarekin. Patinaje artistikoan hasi, patinaje artistikoa utzi. Berriz ere patinajeari heldu eta azkenean balletari ekin. Zer dela eta aldaketok? 11 urterekin patinajera itzuli eta beste kirol batzuekin tartetaku nuen, saskibaloian ere jokatzen nuelako. DBHko hirugarren mailan nengoela, berriz, serio hartzen hasi nintzen.Orduan bai saskibaloia alde batera utzi eta soilik izotz gaineko patinaje artistikoan ibili nintzen. ... Sat, 08 Dec 2007 01:00:00 +0100 AMARA BERRI Astoriako aparkalekuan laugarren solairua egiteko plana osatzea adostu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-28/p00004007/Astoriako_aparkalekuan_laugarren_solairua_egiteko_plana_osatzea_adostu_dute.htm Astoriako eraikinean hotela eta etxebizitzak egingo dituzte. Lurrazpian hiru solairuko aparkalekua egiteko baimena eskatu zuen lanak egiten ari den SADE enpresak. Lurrak beste solairu bat egiteko adina leku duenez, aparkalekuak laugarren solairua izango du. Plan orokorrak zehazten duenez, lurrazpian hiru baino solairu gehiago eraikitzen direnean, Udalak plan berezia sortu behar du, eta atzo plan hori osatzea adostu zuen Udalbatzak. Adostasuna, hala ere, ez zen aho batez hartutakoa izan, erabakiak ika-mika sortu zuelako udal alderdien artean. Udal Gobernuak plan berezia egiteko babes nahikoa lortu zuen bitartean, EAJren proposamena ezerezean geratu zen. EAJren zuzenketa batek zehazten zuenez, aparkaleku berriak izango zuen solairu berritik %10eko onura izan beharrean, %50 izatea eskatu zuen EAJk. Gainontzeko alderdiak ez zetozen EAJrekin bat, besteak beste, Astoriako aparkalekuan laugarren solairua eraikitzearekin bat ez zetozelako. ... Wed, 28 Nov 2007 01:00:00 +0100 AMARA BERRI Astoriako lanekin ez dela zuzen jokatu salatu du PPk http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-24/p00005005/Astoriako_lanekin_ez_dela_zuzen_jokatu_salatu_du_PPk.htm Astoriako aparkalekuak lau solairu izango ditu. Hasiera n, aparkaleku honek hiru solairu izan behar zituen, baina lurzoruak solairu gehiago egiteko edukiera duenez, lau solairu egitea eskatu du SADE enpresak -lursaila berea da-. Proposamenak aurrera egin du, eta laugarren solairua egiteko lanak aurrera eraman ahal izateko, plana eztabaidatuko du Udalak udalbatzarrean. Udal Gobernuak urte hasieran eman zion oniritzia aparkalekua lau solairukoa izateari eta orain, plan berezia egin izanak haserrea piztu du PPrengan. «Plan Orokorrak gehienez hiru solairu egiteko baimena ematen du soilik, beraz, Udal Gobernuak hasieran emandako oniritzia ez da legezkoa», salatu du Javier Urbistondo PPren zinegotziak. «Garai hartan hartutako legez kanpoko erabaki hori zuzentzeko asmoz, orain, plan berezia proposatu dute, eta hori onartezina da». ... Sat, 24 Nov 2007 01:00:00 +0100 AMARA BERRI Astoriako aparkalekuak lau solairu izango ditu http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-09/p00003013/Astoriako_aparkalekuak_lau_solairu_izango_ditu.htm r. perez Astoriako aparkalekuak lau solairu izango ditu. SADE enpresa berritzen ari da Astoria zinema izandakoa. Hotela, salmenta libreko etxebizitzak eta lur azpiko aparkalekua egingo dituzte. Hasieran aparkalekuak hiru solairu izan behar zituen eta 107 autorentzako tokia, baina azkenean lau izango ditu, SADEk hala eskatuta. Udal Gobernuak urte hasieran eman zion oniritzia aparkalekua lau solairukoa izateari. Herritar batek alegazioa aurkeztu zuen. Udalak alegazio hori aztertu du, baina horrek ez du eragotziko aparkalekuak hiru solairu izan beharrean lau izatea. Udalak SADEri eskatu dio zehazteko aparkalekuko zenbat toki izango diren hotelarentzat eta zenbat toki jarriko dituen salgai. ... Fri, 09 Nov 2007 01:00:00 +0100 AMARA BERRI Jai herrikoiak aurrera http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-01/p00002015/Jai_herrikoiak_aurrera.htm ander agirre » amara berri Thu, 01 Nov 2007 01:00:00 +0100 AMARA BERRI Jai herrikoiak beharrekoak direla aldarrikatu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-20/p00003008/Jai_herrikoiak_beharrekoak_direla_aldarrikatu_dute.htm r. perez Hiriko hainbat jai batzordek deituta, kalejira egin zuten atzo arratsaldean Amara Berrin. Azken bost urteetan Olaeta plazan festak egiteko Udalak ez duela baimenik eman salatu nahi izan zuten kalejiraren bitartez. Horrekin batera, hiriko jai herrikoien alde egin zuten, «Udalak jai elitistak baino ez dituelako nahi». 100dik gora lagunek parte hartu zuten kalejiran. Batzuek blusa eta guzti zeramaten soinean. 19:00ak pasata abiatu ziren Anoeta futbol zelaitik. Aita Donostia plazako biribilgunea hartu eta Irun plaza aldera joan ziren. Handik, Olaeta plazako bidea hartu zuten. Bide osoa jai giroan egin zuten, dultzaineroen eta DJ Bullen musikari jarraiki. Kalejiran parte hartu zutenek, besteak beste, Porrontxo eta Porrontxa, Zipotz eta hiriko jaietako beste pertsonaia batzuk izan zituzten lagun. Kalejira Olaetan bertan bukatu zen eta han luntxa egin zuten. ... Sat, 20 Oct 2007 01:00:00 +0200 AMARA BERRI Jai herrikoiak beharrekoak direla aldarrikatu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-19/p00003002/Jai_herrikoiak_beharrekoak_direla_aldarrikatu_dute.htm r. perez Hiriko hainbat jai batzordek deituta, jai herrikoien aldeko kalejira izango da gaur, 19:00etan. Batik bat, elkartasuna agertu nahi diete Olaeta plazako jai batzordekoei, «azken bost urteetan jaiak egiteko baimena ukatu egin dietelako». Kalejira Anoetatik aterako da, musikak lagunduta eta Olaeta plazan bukatu, auzoan barrera ibili eta gero. Fri, 19 Oct 2007 01:00:00 +0200 AMARA BERRI Kalejira festa herrikoien alde ostiralean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-16/p00005014/Kalejira_festa_herrikoien_alde_ostiralean.htm raul perez Hiriko hainbat auzotako jai batzordeek kalejira egingo dute ostiral arratsaldean, Amara Berrin. Batez ere, Udalak urtero auzoko Olaeta plazako festetako jai batzordeari festak egiteko baimena ukatzen diela salatzeko egingo dute kalejira, auzoan barrena. Hain zuzen ere, Illunkiko, Parte Zaharreko, Amara Zaharreko, Loiolako, Antiguako, Ańorgako, Groseko, Egiako, Altzako, Intxaurrondoko, Bidebietako, Amara Berriko Ikasbide elkartea jai batzordeek eta Donostiako Piratek deitu dute kalejira. Illunki elkartea arduratzen zen Olaeta plazako festak antolatzeaz. Azken bost urteetan Udalak ez diela baimenik eman gaitzetsi zuten jai batzordeetako kideek kalejira aurkezteko atzo egindako agerraldian. «Hala ere, Amara Berriko auzotarrak halamoduz auzoa girotu eta festez gozatzen saiatu gara, honek milaka euroko isuna eta tentsio uneak ekarri badizkigu ere». Gaineratu zutenez, hilaren 20an, larunbata, Olaetan bertan egin nahi zuten bertso bazkariari ere Udalak ez dio argi berderik eman. Aurten Amara Berriko beste jaietako antolatzaileei ere, Ikasbideri, Udalak trabak jarri dizkiela erantsi zuten. ... Tue, 16 Oct 2007 01:00:00 +0200 AMARA BERRI Auzo elkartearen ikastaroak hastear dira http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-03/p00003002/Auzo_elkartearen_ikastaroak_hastear_dira.htm erredakzioa Aurreko urteetan bezala, Amara Osinagako auzo elkarteak hainbat ikastaro antolatu ditu: latindar dantzak, sevillanak, yoga... Ikastarook urrian hasi eta ekainean bukatuko dira. Bihar eman daiteke izena elkartearen egoitzan bertan Martzelino Soroa plaza 4, behea, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Bazkideek 125 euro ordaindu behar dituzte, eta bazkide ez direnek 130 euro. Wed, 03 Oct 2007 01:00:00 +0200 AMARA BERRI Amara Berritik Parisera http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-19/p00003020/Amara_Berritik_Parisera.htm raul perez Marijo Rubio, Mari Jose Elkoro, Elena Elkoro, Nora Ugarteburu, Idoia Arrondo, Miriam Gorritxo eta Nerea Garcia. Zazpi auzotarrok Parisen egon ziren joan den asteburuan, La Parisienne emakumeentzako herri lasterketan parte hartzen. Antolatzaileen arabera, «kirola, kultura eta emakumezkoen festa da». Oso lasterketa jendetsua da La Parisienne; 13.102 emakumek eman zuten izena eta azkenean, 10.968 atera ziren. Hamaika lekutako korrikalariak erakartzen ditu urtero eta antolakuntzak hamaika sari banatzen ditu: lehen amari, lehen ama-alabei, lehen amonari... Sei kilometro eta erdiko ibilbidea du probak, Eiffel Dorrearen inguruan. ... Wed, 19 Sep 2007 01:00:00 +0200 AMARA BERRI Amara Berriko lehen zinema izan zena http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-08-22/p00003016/Amara_Berriko_lehen_zinema_izan_zena.htm raul perez 1957an Actualidades, Igeldo, Kursaal, Miramar, Novedades, Petit Casino eta Trueba zinema aretoak zeuden Donostian. Urte hartako abuztuaren 27an beste bat batu zitzaien: Rex Avenida. Donostiako Sustapen Elkarteak bere gain hartu zuen; Udalarena zen, beraz. Amara Berri jaio berria zen eta auzo horren hiribide nagusietako batean, Antso Jakitunean, jarri zuten zinema. Javier Maria Sada kronistak Cinematografos Donostiarras liburuan azaldu zuenez, Francisco Ferrer izan zen kudeatzailea. El abrigo de vison italiano filma izan zen emandako lehena. Inaugurazio ekitaldian, besteak beste, Donostiako alkatea eta ahaldun nagusia izan ziren, eta garaiko komunikabideek zinema areto berria laudatu zuten. Batez ere erosotasuna azpimarratu zuten. Luis Jesus Arizmendi arkitektoak diseinatu zuen Rex Avenida, eta baita Antso Jakitunaren hainbat etxe ere. Besaulki-patioa ez ezik, palkoen solairuartekoa ere bazuen Rexek. Guztira, 497 toki zituen zinemak eta are taberna ere. ... Wed, 22 Aug 2007 01:00:00 +0200 AMARA BERRI Karlos I.a berritzea, PPrentzat lehentasun http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-20/p00003008/Karlos_I.a_berritzea_PPrentzat_lehentasun.htm x. etxabe Herenegun Amara Berriko Karlos I.aren hiribidean izan zen istripu larriaren ondoren, hiriko sarrera honi irtenbidea eman behar zaiola adierazi du PPk. Proiektu honek, gainera, Udal Gobernuak dituen lehentasunen artean egon beharko lukeela adierazi dute.Karlos I.a hiribidea Donostiako «puntu beltza» zela zioen Odon Elorza alkateak eta harekin bat dator PPren zinegotzi Jose Luis Arrue. Asteazkenean izandakoa bezalako istripu larririk gerta ez dadin, lehenbailehen irtenbidea bilatu behar dela zehaztu du Arruek. Hori dela eta, ezbehar larriagorik gerta ez dadin, Karlos I.aren hiribidea berritzeko proiektua Udal Gobernuak agintaldi honetarako dituen lehentasunen artean beharko lukeela dio Arruek. ... Fri, 20 Jul 2007 01:00:00 +0200 AMARA BERRI Lanak hasi dira eskolan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-05/p00003007/Lanak_hasi_dira_eskolan.htm R. Perez » Udalak hiriko zenbait eskola zaharberrituko ditu, tartean Amara Berri ikastetxearen Olaeta plazako egoitza. Eskola horretako teilatua konponduko dute, udan hain zuzen. Duela egun gutxi hasi dira lanean, aldamioa jarrita. Thu, 05 Jul 2007 01:00:00 +0200 AMARA BERRI «Poztekoa da zaharrokin gogoratzen direla ikustea» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-09/p00003012/«Poztekoa_da_zaharrokin_gogoratzen_direla_ikustea».htm raul perez Bizkaian jaioa, 25 bat urte zituela jarri zen Kruz Gainza (Markina, 1943) Donostian bizitzen. Seme-alabek Ikasbide ikastolan ikasi zuten eta berak gogotik egin zuen lan urtetan festetan. Garai batean, ikastolaren aldeko festak ziren Amara Berrikoak. Ikasbide elkarteak Gainza omendu nahi izan du aurtengo festetan eta hark bota du suziria. Ilusioa egin al dizu suziria botatzeko Ikasbide elkartea zurekin gogoratu izanak? Poztekoa da zaharrokin gogoratzea, esan nahi baitu gogoan dutela ikastolaren sorreran haren alde eginiko lana. Suziria botatzeko unean ez dut beldurrik izan, herriko jaietan eta koadrilan bota izan baitut aurretik. ... Sat, 09 Jun 2007 01:00:00 +0200 AMARA BERRI Aitona-amonak eta haurrak, solasean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-05-02/p00003005/Aitona-amonak_eta_haurrak_solasean.htm erredakzioa Amara Osinaga Auzo Elkarteak eta El Carmelo ikastetxeak belaunaldi arteko tailerra antolatu dute. Javier Sada kronistak, Juanjo Ozkariz Gipuzkoako Atletismo Federazioko kideak eta EHUko irakasle Carmen de las Cuevasek hitzaldi bana emango dute Amara Osinaga Auzo Elkartean Martzelino Soroa 4, behea, 15:00etan, eta hitzaldiotan zortzi eta hamar urteko haurrak eta zenbait aitona-amona izango dira. Hilaren 7an, Javier Sadak Amarako historiaz hitz egingo du. Juanjo Ozkariz Amarako kirolaz jardungo da hilaren 14an. Hitzaldiak entzun eta gero, haurrek auzoari buruz dakitena aitona-amonek dakitenarekin trukatzea nahi dute tailerrokin. Hau da, aitona-amonek kontatuko dutenari esker haurrak jabetzea auzoa garai batean nolakoa zen. ... Wed, 02 May 2007 01:00:00 +0200 AMARA BERRI Berritutako plazara egokitzenAuzotarrak, oro har, gustura daude Soldaduen plazako oraingo itxurarekin http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-03-03/p00004025/Berritutako_plazara_egokitzenAuzotarrak_oro_har_gustura_daude_Soldaduen_plazako_oraingo_itxurarekin.htm raul perez Duela egun gutxi zabaldu dute Soldaduen plaza, guztiz itxuraldatu eta gero. Inguruko bizilagunek begi onez hartu dute aldaketa, baina bada berdeguneen falta nabaritzen duenik ere. Ia urtebete pasa dute plaza berritzen. Obrak egin aurretik euria egiten zuenean, ura plaza azpiko garajeetara iristen zen. Hori konpontzeko zoru guztia aldatu dute. Besteak beste, haur jolasak, eta Madril hiribidea eta Isabel II.aren kalea lotzeko egurrezko pasabidea jarri dituzte. Eserlekuak eta loreontziak ere ipini dituzte. «Aldaketa erabatekoa izan da. Lehen ere plazara jaisten nintzen bilobarekin, baina ez zegoen hemen egoterik putzuengatik. Gainera, haur jolasak hondatuta zeuden maiz», esan du plazan bizi den bizilagun batek. Yolanda Lopez ez da inguruan bizi, baina dagoneko pare bat aldiz izan da semearekin Soldaduen plazan. «Ez dago haurrak errepidera ateratzeko arriskurik. Carmelo ikastetxearen ondoko parketxoan, aldiz, errepidea gertu dago», dio. Eguzkia jotzen duela gaineratu du Yolanda Lopezek. «Duela gutxi berritutako beste plazan, Marinelen plazan, eguzkiak ez du horrenbeste jotzen eta negu partean hotz egiten du». ... Sat, 03 Mar 2007 01:00:00 +0100 AMARA BERRI Amara Berriko zenbait plazek arriskua dutela dio PPk http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-02-10/p00004016/Amara_Berriko_zenbait_plazek_arriskua_dutela_dio_PPk.htm i. lopez PPk galdera bat aurkeztuko du Gune Publikoen batzordean Amara Osinagako zenbait plazetan dagoen ustezko segurtasun faltaren aurrean. PPko Jose Luis Arrue zinegotziak salatu zuenez, Amara Osinagako Azkoitia, Rikardo Izagirre, Baldomero Anabitarte eta Martzelino Soroa plazetan sartzea ezinezkoa izango lukete suhiltzaileek suteren bat izango balitz. Plaza guzti hauen sarreretan TAO sistema dagoela salatu zuen Arruek. Hau da, autoak aparkatuta egoten direla eta suhiltzaileen kamioiek ezinezkoa izango luketela bertara sartzea. Beste plaza batzuetan, TAO sistema izateaz gain, lurreko piboteak daude jarrita. Bertako bizilagunak oso larrituta daudela salatu zuen PPko zinegotziak eta Udaleko Mugikortasun eta Segurtasun Sailek elkarrekin komunikazio gehiago izatea eskatu dute. Ernesto Gasco zinegotziaren ardura dela esan zuen Arruek. ... Sat, 10 Feb 2007 01:00:00 +0100 AMARA BERRI Astoriako aparkalekuak lau solairu izango ditu, hiru izan beharrean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-02-02/p00008018/Astoriako_aparkalekuak_lau_solairu_izango_ditu_hiru_izan_beharrean.htm r. perez Astoria zinema aretoak zeuden tokian hotela, etxebizitzak eta lur azpiko aparkalekua egiten ari da SADE enpresa. Hasiera batean lur azpiko aparkalekuak hiru solairu izan behar zituen eta 107 autorentzako tokia. SADEk, baina, aparkalekua lau solairukoa izatea eskatu du eta Udalari eskaera zuzena iruditu zaio. SADEk, jatorrizko proiektua aldatzeko eskatzeko orduan, udal teknikariek beraiek esandakoa ekarri zuen gogora: hasieran aurreikusitako aparkalekuak gutxi zirela. Bestalde, SADEren arabera, aparkaleku gehiago eginda, auzoan dagoen aparkaleku gabezia konponduko litzateke hein batean. «Auzoan zirkulazio asko dago eta aparkaleku bila dabiltzan auzotarrek zirkulazioa areagotu baino ez dute egiten. Alferrik, gainera, oso zaila baita aparkalekuren bat topatzea», argudiatu du enpresak Udalari aurkeztutako agirian. ... Fri, 02 Feb 2007 01:00:00 +0100 AMARA BERRI Amara Berriko Soldaduen plazako lanak bukatzear dira http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-01-24/p00003022/Amara_Berriko_Soldaduen_plazako_lanak_bukatzear_dira.htm raul perez Amara Berriko hiru plaza berritzeari ekin zion Udalak 2006an: Marinelen plaza, Soldaduen plaza eta Probestuen plaza. Iazko udazkenean, Marinelen plazako lanak bukatu zituzten. Beste bi plazetan ere obrak azken txanpan dira. Hala, Soldaduen plazaren kasuan, litekeena da larunbat honetan inauguratzea. Langileak azken ukituak ematen ari zaizkio egunotan. Apiriletik hona egon da plaza hankaz gora. Plaza hori eraberritzeko orduan, garrantzi handia eman diote zorua aldatzeari. Plazaren azpiko garajeetako jabeak maiz kexatu izan dira, ura garajeetan sartzen zelako. Arazo horri heldu behar izan diote berritze lanetan. Garejeetara jaisteko eskailerak ere berritu dituzte. ... Wed, 24 Jan 2007 01:00:00 +0100 AMARA BERRI Bizikletentzako bidea Errondo eta Autonomia artean, zabalik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-01-05/p00003007/Bizikletentzako_bidea_Errondo_eta_Autonomia_artean_zabalik.htm erredakzioa 2006ko ekainean eta uztailean zabaldu zituzten, hurrenez hurren, Autonomia kaleko eta Errondo pasealekuko bidegorriak. Duela egun gutxi bi bidegorri horiek lotu dituzte. Bizikletentzako bidearen zati handiena gas fabrika zaharraren aparkalekuaren barruan egin dute, espaloia eta aparkalekuaren artean. Bidegorriaren ondoko aparkalekuak aldatu egin dituzte; lehen autoak bata bestearen ondoan uzten zituzten, eta orain, bata bestearen atzetik. Fri, 05 Jan 2007 01:00:00 +0100 AMARA BERRI Bilketa pneumatikoa Amara Osinagan ere http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-01-04/p00003006/Bilketa_pneumatikoa_Amara_Osinagan_ere.htm r. perez Pixkanaka aurrera doaz zabor bilketa pneumatikoa martxan jartzeko duela hiru hilabete inguru ekin zioten zaborra biltzeko gunea egiteko lanei, Loiolako Ibaiertzeko biribilgunearen ondoan. Loiolan eta Loiolako Ibaiertzean dagoeneko zaborra botatzeko edukiontziak jarri dituzte. Udalak aurreikusitako epea betetzen bada, urte erdian, hau da, udaran martxan egon daiteke zabor bilketa pneumatikoa.Amara Osinagako auzo elkarteak Udalari eskatu zionduela gutxi zabor bilketa mota berria auzora ere zabaltzeko, eta badirudi posible izango dela, nahiz eta oraingoz edukiontzirik jarri ez duten. Udalak dioenez, sistemak nahikoa gaitasun izango du Irun plaza inguruko zaborra jasotzeko. Izan ere, Loiolako Ibaiertzeko biribilgunearen ondoan egiten ari diren biltegiak 15.000 herritarren zaborra jasotzeko tokia izango du eta gutxi gorabehera bi kilometrora dauden edukiontzietako zaborra jaso ahal izango du. ... Thu, 04 Jan 2007 01:00:00 +0100 AMARA BERRI Mingo detektibe xelebrea jaio da http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-12-29/p00003008/Mingo_detektibe_xelebrea_jaio_da.htm r. perez Jose Luis Fernandez oso ezaguna da Amara Osinagan. Beste zenbait auzotarrekin batera auzo elkartea sortu zuen duela hamar urte eta elkartean lan eta lan jarraitzen du. Auzoaren alde lan egin ez ezik, idazten ibili da azkenaldian eta Historias de un detective liburua idatzi du. Fernandezek ez du liburua dendetan salgai jarri. Ale gutxi batzuk egin ditu idazteaz gain berak koadernatu ditu eta lagun eta ezagunei ematen ari zaizkie. Fernandezek ez du liburuak oihartzun handia izatea nahi. «Ez dut nire burua idazletzat», dio apal. Mingo izeneko detektibea da liburuaren protagonista. Botilatxoa une oro lagun duela, kasuak argitzen ditu detektibe bitxiak han eta hemen. ... Fri, 29 Dec 2006 01:00:00 +0100 AMARA BERRI Plaza izatetik, parke izatera http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-11-16/p00003007/Plaza_izatetik_parke_izatera.htm raul perez Amara Berriko Marinelen plaza berritu dute. Aldaketa azpimarragarriena agerikoa da: plazaren erdian izarrak ikusteko eta interpretatzeko zegoen tramankulua kendu egin dute. Horretaz gain, haur eta gaztetxoentzako jolasak jarri dituzte, eserlekuak berritu dituzte eta berdeguneak jarri. Ńabardurak ńabardura, auzotarrek gustura hartu dute plazaren itxuraldaketa. Lide Nerea txikiarekin jaisten da plazara. «Lehen haurrentzako jolasik ez zegoen eta ondorioz, ez ginen jaisten. Orain, plaza berrituta, jendeak ezagutuko du pixkanaka eta lehen baino giro hobea egongo da». Lurdes Lapuenteren ustez, plaza ondo geratu da. «Lehen baino maizago etortzen gara plazara. Obrak egin aurretik, Ińaki eta Paula seme-alabekin, inguruko parkeetara joan behar nuen ezinbestean, txoko hau ez baitzen haurrentzat aproposa». ... Thu, 16 Nov 2006 01:00:00 +0100 AMARA BERRI Kanpaldia, jai herrikoien alde http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-06/p00003013/Kanpaldia_jai_herrikoien_alde.htm r. perez Olaeta plazako jai batzordeak kanpaldia antolatu du jai herrikoien alde. Udalak jaiak egiteko baimenik ez diela eman salatu nahi du jai batzordeak. Donostiako gazte guztiei dei egin diete lo zakua edo kanpin denda Olaeta plazara eraman dezaten. Kanpaldia gaur arratsaldean hasi eta igande arratsaldean bukatuko da.Duela urte batzuk jaiak egiten zituzten Olaeta plazan urrian. Udalak jaiekiko izandako jarrera gaitzetsi du jai batzordeak: «Lehen urratsa diru laguntzarik ez ematea izan zen. Gero, trabak jarri zizkiguten kontzertuak antolatzeko eta azken pausoa Kultur eta Turismo Ekintzetxearen auzoetako jaien zerrendatik at uztea izan da». ... Fri, 06 Oct 2006 01:00:00 +0200 AMARA BERRI «Anoetari esker gehiago saltzen dugu, baina lehia ere handiagoa da» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-09-10/p00008018/«Anoetari_esker_gehiago_saltzen_dugu_baina_lehia_ere_handiagoa_da».htm raul perez Erretiroa hartzeko garaia iritsi zaio Maria Angeles Aguayori. Antiguatarra da jaiotzez eta Antiguan bizi da gaur egun ere. Hala ere, Amara Berrin 26 urte eman ditu lanean. Pena izugarri ematen dio kafetegia uzteak, oroitzapen on asko utzi dizkiolako. Anoeta estadio parean egonda, realzale ere bihurtu da. Nolatan hasi zinen hemen lanean? Ahizpak ilobari lagundu ohi zion Antiguako taberna batean, eta halako batean banatzaile batek ahizpari taberna bat hartzeko gomendatu zion. Ahizpa nirekin gogoratu zen eta azkenean, Amara Berriko lokal hau salgai zegoela ohartuta, ahizpa, alaba eta hirurok hasi ginen hemen lanean. 1981eko otsailaren 1ean ekin genion lanari, ostalaritzan inolako eskarmenturik gabe . ... Sun, 10 Sep 2006 01:00:00 +0200 AMARA BERRI Gas Fabrikan aparkatzea galarazi berri dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-09-04/p00002004/Gas_Fabrikan_aparkatzea_galarazi_berri_dute.htm r. perez Gas Fabrikan ezin da autorik utzi. Udaltzaingoak hesiak jarri ditu, fabrika izandakoaren barrualdera inork autoa sar ez dezan. Uztaila hasiera arte Gas Fabrika zaharra hesituta zegoen, eta beraz, ezin zen barrura sartu. Uztailetik duela egun gutxira arte, baina, ez da hesirik egon, eta gidari askok autoa barrura sartu izan dute, TAOrik ez zela ordaindu behar aprobetxatuz. Mon, 04 Sep 2006 01:00:00 +0200 AMARA BERRI Postetxea zabalduko dute bi aste barru http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-09-04/p00002010/Postetxea_zabalduko_dute_bi_aste_barru.htm r. perez Amara Berrik postetxea izango du irailaren erdialdetik aurrera; Arcco merkataritzaguneko lehen solairuan jarriko dute. Berez.postetxea prest dago, baina gorabehera informatikoak direla medio, ezin izan dute oraindik zabaldu.Amara Berriko postetxea Erdialdeko Urdaneta kalekoa, Groseko Colon pasealekukoa, Antiguako Zarautz hiribidekoa eta Larratxo pasealekukoa bezalakoa izango da. Hau da, edozein herritar gutunak eta abar bidaltzeko joan ahal izango da bertara, eta Amara Berriko eta Loiolako Ibaiertzeko bizilagunek han jaso beharko dituzte paketeak-eta. Postetxean hiru lehiatila izango dira herritarrei harrera egiteko. ... Mon, 04 Sep 2006 01:00:00 +0200 AMARA BERRI Errondoko bidegorria zabalik dago http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-07-22/p00003013/Errondoko_bidegorria_zabalik_dago.htm r. perez Ukituren bat falta duen arren, Errondo pasealekuko bidegorria zabalik dago. Gas Fabrikaren biribilgunea eta Anoetako Eusko Trenen geltokia lotzen ditu, hain zuzen, bizikletentzako bide honek. Bidegorriak kilometro bateko luzera du, laua da, eta zatirik handiena espaloian egin dute trenbidearen ondoko hesitik gertueneko zatian . Horretarako, asfalto gorria ipini dute. Errondoko gainara igotzeko aldaparen ondoko zatia, berriz, errepidean egin dute. Zati horretan, bidegorria eta errepidea bereizteko, pibote txuriak jarri dituzte. Bestalde, Errondoko gainara igotzeko bidegurutzean, bizikletentzako semaforoa jarri dute. 23. autobusaren geltokia mugitu behar izan dute, baina ia leku berean dago orain, obren ondoren. ... Sat, 22 Jul 2006 01:00:00 +0200 AMARA BERRI Aurtengo batukadan auzokideak izango dira protagonistak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-07-14/p00007009/Aurtengo_batukadan_auzokideak_izango_dira_protagonistak.htm lander arbelaitz Gaur hasi dira Amara Osinagako festak. Egitarauan ekintza ugari dagoen arren, batukadak sortu du ikusmin handien. Joan den urteko arrakasta ikusi ondoren, antolatzaileek ekimena errepikatu egin nahi izan dute, baina aldaketa nagusi bat egin dute. Iaz, batukadako dantzariak brasildarrak ziren, eta aurten, berriz, auzokideak izango dira protagonista nagusiak. Hala eta guztiz ere, dantzak ez dira berez ikasten, eta horregatik, azken aste honetan gogor entseatzen ibili dira auzoko bizilagunak. Koreografiak ikasteko, Martzelino Soroa plazan, Jose irakaslearen esanetara ordu eta laurden inguruko klaseak izan dituzte auzotarrek. Zarautzen eta Donostiako Parte Zaharrean ikusi zuten lehen aldiz Jose Luis Fernandezek eta Maria Jesus Rubiok mota honetako ekitaldi bat. Jose brasildarrarekin harremanean jarri ziren, eta batukada Amara Osinagako festeta... Fri, 14 Jul 2006 01:00:00 +0200 AMARA BERRI PPk Amara Berriko anbulatorioa erabili nahi du http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-07-08/p00004004/PPk_Amara_Berriko_anbulatorioa_erabili_nahi_du.htm i. lopez Amara Berriko anbulatorio zaharrari erabilpena emateko proposamena egin zuen PPk. Ramon Gomez zinegotziak esan zuenez, berehala anbulategi berria martxan jarriko denez, gaur egungo anbulategiaren ordez, auzoko Gizarte Zerbitzuen bulegoa jartzea egokia litzateke.Gomezek esan zuenez, Amara Berrin oso beharrezkoa da Gizarte Zerbitzuen bulegoa jartzea. «Amara Berriko herritarrek Prim kalean dagoen bulegora joan behar dute gaur egun eta hori ez da logikoa. Prim kalekoak erdialdeari eman behar dio zerbitzua. Zorionez, Zuhaiztik bulego berria jarri genuen martxan eta orain Amara Berrin jartzeko aukera bikaina dugu. Auzotarrek izugarri eskertuko lukete». ... Sat, 08 Jul 2006 01:00:00 +0200 AMARA BERRI Anbulategiari ongietorria egiteko prest dira auzotarrak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-07-05/p00006021/Anbulategiari_ongietorria_egiteko_prest_dira_auzotarrak.htm raul perez Amara Berriko anbulategiko lanak bukatu dituzte eta datorren astean inauguratuko dute. Errondo pasealekuan egin dute anbulategia, Donosti Gasen egoitzaren parean, hain zuzen. Orain arte Amara Berriko osasun etxean, medikuntza orokorra baino ez da izan, baina egun gutxi barru zabalduko duten anbulategia askoz ere osoagoa izango da. Medikuntza orokorraz gain, hainbat espezialitate izango dira. Horri esker, Groseko anbulategira gaur egun baino jende gutxiagok joan beharko du. Bestealde, errehabilitaziorako gunea egin dute eta anbulantzientzako gunea ere izango du. Amara Berriko anbulategira, auzotarrak ez ezik, zenbait aietear eta Loiolako Ibaiertzeko bizilagunak joango dira. ... Wed, 05 Jul 2006 01:00:00 +0200 AMARA BERRI Anbulategiari ongietorria egiteko prest dira auzotarrak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-07-05/p00011003/Anbulategiari_ongietorria_egiteko_prest_dira_auzotarrak.htm Ur mozketak Amara Berrin Ur banaketa sistemako lanak direla eta, ur mozketak gerta daitezke bihar, uztailak 6, 10:00etatik 13:00etara Amara Berriko hainbat kaletan. Mozketak honako kaleei eragingo die: Bizkaia pasealekua 22. zenbakitik 24.era, Felipe IV, Madril hiribidea, Carlos I zenbaki bakoitietan, Eustasio Amilibia, Soldaduen plaza, Marinelen plaza, Ikasketen plaza, Isabel II, Irun plaza 1. eta 3. zenbakietan, Baleazaleen kalea zenbaki bikoitietan, Prebostes plaza, Ilunbe 1. eta 3. zenbakietan Olaeta kalea, Olaeta plaza, Armerien plaza eta Anoeta pasealekua. Wed, 05 Jul 2006 01:00:00 +0200 AMARA BERRI Amara Berri, jaietan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-06-10/p00005011/Amara_Berri_jaietan.htm raul perez Abian dira Amara Berriko jaiak. Suziria bota zuten atzo, ohi bezala, Probestu plazan. Ikasbide kultur elkarteak antolatzen ditu festak, eta elkartearen egoitzaren atzeko plazan jaurti ohi dute txupinazoa. Urtetan Ikasbideko presidente izandako Agusti Irazuk bota zuen. Eskarmentua bazuela atzeman zitzaion Irazuri. Jarraian, Ikasbideko lagunek trikiti eta txistu doinuak zabaldu zituzten auzoan. Ikasamak hala esaten diete elkarteko buruhaundi eta erraldoiei eta jai giroarekin bat egin zuten hainbat auzotar izan zituzten lagun Ikasbidekoek.Atzokoa Probestu plazako aurtengo ekitaldi bakarrenetakoa izan zen. Plaza hori berehala hasiko dira berritzen, eta hori dela eta, gaurko eta biharko jai jarduera gehienak Kofradien plazan egingo dituzte.Gaurko ekitaldiei dagokienez, 18:00etan ohiko kalder... Sat, 10 Jun 2006 01:00:00 +0200 AMARA BERRI Jaietako gatza eta piperra http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-06-09/p00003007/Jaietako_gatza_eta_piperra.htm raul perez Larretxea ahizpak. Itsaso eta Uxua. Trikitia jotzen du Itsasok, eta panderoa, Uxuak. Aspalditik ari dira auzoko jaiak girotzen, eta gaur, bihar eta etzi, azterketak ate joka dituzten arren, auzoko kale eta plazak alaituko dituzte. Itsaso eta Uxua txikitan hasi ziren trikitia eta panderoa jotzen. Biek Villabonako Martin Musika Eskolan ikasi zuten. Gurasoek bultzatuta hasi ziren trikitixa jotzen. Larretxea ahizpak hamaika alditan izan dira Amara Berriko jaietan. Eskarmentua dutenez, lasai-lasai aritzen dira. Hasieran, ordea, jendaurrean pixka bat urduri jartzen zirela aitortu digute. Itsaso urduritzen zen gehien. «Trikitixa jotzen duenak hanka sartzeren bat eginez gero, erraz igartzen da», dio. Hala ere, urteen poderioz, urduritasuna galdu dute. ... Fri, 09 Jun 2006 01:00:00 +0200 AMARA BERRI Ikasbide ikastola Loiolako Ibaiertzera joango da http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-05-31/p00003021/Ikasbide_ikastola_Loiolako_Ibaiertzera_joango_da.htm raul perez Ikasbide ikastolak Loiolako Ibaiertzean izango du egoitza. Hain zuzen ere, auzo berriaren sarreran badago biribilgune bat, eta handik gertu eraikiko dute ikastola. Udalak joan den astean utzi zion Hezkuntza Sailari lur saila ikastola egiteko. Ez dira berehala lekuz aldatuko, ordea. Lehenik, inguru horretako hirigintza lanak bukatu behar dituzte. Eta ondoren, eraikina egin. Hiru ikasturte barru bertara joateko moduan egongo direla uste dute Ikasbiden. Ikastolako zuzendari Amaia Lumbrerasek Irutxuloko Hitzari esan dioenez, Hezkuntza Sailak irailean jakinarazi zien Loiolako Ibaiertzeko eskolara aldatuko zirela; ikastolak maila bakoitzean ikasgela bat du orain, eta bina izango ditu gero, Loiolako Ibaiertzean. ... Wed, 31 May 2006 01:00:00 +0200 AMARA BERRI Amara Berriko zahar etxea berritu egingo dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-05-26/p00004013/Amara_Berriko_zahar_etxea_berritu_egingo_dute.htm i. lopez Udaleko Gizarte Ongizate Saila hiriko zahar etxeak gaur egungo araudira egokitzeko egiten ari den kanpainaren ildotik, Amara Berriko zahar etxeari iritsi zaio txanda. Udal Gobernuak lanotara 238.902 euro bideratzea onartuko du, hain zuzen, gaurko bileran. Javier Barkaiztegi kaleko 11. atarian dago zahar etxea, eta zaharkituta gelditu da. Beraz, hainbat berrikuntza egin beharko dituzte, lanek iraungo duten lau hilabeteetan. Egoitzak 433,35 metro karratu ditu, eta egin beharreko lanen artean nagusia ekitaldi areto berria egitea izango da. Horrez gainera, erretzaile ez direnentzako gunea egokitzea, irakurketa gela berria egitea, idazkaritzaren aretoa zabaltzea, sukaldea berritzea, eta sarrera-irteerako ateak berritzea izango dira hemendik aurrera egingo dituzten lanak. ... Fri, 26 May 2006 01:00:00 +0200 AMARA BERRI