Amara Zaharra, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info hitzako albiste zerrenda amara zaharra eu Mon, 12 May 2008 00:07:25 +0200 60 Amara Zaharra, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info/rss/logo.gif irutxulokohitza.info Agirrezabalagarekin bildu nahi du Amara Bai-k http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-24/p00003004/Agirrezabalagarekin_bildu_nahi_du_Amara_Bai-k.htm Amara Zaharreko Amara Bai auzo elkarteak Duñike Agirrezabalagarekin elkartu nahi dutela eta zinegotziak ez diela erantzun ere egin salatu du. Auzo elkarteak www.amarabai.org webgunean azaldu duenez, hilabeteak dira Duñike Agirrezabalagarekin elkartzeko saiakerak egiten ari direla, baina zinegotziak ez die jaramonik egin. «Jarrera horrek kezka eragiten digu», esan du auzo elkarteak. Amara Baik zenbait gai jorratu nahi ditu Duñike Agirrezabalagarekin. Easo plazako komun publikoak berriz ere irekitzea eta San Bartolomen kiroldegirik egin behar duten jakin nahi dute. Thu, 24 Apr 2008 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA Amara Zaharrera lekuz aldatuko dute Aterpek Santa Marian duen egoitza http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-03/p00005006/Amara_Zaharrera_lekuz_aldatuko_dute_Aterpek_Santa_Marian_duen_egoitza.htm Santa Maria basilikako teilatua konpontzen ari direnez, Caritasek bertan duen etxerik gabekoentzako eguneko etxea, Aterpe, lekualdatuko dute. Adostutako tokia Amara Zaharrean, karmeldarren elizaren ondoko lokal batetan, egongo da. Egunotan Pedro Egaña kaleandagoen lokala egokitzen ari dira eta aste gutxi barru martxan egotea aurreikusi dute. Udazkenean hasi ziren langileak Santa Maria basilikako teilatua txukuntzen. Lanak bukatu ahal izateko, ordea, Caritasek Santa Maria elizan duen Aterpeko egoitzaren inguruan sartu behar dituzte makinak. Hori dela eta, Caritasek bertan etxerik gabekoekin egiten duen lana lekualdatu behar izan du. Hilabeteetako bilaketaren ostean, Aterpe karmeldarrek Pedro Egañan duten lokal batean jartzea erabaki dute. Behin lokala egokituta, hurrengo asteetan jarriko dute Aterpe berria martxan. ... Thu, 03 Apr 2008 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA Confeti taldea, laguntza eske lanean jarraitzeko http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-24/p00003008/Confeti_taldea_laguntza_eske_lanean_jarraitzeko.htm Confeti taldeak 50 urte bete zituen iaz. Amara Zaharreko lagunartea da eta sorreratik ongintzarekin lotutako hamaika ekimen sustatu dituzte. Jendez larri dabiltza eta dei egin diete auzoko gazteei laguntzeko. Hainbat esparrutan jardun du taldeak urte hauetan guztietan. Adibidez, aitona-amonei paseatzen edo sendagilearengana joaten lagundu izan diete eta Mundo Nuevo elkarteko eta Santiago parrokiako haurrekin ere lotura estua izan du Confeti taldeak. Bolada txarra pasatzen ari dira orain. «Adineko jendea gara eta gainera, ekonomikoki laguntza gutxi dugu. Oraindik zer edo zer egiten dugu, baina Errege Magoen desfilea, adibidez, bertan behera utzi dugu», azaldu du Antidio Estebanezek. Egoerari buelta eman nahian, hiru hilabeteko epea jarri diote beren buruari. Denbora tarte horretan lekukoa hartuko dien inor agertzen ez bada, taldea desegingo da. ... Thu, 24 Jan 2008 01:00:00 +0100 AMARA ZAHARRA Moraza kaleko 1. ataria berrituko du Udalak, bizilagunak ados ez daudelako http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-18/p00003007/Moraza_kaleko_1._ataria_berrituko_du_Udalak_bizilagunak_ados_ez_daudelako.htm Moraza kaleko 1. ataria berritzeko lanak bere gain hartuko ditu Udalak. Etxe horren berritze lanak soka luzea izaten ari dira. Udalak agindu zien 2005ean bizilagunei eraikina berritzeko, baina bizilagunak ados jarri ez eta Udalak obrak bere gain hartzea erabaki zuen 2006ko udaran. Obrak egiteko proiektua eskatu zuen Udalak eta proiektu hori eginda lanak enpresa bati emango dizkiote 421.536 euroren truke. Ondoren, bizilagunek nork bere zatia ordaindu beharko du. Aspaldiko auzia Duela 10 bat urte hiru elkarte anonimok eraikinaren hiru solairu erosi zituzten. Ondoren, enpresa hauek arkitekto baten txostena aztertuta Udalera jo zuten, etxea erortzear zela esanez. Orduan eraikin horretan bizi ziren bi bizilagunak ¬gainerako etxebizitzak hutsik zeuden¬ ez zeuden ados. Haien ustez, Udalak eraikina erortzeko zorian zegoela aitortuz gero, etxeko hiru solairu erosi zituzten hiru elkarte anonimoek eraikinaren barrualdea erabat berritzeko baimena jasoko zuten. Beti ere bizilagunen arabera, hori lortuz gero, enpresek urte batzuk lehenago erositako etxebizitzak berrituta saldu egin ahal izango zituzten. ... Fri, 18 Jan 2008 01:00:00 +0100 AMARA ZAHARRA Epeak bete eta eskailerak martxorako bukatuko dituztela dio Udalak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-13/p00003009/Epeak_bete_eta_eskailerak_martxorako_bukatuko_dituztela_dio_Udalak.htm San Rokeko eskailera eta arrapala mekanikoak martxorako abian egongo direla uste du Udalak. Apirilean aurkeztu zuen proiektua eta orduan Elorza alkateak eta Ernesto Gasco Mugikortasun zinegotziak eskailerak eta arrapalak Gabonetarako bukatuta egongo zirela aurreratu zuten. Obrak hasi zituztenean, irailean, lanak Gabonetan ez, Aste Santurako amaituko zituztela esan zuten. Obra eta Proiektu Sailak obrak egiten ari den enpresarekin zenbait bilera egin ditu azkenaldian. Enpresak lanak espero zuten erritmoan egiten ari direla esan dio Udalari, eta ondorioz, 2008ko Aste Santurako abian egongo direla dio Udalak. Behean arrapalak, eta goian eskailerak Obren ondorioz, Amara kaleko aldapa moztuta dago. Bakarrik bertan bizi direnak igaro daitezke autoz. Amara kalean gora bi arrapala mekaniko jarriko dituzte, eta Amara kalea eta San Roke artean, berriz, bi eskailera. Arrapalen eta eskaileren egitura jarrita dago. ... Thu, 13 Dec 2007 01:00:00 +0100 AMARA ZAHARRA Easo plazako komunak irekitzea nahi du Amara Bai Auzo Elkarteak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-28/p00003007/Easo_plazako_komunak_irekitzea_nahi_du_Amara_Bai_Auzo_Elkarteak.htm Udalak Easo plazako komunak ireki ditzan nahi du Amara Bai Auzo Elkarteak. Pixa egin nahi dut lema duten zenbait kartel jarri dituzte komunen atarian eta beste hainbat ipiniko dituzte beste hainbat tokitan. Auzo elkartekoek gogora ekarri dute duela hamar bat urte itxi zituztela Easoko komunak eta dutxak. Ixteko arrazoi garbirik ez zutela eman gaineratu dute. « Bertan lanean ziharduen emakumeak erretiroa hartu zuen eta orduan itxi egin zituzten. Harrigarria da itxi aurretxoan komunak berritu egin izana». «Eragozpenik ez» Ez da auzotarrek komunak irekitzeko eskatzen duten lehen aldia. Hain zuzen ere, duela bost urte Udalera jo zuten «eta haren txosten teknikoak agerian utzi zuen ez zegoela eragozpenik komunak irekitzeko». Orain, aldiz, auzo elkarteak badaki lanak egin beharko lituzketela. «Urteak daramatzate itxita eta hodi guztiak eta abar herdoilduta egongo dira». ... Wed, 28 Nov 2007 01:00:00 +0100 AMARA ZAHARRA Erakustaldiak eta lehiaketak, Vasconiaren Gastronomia Astean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-27/p00003018/Erakustaldiak_eta_lehiaketak_Vasconiaren_Gastronomia_Astean.htm r. perez Vasconia elkarteak I. Gastronomia Jardunaldiak egingo ditu azaro hasieran. Sukaldaritza erakustaldiak eta lehiaketak izango dira, eta Placido Ezeiza zenari omenaldia egingo diote. «Vasconia elkartea ez dela kirolera mugatzen erakutsi nahi dugu», azaldu du elkarteko presidente Txelis Fernandezek. Azaroaren 5ean jardunaldien aurkezpena egingo dute eta hurrengo hiru egunetarako sukaldaritza erakustaldiak antolatu dituzte. Azaroaren 6an, barazkiekin ariko da Mugaritz jatetxeko Andoni Luis Aduriz; 7an, Kazkazuri jatetxeko Diego Bergara eta Elias Argote sukaldariek bakailaoa, legatza donostiar erara eta txitxarroa prestatuko dituzte; azaroaren 8an, La Fabrica eta La Muralla jatetxeetako sukaldari Iñigo Bozalek masailak eta foie-gras plantxan kozinatuko ditu. ... Sat, 27 Oct 2007 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA Gizonezkoa atxilotu dute bikotekidea jotzeagatik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-27/p00003014/Gizonezkoa_atxilotu_dute_bikotekidea_jotzeagatik.htm erredakzioa Emakumeen kontrako beste indarkeria kasu bat gertatu zen herenegun Amara Zaharrean. Ertzaintzak 28 urteko gizonezkoa (G.L.C.P.) atxilotu zuen astearte arratsaldean, bikotekide ohia ustez labanarekin mehatxatzeagatik eta zauriak eragiteagatik. Easo plazako tren geltokian hasi zen gertaera, ordubata t'erdiak aldera. Ertzainen arabera, gizonezkoak labanaz mehatxatu eta bere etxera joatera behartu zuen emakumezkoa. Etxean jarraitu zuen ika-mikak eta bertan, gizonezkoak emakumea zauritu zuen gerrian eta lepoan. Egoera baretu eta gero, biktimak gizonezkoaren etxetik alde egin zuen eta Ertzain Etxean salaketa jarri. Horren ondorioz, ertzainek beraren etxean atxilotu zuten gizonezkoa. ... Fri, 27 Jul 2007 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA Easo plaza, dantza plaza http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-25/p00006015/Easo_plaza_dantza_plaza.htm raul perez San Inazio egunean, hilak 31, Gaztetxoen Dantza Suelto Txapelketa egingo dute Easo plazan, eguerdian. Bederatzi eta 16 urte bitarteko dozena bat bikotek parte hartuko dute txapelketan. Arin-arin eta fandangoa dantzatu beharko dute bikote guztiek eta ondoen aritzen direnek saria eskuratuko dute. Batetik bestera dabiltzan bikote gazteak ariko dira plazan, gehien-gehienak gipuzkoarrak, trikiti doinuek lagunduta. Easo plazako gaztetxoen dantza txapelketa oso zaharra da. Garai batean, duela ia 40 urte Campeonato Vasco Navarro Infantil zuen izena txapelketak eta sona handia zuen. Txapelketa bakarrenetakoa zen. Helduen txapelketa Elizondon egiten zuten eta haurrena, Amaran. ... Wed, 25 Jul 2007 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA HITZAK babestutako krosa larunbatean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-25/p00007011/HITZAK_babestutako_krosa_larunbatean.htm uztailak 27, etzi 18:00. Suziria botako dute Easo plazan. 18:30. Txorimaloak jaitsiko dira Easo plazara. 19:00. Buruhandiak eta dultzaineroak Easo plazatik aterako dira. 19:30. Herri barrenea Arroka kaleko frontoian. Xabi Larrea malabaristak Filamento el farolero antzezlana taularatuko du Easo plazan. Lubaki Batukada taldea. 21:00. Amara Rock 07 Jaialdia: Nekro, Street Girls eta Revolta 21 taldeen kontzertua Easo plazan. 22:30. DVD emanaldia Easo plazan: Donostiako gaztetxeek, 25 urte. 23:00. Gazte jolasak. 00:00. Txistua Amarako Hirukotearekin. uztailak 28, larunbata ... Wed, 25 Jul 2007 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA Jaietako danborradaren lehen entsegua gaur izango da http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-18/p00003002/Jaietako_danborradaren_lehen_entsegua_gaur_izango_da.htm erredakzioa Azken urteetan bezala, aurten ere danborrada aterako da Amara Zaharreko saninazioetan. Danborrada mistoa da eta nahi duten auzotar guztiek parte har dezakete. Gaur egingo dute lehen entsegua, 20:00etan Arroka kaleko frontoian. Danborradan parte hartu nahi duten guztiek bertara joan besterik ez dute izena emateko. Gaurko entseguan gainerakoak noiz eta zer ordutan izango diren jakitera emango dute. Wed, 18 Jul 2007 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA Azkena izango delakoan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-16/p00003025/Azkena_izango_delakoan.htm raul perez San Roken dago Txanpuene baserria. Errepideari pega-pega eginda eta Arbaizeneako finka handiaren ondo-ondoan. Udalak aspalditik du aurreikusita baserria lurrera botatzea salmenta libreko etxebizitzak egiteko. Antza, hilabete gutxi barru botako dute baserria. Duela hiru urte Balentin Etxabe hil zenetik, ez da baserrian inor bizi, baina haren senitartekoek oraindik ere orduak ematen dituzte baserrian lanean, batez ere baratzeak lantzen. Etxabetarrek ez dakite zehatz-mehatz baserriak zenbat urte dituen, baina 1773. urtekoa dela uste dute, baserriaren albo batean data hori ageri baita. Amara Zaharreko hainbat auzotarrek festa antolatu zuten iazko udan, Txanpuene berehala botako zutela uste baitzuten. Baserriak oraindik zutik jarraitzen duenez, aurten ere festa eguna antolatu dute. Bihar egingo dute. Hamaiketakoa egingo dute aurrena. Haur eta helduentzako jolasak izango dira ondoren. Bazkaria ere egingo dute eta bazkalostean berriz ere jolasak izango dira toka, bote, sokatira.... Musikak girotuko du jaia, goiz eta arratsaldez. ... Sat, 16 Jun 2007 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA Gabonetarako San Rokeko eskailera mekanikoak abian http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-04-21/p00003022/Gabonetarako_San_Rokeko_eskailera_mekanikoak_abian.htm xabier etxabe «Gabonetarako eginda egongo dira eskailera eta arrapala mekanikoak» esaten zien Odon Elorza alkateak San Rokeko aldapan gora eta behera zebiltzan adineko bizilagunei. Izan ere, Udal Gobernuak prest du San Rokera igotzen lagunduko duten eskailera eta arrapala mekanikoen behin betiko proiektua. Hamabost egunean lanak egingo dituen enpresa aukeratu eta aldapak itxuraldatzeko lanak martxan hasiko dira. Lau hilabeteko lanak izango dira. Denera, 37 metroko altuera arinduko duten eskailera eta arrapala mekaniko sorta. Lehenengo arrapala mekanikoa Amara kalean hasiko da eta kale honetako bigarren zenbakiraino iritsiko da. 40 metro luze izango da eta metro bateko zabalera izango du. ... Sat, 21 Apr 2007 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA Mende erdia besteei laguntzen http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-03-29/p00006015/Mende_erdia_besteei_laguntzen.htm raul perez Amara Zaharreko Peña Confeti taldeak 50 urte bete ditu aurten. Gehienbat zaharrei, mojei eta haurrei laguntzen die taldeak. Urteurrena behar bezala ospatzeko bazkaria egingo dute etzi, Vasconia elkartearen egoitzan. Taldeko kideez gain, beste hainbat auzotar ere izango dira bazkarian, tartean auzoko elkarte bakoitzeko bi kide eta Peña Confetik antolatzen duen Errege Magoen Kabalgatako lagunak ere. 1957tik hona ongintzako lana egin du taldeak zenbait arlotan. Esate baterako, aitona-amonekin. «Paseatzen edo sendagilearengana joaten laguntzen diegu», azaldu dute taldeko kideek. San Jose ikastetxearekin, Aieteko Olaten komentuarekin eta Intxaurrondoko Nere Etxea mojen egoitzarekin ere lotura estua du Peña Confetik. Janaria eta abar eramaten diete. Mundo Nuevoko eta Santiagoko parrokiako haurrei ere ematen diete laguntza. «Esate baterako, ibilaldi bat egin nahi badute eta autobuserako dirua behar badute, ekarpenen bat egiten diegu». Antidio Estebanez taldeko kide beteranoenetako bat da. Ia hasieratik dago taldean, eta auzoak haiekin duen jarrerarekin oso pozik dago. «Auzotar guztiek ezagutzen gaituzte eta haien laguntzarik gabe ez genuke aurrera egingo. Hori bai, jende gaztea behar dugu». ... Thu, 29 Mar 2007 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA «Amara Zaharra langile auzo izatetik bizitegi-auzo izatera pasa da» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-03-22/p00003016/«Amara_Zaharra_langile_auzo_izatetik_bizitegi-auzo_izatera_pasa_da».htm raul perez Estropadei buruz, herri kirolei buruz, elkarte gastronomikoei buruz, Tenis elkarteari buruz... Hamaika liburu kaleratu ditu Rafael Agirrek. Oraingoan Amara Zaharrari, bere auzoari, heldu dio. Gure auzoa Amara nuestro barrio liburua aurkeztuko du larunbatean, 13:00etan Easo plazan. Handik aurrera, Donostiako liburudendetan egongo da salgai, 10 eurotan. Gogorarazi iezaguzu auzoaren sorrera. 1854an, San Bartolomeko komentuaren lurrak esku pribatuetan geratu ziren, Sotomayorreko Dukearen eskuetan hain zuzen. Lur horiek osatzen zuten Amara Zaharra. Oso txikia zen auzoa, San Bartolomeko mendixka eta ibaiaren artean zegoen. Ibaia oraingo Easo plazaraino iristen zen. Bost bat baserri baino ez zeuden. ... Thu, 22 Mar 2007 01:00:00 +0100 AMARA ZAHARRA Etzi zabalduko dute Donosti Berri, sukaldea berrituta http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-03-15/p00003025/Etzi_zabalduko_dute_Donosti_Berri_sukaldea_berrituta.htm raul perez Donosti Berriko kideak azken ukituak ematen ari zaizkio elkarteko sukaldeari. Abenduan sutea izan zen eta suak sukaldea kiskali zuen. Zorionez, suteak ez zuen eragin handirik izan jangelan eta txirrindularitza taldeko geletan ez zen inolako kalterik izan. Ezbeharrarengatik Gabonen bueltan elkartean egin ohi dituzten zenbait ekintza bertan behera utzi behar izan zituzten.Sukaldea zeharo berritu behar izan dute eta jangelan ere sukaldearen ondo-ondoan dago lanen bat edo beste egin dute. Amara Zaharreko hainbat dendek eta tabernek laguntza eman diote elkarteari obrak egin zitzaten eta elkartekoek eskertu egin nahi diete laguntza hori. Bertara joateko gonbitea egingo diete laster. ... Thu, 15 Mar 2007 01:00:00 +0100 AMARA ZAHARRA Martxoan irekiko dute Donosti Berri http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-02-16/p00007005/Martxoan_irekiko_dute_Donosti_Berri.htm r. perez Donosti Berri elkartean berritze lanetan bete-betean dabiltza. Abendu erdialdean sutea izan zen elkartean. Sukaldean eta jangelan kalte handiak izan ziren, eta ordutik hona elkartekoek ezin izan dituzte erabili. Gabonen bueltan Amara Zaharreko elkartean egin ohi dituzten jarduera batzuk Olentzero edo danborradako entseguak, adibidez elkartetik kanpora egin behar izan dituzte aurten. Txirrindularitza sailak, berriz, bere gela erabili ahal izan du, sua ez zelako hara iritsi. Berritze lanak egiten ari dira orain, eta martxoan irekiko dute elkartea. Hori ospatzeko, ekitaldia prestatzen ari dira Donosti Berrikoak: «Gabonen bueltan, sosak lortzeko, saski bat zozketatu genuen auzoko dendek eta tabernek emandako produktuekin. Dendei eta tabernei emadako laguntza eskertzeko afari bat antolatu nahi dugu. Hamaiketakoa egitea ere dugu buruan, auzoak jakin dezan elkartea berriz... Fri, 16 Feb 2007 01:00:00 +0100 AMARA ZAHARRA Vasconia, Easo kalera 2007an http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-12-21/p00006008/Vasconia_Easo_kalera_2007an.htm raul perez Vasconia elkartea tokiz aldatuko dute. Hala erabaki zuten bazkideek igandean eginiko ezohiko batzarrean. Oraingo lokala, Arroka kalekoa, utzi eta Easo kaleko 77. atarikoa erosiko dute. Karmeldarren komentuaren ondo-ondoan izango du egoitza Vasconia elkarteak. Bi solairuko egoitza izango du Amara Zaharreko elkarteak. Igandeko ezohiko batzarrean hainbat aukera zituzten eztabaidatzeko; esate baterako, lokal berria erosi ala errentan hartu. Batzarrera joandako 67 bazkide lokala erostearen alde azaldu ziren, zortzi abstenitu egin ziren eta zazpi aurka azaldu ziren. Lokal berria egokitzeko lan handia egin beharko dute, baina ondo bidean 2007an egin nahi dute leku aldaketa. Ordura arte oraingo egoitzan jarraitzeko arazorik ez dute izango, San Bartolomeko lanak ez direlako berehala hasiko. ... Thu, 21 Dec 2006 01:00:00 +0100 AMARA ZAHARRA Sutea izan da Donosti Berri elkartean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-12-15/p00003010/Sutea_izan_da_Donosti_Berri_elkartean.htm r. perez Sutea izan zen igande eguerdian Osasun kaleko Donosti Berri elkartean. Sutea eguerdian izan zen ez zegoen inor une horretan elkartean eta sukaldean piztu zen. Antza, zaborrontzian zegoen zigarro-punta batek eragin zuen. Suhiltzaileek elkartera joan behar izan zuten sua itzaltzera. Sukaldea oso gaizki geratu da. Jangelan, berriz, ez da kalte handirik izan, baina sabaia eta hormak zikindu egin dira. Triskantza askoz handiagoa izan zitekeen. Izan ere, elkarteko txirrindularitza taldeko bizikletak 40 bat zeuden Donosti Berrin sutea gertatu zenean.Santotomasetan eta Gabonetan bazkari eta afari asko egin ohi dituzte Donosti Berrin. Baita Olentzerorako entseguak ere. Horretaz gain, San Sebastian egunari begira Amara Kirol Elkartearen danborradak bertan entseatu ohi du eta elkartean afaltzen du festaren bezperan. Suteagatik ... Fri, 15 Dec 2006 01:00:00 +0100 AMARA ZAHARRA Donosti Berri, mendi bizikletaz Aldabara http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-11-17/p00008003/Donosti_Berri_mendi_bizikletaz_Aldabara.htm erredakzioa Donosti Berri elkarteak mendi bizikleta irteera antolatu du biharko. Aldaba inguruan bukatuko dute irteera, Intxurrera igo eta inguruko parajeak ikusi eta gero. Mendi ibilaldia egin nahi dutenek Easo plazan egon behar dute bihar, 08:00etan. Ibilaldia eta gero babarrun jatea izango da, nahi dutenentzat, Aldabako jatetxe batean. Fri, 17 Nov 2006 01:00:00 +0100 AMARA ZAHARRA Amara Zaharrari buruzko liburua idazten ari da Rafael Agirre http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-09-30/p00003017/Amara_Zaharrari_buruzko_liburua_idazten_ari_da_Rafael_Agirre.htm r. perez Estropadei buruz, Tenis Elkarteari buruz, Ollagorra elkarteari buruzÉ Hamaika liburu idatzi ditu Kultur eta Turismo Ekintzetxeko zuzendari ohi Rafael Agirre Francok. Amara Zaharrari buruzkoa idazten ari da orain. «Zenbait auzotarrek animatu ninduten eta azkenean lanean hasi nintzen», esan dio idazleak Irutxuloko Hitzari.Agirrek hamaika auzotarrekin hitz egin du informazioa biltzeko, haietako asko Amara Zaharrean urteak emandakoak. Hortaz, auzoko historiak tarte zabala izango du liburuan. Zer irakurri ez ezik, zer ikusi ere izango du Agirre Francoren liburuak. Egileak dioenez, orain arte ikusi gabeko irudiak bildu ditu. ... Sat, 30 Sep 2006 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA Zirt edo zart egin behar du Vasconiak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-09-06/p00003022/Zirt_edo_zart_egin_behar_du_Vasconiak.htm raul perez Vasconia elkarteak etorkizunari buruzko erabaki garrantzitsua hartu behar du. Gaur egungo egoitza , Arroka kaleko 6. ataria, utzi egin behar dute. Izan ere, San Bartolome zaharberritzeko lanak direla eta, lurrera botako dute. Beraz, aurrera jarraitzeko, beste leku batera joan beste aukerarik ez du elkarteak. Horri buruz hitz egiteko ez-ohiko batzarra egingo dute hilaren 30ean.Elkarteko bazkide batzuek batzordea osatu dute eta beste lokal baten bila ibili dira azken hilabeteotan. Auzoan bertan ikusitako bi lokali buruzko informazioa bildu dute ezaugarriak, prezioaÉ, eta haiei buruzko informazioa xehetuko diete bazkideei hil bukaerako batzarrean. Bazkideek zer egin erabaki beharko dute. Ez da erabaki erraza bazkideek hartu beharrekoa; izan ere, bi lokaletako bat erosteko, dirua jarri beharko lukete. Askok ezezkoa emang... Wed, 06 Sep 2006 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA «Bada garaia, behingoz, Amara Zaharra suspertzeko» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-07-27/p00006006/«Bada_garaia_behingoz_Amara_Zaharra_suspertzeko».htm raul perez Bihar eguerdian hasiko dira Amara Zaharreko festak. Jai batzordeak Donosti Berri omenduko du bihar gauean. Elkarteari auzoaren alde egiten duen lana eskertu nahi diote. Festez, auzoaz eta nola ez, Donosti Berriz hitz egin digu Beltzak goitizen horrekin ezagutzen dute auzoan Jon Lakunza. Donosti Berriko kide da aspalditik. Jai batzordeak Donosti Berri omenduko du. Pozik, ezta? Bai noski. Ilusioa egiten digu. Gurea auzoan mantentzen den elkarte bakarrenetakoa da eta une honetan suspertu nahi dugu; 40 bazkide baino gutxiago gara, eta elkarteko kirol sailei dagokienez, txirrindularitza taldea, mendi taldea eta ezer gutxi gehiago geratzen da. Ea jai batzordearen aitortzak elkartea biziberritzeko balio duen. ... Thu, 27 Jul 2006 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA Gas Fabrika zaharra, doako aparkaleku http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-07-22/p00003022/Gas_Fabrika_zaharra_doako_aparkaleku.htm raul perez Jorge Letamendia Hirigintza zinegotziak Morlansen makinak urte bukaeran sartuko zirela iragarri zuen apirilean. Alegia, urte bukaeran hasiko direla Morlansen etxeak egiten. Dirudienez, lanok hasi arte, Gas Fabrika zaharra aparkaleku bezala erabili ahal izango dute herritarrek; doako aparkaleku bezala, gainera. Duela aste batzuetatik Gas Fabrikaren inguruan ibilgailuak aparkatzen ari dira 60tik gora ibilgailu sartzen dira, eta Udalak ez omen du bertan autoa uztea galarazteko asmorik. Ernesto Gasco Mugikortasun zinegotziak dioenez, ez dute inguru hori txukunduko eta aparkatzeko egokituko, Morlansko obrak hilabete gutxi barru hasiko direlako. Hala eta guztiz ere, Gas Fabrikaren inguruan aparkatutako autoei isuna jartzeko edo garabia bidaltzeko asmorik ez duela gaineratu du Gascok Udaltzaingo... Sat, 22 Jul 2006 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA Berriz ekin diote Amara kaleko 7. zenbakia berritzeari http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-07-08/p00003018/Berriz_ekin_diote_Amara_kaleko_7._zenbakia_berritzeari.htm raul perez Amara Kaleko 7. ataria berritzeko lanei ekin diete berriz ere, bi urte eta erdi geldirik egon eta gero. Salmenta libreko zazpi etxebizitza eraikitzen ari dira. Etxeak lau solairu izango ditu; lehen hiru solairuetan bina etxebizitza egiten ari dira, eta goiko solairuan, bakarra. Gorabehera handia izan da; obrei ekin zien enpresak ez zuen lana bukatu, eta beste enpresa batek hartu ditu lanak bere gain 2002an jaso zuen Bideasti enpresak Amara kaleko 7. ataria guztiz berritzeko baimena. Urte horren bukaeran, azaroan hain zuzen, lanak bertan behera utzi zituen enpresak eta aurtengo udaberrira arte lanak geldirik izan dira, auzotarren harridurarako. Iazko apirilean Bideastik jakinarazi zion Udalari baimenari uko egin nahi ziola. Alegia, ez zuela obrekin jarraitu nahi. Horrekin batera, lanak hasi aurretik jarritako bermea itzultzeko eskatu zion. ... Sat, 08 Jul 2006 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA Gaur ospatuko dute San Nahid Eguna Easo plazan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-07-01/p00003005/Gaur_ospatuko_dute_San_Nahid_Eguna_Easo_plazan.htm erredakzioa Jai giroa izango da gaur Amara Zaharrean, goizean goizetik. Auzoko gazteek San Nahid Eguna antolatu dute, aurten ere. 10:00etan haur tailerrak izango dira, eta ondoren, tortilla txapelketa eta triki poteoa. 14:00etan gazte bazkaria izango da. Bazkalostean, gazte jolasak eta sagardo dastaketa izango dira. 20:00etan bertso saioa izango da eta jarraian, Txandrio eta Bisai taldeek kontzertua emango dute. Sat, 01 Jul 2006 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA Amara Zaharreko elkarteek kiroldegia behar dutela diote Udalak ez du auzoan udal kirolgunerik egin nahi; Morlansen jarri nahi du http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-07-01/p00003024/Amara_Zaharreko_elkarteek_kiroldegia_behar_dutela_diote_Udalak_ez_du_auzoan_udal_kirolgunerik_egin_nahi;_Morlansen_jarri_nahi_du.htm raul perez Auzoko kirol elkarteek bat egin eta, Udalak Amara Zaharrean kiroldegia jar dezan eskatzeko, plataforma osatu dute. Amara Kirol Elkarteak, Donosti Berrik eta Vasconiak sortu dute plataforma, eta bilerak egin dituzte; Lagun Artea eta San Rokeko Goialde elkarteekin harremanean jarriko dira, orain arte hitz egindakoaren berri haiei ere emateko. San Bartolomeko zaharberritze proiektuak Mariaren Lagundia ikastetxean kiroldegia jartzea aurreikusi zuen hasieran. Egitasmoaren arabera, Mariaren Lagundiko mojek egin behar zuten kirolgunea, eta ikastetxeak erabiliko zuen ordu gehienetan; eskolaz kanpoko orduetan, berriz, auzotarrak joan ahal izango ziren kiroldegira. Horrek ez zituen auzotar asko asebetetzen; hortaz, udal kiroldegia eskatu dute hasieratik. ... Sat, 01 Jul 2006 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA Autonomia eta Morlans arteko bidea, zabaltzear http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-06-07/p00003012/Autonomia_eta_Morlans_arteko_bidea_zabaltzear.htm r. perez Bihar edo etzi zabalduko dute Autonomia kalearen eta Morlansen arteko errepidea. Asfaltoaren gainean bidegorria eta beste zenbait seinale margotzea eta farolak jartzea baino ez da falta. Errepideak Autonomia kalearen bukaera eta Morlans lotuko ditu, 300 bat metroko luzera izango du, eta norabide bakarrekoa izango da; ibilgailuak Autonomia kaletik Morlansera joan ahal izango dira. Albo batean espaloia jarri dute trenbidearen ondokoan, eta farolak ipintzen ari dira egunotan. Bestalde, bidearen hasieran eta bukaeran, koskak jarri dituzte, autoak polikiago ibil daitezen. Horrez gainera, Autonomia kale bukaerako biribilgune txikia berritu egin dute. ... Wed, 07 Jun 2006 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA Behean bizi direnek San Roken ere aparkatu nahi dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-03-13/p00002025/Behean_bizi_direnek_San_Roken_ere_aparkatu_nahi_dute.htm raul perez Amara Zaharreko beheko zatiko auzotarrak, hau da Autonomia kalekoak, Easo plazakoak, Amarako gainakoak eta Osasun kalekoak kexu dira; lehen haien etxe inguruan tokirik izan ezean, San Roke inguruan ,Beloka pasealekuan batik bat,,uzten zuten autoa. San Roken TAOa indarrean sartu dutenetik martxoaren 1ean jarri zuten, ordea, ezin dute auzoaren goiko aldean autoaaparkatu. Soilik Mugikortasun Sailean txartela eskuratu duten San Roke inguruko bizilagunek utz dezakete orain autoa auzoaren goialdean. Bizilagun ez direnek gehienez bost orduz utz dezakete autoa bertan, ordainduz gero noski. Amara Zaharreko behealdeko auzotarrak aldaketarekin ez daude batere ados: «Auzoaren behealdean autoa uzteko txartela dugun guztiok ezin dugu aparkatu, ez baitago nahikoa lekurik. Azken aldian gainera, leku batzuk kendu dizkigute, edukiontziak eta San Roke-Aldakoenea atubosaren geltokia jartzeko». Udalak aparkatzeko txartela duten auzotar guztiei Amara Zaharreko edozein tokitan autoa uzteko baimena ematea nahi dute. Asteotan sinadurak biltzen ari dira Ernesto Gasco Mugikortasun zinegotziari aurkezteko. ... Mon, 13 Mar 2006 01:00:00 +0100 AMARA ZAHARRA Moraza kaleko 1. etxea berrituko dute, baina ez dute hustuko http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-02-02/p00006016/Moraza_kaleko_1._etxea_berrituko_dute_baina_ez_dute_hustuko.htm raul perez Udalak Moraza kaleko lehenengo ataria ez dagoela erortzeko zorian jakinarazi du. Datozen hilabeteetan etxebizitzen jabeek berritze lanak egin beharko dituzte, baina eraikina, erortzear ez dagoenez, ez dute barrutik hustu beharko.Soka luzea du Moraza kaleko lehenengo atariko auziak. Duela 10 urte inguru, hiru elkarte anonimok eraikinaren hiru solairu erosi zituzten. Ondoren, enpresok arkitekto baten txostena oinarri hartuta, Udalera jo zuten, etxea erortzear zegoela argudiatuta. Alkatetzak etxearen egoera aztertzeari ekin zion. Eraikin horretan bizi ziren bi bizilagunak gainerako etxebizitzak hutsik zeuden ez zeuden elkarte anonimoekin ados. Haien arabera, enpresen asmoa argia zen: Udalak eraikina erortzeko zorian zegoela aitortuz gero, enpresek eraikina barrutik zeharo berritzeko baimena lortuko zuten, eta urte batzuk lehenago erositako etxebizitzak erabat berrituta saldu ahal izango lituzkete. ... Thu, 02 Feb 2006 01:00:00 +0100 AMARA ZAHARRA Amarako gasolindegiari ez! http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-12-18/p00002008/Amarako_gasolindegiari_ez.htm joxemari leunda » amara zaharra Sun, 18 Dec 2005 01:00:00 +0100 AMARA ZAHARRA Easo plazak ez du kiroldegirik, baina bai, ordea, 'igerilekua' http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-12-15/p00002884/Easo_plazak_ez_du_kiroldegirik_baina_bai_ordea_igerilekua.htm Nagore Irastorza » Amara Zaharrak kiroldegirik ez duela jakina da, baina azken egunotako euriteen ondorioz, esperogabeko igerilekua topatu dute bizilagunek Easo plazan. Dena dela, seguru aski, ez zituen bizilagunak ezustean harrapatuko, euri zaparrada handiak direnean ohikoa izaten baita igerilekua. Putzua oinez gurutzatzeko komeriak izaten dituzte auzotarrek! Thu, 15 Dec 2005 01:00:00 +0100 AMARA ZAHARRA Urte askotarako! http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-12-02/p00005012/Urte_askotarako.htm raul perez Jatorra zahar etxeak urteko bazkaria egin zuen atzo Amara Zaharreko Kazkazuri jatetxean. 70 aitona-amona inguru elkartu ziren. Urtero bezala, 90 urte eta urrezko ezteiak bete dituztenei omenaldia egin zieten. Catalina Ansak, Carmen de Conek eta Eusebio Gurrutxagak bete dituzte 90 urte. Urrezko Ezteiak bete dituzten bikoteak honakoak dira: Antidio Estebanez eta Alicia Rico, Carlos Aramendi eta Encarna Gallardo, Eduardo Abadia eta Julia Gonzalez eta Julio Torres eta Mari Carmen Lizarraga. Opariz gainezka itzuli ziren etxera omenduak.Aurten 90 urte bete dituzten Carmen de Conekin eta Eusebio Gurrutxagarekin hitz egin zuen Irutxuloko Hitzak. Carmen de Con ahizparekin, Gloriarekin, joan zen atzoko bazkarira. Carmen de Con pozaren pozez zebilen bazkal- orduan: «Sekulako ilusioa egiten dit bazkarira etorri izanak ... Fri, 02 Dec 2005 01:00:00 +0100 AMARA ZAHARRA San Martin Eguna ospatuko dute bihar Amara Zaharrean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-11-11/p00004010/San_Martin_Eguna_ospatuko_dute_bihar_Amara_Zaharrean.htm raul perez Bihar San Martin eguna da. Donostian, azken urteetan, Loiolan baino ez da ospatu. Aurten ordea, Amara Zaharrean ere San Martin eguna antolatu dute, zenbait auzotarren ekimenez. Musika, dantza eta nahi adina odolki izango da.Auzoari begira ez ezik, kanpora begira prestatu dute festa: donostiar guztiei eta bereziki, Atarrabiako eta Uztaritzeko herritarrei gonbitea egin diete, bihar auzora etor daitezen. Azken urteetan, Amara Zaharreko zenbait lagunek hartu-emanak izan dituzte uztariztarrekin eta atarrabiarrekin eta horrek bultzatu ditu San Martin eguna antolatzera. «Amaratarrok Atarrabian izan gara, haien jai egun handian, danborrada jotzen, eta Uztaritzen beste hainbeste egin izan dugu. Guk zer edo zer antolatu nahi genuen, haiek gurera etor zitezen. Azkenean, garai bateko festa eguna, San Martin eguna, egokia zela pentsatu genuen». ... Fri, 11 Nov 2005 01:00:00 +0100 AMARA ZAHARRA Bizikletak konpontzeko ikastaroa, Amaran http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-10-30/p00005028/Bizikletak_konpontzeko_ikastaroa_Amaran.htm raul perez Julian Ibañezek bulegoan hartu gaitu eta aparkalekuaz, lanbidearen gorabeherez eta auzoaz hitz egin dugu. Aspalditik lan egiten duzu auzoan, baina beti lur azpian... Bai, egia da. Hondarribiarra naiz, eta Irungo aparkalekuan urtetan lan egin eta gero, Easo plazakoa egin zutenean, enpresak hona ekarri ninduen. Gure lana nahiko errepikakorra da, baina zorionez, orain askoz ere lasaiago gabiltza; garai batean baino irrati gutxiago lapurtzen dituzte. Hori bai, plazan dabiltzan gurasoek kontuz ibili behar izaten dute, haurrak hemen ibiltzen direlako jolasean, eta hori oso arriskutsua da.Eta lur gainekoaz, Amara Zaharrari buruz, zer diozu?Auzoa ezagutzen dut. Adibidez, auzoko harategira joateko ohitura dut. Agian, merkatariak ez datoz bat nirekin, baina terrazei esker, Easo plazan mugimendu handia dagoela uste dut. Asteburuetan jendea Parte Zaharrera joaten da, baina lanegunetan mugimendua izaten da hemen. Toki askotan bezala, auzotarrek arazoak dituzte autoa uzteko; kalean ez dago tokirik, eta aparkalekuan sartzeko txartela erosi beharrak amorrarazi egiten ditu. ... Sun, 30 Oct 2005 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA Amara Kirol Elkarteko neskak hasteko gogoz http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-10-14/p00005020/Amara_Kirol_Elkarteko_neskak_hasteko_gogoz.htm Mattin troitiño Azkenean lortu egin dute. Amara Kirol Elkarteak nesken areto futbol taldea sortu du aurten. Azken urteetan saio bat baino gehiago egin dute taldea osatzeko, baina diru eta entrenatzeko leku faltak zapuztu egin zituen ahaleginok. Aurten ere berdintsu omen darraite, baina taldea sortu dute. Irailaren 13an lehen entrenamendua egin zuten. Amara Zaharreko eta inguruko 11 neskek osatzen dute taldea, baina edonork parte har dezake; taldean jokatu nahi dutenek entrenamendu batera joan besterik ez dute izena emateko. Astearte eta ostegunetan entrenatzen dira, 19:00etatik 21:00etara, Amara kaleko estalitako frontoian. ... Fri, 14 Oct 2005 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA Belen Azpeitia atleta donostiarra hil daGaraipen handiak lortu zituen http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-08-28/p00006013/Belen_Azpeitia_atleta_donostiarra_hil_daGaraipen_handiak_lortu_zituen.htm erredakzioa Herenegun hil zen Belen Azpeitia 52 urteko atleta donostiarra, gaixotasun luze baten ondorioz. Amara Zaharreko atleta Euskal Herriko atletarik onenetakoa izan zen 60ko eta 70eko hamarkadetan. 1.500 metrotako lasterketan eta krosean egin zituen denborarik onenak Azpeitiak. Hemeretzi urte baino ez zituela Lasarteko krosa irabazi zuen. Espainiako Kros Txapelketan lau aldiz izan zen garaile, eta Elgoibarko krosa bost aldiz irabazi zuen. 23 urte zituela, belaunean min hartu, eta korrika egiteari utzi behar izan zion. Hala ere, soinketako irakasle izan zen eta Fortunako bazkide zen. Neguan Kontxan bainua hartzea ere oso gogoko zuen. ... Sun, 28 Aug 2005 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA Amara kaleko 7. atariko lanek ia bi urte geldirik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-08-04/p00003021/Amara_kaleko_7._atariko_lanek_ia_bi_urte_geldirik.htm raul perez Amara kaleko 7.atariko lanak ez aurrera ez atzera daude duela bi urtetik. Bideasti Elkarte Mugatua zortzi etxebizitza egiten hasi zen aipatutako atarian. 2003ko azaroan, baina, obrak eten egin zituen, eta geroztik geldirik daude. Izan ere, enpresak ez du obrekin jarraitu nahi: etxebizitza horiek egiteko baimenari uko egin ahal izatea eskatu dio Udalari. Udalak ez du enpresaren eskaera onartu. Bideasti Elkarte Mugatuak Udalaren baimena jaso zuen 2002an, Amara kaleko 7. zenbakidun etxea lurrera botatzeko eta berritzeko; enpresak zortzi etxebizitza egin behar zituen bertan. Lanei ekin zieten, ondoren, baina 2003ko azarotik obrak geldirik daude. ... Thu, 04 Aug 2005 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA Partaide gutxirekin baina giro ezinhobean egin dute 25. krosa http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-07-31/p00009012/Partaide_gutxirekin_baina_giro_ezinhobean_egin_dute_25._krosa.htm amaia portugal Guztira, 24 lasterkarik hartu zuten parte Amara Zaharreko 25. krosean lehenengo aldiz, Irutxuloko Hitzak babestuta. Larunbata izanik, korrikalari gutxi izan ziren, baina giroa, ezinhobea. Eguraldia lagun, 5 kilometro eta 600 metroko ibilbidea egin zuten. Bi itzuli egin zituzten; Amara kaletik San Roken gora igo eta Autonomia kaletik Easo Plazara. Bero zegoela eta, korrikalariek izerditan blai bukatu zuten. Partaide bakoitzak giltzatako bat jaso zuen opari. Ondoren, plazan bertan hamaiketakoa hartu zuten, bitartean Irutxuloko Hitzaren atzoko alea irakurtzeko aukera zutela. Eta bukatzeko, nola ez bada, sari banaketa. Goiz berezia izan zen atzokoa. ... Sun, 31 Jul 2005 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA «Dantzak Eskola taldean ikasi genituen, eta orain hobetzen ari gara» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-07-31/p00010005/«Dantzak_Eskola_taldean_ikasi_genituen_eta_orain_hobetzen_ari_gara».htm onintza odriozola Amara Zaharreko festetan haurren fandango eta arin-arin txapelketa egiten dute urtero. Gaur 10 eta 16 urte arteko sei bikote lehiatuko dira Easo plazako oholtzan, 12:00etan. Mikel Otegi 12 urteko amaratarra izango da haietako bat; Estela Atorrasagastirekin parte hartuko du. Noiz hasi zinen suelto txapelketetan parte hartzen? Iaz hasi ginen Estela eta biok. Baina Eskola dantza taldean bost urterekin hasi nintzen. Taldean ala sueltoan dantzatzea; zer duzu nahiago? Ez dakit, oso ezberdinak dira. Atzo Eskolako taldearekin dantzatu zenuen, eta gaur bikoteka ariko zara. Nora joaten zara urduriago? ... Sun, 31 Jul 2005 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA Txapelketa eta sari asko gaur, Amara Zaharreko festetan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-07-30/p00007021/Txapelketa_eta_sari_asko_gaur_Amara_Zaharreko_festetan.htm raul perez Amara Zaharreko San Inazio jaien erdia pasatu da jada. Ostegun arratsaldean motorrak berotu eta gero, atzo haur eta gazteen eguna izan zen. Etxeko txikiek, feriekin ez ezik, Kiki Koko eta Moko pailazoekin primeran pasatu zuten. Jendez gainezka egon zen Easo plaza arratsalde partean.Gaur txapelak eta garaikurrak banatzen pasatuko dute eguna jai batzordekoek. Krosa, pilota, mus eta bote txapelketa izango baitira. 10:00etan, korrikalariek dute hitzordua. Irutxuloko Hitzak babestutako krosa jokatuko da. Sei kilometro eta erdiko ibilibidea du lasterketak; korrikalariek bi aldiz igo beharko dute San Rokeko aldapa gogorra. Jai batzordeko txosnan eman ahal izango da izena lasterketa aurretik, dohainik. ... Sat, 30 Jul 2005 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA «Auzoko elkarteak festetako ekintzen antolakuntzan sartzea nahi dugu» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-07-28/p00005004/«Auzoko_elkarteak_festetako_ekintzen_antolakuntzan_sartzea_nahi_dugu».htm raul perez Amara Kirol Elkarteak, Kir-Kir euskara taldeak, Mamur aisialdi taldeak eta Donosti Berri elkarteek, elkarlanean, antolatu dituzte Amara Zaharreko jaiak. Harkaitz Aranburu jai batzodeko kide da. Gaurtik aurrera lan handia izango duen arren, lasai dagoela dio. Zer moduzkoak izango dira aurtengo festak? Jaiak egingo dira, eta hori ez da gutxi. Azken urteetako gainbehera gelditzen eta aurrera egiten saiatu gara. Kaiako festa parte-hartzaileak izan behar ditugu eredu; auzoko elkarteek jaietako ekintzen antolakuntzan sartu behar dute. Hori da erronka datozen urteetarako. Jai egitarauan auzoaren historia laburbildu duzue.Azken urteetan auzotik kanpora gazte asko joan dira eta beste leku batzuetatik hona etorri da jendea. Horiek orain arte ez dute auzoarekin bat egin eta horri buelta emateko bururatu zaigu auzoaren historia jai egitarauan sartzea. Gainera, auzoko haurrek banatu dute jai egitaraua auzoan barrena. Horrek sekulako garrantzia du, haur horiek bermatuko baitute jaien etorkizuna. Eskerrak eman nahi dizkiegu Javier Sada, Iñaki Egaña eta Rafael Agirre Francori, idatzitako artikulu historikoengatik. ... Thu, 28 Jul 2005 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA «Auzoko elkarteak festetako ekintzen antolakuntzan sartzea nahi dugu» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-07-07/p00012032/«Auzoko_elkarteak_festetako_ekintzen_antolakuntzan_sartzea_nahi_dugu».htm ekaitz agirre Behetik gora ari zuen euria atzo eguerdian Iruñean; xanpain botilak hustu eta hustu ari ziren. Uztailaren 6arekin batera, Euskal Herriko festa ezagunenak hasi ziren atzo: sanferminak. Donostian goitik behera ari zuen euria, baina horrek ez zituen Iruña kafetegiko langileen asmoak eten. Adi-adi begiratzen zioten telebistari. «Bost minutu falta dira eguerdirako», zioen zerbitzarietako batek. «Iruindarrak gara. Bizitza osoa egin dugu ostalaritzan eta gaurko egunez tradizioa da gure artean, eguerdiarekin batera, zerbitzatzeari utzi eta guk ere xanpain kopa hartzea», azaldu dio Irutxuloko Hitzari Iruña kafetegiko Maria Puy Uztarrozek. ... Thu, 07 Jul 2005 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA Vasconiakoak pozik, Udalarekin izan ostean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-06-22/p00006007/Vasconiakoak_pozik_Udalarekin_izan_ostean.htm r. perez Vasconia elkarteak Arroka kaleko 6. atarian du egoitza, eta San Bartolome zaharberritzeko proiektuan etxe hori lurrera botatzea aurreikusi dute. Atzo, Vasconiakoek bilera izan zuten Jorge Letamendia Hirigintza zinegotziarekin, elkartearen egoitzaz hitz egiteko. Vasconiako lagunak pozik atera ziren bileratik: «Letamendiak ondo hartu gaitu, eta nahiz eta atzo erabakirik ez zen hartu, lasaitu ederra hartu dugu», dio Vasconiako presidente Txelis Fernandezek. Urtebete negoziatzeko Atzoko bileran, Letamendiak hemendik aurrera eman beharreko urratsak jakinarazi zizkien Vasconiakoei: «Iraila bitartean onartuko omen dute, Udalbatzaren Osoko Bilkuran, San Bartolome zaharberritzeko egitasmoa, eta orduan ia urtebeteko epea zabalduko da errentan gauden guztiok jabeekin negozia dezagun; hau da, etxe berrietan zer baldintzatan jarraituko dugun zehazteko. Letamendiak esandakoaren arabera, etxe berriak, gutxi gorabehera, botako dituztenen lekuan eraikiko dituzte». Vasconiako lagunen kalkuluen arabera, obrak hasi arte, gutxienez, urtebete joango da, eta denbora tarte horretan oraingo egoitzan jarraituko dute.Arroka kaleko 6.a bota behar zutela jakin zutenean, Vasconiako kideak kezkatu egin ziren; kale gorrian geratuko ote ziren beldur. Auzoan, beste lokal batzuk ere ikusi dituzte, baina atzoko bilera izan aurretik atsekabetuta zebiltzan. Ikusitako lokalak oso garestiak iruditu zaizkie. «Elkartea... Wed, 22 Jun 2005 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA Amara kaleko 12. atarikoen salaketa http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-06-12/p00007008/Amara_kaleko_12._atarikoen_salaketa.htm r.perez Amara kaleko 12. atariko bizilagunek salaketa jarri berri dute udaletxean. Etxeko etxabeak oso egoera txarrean daudela eta zikinkeriaren ondorioz arratoi ugari izaten direla diote. Bizilagunek gogorarazi dutenez, etxabeak zalditegiak izan ziren sasoi batean, baina 40 urte inguru daramatzate itxita. Etxabeetako jabeek edo Udalak inguru hori garbitzeko ardura har dezaten nahi dute. Sun, 12 Jun 2005 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA Autonomia, behingoz, irekiko dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-05-02/p00004017/Autonomia_behingoz_irekiko_dute.htm raul perez Zortzi urte joan dira ia-ia Autonomia kalea Morlanserako norabidean itxi zutenetik. Eusko Trenek egin beharreko lanengatik itxi zuten errepidea. Bizilagunek gogoan dute data: 1997ko abuztuaren lehena. Ordutik, aparkatzera baino ez dira sartzen ibilgailuak Autonomia kalean. Eusko Trenek lan handiak egin ditu inguru horretan. Batetik, Easo eta Anoeta arteko trenbidearen zati bat lur azpian jarri dute, eta bestetik, Easo eta Añorga arteko bidea berritu dute. Auzotar askorentzat amaiezinak izan dira urte hauek. Batez ere, Autonomia kaleko merkatarientzat. Koldo Etxebeste mekanikariak hitz egin digu argien: «Sekulako kaltea egin dit errepidea itxita egoteak. Hemen sartuta utzi gintuzten, atera ezinik. Itxi aurretik, langile batzuk nituen, baina bezero askok tailerrera etortzeari utzi ziotenez, ezin izan nituen langile horiek mantendu». Etxebestek ez du dudarik: «Jakin izan banu zortzi urteko kontua izango zela, tailerra itxi eta beste auzo batera joango nintzatekeen, ezbairik gabe». ... Mon, 02 May 2005 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA Amara benetan zaharra http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-04-20/p00006019/Amara_benetan_zaharra.htm raul perez oso zaila da Amara Zaharreko historiari buruz Imanol Ibarburu baino gehiago dakienik aurkitzea. Ibarburu duela 80 urte jaio zen, Autonomia kaleko Miramara etxean Amarara begira zegoelako jarri zioten izen hura etxeari eta orain kale horretan bertan, 23. atarian, bizi da. Imanolek harro dio ibarburutarrek 300 bat urte daramatzatela Amaran. 1925ean jaio bazen ere, Imanol Ibarburu luze eta zabal mintzatzen da XIX. mendeaz. «Aitak eta aitonak hamaika pasadizo kontatu zizkidaten», dio. Harridura keinua nabaritzen zaio aurpegian Autonomia kaleko bizilagunek balkoitik arrantza egiten zutela kontatzerakoan: «Trenbidea 1890. urte inguruan egin zuten; aurretik ibaia gure etxeen aurrean pasatzen zen. Besteak beste, angulak eta izokinak arrantzatzen zituzten. Angulak so- bera hartzen zituzten eta ongarri gisa erabiltzen zituzten!». ... Wed, 20 Apr 2005 01:00:00 +0200 AMARA ZAHARRA San Bartolomen kiroldegirik ez dutela egingo jakinarazi du Letamendiak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-03-17/p00004015/San_Bartolomen_kiroldegirik_ez_dutela_egingo_jakinarazi_du_Letamendiak.htm Raul perez San Bartolomen ez dute kiroldegirik egingo. Hori esan zuen astearte iluntzean Jorge Letamendia Hirigintza zinegotziak, Udaletxean Amara Zaharreko bizilagunekin izandako bileran. 2004ko urrian, San Bartolome inguruan etxebizitzak, aparkalekuak eta plaza egiteaz gain, kiroldegia egingo zutela esan zuen Letamendiak. Hasiera batean, kiroldegia Mariaren Lagundia ikastetxe berriaren barruan egitekoak ziren, eta ikastetxeak berak eta auzotarrek erabili ahalko zuten. Mariaren Lagundiaren gaur egungo ikastetxea bota behar dute eta berria inguru horretan egingo dute. Kontuak kontu, astearteko bileran, kiroldegia Mariaren Lagundia ikastetxean egitea baztertu dutela eta Morlansen egingo dutela aurreratu zuen Letamendiak. Gogoan izan, Morlansen lanak aurten hasiko dituztela eta besteak beste, 700 etxebizitza eraikiko dituztela. ... Thu, 17 Mar 2005 01:00:00 +0100 AMARA ZAHARRA «Haurrek Mamur bezalako taldeak behar dituzte» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-02-19/p00004982/«Haurrek_Mamur_bezalako_taldeak_behar_dituzte».htm raul perez Mamur aisialdi taldeak bost urte egin ditu. Amara Zaharreko gazte eta guraso batzuek sortu zuten, umeek aisialdiaz euskaraz goza zezaten. Nagore Aranzabal taldearen sortzaileetako bat da. Nolatan bururatu zitzaizuen Mamur taldea sortzea? Auzoko guraso eta gazte batzuk konturatu ginen haur euskaldunak erdaldunekin elkartzen zirela Easo plazan, eta beraz, ez zutela aisialdia euskaraz gozatzeko aukera. Hilean behin, haurrentzat euskarazko jarduerak antolatzen hasi ginen; 2000ko otsailean inauterietan egindako festa izan zen Mamurren lehen ekintza . Zer deritzozu orain arteko bideari? ... Sat, 19 Feb 2005 01:00:00 +0100 AMARA ZAHARRA