AÑorga, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info hitzako albiste zerrenda aÑorga eu Mon, 12 May 2008 00:07:36 +0200 60 AÑorga, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info/rss/logo.gif irutxulokohitza.info Errekaldeko esprinterra http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-01/p00003006/Errekaldeko_esprinterra.htm Errekaldeko 47. atarian bizi da Inaxio Esnaola. Etxe horretan bertan jaio zen duela 81 urte. Paseoan ibili ohi da etxearen inguruan, bastoia lagun. «Bianchi lantegia besterik ez zegoen garai batean Errekalden, baina orain asko dago», gogora ekarri du. Gaztetan txirrindularia izan zen Esnaola, bost bat urtez. Bizikletan ibili beste erremediorik ez zuela dio, «motorrik eta kotxerik ez baitzegoen». Gaur egun paseoan ibiltzeko eta lehiatzeko bizikletek ez dute zer ikusirik elkarren artean. Ziklista azkarra zen, hortaz, esprintean ondo moldatzen zen. Antonio eta Juanito anaia zaharrei jarraiki hasi zen bizikletan ibiltzen Esnaola, eta luze jo gabe anaiak atzean utzi zituen. «Haiek goiz samar utzi zuten; bizikletak ametitzen ez duen bidea hartu zutelako». ... Thu, 01 May 2008 01:00:00 +0200 AÑORGA «Aro berri bat da niretzat. Ahal dudan guztia ikasi nahi dut» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-09/p00009650/Aro_berri_bat_da_niretzat._Ahal_dudan_guztia_ikasi_nahi_dut.htm 19 urte, añorgatarra. Dantza tradizionalean hasi zen txikitatik. Euskal dantza txapelketetan txapeldun izan da eta Balleta Mentxu Medelekin landu du. Duela hilabete hasi zen Angel Corella dantzari ezagunaren konpainian. Iraila aldean La Bayadera obra klasikoarekin bira egingo dute. Zer da zuretzat Angel Corellaren konpainian egotea? Posta elektroniko bidez esan zidaten konpainian onartu nindutela. Oso pozik nago. Pausu handi bat da nire ibilbidean eta ilusio handia egin dit. Gainera Angel Corella nire idoloetako bat izan da eta ohorea da berarekin egotea. La Granja, Segovia ondoko herri batean dago konpainiaren egoitza eta han gaude 52 dantzari inguru. Hainbat herrialdetako dantzariak gaude bertan. Angel Corellaren konpainian sartzeko audizioak nolakoak izan ziren? Ez zen oso gogorra izan. Beste gauza batzuekin bai, baina dantzarekin ez naiz urduri jartzen , beraz gustura egon nintzen audizioetan. ... Wed, 09 Apr 2008 01:00:00 +0200 AÑORGA Arkaitz dantza taldea, sarean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-02-23/p00003010/Arkaitz_dantza_taldea_sarean.htm Añorgako Arkaitz Dantza taldea sarean izango da laster. Webguneari azken ukituak eman ari zaizkio . www.arkaitz.org izango da helbidea dantza taldeak 80 urteko bidea egin du orain arte, eta besteak beste, orain arteko ibilbidea jasoko dute webgunean, zenbait ataletan banatuta, modu laburrean eta argazkiz lagunduta. Arkaitz aurrera eraman duten pertsonaia garrantzitsuenek tartea izango dute. Ezkontzetarako edo dantza jaialdietarako taldearekin harremanean jartzeko aukera izango da. Hasieran edukina euskaraz bakarrik egongo da, baina luze jo gabe gaztelaniaz eta ingelesez ere jarri nahi dute. Oier Mendiola dantza taldeko zuzendariak uste du webgunea taldea ezagutarazteko lan tresna oso baliagarria izango dela. «Gaur egun Internet izugarri erabiltzen da. Informazioa behar duzuenean bertara jotzen duzu». ... Sat, 23 Feb 2008 01:00:00 +0100 AÑORGA Hasiberri baten kemena erakutsita esan dio agur Unanuek pilotari http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-27/p00006104/Hasiberri_baten_kemena_erakutsita_esan_dio_agur_Unanuek_pilotari.htm 14 tanto egin eta bakarra galdu. Bederatzi airez, eta bana sakez, zabalean, moztuta, ihes egina eta buruz gain. Edozein aurrelari hasiberrik gustura egingo lukeen marka egin zuen atzo Mikel Unanuek Tolosako Beotibarren. Baina 39 urterekin, profesionaletan 20 urte eman ondoren, eta bere azken partidan. Jarraituko balu, oraindik ere kantxan lanak emango lituzke Añorgako ezkertiak. Modurik onenean, irabazita, jo zuen bukatutzat Unanuek atzo bere ibilbide profesionala. 22-18 nagusitu zen, Ruben Belokirekin batera, Juantxo Koka eta Kepa Peñagarikanoren aurka. Ez zen partida bereziki ikusgarria izan, tanto asko takada batean kitatu zituzten, baina norgehiagoka berez zen berezia, pilotari handi baten agurra baitzen. Horren seinale, Unanuek harmailetatik jaso zuen berotasuna. Hunkigarria izan baitzen pilotari beteranoari azken sakea egitera zihoala eskaini zioten txalo zaparrada. Ziurrenik, gogotsuen txalotu zutenen artean izango ziren frontoira gerturatu ziren hainbat añorgatar ezagun: Oier Mendizabal, Igor Gabilondo, Beñat eta Unai Gaztelumendi... ... Thu, 27 Dec 2007 01:00:00 +0100 AÑORGA «Oraingo bertsolariok asko zor diegu garai bateko bertsolariei» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-13/p00006003/Oraingo_bertsolariok_asko_zor_diegu_garai_bateko_bertsolariei.htm Urduritasunaz, bertsozaletasunaz, Illunbeko finalaz eta beste hamaika kontuz hitz egin du Beñat Gaztelumendik www.irutxulokohitza.info webgunean. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako txartela eskuratzeak harritu eta izugarri poztu duela aitortu du elkarrizketa digitalean. Urduri al zaude igandeko saiorako? Asko entrenatu al zara? -Marijo- Ez, oraindik ez naiz urduri jarri; orain hala banengo, pentsa nola egongo nintzatekeen iganderako! Aste honetan hiru entrenamendu egiteko asmoa dut. Finala gertuegi dago hobetzen saiatzeko eta behintzat segurtasuna lortu nahi nuke, igandean ahalik eta lasaien aritzeko. Espero al zenuen finaleraino iristea?-Jabi- Ez, egia esanda txapelketa honetan nire helburu nagusia lehen fasea pasatzea zen, eta hortik aurrerako guztia opari bat bezalakoa izan da. Txapelketan parte hartu duten gehienek ni baino eskarmentu handiagoa dute, txapelketan aurrera iritsitakoak ere asko. Eta nik beraien aldamenean nahiko txiki ikusten nuen neure burua. Beraz, ezusteko handia izan da eta oso gustura nago . ... Thu, 13 Dec 2007 01:00:00 +0100 AÑORGA «Ez zaigu gustatu federazioak bi taldeen iritziaren ondorioz hartutako jarrera» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-13/p00008575/Ez_zaigu_gustatu_federazioak_bi_taldeen_iritziaren_ondorioz_hartutako_jarrera.htm Antiguokok eta Kostkasek ez zuten Realarekin sinatzen den hitzarmena onartu, besteak beste, lurraldetasunaren puntuan ados ez zeudelako. Herenegun, ordea, hitzarmena onartu zuten gainontzeko taldeek ¬Gipuzkoako 62 talde¬ prentsaurrekoa eman zuten, Gipuzkoako Futbol Federazioak duen jarrera salatzeko. Mikel Aizpurua Añorgako futbol ataleko arduradunak momentu honetan Federazioaren jarrera zein den adierazi du. Zer iruditzen zaizue aurten Antiguokok eta Kostkasek hartu duten erabakia? Mundu guztia libre da nahi dituzten erabakiak hartzeko, eta beraiek erabakiko dute nola egin nahi duten lan Gipuzkoako gaztetxoekin. Beraiek azken finean nahi duten bidea hartu dezakete. Bi talde hauek hartutako erabakiak nola eragiten dio Añorga Kirol eta Kultur elkarteari? Azkenean guri ez digu ezertan eragiten. Beraiek daukate lan egiteko modu bat eta guk beste bat. Gu lurraldetasunaren puntu horretan ados gaude, azken finean ez dugulako arruntatzat jotzen Mutrikuko 11 urteko ume bat Donostiara etortzea futbolean jokatzera. Badakigu hau txapelketa bat dela, baina gure ustez klub baten lana gaztetxoak futbolean irakastea da eta horrexegatik umeak beraien inguruko jendearekin egon behar dutela iruditzen zaigu. Azkenean pertsona guztiak inguruko jendearekin egoten gara, ume bat behintzat Donostian bizi bada, ez da joango Lekeitiora ikastera... ... Thu, 13 Dec 2007 01:00:00 +0100 AÑORGA Gazte festak, gaur eta bihar Añorgan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-23/p00003007/Gazte_festak_gaur_eta_bihar_Añorgan.htm Añorgako Gazte Asanbladak I. Gazte Festak antolatu ditu. Gaur eta bihar hainbat jarduera egingo dituzte. Gaur, 19:00etan, txupinazoa botako dute eta jarraian triki-bertso poteoa prestatu dute Gaztelumendi anaiekin. 21:00etan Xabier Silveira eta Ministrorekin bertso afaria izango da. Eta bukatzeko, erromeria. Bazkaria eta kontzertuak Bihar gazte eguna egingo dute. 14:00etan bazkaria hasiko dute eta bazkalostean gazte show-a aurkeztuko dute. Arratsalde partean gazte asanbladen arteko jokoak izango dira, eta Txortains elektrotxarangak auzoa girotuko du. Gazte Eguna bukatzeko Plan B, Txorlitohead eta Lobo Electrico taldeek kontzertua emango dute. Fri, 23 Nov 2007 01:00:00 +0100 AÑORGA «Ez zait gustatzen gizakiok mundua nola bideratu dugun aspektu askotan» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-16/p00010946/Ez_zait_gustatzen_gizakiok_mundua_nola_bideratu_dugun_aspektu_askotan.htm Joseba Irazoki beratarrak bere azken diskoa, Pobre gara, aurkezteko lehen kontzertua Añorgan emango du. Belardi taldearekin grabatu ditu kanta guztiak, hau da, bi herrikiderekin: Fernando Leizak jo du bateria eta Mikel Artiedak baxua. Diskoa aurkeztu eta lehen kontzertua emango duzu Añorgan. Nolakoa da diskoa? Aurrez argitaratu nituenen ildoa jarraitzen du, baina aurrekoak intimistagoak ziren eta honek rock kutsu handiagoa du, kantu guztiak taldean prestatu ditugulako, nahiz eta musika eta hitz guztiak nik egin ditudan. Beraz, diskoaren azalean nire izena ageri den arren, talde lanaren emaitza izan da. Zertan gara pobre? Ez gabiltza ondo. Ez zait gustatzen gizakiok mundua nola bideratu dugun aspektu askotan eta gai horren inguruan idatzi ditut kantak. Disko autokritikoa da. Uste dut beste norabide bat har dezakegula eta, zeharka bada ere, aurrekoak baino disko politikoagoa da. ... Fri, 16 Nov 2007 01:00:00 +0100 AÑORGA Añorgan etxeak eraiki behar dituztela erantzun dio Letamendiak PPri http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-15/p00007005/Añorgan_etxeak_eraiki_behar_dituztela_erantzun_dio_Letamendiak_PPri.htm Añorgatarrek autoa uzteko duten arazoaz kezkatuta, PPk Añorgako hiribideko 5 eta 15 zenbakien artean aparkalekua egitea proposatu zuen. Jorge Letamendia hirigintza zinegotziak lursail horretan etxebizitzak egiteko proiektua aurreikusita dagoela gogorarazi die PPko kideei. Duela zenbait hilabete Plan Orokorra aldatu eta Añorga hiribideko lursail horretan etxebizitzak egitea adostu zuten. Honela, 154 etxebizitza libre, babestutako beste 116 eta aparkalekua egingo dituzte Añorgako hiribideko lursailean. Thu, 15 Nov 2007 01:00:00 +0100 AÑORGA Añorgan aparkalekua nahi du PPk http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-14/p00008974/Añorgan_aparkalekua_nahi_du_PPk.htm Añorga hiribideko 5 eta 15 zenbakien arteko lursaila jo du PPk aparkalekua egiteko lursail aproposa Añorga Txikin aparkalekua egiteko proposamena aurkeztuko du PPk espazio publikoko batzordean. Era honetan bizilagunek autoa uzteko dituzten arazoei irtenbidea eman nahi die PPk. Autoa uzteko zailtasunak Lur azpiko aparkalekurik apenas ez eta Añorgako bizilagunek autoa uzteko komeriak dituztela salatu du PPk. Hori gutxi balitz, añorgatarrak ez diren herritar askok autoa bertan uzten dutela ohartarazi du Javier Urbistondo PPren zinegotziak. «Erdialdean leku aldetik eta TAOren tarifengatik, autoa uztea garesti dago; herritar asko, beraz, Añorgan uzten dute autoa eta gero, autobusa hartzen dute Erdialdera hurbiltzeko». ... Wed, 14 Nov 2007 01:00:00 +0100 AÑORGA Añorga KKEren 75. urteurrenaren bideoa gaur emango dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-09/p00003023/Añorga_KKEren_75._urteurrenaren_bideoa_gaur_emango_dute.htm gari otamendi 1997an Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak 75. urteurrena ospatu zuen eta hainbat ekitaldi egin zituzten. Garrantzitsuena urte horietako gertaerak agertzen zituen antzerkia izan zen, besteak beste, adin guztietako auzotar askok hartu zutelako parte bertan. Eszenatokian aritzeko ohitura handiagoa zuten Arkaitz eta Ertizka taldeez gain, añorgatarrek denetarik egin zuten: zartzuela kantatu, antzeztu, aro bakoitzeko jantziak prestatu, auzoko maketa egin, eta abar. Euskal Telebistak eman zuenetik ez da emanaldi publikorik egin eta Añorga Kirol eta Kultur Elkarteak, hamar urte ondoren, gaur emango du Antxon Ayestaran kultur etxean 19:30etik aurrera. Ondoren meriendatxoa izango da eta nahi duenak DVDa erosi ahal izango du. Elkarteko bazkideek hiru euro ordaindu behar dituzte DVDaren truke eta bazkide ez direnek bost. Añorga Kirol eta Kultur Elkarteak dei egin die añorgatarrei, kultur etxera autoz joan ez daitezen, ilarak sortzen direlako. ... Fri, 09 Nov 2007 01:00:00 +0100 AÑORGA «Kasta entrenamenduetan sortzen da» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-13/p00003011/«Kasta_entrenamenduetan_sortzen_da».htm gari otamendi Hizlari ona da Mikel Unanue. Ireki duen dendako altzariak saltzeko arazorik ez du izango, ziur. Elkarrizketa izan behar zuena solasaldi bihurtu da bat-batean. Izan ere, ez ditu alferrik egin hogei urte profesional mailan eta asko du kontatzeko. Zer gogoratzen duzu lehen partida horretaz? Oroitzapen ona daukat. Jokatzeko ilusio handia nuen, pilotaria izan nahi nuen, bizimodua jokatzen atera, besterik gabe. Inpresio gehiago egin zidan aste batzuk lehenago, debuta egiteko aukera izango nuela esan zidatenean. Izugarria da hori. Profesionalen partida pila bat ikusi genituen baita ere, eta gogoratzen naiz ez zidatela halako inpresorik sortu. Haiekin erraz arituko nintzela uste nuen, baina kantxan konturatu nintzen zergatik ziren profesionalak. Hori zen egurra ematea! ... Sat, 13 Oct 2007 01:00:00 +0200 AÑORGA Futbol zelaiko dorrea berritu eta frontoia margotu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-20/p00002006/Futbol_zelaiko_dorrea_berritu_eta_frontoia_margotu_dute.htm gari otamendi Añorgako futbol zelaiko dorrean berritze lanak egin dituzte. Dorrea margotu eta txukuntzeaz gain, argiztapena bera ere berritu dute.Bestalde, frontoian ere obrak egin dituzte. Paretak margotu egin dituzte berdeak dira orain eta horretaz gain, Añorga Kirol eta Kultur Elkartearen ikurra jarri dute pilotalekuaren goialdean. Thu, 20 Sep 2007 01:00:00 +0200 AñORGA Arkaitz Dantza Taldea Cantonigroseko lehiaketan, garaile http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-24/p00002016/Arkaitz_Dantza_Taldea_Cantonigroseko_lehiaketan_garaile.htm GARI OTAMENDI Ostiralean jokatu zen lehiaketaren0 hogeita bosgarren edizioa eta mundu osoko hamabi talderen artean puntuazio altuena eman zion epaimahaiak Añorgako taldeari. Bartzelonako Osona eskualdean egon dira añorgatarrak. Ostegunean iritsi eta, lehiaketatik kanpo, lehen emanaldia egin zuten; Luzaideko inauteria, hain zuzen ere. Ez ziren erabat gustura gelditu, Jokin Otamendi, taldeko dantza-maisuak eta dantzariak esan duenez: «Gauza txiki ugarik kale egin zuten, detaileak akaso, baina azken emaitzarekin ez ginen batere gustura geratu». Esan liteke ostiralerako akuilua izan zela hura. Oier Mendiola, taldeko zuzendari eta dantzariak dio zergatik: «Oholtza gainera ateratzeko tentsio puntu bat behar da. Jokinek hitz batzuk esaten zizkigun animatzeko. Beti bezala, lan ona egin behar genuela esan zigun, adi egon behar genuela eta genuen dena eman». Arkaitzen errepertorioaren oinarri diren Gipuzkoako dantzak egin zituzten ostiraleko saioan. Oso modu kuriosoan jakin zuten lehen postua lortu zutela. Sant Juliá de Vilatorta herrian egon dira jaialdiak iraun duen egunetan, hango familietako etxe batzuetan. Hango festak izaki, gauean emanaldi bat egin behar zuten. «Hasi baino lehen Oier hitz batzuk esaten ari zen oholtza gainetik. Gu ere han geunden eta bat-batean taldekoak garrasika eta saltoka hasi ziren. Isiltzeko esaten genien, batek irabazi egin genuela esan zigun arte. Oierrek mikrofonotik esan zuenean, hori ikusleen txalo zaparrada!», kontatu du Nagore Imaz dantzariak. ... Tue, 24 Jul 2007 01:00:00 +0200 AÑORGA Arkaitz Dantza Taldea, Kataluniako Cantonigros herrian asteburuan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-18/p00003011/Arkaitz_Dantza_Taldea_Kataluniako_Cantonigros_herrian_asteburuan.htm gari otamendi Añorgako Arkaitz Dantza Taldea Kataluniako Cantonigros herrira joango da bihar, bertako Nazioarteko Dantza Txapelketan parte hartzera. Añorgako taldeak lehen aldiz parte hartuko du txapelketa horretan. Cantonigroseko txapelketak 25 urte beteko ditu aurten. Hamar minutuko bi emanaldi egin beharko dituzte Añorgako dantzariek. Hasteko, Gipuzkoako dantza tradizionalak eskainiko ditu Arkaitzek, taldearen izaera eta nortasunarekin bat egiten dutenak. Ondoren, Luzaideko Inauteria. Finalerako sailkatuko balira, beste dantza bat egin beharko lukete. Taldeak bidaia baliatu nahi du dantzari gazteek eskarmentua har dezaten eta beste zenbait herritako dantzak ikus ditzaten. ... Wed, 18 Jul 2007 01:00:00 +0200 AñORGA Bizimodu osoa, itsasoari eskainia http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-17/p00004024/Bizimodu_osoa_itsasoari_eskainia.htm x. etxabe / a. portugal Urtetik urtera, gero eta arrantzale gutxiago geratzen da oro har, eta are gutxiago Donostian. Agian horregatik, urtetik urtera balio sinbolikoagoa du Karmengo Amaren egunez ospatzen duten Gipuzkoako Arrantzale Zaharraren Omenaldi Egunak. Atzo, 80 urte bete zituen tradizio bihurtu den ekitaldi honek. 70 urte edo gehiago dituzten Gipuzkoako baxurako arrantzaleei egiten zaie gorazarre egun honetan. Atzo, guztira, 380 beterano omendu zituzten. Hondarribikoak, Mutrikukoak, Oriokoak... Horien artean, 37 ziren donostiarrak. Donostiako udaletxean egin zieten harrerarekin hasi zen atzo arrantzaleen egun handia. Bertan hartu zituzten Ramon Etxezarreta Udaleko kultura ordezkariak eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak. Etxezarretak, arrantzaleak ez ezik, arrantzaren munduan lan egin duten emakumeak izan zituen gogoan. Olanok, berriz, arrantzaleen lana ezinbestekotzat jo zuen: «Arrantzarik gabe ezin da Euskal Herria ulertu». Beteranoenei ere eskaera egin zien Olanok, arrantzaren mundua erabat utz ez dezaten: «Haien jakituria eta memoria garrantzitsuak dira». Bertsoak ere izan ziren, arrantzaleen omenez. ... Tue, 17 Jul 2007 01:00:00 +0200 AÑORGA Buruhandi eta erraldoien topaketa, lehen aldiz Añorgan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-11/p00006006/Buruhandi_eta_erraldoien_topaketa_lehen_aldiz_Añorgan.htm raul perez Igandean izango da aurtengo jaietako berrikuntza nagusia: erraldoi eta buruhandien topaketa. Donostiako Irrintzi konpartsakoek, Goizuetakoek eta etxekoek, Añorgakoek parte hartuko dute topaketan. Bilboko Irrintzi konpartsa lau erraldoiz osatuta dago euskal mitologiako pertsonaiak irudikatzen dituzte. Goizuetakoari dagokionez, erraldoi berri-berriak ekarriko dituzte Añorgara. Etxeko konpartsa, azkenik, zahar-zaharra da eta bi erraldoiz Añorgako alkatea eta alkatesa eta bost buruhandiz osatuta dago. Buruhandi eta erraldoien konpartsak 09:30ean aterako dira Errekalderantz, eta han hamaiketakoa emango diete. Errekaldetik Añorga Txikira joango dira ondoren, eta bertako elkartean ere indarberritzeko aukera izango dute. Eguerdian, azkenik, Añorgara iritsiko dira dantzari txikien emanaldian izateko. ... Wed, 11 Jul 2007 01:00:00 +0200 AñORGA Añorga Kirol Elkartea, HITZArekin http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-28/p00003017/Añorga_Kirol_Elkartea_HITZArekin.htm R. Perez » Añorga Kirol Elkarteak urteko afaria egin berri du. Sail guztietako jokalariak, entrenatzaileak eta laguntzaileak elkartu dira pilotalekuan, lagunartean. Irutxuloko Hitza kobraketa kanpainan murgilduta dagoen honetan, Añorga Kirol Elkarteak ere bat egin nahi du euskarazko egunkariarekin. Elkarteak sortzen dituen albiste guztiak Hitzan irakurtzen jarraitu nahi dute eta añorgatar eta, oro har, donostiako euskaltzale guztiak harpidedun ordaintzaile izateko animatu nahi dituzte. Thu, 28 Jun 2007 01:00:00 +0200 AñORGA Dantzari Txiki eguna egingo dute etzi http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-05-02/p00008001/Dantzari_Txiki_eguna_egingo_dute_etzi.htm raul perez Pedalei eragin zieten urtetan guztiek. 50eko eta 60ko hamarkadetan, gehienek. Bizikleta aspalditik alde batera utzita dute gehienek. Dena dela, hartu-emana ez galtzeko, duela 30 bat urtetik, Gipuzkoako hainbat txirrindulari ohi elkartzen dira maiatzaren 1ean Añorgan. Jolas Etxean bazkaltzen dute, besteei bizitza nola doakien jakiten dute eta nola ez, garai bateko ibilerak ekartzen dituzte gogora. Menua, jakina, ez da bizikleta gainean zebiltzan garaikoa bezain zorrotza izaten: krema txupitoa, iberikoak, zainzuriak, otarrainxkak, onddo-nahaskia, zapoa, azpizuna, mamia... Añorga Txikiko Jose Fadriquek antolatzen du bazkaria. «Piskanaka zahartzen goaz, eta zaila da gu guztiok elkartzea», esan zuen Fadriquek, nor bere lekuan jartzen zuen bitartean. «Ni ez nintzen txirrindulari ona izan, baina Periko Matxainek Errenterian bizikleta denda zabaldu zuenean ni izan nintzen lehen langilea», gaineratu zuen umoretsu. ... Wed, 02 May 2007 01:00:00 +0200 AÑORGA Errekalde elkarteak 25. urteurrena ospatuko du bihar http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-04-28/p00003009/Errekalde_elkarteak_25._urteurrena_ospatuko_du_bihar.htm gari otamendi Urtero egin ohi dute urtemuga bazkaria Errekalde elkartean apirila bukaeran, baina aurtengoa berezia izango da. Zilarrezko Ezteiak ospatuko baitituzte. Bazkaria ez ezik, mus txapelketa eta zuzeneko musika izango da Errekalde hiribideko 45. atariko elkartean. Errekaldeko presidente Jabi Gabilondok azaldu duenez, elkarteko bazkide gehienak Añorgakoak bertakoak dira eta elkartearen historian 1991. urtea mugarria izan zen. Izan ere, urte horretan atera zuen Errekaldek lehen urtez haurren danborrada. «Eukal Billera eta gero, gu izan ginen haurren danborrada ateratzen lehenak. Gurea bezalako auzo txiki batean nahikoa lan ematen digu taldea osatzeak». ... Sat, 28 Apr 2007 01:00:00 +0200 AñORGA Errekalde elkarteak 25. urteurrena ospatuko du bihar http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-04-24/p00007001/Errekalde_elkarteak_25._urteurrena_ospatuko_du_bihar.htm Ur mozketa izango da bihar Añorgan Udaleko urak ustiatzeko eta saneamenduko zerbitzutik jakinarazi dute, Añorgako Atotxarreka auzunean ur zerbitzuaren mozketa izango dena bihar. Goizeko bederatzietan ura moztuko da eta aurreikusitakoaren arabera, behintzat, bost orduz auzo honetako bizilagunak urik gabe egongo dira. Zerbitzu mozketa ur depositoaren garbiketa eta hobekuntzarako egingo diren lanak aurrera eramateko da beharrezkoa. Tue, 24 Apr 2007 01:00:00 +0200 AÑORGA 'Holidays in Bardulia 2007' Añorgako ZinemanHilaren 26 eta 27an egingo da punk festa http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-01-24/p00010011/Holidays_in_Bardulia_2007_Añorgako_ZinemanHilaren_26_eta_27an_egingo_da_punk_festa.htm erredakzioa Holidays in Bardulia jaialdia 2004. urtean jaio zen Andoaingo gaztetxean, punk-oi! mugimendua sustatzeko asmoz. Jaialdi honetan talde berriek hartzen dute parte. Ez dira talde ezagunak izaten, baina gipuzkoarrak dira eta punk-oi! mugimenduaren barruan aritzen dira. Aurtengo jaialdia, laugarrena, Añorgako Zineman egingo da; aurretik Andoainen, Oñatin eta Azpeitian egin zen. Bi egunetan 14 talde ariko dira Zineman jotzen. Ostiralean, 21:00etatik aurrera, besteak beste Ostikua Potrotan eta Agressive Combat egongo dira. Larunbatean hamar talde ariko dira eta 17:00etan hasiko dira. Berrikuntzen artean larunbatean egingo den bazkari herrikoia dago, 150 pertsonarentzat aurreikusia, eta kontzertuen grabazioa, etorkizunean DVDa argitaratzeko. ... Wed, 24 Jan 2007 01:00:00 +0100 AÑORGA Unanue-Zar bezpiztu egin da http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-01-06/p00006016/Unanue-Zar_bezpiztu_egin_da.htm gari otamendi Urte berriarekin batera sartu da bizitzera Joxean Olaizola etxe berrira. Ez da nolanahiko etxea, hala ere, bostehun urte inguru baititu Unanue-Zar baserriak. 2003ko martxoaren 25ean erre zen zati handi bat eta egitura berritu eta gero, lehen ganbara zen tokian egin du etxebizitza Olaizolak. Ia lau urte pasatu dira Unanue-Zar baserria erre zenetik. Arkeolan elkarteak sutea izan eta gutxira egindako azterketaren arabera, XV. edo XVI. mendekoa da eraikina. Gipuzkoako baserri zaharrenetakoa da Añorgakoa. Joxean Olaizolaren arabera, zaharrena. «Goizean hasi zen sua tximinia batean, zazpi eta erdiak inguruan. Handik 20 minutura iritsi ziren suhiltzaileak. Kalteak txikiak zirela zirudienean bukatu zen ura. Ordu eta erdi behar izan zuten ur gehiago ekartzeko eta tarte horretan barruko egitura osoa eta teilatua erre ziren». Añorga alde horretan ez zegoen halako kasuetarako nahikoa urik. Epaitegiak agindutako informe guztiek gauza bera adierazten dute: azpiegitura falta. Orain dela gutxi egin dute ur biltegi berria Bidarte baserriaren inguruan, baina inguruko baserrietara ez da oraindik hodi berririk iristen. Sutearen ondorioz, baserriaren harrizko hormak baino ez ziren zutik geratu. ... Sat, 06 Jan 2007 01:00:00 +0100 AÑORGA Ekialdetik Añorgara http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-01-04/p00003023/Ekialdetik_Añorgara.htm gari otamendi Hiru Erregeek 17:30ean dute bihar hitzordua Añorgan. Bakoitzak auzoko zati bat bisitatuko du eta Añorgako elizan elkartuko dira berriro hirurak, meza aurretik. Elizan geldialditxoa egin eta gero, haurrak agurtuko dituzte frontoian eta gauean banatuko dituzten oparien aurrerapen bat egingo diete.Errekaldeko elkartetik aterako da Meltxor eta Añorga Txikiko Atotxa-Errekatik Baltasar. Añorgan bertan, Antxon Aiestaran kultur etxean itxarongo die Gasparrek eta18:30ak aldera elizan Jesus haurra agurtuko dute jaiotza biziduna izango da. Bertan Añorgara nola eta zertara heldu diren azalduko diete Erregeek auzotarrei. ... Thu, 04 Jan 2007 01:00:00 +0100 AñORGA Antxon Aiestaran gogora ekarriko dute Añorgan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-12-30/p00004014/Antxon_Aiestaran_gogora_ekarriko_dute_Añorgan.htm erredakzioa Antxon Aiestaran zena omenduko dute bihar Añorgan. Duela egun gutxi 20 urte bete ziren Antxon Aiestaran hil zenetik. Hori dela eta, auzokide ospetsua izandakoari omenalditxoa egin nahi diote. Biharko meza eta gero, Ertizka Otxoteak abestuko du elizan bertan. Hain justu, Ertizka Otxoteko Evaristo Aiestaran Antxonen anaia da.Antxon Aiestaran Donostiako Orfeoiaren zuzendaria izan zen 1968tik 1986ra bitartean eta haren zuzendaritzapean Orfeoiak AEBetako agertoki garrantzitsu askotan abestu zuen. Auto istripuz hil zen Aiestaran, 1986ko abenduaren 22an. Haren izena du Añorgako kultur etxeak. ... Sat, 30 Dec 2006 01:00:00 +0100 AñORGA Egin bazkide! http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-11-24/p00003009/Egin_bazkide.htm gari otamendi Añorga Kirol eta Kultur Elkarteko bazkideek txartela berritzeko aukera dute asteotan. Igande eguerdian hilaren 19an, 26an eta abenduaren 3an, 12:00etatik 14:00etara joan daitezke elkartearen idazkaritzara eta lanegunetan, 19:00etatik 21:00etara. Hala ere, irailean lanean hasi den zuzendaritza berriaren erronka ez da bakarrik oraingo bazkideei eustea. Elkarteak bazkide gehiago izan nahi ditu. Añorgako familia bakoitzak bazkideren bat izatea nahi dute elkartekoek. Bazkide izateko, gazteek 20 euro ordaindu behar dituzte urtean, helduek 40 euro eta erretiratuek 30. Añorga Kirol eta Kultur Elkarteak kultur ekintzak indartu nahi ditu aurrerantzean, eta horretarako, bazkide gehiago behar ditu. Elkarteak jarduera asko antolatzen ditu: Karmengo Amaren festak, haurrentzako ekintzak, Gabonetako kantuak, eta abar. Hori guztia gutxi balitz, Errege kabalgata handitu egin da urteetan zehar, neurri handi batean doan ematen dituzten opariei esker. Ekintza horiek guztiak, neurri handi batean, bere gain hartzen ditu elkarteak. ... Fri, 24 Nov 2006 01:00:00 +0100 AñORGA Gazte Eguna bihar, ekitaldi askorekin http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-11-03/p00003003/Gazte_Eguna_bihar_ekitaldi_askorekin.htm gari otamendi Añorgako Gazte Asanbladak Gazte Eguna antolatu du biharko. Goizean, arratsaldean eta gauean ekitaldiak izango dira Añorgan.Goizeko ekitaldiei dagokienez, 11:00etatik aurrera barrenea, haurrentzako jolasak eta hainbat tailer izango dira frontoian. 14:00etan herri bazkaria izango da; txartelak Jolas Etxean, Añorgako gazte lokalean, Antiguako Garai tabernan eta Antiguotarrak elkartean eta Igeldoko gazte lokalean daude salgai. Arratsaldean, 17:00etan, Antigua, Añorga eta Igeldoko gazteen arteko desafioa izango da. Desafioa bukatutakoan, triki-bertso-poteoa izango da Añorgan zehar. Eta Gazte Egunari agur esateko, kontzertuak antolatu dituzte. 20:00etan, Jolas Etxean, Karelean taldeak joko du eta 22:30ean, zinean, UK Bill, Plan B, Obligaciones eta Señor No taldeak izango dira. Egun osoan zehar, bestalde, argazki erakusketa eta Añorgako gazte lokaleko aldizkari eta fanzine erakusketa izango dira zinean. ... Fri, 03 Nov 2006 01:00:00 +0100 AñORGA Añorgako zikloturismo klasika egingo dute berriz http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-12/p00004004/Añorgako_zikloturismo_klasika_egingo_dute_berriz.htm gari otamendi Hilaren 29an egingo dute, aspaldiko partez, Añorga-Arano-Goizueta klasika. Halako izena eduki arren, bizikletaz egiten den txango hau festa giroan egiten da: bizikleta, kaskoa eta umore ona nahikoa dira parte hartzeko. Hain zuzen ere, bazkaria Goizuetako Umore-Ona elkartean izango da. Bizikletan maiz ibiltzen ez direnek ere parte har dezaten nahi dute antolatzaileek. Hori dela eta, ibilbidea laburra da 30 kilometro eta ez dago denbora mugarik Goizuetako helmugara iristeko.Orain dela hamar urte arte Santio egunean, uztailaren 25ean, egiten zen irteera hau, Añorgako festak bukatu eta berehala. Bat-batean antolatzeari utzi zioten eta aurten Mikel Altuna eta Joseba Manterola auzotarrek berreskuratu dute. Lehen bezala, udan egin nahi zuten, baina denboraz larri ibili ziren, eta azkenean udazkenerako uztea erabaki zuten. Ekimena jendetsua baldin bada, litekeena da... Thu, 12 Oct 2006 01:00:00 +0200 AÑORGA Añorgako zikloturismo klasika egingo dute berriz http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-12/p00012001/Añorgako_zikloturismo_klasika_egingo_dute_berriz.htm maider azurmendi Añorgako Rezola museoan erakusketa-tailer berria jarri dute azaroaren 28ra arte. Tailer hauek haur zein helduei zuzenduak daude, beraz, familia guztiak goza dezake ekimen dibertigarri honekin. Aldi berean, didaktikoa izan daiteke ingurugiroaz eta honen babespenaz zerbait gehiago ikasi ahal izateko. Erakusketaren izena galdera bat da, bertaratzen den edonori egingo zaiona: Gure mundua... hobetu al dezakegu?. Erantzun zaila du, ordea. Abiapuntu honetatik hasita, gune batean hainbat galdera planteatzen dira. Adibidez: garapen iraunkorra utopia bakarrik al da? Dirua eta garapen iraunk... Thu, 12 Oct 2006 01:00:00 +0200 AÑORGA Añorga eta dantza, biak bat http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-09-15/p00003014/Añorga_eta_dantza_biak_bat.htm gari otamendi / raul perez Arkaitz Añorgako Dantzariak taldea C.D Añorga elkartean gaur egungo Añorga Kultur eta Kirol Elkartea sortu zen 1926an. Añorgak 75 urte dantzan liburuan jasota dagoenez, Añorgako jaietan kanpoko dantzariak ekarri behar zituzten, Añorgan dantzaririk ez zegoelako. Hura ikusita, Añorgan bertan taldea osatzea erabaki zuten, Manuel Arizmendi, Joxe Zabala eta Jorge Ganuzaren bultzadapean. Lorenzo Pujana maisuaren esanetara hasi zen dantza taldea. 1927ko jaietan egin zuen lehen emanaldia, eta klubeko aktetan jasota dagoenez, poz-pozik geratu ziren emanaldiarekin. Hasieratik Añorgan ez ezik inguruan ere dantza egin zuen taldeak: Lasarteko golfean, zalditegian, Pasealeku Berrian, Atotxako Alardean, Donibane Lohizunen... ... Fri, 15 Sep 2006 01:00:00 +0200 AñORGA Añorga eta dantza, biak bat http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-09-15/p00012036/Añorga_eta_dantza_biak_bat.htm eluska ugalde Maiz antolatu izan dira musikaren edo musika tresnen inguruko erakusketak. Baina gutxitan, porlanari eta eraikuntzari lotutako museo batean. Hilaren 24ra arte herri musika tresnei buruzko erakusketa dago Añorgako Rezola museoan. Musikak edonon daukalako lekua. Arkaitz dantza taldeari bururatu zitzaion erakusketa jartzea, eta horretarako, Juan Mari Beltrani eskatu zioten laguntza. Beltran Oiartzungo Herri Musika Txokoaren arduraduna da; Rezola Museokoa berak prestatutako erakusketa da, batetik bestera eramateko modukoa. Bertan ez daude, noski, Oiartzunen dituen tresna guztiak milatik gora baina, bertara joanda, Euskal Herrian zein instrumentu jo izan diren eta jotzen diren ikas daiteke. ... Fri, 15 Sep 2006 01:00:00 +0200 AÑORGA Irudimenean, urrezko domina http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-07-15/p00005013/Irudimenean_urrezko_domina.htm gari otamendi Koadrilen afaria, danborrada, Arkaitz dantza taldearen emanaldia, Jolas Etxea pilota txapelketaren finalak ... Hamaika hitzordu izaten dira urtero Añorgako karmenetan. Hala ere, Orikiz mozorro festa da, dudarik gabe, arrakastatsuenetakoa. Joan den urtean, Tirol bihurtu zen Añorga egun batez, eta ostegun gauean kiroldegi eta atletismo estadio baten itxura hartu zuen auzoak. Izan ere Olinpiar Jokoak ziren aurtengo mozorro festako gaia. Batzuk futbolari jantzi ziren, beste batzuk txirrindulari eta atleta jantzi zenik ere izan zen. Ohi bezain irudimentsu ibili dira aurten ere añorgatarrak. Datorren urtean ez dute erraza izango aurtengoa gainditzea. Eta ahalegindu ahaleginduko dira, ziur. ... Sat, 15 Jul 2006 01:00:00 +0200 AÑORGA Festa giroan jokatuko dituzte finalak igandean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-07-14/p00009007/Festa_giroan_jokatuko_dituzte_finalak_igandean.htm a. portugal Jaietan, igandean jokatuko dituzte Añorgako pilota txapelketako finalak, 16:00etatik aurrera. Apirilaren 1ean hasi zen aurtengo txapelketa, eta astez aste kanporaketak egin ondoren, etzi jokatuko dituzte partida erabakigarriak, kadete, jubenil, 22 azpiko eta senior kategorietan.Parte-hartze handia izan ohi da txapelketa honetan. Aurten, esaterako, 60 bat kadete, 50 jubenil inguru eta 22 urte azpiko eta seniorretako 35na pilotarik eman dute izena. Kanporaketa sistemaren bitartez, astez aste murrizten joan da kopuru handi hori, harik eta etziko finalera iritsi arte. Aurreko txapelketa guztietan eta kanporaketetan bezala, antolatzaileek igandean frontoira zale asko gerturatzea espero dute. Batez ere, Añorgako jaiak direla kontuan hartuta. ... Fri, 14 Jul 2006 01:00:00 +0200 AÑORGA Rock kontzertua Añorgako jaietan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-07-14/p00010012/Rock_kontzertua_Añorgako_jaietan.htm musika » Karmen jaietan murgilduta daude añorgatarrak. Beste hainbat ekitaldirekin batera, gaur rock kontzertua antolatu dute. Arima Beltza, Uek eta Naiz Roxa musika taldeak arituko dira bertan. Kontzertuak etenaldia izango du, tartean danborradak joko baitu. NOIZ: Uztailak 14, 22:30ean. NON: Añorgan. Fri, 14 Jul 2006 01:00:00 +0200 AÑORGA Zaharrak, jaiak berotzen http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-07-10/p00005004/Zaharrak_jaiak_berotzen.htm ion lopez / raul perez Añorgako 175 lagun inguru elkartu ziren atzo Jolas-Etxean auzoko jai ohi bezala hasteko. Urtero Añorgako zahar-etxeak antolatzen duen bazkarira lagun asko hurbildu ohi da, eta atzo ez zen gutxiago izan. Mari Carmen Ballesteros zahar-etxeko presidenteak Irutxuloko Hitzari esan zionez, «oso giro polita izan dugu egun osoan zehar. Jaiak hasi aurretik egiten dugu bazkari hau aspalditik eta ohiturari eutsi nahi diogu». Urtero, 80 urte betetzen dituztenei omenaldia egiten diete Añorgan: «Kutxak, Euskadiko Kutxak eta Udalak 85 urte betetzen dituztenei opariak egiten dizkiete, baina guk aspalditik egiten diegu omenaldia 80 egiten dituztenei eta horrela jarraitzeko asmoa dugu». Bederatzi lagun omendu zituzten atzo. Arratsaldean Arkaitz dantza taldeak ikuskizuna eskaini zien zaharr... Mon, 10 Jul 2006 01:00:00 +0200 AñORGA Tailer ludiko eta didaktikoa antolatu du Añorgako Rezola museoak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-06-22/p00011002/Tailer_ludiko_eta_didaktikoa_antolatu_du_Añorgako_Rezola_museoak.htm Ur mozketak Añorgan Ur horniketa sarean lanak direla eta, beharbada, zerbitzu moztuko dute bihar, ekainak 23, 09:00etatik 12:00etara Añorgako hainbat kaletan. Mozketak ondorengo kaleei eragingo die, agian: Añorga hiribidea, Añorga Txiki, Atotxarreka Bidea 1. zenbakitik 49. zenbakira, Errekalde hiribidea 17. zenbakitik 57. era, zenbaki bakoitietan, Errotazar Bidea 3.z enbakitik 17. era, zenbaki bakoitietan eta Pedro Jose Bidea. Thu, 22 Jun 2006 01:00:00 +0200 AÑORGA Añorga Kirol Elkartearen eguna, ostiralean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-06-07/p00011002/Añorga_Kirol_Elkartearen_eguna_ostiralean.htm Ur mozketak Añorgako hainbat kaletan Ur horniketa sarean berritze lanak egiten ari direnez, bihar, ekainak 8, zerbitzua moztuko dute, agian, Añorgako hainbat kaletan 09:00etatik 12:00etara. Saneamenduzerbitzuak jakinarazi duenez, ur mozketak honako kaleei eragingo die: Añorgako hiribidea 1. zenbakitik 27. zenbakira, Añorga Txikiko etxeak, eta Atotxarreka bidea6. zenbakitik 49. zenbakira. Wed, 07 Jun 2006 01:00:00 +0200 AÑORGA Añorgatarrak pozik daude bidegorriarekin http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-05-04/p00003024/Añorgatarrak_pozik_daude_bidegorriarekin.htm raul perez Añorga Txiki eta Errotaburu arteko bidegorriaren lanak oraindik ez daude erabat bukatuta. Horrek añorgatarrei ez omen die gehiegi axola. Urteak pasatu baitituzte bidegorriaren zain, eta bidea eginda dagoela ikusi orduko, erabiltzen hasi dira. Oro har, pozik daude. Bidegorria Añorga Txikiko errotonda txikiaren ondoan hasi eta Errotaburuko gasolindegiaren pareraino iristen da. Eusko Trenen trenbidearen eta errepidearen artean egin dute bidegorria, eta Toki Alai eta Pagola Azpi etxeen ondotik pasatzen da. Oinez, hamar minutu inguru behar izaten dira bidearen alde batetik bestera iristeko. Txirrindulariek, noski, azkarrago zeharkatzen dute. ... Thu, 04 May 2006 01:00:00 +0200 AñORGA Emausek egoitza berria inauguratu du http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-04-07/p00005019/Emausek_egoitza_berria_inauguratu_du.htm raul perez Emaus Fundazioak egoitza berria inauguratu zuen atzo Añorgan, Belartza industriagunean. Elkarteak bi pabilioitan banatu ditu zerbitzuak. Pabilioiko beheko solairuan utziko dituzte eramandako altzariak, etxetresna elektrikoak eta jantziak. Konpondu beharrekoak ondoko pabilioira eramango dituzte, eta ondo daudenak, zuzenean goiko solairura; salmenta gunera, alegia. Bigarren eskuko altzariak, jantziak, liburuak eta beste hainbat osagai dituzte salgai. Altzari guztien xehetasunak ukipen-pantailaren bitartez jaso ahal izango dira: prezioa, ezaugarriak... Beste pabilioian, beheko solairuan, Eko Center delakoa zabaldu du Emausek. Gune horretan, alde batetik, erabilitako objektuak konponduko dituzte. Langile batek jardungo du han, baina nahi duenak bertan konpondu ahal izango ditu bere altzariak eta etxetresnak, doan. Toki horren ondoan, berrerabilpena eta artea lotzen dituen gunea dago. Objektu zaharrei erabilpen bitxia ematean datza gune hori. Ekoteka berrerabilpenarekin lotutako informazioarekin eta Ekogela haurrei berrerabilpenari buruzko ikastaroak emateko lekua ere ipini dituzte. ... Fri, 07 Apr 2006 01:00:00 +0200 AÑORGA Unanue-Zar baserriaren lanak, bide onetik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-04-05/p00004008/Unanue-Zar_baserriaren_lanak_bide_onetik.htm gari otamendi Unanue-Zar baserria berreraikitzeko lanak bide onetik doaz. Teilatua bukatuta dago, eta kanpoalde osoa apirilean bertan amaitzeko asmoa dute. Joxean Olaizolak adierazi digunez, lan hori egin ondoren, familiaren etxebizitza egiten hasiko dira garai batean, behealdean zegoen, eta orain azken solairuan egin nahi dute. Gogoan izan Unanue-Zar aterpetxea ere bazela, erre baino lehen. Hainbat taldek erabili zuten baserria asteburupasak, bilerak edo jardunaldiak egiteko. Bosniako haurrak ere izan zituzten baserrian. Olaizolatarrek aterpetxea egin nahi dute berriro; etxea prest dago horretarako, baina dirua falta dute. Horregatik, dirulaguntzaren bat eskuratu nahi lukete aterpeari heldu ahal izateko. ... Wed, 05 Apr 2006 01:00:00 +0200 AñORGA Ikastola koskortu da http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-03-31/p00003018/Ikastola_koskortu_da.htm gari otamendi Amassorrain ikastolaren Añorga Txikiko egoitzak 25 urte egin ditu aurten. Urteurrena behar bezala ospatzeko, apirilaren 8an ekitaldia egingo dute, eraikinean bertan. Ikastola zabalik egongo da goiz osoan, eta eraikina egin zutenetik ikastolan ibilitako belaunaldi guztien argazkiekin osatutako erakusketa bisitatu ahal izango da. Horrez gainera, dantzariak, bertsolariak, pilota partidak eta hamaiketakoa izango dira. Festa prestatzeko bileran egon gara Mertxe Aizpuruarekin eta Imanol Alkortarekin. Mertxe Aizpurua oraingo zuzendaria da eta Imanol Alkorta, eraikin berria egitea pentsatu, proposatu eta eraiki zuen zuzendaritzako lehendakaria. «Auzo guztiak hartu zuen parte horretan. Erabateko talde lana izan zen», adierazi digu Alkortak. Urtemuga ekitaldia oraingo eta hasierako zuzendaritza ari dira antolatzen. Hasieran, astebeteko egitaraua antolatzea pent... Fri, 31 Mar 2006 01:00:00 +0200 AñORGA Errege Magoak ere ez dira Añorgarekin ahaztu http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-01-05/p00003008/Errege_Magoak_ere_ez_dira_Añorgarekin_ahaztu.htm gari otamendi Gaur, Errege Egun bezperan, Errege Magoek desfilea egingo dute Añorgan. Añorga Txikitik, Errekaldetik eta Añorgatik Errege Mago bana aterako da. Ohi bezala, Añorgako frontoian opariak emango dizkiete haurrei, mezaren ondoren. Juan Marañon iaz arte ibili zen antolakuntzan eta desfileaz hitz egin digu. Desfilea Rezola fabrikaren ekimena izan zela gogorarazi du Marañonek: «Langileon artean boluntarioak eskatu zituzten, eta auzotar askok eman genuen izena. Gauzak egiteko gogo handia zegoen, eta Añorga Kultur eta Kirol Elkartea ordurako martxan zebilen arren, Rezolak oraindik hainbat jarduera antolatzen zituen». ... Thu, 05 Jan 2006 01:00:00 +0100 AÑORGA Jolas Etxea taberna Basajaun bihurtu da http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-12-31/p00008009/Jolas_Etxea_taberna_Basajaun_bihurtu_da.htm gari otamendi Asier Gaston, Mikel Aizpuru eta Josu Zubizarretak duela gutxi hartu dute Jolas Etxea tabernaren ardura. Hiru lagunok eta beraiekin lanean dabiltzanek Basajaun izena jarri zioten tabernari. Mikel Aizpuru oso ezaguna da Añorgan. Txikitatik hainbat ekintzatan parte hartu du: dantzan, futbolean, antzerkian... Orain Añorga Kultur eta Kirol Elkarteko Futbol Saileko arduraduna da. Asier eta Josu ere, nahiz eta añorgatarrak ez diren, ezagunak dira. Iaz hasi ziren lanean Jolas-Etxeko sukaldean. Aurreko jabeek utzi egin behar zutela ikusirik, hiru lagun hauek taberna hartzeko aukerari ez zioten muzin egin. «Ogitartekoak, pintxoak, eguneko menuak, karta... denetarik dago aukeran. Gainera, zerbitzari asko bertakoak dira», dio Aizpuruk. ... Sat, 31 Dec 2005 01:00:00 +0100 AñORGA Unanue-zar baserriaberritzen ari dira http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-12-01/p00008010/Unanue-zar_baserriaberritzen_ari_dira.htm erredakzioa Duela aste gutxi Añorgako Unanue-zar baserria zaharberritzen hasi ziren. Izan ere, baserriko jabeek, Olaizola-Yurrita familiako senitartekoek, urte bukaera baino lehen hasi nahi zituzten konpontze lanak.Lan nagusia egiten ari dira aste hauetan: barrualdea finkatzen ari dira, porlanarekin. Laster, teilatua jarriko dute. Jabeak pozik eta itxaropentsu daude obrak martxan ikusita. «Beti esan dugun bezala, funtsezkoena barrualdea sendotzea zen. Hori eginda, poliki-poliki, gainerako lanei ekingo diegu, ahal dugun heinean». Barrualdea zeharo berrituta geratuko da obrak egin eta gero. Bestalde, eraikinaren kanpoaldean ere lanak egin behar dituzte, Jose Antonio Olaizolak dioenez: «Badakigu barrualdea ez dela lehen bezala geldituko, baina kanpoaldea lehen baino hobeto geratuko dela ziurtatu digute». ... Thu, 01 Dec 2005 01:00:00 +0100 AñORGA Benetako derbia http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-11-14/p00014001/Benetako_derbia.htm amaia portugal Derbiek ikusmin handia sortu ohi dute jokatu aurreko egunetan. Gero, ordea, normalean ez dira espero bezain partida onak izaten. Zorionez, atzokoak bai, atzo Añorga eta Realaren artean jokatutako norgehiagokak derbi batek izan behar duen guztia eduki zuen. Jokoa, golak, azken orduko ezusteak, tentsioa, epaileen erabaki zalantzagarriak... Baita azken minutuko penaltia ere.Eguraldia oso kaskarra izan bazen ere, ehun lagun pasatxo elkartu ziren atzo Rezolako futbol zelaian, donostiarren arteko derbia ikusteko. Espainiako emakumezkoen Lehen Mailako zortzigarren jardunaldiko partida zen atzokoa. Añorga eta Reala, sailkapeneko lehenengo biak, aurrez aurre. Donostiako futbolaren munduan ezagunak diren hainbat pertsona ere gerturatu ziren lehia ikustera. Arantxa del Puerto Añorgako kapitain ohia eta Xabier Manzisidor Realeko mutile... Mon, 14 Nov 2005 01:00:00 +0100 AÑORGA Agur Edorta, kaixo Iñazio http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-10-16/p00006016/Agur_Edorta_kaixo_Iñazio.htm gari otamendi Edorta Kortadi apaizak agur esango die gaur Añorga Txikiko Jesukristo Salbatzailea elizako fededunei. Egiako Maria Reina elizan izango da aurrerantzean Kortadi. Iñazio Agirre hernaniarrak hartuko dio lekukoa. Kortadi ohiko azalpen eta argibideak ematen ari zaizkio egunotan Iñazio Agirreri. Hain justu, elkar ezagutu zuten egunean, Irutxuloko Hitzak biekin hitz egin zuen. Edorta Kortadi oso ezaguna da Añorga Txikin, Ia hogeita hamar urte egin baititu bertan apaiz. Auzoaren sorrera eta hazkunde garaia ezagutu ditu Kortadik Añorga Txikira etorri zenean, artean hirigintza lanak ez zeuden zeharo bukatuta. Gainera, Historiaren Artean doktore da, eta Deustuko Unibertsitatean eskolak ematen ditu. Hemendik aurrera Maria Reina elizako parrokoa izango da. Baita Arantzazuko elizako arduraduna ere: «Apaiz gutxi dago, eta Gotzaitegiak Unitate Pastoralak sortu ditu, parrokia multzoak nolabait esateko. Garai batean, apaiz bakoitzak parrokia bakar batean egiten zuen lan eta eliztar nahikoa zuen. Gizartea asko aldatu da oso denbora gutxian, ordea. Hortaz, gu ere egoera berrira egokitu behar gara». ... Sun, 16 Oct 2005 01:00:00 +0200 AñORGA «Globalizazioaren alde ona Ekuatore Gineara ere irits dadin nahi dugu» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-09-03/p00006017/«Globalizazioaren_alde_ona_Ekuatore_Gineara_ere_irits_dadin_nahi_dugu».htm gari otamendi Izaskun Marañon auzotarrak 30 urte inguru daramatza etxetik kanpora: teresatarren kongregazio kide laikoa da, eta Brasil, Madril edo Portugalen ibili ondoren, Ekuatore Gineara joan zen, 1994an. Han jarraitzen du gaur egun. Teresatarrek kulturen arteko harremanak hobetzeko asmoz lan egiten dute. Marañonek egun batzuk pasatu zituen Añorgan abuztuan, eta Ekuatore Ginearen egoeraren eta bere lanaren berri eman zion Irutxuloko Hitzari. Hamar urte baino gehiago daramatzazu Ekuatore Ginean. Zein da hango egoera? Diktadurapean bizi dira. Teodor Obiang jenerala da presidentea eta hauteskundeak egiten dituzten arren, nazio osoa kontrolatzen du, Europako Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen konplizitatearekin. Gineak baliabide natural asko du. Adibidez, munduko petrolio esportatzaile nagusietakoa da: egunero milioi bat upel esportatzen ditu Ekuatore Gineak, gutxi gorabehera, milioi bat biztanle ditu. Gainera, klima tropikalari esker, nekazaritza lurrak oso aberatsak dira. ... Sat, 03 Sep 2005 01:00:00 +0200 AÑORGA Oroitzapenez beteriko eguna http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-08-28/p00007014/Oroitzapenez_beteriko_eguna.htm lierni ezeiza Ospakizun eguna izan zen atzokoa Añorgako futbol taldearentzat. 25. urteurrena ospatzeko, ekitaldi ugari egin zituzten Añorgan. Egun berezia izan zen gaur egun Añorgan jokatzen dutenentzat, baina bereziki hunkigarria izan zen orain dela 25 urte, hasierako talde hartan, jokatzen zutenentzat. Ziurrenik, ez dute luzaroan ahaztuko atzoko omenaldia.Goizeko 10:30ean hasi zen festa. Añorgak eta Oiartzunek jokatu zuten lehenengo norgehiagoka eta etxekoak izan ziren garaile; 4-2. Jarraian, 12:00etan, infantilen txanda izan zen. Añorga, Zarautz eta Zumaiak hiruko txapelketa jokatu zuten eta horretan ere Añorga izan zen garaile. Partidak hasi aurretik Arantxa del Puerto jokalari ohiari lehenengo omenalditxoa egin zioten infantilek. Zumaiako jokalariek lore-sorta bat eman zioten opari Del Puertori. ... Sun, 28 Aug 2005 01:00:00 +0200 AñORGA Udaran, baloiaz gozatu http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-08-07/p00012036/Udaran_baloiaz_gozatu.htm lierni ezeiza Iaz bezala, aurtengo udan ere, Gozatu baloiaz haurrentzako futbol eskola irekia antolatu dute Añorgan. Ekainaren 27an hasi eta abuztuaren 12an bukatuko da. Hiru txanda egin dituzte udara honetan. Goizeko 08:45ean, autobus batek Antiguako Matia kalean eta Bulebarrean haurrak bildu ditu eta Añorgara bidean abiatu dira. Ume gehienak Antiguakoak dira, baina Donostiako beste auzoetako umeak ere badira: Amarakoak, Parte Zaharrekoak... Uda Donostian pasatzen ari diren neska saharauiar bat eta mutil txiletar bat ere futbol eskolan izan dira bi astez. Añorgara iritsi bezain laster, jantziak aldatu dituzte eta futbol zelaira irten dira. Bigarren txandako azken eguna da eta txapelketa bereziak egingo dituzte. Hiru taldetan banatu dituzte umeak eta talde bakoitzak izen bat jarri dio bere buruari: peto horiko... Sun, 07 Aug 2005 01:00:00 +0200 AÑORGA Australian dantzari http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-08-05/p00005015/Australian_dantzari.htm raul perez Gari Otamendik hilabete pasatu du Australian, AEBetako Boiseko Lael Ubaruaga bidaia lagun zuela. Zehatz-mehatz, Queensland eskualdean izan dira; Townsville eta Ingham hirietan, batez ere. Uztaila bukaeran Euskal Etxea zabaldu zuten Townsvillen, eta inaugurazio egunean euskal komunitateko haurrek dantza emanaldia eskaini behar zuten. Hain zuzen, Otamendik eta Uberuagak dantza emanaldi horretararako trebatu zituzten umeak. Besteak beste, zazpi jauzi, bolan dantza, eta zahagi dantza irakatsi zizkieten eta haurrek horiek guztiak dantzatu zituzten uztailaren 25ean, Euskal Etxea inauguratzeko egindako jai day ekitaldian. Otamendik eta Uberuagak ere dantza egin zuten egun horretan. Gari Otamendik Townsvilleko alkateari agurra dantzatu zion. ... Fri, 05 Aug 2005 01:00:00 +0200 AñORGA Unanue-zar...berri http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-07-25/p00002013/Unanue-zar...berri.htm raul perez Añorgako Unanue-zar baserria 2003ko martxoaren 25eko goizaldean erre zen. Tximinia izan zen suaren sorburua. Zorionez, barruan zeudenak bi etxebizitza eta aterpetxea zituen baserriak onik atera ziren. Suak baina, baserriaren barrualdea ordu gutxiren buruan kiskali egin zuen. Olaizola-Yurrita familia bizi zen baserrian. Jose Antonio Olaizolak gogoan du 2003a urte beltza izan zela Gipuzkoako baserrientzat «Ez zait ahaztu, 23 baserri erre ziren».Bi urte luze joan dira sua gertatu zenetik. Hasierako une latzetan ere Olaizolatarrek argi eta garbi zuten baserria berreraiki behar zutela. «Ni hemen jaioa naiz eta familiaren seigarren belaunaldia gara», dio Olaizolak. Baimena eskatu zuten baserrian bi etxebizitza eta 44 lagunentzeko aterpetxea jartzeko eta Udalak duela bi hilabete baimena eman die baserria berreraiki ahal izateko. ... Mon, 25 Jul 2005 01:00:00 +0200 AÑORGA Gipuzkoako Ikastolen Elkartea, Añorgara http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-07-22/p00005015/Gipuzkoako_Ikastolen_Elkartea_Añorgara.htm antton fernandez Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak, GIEk, Anoeta kirolguneko egoitza utzi du aste honetan. Hainbat leku eskuratzen saiatu ondoren, Añorgako Errotazar bidean topatu zuten haien beharretara egokitzen den eraikina duela bi urte. Udalak utzi die eraikin hori, 75 urtetan erabil dezaten. Egokitze lanak bukatu bezain laster, atzo egin zuten inaugurazio ekitaldia.Orain arte Anoetan zuten lantokia «zaharkitu eta mugatzaile» geratu zaie, GIEko lehendakari Joxerra Zubizarretaren arabera. Elkartean 30 langile aritzen dira egunero baina, tarteka, ehundik gora lagun ere biltzen dituzte hainbat lanetarako. Halakoetan, beste erakunde batzuen egoitzetara jo behar izaten zuten. ... Fri, 22 Jul 2005 01:00:00 +0200 AÑORGA Punk rock kontzertua Añorgako jaietan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-07-16/p00012034/Punk_rock_kontzertua_Añorgako_jaietan.htm raul perez Mozorro afaria Añorgako karmenetako ekitaldi arrakastatsuena zela gauza jakina da. Horregatik, mozorro festa bertatik bertara ikustera hurbildu zen ostegunean Añorgara Irutxuloko Hitza. Aurtengo gaia Tirol izan da. Tira, elurraren arrastorik ez genuen topatu akaso, horregatik inork ez zuen eskirik jantzi, baina Italia eta Austria arteko herrialdeko jantzietako ohiko tirantedun galtzak nonahi ikusten ziren. Añorgatarrek buruari eragin behar izan zioten azken egunetan jantziak prestatzeko. Batzuek ez zuten burua gehiegi estutu, ordea. Jon Mikel, Eneko, Haritz eta Totorekin topo egin genuen aurrena. Enekok 20 minutu behar izan omen zituen jantzia prestatzeko, eta Totok lagunek ekarritakoa jantzi zuen aitaren batean. Mozorro afarian jantzia gutxienekoa dela esan zuten lau lagunek; «festa bukatu arte irauten badu, nahikoa». ... Sat, 16 Jul 2005 01:00:00 +0200 AÑORGA Asgarth, barealdia eta gero, egurra http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-07-15/p00007011/Asgarth_barealdia_eta_gero_egurra.htm amaia portugal Asgarth bizirik dago. Horixe aldarrikatu nahi du Añorgako taldeak, auzoko jaietan emango duen kontzertuaren bitartez. Geldialdi luzearen ondoren, emanaldia eskainiko dute gaur 23:00 frontoian. U.K.-Bill, Afrika eta Bad Sound System musika taldeak izango dituzte lagun.Duela urtebete baino gehiago eman zuen Asgarthek azken kontzertua. Orain, indarberrituta eta laugarren diskoa grabatzear, taula gainera itzultzeko prest daude. «Diskoa kaleratu aurretik jendeak pixka bat entzun gaitzan nahi dugu, ikus dezaten ez garela hil», esan dio Irutxuloko Hitzari Unai Zabala gitarra jotzaileak. Duela hiru aste Gasteizen eskaini zuten etapa berri honetako lehen kontzertua; kontzertu txikia, Zabalaren hitzetan, «horrenbesteko denboraren ondoren, Antilde... Fri, 15 Jul 2005 01:00:00 +0200 AñORGA