Antigua, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info hitzako albiste zerrenda antigua eu Mon, 12 May 2008 00:07:46 +0200 60 Antigua, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info/rss/logo.gif irutxulokohitza.info Antigua-Luberriren 'Spring Day for Europe' http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00003009/Antigua-Luberriren_Spring_Day_for_Europe.htm Europako Eguna edo Spring day for Europe da maiatzak 9. Horren harira, erakusketa berezia egin zuten atzo Antigua-Luberri institutuan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxillergoko hainbat ikaslek lan ugari egin dituzte ikasturtean zehar eta horien bilduma jarri zuten atzo erakusgai. Europako Batasuneko herrialde guztietako posterrak eta Europako hizkunta gutxituez proiektuak egin dituzte, Europar Batasunari buruzko bloga sortu dute... ELOSen barruan Europar dimentsioa ikastetxean sartzea izan da helburuetako bat Antigua-Luberrirentzat sorreratik eta bide horretatik, hamaika jarduera egin izan dituzte. Esate baterako, ikasle trukaketak Alemaniako ikastetxeekin edo eskola arteko egitasmoak Alemania eta Estoniarekin. Jarduera guzti-guztiak ingelesez egiten dituzte. Hori horrela, Hezkuntza sailak ELOS Europako ikastetxeen sarean. sartzeko proposamena egin zion Antigua-Luberri institutuari eta eskolak baiezkoa eman zuen. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sei eskola daude ELOSen barruan eta Antigua-Luberri da horietako bat. Sare horretan dauden eskolek ezaugarri komunak dituzte: hainbat hizkuntz irakastea, Europarekin lotura duten gaiak curriculumean sartzea eta abar. Bilera batean bururatu zitzaien maiatzaren 9aren ildotik sei eskolek ekimen komun bat egitea eta informazioa trukatzeko blog bat sortzeari ekin zioten. Landutakoa ikusi ahal izan zen atzo. Beti ere, Europara begira. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 ANTIGUA Petti abeslariaren kontzertua DOKAn Berako abeslariak bere azken diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan. http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00010304/Petti_abeslariaren_kontzertua_DOKAn_Berako_abeslariak_bere_azken_diskoa_aurkeztuko_du_emanaldi_honetan..htm Juan Luis Perez Mitxelena abeslari eta kantu egilea ezkutatzen da Petti goitizenaren atzean. Berako abeslariak bost urteko isilunea hautsi zuen iazko udazkenean On diskoarekin. Bertako abestiak aurkeztuko ditu gaur DOKAn, 20:30ean Bagera Elkarteak eta Dokak antolatutako Kultur Errotaren barruan. Berako abeslaria 15-16 urterekin gitarra-jotzaile moduan aritu zen Noise Hole-n, eta beranduago, Zup taldean; baina 1997a arte ez zen bakarka abesten hasi. Lau disko atera ditu bere ibilbidean, Anari eta beste abeslari batzuekin egindako kolaborazioez gain. Folk-rock musika lantzen du nagusiki, baina blues, country, soul, gospel eta beste hainbat estilo ere agertzen dira bere diskoetan. Musikagilea izateaz gain, letragilea ere bada Petti. Bere abesti gehienak oso intimistak dira eta hauen existentzialismotik zirrara sortzen dute. Azken diskoan ordea, hitz gehienak ez dira bereak, ondo ezagutzen duten lagunenak baizik. Kantuak egitea berarentzat terapia bada, are gehiago zuzenean abestea. «Zuzenekoa beti da benetakoagoa. Hasieran beti egoten naiz bihotzekoa emateko moduan, baina hirugarren edo laugarren kantutik aurrera lasaitzen hasten naiz» aipatu izan du Pettik. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 ANTIGUA Artista izateko ametsetan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-23/p00007001/Artista_izateko_ametsetan.htm Akrobaziak, malabarismoa, magia, klakea, globoflexia, musika, dantza... Komikotasuna nagusi izango da Zirika Zirkus taldeak bihar DOKAn eskainiko duen obran, Ametsetan. Kabareta, zirkua eta antzerkia uztartu dituzte ikuskizun honetan, beraz, ez da ezer faltako. Bi protagonista sudur gorriek, tango bat ere dantzatuko dute. Pailazoak artistentzako antzokia garbitzera eta prestatzera joango dira. Ustekabean artisten arropak janzten hasiko dira eta antzokiko izarrak direla amets egingo dute. Akrobata, dantzari, malabarista eta mago bihurtuko dira. Nagusiak, jakina, ez du langileak ametsetan ikustea gustuko. Ordu betean erritmo biziko obra dibertigarria ikusi ahal izango du publikoak. Haurrentzako ere obra egokia da Zirika Zirkusena baina helduentzako ordutegia izango du, 20:30ean bihar DOKAn. ... Wed, 23 Apr 2008 01:00:00 +0200 ANTIGUA Santustene ala Montpelier? http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-16/p00003009/Santustene_ala_Montpelier.htm Benta Berriko kioskoaren ondoan lursail handia dago. Azken urteotan albiste iturri bilakatu da, Udalak hirigintza proiektua landu duelako toki horretarako. Alde batetik, gazteentzako apartamentuak egingo dituzte eta bestetik, parkea. Toki horri buruz hitz egitean Montpellier hitza erabiltzen du Udalak, izen bereko eskola izan zelako bertan urtetan. Eskola baina, ez da beti hor izan. Aurretik etxe handi bat zegoen toki horretan, Santustene. Hain zuzen ere, Udalak jatorrizko izena errespetatu dezan nahi dute zenbait antiguatarrek. Diotenez, adindu askoren artean toponimoa ez da galdu Benta Berriko kioskoaren ondoko magalari Sansustene edo Santustene esaten dioten oraindik ere. Toponimoa bizirik dagoen seinale. Josu Tellabide etnografoak Donostiako Toponimoen Erregistroan Santustene izena ageri da. Tellabidek iradokitzen du euskaldunek Santustene izena erabiltzen zutela, erdaldunek Sansustene esaten zuten bitartean. 1862an Udalak egindako hiriko etxeen zerrendan ere ageri zen Sansustene. ... Wed, 16 Apr 2008 01:00:00 +0200 ANTIGUA Gironako Salt hiriko Colla Marrecs castellers taldeak ikuskizun harrigarria eskaini du Antiguan. Grabitateari erronka egiten dion gaztelua http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-15/p00008001/Gironako_Salt_hiriko_Colla_Marrecs_castellers_taldeak_ikuskizun_harrigarria_eskaini_du_Antiguan._Grabitateari_erronka_egiten_dion_gaztelua.htm Antigua auzoko Gaskoniaplaza gainezka zegoen igandean giza gazteluen ikuskizunaren zain. Euskal Herria eta Katalunia Herrien arteko topaketaren barruan Antiguako jai batzordeak eta Antiguotarra elkarteak antolatutako ekintzetan ziurrenik erakargarriena izan zen Salt hiriko Colla Marrecs-ek eskainitakoa. Bertaratu ziren 800 bat lagunek miresmen eta harriduraz jarraitu zituzten 150 kideek eraikitako lau dorreak. Oso zaila da horrelako emanaldiak gurean ikustea. Giza-gazteluko kideek seriotasun eta tentsio handia islatzen zuten. Nagusi zen isiltasunaren artean ikuskizuna irrikaz jarraitzen zutenen txundidura ahots batzuk bakarrik entzun zitezkeen. Dorrearen oinarria osatzen duen jende multzoa taldearen 110 bat kidek osatzen zuten, baina ikusle soil izateari utzi eta festan zuzenean parte hartzeko bat egin zutenak ere izan ziren. ... Tue, 15 Apr 2008 01:00:00 +0200 ANTIGUA Castellers-en ikuskizuna igandean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-09/p00003655/Castellers-en_ikuskizuna_igandean.htm Euskal Herria-Katalunia Herrien Arteko Topaketa izango da Antiguan igandean. Antiguako Jai Batzordeak antolatu du eta besteak beste, Castellers ikuskizunarekin gozatu ahal izango dute Gaskonia plazara joaten direnek. Festa giroa goizean goizetik izango da Antiguan, diana 10:00etan hasiko baita. 10:30ean Behemendiren azoka hasiko da; ogia, barazkiak eta gozoak erosi ahal izango dira, besteak beste. Taloak jateko aukera ere izango da. Haur jolasak ere izango dira eta Karramarrotar Gorria elkartearen joaldunak Antiguan barrena ibiliko dira. 150 laguneko taldea 12:30ean Marrecs de Salt taldeak Castellers ikuskizuna eskainiko du. 150 bat lagunek osatzen dute taldea. Ikuskizunaren aurretik, Antiguotarrak Dantza Taldeak agurra egingo die Marrecs de Salt taldekoei. Herrien arteko topaketa da denbora gutxien buruan jai batzordeak antolatutako bigarren jarduera. «Sansebastianetan antolatu nahi genuen, baina azkenean ez zen posible izan. Orain, aldiz, ekimena aurrera atera da», diote jai batzordekoek. Oso ikusgarria izango dela gaineratu dute. «Kataluniatik kanpoko emanaldietan 50-60 lagun izaten dira eta gurean 150 etorriko dira». ... Wed, 09 Apr 2008 01:00:00 +0200 ANTIGUA 'Zuk Zuk jaunaren alfabetoa' txotxongilo ikuskizuna DOKAn http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-04/p00006007/Zuk_Zuk_jaunaren_alfabetoa_txotxongilo_ikuskizuna_DOKAn.htm Bernardo Atxagak idatzitako izen bereko ipuinean oinarritutako haurrentzako antzezlana izango da ikusgai DOKAn. Ipuin honen mamia alfabetoa da. Etxeko gaztetxoenei letrak bereizten irakatsiko dien kontakizuna da. Hizki guztiak bere nortasun propioa dute eta batzuetan aldartez aldatzen dute. Adibidez, A aparta eta alaia dugu, baina noiz edo noiz izan daiteke alua. Eta B baldarra eta bekaiztia, berriz, izan daiteke baketsua ere. Eta guztiak horrela. Aktore eta objektuak nahasten dira obra honetan. Txotxongiloak, letrak hain zuzen, dira ikuskizun honetako protagonista nagusiak. Familia osoarentzako ikuskizun egokia da Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak DOKArekin elkarlanean prestatutako egitarauaren jarduera da. Euskarazko kultura formatu txikian eta ertainean bultzatzeko apostua da. ... Fri, 04 Apr 2008 01:00:00 +0200 ANTIGUA Txirain-Lugaritz ipuin lehiaketa abian da http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-02/p00003006/Txirain-Lugaritz_ipuin_lehiaketa_abian_da.htm Txirain kultur elkarteak eta Lugaritz kultur etxeak VII. Ipuin Lehiaketa antolatu dute. Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasle guztiei zuzenduta dago. Lugaritz kultur etxean eta Txirain elkartean erakusketa jarri dute ¬hil bukaera arte¬ eta erakusketa horretan ageri diren irudiak hartu behar dituzte ardatz haurrek eta gaztetxoek ipuinak idazteko. Ipuinak idazten duten gaztetxoak epaimahaikide ere izan daitezke. Ipuinak apirilaren 30erako aurkeztu behar dira Lugaritz kultur etxean eta sari banaketa kultur etxean bertan egingo dute, ekainaren 6an. Oinarriak eta sariak Lehiaketara aurkezten diren ipuinen luzeerak, gehienez, hiru orrikoa izan behar du, makinaz idatzi behar da A4 neurrian, tarte bikoitzez eta orriek alde bakarretik egon behar dute idatzita. Sariei dagokienez, ipuin onenaren egileak 110 euroko txartela jasoko du auzoko liburu denda eta kirol denda batzuetan erosketak egiteko. Bigarren saria eskuratzen duenak 80 euroko txartela jasoko du eta hirugarrenak 50 eurokoa. ... Wed, 02 Apr 2008 01:00:00 +0200 ANTIGUA 'Jennyren 4 arrazoi' DOKAn http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-03-07/p00010002/Jennyren_4_arrazoi_DOKAn.htm Donostiako Kafe Antzokia, Bagera Donostiako euskaltzaleen elkartea eta tarteka Txirain Kultur elkartearen arteko lankidetzari esker antolatutako Kultur Errota ekitaldi eskaintzaren barruan, Katastrofen taldearen Jennyren 4arrazoi antzezlana eskainiko da gaurDOKAn 20:30ean. Bere borondatearen kontra etxez aldatu behar duen Jenny Monzon 32 urteko emakume bati buruzko lana da. Bezperan etxe berrira eraman behar dituen gauzak jasotzen ari den bitartean objektuekin eta bere buruarekin duen bakarrizketa antzezten da. Bizitzaren metafora Gaur egungo etxebizitzaren egoerari zeharkako aipamena eginez, Jenny etxe txikiago batera aldatu behar da; eta horregatik, gauza tolesgarriak bakarrik eraman ditzake. Zer eraman eta zer ez erabaki behar du, hautaketa bizitzaren eta bakardadearen metafora bat izanik. Jenny antzezten duen Leire Olaranen hitzetan, «berriro hasteak sortzen dituen beldur eta zalantzei buruzko istorioa da». Objektuekin ere hitz egiten du bizitzaren arrazoiaz, hauek bere barne beldurrak agerrarazten dituztelako. «Gauzek bere bizitzako harremanak irudikatzen dituzte; berak zer izan edo egin nahi duen eta besteek zer esaten dioten». ... Fri, 07 Mar 2008 01:00:00 +0100 ANTIGUA 400 kirolari inguru espero dituzte XVI. Aerobitoian http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-03-06/p00004005/400_kirolari_inguru_espero_dituzte_XVI._Aerobitoian.htm Larunbat honetan jokatuko da urteroko Aerobitoia. Benta Berri kiroldegian jokatuko da 16 urte beteko dituen aerobik proba eta adin guztietako kirolariek parte hartu ahal izango dute. Ekitaldia arratsaldeko zortziak inguru bukatuko da. 400 pertsona inguru espero dituzte. Ana Charola antolatzaileak aditzera eraman duenez, «urtero 400 kirolari inguruk parte hartzen dute. Kopurua jada egonkortu egin da». Bi ordu eta erdi eta hiru ordu arteko iraupena izango du eta sariak lau kategorietako lehen hiru sailkatuei emango dizkiete. 18 urtez azpiko juniorrak, 45 urtetik gorako seniorrak, profesionalak ¬alegia, irakasleak¬ eta amateurrek parte hartuko dute. Iazko irabazlea, lehen irakaslea Oihane Garrido izan zen iaz Aerobitoieko irabazlea eta ohitura denez, aurten lehen irakaslea izango da. Beste aldetik, hiru bikote izango dira salsa-aerobika, cardio-combac eta aero-dance-a erakusteko. Txapelketarekin bukatzeko Asier Abansek azken eskola emango die Benta Berri kiroldegira joandakoei. ... Thu, 06 Mar 2008 01:00:00 +0100 ANTIGUA Rock eta pop erritmoak DOKAn http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-03-04/p00006686/Rock_eta_pop_erritmoak_DOKAn.htm Lau kontzertu izango dira hil honetan Antiguako DOKAko egitarauan. «Galiziako The Blows pop-rock taldearen zuzenekoa izango da lehenengoa, larunbat honetan. Hasiberriak dira, baina asko hitz egiten ari dira beraietaz. Orain beraien lehen diskoaren aurkezpen bira egiten ari dira», azaldu du Gorka Itsaso Dokako programatzaileak. Frantziatik etorriko da HushPuppies garage eta power pop taldea: «Hau ere talde berria da eta disko bakarra argitaratu du. Zuzenean oso onak omen dira», dio Itsasok. Beraiekin batera izango dira Thee Brandy Hips gazte donostiarrak. Eibarko Kokein rock talde euskaldunak Mundu margotu berri bat diskoa aurkeztuko du martxoaren 14an. Azken kontzertua martxoaren 29an izango da eta Gasteizeko The Brontes taldeak joko du: «Hamar urte baino gehaigo daramate lanean. Taldekide batek istripu larria izan zuen eta geldiunea egin behar izan zuten. Orain berriz itzuli dira eszenatokietara. Kutsu britainiarreko popa ekarriko dute». ... Tue, 04 Mar 2008 01:00:00 +0100 ANTIGUA Antiguako jaien segida http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-18/p00003001/Antiguako_jaien_segida.htm Antiguan, gainerako auzoetan bezala, igandea izango da egun handia, San Sebastian eguna baita. Dena dela, Antigua jaietan denez, etzi ere ekitaldi sorta izango da. Gaur, 18:00etan, haurrentzako merienda prestatuko dute Gaskonia plazan. Jarrian zezen suzkoa eta buruhandiak aterako dira. Txalupagillene plazan, bestalde, luntxa izango da 19:00etan elegante joaten direnentzat eta jarraian poteo elegantea izango da auzoko kaleetan, Iraunkorrak txarangarekin. Bihar goizean, 11:00etatik aurrera, asto baten eta Antigua eta Igeldoko zazpina lagunen arteko desafioa izango da Istingorra elkartearen kalexkan galtzada-harria dagoela aprobetxatuz. 527 kiloko harria mugitu beharko dute, 20 minutuan. Jarraian, 40 bat lagunek jotak abestuko dituzte; Istingorra kaletik aterako dira eta Matia kalean barrena ibiliko dira. ... Fri, 18 Jan 2008 01:00:00 +0100 ANTIGUA Baez II.enak Antiguako jaietan partida jokatuko du gaur http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-17/p00009005/Baez_II.enak_Antiguako_jaietan_partida_jokatuko_du_gaur.htm Antiguako sansebastianak direla eta, gaur Antiguako frontoian Eskuz Binakako IV.en Txapelketa herrikoia jokatuko da. Ondoren afizionatu mailako partida izango da eta Baez II.ena antiguatarrak jokatuko du. Arratsaldeko sei t´ erdietan ekingo zaio eskuz binakako txapelketaren finalari eta aurrez-aurre Txiki-Gabilondo eta Goiko-Egoitz egongo dira. Finalaren ondoren, afizionatuen partida jokatuko da Baez II.ena-Irureta eta Onsalo-Galagarra artean. Mikel Unanueri omenaldia Bi partiden artean Mikel Unanue omenduko dute. Finaleko irabazleei sariak emango dizkie añorgatarrak eta ondoren omenaldia jasoko du. Thu, 17 Jan 2008 01:00:00 +0100 ANTIGUA Txapeldunari gorazarre http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-10/p00006005/Txapeldunari_gorazarre.htm Patxatxa taldeak Txutxin Balda pilotari izandakoa omenduko du larunbatean, hilak 12, Basoetxea elkartean. Beti afizionatu mailan jokatu zuen Baldak. «15 urte nituela pilotari jantzi nintzen lehen aldiz eta erretiroa 42 urterekin hartu nuen». Beti aurrelari aritu zen eta hamaika txapelketa irabazi zuen, tartean Antiguakoa, zortzi aldiz: 1959an, 1960an, 1961ean, 1962an, 1963an, 1965ean, 1966an eta 1972an. «Irabazitako txapelketa guztiek ilusioa egiten zidaten, baina Antiguakoa irabaztea, auzokoa irabaztea zen». Caninesekin irabazi zuenekoa Unanue, Arriola IV.a, Ibargarai, Fagoaga, Arratibel, Salbidea. «Pilotari askorekin jokatu zuen Txutxin Baldak Antiguako txapelketan. 1965eko txapelketa oso gogoan du Baldak. «Nirekin jokatu behar zuenak min hartu zuen, eta ordezko batekin hasi nintzen jokatzen. Esan nion lehen partida hura irabaziz gero, berarekin jarraituko nuela bukaerara arte, eta txapelketa hura irabazi genuen». Txapelketa gogoangarria izan zen. Finalerdietan galtzekotan izan ziren. Baita finalean ere. Baldak eta Caninesek 22-21 irabazi zieten Garaialde II.a eta Aldanondori. «Antiguatar batek erronka bota zidan; txapelketa hura irabaziz gero, jaka bat oparituko zidala. Txapelketa irabazi genuen egunean haren etxera joan eta neurriak hartu zizkidan». ... Thu, 10 Jan 2008 01:00:00 +0100 ANTIGUA II. Pio Baroja eskalada txapelketa herrikoia egingo dute igandean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-10/p00009007/II._Pio_Baroja_eskalada_txapelketa_herrikoia_egingo_dute_igandean.htm Antiguako San Sebastian jaietan II. Eskalada Txapelketa herrikoia egingo da Pio Baroja kiroldegian. Fortuna Kirol Elkarteak eta Antiguako Jai batzordeak antolatu dute elkarlanean eta igande honetan jokatuko da goizeko hamarretatik aurrera. Hamalau urte izan behar dira gutxienez txapelketa honetan parte hartzeko. Modu honetan Fortuna Kirol Elkarteak eskaladari bultzada eman nahi dio hiritar guztieihurbilduz. Antolatzaileen arabera, ez da beharrezkoa esperientzia izatea txapelketa honetan parte hartzeko. Gainera umeek ere parte hartzeko aukera izango dute, goizean hainbat proba egiteko aukera izango baitute. Maila ezberdinetako bost bide 10:00etan ekingo zaio txapelketari igandean Pio Baroja kiroldegian. Lehenengoz kanporaketa bat jokatuko da. Antolatzaileek maila ezberdinetako bost bide aukeratu dituzte, arratsaldeko finalean egongo diren eskalatzaileak nortzuk diren jakiteko. ... Thu, 10 Jan 2008 01:00:00 +0100 ANTIGUA II. Pio Baroja eskalada txapelketa herrikoia egingo dute igandean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-04/p00003004/II._Pio_Baroja_eskalada_txapelketa_herrikoia_egingo_dute_igandean.htm Antiguako San Sebastian jaietan II. Eskalada Txapelketa herrikoia egingo da Pio Baroja kiroldegian. Fortuna Kirol Elkarteak eta Antiguako Jai batzordeak antolatu dute elkarlanean eta igande honetan jokatuko da goizeko hamarretatik aurrera. Hamalau urte izan behar dira gutxienez txapelketa honetan parte hartzeko. Modu honetan Fortuna Kirol Elkarteak eskaladari bultzada eman nahi dio hiritar guztieihurbilduz. Antolatzaileen arabera, ez da beharrezkoa esperientzia izatea txapelketa honetan parte hartzeko. Gainera umeek ere parte hartzeko aukera izango dute, goizean hainbat proba egiteko aukera izango baitute. Maila ezberdinetako bost bide 10:00etan ekingo zaio txapelketari igandean Pio Baroja kiroldegian. Lehenengoz kanporaketa bat jokatuko da. Antolatzaileek maila ezberdinetako bost bide aukeratu dituzte, arratsaldeko finalean egongo diren eskalatzaileak nortzuk diren jakiteko. ... Fri, 04 Jan 2008 01:00:00 +0100 ANTIGUA Jaietako aldizkaria atera dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-03/p00005003/Jaietako_aldizkaria_atera_dute.htm Hilaren 10ean hasiko dira Antiguako sansebastianak. Jai batzordeak aldizkaria atera du. Egitarauaz gain, hainbat erreportaje argitaratu dituzte. Antiguotarrak elkarteari eta dantza taldeari buruzko artikulu bana plazaratu dute eta Antiguako herri izaerari buruzko artikulua ere idatzi dute. Aldizkaria Antiguotarrak elkartean, Lugaritz kultur etxean eta hainbat denda eta tabernatan dago eskuragarri, doan. Thu, 03 Jan 2008 01:00:00 +0100 ANTIGUA 15 mendi irteera egingo dituzte Antiguako Mendizaleek aurten http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-03/p00005669/15_mendi_irteera_egingo_dituzte_Antiguako_Mendizaleek_aurten.htm Antiguako Mendizaleak taldeak prest du aurtengo egutegia. 15 mendi irteera egingo dituzte. Lehena, hilaren 13an, izango da ¬-Meatzaldera¬ eta azkena abenduaren 14an ¬Burga, Xorroxin eta Erratzu aldean ibiliko dira¬. Martxoan, apirilean, maiatzean, urrian eta azaroan bina mendi irteera egingo dituzte eta gainerako hilabeteetan, bana. Mendi irteera guztiak igandeetan izango dira eta ez dute aparteko zailtasunik izango. Hamaika mendi eta herritan Ohi bezala, Euskal Herri osoan barrena ibiliko dira. Hala, otsailean Leitzara joango dira, martxoan Errexilera, apirilean Luzaidera eta urrian Ipar Euskal Herrira, Burdinkurutzeta ingurura. Urkurai, Pagoeta, Garralda, Beorlegi, Oderiz, Ibiltzieta, Larraineta, Madoz... Hamaika herri eta menditara joango dira. Izena emateko 943 219666 eta 943 467903 telefono zenbakietara deitu behar da mendi irteera bakoitzaren aurreko egunetan. ... Thu, 03 Jan 2008 01:00:00 +0100 ANTIGUA Gau Pirata egiteko «trabak» salatu dituzte http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-14/p00007005/Gau_Pirata_egiteko_trabak_salatu_dituzte.htm Biharko Gau Pirata deitu zuten Donostiako Piratek joan den astean. Hitzordua Antiguako frontoian jarri zuten eta EH Sukarra, Habeas Corpus eta Insershow taldeen kontzertuak eta festa iragarri. Atzo, ordea, festa egiteko Udalarekin arazoak dituztela salatu zuten. Baimenak eskatzea «odisea burokratikoa» izan dela esan zuten. Hasieratik, sail batetik bestera ibili ziren, eta azkenean, Kirol Patronatuaren erantzuna jaso zuten. Ekitaldia baimendu zuten, baina 00:00ak arte. Hortik aurrera, Udalak eman behar zien baimena. Hortaz, Udalera jo eta beharrezko eskabideak eginda, erantzunaren zain geratu ziren. «Oraindik ez dugu erantzunik jaso, eta bertara erantzun baten eske hurbildu garenean, isiltasun administratiboa jaso dugu», esan zuten. Deialdia mantentzen da Gauzak honela, ekitaldiarekin aurrera jarraituko dute, eta «marko eta antolakuntza propioak garatzeko» deia egin zuten. ... Fri, 14 Dec 2007 01:00:00 +0100 ANTIGUA Maddi Oihenartek Lugaritzen kantatuko du azaroaren 30ean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-23/p00009001/Maddi_Oihenartek_Lugaritzen_kantatuko_du_azaroaren_30ean.htm Maddi Oihenart kantariaren ahotsa entzungai izango da azaroaren 30ean, Lugaritz kultur etxean, 21:00etan. Hari Biru (Elkar, 2007) diskoa aurkeztuko du. Bere izenean sinatzen duen lehen lana da eta egungo euskal poesian oinarritutako kantuak biltzen ditu. Guztiak, Oihenartek berak eta Juantxo Zeberio moldaketen egileak sortutakoak. Diskoa aurkezteko emanaldietan musikari ezagun eta bikainez inguratzen da Barkoxeko kantaria. Pianoan Juantxo Zeberio, kontrabaxuan Txema Garces eta txeloan eta akordeoian Pello Ramirez, hain zuzen ere. Bakarkako lehena Bakarka plazaratu duen lehen diskoa da eta ekainaz geroztik, Hego Euskal Herrian aurkezten ari da. Egun, Euskal Herriko musikako ahotsik aberatsanetakoa da Oihenartena. Bere kantatzeko modua ez da genero eta estilo arauetara mugatzen. Ahots sakona eta sentiberatasuna dira bere ezaugarri nagusiak. ... Fri, 23 Nov 2007 01:00:00 +0100 ANTIGUA Langile bat hil da Lugaritzen, lurjausi batek harrapatu eta gero http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-16/p00004001/Langile_bat_hil_da_Lugaritzen_lurjausi_batek_harrapatu_eta_gero.htm Jose U. I. 52 urteko langilea hil zen atzo Donostian, Lugaritzeko Pinu bidean egiten ari diren lanetan. 11:00ak inguruan izan zen istripua. UTE Lugaritz enpresa multzoa etxebizitzak egiten ari da bertan, eta han ari zen lanean hildakoa, zulo batean, beste hainbat lankiderekin. Bertatik ateratzeko agindu zieten langileei, hodi bat sartu behar zutela eta. Jose U. I., ordea, berriro itzuli zen hara, erreminta bat utzi zuela-eta. Une horretan lurjausi bat izan zen zuloko hormetako batean, eta harri batek bi hankak moztu zizkion. Bihotzekoak eman zion jarraian, eta hil egin zen. Udaltzainak, ertzainak, suhiltzaileak eta anbulantzia bat joan ziren Lugaritzera, baina ez zuten ezer egiterik izan. Beharrezko babesik gabe Istripua gertatu zen zulotik gertu hondeamakina bat zegoen, eta Osalanek jakinarazi zuenez, litekeena da lurjausia makinaren pisuak eragin izana. Gainera, lan osasunerako institutuak berak adierazitakoaren arabera, zuloko hormek ez zeukaten ohol euslerik. Lanek ez zituzten beharrezko segurtasun neurriak betetzen, horrenbestez. ... Fri, 16 Nov 2007 01:00:00 +0100 ANTIGUA 'Donostia bertsotan' Antiguan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-09/p00010003/Donostia_bertsotan_Antiguan.htm BERTSOLARITZA » Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu, Jon Maia eta Amaia Agirre bertsolariek Donostia Bertsotan jaialdian parte hartuko dute gaur gauean. -Non. Lugaritz Kultur Etxea. -Noiz. Gaur, 22:30ean. Fri, 09 Nov 2007 01:00:00 +0100 ANTIGUA Azken agurra Miguel Capa Elolari http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-31/p00003004/Azken_agurra_Miguel_Capa_Elolari.htm Erredakzioa » Igandean zendu zen Miguel Capa Elola auzotar ezaguna eta atzo egin zituzten hileta elizkizunak San Sebastian Martiri elizan. Istingorrako presidentea izan zen, eta auzoarekin lotutako hainbat ekimenetan parte hartu zuen. Aurten, bertan omendu zuten, Antiguako San Sebastianetan. Wed, 31 Oct 2007 01:00:00 +0100 ANTIGUA Pilota txapelketa Antiguan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-27/p00003010/Pilota_txapelketa_Antiguan.htm Erredakzioa » Antiguako Jai Batzordeak IV. Esku Pilota Txapelketa antolatu du. Federatuak ez direnek eman dezakete izena, bost euro ordainduta Bodegon eta Kalaberri tabernetan, Antiguotarrak elkartean eta Garazi liburudendan. Pilota gozoarekin jokatu dituzte partidak. Txapelketa azaroaren 8an hasiko da eta partidak astearteetan eta ostegunetan izango dira 20:00ak aldera. Finalak sansebastianetan jokatuko dituzte. Sat, 27 Oct 2007 01:00:00 +0200 ANTIGUA Entzun eta ikusteko ipuinak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-26/p00010003/Entzun_eta_ikusteko_ipuinak.htm IPUINA » Iberiar penintsulako bost hizkuntzetan idatzitako ipuinak dira ikuskizun honen oinarria. Egileak, puntako bost idazle: Manuel Rivas, Quim Monzo, Julio Llamazares, Jose Saramago eta Bernardo Atxaga. Antzerki-kontakizun honen sortzaileak Ruth Guimera eta Kandido Uranga antzezleak eta Asier Ercilla, David Nanclares eta Fran Lasuen musikariak izan dira. Eszenatoki gainean izango dira gaur. -Noiz. Gaur, 20:30ean (euskaraz). Larunbatean, 20:00etan (euskaraz). Igandean, 20:00etan (erdaraz). -Non. Lugaritz Kultur Etxea. Fri, 26 Oct 2007 01:00:00 +0200 ANTIGUA Entzun eta ikusteko ipuinak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-23/p00007001/Entzun_eta_ikusteko_ipuinak.htm The Briefs, 2000. urtean Seattlen sortutako punk rock taldearen zuzenekoa izango da entzungai DOKAn. The Undertones eta The Adverts taldeen eragina nabarmena da The Briefsen musikan eta 70. hamarkadako lehen punk taldeen estiloan oinarritzen da. -Non. DOKAn. -Noiz. Gaur, 20:30ean. Tue, 23 Oct 2007 01:00:00 +0200 ANTIGUA Egaña, Agirre eta Paia, bertsotan etzi Istingorran http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-18/p00003003/Egaña_Agirre_eta_Paia_bertsotan_etzi_Istingorran.htm erredakzioa Istingorra elkarteak bertso bazkaria antolatu du larunbaterako Andoni Egaña, Amaia Agirre eta Xabi Paiarekin. Bazkarirako txartelak Istingorran bertan eskura daitezke 25 eurotan. Istingorrak 75. urteurrena ospatu zuen iaz eta bertso bazkaria izan zen urtemuga jardueretako bat. Harrera ona izan zuenez, jarraipena ematea erabaki zuten. Thu, 18 Oct 2007 01:00:00 +0200 ANTIGUA Antiguotarrak Eguna ospatuko dute larunbatean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-03/p00003006/Antiguotarrak_Eguna_ospatuko_dute_larunbatean.htm erredakzioa Larunbatean, hilak 6, Antiguotarrak Eguna egingo dute. Elkarteak 25 urte bete ditu aurten eta urte hasieraz geroztik hainbat ekimen antolatu dituzte urtemuga ospatzeko. Besteak beste, argazki erakusketa eta garagardo eguna egin dituzte. Larunbatean denetik egongo da goizean goizetik Gaskonia plazan. Eguraldi txarra eginez gero, frontoian egingo dute larunbateko jaia. 10:00etan diana izango da txistulariekin. 11:30ean haur jolasak eta sagardo eta pintxo dastaketa izango da. Sei-zazpi sagardo jarriko dituzte dastagai eta pintxoak auzoko tabernek prestatutakoak izango dira. 14:00etan herri bazkaria izango da: entsalada, zikiroa eta natilak. Txartelak salgai daude 15 eurotan. Igeldoko trikitilariek girotuko dute bazkalostea. 17:00etan koadrilen arteko jolasak izango dira eta jolasak bukatutakoan, kantu jira izango da. Eguna bukatzeko, brindisa egingo dute elkartean , 21:00etan. ... Wed, 03 Oct 2007 01:00:00 +0200 ANTIGUA Jazza, Haizearen Orraziaren urteurrenean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-12/p00012001/Jazza_Haizearen_Orraziaren_urteurrenean.htm nerea lizarralde Zubi Musu Elkarteko Xabier Mendizabal eta Fermin Etxeberria izan ziren haien elkarteak antolatutako Marmitako Lehiaketako irabazleak. Guztira zortzi parte-hartzaile izan ziren, Altzako Gurea Elkarteko Iosu Alvarez, Zubi Musuko Antonio Forteza eta bere alaba Leire, eta Amaikak Bateko Gorka Arzelus eta Agustin Perez de Arenaza, besteak beste. Marmitakoa prestatzeko 3 ordu izan zituzten. Giro polita sortu zen parte-hartzaileen artean. Norgehiagokan ibili ziren, baina beti ere, festa giroan. Gustura afaldu zuten marmitakoa afarian bildu ziren lagunek. Mahai bakoitzean hiru marmitako zeuden dastatzeko, batzuk bost ere probatu zituzten. ... Wed, 12 Sep 2007 01:00:00 +0200 ANTIGUA Kalean dauden obrak babes ditzatela eskatu dute hainbat artistek http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-07/p00008019/Kalean_dauden_obrak_babes_ditzatela_eskatu_dute_hainbat_artistek.htm nagore irastorza Haizearen Orraziaren 30. urteurreneko ekitaldien baitan, kalean dauden artelanen egoeraz eta jasaten duten babes ezaz hausnarketa egin dute Uda Ikastaroetan hainbat artistak eta legelarik. Administrazioari neurriak har ditzan eskatu diote, eta aldi berean ondarea babestu eta egile eskubideak errespetatzeko. Luis Chillida Eduardo Chillidaren semea, Andres Nagel eta Anton Patiño artistek sarritan obrak ez direla behar bezala erabiltzen salatu dute. «Artelan bat bere inguruarekin harremanetan dago, eta Udalek inguruan beste eraikin bat egiten badute edo erabilera ezegokia ematen badiote, zentzua guztiz aldatzen zaio», azaldu zuen Chillidak. Haizearen Orrazia obra eta espazioa oso ondo zaindu dituztela onartu zuen, baina obra asko utzikeriagatik hondatuta daudela nabarmendu.... Fri, 07 Sep 2007 01:00:00 +0200 ANTIGUA Musika Haizearen Orrazian http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-06/p00010009/Musika_Haizearen_Orrazian.htm MUSIKA » Haizearen Orraziaren 30. urteurrena dela-eta ekitaldi sorta izango da gaurtik aurrera. Gaur pop kontzertua eskainiko dute. Txetxo Bengoetxea, Alex Ubago, Mikel Erentxun eta Amaia Montero musikariak izango dira. .-Non: Haizearen Orrazia. -Noiz: Gaur, 20:30ean. Thu, 06 Sep 2007 01:00:00 +0200 ANTIGUA Antiguako V. Herri Triatloia jokatuko dute larunbatean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-05/p00003012/Antiguako_V._Herri_Triatloia_jokatuko_dute_larunbatean.htm erredakzioa Larunbatean, hilak 8, Antiguako V. Herri Triatloia jokatuko da. Parte-hartzaileek hiru probari aurre egin beharko diote. Aurrena, igerian Ondarretarako gabarroira joan eta etorri egingo dute. Ondoren bizikleta hartu eta Igeldoko itsasargira igo beharko dira. Azkenik, korrika egin beharko dute Haizearen Orrazia eta Antiguako tunelaren artean. Triatloia 11:00etan hasiko da eta izena proba hasi aurretik eman behar da Eduardo Chillida pasealekuaren hasieran. Parte-hartzaileek bost euro ordaindu beharko dituzte. Lehen hiru sailkatuek gizonezkoetan eta emakumezkoetan sari bana etxeratuko dute. Gutxi gorabehera 30 eta 40 minutu artean behar dituzte parte-hartzaileek triatloia bukatzeko. Antolatzaileek dei egin diete neskei izena eman dezaten. ... Wed, 05 Sep 2007 01:00:00 +0200 ANTIGUA Haizearen Orrazia irailaren 16an inauguratuko dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-05/p00008018/Haizearen_Orrazia_irailaren_16an_inauguratuko_dute.htm nagore irastorza «Nire obra haizeak eta olatuek inauguratu dute», esaten omen zuen Eduardo Chillida eskultoreak Haizearen Orraziaren inaugurazioaz hitz egiten zuenean. Izan ere, 1977an Chillidak, Luis Peña Gantxegi arkitektoak eta Jose Maria Elosegi ingeniariak obra eta ingurunea bukatu zutenetik 30 urte joan dira, baina sekula ez da Donostiako leku kuttunena ofizialki inauguratu. 30. urteurrenaren harira, irailaren 16rako inaugurazio-omenaldi ekitaldia antolatu dute. Aste osoan hitzaldi, kontzertu eta bestelako ekimenak izango dira.Luis Chillida eskultorearen semearekin batera, Odon Elorza alkatea, Gurutz Larrañaga Eusko Jaurlaritzako kultura sailburuordea eta Maria Jesus Aranburu Foru Aldundiko kultura diputatua izan ziren aurkezpen ekitaldian. ... Wed, 05 Sep 2007 01:00:00 +0200 ANTIGUA Marmitako lehiaketa irailaren 8an Zubimusun http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-01/p00003010/Marmitako_lehiaketa_irailaren_8an_Zubimusun.htm erredakzioa Zubimusu elkarteak antolatuta, Marmitakoaren VI. Festa egingo da larunbatean, hilak 8, elkartearen egoitzan bertan. Lehiaketa 18:00etan hasi eta 20:00etan bukatuko da.Lehiaketan parte hartu nahi duten elkarte gastronomikoek 676 921254 telefono zenbakira deitu behar dute. Lehiaketa eta gero, herri afaria izango da Zubimusu elkartean bertan. Afarirako txartelak Ur Gain eta Cabo Norte tabernetan daude salgai 18 eurotan. Menua honakoa izango da: marmitakoa, euskal pastela eta gazta. Sat, 01 Sep 2007 01:00:00 +0200 ANTIGUA Jaurlaritzaren bilera Miramarren http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-01/p00012001/Jaurlaritzaren_bilera_Miramarren.htm NEREA LIZARRALDE Beti asteburua edo opor garaia iristeko irrikitan, lana edo egin beharrekoak alde batera utzi ahal izateko. Askotan, alferkeriagatik-edo, kosta egiten da ohikotasunetik aldentzea. Zinema, erakusketa, antzerkia, musika... Hamaika plan egin daitezke. Musika zuzenean entzutea gustuko dutenek ez dute aitzakiarik. Brankan lau urte dira ostegunero kontzertuak antolatzen hasi zirela. Jazz musika zaleentzako plan aproposa da, estilo hau baita tabernako musika egitarauan jaun eta jabe. Iñaki Salvador, Elkano Browning Cream, Amama Luisa Brass Band... Hamaika talde pasa dira Haizearen Orraziaren ondoan dagoen taberna honetatik. Donostiako Jazzaldiarekin lotura handia du, talde donostiar hasiberrien lehiaketako partaideen zuzenekoak bertan egiten baitira. Bestalde, Musikene, Goi Mailako Musika Ikastegiko ikasleei ere, zuzenekoak eskaintzeko aukera ematen diete Brankan. ... Sat, 01 Sep 2007 01:00:00 +0200 ANTIGUA Gabriel Gulian Brankan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-08-30/p00010009/Gabriel_Gulian_Brankan.htm MUSIKA » Gabriel Gulian uruguaiarrak kontzertua eskainiko du beste musikari batzuekin batera. Uruguaiko candombea, erritmo brasildarrak, rocka eta Hego Amerikako musika izango dira entzungai gaur arratsaldeko zuzenekoan. Non. Branka. Noiz. Gaur 20:00etatik aurrera. Thu, 30 Aug 2007 01:00:00 +0200 ANTIGUA Afizionatuen txapelketa handia http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-08-25/p00008021/Afizionatuen_txapelketa_handia.htm naroa balsategi Asteburu guztietan profesionalen partidak dira telebistan ikusgai. Hain preziatua den profesionalen mailara iristeko, ordea, afizionatuetan ondo prestatuz eta ondo jokatuz txapelketa garrantzitsuenetan itxura ona eman behar da. Euskal Herrian, Elgetako afizionatuen txapelketarekin batera bada Donostian ospe handia duen afizionatuen txapelketa bat: Antiguako Pilota Txapelketa. 59 urte bete ditu aurten Antiguako pilotazaleok elkarteak antolatzen duen txapelketa. Joanes Urrestarazu elkarteko kideak adierazi duenez, txapelketa hau afizionatu mailako garrantzitsuenetakoa da. Arrakasta horren arrazoia honakoa da: «Dagoeneko 59 urte bete ditu txapelketak eta horrek zalantzarik gabe ospea ematen dio. Antolakuntza ere ona da, inork ezer kobratu gabe txapelketa prestatzeko ordu asko sartzen ditugulako». ... Sat, 25 Aug 2007 01:00:00 +0200 ANTIGUA Ostalarien omenaldia Haizearen Orraziari http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-22/p00005001/Ostalarien_omenaldia_Haizearen_Orraziari.htm erredakzioa Haizearen Orraziaren 30. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi egingo dituzte urte bukaera bitartean. Gipuzkoako Ostalarien Elkarteak ere Eduardo Txillidaren lana omendu nahi du eta gonbitea egin die elkarteko kide diren ostalari guztiei, Haizearen Orraziaren omenezko pintxo, plater edo edari bat prestatu dezaten. Elkarteak ekimenarekin bat egiten duten ostalariei euskarria emango die, egindakoa erakusgai jar dezaten. Ekimenean parte hartzen duten guztiek Haizearen Orraziaren marrazki bat jasoko dute oroigarri. Sun, 22 Jul 2007 01:00:00 +0200 ANTIGUA Tenis Elkartea eta Jangela Solidarioa egitasmoa eskutik helduta http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-22/p00005002/Tenis_Elkartea_eta_Jangela_Solidarioa_egitasmoa_eskutik_helduta.htm Raul Perez » Tenis Elkarteak bat egin du Jangela Solidarioa egitasmoarekin. Haurrentzako festa Txirri, Mirri eta Txiribiton Junior pailazoek emanaldia eskaini zuten eta helduentzako padel txapelketa egin zituzten atzo Mikel Lasa futbolari ohiak eta Oskar Terol aktoreek jokatu zuten eta gaur afaria izango da Tenis Elkartean bertan. Asteburuan jasotako dirua Etiopiako Wukro eskualdeko umezurtzak elikatzeko bideratuko dute. Han dagoen Angel Olaran misiolari hernaniarrari bidaliko diote. Sun, 22 Jul 2007 01:00:00 +0200 ANTIGUA Kalte ordaina eskatu nahi diete Gurutzeko bizilagunek Udalari http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-07/p00003025/Kalte_ordaina_eskatu_nahi_diete_Gurutzeko_bizilagunek_Udalari.htm raul perez Duela ia hiru urte hasi ziren Lugaritzeko lanak. 250 etxebizitza egiten ari dira bertan, haietako 30 babes ofizialekoak. Gurutze auzoa Lugaritz ondoan dago. Gurutzeko bizilagunek diotenez, Lugaritzeko lanek eragozpenak eragiten dizkiete eta kalte ordainak eskatu nahi dizkiote Udalari. Gurutze auzuneko eta Sukia eraikineko bizilagunen arabera, «kamioi eta makina pusken» joan-etorriak pairatzen ari dira eta askotan «lokatz artean» ibili behar dute. Obrengatik zenbait etxetan pitzadurak agertu direla erantsi dute. «Gainera, oraindik beste bi urtez jasan beharko ditugu obrak». ... Sat, 07 Jul 2007 01:00:00 +0200 ANTIGUA Jubenil eta 22 urtez azpikoen partidak gaur http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-28/p00008004/Jubenil_eta_22_urtez_azpikoen_partidak_gaur.htm n. balsategi Herenegun hasi zen urtero udan egiten den Antiguako Pilota Txapelketa. 36 bikotek parte hartuko dute eta finala abuztuaren 26an izango da Antiguako frontoian.Hiru kategoria izango dira ikusgai jubenilak, 22 urtez azpikoak eta seniorrak eta maila bakoitzean hamabi bikote ariko dira. Lehen jardunaldian Perez eta Landaburu jubenilek 22-7 irabazi zieten Juanenea eta Barberena pilotariei. 22 urtez azpiko partidan,Uberuaga-Larrinaga Aizpitarte-Ibarra mendean hartu zituzten 22-12 emaitzarekin. Gaur jubeniletan Iraola eta Agiriano pilotariek Ropon eta Leunda mendean hartu beharko dituzte eta 22 urtez azpiko mailan, Elurbe eta Legarreta pilotariak izango dira Antiguako pilotalekuan, Iraola eta Mitxelenari aurre egin beharko dietenak. ... Thu, 28 Jun 2007 01:00:00 +0200 ANTIGUA 10 urte antiguatarrak dantzan jartzen http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-22/p00003006/10_urte_antiguatarrak_dantzan_jartzen.htm raul perez Antiguatar peto-petoa da German Rodriguez. Dantza gustuko du eta duela hamar urte, zenbat lagunekin, Dantzaritxu taldea sortu zuen. Urtero, Antiguako Sanjoanetan edo sansebastianetan erakustaldia egiten dute. Atzo, pilotalekuan aritu ziren dantzan taldekoak. «Auzo elkarteari dantzatzeko ohitura berreskuratzeko proposatu genion duela hamar urte, ikusten baikenuen dantzak, oro har, galbidean zeudela. Hainbat gaztek Antiguotarrak dantza taldetik ateratakoan uzten zioten dantza egiteari». Jende gaztea erakarri nahi zuen Dantzaritxuk, baina azkenean batik bat gizon-emakumezko helduek parte hartu dute Dantzaritxuren ekintzetan. Eskolak ematen dituzte, baina taldea ez dela dantza akademia azpimarratu du German Rodriguezek. Antiguako merkatu zaharra da Dantzaritxuren egoitza. Dantza mota asko landu ditu sorreratik auzoko taldeak. Euskal dantzetik hasi eta latindar dantzetaraino. Areto dantzak jorratzen dituzte orain batik bat: tangoak, boleroak.40 lagun inguru ari dira dantza ekimenetan parte hartzen, hiru multzotan banatuta, baina duela urte batzuk taldea jendetsuagoa zen. ... Fri, 22 Jun 2007 01:00:00 +0200 ANTIGUA «Kantua ez da sekula gure ogibidea izan, baina kantatzea gustatzen zaigu» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-22/p00007011/«Kantua_ez_da_sekula_gure_ogibidea_izan_baina_kantatzea_gustatzen_zaigu».htm nagore irastorza Pantxoa eta Peio, Peio eta Pantxoa. Euskal Herriko musikaren historiaz hitz egiterakoan, ezin haien izenak aipatu gabe utzi. Bere burua ez du musikari profesionaltzat hartzen Peio Ospitalek (Ezpeleta, 1948), baina Pantxoa Carrererekin batera euskal musikaren historian erreferentzia dela ezin da ukatu. Gaur Antiguako frontoian ariko dira, 22:00etatik aurrera. Ia 40 urte daramatzazue herriz herri kantari. Nola aldatu dira entzuleak urte hauetan? Jendea baino gehiago, ingurua aldatu da. Gu kantari hasi ginen garaian, kantaldiak kantaldi baino gehiago mitin antzekoak ziren. Garai hartan herri honek ez zeukan bere burua herri bezala agertzeko aukerarik eta kantaldiak izaten ziren kasik leku bakarra herri honentzat bere burua herri bezala kanporatzeko aukera ematen ziotenak. Azken urteotan azpimarratuko nukeen berritasuna kantaldietan jendeak kantatzeko agertzen duen gogoa da. Jendeak kantatu nahi du; ez pasibo geratu garai batean bezala. Zuzenean parte hartu nahi du, eta hori aldaketa handia izan da. ... Fri, 22 Jun 2007 01:00:00 +0200 ANTIGUA