Bidebieta, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info hitzako albiste zerrenda bidebieta eu Mon, 12 May 2008 00:07:55 +0200 60 Bidebieta, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info/rss/logo.gif irutxulokohitza.info Etxeko azken partida jokatuko du Akabak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00009002/Etxeko_azken_partida_jokatuko_du_Akabak.htm Larunbatean jokatuko du Akaba Bera Berak Ro Casaren aurka denboraldi honetako etxeko azken partida. 19:00etatik aurrera izango da ligako azken aurreko norgehiagoka Bidebieta kiroldegian. Akaba Bera Berak bosgarren postuan bukatuko du liga baina Rocasak, berriz, seigarren postua du jokoan. Itxakok EHF Kopa irabazten badu ligako seigarren sailkatuak Europan jokatzeko aukera izango du datorren denboraldian. Hori dela eta, Rocasa talde kanariarra bi puntuak eskuratzeko asmoz irtengo da Bidebietako kantxara. Esme Lopezi, ebakuntza Itxakoren kontrako partidan min hartu zuen berriz ere eskubiko belaunean Esme Lopezek. Bi partida besterik ez dira geratzen liga bukatzeko eta gainera Akaba Bera Berak ez du ezer jokoan beraz, Lopezek ebakuntza egitea erabaki du. Modu honetan uda erabiliko du belauna osatzeko. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 BIDEBIETA Liderrari irabazteko zorian egon da Akaba Bera Bera http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-04/p00003005/Liderrari_irabazteko_zorian_egon_da_Akaba_Bera_Bera.htm Liderra mendean hartzeko zorian egon da Akaba Bera Bera. Partida bukatzeko bost segundo falta zirela sartu zuen etxeko taldeak, Orsan Eldak garaipenaren gola (28-27). Bi zati zeharo ezberdin izan zituen neurketak. Lehenengoan Akaba Bera Berak ez zuen erritmo egokia jartzen jakin, izan ere, erasoan oso azkar ibili zen eta ondorioz baloi ugari galdu zituzten Reyes Karrereren jokalariek. Irabazteko aukera Partida osoan atzetik joan zen Akaba Bera Bera;hiruzpalau golengatik galtzen joan zen. Bigarren zatian, dena dela, jokoan kontrol gehiago erakutsi zuen eta erritmo hobea lagun, erasoan ere sendoago ibili ziren. Hogeigarren minutuan berdindu egin zuten eta partida bukatu arte gol bateko abantaila lortu egin zuten. Azken minutura berriz ere berdinduta iritsi ziren. Matxalen Ziarsolok markagailua alde jartzeko aukera izan zuen. Ziarsolok jokaldi berberan lau aldiz jaurti zuen zutoinera eta ez zuen gola sartu. Eldako atezainak baloia hartu eta kontraerasoa hasteko aukera izan zuen. Honela partida bukatzeko bost segundo falta zirela Eldak gola sartu zuen. Akabari soilik bi norgehiagoka geratzen zaizkio liga bukatzeko. Eldak lehen postuan jarraitzen du. ... Sun, 04 May 2008 01:00:00 +0200 BIDEBIETA Akaba Bera Berak ezin izan du euskal derbia irabazi http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-01/p00009513/Akaba_Bera_Berak_ezin_izan_du_euskal_derbia_irabazi.htm Akabak kanporatu zuen Itxako Erregina Koparen finalerdietan. Atzo, aldiz, Itxakok eraman zituen puntuak Bidebietatik: 24-29. Horrenbestez, Itxako Liga txapeldun izateko borrokan jarraitzen du. Bi taldeek Europako kopako partida izan zuten aurreko asteburuan. Akaba Bera Berakoek ezin izan zuten Errekopako finalerako txartela eskuratu Errumanian. Itxakok, berriz, EHF Kopako finala jokatuko du. Bai Akabak, bai Itxakok Europako Kopako partidak alde batera utzi eta Ligari ekin zioten burubelarri atzo. Giroa ez zen falta izan Bidebieta kiroldegian. Izan ere, etxeko zaleak ez ezik, Lizarrakoak ere izan ziren. Neurketa oso parekatua izan zen, batez ere lehen zatian. Hala 14-14 zen emaitza atsedenaldian. Itxakok Akabak baino gehiago zuen jokoan. Akabak bosgarren postua esku-eskura du eta hori ziurtatzea du helburu denboraldiko azken txanpa honetan, datorren denboraldian berriz ere Europan izateko. Itxako, aldiz, Liga Txapeldun izateko borrokan sartuta dabil bete-betean, Sagunto eta Elda talde boteretsuekin batera. Kontuak kontu, Akabak ez zuen ezer oparitu atzoko neurketan. Hala, bukatzeko 15 minutu falta zirela 21-21 emaitza ageri zen markagailuan. Aipatzekoa da epaileek Itxakoren Egozkueri txartel gorria atera ziotela Esme Lopezi egindako faltaga bortitzagatik. ... Thu, 01 May 2008 01:00:00 +0200 BIDEBIETA Akaba Bera Berak Errekopako finala hurbilago du http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-20/p00003001/Akaba_Bera_Berak_Errekopako_finala_hurbilago_du.htm Akaba Bera Bera ez da inoren aurrean kikiltzen. Reyes Karrereren jokalariek ezer ez dutela galtzeko erakutsi zuten atzo arratsaldean, Bidebieta kiroldegian jokatutako partidan. Aurrean Errumaniako Rulmentul Brasov taldea zuten, orain arte Europako Kopan partidarik galdu ez duen taldea. Atzo arte. Akaba Bera Berak garaipen polita eskaini zien bere jarraitzaileei, 28-27 irabazi zutelako errumaniarren aurkako lehen norgehiagoka. Zortzi egun barru aurkariaren etxean jokatuko dute partida erabakiorra. Errumanian jakingo da zein izango den Errekopako finalean egongo den taldeetako bat. Momentuz, Donostiako taldeak gol bateko abantaila izango du, eta horixe baliatzen saiatuko dira lehenengo aldiz Europako txapelketa batean finala jokatzeko. Erritmo biziko norgehiagoka Nola edo hala gola sartu nahi zuen Akabak. Partida hasi eta berehala Bouveret etxeko atezainak jaurtiketa bat gelditu zuen, hurrengo minutuetan egingo zituen geldiketak nolabait iragarriz. Erritmo bizia jarri zuen Akabak; Reyes Karrereren jokalariek ez zuten errumaniarren menpe gelditu nahi eta horrexegatik haien defentsa bikaina baliatuz kontraeraso azkarrak egiten saiatu ziren. ... Sun, 20 Apr 2008 01:00:00 +0200 BIDEBIETA «Zergatik ez gara finalera iritsiko? Amets egiteko eskubidea dugu» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-19/p00008006/Zergatik_ez_gara_finalera_iritsiko_Amets_egiteko_eskubidea_dugu.htm Bera Bera klub gisa hasi zenetik dago taldean Fernando Diez presidentea. Hasieran errugbia besterik ez zegoen kluban baina urteak aurrera egin ahala, nabarmen hazi da taldea: atal gehiago ditu ¬errugbiaz gain, eskubaloia, saskibaloia, kirol egokitua eta karatea¬ eta kirolari kopurua ere handitu egin da ¬750 kirolari daude¬. Orain Akaba Bera Berak izan dituen lorpenen ondorioz, une gozoenetako bat bizitzen ari da Fernando Diez presidentea. Gaur 16:30ean ziurrenik Bidebieta kiroldegian inoiz izan den partida garrantzitsuena jokatuko da. Akaba Bera Berak Rulmentul Brasov talde errumarriaren aurka, Europako Errekopako finalerdietako joaneko norgehiagoka jokatuko du. Partida, dena dela, azken urteetan eta bereziki hilabeteetan egin den lanaren saria dela adierazi du Diezek: «Ia astero taldeak bina partida jokatu behar izan ditu eta bidaiatu ere asko egin dute. Pausoz pauso joan nahi izan dugu eta gainera denboraldi hasieran jarri genuen helburua ¬Europako final-laurdenetara iristea¬ bete dugu; are gehiago finalerdietara iritsi izana sari bat izan da». ... Sat, 19 Apr 2008 01:00:00 +0200 BIDEBIETA Bidebietako igogailua ez da 2009 baino lehen bukatuta egongo http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-10/p00003011/Bidebietako_igogailua_ez_da_2009_baino_lehen_bukatuta_egongo.htm Bidebietako Joan Karlos Gerra kalea eta Azkuene artean igogailua jartzeko zeuden eragozpenak gainditzeko urratsak ematen hasi da Udala. Edozein modutan, Udalak jarritako epeak atzeratu egiten ari dira. Izan ere, proiektua eginda badago ere ¬lanak 2006ko bukaeran edo 2007ko hasieran hasi nahi zituzten¬ , behin oztopo guztiak gaindituta lehiaketa deitu beharko du Udalak, obrak enpresa bati emateko. Lanak ez dira udara baino lehen hasiko eta beraz, igogailua, beste eragozpenik ez badago behintzat, datorren urtean egongo litzateke erabilgarri. Izan ere, sei bat hilabete beharko dituzte obrak egiteko. Udalak proiektua egina du eta baita lanotara zenbat diru bideratuko duen zehaztuta ere: 450.000 euro. Lanak ezin izan dituzte oraindik hasi, ordea. Izan ere, inguru horri dagokion planeamenduan, lur azpian garajeak egitea aurreikusita dago eta garaje horiek eta igogailuaren egitasmoak talka egiten dutelako. ... Thu, 10 Apr 2008 01:00:00 +0200 BIDEBIETA Bidebietako Joan Karlos Gerra kalea berritzeko lanak hasi dituzte http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-02/p00003007/Bidebietako_Joan_Karlos_Gerra_kalea_berritzeko_lanak_hasi_dituzte.htm Bidebietako Joan Karlos Gerra kalean obrak hasi dituzte. Batik bat, espaloia eta errepidea berrituko dituzte. Espaloia oso zaharkituta dago, eta batez ere euria egiten duenean oso irristakorra izaten da. Errepidean, bestalde, zulo asko dago. Zorua berritzeaz gain, koskadun zebrabide batzuk jarriko dituzte. Atzo bertan hesitu zuten kalearen zati bat, autorik utz ez dezaten. Dena dela, kalea ez dute moztu eta beraz, ibilgailuak orain arte bezala igaro ahal izango dira ¬beherantz alegia¬. Azken urteetan auzoko beste kale batzuk berritu dituzte. Hala, duela hiru urte Serapio Mujikaren zati batean eta Julio Urkixo kalean esku hartu zuten. Parkean ere obrak Espaloiak eta errepidea berritzeaz gain, Joan Karlos Gerrakohaur parkea berrituko dute. Orain, bi zatitan banatuta dago parkea. Batean saskibaloi kantxa dago eta bestean, haur jolasak eta eserlekuak. Lanak bukatutakoan, Intxaurrondoko Txaparrene eta Benta Berriko kirol pisten antza izango du parkeak. ... Wed, 02 Apr 2008 01:00:00 +0200 BIDEBIETA Akabak Errekopako partida garrantzitsua jokatuko du gaur Buducnosten kontra http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-02-16/p00004001/Akabak_Errekopako_partida_garrantzitsua_jokatuko_du_gaur_Buducnosten_kontra.htm Akabak iaz Espainiako Kopa irabazi bazuen ere ¬taldeak duen titulu bakarra da¬ Europako Errekopan Akabak izan duen emaitza onena errepikatzeko aukera izan dezake gaur. Izan ere, Buducnost T-Mobileren kontrako partidan hiru goleko aldearekin irabazten badu, final-laurdenetan izango dira Reyes Karrereren jokalariak. Montenegron izan zen joan den astean Akaba. Final-zortzirenetako joaneko partida jokatu behar izan zuten Buducnost T-Mobileren aurka eta lehen zatian zazpi goleko errenta lortu bazuten ere, bigarren zatian baloi asko galdu eta Buducnostek aurrea hartu zuen. Partida 29-27 galdu zuen Akabak. Taldearen historiako emaitza onena berdintzeko aukera Final-laurdenetan izango den taldea, ordea, gaur erabakiko da Bidebietako kiroldegian ¬16:30ean ekingo zaio norgehiagokari¬. Akabak hiru goleko aldearekin irabaztea nahikoa du ¬bi goleko aldearekin egiten badu, eta Buducnostek 27 gol baino gutxiago sartzen baditu ere sailkatuko da¬ final-laurdenetan egoteko. ... Sat, 16 Feb 2008 01:00:00 +0100 BIDEBIETA Adin guztietako auzotarrek izango dute zer egin Gabonetan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-21/p00006007/Adin_guztietako_auzotarrek_izango_dute_zer_egin_Gabonetan.htm Bigarren urtez jarraian, Neguko Festak izango dira Bidebietan. Auzoko hainbat eragilek osatu dute jai egitaraua: haur txokoak, Kontadores gaztelekuak, Uliazpi elkarteak, Guardaplata zahar etxeak, gazte asanbladak... Gaur bertan, Thamessisek eta Gaurdaplata zahar etxeak txistorra jateak prestatuko dituzte. Astelehen arratsaldean Olentzero jaitsiko da Guardaplatatik. Bestalde, hilaren 28an, ostirala, herri afaria izango da Bidebieta elkartean eta 31n urte zaharreko kopla zaharrak kantatu ahal izango dituzte auzotarrek. ############ Egitaraua Bidebietako Neguko Jaiak gaur hasi eta urtarrilaren 4an bukatuko dira. Gaur, ostirala 21 11:00. Txistorra jatea Eroski parean Thamessisek antolatuta. Zahar etxean ere izango da txistorra jatea. Bihar, larunbata 22 18:00. Diskodantza Guardaplata zahar etxean. Zahar etxeko saskia zozketatuko dute. ... Fri, 21 Dec 2007 01:00:00 +0100 BIDEBIETA Sutea izan da Bidebietako etxe batean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-25/p00005001/Sutea_izan_da_Bidebietako_etxe_batean.htm Sutea izan zen atzo arratsaldean Bidebietako etxebizitza batean. Julio Urkixo kalean izan zen sutea, arratsaldean. Balkoi batean zegoen galdarak eztanda egin zuen eta hori dela eta etxaurrea belztu egin zen. Suhiltzaileak bertaratu ziren sua itzaltzeko, baina ez zen zauriturik zain. Sun, 25 Nov 2007 01:00:00 +0100 BIDEBIETA Ez dago data zehatzik Bidebietako igogailua egiteko http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-08/p00003023/Ez_dago_data_zehatzik_Bidebietako_igogailua_egiteko.htm raul perez Udalak igogailua egingo du Bidebieta eta Azkuene artean. Igogailua egiteko lanak joan den urtearen bukaeran hasiko zituztela jakitera eman zien Udalak auzotarrei bidalitako argitalpen baten bitartez. Haatik, obrak ez dira hasi eta ez dago data zehatzik obrei ekiteko. 100 eskailera pasatxo daude Juan Karlos Gerra kalearen 10. eta 14. atarien eta Azkuene kalearen artean, eta jende askok egiten ditu Bidebieta eta Trintxerpe arteko joan-etorriak eskailera horiek igo eta jaitsiz. Eskailera horiek erabiltzen dituzten herritarren joan-etorriak errazte aldera, igogailua jarri nahi du. Lanak egitera zenbat diru bideratuko duen ere zehaztuta dago urte hasieratik: 450.000 euro inguru. Igogailua jartzeko lanek zenbat denbora iraungo duten ere badakite: urte erdi inguru. Oraindik, baina, ezin izan dizkiote lanak inongo enpresari eman. ... Thu, 08 Nov 2007 01:00:00 +0100 BIDEBIETA Ez dago data zehatzik Bidebietako igogailua egiteko http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-04/p00003020/Ez_dago_data_zehatzik_Bidebietako_igogailua_egiteko.htm raul perez Herriz-herri jotzen ohituta dago Alberto Benito bidebietarra. Iratxo taldearekin zortzi urtean ibili da hara eta hona. Euskal Herriko herri eta auzo askotan izan da dantzaldiak girotzen. Musikazale porrokatua da eta, itsasontzi batean bi aste pasatu ditu Brasilgo Calipso taldearekin bateria jotzen. Ez da gainera, edozein itsasontzitan ibili. Love boat telesail ezaguna grabatu zuten Pacific itsasontzian izan da. «Pixka bat zaharkituta dago. Esan didatenaren arabera bi asteko bidaiak egiten dituzten itsasontzi txikienetakoa da»,azaldu du Benitok. Valentziatik atera zen itsasontzia. Handik, Erroma aldera, Livorno eta Monaco ingurura gero. Korsika eta Menorcatik igaro eta gero abiapuntura, Valentziara itzuli zen. ... Thu, 04 Oct 2007 01:00:00 +0200 BIDEBIETA Biribilgunea txukundu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-30/p00003005/Biribilgunea_txukundu_dute.htm R. Perez » Auzoaren sarrerako biribilgunearen itxura aldatu egin dute. Hain zuzen ere, lau urki jarri dituzte errotondan eta haien inguruan hormatxoa egin dute. Biribilgunearen ertzeetako zuhaixkak, juniperoak, bere horretan utzi dituzte ondo daudelako. Sat, 30 Jun 2007 01:00:00 +0200 BIDEBIETA Supermerkatu berria, urte bukaeran zabalik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-14/p00003008/Supermerkatu_berria_urte_bukaeran_zabalik.htm r. perez Uvesco enpresak urtea bukatu aurretik ireki nahi du Gomistegin supermerkatua. Udalak jarduera baimena eman berri dio eta lanak egingo dituzte datozen hilabeteetan. Super BM supermerkatua izango da Gomistegikoa. Etxebizitza berrien etxabeetan jarriko dute supermerkartua. 2.000 bat metro koadro izango ditu supermerkatuak eta elikadura saila, harategia, arraindegia eta fruta denda izango ditu. Aparkalekua eta zamalanak egiteko tokia ere egokituko dituzte. Obrak bukatzen dituztenean, Uvescok supermerkatua irekitzeko baimena eskatu beharko dio Udalari. Thu, 14 Jun 2007 01:00:00 +0200 BIDEBIETA Bidebietako gazteak festa gose dira http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-05-31/p00003014/Bidebietako_gazteak_festa_gose_dira.htm raul perez Joan den urtearen bukaeran sortu zuten auzoko zenbait gaztek BIGA Bidebietako Gazte Asanblada. Besteak beste, auzoko hainbat taldek antolatutako neguko jaietan parte hartu zuten. Txanpontxo jaietan ere esku hartu nahi izan du gazte asanbladak eta Gazte Eguna antolatu du etzirako. Eguerdian triki poteoa eta bertso bazkaria izango da garbantzuak eta kalimotxoa izango da menua. Hamaika Bertute taldeko bi bertsolari izango dira Bidebietan. Bazkalostean jolasak izango dira. Beste auzoetan gazte asanbladek egin ohi dituzten olinpiadak hartu dituzte eredu. «Konturatu gara, adibidez, zaharrentzako afaria egin izan dela festetan eta gazteok ere gure eguna izan nahi genuen. Auzoko gazte guztiei dei egiten diegu, etziko jardueretan parte har dezaten», azaldu dute gazte asanbladakoek. ... Thu, 31 May 2007 01:00:00 +0200 BIDEBIETA Auzoko argazki zaharrak Kontadoresen http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-04-26/p00006003/Auzoko_argazki_zaharrak_Kontadoresen.htm ERREDAKZIOA Kontadores gaztelekuak eta Altzako Historia Mintegiak antolatuta, argazki erakusketa izango da etzi gaztelekuan bertan. Besteak beste, Bidebietan baserri batzuk baino ez zeuden garaiko, eta dorreak inauguratu zituzteneko irudiak jarriko dituzte ikusgai.Argazki erakusketaz gain, Eduardo Iribarren apaizak eta Maribel Manzano auzotarrak Bidebietari buruz hitz egingo dute. Garai bateko auzoa gogora ekarri eta oraingoarekin alderatuko dute. Kontadores gaztelekukoek auzotar guztiei larunbateko hitzaldira joateko eta parte hartzeko deia egin diete. Hitzaldia 18:00etan hasiko da. ... Thu, 26 Apr 2007 01:00:00 +0200 BIDEBIETA Diru gehiago Kontadores berritzeko http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-01-27/p00003026/Diru_gehiago_Kontadores_berritzeko.htm raul perez Udalak 64.214,12 euro gehiago emango dizkio Reformas y Contratas de Gipuzkoa enpresari, Kontadores gaztelekuaren berritze lanak bukatzeko. Udalak lanak 269.802,90 eurotan ematea adostu zuen joan den urteko udaberrian eta lanak udan hasi ziren. Abenduan baina, Udalak enpresarekin sinatutako hitzarmena aldatu, eta hasierako aurrekontua %23,8 igo du. Lanak atzerapen handia pilatzen ari dira. Izan ere, Udalak iragarri zuen 2006ko urrirako bukatuko zituztela eta oraindik lanean dihardute gaztelekuan. Obrak geldirik ere izan dira eta urte hasieran ekin zieten berriz ere. Antza, Aste Santua eta gero irekiko dute Kontadores. ... Sat, 27 Jan 2007 01:00:00 +0100 BIDEBIETA Cementos La Union Ribarroja hartuko du gaur Akaba Bera Berak Bidebietan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-01-27/p00008016/Cementos_La_Union_Ribarroja_hartuko_du_gaur_Akaba_Bera_Berak_Bidebietan.htm erredakzioa Gaur, 19:00etan hasita, Akaba Bera Berak Cementos La Union Ribarrojaren aurkako partida jokatuko du Bidebietako kiroldegian. Valentziakoek talde oso sendoa osatzen dute, nazioartean aritutako jokalariz josia, eta sailkapeneko lehenengo postuan daude. Beraz, partida zaila izango da gaurkoa Bera Berarentzat. Donostiako taldea, baina, sasoi puntu onean dago, eta jokatutako azken bi norgehiagokak irabazi dituzte, Europako Errekopan Suitzako Bruhl taldearen aurka eta Ligan Lleidaren aurka. Aurrean izango duen taldeari ez ezik, Akaba Bera Berak jokalari gabeziari ere aurre egin beharko dio. Izan ere, Esther Larreategi, Libe Altuna, Esme Lopez eta Izaskun Arruzazabala min hartuta daude. ... Sat, 27 Jan 2007 01:00:00 +0100 BIDEBIETA Neguan ere jai giroan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-12-27/p00004021/Neguan_ere_jai_giroan.htm erredakzioa Haur txokoa, Kontadores gaztelekua, Guardaplata zahar etxea, Herri Ametsa ikastola, San Luis eta Mendiola ikastetxeak, Uliazpi elkartea, gazte asanblada, Thamessis konpartsa, jai batzordea, institutuak, Mogambo eta kale hezitzaileak. Talde horiek guztiak elkartu dira eta Neguko Jaiak antolatu dituzte lehen aldiz, Bidebietan bizi gara lelopean. Txanpontxoen anaia-arreba gazteak, nonbait.Auzoko elkarteek egitarau zabala osatu dute. Hilaren 23an, 24an eta atzo hainbat ekintza egin zituzten, baina datozen egunetan ere izango da nora jo auzoan. Ekintza asko haurrei zuzenduta dago, baina badira adin guztietako jendearentzako jarduerak ere; besteak beste urtezaharreko koplak. ... Wed, 27 Dec 2006 01:00:00 +0100 BIDEBIETA Gomistegiko lehenak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-11-17/p00009010/Gomistegiko_lehenak.htm raul perez Ondo bidean, urtea bukatu aurretik Gomistegiko etxeetako batzuk, 58 zehazki, emango dituzte. Etxebizitza horietako 24 babes ofizialekoak dira; Udalak zotz egin eta salmentan emango ditu, eta gainerakoak salmenta librekoak dira. Eraikinok Kontadores gaztelekuaren ondoan daude bukatuta daude eta inguruko lanak ere aurreratuta daude; espaloi eta farola berriak jarri dituzte. Bi eraikinotako baten behealdean, Netto enpresak supermerkatua jarriko du. Hain zuzen ere, horretan ari dira orain lanean. Supermerkatu horren azpian bezeroentzako aparkalekuak eta bi etxeetako bizilagunen garajeak daude. ... Fri, 17 Nov 2006 01:00:00 +0100 BIDEBIETA Bidebietako Gazte Asanblada badator http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-11-03/p00003012/Bidebietako_Gazte_Asanblada_badator.htm r. perez Aspaldiko partez, Bidebietak gazte asanblada izango du. 18 bat gazte larunbatero elkartzen ari dira azkenaldian eliza ondoko parkean ideiak botatzeko asmoz, eta hilaren 18an, larunbata, aurkezpena egingo dute. Arratsaldean izango dira, hain zuzen, aurkezpen ekitaldiak: aurrena triki poteoa izango da eta kantu afaria ondoren. «Auzoari gazte asanblada sortu dela jakitera eman nahi diogu», diote gogotsu Bidebietako gazteok.Auzoan zenbait kartel jarri dituzte eta kartelotako mezua garbia da: Bidebietari bizitasuna eman nahi diote. «Geronek auzoan denbora gutxi pasatzen dugu eta horri buelta eman nahi diogu», diote. Dorreak astinduz eta Bidebieta bizirik dira haien leloetako batzuk, eta badirudi BIGA izango dela taldearen izena Bidebietako Ga... Fri, 03 Nov 2006 01:00:00 +0100 BIDEBIETA Gaztelekuetako ikastaroak martxan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-04/p00010012/Gaztelekuetako_ikastaroak_martxan.htm erredakzioa Kontadores (Bidebieta) eta Martuteneko gaztelekuek ikastaro sorta prestatu dute datorren ikasturterako. Guztiek hiru hilabeteko iraupena dute. Urritik hasi eta abendura bitartean 13 ikastaro prestatu dituzte. Guztira, 180 pertsonentzako lekua izango dute. 16 eta 30 urte bitarteko gazteek edukiko dute ikastaro hauetan parte hartzeko aukera. Urriaren erdialdetik aurrera hasiko dira ikastaroak eta askotariko gaiak landuko dituzte: antzerkia, dantza funky eta batuka, musika perkusioa eta kaxa flamenkoa , gazteei zuzendutako sukaldaritza, pintxo tailerra, Ekialdeko teknikak tai jia eta erlaxatze teknikak, eta jokoen inguruko ikastaroak. Bestalde, klaseen %70etara joaten direnei, ordaindutako matrikularen zati bat itzuliko diete ikasturtea amaitzean. ... Wed, 04 Oct 2006 01:00:00 +0200 BIDEBIETA «Jendeak gogokoago izaten du tabernetako musika dantzaldietakoa baino» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-08-09/p00003021/«Jendeak_gogokoago_izaten_du_tabernetako_musika_dantzaldietakoa_baino».htm raul perez Herriko jaietan, jendea dantzan jartzen saiatzen da Iratxo taldea. Taldeko bateria jotzailea da Alberto Benito. Agenda gainezka badu ere, tartetxoa egin du Irutxuloko Hitzarekin hitz egiteko; musikari buruz hizketan aritzeko denbora lortzea ez zaio batere kostatzen. Noiztik zabiltza dantzaldietan jotzen?Duela zortzi urtetik. Iratxon hasi aurretik, Agirre Taldean izan nintzen, eta gero, Ostadarren. Betidanik bateria jo izan dut, eta izugarri gustatzen zait. Egia da musika tresna errazenetakoa dela, baina bateria ezin da edozein modutan jo. Bateria jotzailea eskas arituz gero, taldeak nabaritu egiten du; nolabait esateko, erritmoari eusten dio bateriak.Zuek aukeratzen dituzue abestiak ala jendeak eskatzen dituenak jotzen dituzue?Guk bost bat orduko errepertorioa dugu. Jotak, arin-arinak, zortzikoak, boleroak, Reincidentes taldearen abesti bat edo beste, La Oreja de Van Gogh... denetik jotzen dugu. Hala ere, zaila izaten da jendeak nahi duenarekin bat egitea; dantza egiteko abestiak joz gero, zerbait motelagoa eskatzen dizute, eta zerbait motelarekin hasiz gero, abesti alaiagoak eskatzen dituzte. ... Wed, 09 Aug 2006 01:00:00 +0200 BIDEBIETA Gomistegiko ehorzketa enpresak ez du baimenik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-08-02/p00005003/Gomistegiko_ehorzketa_enpresak_ez_du_baimenik.htm i. lopez Gomistegiko bizilagunek oraingoz arnasa lasai hartu ahal izango dute. Udaleko Hirigintza Sailak ezezkoa eman dio berriro, Gomistegiko etxeen azpialdean ehorzketa enpresa bat jartzeko proiektuaren eskaerari.«Ehorzketa enpresa horretako abokatuak nahi dituen mehatxu guztiak egin ditzazke, baina Udaleko Hirigintza Saileko arduradunek ehorzketa enpresa honi baimenik ez ematea erabaki du berriro eta Udalak bat egingo du, noski, erabaki horrekin» esan zuen Odon Elorza Alkateak. Oraingoz, Plan Orokorrak ez du aurreikusten honelako zerbitzuak jartzeko kokagune berezirik: «Beraz, oraingo legedia kontutan hartuta, eta teknikarien iritziarekin, ez diogu baimenik emango» azaldu zuen Elorzak. ... Wed, 02 Aug 2006 01:00:00 +0200 BIDEBIETA Bidebietako haurtxokoa ireki dute jaietako egun nagusian http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-05-28/p00003014/Bidebietako_haurtxokoa_ireki_dute_jaietako_egun_nagusian.htm ion lopez Urduritasuna eta ezinegona zen nagusi goizeko hamaikak aldera Bidebietako haurtxoko berriaren sarreran elkartuta zeuden haurren artean. Aspaldidanik itxaroten ari ziren unea iristear zegoen. Bidebietako haurtxoko berria zabaltzear zen. Ateak zabaldu bezain laster, korrika eta presaka sartu ziren barrura guztiak, baina agian jakinmin gehien gurasoek zuten. Kontadoreseko babes ofizialeko etxebizitzen etxabeetan eraiki dute haurtxoko berria. Juan Carlos Gerra kalean zegoenaren ondorengoa izango da. Haurtxokoko hezitzaileetako batek, Arritxu Zurbanok, esan zigunez, «areto berria aurrekoa baina txikiagoa bada ere, haurtxoko zaharra oso egoera txarrean zegoen eta haurrak ez zeuden eroso. Oso pozik gaude egin duten lanarekin, nahiz eta azken astean ero moduan ibili behar izan dugun hutsik eta zikina zegoen aretoa txukundu eta haurrentzat egoki... Sun, 28 May 2006 01:00:00 +0200 BIDEBIETA «Bidebietako aitona-amonek parrandarako gogo handia dute» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-05-25/p00003023/«Bidebietako_aitona-amonek_parrandarako_gogo_handia_dute».htm raul perez Zahar etxeko tabernako bazkari gozo eta merkeak hitzetatik hortzera dabiltza azkenaldian auzotarren artean. Josemi Alcaraz gaztea da tabernako arduraduna urte hasieraz geroztik; zahar etxea berritu zutenetik, alegia. Alcaraz gustura dabil auzoko aitona-amonekin. Oso jatorrak eta esku zabalak direla dio. Goizean-goiz, lanean hasi aurretik hitz egin du Irutxuloko Hitzarekin. Nolatan hasi zinen zahar etxean lanean? Zahar etxeko zuzendaritzakoek ama ezagutzen zuten, eta haien bitartez hartu nuen tabernaren ardura. Zaharrekin lan egitea betidanik asko gustatu zait. Ostalaritzan eskarmentua badut; 14 urte nituela aitari laguntzen hasi nintzaion tabernan. Hala ere, aitortu behar dut hau ezberdina dela; nagusia naiz, eta horretan hasiberria naiz. ... Thu, 25 May 2006 01:00:00 +0200 BIDEBIETA Bidebietako Haur Txokoa, Kabia elkartearen esku http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-04-06/p00005010/Bidebietako_Haur_Txokoa_Kabia_elkartearen_esku.htm Asier errasti Aste bukaeran maila ikusgarria eman du Akaba Bera Berak Leonen, Espainiako Kopan. Elda eta Sagunto kanporatu eta gero, Ribarrojaren aurkako finala gol bakar batez galdu zuen. Tamalez, baina, kirol arlotik kanpoko arrazoiengatik ere bada albiste egunotan Akaba. Izan ere, klubeko lehen taldearen etorkizuna oso iluna da, diru kontuak direla eta. Reyes Karrere, Akabako entrenatzaileak dio egoera zaila dela. Txapelketa bikaina Leonen, ezta? Gu oso kontent gaude. Gol bategatik ez genuen Kopa irabazi, baina azken unera arte izan ginen lehian. Gainera, taldeak gozatu egin du eta hori oso garrantzitsua da. Ez hori bakarrik, alaitasun hori eta gure grina, jokoan islatu da eta jarraitzaileek ere nabaritu dute. ... Thu, 06 Apr 2006 01:00:00 +0200 BIDEBIETA Bidebietako gaztelekua berrituko dute udaran http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-04-05/p00007016/Bidebietako_gaztelekua_berrituko_dute_udaran.htm r. perez Kontadores gaztelekua berrituko dute udaran. Lanak ekainean hasi eta urrian bukatuko dituzte. Obrak egin bitartean, gaztelekua tokiz aldatuko dute; haur txoko zaharra dagoen tokira Joan Karlos Gerra kalera eramango dute. Beste ekipamendu batzuk laster zabalduko dituzte Bidebietan. Maiatzean, Kontadoresko babes ofizialeko etxebizitzen azpiko lokaletan, haur txokoa, gizarte zerbitzu gunea eta haurtzaindegia zabalduko dituztela aurreratu zuen atzo Odon Elorza alkateak. Elorza berritutako zahar etxearen inaugurazioan izan zen atzo Bidebietan, eta bertan eman zuen auzo honetan zabaldu behar dituzten ekipamenduen eta Kontadoresen egingo dituzten berritze lanen berri. Zahar etxeari dagokionez, lan gehienak urte hasierarako prest zeuden, baina atzo inaugurazio ofiziala egin zuten; goiko solairura igotzeko jarritako igogailua da egindako lan nabarmenena. Horrekin batera, komunak ezinduentzat egokitu dituzte, eta lorategia txukundu dute. ... Wed, 05 Apr 2006 01:00:00 +0200 BIDEBIETA Zorioneko makina jarri dute, azkenean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-03-24/p00005010/Zorioneko_makina_jarri_dute_azkenean.htm raul perez Duela pare bat astetik, Bidebietan bada kiniela eta loteria primitiboa zigilatzerik. Izan ere, makina jarri dute supermerkatuaren ondoko okindegian. Bertan lan egiten duten Kari Migeltorena eta Mila Urroz ama-alabek lehen egunetako estuasunak gainditu dituzte jada: «Lehen eguna erotzekoa izan zen, makina nola zebilen ez genekien eta hiru bat aldiz ez atzera ez aurrera geratu zitzaigun», dio Mila Urrozek. Ez da harritzekoa oraindik beren burua kokatzen ibiltzea. Kinielaz gain, loteria primitibo mota guztiak bonolotoa, ostegun eta larunbaterako txartelak... eta zaldi lasterketen txartelak zigilatzeko aukera ere badago eta. Larunbat goizetan jende asko joan ohi da kiniela zigilatzera. Dena dela, larunbatetan baino, astelehenetan galtzak bete lan ibiliko direla uste dute okindegiko... Fri, 24 Mar 2006 01:00:00 +0100 BIDEBIETA Gomistegin ez dute beilatokirik egingo http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-02-23/p00004023/Gomistegin_ez_dute_beilatokirik_egingo.htm ion lopez Udalak baliogabetu egingo du Funeraria La Auxiliadora S.L. enpresari San Pedro hiribideko 39. atarian beilatokia jartzeko eman zion baimena. Hain zuzen ere, Gomistegiko Lasako etxeen azpian beilatokia jartzeko baimena eskatu zuen enpresak, eta Udalak eman egin zion, 2005. urteko abuztuan. Bertan enpresak zer egin nahi zuen jakin ondoren, auzotarrek mobilizazioak egin zituzten, eta helegitea aurkeztu zuten Udalean. Beilatokia jartzeko proiektuari buruz Udalak ez ziela galdetu zioten Gomistegi aldeko bizilagunek helegite hartan.Helegiteak aurrera egin zuen, eta Hirigintza Saileko zuzendariak gaiari buruzko txostena egin zezan agindu zuen Udal Gobernuak. Hirigintza Sailaren txostenaren arabera, beilatokiak 600 metro karratu hartu behar zituenez, industria erabilerakoa izango zen, eta hortaz, ezin zitekeen etxebizitzen azpian jar. ... Thu, 23 Feb 2006 01:00:00 +0100 BIDEBIETA Gomistegin ez dute beilatokirik egingo http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-02-22/p00012037/Gomistegin_ez_dute_beilatokirik_egingo.htm asier coloma San Markoseko Mankomunitateak martxan jarri du jendeak zabor gutxiago sor dezan kanpaina. Kanpainan, zabor gutxiago nola sortu irakasteaz gain, produktuak berriro erabiltzea eta birziklatzea garrantzitsua dela erakutsi diete txikiei. Murriztu, zirt edo zart izena jarri diote kanpainari mankomunitatekoek. Kanpaina Donostiako 35 ikastetxetan egingo dute, eta 1.362 bat ikaslek parte hartuko dute. Aitziber Sarasola eta Jorge Sanmartin ingurumen hezitzaileak Bidebietako Mendiola ikastetxera joan dira 9-11 urte arteko haurrei kanpainaren berri ematera. «Egunero zenbat zabor sortzen dugula uste duzue?», galdetu die Aitziberrek txikiei. «Nik gutxi, ez baitut etxean bazkaltzen...», erantzun dio Vanessak. Baina Vanessak etxean bazkaltzen ez duen arren, zabor gehiegitxo sortzen dugula azaldu die Aitziberrek: «1,3 kilogramo sortzen ditugu, batez beste». ... Wed, 22 Feb 2006 01:00:00 +0100 BIDEBIETA Alacant aurkari zuzenaren aurka jokatuko du gaur Akabak Bidebietan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-02-08/p00009005/Alacant_aurkari_zuzenaren_aurka_jokatuko_du_gaur_Akabak_Bidebietan.htm erredakzioa Akaba Bera Berak Alacanteren aurka jokatuko du gaur Bidebietan 19:30ean, Espainiako Ohorezko Mailako 16. jardunaldiari dagokion norgehiagokan. Larunbatean EHF Kopako partida dutela eta, gaur dute neurketa. Partida garrantzitsua da Akabarentzat, Alacant aurkari zuzena baita: puntu berberak dituzte sailkapenean 15 puntu, nahiz eta Donostiako taldea aurretik den. Gainera, Vicar Goyak asteburuan egiten duenaren arabera, Donostiako taldeak aurrea hartuko lioke sailkapenean, gaur iluntzean irabaziz gero. Horren bestez, bosgarren postuan jarriko litzateke Akaba. Hala ere, ez da lan erraza izango, bai Donostiako taldeak eta bai Alacantek Europan sartu nahi dute, eta horretarako bosgarren postuaren bila ari dira buru belarri. Alacantek jokalari arriskutsuak ditu, gainera, Lujan Ligako goleatzaile nagusia eta Kurchankova bizkorra, kasu. ... Wed, 08 Feb 2006 01:00:00 +0100 BIDEBIETA Joan Karlos Gerra, lehengo lepotik burua http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-01-29/p00002006/Joan_Karlos_Gerra_lehengo_lepotik_burua.htm jon gońi » bidebieta Sun, 29 Jan 2006 01:00:00 +0100 BIDEBIETA Udalak geldiarazi egin ditu Gomistegin beilatokia jartzeko lanak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-01-25/p00005008/Udalak_geldiarazi_egin_ditu_Gomistegin_beilatokia_jartzeko_lanak.htm R. perez Astelehenean, Gomistegin, beilatokia egiten hasi ziren. Eta atzo Udalak lanak geldiarazi egin zituen. Azken asteotan, Udalak auzotarrekin bilerak izan ditu, eta beilatokiaren proiektuari alegazioak aurkezteko aukera eman dio. Horren ildotik, Udaltzaingoak behin behingoz obrak geldiarazi zituen atzo arratsaldean. Gogoan izan La Donostiarra ehorztetxeak Lasako etxeen azpiko lokala erosi zuelaauto etxe batek saldutabertan beilatokia jartzeko, eta Udalak eman beharreko baimenak eman zizkiola aipatutako ehorztetxeari udaran. Bizilagunek diotenez, azarora arte ez zuten izan haien etxe azpian egin nahi zituzten obren berri, eta egitasmoari alegazioak aurkezteko aukera ez eman izana leporatu diote Udalari. Bizilagunen hitzetan, «Udalak onartu egin du, azkenean, beilatokia egiteko proiektua aurkeztu zutenean hanka sartu zutela, ez zigutelako alegazioak aurkezteko aukera eman. Beraz, orain hamar eguneko epea eman digu, eta horregatik geldiarazi dituzte eraikitze lanak». ... Wed, 25 Jan 2006 01:00:00 +0100 BIDEBIETA Baimen guztiak dituela dio ehorztetxeak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-01-09/p00002008/Baimen_guztiak_dituela_dio_ehorztetxeak.htm r. perez La Donostiarra ehorztetxeak beilatokia Gomistegin, Lasako etxeen azpian, jartzeko araudia alde duela dio. Ehorztetxeko ordezkari Javier Fernandezek hitzetan, «Eusko Jaurlaritzako 2004ko araudiak dio beilatokiak jartzea ez dela jarduera kaltegarria. Hau da, ez dago arazorik etxe azpian jartzeko». Bizilagunek pankartak jarri dituzte balkoietan eta sinadurak biltzen ari dira beilatokia jar ez dezaten.Fernandezek dioenez, Donostia inguruan beilatoki batzuk egin dituzte etxe azpian: «Hernanin bat dago zabalik jada eta beste bat egitear dira. Tolosan, bestalde, eskola baten azpian egin dute». La Donostiarra ehorztetxearen ordezkariaren ustez, ez da zilegi bizilagunak kexu azaltzea: «Tabu izateagatik, ezin zaio beilatokiari baimena ukatu». ... Mon, 09 Jan 2006 01:00:00 +0100 BIDEBIETA Pankartak eta sinadura bilketa, beilatokiaren aurka http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-01-05/p00003017/Pankartak_eta_sinadura_bilketa_beilatokiaren_aurka.htm raul perez Bidebietako Pasai San Pedro hiribideko 25.etik 39.era bitarteko atarietako bizilagunek Lasako etxeak esan ohi diete inguruan, Lasa enpresa ondo-ondoan zegoelakopankartak jarri berri dituzte balkoietan, haien etxe azpian beilatokirik jar ez dezaten. Sinadurak biltzen ari dira haien etxeen aurrean, bestalde.Ehorztetxe batek etxeen azpian jarri nahi du beilatokia. Auto etxe batek utzitako 500 metro karratu inguruko lokalean, hain zuzen ere. Beilatokiak, besteak beste, kapera eta hiru beila areto izango lituzke. Udalak joan den urteko udaran eman zuen baimena. Bizilagunak kexu dira, ez baitute haien etxebizitzen azpian beilatokia jartzerik nahi. Gainera, duela aste gutxi ezertxo ere ez zekitela diote: «Azaroan, ohiko bilera batean jakinarazi ziguten. Ordura arte ez genekien ezer. Udalak udaran eman zuen baimena eta guk ezer ez genekienez, ez genuen alegaziorik aurkeztu. Ez dugu nahi hilotz biltegi baten gainean bizi. Bizilagunotako batzuek gure etxeen ondo-ondoan zegoen bakailao fabrika pairatu behar izan genuen luzaroan, eta orain, belatokia jarri nahi dute. Hemen bizi garen 64 familiok horixe besterik ez genuen behar!». Auzotarrek lokalari beste erabilpen bat eman diezaioten nahi dute. Adibidez, auzoarentzako liburutegia jar lezaketela diote, «lokal puska delako». ... Thu, 05 Jan 2006 01:00:00 +0100 BIDEBIETA Lapurreta berriz ere Zumardi tabernan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-12-18/p00003011/Lapurreta_berriz_ere_Zumardi_tabernan.htm erredakzioa Bidebietako Zumardi tabernan lapurreta egin zuten atzo goizaldean. Azken hamar egunetan hiru aldiz sartu dira Zumardi pasealekuko tabernan. Atzo goizaldean, aurreko bietan bezala, atzeko kristala apurtu eta tabernaren barrualdera sartu ziren, 06:00ak aldera. Bizilagun batek tabernaren barruan pertsona bat baino gehiago zegoela ikusi eta Udaltzaingoari deitu zion. Udaltzainak iritsi zirenerako, baina, tabernara sartutakoak alde eginak ziren. Udaltzainek aztarnak hartu eta zenbait auzotarrekin hitz egin zuten froga bila. Tabernako jabeen arabera, lapurrek ez zuten tabernako ezer hondatu, baina dirua eraman zuten. ... Sun, 18 Dec 2005 01:00:00 +0100 BIDEBIETA Azken bi hilabeteetan lapurreta ugari izan da Bidebietan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-12-14/p00004019/Azken_bi_hilabeteetan_lapurreta_ugari_izan_da_Bidebietan.htm raul perez Urria bukaeratik hona, lapurretak izan dira Bidebietan; Zumardi pasealekuan eta inguruan, hain zuzen ere. Lapurreta guztiak gauez gertatu dira. Urriaren 23an, Rich okindegian sartu ziren. Bertako langileak Irutxuloko Hitzari esan dioenez, lapurrek janaria, irrati bat eta dendariak barruan utzitako jantzi bat eraman zuten. Dirurik ez zuten eraman, ordea. Hurrengo egunean, Jose Elosegi hiribideko fruta dendan egin zuten lapurreta. Zumardi pasealekutik gertu dago fruta denda. Azken asteetan, berriz ere, lapurretak izan dira, bi tabernetan hain zuzen ere: Nautilus eta Zumardi tabernetan. Nautilusen duela hiru aste sartu ziren. Harri batekin atzeko kristala puskatu eta kaxan zuten dirua eraman zuten. ... Wed, 14 Dec 2005 01:00:00 +0100 BIDEBIETA Azken bi hilabeteetan lapurreta ugari izan da Bidebietan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-12-04/p00012038/Azken_bi_hilabeteetan_lapurreta_ugari_izan_da_Bidebietan.htm onintza odriozola Munduko beste kultura batzuei tokia egin nahian, Bidebietako Kontadores gaztelekuan ekitaldi bat baino gehiago egin dute. Munduko hainbat kulturen ezaugarriak ikustea eta ikastea eta kultura horiekiko elkartasun jarrera piztea; horixe lortu nahi dute ekitaldi horiekin. Aste honetan egin dute azkena. Asteazken arratsaldean Kulturen arteko festa ospatu zuten. Kaxa flamenkoak eta djembe danborrak astindu zituzten Martuteneko perkusio tailerreko ikasleek. Ikustaldi polita eskaini zuten; giro hotza berotzea lortu zuten, behintzat. Musikaren ondotik, Ekuadorreko eta Kolonbiako jakiak jarri zituzten mahai gainean. Papa beteak, enpanadak eta colada morada fruta zukua probatu zituzten Kontadoresera inguratu zirenek. ... Sun, 04 Dec 2005 01:00:00 +0100 BIDEBIETA Gaiztarron lur azpiko aparkalekua egitea proposatu du Gobernuak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-11-26/p00007008/Gaiztarron_lur_azpiko_aparkalekua_egitea_proposatu_du_Gobernuak.htm ion lopez Bidebieta-Gaiztarron lur azpiko aparkalekua egiteko proposamena aurkeztu zuen atzo Ernesto Gasco Mugikortasun zinegotziak. Gascok azaldu zuenez, bizilagunek aspalditik eskatu dituzte auzoko aparkalekuen sistema aldatzea. Horregatik, Mugikortasun Saileko teknikariek lur azpiko aparkalekua diseinatu dute.Bulegoen dorrearen ondoko aparkalekuaren azpian egingo litzateke aparkalekua; hiru solairu izango lituzke eta 186 autorentzako lekua. Gune horren altuera dela eta, sarrera-irteera sistema bitxia izango luke aparkaleku berriak. Lehen eta bigarren solairuetara Zedro plazatik sartu ahal izango litzateke. Hirugarrenera behekoena, berriz, Zumardien pasealekutik. Aparkalekuaren goialdearen zati bat haurren jolasetarako utziko lukete eta beste zatian aparkatu ahal izango litzateke. ... Sat, 26 Nov 2005 01:00:00 +0100 BIDEBIETA Gazteria Sailak aurrekontua %25'5 handitu nahi du http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-11-16/p00005004/Gazteria_Sailak_aurrekontua_255_handitu_nahi_du.htm i. lopez Udal Gobernuak, aurrekontu proposamenean azaltzen denez, Gazteria eta Hezkuntza Sailaren 2006ko aurrekontua %25,5 handitu nahi du. Arritxu Marańon Gazteria eta Hezkuntza zinegotziak azaldu zuenez, sailak azken urteotan antolatutako programa batzuk oso errotuta daude dagoeneko, eta horien aurrekontua urtero handitu egiten da. Orotara, Gazteria eta Hezkuntza Sailak datorren urtean 9.473.119 euroko aurrekontua izatea nahi du Udal Gobernuak. Datorren urterako aurreikusitako inbertsioen artean Kontadoreseko Gaztelekuak eramango du %50: 662.880 euro, hain zuzen. Ikastetxeetako eraikinetako konponketak eta Zuloaga eskolako lanek ere inbertsioen zati handia eramango dute. ... Wed, 16 Nov 2005 01:00:00 +0100 BIDEBIETA Julio Urkixo kalea berrituko dute urte hasieratik aurrera http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-11-04/p00004024/Julio_Urkixo_kalea_berrituko_dute_urte_hasieratik_aurrera.htm ion lopez Udal Gobernuak Julio Urkixo kalea berritzea erabaki du, Ana Rivilla Bide Publikoetako ordezkariak atzo jakinarazi zuenez. «Bidebietako bizilagunek behin eta berriz eskatu dute lan hau, eta ezin genuen gehiago atzeratu», esan zuen Rivillak. Udal Gobernuak berrikuntza zein enpresari eman erabaki beharko du orain, eta lanak 2006ko lehenengo egunetan hastea espero dute. Udal Bide Publikoetako ordezkariaren hitzetan, «lan handia egingo dugu Julio Urkixon. Aurrekontua ikusi besterik ez dago: 732.915 euro bideratuko ditugu kale horretako trabak kentzeko, espaloiak zabaltzeko, edo parkeak eta berdeguneak hobetzeko». ... Fri, 04 Nov 2005 01:00:00 +0100 BIDEBIETA Baratzetako hondakinak, jasotzeke http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-10-23/p00003012/Baratzetako_hondakinak_jasotzeke.htm nagore irastorza budismoa filosofia ezezaguna da gehienontzat, baina poliki-poliki Europan barrena zabaltzen ari da. Donostian, bi Budista elkarte ditugu, Grosen eta Bidebietan. Gu Drukpa Chöe Dje Ling Bidebietako elkartean izan gara, Nawang lamaren bisita aitzakitzat hartuta. Kolorez eta Tibeteko irudiz, zein Gyalwang Drukpa Aita Santuaren argazkiz apainduta dago elkartea. Zapatak kendu ditugu sartzerakoan, bertako isiltasuna eta giroa errespetatuz. Irakaspenak bukatu berri dira, eta elkarteko kideekin solasaldia izan dugu. Hamasei lagunek osatzen dute elkartea, eta duela urte eta erdi sortu zen. Budismoan lau eskola daudela azaldu digute, eta Bidebietako elkarteak Gyalwang Drukpa Aita Santuaren eskola jarraitzen duela. «Gaur egun bizirik dagoen maisu handienetakoa da, eta bere aginduak jarraitzen ditugu», esan digu Pilarrek. ... Sun, 23 Oct 2005 01:00:00 +0200 BIDEBIETA