Egia, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info hitzako albiste zerrenda egia eu Mon, 12 May 2008 00:08:04 +0200 60 Egia, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info/rss/logo.gif irutxulokohitza.info Denboraldia triste bukatu du Egia eskubaloi taldeak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-17/p00008006/Denboraldia_triste_bukatu_du_Egia_eskubaloi_taldeak.htm Iazkoa errepikatu eta ahal izanez gero hobetu egin nahi zuen Egia Servi-chap eskubaloi taldeak. Baina azkenean, senior mailako Euskadiko Txapelketako hirugarren postuarekin konforme geratu behar izan dute. Orain, ordea, beste txapelketetan pentsatzen hasiko dira. Iaz jokatu zuten lehen aldiz igoera fasea eta igotzeko aukera handiegirik ez zutela jakin arren, txapelketaz gozatzera joan ziren Egiako jokalariak. Aurtengoan, ordea, azken jardunaldian igoera jokatzeko txartela galdu egin zuten, Basauriren kontrako partida galduta. Puntu bakarreko diferentzia zuen taldeak Barakaldo hirugarren sailkatuarekin baina ezin izan zioten abantailari eutsi. Thu, 17 Apr 2008 01:00:00 +0200 EGIA Egiako taldeak igoera fasea jokoan izango du bihar http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-12/p00009008/Egiako_taldeak_igoera_fasea_jokoan_izango_du_bihar.htm Egia-Servichap eskubaloi taldeak ligako partida garrantzitsuenetako bat jokatuko du bihar. Ligako azken jardunaldia izateaz gain, bigarren postua izango dute jokoan Egiako jokalariek, eta beraz, bihar erabakiko da zein izango den Espainiako Lehen Mailan jokatzeko igoera fasean parte hartuko duen azken taldea ¬Askartza Leioak dagoeneko liga irabazi du eta igoera fasea jokatuko du¬. Bigarren postuan da Egia-Servichap. Dena dela, bihar jokatuko den azken jardunaldian erabakiko da postu horretan jarraitu edo hirugarren sailkatzen diren. Barakaldo hirugarren postuan dago puntu bat gutxiagorekin ; Egiak Barakaldoren emaitzaren menpe egon nahi ez badu behintzat, beharrezkoa izango du Basauriren kontra jokatu behar duen norgehiagoka irabaztea. Aurkaria, sailkapeneko bosgarrena 12:15etatik aurrera jokatuko dute euren partidak Egiak eta Barakaldok.Egiako jokalariak Basauriko kiroldegian izango dira, sailkapeneko bosgarrenaren aurka azken norgehiagoka jokatzeko. Egiatarrek etxean jokatu zutenean erraz hartu zituzten mendean, horren adibide emaitza izan zen: 31-23. ... Sat, 12 Apr 2008 01:00:00 +0200 EGIA Hil bukaeran hasi nahi dituzte lanak Karmengo Amaren goialdean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-10/p00003009/Hil_bukaeran_hasi_nahi_dituzte_lanak_Karmengo_Amaren_goialdean.htm Hil bukaeran hasiko dituzte lanak Karmengo Amaren goialdean. Joan den urtean kalearen behealdean egin zituzten obrak. Espaloiak zabaldu egin zituzten eta autoentzako bide bakarra utzi zuten. Hil bukaeran kalearen goialdeari ¬Baztanetik gora¬ helduko diote. Udalak dagoeneko enpresa bati ¬Landa e Imaz¬ eman dizkio obrak eta hil honen bukaeran hasiko dira lanean. Kalearen behealdean bezala, espaloiak berritu egingo dituzte eta horretaz gain, aparkalekuak beste era batean antolatuko dituzte eta eserlekuak, zaborrontziak eta abar berrituko dituzte. Zati batean baterian utzi beharko dira autoak eta beste batean linean. Gutxi gorabehera urte erdi beharko dute lanok bukatzeko. Udalak milioi bat euro pasatxo bideratu zituen kalearen beheko zatia berritzeko eta 663.029 eurotan eman ditu goiko zatikoak. ... Thu, 10 Apr 2008 01:00:00 +0200 EGIA Gizarte gaiei buruzko jardunaldiak egingo dituzte Egian datorren astean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-05/p00003011/Gizarte_gaiei_buruzko_jardunaldiak_egingo_dituzte_Egian_datorren_astean.htm Egia Bizirikek jardunaldi sozialak antolatu ditu. Datorren astean izango dira. Astelehen, astearte eta asteazkeneko jarduerak kultur etxean izango dira, 19:30ean ¬nahi duten auzotar guztiak joan daitezke¬, eta larunbatekoa, Plaza Haundin 12:00etan. Auzo elkarteak azaldu duenez, Egiako errealitatea hobeto ezagutzeko asmoz antolatu dituzte jardunaldiok. «Gauza guztiak bezala auzoa ere aldatzen ari da. Beharbada duela bost urte pentsatzen genuena orain ez du balio. Gainera gizarte gaiak hor daude, baina ez dira ukitzen», azaldu dute Egia Bizirikekoek. Auzo elkartekoek asteazkeneko mahai ingurua azpimarratu dute, gazteek, emakumeek eta helduek izango dutelako hitza: Gizarte Ongizate saileko Beatriz Saucek, Bilgune Feministako kide Joxepa Bornaetxeak eta Gazte Asanbladako Jazint Ramirezek hitz egingo dute. ... Sat, 05 Apr 2008 01:00:00 +0200 EGIA Oteizari buruzko hitzaldi zikloa Tabakaleran http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-05/p00006001/Oteizari_buruzko_hitzaldi_zikloa_Tabakaleran.htm Aurten Jorge Oteizaren jaiotzaren mendeurrena dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateko Goi mailako Arkitektura Eskola Teknikoak hitzaldi batzuk antolatu ditu apirilean, Jorge Oteiza (1908-2008). Artea, arkitektura eta hiria izenburupean. Monumentalitatea, arkitektura eta hirigintza, Estetikari buruzko ikerketa eta arkitektura proiektua Oteizarengan eta Oteiza eta arte abangoardiak.Hitzaldiak apirilaren 10, 17 eta 24an izango dira, arratsaldeko zazpi eta erdietan Tabakalerako zinema aretoan. Unibertsitateko irakasleek eta arkitekturako zenbait profesionalek parte hartuko dute. Programazioaren osagarri gisa, hitzaldien egun berean baina goizez, EHUko Arkitektura fakultatean solasaldiak izango dira 12:30etan. Sat, 05 Apr 2008 01:00:00 +0200 EGIA Sorkun eta Waxy Gasteszenan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-03/p00007002/Sorkun_eta_Waxy_Gasteszenan.htm Hilabete eskas da Sorkun abeslariak eta Vicepresidentes taldeak diska berria kaleratu zutenetik. Gaur gauean Gazteszenan aurkeztuko dute zuzenean beren lan indartsua. Kaliforniako desertuko doinuek ere izango dute oihartzunik Egian, Palm Deserteko Waxy hirukotea arduratuko da horretaz. Rock retro-garage-psycho-vintage dotorea da hauen estiloa. Rockera bueltan Martxo hasieran kaleratu zuen Sorkunek Vicepresidentes taldearekin batera grabaturiko diska berria, bakarlariaren hirugarrena Kashbad desegin zenez geroztik. Onna eta Duna lanetan (bakarkako bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren) doinu eta kolore berriekin, xamurragoekin, jolastu ostean, kontzertuei begirako disko gogorxeagoa egin nahi izan du; hastapenetako Kashbad taldearen rock gordina berreskuratu du horretarako. Behin baino gehiagotan adierazi baitu zuzenekoetan, abesti zaharrekin pasatzen duela ondoen, haiekin zoratzen dela gehien. ... Thu, 03 Apr 2008 01:00:00 +0200 EGIA Hogei jardueratik gora antolatuko dituzte Egiako parkean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-02/p00008001/Hogei_jardueratik_gora_antolatuko_dituzte_Egiako_parkean.htm Udaberriarekin batera naturaz ikasi eta gozatzeko hainbat jarduera antolatu dituzte Egiako parkeko Ingurumen Baliabideen Etxeko arduradunek. Apiriletik ekainera, erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak... denera hogei jarduera baino gehiago prestatu dituzte. Jarduera guzti horietatik asko berriak dira baina badira izandako arrakastaren ondorioz errepikatzen direnak ere. Argazki lehiaketa, esaterako, bigarren urtez antolatu dute. Klima aldaketa gai hartuta, nahi duenak maiatzaren 11 baino lehen bere argazkiak bidali ahal izango ditu. Argazkiak egin ez, baina etxean lorategi txikiak egiten ikasi nahi duenak apirilan zehar egingo den ikastaroan parte hartzeko aukera izango du. Saguzarren inguruko xehetasunak ezagutzeko eta sendabelarrak identifikatzen ikasteko, halaber, beste bi ikastaro berri prestatu dituzte. ... Wed, 02 Apr 2008 01:00:00 +0200 EGIA Arteleku zentroa eta KM-ko erakusketak Tabakalerara eramango dituzte http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-01/p00006006/Arteleku_zentroa_eta_KM-ko_erakusketak_Tabakalerara_eramango_dituzte.htm Tabakalera proiektua zehazteko eta sendotzeko kultur azpiegitura eta erakundeen birrantolaketaren akordioa aukeztu zuten atzo Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak. Arteleku eta Koldo Mitxelenako erakustaretoak Tabakalerara eramango dituztela iragarri zuten, besteak beste. Ikus-entzunezko kultura garaikidearen bilgunea Orain arte ikus-entzunezko programazioa landu duten hiriko ekipamendu publikoen eskarmentua eta esperientzia jasoko ditu Tabakalerak. Antzinako tabako fabrika ikus-entzunezko kultura garaikidearen bilgune eta erreferentzia izatea lortu nahi dute hiru erakundeek. Arlo honetako sortzaile eta industriari eta baita herritarrei ere eskainitako proiektua izango da, ikus-entzunezko kultura zerbitzuen egitasmoak elkartu eta bilduko dituena. Joxean Muńoz Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroaren zuzendariak azaldu zuenaren arabera, «Tabakalera egitasmoaren oinarriak definitu ditugu akordio honetan». Etorkizuneko ikus-entzunezko kulturaren bilgunea 2013rako abian izatea aurreikusi du Odon Elorza alkateak. ... Tue, 01 Apr 2008 01:00:00 +0200 EGIA Ibaialdeko lursailak desjabetzen hasiko dira http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-03-14/p00003002/Ibaialdeko_lursailak_desjabetzen_hasiko_dira.htm Ibaialdeko lursailak desjabetzeari bide emango dio gaur Udal Gobernuak. Ibaialde Loiola eta Egia artean dago, Urumearen ondo-ondoan eta zenbait etxe daude. Udalak inguru hori guztiz itxuraldatuko du. 1995ko Plan Orokorrean jasota dago toki hori komunitate ekipamendu bihurtzea, oinezkoentzako bi sarrera-irteerekin ¬bat Egiatik eta bestea Loiolatik¬ . Lursail pribatuak desjabetzea ere jasota dago Plan Orokorrean. Udalak egoki deritzo lursailok desjatzea, «zerbitzu publikoa emateko Egiako parkeko zabalpen gisa». Plan Orokorraren arabera, desjabetu beharreko lursailaren azalera 23.440 metro karratu da. Bost lursail pribatu bere egingo ditu Udalak. Parkea izango da Hain zuzen ere, parke bihurtu nahi du Udalak Ibaialde. Oinezkoentzako bidexka batzuk egin nahi dituzte eta egurrezko eserlekuak jarri. Baita haur jolasak eta ontziraleku txiki bat ere. Orain dauden zuhaitzak bere horretan utziko dituzte eta zenbait motatako loreak jarriko dituzte. ... Fri, 14 Mar 2008 01:00:00 +0100 EGIA Aste Santua eta gero zabalduko dute igogailua http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-03-13/p00003008/Aste_Santua_eta_gero_zabalduko_dute_igogailua.htm Egiako Plaza Haundiko igogailua oraindik ez dago zabalik. Obrek hasiera-hasieratik pilatu dute atzerapena. Hala, lanak 2006ko udaran hastekoak baziren ere, azkenean udazkenean hasi ziren; lanak hasita zeudela, jatorrizko proiektua aldatu behar izan zuten... Udalak Gabonetarako espero zuen obrak bukatuta egotea, baina auzotarrek ezin dute oraindik erabili igogailua . Obran ari diren langileek atzo bertan azaldu zutenez, lanei azken ukituak ematen ari zaizkie eta pare bat aste barru ireki ahal izango da. Mekanismoa prest Lanak guztiz bukatzeko porlanezko zati bat estali behar dute. Horrekin batera, goialdeko oinezkoentzako pasabidea egokitu behar dute ¬asfaltoa botako dute¬. Horretarako bi aste inguru beharko dituztela diote langileek eta behin hori eginda igogailua erabili ahal izango dela: «Berez mekanismo guztia jarrita dago eta igogailua ibili badabil». ... Thu, 13 Mar 2008 01:00:00 +0100 EGIA Frantzia eta Suitzako zirku konpainiak Egian http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-03-01/p00005006/Frantzia_eta_Suitzako_zirku_konpainiak_Egian.htm Bihar eskainiko dute Egia kultur etxeko zirku berrien programazioko lehen emanaldia Frantziako Le Primtemps des Croque Morts taldearekin. Le parti Pris des Choses ikuskizuna aurkeztuko dute 20:00etan. Keinu teknikak, zirkua eta dantza uztartzen dituen autore-lana da. Jende gazteari antzerki modu berriak erakusteko asmoa dute. Petit Travers kolektiboko kidea da konpainia. Talde honetan zirku, dantza, antzerki eta arte plastikoen proiektuak elkartzen dira. Apirilaren 6an Compagnie un Loup por L´Homme talde frantsesaren txanda izango da. Appris par corps izeneko ikuskizun intimista eskainiko dute. Bi akrobatek parte hartuko dute. Azkenik, ekainaren 1ean Tr´ Espace suitzarrek Le cercle obra interpretatuko dute, malabarretan oinarritutako ikuskizuna. Bereziki diaboloa erabiltzen dute, musika eta dantzarekin batera. ... Sat, 01 Mar 2008 01:00:00 +0100 EGIA Ura aurrezten ikasteko erakusketa Egiako parkean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-02-29/p00005005/Ura_aurrezten_ikasteko_erakusketa_Egiako_parkean.htm «Azken urteetako otsailarik lehorrena izango da», adierazi du Denis Itxaso Ingurumen zinegotziak. Iazko abuztuan hiru egunetan egindako euri zaparrada mardulei esker, Ańarbeko urtegia, %90ean dago beteta. Hilabete lehor honek ur gabeziaren arriskuaz jabetzeko lagun badezake, herritarrak ur eskasiaren arazoarekin are sentikorragoak izateko, Egiako parkeko Ingurumen Baliabideen etxean astelehenetik aurrera ikusgai egongo da uraren inguruko erakusketa. Informazio eta jolas gunea Erakusketaren antolatzaileetako bat da Gurutze Gorria. Erakusketak, hain zuzen, edateko ura behar gehien duten herrialdeetara banatzeko egiten duen ahaleginaren berri ematen du. «Gurutze Gorriak egunero 30 milioi litro ur banatzen ditu behar gehien duten lagunen artean. Ur gabezia dagoen leku horietan 700 bat lagun aritzen dira munduko hainbat txokotan beren laguntza eskaintzen; gainera, sei herrialdeetako taldeak ¬Austria, Alemania, Suedia, Erresuma Batua, Frantzia eta Espainia¬ edateko ura behar den lekuetan banatzeko baliabideak beti dituzte prest», azaldu du Enrique Samaniego Gipuzkoako Gurutze Gorriko presidenteak. ... Fri, 29 Feb 2008 01:00:00 +0100 EGIA Thunder Express Gazteszenan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-02-27/p00009004/Thunder_Express_Gazteszenan.htm The Hellacopters rock talde ezagunaren errautsetatik sortu zen Thunder Express. Robert Dahlqvist gitarjolea da burua eta Republic disgrace disko berria argitaratu dute Bloody Hotsak euskal ekimenarekin. Rolling Stones, Fletwood Mac edo Humble Pie taldeen eragina du Thunder Expressen musikak eta 70. hamarkadako rocka maite dute taldekide guztiek. Gaur Bilbon izango dira eta bihar Gazteszenan, 21:00etatik aurrera. Sarrerak sei euro balio du. Wed, 27 Feb 2008 01:00:00 +0100 EGIA Ertza eta 10&10 dantza taldeak izango dira Egian http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-02-22/p00007006/Ertza_eta_10&10_dantza_taldeak_izango_dira_Egian.htm Dantza Garaikidearen IV. Zirkuitoaren egitaraua aurkeztu zuten atzo. Gasteiz, Elorrio, Leioa, Villabona, Gernika, Andoain, Agurain eta Donostiak osatuko dute zirkuitoa. Bertako zein Espainiako dantza konpainiek parte hartuko dute: Organik, Ion Munduate, Verdini, Ballet Biarritz Junior 3, Matxalen Bilbao, Moare danza, Tapeplas 2, Daniel Abreu, Bebeto Cidra, Ciento Cincuenta Cuerdas, Damian Muńoz, Larumbe danza, Circle of Trust, Hojarasca eta Karlik danza. Guztira 18 dantza ikuskizun izango dira ikusgai. Donostiako eszenatokia, Egia kultur etxea Donostian Egia kultur etxean eskainiko dira dantza emanaldiak. Larunbat honetan izango da lehenengoa, 1010 dantza konpainiaren Hasta mańana ikuskizuna. Atzoko eta gaurko erbestealdiari eta inmigrazioari buruzko gogoeta da Monica Rundek zuzendutako obra. Gerra, diktadurak, gosea, ideia politikoak, langabezia... Pertsona batek dena utzi eta bizitza berri bat hutsetik hasteko dituen arrazoiak bilatzen saiatzen da ikuskizuna. ... Fri, 22 Feb 2008 01:00:00 +0100 EGIA Egiako haur txokoa izango da Gazteria saileko ardatzetako bat http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-02-20/p00005001/Egiako_haur_txokoa_izango_da_Gazteria_saileko_ardatzetako_bat.htm Gazteria eta Giza Eskubideetako sailek badute beren aurrekontua. Gazteria sailarentzat 2.582.357 euro bideratu dituzte. Martuteneko Etxarri Ene kultur etxea hornitzea eta Egiako haur txokoa berritzea izango dira sailak izango dituen bi erronka nagusiak. Giza Eskubideetako sailak 908.536 euro izango ditu hezkuntza eta sentsibilizazioarekin harremana duten proiektuak garatzeko. Sail honek aurten izango duen proiekturik nagusienetakoa Aieteko jauregiko Giza Eskubideen institutuari bultzada ematea izango da. Martxoan irekiko dute Martuteneko kultur etxea Azken urteetan Gazteria sailaren erronka handienetako bat hiriko auzoetan haur txoko eta gaztelekuen sarea sortzea izan da. Helburu hori betetzeko, besteak beste, Martuteneko kultur etxea irekitzea falta da. «Etxarri Eneko kultur etxean altzariak jartzea falta da eta 15 egunean inauguratzeko moduan egongo da», esan du Arritxu Marańon Gazteria zinegotziak. ... Wed, 20 Feb 2008 01:00:00 +0100 EGIA Donosti-Gainek hainbat jarduera antolatuko ditu Urrezko Ezteiak ospatzeko http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-02-02/p00003007/Donosti-Gainek_hainbat_jarduera_antolatuko_ditu_Urrezko_Ezteiak_ospatzeko.htm Egiako Donosti-Gain elkarteak 50 urte beteko ditu aurten. Urteurrenaren harira hamaika ekitaldi egingo ditu Ametzagańa kaleko elkarteak. Pilota izan da sorreratik elkartearen ikurretako bat eta urtemuga ekitaldietan emakumezkoen pala partida izango da. Urtea bukatu aurretik pilota partida gehiago izango dira. Urteak dira, bestalde, Donosti-Gainek txirrindularitza lasterketa antolatzen duela ziklista gazteentzat eta aurten proba horren garrantzia handiagoa izango da. Gipuzkoako Klasikoa jokatuko dute aurten. Txirrindulariak auzotik abiatuko dira eta Gipuzkoako zenbait herritan ibili eta gero, helmuga Egian bertan izango dute. Ekainean potoloenak Urtemuga ekitaldi esanguratsuenak ekainaren 1aren bueltan izango dira . Elkartearen danborrada aterako da, beste zenbait danborradetako ordezkariekin eta Los Bebes de la Bulla txaranga ere Egian izango da. Horretaz gain, Javier Maria Sada kronista idazten ari den liburua aurkeztuko dute. ... Sat, 02 Feb 2008 01:00:00 +0100 EGIA Cristina Enea fundazioa sortzea adostu du Udalbatzak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-30/p00004003/Cristina_Enea_fundazioa_sortzea_adostu_du_Udalbatzak.htm Udal Gobernuaren, EAJren eta EAren babesarekin sortu dute Cristina Enea Fundazioa. Honen bidez, «hiriak dituen ur, argi edo hondakin gastuak neurtuko dituzte, gastu hauek ingurumenean duten eragina aztertu eta herritarrei ingurumenari buruzko infomazioa emango diete», azaldu du Denis Itxaso ingurumen zinegotziak. Udalak 730.000 euro jarri ditu Fundazioa sortzeko. PP izan da Fundazioa sortzeko trabak jartzen bakarra. PPko zinegotzi Javier Urbistondok adierazi duenez, Ingurumen Baliabideen Etxean egiten duten lana gauzatzeko «Fundazioa sortzeko inongo beharrik ez dago». Egiako parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean egiten duten lanak berezko nortasuna izatea garrantzitsua dela uste du Aitziber San Roman EAJren zinegotziak. Cristina Enea Fundazioa mundu mailan eredugarri izan dadin, lanean gogotik ariko direla ziurtatu du San Romanek. Izan ere, Udal Gobernuko ordezkariez gain, EAJren ordezkari bat izango du Fundazioak. Ordezkaritza hau EArekin txandakatuko du agintaldi honetan. ... Wed, 30 Jan 2008 01:00:00 +0100 EGIA Udalak dio otsaila bukaeran erabili ahal izango dela Plaza Haundiko igogailua http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-26/p00003007/Udalak_dio_otsaila_bukaeran_erabili_ahal_izango_dela_Plaza_Haundiko_igogailua.htm Plaza Haundi eta Kapitainene artean egiten ari diren igogailua otsaila bukaeran bukatuko dutela ziurtatu du Udalak. Igogailuko lanak atzerapen handia pilatzen ari dira. 2006ko udazkenean hasi zituzten eta orduan emandako epeen arabera, lau hilabete eta erdian bukatuta behar zuen. Joan den urteko udazkenean, obrak Gabonetarako bukatzea espero zuen Udalak, baina hori lortu ez eta orain hilabete barru erabili ahal izango dela dio. Atzerapena hiru arrazoirengatik Beti ere Udalaren arabera, zenbait arrazoik eragin dute atzerapena. Alde batetik obrak hasi eta gutxira proiektua aldatu behar izan zuten. Dandai auzoko emakume elkarteak igogailua gardena izatea eskatu zuen, segurtasuna bermatze aldera. Udalak eskatutakoa aintzat hartu eta hasierako egitasmoa aldatu egin zuten. Bestalde, Jaurlaritzako Industria Sailari men eginez, beste aldaketa bat egin behar izan zuten; geldialdien artean distantzia gehiegi zegoela argudiatu zuen Industria sailak. Azkenik, igogailua jartzen ari den enpresak hainbat lan azpikontratatu ditu eta horrek asko moteldu ditu lanak Udalaren arabera. ... Sat, 26 Jan 2008 01:00:00 +0100 EGIA Udalak dio otsaila bukaeran erabili ahal izango dela Plaza Haundiko igogailua http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-25/p00007901/Udalak_dio_otsaila_bukaeran_erabili_ahal_izango_dela_Plaza_Haundiko_igogailua.htm Plaza Haundi eta Kapitainene artean egiten ari diren igogailua otsaila bukaeran bukatuko dutela ziurtatu du Udalak. Igogailuko lanak atzerapen handia pilatzen ari dira. 2006ko udazkenean hasi zituzten eta orduan emandako epeen arabera, lau hilabete eta erdian bukatuta behar zuen. Joan den urteko udazkenean, obrak Gabonetarako bukatzea espero zuen Udalak, baina hori lortu ez eta orain hilabete barru erabili ahal izango dela dio. Atzerapena hiru arrazoirengatik Beti ere Udalaren arabera, zenbait arrazoik eragin dute atzerapena. Alde batetik obrak hasi eta gutxira proiektua aldatu behar izan zuten. Dandai auzoko emakume elkarteak igogailua gardena izatea eskatu zuen, segurtasuna bermatze aldera. Udalak eskatutakoa aintzat hartu eta hasierako egitasmoa aldatu egin zuten. Bestalde, Jaurlaritzako Industria Sailari men eginez, beste aldaketa bat egin behar izan zuten; geldialdien artean distantzia gehiegi zegoela argudiatu zuen Industria sailak. Azkenik, igogailua jartzen ari den enpresak hainbat lan azpikontratatu ditu eta horrek asko moteldu ditu lanak Udalaren arabera. ... Fri, 25 Jan 2008 01:00:00 +0100 EGIA Xabierko San Frantziskoko bizilagunek diote Udalak ez dituela aintzat hartu http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-24/p00003009/Xabierko_San_Frantziskoko_bizilagunek_diote_Udalak_ez_dituela_aintzat_hartu.htm Egiako Xabierko San Frantziskoko auzuneko bizilagun batzuk kexu azaldu dira. Udalak aparkalekua egiteko lanei ekin diela haien ekarpenak kontuan hartu gabe salatu dute. Aparkalekuak auzotarrentzako 200 bat toki izango ditu, haietatik 40 irekiak eta gainerakoak itxiak. Udalak zuzenean kudeatuko du. Auzotarrek diotenez, ekainean Udalera jo zuten, obrei ekiteko orduan auzuneko zuhaitzak bere horretan utz zitzaten eskatzeko. «Parkerako ezinbestekoak direlako. Ez dugu nahi Plaza Haundin edo Groseko Katalunia plazan gertatutakoa errepikatzea». Horretaz gain, Xabierko San Frantzisko itxuraldatzeko proiektuan parte hartzeko eskatu zuten auzotarrek, «toki publikoa delako eta finantziazioa auzotarren esku geratuko delako». Bestalde, eraiki beharreko aparkalekuan motorrentzako eta bizikletentzako tokia egotea eskatu zuten. ... Thu, 24 Jan 2008 01:00:00 +0100 EGIA Makala Bandaren agurra bihar Gazteszenan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-11/p00010006/Makala_Bandaren_agurra_bihar_Gazteszenan.htm Azken urteetako ohiturari eutsi dio aurten ere Ttan Ttakun irratiak eta seigarren Ttan Ttakun festa antolatu du bihar gauean Gazteszenan. 23:00etan hasiko da festa eta sarrera doan da. Festa giroak luze iraungo du, 07:00ak arte musika izango baita entzungai. Festa gainera ez da estilo bakarrekoa izango. Bi areto banatuko dira. Punk rockarena bata eta musika beltzarena bestea. Bi giro, festa bakarra Zapatilla aretoan Txorlito Head, The Dirty Pink Ladies eta Aterkings rock eta punk taldeak ariko dira. DJ Ińigitok musika saioa eskainiko du bukaeran. Areto nagusian, bestetik, funk, reggae eta afrobeat musika izango da protagonista. Erritmo bizi, underground eta dantzagarriekin gozatuko dute The Cherry Boppers, Utan Bassum Revolutionary Brothers, Makala Banda, Javi P3Z eta Budinen DJ saioak entzuten dituztenek. Ttan Ttakun festa gau berezia izango da Makala Bandarentzat. Publikoari agur esango diote eta Hondartzan Tour-aren azken emanaldia eskainiko dute. Duela bi urte ekin zioten Hondartzan diskoaren bira arrakastatsuari. ... Fri, 11 Jan 2008 01:00:00 +0100 EGIA Xabier Silveiraren liburua aurkezteko festa Bukowskin http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-03/p00003005/Xabier_Silveiraren_liburua_aurkezteko_festa_Bukowskin.htm Jai giroan aurkeztuko dute gaur Xabier Silveira bertsolariaren A las ocho en el Bule liburua Egiako Bukowski tabernan. Iazko abenduan Durangoko Azokari begira aurkeztu bazuten ere, festa kutsua emanez aurkeztuko dute gaur. Horretarako, 20:30ean mokadutxoa izango da, eta segidan, Zaharrak berri xou bertso ikuskizuna eskainiko du Silveirak berak, Fredi Paia eta Jokin Uranga bertsolariak lagun dituela. Ondoren jaia izango da. Bigarren argitalpena Abenduan kaleratu zutenetik, arrakasta handia izan du A las ocho en el Bule eleberriak. Xabier Silveiraren lehen liburua da eta Donostian kokatzen da. Dagoeneko bigarren edizioa kaleratu dute. Thu, 03 Jan 2008 01:00:00 +0100 EGIA Egiako Karmengo Ama kalean, ibilgailuak banan-banan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-12/p00003010/Egiako_Karmengo_Ama_kalean_ibilgailuak_banan-banan.htm Egiako Karmengo Ama kaleko lanak bukatzen ari dira. Goiko aldean hasi ziren eta orain behealdean, Egia kaletik gertu, ari dira lanean. Errepidea estutu dute alde batetik¬errepidean egin beharreko lanak aprobetxatu dituzte zenbait hodi berritzeko¬, eta espaloiak berritu eta zabaldu egin dituzte, bestetik. Batez ere, atari bakoitien aldean zabaldu dute espaloia. Hiriko beste zenbait auzotan antzeko lanak egin dituzte azken urteetan, gehienbat bigarren ilara saihesteko. Esate baterako, Erdialdeko Prim kalean. Eta Prim kalean bezala, Karmengo Aman ere merkatariek ez dute aldaketa begi onez ikusi. Haientzat kaltegarria izango dela uste dute. «Banatzaileak eta bezeroak, larri» Zabala harategikoak sutan daude egindako aldaketarekin. «Lehen Intxaurrondotik ere bezeroak etortzen zitzaizkigun, baina orain hau anabasa da. Batez ere zamalanak egiteko. Egia da Udalak bilera egiteko deitu zigula, baina bilera hori obrak hasi eta gero egin zuten», diote haserre. ... Wed, 12 Dec 2007 01:00:00 +0100 EGIA Eskola jazarpenaren gaia landuko du Pikor konpainiak 'Jokoaut' lanarekin http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-30/p00006008/Eskola_jazarpenaren_gaia_landuko_du_Pikor_konpainiak_Jokoaut_lanarekin.htm Eskola jazarpena, bullying-a eta indarkeria bezalako gai gordinak jorratzen ditu Pikor antzerki taldeak Jokoaut antzezlanean. Gaur eta bihar taularatuko du obra Egiako Gazteszenan, 20:00etatik aurrera. Euskarazko bertsioan aurkeztuko dute eta sarrerak 10 euro balio du. Gaurkotasun handikoa eta gazteekin lotura zuzena duen gaia da eskola jazarpenarena. Jasotako enkargu baten ondorioz ekin zioten obra prestatzeari Pikor taldekoek, Miguel Olmeda zuzendariak adierazi duenez. «Aldez aurretik beste gai batzuren inguruko lanak antzeztu ditugu, eta bullying-ari buruzko obra egitea eskatu ziguten. Erronka handia izan da, gai serioa eta gogorra delako, eta guztiontzat desatsegina». Horregatik, gaia ahalik eta modu atseginenean aurkezten saiatu dira. «Antzerkiaren lengoaia erabili dugu, krudeltasuna nolabait arintzeko. Bestalde, ez dugu erakutsi soilik gazteak direla biolentoak. Gizartea bera ere halakoa dela erakutsi nahi dugu». Honela, hainbat eszenatan egiturazko indarkeria, hedabideetan ageri den indarkeria eta emakumeen kontrako indarkeria irudikatu dute. ... Fri, 30 Nov 2007 01:00:00 +0100 EGIA Aitor Ikastolako maisu-maistren etxeak botako dituzte gaur http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-23/p00003008/Aitor_Ikastolako_maisu-maistren_etxeak_botako_dituzte_gaur.htm Aitor Ikastolarako Ametzagańa kaleko egoitzan makinak sartuko dira gaur arratsaldean. Zehazki, maisu-maistren etxeak botako dituzte. Etxe horiek utziko duten tokian, aurrefabrikatutako eraikinak egingo dituzte ikastolako beste egoitzan dauden ikasleentzat. Konkorrenean du beste egoitza Aitor Ikastolak eta hori bota egingo dute 2008an, guztiz berria egiteko. Obrek irauten duten bitartean, Konkorreneako haurrak Ametzagańako egoitzara pasatuko dira. Ikastolako haur guztiak bertan egongo direlako egingo dituzte aurrefabrikatutako eraikinak. Konkorreneako eraikin berria inauguratzen dutenean, Ametzagańan jarriko dituzten aurrefabrikatutako eraikinak kendu egingo dituzte eta horri esker, jolastokia oraingoa baino handiagoa izango da. Sei familia Udalak azaldu duenez, hasieran ez zuten maisu-maistren etxeak botatzeko asmorik, eta aurrefabrikatutako eraikinak jolastokian jarri behar zituzten, baina azkenean ados jarri dira etxeotan bizi ziren sei familiekin. ... Fri, 23 Nov 2007 01:00:00 +0100 EGIA Finalerdietako txartela jokoan, Egiako frontoian http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-13/p00004001/Finalerdietako_txartela_jokoan_Egiako_frontoian.htm erredakzioa Aurrera doa Donosti-Gain elkarteak 44. urtez egiten ari den pilota txapelkea 15. urtea da Juanito Alvarezen oroimenez egiten dena. Gaur promesetan eta seniorretan finalerdietan egongo diren bikoteak erabakiko dira, ligaxkako azken jardunaldia jokatuko dutelako. Arratsaldeko zazpiak eta laurdenean hasiko dira partidak eta lehenengo promesetan Narbartek eta Telletxeak Otamendi eta Yeregiren kontra jokatuko dute. Seniorretan bestalde, Urtasun eta Jauregi bikoteak Elurbe eta Otxandorenaren aurka jokatuko dute. Seniorretan, lehen multzoko irabazleen izenak jakingo dira. ... Tue, 13 Nov 2007 01:00:00 +0100 EGIA Tabakaleran, dena ukitzera derrigortuta http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-09/p00004015/Tabakaleran_dena_ukitzera_derrigortuta.htm AMAIA PORTUGAL Ez ukitzea debekatuta. Hori da Euskal Herriko Unibertsitateak Zientzia Astea dela-eta Tabakaleran antolatu dituen ekimenen leloa. Eta erraz betetzeko moduko agindua denez, bertara bisitan joandako gazteek ederki obeditu zuten atzo, inaugurazio egunean. Biologia, Arte Ederrak, Fisika, Telebista eta Internet, Polimeroak, 3D Irudiak eta Kimika. Arlo horietako hainbat postu jarri zituzten atzo Tabakaleran, Donostiako eta inguruko ikastetxeetako gazteek zientziaz, eta beldurrik gabe ukituz, goza dezaten. Arantxa Laka Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza ordezkariak inaugurazio ekitaldian esan zuenez, ikastetxeetan «ematen dugun guztia teorikoa da, ezin dugu testuinguruan sartu, eta hau aukera polita da». Gazteek ederki baliatu zuten aukera hori. Esaterako, polimeroei buruzko atalean, poliuretanozko aparra eta nylonezko zuntza segundo batzuen baitan nola sortzen den ikusiz. Edo telebistari eskainitako atalean, gazteen irudiak nola proiektatzen ziren ikusiz. Edo fisikaren ataleko fenomeno bitxiekin. Batez ere, EHUko ikasle eta irakasleak izan ziren azalpenak ematen, eta Fatronik ikerketa zentroak, Sebiek ikerkuntza taldeak eta Aquariumak ere jarri zituzten erakustokiak. ... Fri, 09 Nov 2007 01:00:00 +0100 EGIA Tabakaleran, dena ukitzera derrigortuta http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-09/p00010014/Tabakaleran_dena_ukitzera_derrigortuta.htm erredakzioa Euskal Herrian nekazal munduan neguan egiten ziren ospakizunei buruzko erakusketa antolatu du Enza taldeak Egiako parkean. Industralizazio aroa hasi baino lehen, urteko egun motz eta hotzenetan, jakitokiak sagar, gaztain, arto eta intxaurrez betetzen ziren. Baratzan, aza besterik ez, eta sukaldean, haragia. San Martin ospakizunak iragarri ohi zuen neguaren etorrera. Urtaro honi lotutako hainbat erritu eta sinismen daude, Inauteriak esaterako. Ziripot eta Miel Otxin pertsonaien maskaren atzean jatorri ezezaguneko istorioak ezkutatzen dira. Latxa ardien larruarekin egindako jantziak, zintzarrien soinua, zakuz jantzitako erraldoiak eta dantza biziak... Edozer gauza, parte txarrekoak uxatzeko eta hotzari aurre egiteko. ... Fri, 09 Nov 2007 01:00:00 +0100 EGIA Gau afrikarra Egian http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-08/p00010014/Gau_afrikarra_Egian.htm erredakzioa Afrikako sormen handieneko musikarien lanak entzun ahal izango dituzte musikazaleek gaur Egia Kultur Etxean. Kontinente afrikarraren bizitasun musikalak harrituta utziko du publikoa: Maliko erritmo eta elektronika nahasketa Elektro Bamakorekin, Moussa Diouf baxu jotzaile eta musikariaren sentiberatasun aparta eta Tuareg herriaren historia gogorra Toumast artistak abestuta. Talde bakoitzak bere ikuskizuna egingo du, baina bukaeran denak batera igoko dira oholtzara. Elektro Bamako hirukoteak blues elektrikoa, reggaea eta Maliko kantu mandingoak uztartzen ditu. Bizitasun handiko emanaldi dantzagarria eskainiko du perkusioa eta gitarraren musikarekin. ... Thu, 08 Nov 2007 01:00:00 +0100 EGIA 16 zuhaitz botako dituzte Egiako parkean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-07/p00004011/16_zuhaitz_botako_dituzte_Egiako_parkean.htm x. etxabe Urteak aurrera doaz eta zuhaitz asko lehortu egiten dira. Hori gertatu zaie Egiako parkeko 16 zuhaitzi ere. Zuhaitz hauek beren kasa erori baino lehen, eta herritaren segurtasuna arriskuan jarri baino lehen, Udalak zuhaitzok kenduko ditu eta beste 36 berri landatuko ditu. Duela urtebete baino gehiago lehortuta dauden zuhaitz hauek Egiako parketik kenduko dituzte. Zuhaitz bakoitza bere lekutik ateratzeko, gainera, 600-800 euro inguru gastatuko ditu Udalak. «Zuhaitz asko kontu handiz kendu behar dira eta horregatik du zuhaitz bakoitza kentzeak halako kostu handia», azaldu du Alberto Rodriguez hiri mantenimendu zinegotziak. ... Wed, 07 Nov 2007 01:00:00 +0100 EGIA Urte amaiera arte ez dute Plaza Haundiko igogailua bukatuko http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-20/p00003017/Urte_amaiera_arte_ez_dute_Plaza_Haundiko_igogailua_bukatuko.htm raul perez Plaza Haundiko igogailua urte bukaerarako zabalik egotea espero du Udalak. Lanak asko atzeratzen ari dira. Udalak 2006ko maiatzean jakitera eman zuenez, igogailua jartzeko lanek lau hilabete eta erdi iraun behar zuten. Baina obrak duela urtebete inguru hasi eta ondo bidean, Gabon bueltarako bukatuko dituzte. 15 bat hilabete izango dira guztira, beraz. Igogailuak Plaza Haundi eta Kapitańene lotuko ditu. Lanak 2006ko udan hasi nahi zituzten, baina Udalak eta Plaza Haundiko garajeen jabeen arteko auziak atzerapena eragin zuen. Obrak udazkenean hasi ziren, baina jatorrizko proiektua aldatu behar izan zuten. Alde batetik, hasierako egitasmoa Industriaren araudira egokitu behar izan zuten geltokien arteko distantzia gehiegizkoa zen. Bestetik, Dandai Egiako Emakume Elkarteak igogailua gardena izatea eskatu zuen, herritarren segurtasuna bermatzeko, eta Udalak egin onartu zuen igogailuaren zati bat gardena izatea. ... Sat, 20 Oct 2007 01:00:00 +0200 EGIA Hobeto bai, baina ondo ez http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-18/p00003018/Hobeto_bai_baina_ondo_ez.htm raul perez Egiatarren topaleku nagusietakoa da Plaza Haundi. Hilabete luzez berritze lanak egiteko itxita egon eta gero, Porrontxo jaien bueltan zabaldu zuten. Itxuraldaketa erabatekoa da, zenbait estalki jarri baitituzte. Auzotarrek, oro har, aldaketa onerako izan dela uste dute, baina hala eta guztiz ere lanek ez dituzte asebete. Jarritako eserleku luzeak ez zaizkie auzotar gehienei gustatzen eta plazan iturririk eta komunik ez dagoela diote. Egia Bizirik Auzo Elkarteak dioenez, berritze lanek alde onak eta txarrak ekarri dituzte. «Estalkiei esker, lehen ez bezala, orain eguzkia jotzen duenean eta euria arin botatzen duenean badago plazan egoterik». Zoruarekin, aldiz, ez dago pozik auzo elkartea. «Lehengo zoru berdina du plazak. Egin duten obra kontuan hartuta, beste zoru mota bat jar zezaketen». Eserleku luzeak ere ez zaizkie egokiak iruditzen. «Zaborra pilatuko da eserlekuotan eta gainera, aldapatxoa dutenez, patinetean ibiltzeko joera zabal daiteke. Hori gertatuz gero, eserita daudenak ez dira hemen oso eroso egongo». ... Thu, 18 Oct 2007 01:00:00 +0200 EGIA Egia kaleko 22.a hustu dute barrutik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-10/p00003006/Egia_kaleko_22.a_hustu_dute_barrutik.htm R. Perez » Egia kaleko 22. ataria zeharo berritzen ari dira. Udalak etxea barrutik husteko eta 13 etxebizitza berri egiteko baimena eman zuen joan den urtean. Etxea urtetan Zorroaga fundazioarena izan zen. Wed, 10 Oct 2007 01:00:00 +0200 EGIA Bukowski bueltan da http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-26/p00009023/Bukowski_bueltan_da.htm raul perez «Gogotsu nabil lanean hasteko. Opor luzeak izan dira». Iosu Urbietaren hitzak dira. Bukowski irekiko du Urbietak, egun gutxi barru zeharo berritu eta gero. 2005eko ekainaren 26an itxi zuten taberna, Agur Bukowski festarekin. Ia hogei urteko bidea eten zen orduan, 1988an zabaldu baitzuten taberna, eta urte horietan guztietan hamaika musika taldek jo zuten Egiako tabernan. Enpresa bat zen eraikin osoaren jabe eta etxea berritzea erabaki zuen. Iosu Urbietak eta bere lankideek ez zekiten orduan tabernarekin jarraituko zuten edo ez. Azkenean, Urbietak aurrerapausoa ematea erabaki du. Lokala erosi, barrutik zeharo berritu eta egun gutxi barru irekiko du. «Tabernarekin jarraitzea erabaki pertsonala izan da», dio Urbietak. Lan eta lan dabiltza egunotan azken ukituak ematen. ... Wed, 26 Sep 2007 01:00:00 +0200 EGIA 4.500 lagun baino gehiago 'Amazonia'n http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-18/p00003004/4.500_lagun_baino_gehiago_Amazonian.htm x. etxabe Amazoniako landare eta animaliak gertutik ezagutzeko aukera aprobetxatu dute 4.500 lagunek. Egiako Parkeko Ingurumen Etxeko erakusketara hurbildu direnak, baso honetako landare eta animalien ezaugarriak, bertako indigenak, eta gaur egun, basoak bere edertasuna mantentzeko dituen arriskuak ezagutu ahal izan dituzte. 4.500 lagunekin batera, Gipuzkoako hainbat ikastetxetako 100 bat ikasle ere, Egiako Parkeraino hurbildu dira. Ostirala arte dago erakusketa bisitatzeko aukera. Tue, 18 Sep 2007 01:00:00 +0200 EGIA Berriz ere, maldan behera http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-14/p00004025/Berriz_ere_maldan_behera.htm raul perez Hasi dira aurtengo porrontxoak. Ohi bezala, koadrilek girotu dute auzoa jaien hasieran. Urtetan koadrilen jaitsiera egin eta gero, duela bi urte, festen 25. urteurrenaren harira, igoera egitera pasatu ziren. Izan ere, festen sorreran ere igoera egin ohi zuten. Iaz ere maldan gora abiatu ziren koadrilak, baina aurten berriro ere maldan behera atera dira. Txupinazoa bota eta gero Karmengo Ama kalean behera joan ziren atzo koadrilak,. Txantxibiri, Odolkiak, Itzalak, Xinku, Eskasak, Izorrai, Txaplasta, Txorimalo, Xirri-tarrak... Gurdiak lepo zituztela abiatu ziren koadrila guztiak, Lagunak txaranga, eta nola ez, Porrontxo eta Porrontxa, ondoan zituztela. ... Fri, 14 Sep 2007 01:00:00 +0200 EGIA Aspaldiko lagunak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-12/p00004017/Aspaldiko_lagunak.htm raul perez Incansables, Jatorrenak, Lagunak, Gau-Erdi, Kantauri... Jairik jai ibiltzen dira txaranga horiek guztiak. Festetako ezinbesteko osagaiak dira. Lagunak txarangak porrontxoetako koadrilen jaitsiera girotuko du bihar arratsaldean. Larunbatean ere Egiako jaietan izango da txaranga hori. Lagunak txarangak 25 urte inguru ditu. Andoni Marcilla errenteriarra da arduradunetako bat eta tronboia jo ohi du. Marcillaren zenbait senitartekok ere jotzen du txarangan. Rosa Maria Herrero emazteak bonboa jotzen du eta Yolanda Marcilla alabak, saxofoia. Inguruko txaranga beteranoenetakoa da, eta urteak daramate Porrontxoetan parte hartzen. «Egiara etortzen hasi ginen auzoko elkarteek madalenak antolatzen zituztenean. Urteen poderioz, porrontxoak gailendu eta madalenak egiteari utzi zioten. Egian giroa badago, nahiz eta azken urteetan pixka bat behera egin duen». Koadrilen jaitsiera gustuko dute, «giro handia dagoelako». Aurtengo jaietarako eguraldia lagun izatea espero dute, iaz euria bota zuelako. «Horrelakoetan ez dago zereginik». ... Wed, 12 Sep 2007 01:00:00 +0200 EGIA Motorrak berotzen hasiko dira Egian http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-07/p00004020/Motorrak_berotzen_hasiko_dira_Egian.htm erredakzioa Hilaren 13tik 16ra izango dira Porrontxo jaiak. Urtero bezala, festen aurreko asteburuan zenbait ekitaldi izango dira. Bihar kalejira izango da 11:00etan auzoan barrena Porrontxo eta Porrontxinarekin, hankapaloekin, malabaristekin, buruhandiekin eta Amaia, Hodei, Zurińe eta Haizea trikitilariekin. Ondoren, sagardo dastatzea izango da Plaza Haundin eta bukatzeko, bazkaria egingo dute Plaza Haundin bertan. Etzi, krosa Igandean, bestalde, krosa izango da, 10:30ean. Korrikalariek sei kilometro eta erdiko ibilbidea osatu beharko dute. 80-100 lasterkarik parte hartu ohi dute jaietako krosean. ... Fri, 07 Sep 2007 01:00:00 +0200 EGIA Asobal ligako lau talde ariko dira bihar eta etzi Egiako kiroldegian http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-08-30/p00007009/Asobal_ligako_lau_talde_ariko_dira_bihar_eta_etzi_Egiako_kiroldegian.htm erredakzioa Hamahiru urte egingo ditu aurten Egiako eskubaloi txapelketak eta ohikoa den bezala Asobal Ligako lau taldek parte hartuko dute. Bihar eta etzi artean jokatuko dituzte Ademar Leon, Balonmano Valladolid, Arrate eta Ciudad de Logrońok txapelketako partidak.Ostiralean izango da lehen partida arratsaldeko seietan Leon eta Valladoliden artean. Bi ordu beranduago Arratek eta Logrońok elkarren kontra jokatuko dute. Larunbatean berriz, 17:30ean hirugarren eta laugarren postuetako taldeak erabakiko dira eta 19:30ean Egia eskubaloi txapelketako finalari ekingo zaio. Asteburu honetan beraz, Valladolid iazko irabazlea garaipena errepikatzen saiatuko da. ... Thu, 30 Aug 2007 01:00:00 +0200 EGIA Ikasleentzat lantegi eta erakusketa berriak Egiako parkean Iaz 1.355 ikastetxeko 6.455 haurrek hartu zuten parte Ingurumen Etxean antolatu zituzten 228 lantegietan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-08-28/p00002019/Ikasleentzat_lantegi_eta_erakusketa_berriak_Egiako_parkean_Iaz_1.355_ikastetxeko_6.455_haurrek_hartu_zuten_parte_Ingurumen_Etxean_antolatu_zituzten_228_lantegietan.htm xabier etxabe Egiako Parkeko Ingurumen Baliabideen Etxeak bigarren ikasturtea beteko du haur eta gazteentzat lantegi eta erakusketak antolatzen. Iaz izan zuen harrera ona errepikatzeko asmoz, ekintzez lepo dator Ingurumen Etxeak antolatu duen egitaraua. Egiako Parkeko Ingurumen Baliabideen Etxeko pasiloetatik 1.355 ikastetxetako 6.455 haur ibili ziren iaz. Hurrengo ikasturtean ere, Egiako Parkea haur eta gaztetxoz bete dadin hainbat ekintza antolatu dituzte. Ekintza horietako batzuk ikasturtea hasi aurretik bisita daitezke jada, Amazonia planeta eta Le tour du monde: XIX. mendeko esploratzaileak aldi baterako erakusketak. Erakusketa hauek irailan bukatuko dira eta haien lekukoa hartuko dute Ingurumenaren biografiak eta Climate Change erakusketek. ... Tue, 28 Aug 2007 01:00:00 +0200 EGIA Entzuketak egiteko aparatua aurkitu dute Egiako etxe batean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-08-25/p00005016/Entzuketak_egiteko_aparatua_aurkitu_dute_Egiako_etxe_batean.htm amaia portugal Hiru gazte donostiarrek entzuketak egiteko aparatua aurkitu zuten lehengo larunbatean beren etxebizitzan. Hori dela eta, salaketa jarri dute epaitegian. Egiako etxebizitza batean bizi dira, alokairuan, Aritz Saez, Ekaitz Garbizu eta Ekain Ormazabal gazteak, Karmengo Ama kaleko 33. zenbakian. Hain zuzen ere, Aritz Saezek beste salaketa bat jarria zuen lehendik ere, abuztuaren hasieran Hernanin izan zen polizia kontrol batean jasandako tratuarengatik. Euskal preso ohia da Saez, eta Askatasuneko Juan Mari Olanok esan zuenez, haren kontrako «errepresio kalkulatua eta neurtua» izan da gazteon etxean gertatutakoa. ... Sat, 25 Aug 2007 01:00:00 +0200 EGIA Schnabel, tabakaleran ikusgai http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-27/p00007011/Schnabel_tabakaleran_ikusgai.htm naroa balsategi Gaur hasi eta urriaren 21 arte ikusgai izango da Tabakaleran Julian Schnabelen Summer erakusketa. Azken 20 urteotan egindako 60 margolan eta eskulturetatik gora biltzen ditu erakusketa honek. Orain urtebete bildu ziren Joxean Muńoz Tabakalerako zuzendari Nagusia eta Julian Schnabel Tabakaleran. Estatubatuarrak artista desberdinen erakusketa egitea proposatu zuen baina Muńozek bere lanak nahi zituela azaldu zion. «Beste artista batzuen erakusketa egin nahi nuen, modu horretan Tabakaleraren benetako izaera berreskuratuko genuela uste bainuen. Orain ordea, azken 20 urteotan egin dako lanekin etorri naiz, nire bizitza osoan egin dudan erakusketa handiena da Tabakalerako hau», zehaztu zuen aurkezpenean Schnabelek. ... Fri, 27 Jul 2007 01:00:00 +0200 EGIA Antxeta, hegan egiteko prest http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-26/p00003022/Antxeta_hegan_egiteko_prest.htm raul perez Atotxako dorreko egoitza utziko du Antxeta Haur Txokoak bihar. Behin behinekoz, Tabakalerara joango dira eta urte erdi barru egoitza berria estreinatuko dute Atotxako dorrean bertan, orain arte izan dutenaren azpian hain zuzen ere.Haur txokoko kideek ekitaldia egingo dute bihar, 18:00etan orain arteko lokalari agur esateko. Haur, guraso, Antxetak urte hauetan guztietan izandako hezitzaileak eta, oro har, auzotar guztiei egin diete ekitaldira joateko gonbita. Datorren astean egingo dute leku aldaketa Tabakalerara. Tokia egokitu eta gero hartu ahal izango dituzte haurrak bertan. Ondo bidean, irailean hasi nahi dute Tabakaleran lanean Antxetakoek. Haur txokoa Tabakaleran dagoen bitartean, Udalak haur txokoaren egoitza berria egokituko du, Atotxako dorrean bertan, Antxetaren oraingo lokalaren azpian. Abendu eta otsaila bitartean espero du Antxetak egoitza berrian egotea. Orai... Thu, 26 Jul 2007 01:00:00 +0200 EGIA Tabakaleran, lo egin nahian http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-22/p00006002/Tabakaleran_lo_egin_nahian.htm nagore irastorza Lo bakarrik egin nahi, eta ezin. Hori da Irati Lo bakarrik film laburraren protagonistari gertatzen zaiona eta filmaren abiapuntua. Ostiralean hasi eta gaur bukatuko du filma errodatzen Iban Del Campo (Arrasate, 1971) zinemagileak. Filmaren gune nagusia Tabakalera eraikina da, baina Donostiako kaleetan ere errodatuko dute. Iban Del Campo zinemagilea da filmaren zuzendaria eta Harkaitz Cano idazlearekin batera egin du gidoia. «Ekoizpen independentea da eta bion artean sortutako proiektua», adierazi du Del Campok. Lan taldea lagun talde batek osatzen du, beren borondatez lanean ari direnak. «Oso lan talde ona dugu eta haien lana oso eskertzekoa da, kobratu gabe eta ilusio handiz ari direlako lanean». Taldearen prestutasuna azpimarratu du Arrasateko zinemagileak, izan ere, udaran eta arratsaldeko lauetatik goizaldeko lauetara lan egitea ez baita batere samurra. ... Sun, 22 Jul 2007 01:00:00 +0200 EGIA Mikel Alkorta finaletik kanpo geratu da http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-10/p00006014/Mikel_Alkorta_finaletik_kanpo_geratu_da.htm erredakzioa Mikel Alkortak ez zuen igandean Euskal Herriko Txapelketako finalerako txartela lortu. Pikoketan jokatu ziren bi multzoetako finalerdiak, eta bietan faboritoek irabazi zuten. Sei segalari aritu ziren finaleko postuaren bila baina azkenean lehen multzoko Arteagak eta bigarreneko Alkortak ezin izan zieten aurkariei aurre egin. Azkenean Lapazaran, Gabirondo, Goikoetxea eta Ormaetxea izango dira uztailaren 22an berriz ere Pikoketan jokatuko den finalean parte hartuko dutenak. Alkorta egiatarra finalerako txartela eskuratzeko aukera gutxien zuen segalaria zen, baina hala ere, bi aurkari sendoei aurre egiten saiatu zen. Gipuzkoako Txapelketan ez bezala, ordu erdiko lana izan zuten. Multzoko irabazleak, alegia Lapazaranek, 2.779,5 kilo belar moztu zuen. ... Tue, 10 Jul 2007 01:00:00 +0200 EGIA Ametzagañako hirigintza proiektua salatu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-07/p00003009/Ametzagañako_hirigintza_proiektua_salatu_dute.htm erredakzioa Egia Ezkerretik Eraikiz taldeak Ametzagańa kalean etxebizitzak eta garajeak egiteko proiektua «pelotazoa» dela salatu du; enpresa eraikitzaileari aberaste-iturri izango zaizkion etekinak aterako dituela, alegia. Udalari, Foru Ogasunari eta Arartekoari esku hartzeko eta kontu ikuskaritza egiteko eskatu diete, eta hirigintza proiekturen xehetasun guztiak aztertzeko. Ametzagańan salmenta libreko 11 etxebizitza, 89 garaje eta osasun etxea egiten ari dira.Auzoko taldeak emandako datuen arabera, enpresa eraikitzaileak zortzi milioi euroko irabaziak izango ditu lanak bukatu eta etxebizitzak eta garajeak saldutakoan. «Enpresak lau milioi euroko inbertsioa egin du eta 12 milioi euro pasatxoko diru irabaziak izango ditu. Eskandalua begibistakoa da. Etxebizitza duina izateko herritarren eskubidearekin jolasean dabiltza, herritar gehienek ordaintzerik ez duten prezio ikaragarrian eskainiko baitituzte etxeo... Sat, 07 Jul 2007 01:00:00 +0200 EGIA Baztan kalea «zabortegia» dela salatu du Egia Bizirikek http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-06/p00003010/Baztan_kalea_«zabortegia»_dela_salatu_du_Egia_Bizirikek.htm erredakzioa Egia Bizirik Auzo Elkarteak Baztan kalea «zabortegia» dela salatu eta Udalari esku hartzeko eskatu dio. Egia kultur etxearen parean, edukiontzien inguruan, zaborra pilatuta egon ohi delako kexu da auzo elkartea. «Bertatik igarotzen den jendeari eragozpenak eragiten dizkio eta garbitasun eza pairatzen ari dira». Aurretik ere salatu izan dute auzotarrek zaborra pilatu ohi dela txoko horretan.Beste aldetik, Plaza Haundin lanetan ari dira. Igogailua eta estalkia jartzen ari dira kiroldegi aurreko plazan. Auzo elkarteak zenbait eskaera egin dizkio Udalari. Plaza inguruko eserlekuen bizkarrek erosoak izan behar dutela dio auzo elkarteak. Harmailetako orbanak mahukarekin edo beste tresnaren batekin kentzea ere eskatu dute. Horrekin batera, plazako habeetako ertzeak kentzeko eskatu dute, «haurren segurtasuna bermatze aldera». Azkenik Baztanera joateko pasabidea ez ahazteko eskatu dio Egia Bizirik... Fri, 06 Jul 2007 01:00:00 +0200 EGIA