Erdialdea, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info hitzako albiste zerrenda erdialdea eu Mon, 12 May 2008 00:08:14 +0200 60 Erdialdea, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info/rss/logo.gif irutxulokohitza.info Atzeratuta doaz Erdialde zahar zahar etxeko berritze lanak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00004004/Atzeratuta_doaz_Erdialde_zahar_zahar_etxeko_berritze_lanak.htm Idiakez kalean dagoen zahar etxea barrutik hustu eta berritzen ari dira. Txurruka kalean ere etxebizitza berria egiten ari dira eta etxebizitza bateko eta besteko atzealdeek bat egiten dute. Atzealdea berritzeko bi aldeek dituzten gora beheren ondorioz, zahar etxea berritze lanak atzeratu egingo direla esan du Susana Garcia Chueca Ongizate zinegotziak. Idiakezeko zahar etxearen eta Txurruka kaleko etxebizitzaren atzealdean doazen argi eta aireztapen bideak non jarri zehaztu behar dute, besteak beste, eta ados jartzeko zailtasunak dituztela esan du Ongizate zinegotziak. Bi aldeen artean bat egiteko arazoengatik, lanak bukatzeko aurreikusitako zazpi hilabeteak ez dira nahikoak izango. Hortaz, zaila izango da Idiakez kaleko zahar etxea udazkenerako zabalik egotea. Zahar etxea berritzeko Udalak 530.750 euro bideratu ditu. Aurrekontu horrekin lau solairuak lotzeko igogailua eraikiko dute. Adinekoek zahar etxean sartzeko arazorik izan ez dezaten sarreretan arrapalak egingo dituzte eta neguan hotzik pasa ez dezaten, berogailu sistema berria jarriko dute. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 ERDIALDEA Santa Katalina zubiko baranda konpontzen hasi dira http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-29/p00004005/Santa_Katalina_zubiko_baranda_konpontzen_hasi_dira.htm Martxoaren 11ko olatu kolpeak hondartzetan zein Pasealeku Berrian txikizio handia egin bazuen, Urumea ibaiko zubietan ere itsasoak hainbat matxura eragin zituen. Santa Katalina zubian itsasoak harrizko baranda zartatu zuen eta hura konpontzeko lanak hasi dituzte dagoeneko. Olatuak indarrez sartu ziren Urumea ibaitik eta Santa Katalina eta Maria Cristina zubietako egitura kaltetu zuten. Santa Katalinako harrizko barandan sortu ziren pitzadurak handiak ziren eta baranda berria jartzen ari dira. Santa Katalina zubian ez ezik, Pasealeku Berrian ere aurrera doaz txukuntze lanak. Honela, Pasealeku Berria, autoentzat zein oinezkoentzat, maiatza bukaerarako irekita egongo dela aurreikusi du Udalak. Ekainaren lehen egunean hasiko da hondartza garaia eta ordurako Udalak prest izan nahi ditu kaltetutako hondartza zerbitzuak. Ekainerako konponduko dituzte, beraz, Zurriola hondartzako aldagelak eta Kursaal azpiko komunak. ... Tue, 29 Apr 2008 01:00:00 +0200 ERDIALDEA Aste gutxi barru jarriko dituzte abian San Martzial kalea eraberritzeko lanak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-19/p00005008/Aste_gutxi_barru_jarriko_dituzte_abian_San_Martzial_kalea_eraberritzeko_lanak.htm San Martzial kalean dagoen denda kopuru handia aintzat hartuz, Udalak San Martzial kalea, Easo kalea eta Foruen pasealekuaren artean, oinezko bide bihurtuko du. Egun dituen espaloi mota desberdinak ezabatu eta bakarra jarri nahi dute kale osoan. Udal Gobernuak Campezo enpresa aukeratu berri du kalea berritzeko lanak aurrera eramateko. Proiektua gauzatzeko Udalak 820.464 euro bideratu ditu eta enpresak bost hilabete izango ditu San Martzial kalea eraberritzeko. San Martzial kaleak zazpi zati ditu eta horietatik hiru oinezko bideak dira: Easo eta Urbieta artekoa, Urbieta eta Loiola eta Loiola eta Getaria artekoa. Kaleko gainontzeko tarteetan autoak ere sar daitezke. Kontxako bidegorriarekin lotura Urte amaiera baino lehen bilakatuko dute, beraz, San Martzial kalea goitik behera oinezko bide. Bidegorri batek gurutzatuko du, bestalde, kale osoa. Bidegorri honek Foru pasealekuko eta Kontxako bidegorrien artean lotura egingo du. ... Sat, 19 Apr 2008 01:00:00 +0200 ERDIALDEA Hildako bat eta bi zauritu Santa Katalina kaleko eraikin batean izandako sutean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-18/p00005001/Hildako_bat_eta_bi_zauritu_Santa_Katalina_kaleko_eraikin_batean_izandako_sutean.htm Istripu larria izan zen Erdialdeko Santa Katalina kalean atzo arratsaldean. Kale horretako hirugarren atariko bigarren solairuko etxebizitza batean sutea izan zen eta hildako bat eta bi zauritu izan dira. Suhiltzaileek azaldu dutenez, sutea 18:00ak aldera hasi zen etxebizitza horretako komunean. Oharkabean, azkar zabaldu zen etxebizitzatik sua eta etxean zeuden hiru pertsonak bertan harrapatu zituen. Dirudienez, izandako erredura larriengatik hil zen etxean zegoen pertsonetako bat. Beste biak, berriz, arnasa hartzeko arazo larriekin eta erredurengatik Donostia Ospitalera eraman behar izan zituzten berehala. Hala ere, ez daude larriki zaurituta eta haien bizitzak arriskurik ez du.Etxebizitza guztiz belztuta gelditu da kearen eraginez, komuna kixkalita zegoela ¬suaren sorburua izan zen¬ esan zuten suhiltzaileek. ... Fri, 18 Apr 2008 01:00:00 +0200 ERDIALDEA Sendabelarrak mintzagai Koldo Mitxelenan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-16/p00010002/Sendabelarrak_mintzagai_Koldo_Mitxelenan.htm Bageraren asteazken kulturalen barruan, Pepita eta Maria Jesus Mitxelenak sendabelarrak eta hauen erabilera izango dute mintzagai Koldo Mitxelena kulturunean, 19:30ean. Bertaratzen direnei sendabelar bakoitza zertarako eta nola erabili daitezkeen azaltzen saituako zaizkie hitzaldi honetan. Mitxelenatarren sendian tradizio luzea du sendabelarren erabilerak. Madari baserriko bi ahizpek beren gurasoengandik ikasi zuten belar bakoitzak zer ahalmen duen eta zertarako erabil daitekeen. Pepitak, medikuntza ofizialaren osagarriak izan daitezkeela uste du «Ezin dira den-denetarako erabili, baina gauza askotarako bai. Adibidez, gibeleko infekzioa, ebakia, bronkitisa... sendatu dezakete». Naturalak direnez gero, inolako kontraindikazioarik ez dutela baieztatzen duPepitak. «Belarra naturala da eta animaliek jaten duten moduan, guk zukua egin eta edaten dugu, inolako arazorik gabe». Hori bai, bakoitza dosi egokian hartu behar da. Hori zein den jakiteko «frogak» egiten dituzte edo beren gurasoek esandakoa jarraitzen dute. «Belar asko nahi adina hartu daitezke, beste batzuk ordea, neurrian». ... Wed, 16 Apr 2008 01:00:00 +0200 ERDIALDEA Ipar Euskal Herriari begira Koldo Mitxelenan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-02/p00006007/Ipar_Euskal_Herriari_begira_Koldo_Mitxelenan.htm Iparraldea bertan! zikloa antolatu dute zazpigarrenez Koldo Mitxelenan. Kantaldiak, hitzaldia eta antzerkia izango da hilaren 24a bitartean. Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherea hobeto ezagutzeko antolatzen dute zikloa. Bihar izango da lehen emanaldia. Kattalin Indaburuk eta Amaia Riouspeyrousek abestuko dute, Philippe Albor gitarra jotzailea, Marie Hirigoyen flauta jotzailea eta Jean-Christian Hirigoyen akordeoi jotzailea lagunduta. Zuberoako kantak jorratzen dituzte, batik bat, Indaburuk eta Riouspeyrousek. Hilaren 10ean, Filipe Oihanburu koreografo eta abesbatza zuzendariak hitzaldia eskainiko du. Eneko Bidegain kazetariak gidatuko du hitzaldia. Ohianburuk euskal dantzak eta kantak zabaldu ditu munduan barrena Etorki taldearekin. 85 urte ditu eta Miarritzeko Etorburu abesbatza zuzendu eta euskarazko eskolak ematen ditu. ... Wed, 02 Apr 2008 01:00:00 +0200 ERDIALDEA Parafernalia, galeria berria Erdialdean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-03-01/p00005007/Parafernalia_galeria_berria_Erdialdean.htm Parafernalia galeria inauguratuko dute gaur Erdialdeko Sanchez Toca kalean 19:30ean. Arte garaikideari eta hiri kulturari eskainitako espazioa izango da. Erakusketak antolatuko dituzte, baina erakustaretoa izateaz gain skate, disko eta liburu denda ere izango da, besteak beste. Javi Cobo argazkilari donostiarra Bi gaztek estreinatuko dute Parafernalia galeriako erakustaretoa. Javi Cobo argazkilari donostiarrak eta Beasaingo Imanol Aizpuru margolariak. Javi Cobo aski ezaguna da Donostiako skatezaleen artean, skater eta hiri paisaien hainbat irudi egin dituelako. Sat, 01 Mar 2008 01:00:00 +0100 ERDIALDEA PPk Erdialdeko lanek sortu dituzten zirkulazio buruhausteak salatu ditu http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-02-05/p00006001/PPk_Erdialdeko_lanek_sortu_dituzten_zirkulazio_buruhausteak_salatu_ditu.htm Okendoko aparkalekua handitzen ari direnez Santa Katalinatik Askatasunaren hiribidera sartzeko errepide zatia itxita dago. Erregina Erregente kalea ere berritzen ari dira eta honek guztiak zirkulazioa hankaz gora jarri duela salatu du PPk. «Altzatik, Bidebietatik eta hiriko ekialdeko beste auzoetatik datozen autoentzat gurutze-bide da Erdialdera iristea», dio Jose Luis Arrue PPko zinegotziak. Hau guztia, lanak behar bezala ez antolatzeagatik gertatzen dela gaineratu du Arruek. Zirkulazio arazo hauei irtenbidea bilatzeko asmoz, lanak dirauten bitartean, Zurriola pasealekuko autobus bidea autoentzat erabilgarri izateko aukera proposatu dute. Horretaz gain, Ramon Maria Lili pasealekuan aldaketak egitea eskatu du PPk. «Orain autobusek eta taxiek bakarrik jo dezakete Ramon Maria Lili pasealekutik Kursaal zubira zuzenean, autoek Sagueseraino jo behar dute Parte Zaharrera jotzeko». Hortaz, autoek ere autobusek egiten duten zentzu aldaketa egiteko aukera izan beharko luketela esan du Arruek. ... Tue, 05 Feb 2008 01:00:00 +0100 ERDIALDEA Berehala hasiko dituzte Erdialdeko zahar etxea berritzeko lanak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-02-02/p00004001/Berehala_hasiko_dituzte_Erdialdeko_zahar_etxea_berritzeko_lanak.htm Idiakez kalean dagoen zahar etxea barrutik bota eta goitik-behera berrituko dute. Lanek 532.151 euroko aurrekontua dute eta Udalak lanak egingo dituen enpresa aukeratu berri du. Hortaz, berehala hasiko dituzte zahar etxea berritzeko lanak. Zahar etxeak lau solairu ditu eta solairu guztiak lotuko dituen igogailua jarriko dute. Eskailerak igo ezin dituztenentzat arrapalak egingo dituzte eta gela guztiak berotzeko berogailua jarriko dute, besteak beste. Lan horiek guztiak gauzatzeko 530.750 euroko aurrekontua bideratuko dute. Zahar etxea goitik-behera aldatzeko zazpi hilabete beharko dituzte. Udazkenean, beraz, Idiakez kaleko zahar etxea irekita izango da berriz ere. Egoitza honek 10.000 bazkide baino gehiago ditu eta ileapaindegia, informatika gela eta podologoa bezalako zerbitzuak eskaintzen ditu. ... Sat, 02 Feb 2008 01:00:00 +0100 ERDIALDEA Etorkizuneko artisauak lanean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-03/p00012535/Etorkizuneko_artisauak_lanean.htm Artisauak ez dira falta Erdialdeko Gabonetako Eskulangintza azokan. Beira, zura, xaboiak, burdinharia, bitxiak, lurrina, larrua, artilea, ehuna, keramika, buztina... Askotariko materialak landu eta produktu bakarrak egiten dituzte. Irudimena, iaiotasuna eta originaltasuna behar-beharrezkoa dute artisauek beren lana aurrera eramateko. Azoka honetara haur asko etorri ohi da gurasoen eskutik helduta. Liluratuta geratzen dira artisauen postuekin, zurezko jokoekin batez ere. Lur kolektiboak urtero haurrak kontuan hartzen ditu eta tailer bereziak prestatzen ditu. Arratsaldez egiten dira, astean behin, eta guztiak irekiak dira. Karpa barruan muntatzen dute tailerra eta begirale batek azaltzen die haurrei zer egin behar duten. Ehuna, keramika eta paper tailerrak Tailerretako begirale edo irakasleak azokan parte hartzen duten artisauak berak dira. Atzo Marisa Egańaren txanda izan zen eta paper tailerra prestatu zuen. «Harrera oso ona izaten dute urtero. Keramika eta ehungintza tailerrak 7 urtetik gorako haurrentzat egokiagoak dira agian, baina paper tailerrean oso ondo moldatu dira txikienak. Garrantzitsuena haurrek irudimena lantzea da», dio Parte Zaharreko artisauak. ... Thu, 03 Jan 2008 01:00:00 +0100 ERDIALDEA «Konpromisoen zain gaude, sakabanaketarekin bukatzeko» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-27/p00002010/Konpromisoen_zain_gaude_sakabanaketarekin_bukatzeko.htm Abenduaren 22an Teruelgo (Espainia) espetxera zihoazela istripua izan zuten Unai Gonzalez euskal presoaren senitartekoek, eta ondorioz, herenegun bere amaginarreba, Natividad Junko, hil egin zen. Heriotza eta sakabanaketa politika salatzeko, dozenaka senide elkartu zen atzo Artzain Onean. «Beste senide bat hil digute», esanez hasi zuten agerraldia Mila Maiztegik eta Polentxi Goikoetxeak. «PSOE eta UMP alderdiek hil dute, eta indarrean duten espetxe politikaren ondorioa da». Sakabanaketa politikarekin bukatzeko, gizarte eragileen konpromisoak eskatu zituzten. «Zuen konpromisoen zain gaude, sakabanaketarekin bukatzeko eta gure senideak bizirik etxeratzeko». Sakabanaketa politika salatzeko, herri guztietan manifestazioak deitu dituzte ostiralerako, eta kontzentrazioak abenduaren 31n, 12:00etan . ... Thu, 27 Dec 2007 01:00:00 +0100 ERDIALDEA Artzain Onean itxialdia hasi du Etxeratek http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-23/p00005005/Artzain_Onean_itxialdia_hasi_du_Etxeratek.htm Etxeratek itxialdi mugagabeari ekin zion atzo Artzain Onaren katedralean. Espainiako eta Frantziako gobernuek euskal presoekin darabilten espetxe politika salatu nahi dute senideek horrela. «Krudelkeria darabilte. Iheslariak preso nahi dituzte. Eta mundu osora zabaldu nahi dute beraien errepresioa», azaldu zuten atzoko prentsaurrekoan. Gaur egun 710 euskal preso daude: «Lau estatutako 91 kartzelatan sakabanatuta dituzte. Euskal Herrian, 30 euskal preso politiko baino ez dituzte. Gaixotasun larriak dituztenetatik, soilik lau dituzte hemen». 41 euskal presok 20 eta 27 urte artean daramate kartzelan; zigorraren gehiengoa beteta 170ek behar luketela kalean esan zuen Etxeratek, eta beste 17ri zigorra luzatu dietela osorik bete eta gero. Gaur 12:00etan, elkarretaratzea izango da Martuteneko kartzelan. ... Sun, 23 Dec 2007 01:00:00 +0100 ERDIALDEA Eskulangintza azoka, larunbatetik aurrera http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-13/p00010885/Eskulangintza_azoka_larunbatetik_aurrera.htm Lur kolektiboak aurten ere ohiko eskulangintza azoka antolatu du. Larunbatean irekiko dute eta urtarrilaren 5a arte izango dira zabalik. Lehenengo egunean Aukeran dantza taldeak euskal dantza ikuskizunak estreinatuko du azoka eta Espainiatik, Portugaletik edo Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako artisauen postuak izango dira ikusgai. Keramika, larrua, egurra, kristala, lore lehorrak, zilarra, brontzea, arropa... Hamaika materialekin sortutako piezak, jostailuak, bitxiak eta artelanak. Gabonetako opari bereziak eta bakarrak erosteko aukera dute bisitariek eskulangintza azokan: apaingarriak, altzariak, ispiluak, kamisetak, zapiak, koadroak, poltsoak, bitxiak, haurrentzako jostailuak... Hogeita hamazazpi postu Aukera zabala eta askotarikoa izango dute erosleek azokan, guztira hogeita hamazazpi artisau taldek parte hartuko dute-eta aurtengo azokan. Egunero izango da zabalik 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara. Bi egunetan itxiko dute soilik, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean. ... Thu, 13 Dec 2007 01:00:00 +0100 ERDIALDEA Urdanetako bi atari berritzen http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-09/p00003010/Urdanetako_bi_atari_berritzen.htm R. Perez » Urdaneta kaleko 22. eta 24. atariak barrutik hustu eta berritzeko baimena eman zuen Udalak duela urtebete. Lanak duela gutxi hasi dituzte. Eraikinak bigarren mailako babesa du eta ondorioz, zati batzuk bere horretan utzi behar dituzte, tartean etxaurrean. Fri, 09 Nov 2007 01:00:00 +0100 ERDIALDEA «Behintzat, ez dezala Udalak beste lardaskeria bat egin» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-07/p00003023/«Behintzat_ez_dezala_Udalak_beste_lardaskeria_bat_egin».htm raul perez Odon Elorza alkateak San Martzial kalea oinezkoentzat bihurtzeko asmoa agertu zuen herenegun. Proiektua zehaztu aurretik bizilagunen eta merkatarien iritzia jasoko dutela iragarri zuen. San Martzial kalean denda asko dago. Asko arropa denda dira, baina besteak beste, badira botikak, liburu dendak eta janari dendak ere. Albisteak ez du poz handirik eragin San Martzialeko dendarien artean. Haietako batzuk haserre daude Udalarekin, eta beste batzuk haserre ez, baina obren beldur dira. Duela urte batzuk Udalak San Martzial kalea eraldatu zuen. Zati bat oinezkoentzat egokitu zuten eta gainerakoan autoentzako bide bat, aparkatzeko tokiak albo batean eta bidegorria dago. Merkatari batzuen ustez, lan haiek «lardaskeria» izan ziren. Ander Iriartek 18 urte daramatza lanean liburudenda batean. «Proiektua gehiago zehazteko zain nago. Lehengo obrak oso luzeak izan ziren; kalea oinezkoentzat bihurtzeko lanak egin zituzten, baina horren gaizki egin zituzten non ez da inoiz oinezkoentzat izan». Ander Iriarteren liburu dendaren parean Prontxio taberna dago. Tabernaria ere berri gehiagoren zain dago. «Kale guztiak autoentzako irekiak izatearen aldekoa naiz, nahiz eta aitortu beharra dudan inguruko oinezkoentzako kaleak ondo dauden. Kontua da kale honetan lardaskeria handia egin zutela eta hori alkateari esan izan diogu». ... Wed, 07 Nov 2007 01:00:00 +0100 ERDIALDEA San Martzial kalea berritzea aztertuko du Udalak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-06/p00005003/San_Martzial_kalea_berritzea_aztertuko_du_Udalak.htm x. etxabe San Martzial kalea «definiturik gabe» dagoela esan du Odon Elorza alkateak. Egoera horri buelta emateko kalea oinezko bihurtzea proposatuko die Udalak dendari eta bizilagunei. Hau da Udalak San Martzial berritzeko duen proposamena: Foruen pasealekutik Easo kaleraino luzatzea oinezkoen gunea, eta bertatik Kontxako eta Foruen pasealekuko bidegorria lotuko duen bidegorria egitea. «Askatasunaren hiribidetik gaur egun doazen bizikletak errotik kendu eta San Martzial edota Andia kaletik bideratuko lirateke». Getaria kaleak izan duen aldaketaren antzekoa izan daiteke Udalak San Martzial kalean egin nahi duena. «Proposamena ez da itxia, eta beraz, bizilagunen eta dendarien iradokizunak entzungo ditugu». Udalaren asmoen berri jakiteko, hainbat eskutitz bidaliko dizkiete bizilagun eta dendariei. ... Tue, 06 Nov 2007 01:00:00 +0100 ERDIALDEA Aspaldiko partez, Prim kale osoa zabalik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-23/p00004008/Aspaldiko_partez_Prim_kale_osoa_zabalik.htm R. Perez » Ia urte bete egon da obretan Prim kalea. Espaloiak berritu eta zati batzuetan zabaldu egin dituzte. Errepidea, bestalde, estuagoa da orain, bide bakarra baitago ia kale osoan. Aparkalekuak aldatu egin dituzte; auto guztiak linean utzi behar dira orain. Obrak bukatuta, Gros-Amara eta Altza-Antigua autobus lineak berriz ere, Prim kalean barrena doaz. Tue, 23 Oct 2007 01:00:00 +0200 ERDIALDEA Kultura emanaldi bereziak aste honetan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-16/p00006006/Kultura_emanaldi_bereziak_aste_honetan.htm erredakzioa Ikus-entzunezko emanaldi bereziak antolatu ditu Koldo Mitxelena kulturuneak, Batekmila-Euskal Munduak erakusketaren harira. Honela, jardunaldi bereziak izango dira gaurtik ostegunera bitartean 19:30ean. Auxtin Zamora Senpereko idazleak Lastozko ihesgunetan ikuskizuna eskainiko du gaur. Argazkiak eta poesia biltzen ditu ikuskizun honek. Bihar, berriz, Bagerak, Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak antolatuta, Bertsotranpak bertso emanaldia izango da. Paiatarren eta Egańatarren arteko desafioa ardatz duen bertso eta antzerki ikuskizuna da. Andoni Egańa, Xabi Paia eta Fredi Paia bertsolariekin batera, Ander Lipus aktoreak parte hartzen du ikuskizun honetan. Azkenik, ostegunean, Ornitorrinkus ikuskizuna emango dute. Musika garaikidea, musika elektronikoa eta bertsoak nahasten ditu eta Maialen Lujanbio bertsolaria eta Judith Montero saxofoi jolea dira protagonistak. ... Tue, 16 Oct 2007 01:00:00 +0200 ERDIALDEA Likoreen jauna http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-03/p00003019/Likoreen_jauna.htm raul perez Ez du marketin ikasketarik egin, baina saltzaile ona eta etorri handikoa da Bernardo Anabitarte Ezeiza. «Gorputza berotu behar da! Etxean egiten dena onena da. Etxean egindakoan ez dago tranparik», esaten die patxarana egiteko anisa erostera bere dendara, Prim eta Urdaneta kaleko izkinean dagoen Eceiza likore dendara, sartzen direnei. «Jaungoikoaren odola», ardoa erostera sartzen direnei. Bezero batzuek euskaraz egiten diote, eta beste batzuek gaztelaniaz. Berak euskaraz agurtzen ditu guztiak. Denda zaharren usaina dario. Ez dute makinarik erabiltzen, hortaz, paper pusketan egiten dituzte kontuak, lege zaharrean. Bereziki larunbatetan lan eta lan aritzen dira. 08:00etan ireki eta 20:00etan ixten dute. Botilak daude non-nahi: ardoa, patxarana, txakolina, sagardoa eta hamaika likore. Baita Realaren zenbait argazki eta Donostiako postalak ere. Prim kaleko denda zaharrenetako bat da. ... Wed, 03 Oct 2007 01:00:00 +0200 ERDIALDEA Stanley Kubricki eskainitako erakusketa Fnacen http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-18/p00007001/Stanley_Kubricki_eskainitako_erakusketa_Fnacen.htm Mugikortasunaren Astearen egitarauaren barruan, bizikletak konpontzeko tailerra antolatu dute irailaren 19tik 21era. Autoek gainditu behar duten IATa bezalakoa da, bizikletaren atalak aztertuko baitituzte: frenoak, argiak, kanbioak, katea... Arratsaldez irekiko dute tailerra Bulebarrean, 16:30etik 19:30era. Tue, 18 Sep 2007 01:00:00 +0200 ERDIALDEA Geltokiko erlojua, azkenean, puntu-puntuan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-08-30/p00002004/Geltokiko_erlojua_azkenean_puntu-puntuan.htm Amaia Portugal » Kostata, baina azkenean, Norteko geltokiko erlojua konpondu dute. Denbora luzean geldirik egon ondoren, Renfek konpontzera eraman zuen uztailaren bukaera aldera. Bizpahiru aste beranduago ekarri zuten bueltan, eta aspaldiko partez, erloju zaharrak metro batzuk aurrerago dagoen erloju digtalaren ordu bera erakusten du. Zalantzarik gabe, trena erabiltzen duten milaka eta milaka lagunek eskertuko dute erlojua konpondu izana. Izan ere, azken hilabeteetan, eskumuturreko erlojurik gabe zebiltzanak larri ibiliko ziren! Thu, 30 Aug 2007 01:00:00 +0200 ERDIALDEA Primeko lanak, dendarientzat buruhauste http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-08-29/p00003012/Primeko_lanak_dendarientzat_buruhauste.htm raul perez Prim kalea hankaz gora izan da azken hilabeteetan. Kalea zaharberritzeko lanak azken txanpan dira. Askatasunaren hiribidetik gertueneko zatian ari dira obretan. Gainerakoa, bukatuta dago. Espaloia zabaldu dute bi aldeetan, eta horren ondorioz, errepidea estuagoa da orain. Hiriko beste hainbat tokitan bezala, bigarren ilara saiheste aldera estutu dute errepidea. Horretaz gain, lur azpiko edukiontziak jarri dituzte Bellas Artes aurrean eta Prim eta Bizkaia pasealekuaren arteko kale txikiak ere berritu dituzte; bidegorria jarri dute kale txiki horietan. Udalak Bellas Artes antzokitik Errege-Erregina Katolikoen kalera bitarteko oinezkoen ibilbidea indartu nahi izan du lanokin, baina obra hauek ez dituzte merkatariak asebete. Batez ere, zamalanetarako toki gutxi dutela eta obrei ekin aurretik haien berri ez eman izana leporatzen diote Udalari . Ezeiza Likoreak dendakoak Prim eta Urdaneta kaleen arteko izkinean bereziki kritikoak dira. «Milaka kutxa mugitzen dira hemen. Dendaren aurrean zamalanak egiteko gunea dago, baina beti autoren bat dago bertan eta ondorioz jai dugu». Espaloiak eta, oro har, kalea txukundu izanak ez diela onurarik ekarriko uste dute Ezeiza dendakoek. «Jendeak paseatzen du, baina ez da hona iristen; Bilbo plazan ematen du buelta». Lacarra jostailu dendaren aurreko espaloia zabal-zabala da orain. Ezeizakoak bezala, Lacarrakoak ere haserre dira zamalanetarako nahiko tokirik ez dagoelako. «Udalak ez du batere jarrera ona izan obrek iraun duten bitartean.... Wed, 29 Aug 2007 01:00:00 +0200 ERDIALDEA Cervantes plazarako lehiaketa http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-08-24/p00005012/Cervantes_plazarako_lehiaketa.htm xabier etxabe Kontxako aparkalekua handituko dute eta harekin batera, aparkalekuaren gaineko Cervantes plaza. Kontxa ingurua itxuraldatuko duen proiektua aukeratzeko lehiaketa antolatu du Udalak. Lehiaketa horretatik hiru izango dira hasieran hautatuko dituzten proiektuak. Hiru egitasmo hauetako batek erabakiko du Cervantes plazak zer itxura izango duen. 2008ko abuztuaren lehen egunetik aurrera, Udala izango da Kontxako aparkalekuaren jabe berria. Honela, aparkalekua handitu eta berritzeko lanak bukatu ondoren, Cervantes plaza eraberritzen hasiko dira. Aurretik, ordea, plaza berritzeko aurkeztutako proposamenak aztertuko dituzte. Adituek beren proiektuak mahai gainean jar ditzaten lehiaketa antolatu du Udalak. ... Fri, 24 Aug 2007 01:00:00 +0200 ERDIALDEA Ironiaz beteriko marrazkiak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-08-22/p00010003/Ironiaz_beteriko_marrazkiak.htm ERAKUSKETA » Mentiras, medias verdades, cuartos de verdad liburuan Venezuelako Eneko marrazkilariak azken hamar urteetan egindako lanak biltzen dira. Erakusketa honetan liburu horretako 35 obra original daude ikusgai. Egunerotasuna, umorea, kritika edo goxotasunaren iragazitik pasa eta arkatzaren bidez paperean islatzen du Enekok. Non. Fnac-en. Noiz. Irailaren 4 arte. Wed, 22 Aug 2007 01:00:00 +0200 ERDIALDEA San Martin kaleko telefono antena baten kontra, 300 sinadura http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-21/p00004014/San_Martin_kaleko_telefono_antena_baten_kontra_300_sinadura.htm amaia portugal Erdialdeko bizilagun talde batek 300 sinadura bildu ditu, San Martin kaleko 42. zenbakian Telefonica enpresak jarri duen antena dela eta. San Martin, Arrasate, Urbieta, Easo eta San Bartolome kaleetako bizilagunen sinadurak bildu dituzte. Telefono antenak Donostiatik ateratzea adituek diotenez, biziguneetatik 500 metro baino gehiago urrundu beharko lirateke, horrelako gehiago ez jartzea, eta 2002an auzi honen inguruan onartu zuten udal ordenantza aldatzea eskatu nahi diote Udalari bilketa honekin. Mikel Garcia San Martin kaleko 40. zenbakiko bizilagunak azaldu duenez, ekainaren 7az geroztik antenak Udaleko Ingurumen Sailaren baimena badu ere, dezente lehenago jarri zuten. Hasieran, gainera, 40. zenbakitik igo ziren langileak teilatura, bizilagunei ezer esan gabe. «42.etik ezin zuten teilatura igo, eta norbaitek esango zien irteera 40. zenbakitik dagoela», azaldu du Garciak. «Gure etxeko administratzailea langileengana joan eta gero, tarte batean ezer egin gabe egon ziren, 42. zenbakian teilatura igotzeko sabaileihoa egin zuten arte». ... Sat, 21 Jul 2007 01:00:00 +0200 ERDIALDEA Bide bakarra Prim-erantz http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-05/p00003005/Bide_bakarra_Prim-erantz.htm R. Perez4 Prim kaleko berritze lanak direla eta, Valentin Olano kalean, Bizkaia pasealekua eta Bilbo plaza artekoan, bide bat kendu behar izan dute. Hala, Bizkaia pasealekuan barrena datozenek bide bakarra dute Prim kalerantz jotzeko. Thu, 05 Jul 2007 01:00:00 +0200 ERDIALDEA 'Dias de cine' filmaren argazkiak Fnacen http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-27/p00003002/Dias_de_cine_filmaren_argazkiak_Fnacen.htm erredakzioa David Serrano zinemagilearen Dias de cine filmaren argazkien erakusketa ireki dute Fnacen. Urtarrilean errodatutako filmean Claudio Casas argazkilariak ateratako argazkiak bildu dituzte bertan. Argazkietan aktoreen lana zein errodajearen nondik norakoak ikus daitezke. Claudio Casas argazkilariak film eta antzezlan ugaritan lan egin du argazkilari gisa. Argazki erakusketa datorren uztailaren 27ra arte egongo da zabalik Fnacen. Wed, 27 Jun 2007 01:00:00 +0200 ERDIALDEA Tortura desagerrarazteko exijitu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-27/p00004012/Tortura_desagerrarazteko_exijitu_dute.htm Amaia Portugal » Atzo tortura jasan dutenei babesa emateko nazioarteko eguna izan zen. Hori zela eta, Bruselarako martxaz gain, elkarretaratzeak antolatu zituen Torturaren Aurkako Taldeak hainbat herritan. Donostian, hamarnaka lagun elkartu ziren Prim kaleko PSE-EEren egoitzaren aurrean, Bilbao plazan, Badugu zer esana. Inkomunikazioa = Tortura lelopean. Wed, 27 Jun 2007 01:00:00 +0200 ERDIALDEA San Bartolome berritzen urte bukaeran hasiko dira http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-23/p00005023/San_Bartolome_berritzen_urte_bukaeran_hasiko_dira.htm xabier etxabe San Bartolomeko muinoan 531 etxebizitza eraikitzeko proiektua aurrera doa eta aldaketarik ezean, urte amaieran hasiko dira etxe berriak eraiki eta zaharrak botatzeko lanak. Bost bat urte beharko dira proiektua egi bihurtzeko. Fase desberdinak zehaztu dituzte lanak pixkanaka-pixkanaka egiten joateko. Prozesu hori guztia Udal Gobernuak adostu duen eraikitzeko programan dago jasota. San Bartolomen etxe berriak egin ahal izateko, hainbat etxe bota behar dira. Guztira, 166 etxebizitza dira kaltetutakoak, baina 143 etxebizitzetako lagunak dira etxez aldatu beharko direnak. Amara kaleko 12. zenbakian bizi direnak izango dira 2008ko lehen hiruhilabetean etxeak uzten lehenak. Azkenek, berriz, 2009ko laugarren hiruhilabetean egingo dute lekualdaketa. ... Sat, 23 Jun 2007 01:00:00 +0200 ERDIALDEA ZIO festa, zientzia gizarteari hurbiltzeko http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-14/p00010011/ZIO_festa_zientzia_gizarteari_hurbiltzeko.htm erredakzioa Gaur egun osoz, zientzia gizarteari hurbiltzeko asmoarekin ZIO festa egingo da Koldo Mitxelenan. EHUk lagunduta, Zientzia Irakurle Ororentzat, ZIO,ekimenak bultzatu du gaurko jardunaldia, eta hainbat hitzaldi, aukezpen eta mahai inguru egingo dira egun osoan zehar. Goizeko 10:00etan hasiko da jardunaldia Juan Ignacio Perez EHUko errektoreak egingo duen ZIO Bildumaren aurkezpenarekin. Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara arduradun Gotzon Loberak eta EHUko euskara errektoreorde Ludger Mees ere bertan izango dira, liburu bilduma aurkezten. 11:00etan Joseba Jauregi psikologoak Garuna, arimaren organoa hitzaldia emango du, 11:45ean, EHUko genetika irakasle Ana Zubiagak Gattaca izena eman dion hitzaldia eskainiko du. Goiza, EHUko matematikari Javier Duoandikoetxeak itxiko du Zertarako matematika jardunarekin. ... Thu, 14 Jun 2007 01:00:00 +0200 ERDIALDEA Argentinar Errepublikako bidea zabalik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-01/p00004004/Argentinar_Errepublikako_bidea_zabalik.htm X. Etxabe » Victoria Eugenia Antzokiko berrikuntzak bukatuta, inguruko bide eta lorategiak berritzeko lanak bukatzea falta da. Pausu bat eman dute, behintzat, Argentinar Errepublikako errepideko bi bideak zabaldu baitituzte. Autoek oztoporik gabe aurrera egin dezaketen bitartean, oinezkoek eta bizikletek lanak bukatu arte itxaron beharko dute oraindik. Fri, 01 Jun 2007 01:00:00 +0200 ERDIALDEA Kontxa pasealekua udarako prestatzen http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-01/p00004007/Kontxa_pasealekua_udarako_prestatzen.htm Amaia Portugal » Uda gertu dago, eta udal langileak hasi dira Kontxa pasealekua atontzen, turistek nahiz donostiarrek egun eguzkitsuetan bertatik lasai paseatzeko aukera izan dezaten. Argazkian ikusten den bezala, atzo pasealekuko baldosa hondatuak aldatu zituzten, Perlaren inguruan besteak beste. Era berean, margolariek Kontxako barandari pasadatxoa emateari ekin diote. Fri, 01 Jun 2007 01:00:00 +0200 ERDIALDEA Artzain Oneko organo zaharberrituaren lehen notak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-04-29/p00006011/Artzain_Oneko_organo_zaharberrituaren_lehen_notak.htm nagore irastorza Mende erdia baino gehiago darama Artzain Oneko katedralari ahotsa jartzen. Baina azken bost urteotan isilik egon da. Izan ere, 50 urtetan ez du berrikuntzarik jasan eta egoera txarra ikusirik, orain dela bost urte zaharberritzea erabaki zuten Artzain Oneko arduradunek. Zaharberritze lanak eginda, gaur organo berriaren ahots gozoa ozen entzuteko aukera izango da inaugurazio ekitaldian. Prozesu luzea eta neketsua izan dela adierazi du Bartolome Auzmendi Artzain Oneko parrokoak. «Ez da pieza aldatze hutsa izan. Tutuak herdoilduta zeuden eta banan bana konpondu behar izan dira». Gainera, eskulana izan dela nabarmendu du Auzmendik, eta organoak 8.174 tutu dituela kontutan hartuta, lana luzatzea saihestezina izan da. Agustin Bernal eta Benito Korta arduratu dira organoaren tutuak taldeka Azpeitiara eramaten eta konpontzen. ... Sun, 29 Apr 2007 01:00:00 +0200 ERDIALDEA 'Ratonpolis' Fnacen http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-03-30/p00010014/Ratonpolis_Fnacen.htm zinema » Ratonpolis haurrentzako filmaren emanaldia izango da. Arratoi espioi baten abenturak kontatzen dira umorez betetako film honetan. Sarrera doan. Non. Fnac-en. Noiz. Bihar, 18:00etan. Fri, 30 Mar 2007 01:00:00 +0200 ERDIALDEA Mikeletearen elkartea http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-03-16/p00003016/Mikeletearen_elkartea.htm raul perez San Martin kaleko 15. atariko elkarteak, Gizarteak, 75 urte bete zituen atzo. Data berezi horren harira, liburua kaleratu dute. Argazki askorekin hornitu dute argitalpena. 500 ale atera dituzte eta elkartean bertan dute salgai 20 eurotan. Ińigo Aguayo kazetari donostiarrak idatzi du liburua. Elkartearen ibilbidea Donostiako historiako pasarteekin tartekatu du: garaian garaiko alkateak, hiriko giroa... Egunkari zaharrak eta liburu historikoak izan dira haren iturri nagusiak, elkarteko bazkideen testigantzekin batera. «Besteak beste, Manolo Egiluzek eta Javier Monrealek eman didate informazio gehien. Guzti-guztia jaso eta gero, hiru hilabete behar izan nituen idazten hasteko». Hona hemen elkartearen historiaren pasarte batzuk. 1932ko martxoaren 15a, 20:00etan: Sortze ... Fri, 16 Mar 2007 01:00:00 +0100 ERDIALDEA Mikel Aristregiren argazkiak Fnacen http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-02-14/p00010007/Mikel_Aristregiren_argazkiak_Fnacen.htm erredakzioa Fnac talentu berriaren 2006 saria eskuratu du Mikel Aristregi hernaniarrak, Rue 24, Phnom Peach (Kampuche) argazki bildumaren argazki batekin. Aristregik, Kanbodiako hiriburua den Phnom-Penheko kaleetatik, gaixorik eta abandonaturik noraezean dabiltzan haurren aurpegiak islatu nahi izan ditu. Argazkiekin, ikusleen kontzientzia astintzea nahi izan du eta bizi duten egoera gordinaren irudia dira. Haurrek beren haurtzaroa galdu dute, kaleetan bizi dira eta bizirautea kostata lortzen dute. Errealitate honen isla argazkietan martxoaren 27 arte. Non. Fnacen. Noiz. Otsailaren 12tik . ... Wed, 14 Feb 2007 01:00:00 +0100 ERDIALDEA Gizartea elkartea omenduko dute Erdialdeko danborradek larunbatean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-01-17/p00007013/Gizartea_elkartea_omenduko_dute____Erdialdeko_danborradek_larunbatean.htm ibon gaztańazpi Donostiako Erdialdeko danborradek Gizartea elkarteari omenaldia eskainiko diote San Sebastian egunean. Gizartea elkartea sortu zela 75 urte betetzen dira aurten, eta 25 urte elkarte hau lehenengo aldiz danborradan atera zela. Bi arrazoi horiek direla eta, Erdialdeko danborraden batzordeak aurten Gizartea elkartea omentzea erabaki du. Ekitaldia San Sebastian eguneko bazkalondoan egingo da, Gizartea elkarteko danborrada kaleratzen denean. Bertan, Erdialdeko danborradetako ordezkari bana egongo da, eta oroitarri bat emango zaio Gizartea elkarteko presidenteari. Aurkezpena Erdialdeko danborraden batzordeak atzo egin zuen Gizartea elkartean San Sebastian egunerako antolatu dituen ekitaldien aurkezpena. Bertan Erdialdeko elkarteetako ordezkariak izan ziren, eta aurtengo kartela eta egitaraua aurkeztu zituzten. Aurten ez dago nabarmentzeko moduko berrikuntzarik eta azken urteetan bezalaxe, 19 danborradek alaituko dituzte Sarriegiren doinuekin Erdialdeko bazterrak San Sebastian egunean.Goizaldeko ordubietan, Korkones elkarteko danborradak lagunduko du Donostiako Banderaren igoera Koldo Mitxelenaren atarian. Toki berean, gauerdian, Catedral Centenario elkarteko danbor joleak izango dira hiriko banderaren jaistea danbor hotsez laguntzeko ardura izango dutenak. Bi ekitaldi nagusi hauetaz gain, arratsaldean eta iluntzean, hainbat danborradek bat egingo dute Erdialdean Donostiako Martxa elkarrekin jotzeko asmoz. ... Wed, 17 Jan 2007 01:00:00 +0100 ERDIALDEA Saharara janaria bidaltzea helburu http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-12-22/p00010011/Saharara_janaria_bidaltzea_helburu.htm erredakzioa Saharako Lagunen Elkarteak Saharara janaria bidaltzeko ekimena antolatu du. Zehazki, Tindufen bizi diren saharar errefuxiatuek dituzten beharrei erantzun nahi diete antolatzaileek bilketa honen bidez. Azaroan hasi zen kanpaina, eta ondo bidean, otsailean bidaliko dute bildutakoa Saharara. Une honetan proiektua bilketa fasean dago. Azaroan hasi ziren lan horretan eta gaur eta bihar Donostian egongo dira. Zehazki jendeak janaria azukrea, lekaleak, hegaluzea... eta garbitasun gaiak konpresak ematea nahi dute. Bestalde, udalek emandako laguntzarekin bigarren eskuko kamioiak erosi nahi dituzte, bildutakoa hor eramateko. Gainera, kamioi horiek han utziko dituzte, kanpamenduetara iristen den laguntzaren banaketan erabili ahal izateko. ... Fri, 22 Dec 2006 01:00:00 +0100 ERDIALDEA Bidegorria, lanengatik moztuta http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-11-19/p00008036/Bidegorria_lanengatik_moztuta.htm maider azurmendi Sukaldaritzak adin guztietako jarraitzaileak dituela ikusi ahal izan dugu, Fnac-ek antolatutako haurrentzako tailerrean. Sukaldatu aurretik, haurrek elikadura piramidea osatu dute begiralearen laguntzaz. Denetatik jan behar dela esan die «dieta egoki bat egiteko». Gomendio batzuk eman eta piramidea osatu dute beraiek marraztutako barazki, gazta, eta beste hainbat jakirekin. Haurrek arretaz entzun dute esandakoa, jaki batzuk askotan jatea ona dela badakite baina gustuko dituzten jaki batzuk gutxitan jatea gomendatu dietenean bati baino gehiagori aurpegia aldatu zaio. ... Sun, 19 Nov 2006 01:00:00 +0100 ERDIALDEA Saharako aurpegiak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-28/p00010013/Saharako_aurpegiak.htm erredakzioa Argazki erakusketa berria jarri dute Fnac-eko argazki galerian. Saharar zirrara du izena eta Saharako basamortua da erakusketaren gaia. Jean-Marc Durou Arjelen jaio zen eta hamar urte eman zituen Saharan gidari lanak egiten. Hala, basamortua ezagutzeko aukera izan zuen. «Nire lehendabiziko bidaietatik dakit basamortua ez dagoela hutsa; aurpegi asko ditu eta denak gustatzen zaizkit». Bere argazkiek Sahararekiko duen miresmena azaltzen dute. Saharako argazkiak oinarri hartuta, hogei liburu baino gehiago argitaratu ditu. NON: Fnac Forumean. NOIZ ARTE: Azaroaren 22a arte. ... Sat, 28 Oct 2006 01:00:00 +0200 ERDIALDEA