Gros, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info hitzako albiste zerrenda gros eu Mon, 12 May 2008 00:08:23 +0200 60 Gros, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info/rss/logo.gif irutxulokohitza.info «Orain arte eskainitako gertutasuna ez dugu galdu nahi» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00003007/Orain_arte_eskainitako_gertutasuna_ez_dugu_galdu_nahi.htm Pasai Donibanen jaioa, Grosen bizi da duela 30 urtetik Aurkene Mora. Psikologia ikasketak egin zituen Parisen, eta bukatutakoan lanean hasi zen Donostian. Eskoletan prebentzioa lantzea zen Mora eta bere lankideen eginkizunetako bat eta ondo-ondoan zuten Zurriolara jo zuten. Horrela izan zuen lehen hartu-emana Morak ikastolarekin. Urteak joan dira ordutik eta Ikastolako zuzendaria da egun. Kasualitatea? «Beno, ez hainbeste», dio. Ikastolak 40 urte bete ditu. Nola gogoratzen dituzu hastapenak? Ni, berez, ez nago sorreratik, baina badakit Ramon Maria Lilin hasi zela ikastolaren bidea eta gero, Villa Sacramento iritsi zela . Ez zegoen, ordea, OHO ko seigarren, zazpigarren eta zortzigarren mailak ikastolan egiterik. Hori horrela Zurriolak, Ikasbidek, Orixek, Jakintzak eta Martuteneko ikastolek bat egin eta Barandiaran Lizeoa sortu zuten, OHO han bukatu ahal izateko. Ondoren, batxilergoa egin nahi zuenak bazuen Santo Tomasera joatea. Denboraren poderioz, OHOko maila guztiak ikastolan bertan ematea erabaki genuen, besteak beste, Santo Tomas lizeoa ez zelako gai ikasle guztiak hartzeko. Hori posible izan zen ikastolak Urrako lursaila bere egin zuelako. Gurasoek lan aparta egin zuten, Urra erosteko; ez zen batere erraza hiriaren erdigunean horrelako lursaila lortzea. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 GROS Zurriolako komunak eta aldagelak 20:00ak arte daude irekita http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-01/p00004007/Zurriolako_komunak_eta_aldagelak_2000ak_arte_daude_irekita.htm Udaleko Hiri Mantenu zinegotzia, Alberto Rodriguez, pozik da olatu kolpeak eragindako arazoak zuzentzeko egiten ari diren lanekin. Kursaal atzekaldeko komuna ekainerako konpontzea aurreikusi bazuten ere, gaurtik aurrera irekita egongo da. Ondarretako eta Kontxako aldagelak apirilean lanean ziren dagoeneko, hauek, ordea, gaurtik maiatzaren 5a bitartean eta maiatzeko gainontzeko asteburuetan, 10:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik. Gainontzeko egunetan aldagelak 17:00etan itxiko dituzte. Zurriolako aldagelak falta dira bakarrik txukuntzeko. Olatuek eragindako txikizioari buelta emateko, ordea, beste hilabete bat itxaron beharko da. «Erritmo onean ari dira lanean eta ekainaren lehen asterako bukatuko dituzte lanak», azaldu du Alberto Rodriguezek. Ekainerako prest egongo da ere Pasealeku Berriko komuna. «Komun honek itxura berezia du eta konponketa lanak eskuz egin behar dira». Datorren astean hasiko dira komuneko atea jartzen baita komun barruko iturri eta bestelako tresnak jartzen. ... Thu, 01 May 2008 01:00:00 +0200 GROS Azufre eta mirra usaina, bisitaria erakartzeko http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-01/p00012745/Azufre_eta_mirra_usaina_bisitaria_erakartzeko.htm Sagueseko terrazak aldi baterako utzi eta 710-1492 urte bitarteko Al-Andalus mundura bidaiatzearen ideia atsegin duenak aukera paregabea du egunotan. Kultura Islamiarreko Fundazioaren ardurapean antolatu duten erakusketak ezinhobe islatzen baitu Tuteratik hasi eta ia-ia Bizantzioraino zabaldu zen kultura haren esentzia. Usainak eta formak Karpa barrura sartu eta, berehala, mirra eta intsentsu usain biziak harrapatuko du bisitaria.; X.mendean mundu osotik hurbildutako enbaxadoreak harrapatzen zituen bezalaxe. Izan ere, hasiera-hasierako aretoak Madinat al-Zahrako (Kordoba) hiri-jauregiko Areto nagusia irudikatzen du; arkitektura arabiar ederrekoa eta urre nahiz merkuriozko iturri liluragarriz apaindua. Zientzia zehatzetan maisu Jasmin usainak erakarrita, bigarren aretorantz zuzenduko ditu bere pausuak bisitariak eta zientzia zehatzen munduan murgilduko da, ustekabean. Egunean bost aldiz errezatu beharrak denbora kontrolatzeko grina piztu zuen andalustarren artean. Hala, aitzindari izan ziren unibertsoaren behaketan eta, baita ere, egun erlojutzat ezagutzen ditugun gailuen asmakuntzan. Ur-isuriak eta kandelen urketa-abiadura behatuz neurtzen zuten haiek denboraren joana. ... Thu, 01 May 2008 01:00:00 +0200 GROS «Haur eta gazteekin oso ondo moldatu naiz beti» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-11/p00003008/Haur_eta_gazteekin_oso_ondo_moldatu_naiz_beti.htm Martxoaren 31n utzi zion lan egiteari Juan Santamariak (Gros 1944). Groseko haur eta gazte asko joan dira urtetan haren dendara litxarreriak erostera. Asko haren falta sumatzen hasiak dira. Zer moduz hartu duzu erretiroa? Ondo, gustura. Enkarguak egiten nabil eta oraindik irudipena dut oporretan nagoela. Nolatan hasi zinen litxarreria denda batean lanean? Urtetan ostalaritzan ibili eta gero, Galtzara Nagusian denda txiki bat alokagai zegoen ¬oraingo dendatik metro gutxira¬ eta nik litxarreria denda jartzea erabaki nuen. Zergatik ez nuen, esate baterako, taberna bat zabaldu? Bada aurretik saiakera horia egina nuelako eta gaizki atera zitzaidalako. Zenbat urte eman dituzu bertan lanean? 19. Lehen urteak denda txikian eman nituen eta azken urteak itxi berri dudan dendan izan naiz. ... Fri, 11 Apr 2008 01:00:00 +0200 GROS Barceloren artea Okendo Kultur Etxean ikusgai http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-11/p00009007/Barceloren_artea_Okendo_Kultur_Etxean_ikusgai.htm Miquel Barcelo artista mallorkarrak azken urteotako lanik esanguratsuenak batu ditu Naturaren Keinua izeneko bilduman. Guztiak dira paper gaineko grabatuak baina ez dute, hargatik, Barcelórengan hain ohikoa den indarra eta kalitatea galdu. Artelanok Okendo kultur etxean izango dira ikusgai ekainaren 7ra arte. Bizitza bizia, obra anitza Nazioartean izugarrizko oihartzuna duen artista trebea da Barcelo; hala aitortzen du, besteak beste, 2003ko Artearen Asturiasko Printzipe sariak. Maisutasun berbera erakusten du, gainera, margolaritzan, eskulturan, zeramikan, grabatuan, marrazketan eta muralgintzan ere. Izan ere, bide luzea egin du 1957an, hemezortzi urte zituela, Bartzelonako Arte Ederren Eskolan izena eman zuenetik. Unibertsitatean hilabete bakar batzuk besterik ez zituen eman, ordea. Jakinminez beterik, gazterik hasi zuen bere bidaia Europan zehar eta laster, 1982 inguruan, aukeztuko zituen bere lehenengo erakusketak. Ia 30 urte pasa dira ordutik. ... Fri, 11 Apr 2008 01:00:00 +0200 GROS Monpaseko pasabidea egiten hasteko lanak 2008an egongo dira martxan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-04/p00005516/Monpaseko_pasabidea_egiten_hasteko_lanak_2008an_egongo_dira_martxan.htm Kontxako pasealekua txiki geratu zaienentzat bizpahiru urte barru pasealeku berria izango dute Saguesetik Monpaserako bidean. Uliako labarreko landare eta animaliei ahalik eta kalterik gutxien egiteko beharrezkoak diren aldaketak egin dizkiote Sagueseko pasabidearen hasierako proiektuari. Honela, okerrik ezean, Jose Fernandez Perez Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioko ordezkariak azaldu duenez, «2008an hasiko dira pasabidea eraikitzen». «Kostaldeaz gozatzeko baliabideak jartzea» da Fernandez Perezek esan duenez Ingurumen Ministerioaren betebeharra. Pasabide honek erronka honi eusten dio eta gainera, Espainiako Gobernuko eta Udaleko arduradunek adierazi dutenez, Uliako labarrei ez die apenas kalterik egingo. «Hasieran hesiak eta bestelako elementuak jartzeko asmoa genuen, proiektuak, ordea, aldaketak izan ditu eta Uliaren itxura bere horretan mantenduko dugu, pasabideak ia lebitatu egingo baitu». ... Fri, 04 Apr 2008 01:00:00 +0200 GROS Euskadiko Bolo Txapelketa, Ategorrietan, ekainean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-03/p00003007/Euskadiko_Bolo_Txapelketa_Ategorrietan_ekainean.htm Euskadiko Bolo eta Toka Txapelketak hirian jokatuko dituzte aurten. Zehazki, Ategorrietan izango dira txapelketok ekainaren 7an. Ategorrieta elkartea ari da antolatzaile lanetan. Gipuzkoa eta Bizkaiako 15na bolo jaurtitzailek parte hartuko dute eta Arabako 16k ¬jarduneko txapelduna Arabakoa da eta horrekin Gipuzkoak eta Bizkaiak baino ordezkari bat gehiago izango da Arabak¬. Oraingoz, donostiar batek eskuratu du txartela Euskadiko Txapelketan aritzeko: Pedro Lazkano. Litekeena da Antonio Goenaga ere sailkatzea. Ategorrieta elkartea ari da txapelketa prestatzen. «Antza gure elkarteak ez du sekula txapelketa hau antolatu. Garrantzitsua da, gure a kirol elkartea baita», azaldu du Luis Roman elkarteko presidenteak. Txapelketa aurrera eramateko ate joka dabiltza elkarteko kideak babesle bila. «Txapelketa antolatzeak, gutxi gorabehera 7.300 euro kostatuko zaigu», esan du Luis Romanek. ... Thu, 03 Apr 2008 01:00:00 +0200 GROS EAJk eta EAk ez dute Monpaseko pasabidearen erakusketa begi onez ikusten http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-03/p00004005/EAJk_eta_EAk_ez_dute_Monpaseko_pasabidearen_erakusketa_begi_onez_ikusten.htm Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren ahotan ibili da azken hilabeteetan Sagues eta Monpas arteko pasabidearen proiektua, bihartik aurrera, herritarrentzat erakusgarri egongo da. Okendo plazan jarri dute Udalaren, eta Espainiako Gobernuaren babesa duen, proiektua zehatz mehatz azaltzen duen erakusketa. Ez da ez nolanahiko erakusketa izango, pasabidearen nondik norakoak azalduko dituen erakuslekuaren gastuak 172.488 eurokoak baitira. «Atapuerca edo bestelako gai askoren inguruan egin diren erakusketak ordaintzeko 75.000-90.000 euro artean gastatu dituzte eta honek ohiko erakusketen aurrekontua bikoizten du», kritikatu du Aitziber San Roman EAJko zinegotziak. Bai EAJ baita EArentzat ere erakusketa «garestiegia» da. Bi alderdiek, era berean, ez dute erakusketa honen benetako arrazoia ulertzen. Izan ere, «erakusketarekin parte hartzea bultzatu nahi dutela esaten dute baina Udalak eta Espainiako Gobernuak erabakita dute jada nolakoa izango den Sagues eta Monpas arteko pasabidea», kexatu da EAren bozeramailea Jaione Arratibel. Gainera, erakusketa honek herritarren iritzia jasotzeko asmoa badu ere, pasabidearen inguruan udal alderdien oraindik ez dutela ezer esateko aukerarik izan salatu dute. ... Thu, 03 Apr 2008 01:00:00 +0200 GROS Christian Hasseren erakusketa Okendon http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-03/p00010002/Christian_Hasseren_erakusketa_Okendon.htm Munduan zehar erakusketak egin dituen Christian Hasse margolari alemaniarraren lanak ikusgai izango dira apirilaren 28a arte Okendo kultur etxean. 1931. urtean Dresden jaiotako artistaren teknika alemaniar espresionismoan sustraituta dago, baina bere ibilbidea poetizatutako espresionismoa bezala definitua izan da. Litografo bezala trebatu ondoren Hans Grunding, Rudolf Bergander eta Herbert Schmidt-Walter-ekin margolaritza eta grabatu teknika ikasi zituen. Ondoren, arte ederretako irakaslea izan zen bere jaioterrian. Hondarra eta pintura Hassek litografia teknika erabiliz, hondarra pintura akrilikoarekin nahasten du. Bere koadroek testura zimurra dute eta kolore aberastasun handikoak dira. Marrazkiak intzisio sakonez grabaturik daude, eta indar handiko efektu plastikoak lortzen ditu. ... Thu, 03 Apr 2008 01:00:00 +0200 GROS San Inazio elizako fatxadak konpontzen http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-03-13/p00003001/San_Inazio_elizako_fatxadak_konpontzen.htm Groseko San Inazio elizako fatxadetako bi berrituko dituzte. Katalunia plazara ematen duen aldea eraberrituko dute hain zuzen ere. Denboraren poderioz hondatutako harriak konponduko dituzte, lurrera erori eta inor harrapatu ez dezaten. Aldamioak jarri berri dituzte eraikinaren inguruan, eta zenbait hilabete beharko dituzte lanak bukatzeko. Duela pare bat urte Biteri plazako eskoletako aldea zaharberritu zuten, harriak eskolaren inguruan erortzeko arriskua zegoelako . Jose Goikoa arkitektoak diseinatutakoa San Inazio elizak 100dik gora urte ditu. Jose Goikoa arkitektoak egin zuen elizaren proiektua eta Tomas Grosek eliza eraikitzeko beharrezkoa zen harria utzi zuen. Eliza Neogotiko estilokoa da eta 1897ko uztailean inauguratu zuten. Dorrea, berriz, 1928an bukatu zuten. ... Thu, 13 Mar 2008 01:00:00 +0100 GROS Sagueseko pasabidearen xehetasunak emango ditu alkateak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-03-13/p00005004/Sagueseko_pasabidearen_xehetasunak_emango_ditu_alkateak.htm Sagues eta Monpas lotuko dituen pasabidearen proiektuaren inguruan azalpenak emango ditu Odon Elorza alkateak datorren udalbatzarrean. Irudi bidez proiektua zertan den eta inguruan izango duen eragina nolakoa izango den azalduko die alkateak Udalbatzako kideei. EAJk ez du Sagueseko pasabidearen proiektua begi onez ikusten, are gutxiago egunotan izan den ekaitz bortitzaren ondoren. «Azken egunetan izan diren 11 metroko olatuekin Sagueseko pasabideak nola erantzungo duen jakin nahi dugu», adierazi du Xabier Ezeizabarrena EAJren bozeramaileak. EAJren zalantza honen aurrean, alkateak ez dela zertan kezkatu esan du. Izan ere, «Sagues eta Monpas arteko pasabidea itsasotik 15 metrotara egongo da». Dena den, pasabideak ixteko sistema izango du eta ekaitza dagoenean inork ezingo lukeela pasatu azaldu du Odon Elorzak. Ekaitz egunetan ez ezik, gauetan ere pasabidea itxita egongo da, alkatearen arabera. ... Thu, 13 Mar 2008 01:00:00 +0100 GROS Amaia Lendinezen 'Pertsonaiak' Manteoko kiroldegiak ikusgai dira bere margo eta marrazkiak. http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-03-05/p00010002/Amaia_Lendinezen_Pertsonaiak_Manteoko_kiroldegiak_ikusgai_dira_bere_margo_eta_marrazkiak..htm Amaia Lendinez margolari donostiarraren Pertsonaiak erakusketa ikusgai dago otsailetik Manteoko polikiroldegian. Bertan, 2002an margotzen hasi zenetik gaur egun arte egindako 16 margo jaso ditu Lendinezek, bere lanen bilakaera ikusi ahal izateko. Akrilikoak dira gehienak, beti ere beste teknika batzuekin lagunduta. Surrealismoa gustoko du Lendinezek, existitu ezin diren paisaia edo pertsonaiak irudikatu eta izaera desberdinak sortzea. «Errealitatean irudikatu nuen lehen lanean, eta oso ona ez nintzela ikusita, honengandik urruntzen joan nintzen, objektuak, paisaiak, pertsonaiak... eraldatuz eta nereganatuz». Ildo honetatik hasi zen pentsonaienganako zaletasuna, eta gaiak inspiratuta egindako serie handia jasotzen du erakusketak. Wed, 05 Mar 2008 01:00:00 +0100 GROS Umore Ona, ehun urteko danborraden klubean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-18/p00005006/Umore_Ona_ehun_urteko_danborraden_klubean.htm Aurten arte hiru danborradek besterik ez zuten beteta mendeurrena: Union Artesana ¬1836. urtean atera zen lehen aldiz¬ Antiguako Gazteen Danborrada ¬1896ean sortu zuten¬ eta Euskal Billera ¬1907¬. Aurten Groseko Umore Ona elkartearen danborradak 100 urte beteko ditu. Elkarteak duela bi urte bete zituen 100 urte eta aurten danborradaren txanda da. Groseko zaharrena da eta uztailaren 31n , San Inazio egunean, ere ateratzen dira ¬duela 75 urt etik gutxienez¬. Elkarteko kideek agiri zahar batzuen bitartez jakin ahal izan dutenez, sorreran Umore Ona elkartea Grosetik atera eta Parte Zaharreraino joaten zen, beste elkarteetako kideekin bat egitera. Sorreratik sukaldari jantzita Galtza zuria, elastiko zuria eta gerriko eta txapela gorriak. Horrelakoa zen jantzia sorreran. Urteen poderioz, ohiko sukaldari jantzia bere egin zuen elkarteak. Oraingoa honakoa da: galtza eta jaka zuriak, mantal zuri motza ¬danborrariek¬ eta mantal zuri luzea ¬ upel jotzaileak¬ eta sukaldari txanoa. Gastadoreek mantala eta galtza urdinak daramatzate eta zapia txuri-urdina da. Jantzia elkartearen danborradako nortasun ikur bihurtu da. «Beste hainbat elkartek danborrarientzat Napoleonen garaiko jantziak sartu dituzten bitartean, Umore Onako danborradakoek ehun urteko danborradaren adierazletzat dute jantzia». ... Fri, 18 Jan 2008 01:00:00 +0100 GROS Erakusketa bikoitza Artekon http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-22/p00009002/Erakusketa_bikoitza_Artekon.htm Bi erakusketa, guztiz desberdinak beraien artean, inauguratu berri ditu Arteko arte galeriak. Ibon Mainar donostiarraren Estaba pensando demasiado eta Jose Llanos tolosarraren Museo imaginario dute izena, eta datorren otsailaren 2a arte egongo dira zabalik, Iparragirre kaleko aretoan. Ibon Mainarren Estaba pensando demasiado erakusketak egun arrunt bat islatzen du. Aerografiak, akuarelak eta errotulagailuak jarri ditu ikusgai. Erabilitako materialei dagokienez, tinta txinatarra, spray-a eta akrilikoak erabili ditu artista donostiarrak. Esperientziaren isla Pieza guztiak 2007an egindakoak dira, eta Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak emandako bekei esker egin ditu. Jose Llanos tolosarrak, berriz, Museo imaginario erakusketa inauguratu du. Muralak, kutxak eta liburuak bildu ditu bertan, xehetasun handiak jasotzen dituztenak. Liburuetan bidaia, emozio eta oroitzapenak jasotzen ditu artista tolosarrak. ... Sat, 22 Dec 2007 01:00:00 +0100 GROS «Gaizki jokatu badut ere Gipuzkoako zazpigarren txapelketa irabaztea lortu dut» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-05/p00009646/Gaizki_jokatu_badut_ere_Gipuzkoako_zazpigarren_txapelketa_irabaztea_lortu_dut.htm Azken asteburuetan jokatu du Ińigo Argandońak Gipuzkoako Xake Txapelketa. Lehen faseetan primeran aritu zen, baina erdian beherakada izan eta azken fasean besteen akatsen ondorioz irabaztea lortu zuen. Dagoeneko zazpigarren aldiz Gipuzkoako txapelketa irabazi du Gros Xake Taldeko jokalariak. Zer moduzko txapelketa jokatu duzu? Nahiko gaizki jokatu dut. Aurten aurreko urteetan baino faboritoagoa nintzela esango nuke; aurreko urteetan nire maila bereko jokalari gehiago zeudelako, baina aurten, ordea, erraz irabazi behar nuela uste zuen jendeak. Oso ondo hasi nintzen, baina erdian partida batzuk berdindu eta azken jardunaldira bigarren postuan iritsi nintzen beste batekin berdinduta. Une honetan okerrena, txapelketa nire menpe ez izatea zen, alegia, nik nire lana egiten banuen ere, ez nekien ziur txapelketa irabazteko aukerak izango ote nituen. Lehen sailkatuaren baitan zegoen. ... Wed, 05 Dec 2007 01:00:00 +0100 GROS Katalunia plazak ez du estalitako gunerik izango http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-22/p00005006/Katalunia_plazak_ez_du_estalitako_gunerik_izango.htm Groseko Katalunia plaza berrituko dute. Auzotarrek, izan zuten, hain zuzen, Katalunia plaza berria nolakoa izango zen hautatzeko aukera, hiru proiekturen artean. Lur Paisajistak taldearen diseinua izan zen auzotarren artean gustukoena. Proiektuarekin guztiz konforme ez zeudenek, ordea, beharrezkoak ziren ekarpenak egiteko aukera izan zuten iaz. Groseko auzotarrek egindako proposamen haietatik, behin betiko proiektua ezagutzera eman zuten atzo auzotarrekin Okendo kultur etxean egindako bileran. 600 bat ekarpen baino gehiago aztertu dituzte Udalak eta Lur Paisajistak taldeak, proiektuan jaso ez, eta Kataluniako plazak beharrezkoak zituen bestelako xehetasunak gehietzeko. Besteak beste, bizilagun askok, Katalunia plazako guneren bat estaltzea eskatu zuten, euria egiten duen egunetarako. Askok ere, jolastokia estaltzeko eskatzen zuten. Proposamen hauek, ordea, ez dute aurrera egin, behin betiko proiektuan gehitu ez baitituzte. ... Thu, 22 Nov 2007 01:00:00 +0100 GROS Kursaalaren barrualdea eraberrituko dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-21/p00004734/Kursaalaren_barrualdea_eraberrituko_dute.htm Kursaal Elkarteko Administrazio Kontseiluak bilera egin zuen atzo . Alde batetik, hainbat areto berrritzea erabaki zuen eta bestetik, Kursaala handitzea posible den jakiteko ikerketak eskatuko dituzte. Berritze lanak Hamar urte eta gero, Kursaalaren barrualdea itxuraldatuko dute guztiz. Hala, aldagelak, hainbat erabileraratarako gelak, zorua eta abar berrituko dute. Bi milioi euro bideratuko dituzte lanotara. Eraberritze lanek jarduera gehiago egitea ahalbidetuko dutela uste du Administrazio Kontseiluak, «aldi berean ekintzagehiago egin ahal izango direlako». Zabaltze proiektua Kursaala handitzeko egitasmoaz ere hitz egin zuten atzoko bileran. Zehazki, ikerketa geoteknikoa egitea adostu zuten eta baita Espainiako Ingurumen Ministerioari baimenei buruz galdetzea ere. ... Wed, 21 Nov 2007 01:00:00 +0100 GROS Udalak, Kursaal aretoa handitzeari baietz http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-20/p00002004/Udalak_Kursaal_aretoa_handitzeari_baietz.htm Kursaalean ekitaldi eta biltzar ugari egiten da urtean. Gehiago egin ahal izateko «Kursaala handitzea» beharrezkoa dela aitortu du Odon Elorza alkateak. Kursaal Elkarteak gaur du areto berria egiteko aukerak eztabaidatzeko bilera, eta erabakiak Kursaal Elkartea osatzen duten eragileen babesa jasoko balu, «garrantzi handiagoko biltzarrak antolatuko lirateke» Elorzaren hitzetan. Rafael Moneoren taldea aztertzen ari da Kursaalean areto berria non eta nola egin. Lehen asmoen arabera, 3.000m2ko areto bat izango litzateke eta 6,5 milioi beharko lirateke lanak egin ahal izateko. «Gela berri honekin postu gehiago jarri edota osasunaren inguruko biltzarrak antolatzen direnean, laborategiak jartzeko leku gehiago egongo litzateke», azaldu du Odon Elorza alkateak. ... Tue, 20 Nov 2007 01:00:00 +0100 GROS Maratoi Solidarioa, hilaren 24an, San Ignacio ikastetxean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-16/p00003394/Maratoi_Solidarioa_hilaren_24an_San_Ignacio_ikastetxean.htm Laugarren urtez jarraian, Groseko parrokia-pastoraltzak Maratoi Solidarioa antolatu du. Hilaren 24an izango da, San Ignacio ikastetxean, 18:00etatik 00:00etara. Aurtengo leloa Grosen bizi naiz... kale gorrian izango da. Grosen ere etxerik ez duten hainbat herritar daudela diote maratoiko antolatzaileek eta hain justu haiei babesa emateko dirua biltzeko baliatu nahi dute ekimena. Bilduko duten dirua Caritasi emango diote etxerik gabeko pertsonekin egiten dituzten jardueretan ¬bereziki Aterpe proiektura¬ erabil dezaten. Maratoi Solidarioa 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta badago ere, sarrera guztiz irekia eta doan da. Hiru gune Hiru zatitan banatuko dute San Ignacio ikastetxearen jolastokia. Zati batean saskibaloi eta areto futbol txapelketak jokatuko dituzte. Beste zati batean, sentsibilizazio jarduerak egingo dituzte: jolas kooperatiboak, kaxoi flamenkoa eta bidezko merkataritza... Aurreko urteetan bezala, txosna jarriko dute ogitarteko eta alkoholik gabeko edariekin. ... Fri, 16 Nov 2007 01:00:00 +0100 GROS Komiki lehiaketa Okendo Kultur Etxean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-16/p00011281/Komiki_lehiaketa_Okendo_Kultur_Etxean.htm Groseko Haurtxokoak eta Gaztelekuak komiki lehiaketa antolatu dute gaur eta bihar Okendo Kultur Etxean, marrazkilari eta komikizaleentzako lehiaketa aparta.Parte hartu nahi dutenek 17:30ean joan behar dute erakusketa aretora. Lau kategoria desberdin izango dira haur eta gazteentzat eta bakoitzean saria izango da onenarentzat. Fri, 16 Nov 2007 01:00:00 +0100 GROS Musika protagonista, 'Gaztezulo'-ren karpan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-08/p00004010/Musika_protagonista_Gaztezulo-ren_karpan.htm erredakzioa Euskal kultura astindu eta berritu nahi duten sortzaileen lana erakusgai egongo da bihar Saguesen, Gaztezulo Sound System karpan. Eguerdian hasi eta 22:30ak bitartean, musika estilo desberdinez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Sarrera doakoa da, eta Gaztezulo aldizkariak gonbidapena egin die hurbildu nahi duten guztiei. Karpan bertan DJen eta break dantzarien guneak, sorkuntza gunea eta atsedenlekua izango dira. Musika aldetik, hip hop kulturaren adar garrantzitsuenak erakutsiko dituzte, DJen eta break dantzarien bitartez. Giroa eta musika ona ez dira faltako. Ikuskizun handi hau zulo itxurako karpa erraldoi batek hartuko du. Bihar jarriko dute Saguesen, 256 metro karratuko zabalera eta zazpi metroko altuerako karpa. ... Thu, 08 Nov 2007 01:00:00 +0100 GROS Bikotekide ohiari erasoa, bien haurra eramateko http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-31/p00005006/Bikotekide_ohiari_erasoa_bien_haurra_eramateko.htm erredakzioa Ertzaintzak 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuen herenegun, ustez bikotekide ohia eraso eta bien alaba eraman zuelako.Grosen izan zen gertaera, herenegun, 17:00ak baino pixka bat lehenago. 28 urteko gizonezkoa indarrez sartu zen bikotekide ohiaren etxera, itxuraz, bien hiru urteko alaba eramateko asmoz. Ustez bikotekide ohia eraso zuen horretarako, eta ondoren haurra eraman zuen erasotzaileak. Bikotekide ohiak deituta, Ertzaintza Groseko etxebizitzara joan zenerako, ez zegoen ez gizonezkoaren eta ez haurraren arrastorik. Ertzainek etxeko sarraila puskatuta zegoela ikusi zuten, eta bikotekide ohiak eman zien gertatutakoaren berri. Haurrarengatik borroka egitean, ustez gizonezkoak eraso egin ziola-eta, bikotekide ohiak markak zituen eskuin besaurrean eta ezker eskuan. Horrenbestez, osasun etxera eraman zuten emakumezkoa. ... Wed, 31 Oct 2007 01:00:00 +0100 GROS 'Gilden' errege-erreginen agurra http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-22/p00002813/Gilden_errege-erreginen_agurra.htm raul perez Auzo guztietan daude taberna ezagunak. Ia epizentro bilakatzen direnak. Grosen Bodega Donostiarra da horietako bat. Taberna horretako jabeek, Miguel Mendinuetak eta bere emazte Pili Mintegik erretiroa hartuko dute hilabete barru. Haien seme-alabek ez dute taberna beren gain hartu nahi izan, eta ondorioz ikusteke dago zer gertatuko den tabernarekin. Hasier Etxeberria idazle eta kazetariak liburuxka idatzi du, omenaldi gisa. Tabernako nagusien ibilbidea eta tabernaren bereizgarritasunak bildu ditu. 31urte dira Miguel eta Pili Peńa y Gońi kaleko tabernan, barraren atzean daudela. Miguel Mendinueta 1942an etorri zen hirira eta tarte batez igeltsero ibili eta gero, Casa Alcalde tabernan hasi zen. Bertan zaildu zen, zortzi urtez. ... Sat, 22 Sep 2007 01:00:00 +0200 GROS Bidegorria Nafarroa hiribidean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-08-26/p00002004/Bidegorria_Nafarroa_hiribidean.htm R. Perez Segundo Ispizua eta Ategorrietako Galtzara Zaharreko bidegorriak lotzen ari dira. Horretarako, bizikletentzako bidea egiten ari dira Nafarroa hiribidean, anbulatorioaren aldean. Bidegorria egiteko zenbait aparkaleku kenduko dituzte. Lanak egun gutxi barru bukatuko dituzte. Sun, 26 Aug 2007 01:00:00 +0200 GROS Kurtso bukaerako jaialdia Grosen http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-27/p00010011/Kurtso_bukaerako_jaialdia_Grosen.htm erredakzioa Groseko Haurtxokoak eta Gaztelekuak oporrak hartuko dituzte abuztu osoan, eta iraila arte agur esango diete auzotarrei. Horregatik, azken urteetan egin duten bezala, kurtso bukaera ospatzeko jaialdia antolatu dute gaur arratsaldean donostiar guztientzat. 17:00etan hasiko da festa Nafarroa Behera plazan. Haurrek mota guztietako jolasekin gozatu ahal izango dute bi ordu eta erdi luzez. Globoak ziztatu, zaku lehiaketan parte hartu, sokatira... denetik izango dute. Uda Donostian igarotzen ari diren Txernobil eta Saharako haurrak ere gonbidatuta daude festara. Duda izpirik gabe Apar festa izango da haurrentzako jaialdiko momentu bereziena, 18:30ean. ... Fri, 27 Jul 2007 01:00:00 +0200 GROS Isaac Hayes, musikagile eta abeslari nekaezina http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-26/p00006017/Isaac_Hayes_musikagile_eta_abeslari_nekaezina.htm nagore irastorza 60ko hamarkadaz geroztik musikaren munduan lehen mailan dagoen arren, musika modernoaz hitz egiteko orduan ezin da Isaac Hayesen izena aipatu gabe utzi. Soul estiloa irauli zuen lehenik, Memphis doinua izenez ezagutzen dena sortu zuenean. Gero, disco musikaren aintzindari izan zen eta baita rap musikaren ordezkaria ere. 1960az geroztik gelditu gabe ibili da eta berrogei urte baino gehiagoren buruan, bere emanaldietan ikuskizun paregabeak eskaintzen jarraitzen du. Gaurko emanaldiaren aurrean ez da gutxiago espero. Kursaal auditorioan ariko 18:30etik aurrera. Covingtonen (AEB) sortua, bost urte zituenetik elizan kantatzen zuen Hayesek. Saxofoi ikasketak egin zituen eta Morning Stars izeneko taldean gospela kantatzen zuen. Aurrerago, saxofoia jotzen eta bluesa kantatzen hasi zen, baina berehala piano ikasketei heldu zien. ... Thu, 26 Jul 2007 01:00:00 +0200 GROS «Tamaina guztietako olatuetan ibili behar dudala konturatu naiz Bretainian» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-25/p00003008/«Tamaina_guztietako_olatuetan_ibili_behar_dudala_konturatu_naiz_Bretainian».htm naroa balsategi Lehen aldiz izan da nazioarteko txapelketa batean Imanol Osteriz bodyboarderra (1989, Gros). Primerako esperientzia bizi ondoren olatuen gainean gozatzen jarraitu nahi duela esan du. Lehen aldiz Bretainian izan zara Euskal Selekzioarekin. Primerako esperientzia izan duzu, ezta?. Ez dut inoiz nazioartean txapelketarik jokatu, eta orain arte bizi izan dudan esperientzia politenetakoa izan da. Gainera jende asko ezagutzeaz gain Kanariar irlak, Frantzia edota Galiziako lagun handiak ekarri ditut Donostiara. Euskal Selekzioarekin joan izana, berezia izan da? Bai, zalantzarik gabe. Taldean joan garen guztiok berdin jantzita joan gintezen arropa eman ziguten. Honekin batera entrenatzaileak beti gure ondoan izan dira, txanda bakoitza nola zihoan esaten ziguten, eta horrekin askoz ere errazagoa egin zaigu guri ere txapelketan aurrera egitea. ... Wed, 25 Jul 2007 01:00:00 +0200 GROS Living Colour taldearen itzulera http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-25/p00009011/Living_Colour_taldearen_itzulera.htm n. irastorza 80ko hamarkadan New Yorkeko musikari afroamerikarrez osatutako Living Colourreko taldekideek banatzea eta bakoitza bere aldetik munduan zehar ibiltzea erabaki zuten 1995.urtean. Jarraitzaile eta zale ugari utzi zituzten, ordea, musika gogoz, eta berriz ere elkartzea erabaki zuten. Gaur indartsu eta ikuskizun handia eskaintzeko asmoz izango dira Zurriola hondartzako Agertoki Berdean, 00:30etik aurrera.Living Colour taldearen berezitasun nagusia musika estiloen fusioa da. Funk, heavy metal, free jazz, punk eta hip-hop estiloak fusionatzen dituzte eta estilo pilaketa horrek ikuskizun gozagarriak eta zirraragarriak ekarri ohi ditu. Izan ere, agertokiaren gainean ohituta dagoen taldea da. Haien kontzertuez gain, ospe handiko taldeen aurretik jo dute sarritan. The Rolling Stones taldearekin, esaterako. ... Wed, 25 Jul 2007 01:00:00 +0200 GROS Bryan Ferryk berriz ere Bob Dylan ekarriko du Donostiara http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-25/p00009021/Bryan_Ferryk_berriz_ere_Bob_Dylan_ekarriko_du_Donostiara.htm nagore irastorza Ordu gutxiz izan arren, iaz fisikoki Donostian izan zen Bob Dylan kantari handia. Aurten, izenburuak hala iradoki dezakeen arren, ez da gurean izango. Donostian izango da, ordea, beraren arima ondo gordetzen duten kanta ezagun sorta. Bry- an Ferry kantariak Dylanen kanta sorta eskaini eta guztion belarriak gozatuko ditu gauerditik aurrera Kursaal auditorioan. Gustuak gustu, zalantzarik gabe, aurtengo Jazzaldiaren izen handietako bat da Bryan Ferryrena. 70ko hamarkadako Roxy Music taldearen buru eta sortzaile izateagatik egin zen ezaguna Bryan Ferry. Elkarrekin hamaika disko grabatu zituen taldeak eta 1983an Ferryk taldea uztea erabaki zuen, bakarlari gisa bidea hasteko. ... Wed, 25 Jul 2007 01:00:00 +0200 GROS Saskibaloi txapelketa eta dantza, saninazioetan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-21/p00003006/Saskibaloi_txapelketa_eta_dantza_saninazioetan.htm erredakzioa Datorren astean izango dira Umore Ona elkarteak antolatutako San Inazio jaiak, Grosen. Hilaren 28an, larunbatean, hasi eta 31n, asteartea, bukatuko dituzte. Saskibaloi txapelketa eta dantza emanaldia izango dira, lehen aldiz. Biak hilaren 28an, larunbatean, izango dira. Saskibaloi txapelketa Sagueseko kaiolan 11:00etan hasiko da eta goiz eta arratsaldez izango dira partidak. Finala 18:00etan izango da. Apalategi kirol dendan edo uo3x3basket e-posta helbidean eman behar da izena. Hiru laguneko taldeak osatu behar dira. Dantza emanaldia, bere aldetik, Txofre plazan izango da. Bi taldek dantza egingo dute. Eskolak euskal dantzak eskainiko ditu eta Die Bose Izegen taldekoek Flandesko dantzak aurkeztuko dituzte. ... Sat, 21 Jul 2007 01:00:00 +0200 GROS Sagueseko herri lasterketa, bihar http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-21/p00008005/Sagueseko_herri_lasterketa_bihar.htm erredakzioa 10:00etan hasiko da bihar goizean Sagueseko herri lasterketa. Proba irabazten duten gizonari eta emakumeari bi lagunentzako bazkari bana emango diote Lasarteko Martin Berasategi jatetxean.Sei kilometro pasatxo egingo dituzte korrikalariek bihar goizeko proban. Irteera Sagueseko parkean izango da eta hiru bira emango dizkiote partaideek probako distantzia betetzeko. Lasterketa bukatutakoan antolatzaileek sariak emango dituzte eta honekin batera korrikalari zein langileentzat hamaiketakoa prestatuko dute. Proba aurretik izena eman ahal izango da. Sat, 21 Jul 2007 01:00:00 +0200 GROS Rua Barrio Gross http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-19/p00003022/Rua_Barrio_Gross.htm raul perez Grosek eta Galiziak harreman estua dute aspalditik. Galiziako Etxea duela 75 urte sortu zuten eta ia sorreratik Grosen izan du egoitza. Galizian ere badute Grosen berri. Hain zuzen ere, Costa da Morteko Corme herrixkan Barrio Gross bi s-rekin kalea dago. Coruńa eta Santiago artean dago Corme, erdibidean. 1.700 bat biztanle ditu eta udalik ez duen eta kaia duen herri bakarra da. Arrantza-herria da eta Prestige petroliontziaren hondamendiak gogor jo zuen herria. Xose Ramon Varela Casa Galiziako presidentea Donostian jaioa da, baina haren gurasoak Cormekoak dira. Beste asko bezala, jaioterria utzi eta Donostiara etorri ziren bizimodua ateratzera. Varelak duela pare bat urte ikusi zuen lehen aldiz Rua Barrio Gross Cormen. Kale horren izenaren jatorriaz bi hipotesi omen daude. Hauxe, lehena: «Baten batek dioenez, Cormen bizi eta aurretik Grosen lan egindako norbaitek ohitura hartu zuen kaleari Barrio Gross deitzen eta izen hori zabaldu egin zen bizilagunen artean». ... Thu, 19 Jul 2007 01:00:00 +0200 GROS Rock gaua Groseko Zipotz jaietan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-12/p00010011/Rock_gaua_Groseko_Zipotz_jaietan.htm erredakzioa Iritsi dira Groseko Zipotz jaiak eta hauekin batera, zuzeneko kontzertuak. Auzoko jai batzordeak gazteentzako musika egitarau zabal eta erakargarria antolatu du datozen egunetarako Katalunia plazan. Galdu taldeak joko dute aurrena gaur, rock gauean. Hainbat taldeteen errautsetatik sortutako musika banda gaztea da, eta Gros eta Andoaingo musikariek osatzen dute. Hardcore eta trash musika estiloak lantzen dituzte eta nabaria da stoner ukitua. Groseko Lyskaml taldeak hartuko dio erreleboa. Lau urte dira musikan hasi zirenetik. Grunge-rocka dute gustuko. Dagoeneko Lurretik eta Bidean lanak egin dituzte. ... Thu, 12 Jul 2007 01:00:00 +0200 GROS Gazteen hauspoa http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-10/p00002015/Gazteen_hauspoa.htm raul perez Bihar hasiko dira Zipotz jaiak eta igandera arte izango da festa giroa Grosen. Lehen hiru egunetan gazte asanbladak antolatutako hainbat jarduera izango dira. Lehena, bihar bertan: gazte afaria. Urtero egiten dute gazte afaria, Txofre plazako sagardotegi karpan eta aurten iazko festen bideoa proiektatuko dute. Kekanbak, Kurrunak, Estekak, Groseko Perlak... Grosen 25 bat koadrila daudela diote Aratz Trecet eta Garazi Rodriguez gazte asanbladako kideek. «Urtero pare bat sortzen dira eta aurten koadrila berri gehiago izango dira». Etzi ginkanan parte hartuko dute koadrilek eta ostiralean gazte eguna egingo dute. Ohi bezala herri bazkaria eta koadrilen jaitsiera izango dira eta berrikuntza gisa, ur guda egingo dute goizean. «Aurreko gauean parrandan ibilitako gazteak erakarri nahi ditugu nolabait. Urtero gazte egunean goizean edo eguerdian zer edo zer antolatzen dugu helburu horrekin. Ea lortzen dugun». ... Tue, 10 Jul 2007 01:00:00 +0200 GROS Jaietako danborraden entseguak, abian http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-06/p00003002/Jaietako_danborraden_entseguak_abian.htm erredakzioa Aurten ere haur eta helduen danborradak aterako dira Zipotz jaietan. Haurren danborradaren entseguak gaur, astelehenean, asteartean eta asteazkenean izango dira Zurriola ikastolan 19:00etatik 20:00etara. Helduen danborradaren entseguak, bestalde, gaur eta astelehenean izango dira Zurriola ikastolan bertan, 20:00etatik 21:00etara. Helduen danborradaren bigarren entsegua musika bandarekin egingo dute. Fri, 06 Jul 2007 01:00:00 +0200 GROS Groseko izkin onena, alokagai http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-04/p00003016/Groseko_izkin_onena_alokagai.htm raul perez Barrualdea ikusita harategi berri-berria ematen du Sekundino Esnaola eta Galtzara Nagusiaren arteko izkinekoa. Kanpoaldeari erreparatzen diona ordea, denda zaharra denaz jabetuko da. 1939 urtea ageri da dendaren izenaren gainean. Duela hilabete gutxi, Fuentes Etxea harategian alokagai dagoen kartela jarrita dago erakusleihoan. «62 urte ditut eta 41 daramatzat hemen lanean. Erretiroa hartzeko ordua iritsi zait». Josetxo Fuentes harategiko nagusiaren hitzak dira. Josetxoren gurasoek, Severianok eta Maria Pilarrek zabaldu zuten harategia 1939an. Bi urtetan baina, harategia itxita egon zen. Halabeharrez. «36ko Gerra ondorengo urteak ziren eta haragi kupoak zeuden», gogora ekarri du Jotsetxo Fuentesek. Gaztetatik lagundu zien Josetxok gurasoei: «15 bat urterekin hasi nintzen. Lehenik, laguntzaile, gero hestebetea mozten...». Josetxoren aita Severiano duela hiru urte hil zen. «Berarentzat harategia dena zen. Etxetik hona zetorren eta hemendik etxera», kontatu du Josetxo Fuentesek. Maria Pilar ama oraindik ere egunero izaten da harategian. «Parez-pare bizi da eta ondo pasatzen du hemen. Goizean eta arratsaldean ordubete ematen du harategian». ... Wed, 04 Jul 2007 01:00:00 +0200 GROS Eliza ebanjelikoa inauguratuko dute gaur Nafarroa hiribidean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-30/p00003016/Eliza_ebanjelikoa_inauguratuko_dute_gaur_Nafarroa_hiribidean.htm R. Perez Duela 100 urte baino gehiago ireki zuten Grosen eliza ebanjelikoa. Eliza hori itxi egin zuten duela zazpi bat urte, jendeak adinduak gehienak bertara joateari utzi ziolako. Gaurtik aurrera auzoak berriz ere eliza ebanjelikoa izango du, Nafarroa hiribidearen 24. atarian. 18:00etan inauguratuko dute eta ondoren hainbat herrietako jakiak jarriko dituzte dastagai.«Nolabait esateko, auzotarrei zerbitzua eman nahi diegu. Alde batetik, Jaungoikoarekin bat egin dezaten, eta bestetik gizarte laguntza eman nahian. Hala, janaria eta arropa emango diegu horren beharra dutenei», azaldu du Unai Arretxe elizako artzainak. ... Sat, 30 Jun 2007 01:00:00 +0200 GROS Jaietako futbito txapelketa hastear http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-28/p00003007/Jaietako_futbito_txapelketa_hastear.htm erredakzioa Groseko jai batzordeak futbito txapelketa antolatu du aurten ere. Uztailaren 3an hasi eta 14an Zipotz jaietan jokatuko dute finala. Jose Maria Soroa kaleko TEO tabernan edo 943 323216 telefono zenbakian eman behar da izena eta ez da ezer ordaindu behar. Partideek 12 minutuko bi zati izango dituzte. Partidak 20:00ak aldera izango dira Saguesen. Thu, 28 Jun 2007 01:00:00 +0200 GROS Ategorrietako bidegorria, bukatzear http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-26/p00003022/Ategorrietako_bidegorria_bukatzear.htm raul perez Ategorrietako bidegorriko lanak bukatzen ari dira. Hain zuzen ere, Ategorrietako Galtzara Zaharrean barrena egin dute. Zurriola ikastolaren zatian, errepidea eta espaloiaren artean egin dute bidegorria. Tarte horretan, bidegorria dela-eta aparkalekuak kendu behar izan dituzte, baina errepideak, obrak egin baino lehen bezala, bi norabide ditu. San Ignacio ikastetxearen aurreko zatian, bereizi egin dituzte bizikletentzako bi norabideak. Ategorrietarantz doazenentzat bizikletentzako bidea marraztu dute errepidean, eta Groserantz doazenek errepidearen bazter batean dute bidea. Azkenik, Ategorrietako zahar etxetik gertueneko zatian ere, espaloiaren eta errepidearen artean bi norabideko bidegorria egin dute. Ategorrieta eta Zubiaurreko bidegorriak lotu egin dituzte eta Ategorrietako biribilgunean bertan egin dute bizikletentzako bidea. ... Tue, 26 Jun 2007 01:00:00 +0200 GROS Ategorrietako bidegorria, bukatzear http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-16/p00012001/Ategorrietako_bidegorria_bukatzear.htm ibon gaztańazpi Larramendi izena edo abizena entzutean, On Manuel (Fraga ez) euskal idazle andoaindarra edo Antiguako apaiztegia datorkigu burura. Bada, ordea, abizen honi lotuta, hiriko historian txokotxo bat merezi duen lekua. Nafarroako hiribidearen bukaeran dagoen gasolindegia, hain zuzen ere. Hiriko kaleetan autoak baino artalde, gurdi eta itzain gehiago ibiltzen zirenean, Donostiara heltzen zen errepide nagusia 1 Nazionala zen. Mirakruz gainetik sartzen zen autobidea, Nafarroa hiribidetik pasatu eta handik, Urumea gurutzatuta, hiria zeharkatzeko. 36ko Gerra bete-betean, 1937an, Donostiara zetozen ibilgailu bakanen erregai beharrak betetzeko, zabaldu zen Larramendi gasolindegia. Harrezkero zenbat gasolina litro ez ote dira zerbitzatu. Badia oso betetzeko adina bai! ... Sat, 16 Jun 2007 01:00:00 +0200 GROS Manteo txukuntzen ari dira http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-01/p00003008/Manteo_txukuntzen_ari_dira.htm Erredakzioa » Manteoko zabalgunea txukuntzen ari da Udala. Bertan pilatutako hondakinak kendu egin dituzte eta berdegune bihurtuko dute inguru hori berriro. Epaile batek, auzotarren eta Ingurumenaren Aholku Batzordearen kexa aintzat hartu, eta Udala inguru hori txukuntzera behartu zuen. r. perez Fri, 01 Jun 2007 01:00:00 +0200 GROS Gureak-ek eguneko zentro berria du Grosen http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-04-25/p00005010/Gureak-ek_eguneko_zentro_berria_du_Grosen.htm amaia portugal Atzoz geroztik, adimen urritasuna duten pertsona donostiarrek eguneko zentro berria dute hirian. Goienetxe zentroaz gain, Groseko Usandizaga kalean ere izango dute beren jarduerak egiteko aukera hemendik aurrera. Atzo inauguratu zuten zentro berri hau Ińaki Alkorta Gureakeko presidenteak eta Esther Larrańaga Gizarte Politikarako foru diputatuak, adimen urritasuna duten hamarnaka lagunen eta haien senideen begiradapean. Eguneko zentro berrian 30 erabiltzailerentzako tokia dago. 440 metro karratu ditu, bi solairutan bereizita, eta jarduerak garatzeko diseinaturiko hiru gune, bi ordenagailu gela, bi egongela eta bulego, sukalde eta jangela bana dago bertan. 500.000 euro behar izan dituzte zentroa egiteko, eta aurrekontu horren erdia Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri du. ... Wed, 25 Apr 2007 01:00:00 +0200 GROS 'Udaberrian alai' Aste Santuko udaleku irekiak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-03-29/p00010012/Udaberrian_alai_Aste_Santuko_udaleku_irekiak.htm erredakzioa Haurrek gurasoek baino oporraldi luzeagoa izan ohi dute Aste Santuan eta honi nolabaiteko irtenbidea emateko Groseko haur txokoak Udaberrian alai udaleku irekiak antolatu ditu.Pazko astean egingo dira, hau da, apirilaren 10,11,12 eta 13an soilik eta goizetan. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara izango da. Hauetan izena emateko, haurrek 6-12 urte bitartekoak izan behar dute eta 22 euro ordainduko beharko dira inskripzioa egiterakoan. 40 haurrentzako lekua aurreikusita dago eta oraindik azken plazak geratzen dira. Guztira lau begirale izango dira, bana hamar haurrek osatutako talde bakoitzeko. Hirian zehar irteerak egingo dituzte haurrek, Ulia mendira bisita eta Ondarreta hondartzara besteak besteak. ... Thu, 29 Mar 2007 01:00:00 +0200 GROS Zinema alemaniarra Okendon http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-03-08/p00010011/Zinema_alemaniarra_Okendon.htm Zinema » Hans Weingartner zuzendariaren Los Edukadores filma ikusi ahal izango da zine-forumeak. 126 minutuko iraupena du eta Jatorrizko bertsioan eskainiko da azpitituluekin. Non. Okendo kultur etxean. Noiz. Bihar, 19:00etan. Thu, 08 Mar 2007 01:00:00 +0100 GROS