Ibaeta, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info hitzako albiste zerrenda ibaeta eu Mon, 12 May 2008 00:08:31 +0200 60 Ibaeta, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info/rss/logo.gif irutxulokohitza.info Dantza, bertsoak... eta Gorriti http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-03-02/p00006024/Dantza_bertsoak..._eta_Gorriti.htm raul perez Donostiako talaietako bat da Aingeru Zaindariaren ermitaren ingurua. Bertan hasten dira urtero Ibaetako jaiak martxoaren 1ean, Aingeru Zaindariaren egunean alegia. Negu gorriko giroa izan ohi da, baina atzo, aldiz, udaberria zela ematen zuen; beroki eta aterkien arrastorik ez. Meza egin zuten aurrena ermitan eta ondoren ermitara doan aldapa beldurgarria oinez edo autoz igotako guztiek dantzarako parada izan zuten, trikitixa doinuek lagunduta; bai gaztetxoek Ibai lizeotik igo ziren asko eta baita helduek ere. Batzuk dantzan zebiltzan bitartean, beste asko jai batzordeak jarritako bat-bateko barraren inguruan zebiltzan ardotxoa edaten eta pintxoa jaten. ... Fri, 02 Mar 2007 01:00:00 +0100 IBAETA Ibaetako pala txapelketaren finalak, bihar http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-02-24/p00003005/Ibaetako_pala_txapelketaren_finalak_bihar.htm erredakzioa I. Ibaetako Pala Txapelketaren finalak jokatuko dituzte bihar goizean Lau Tximeneta pilotalekuan, 11:30etatik aurrera. Aurrena emakumezkoen finala jokatuko dute: Matildek eta Mirenek, Garbiñe eta Arantzaren kontra jokatuko dute. Jarraian, gizonezkoen finala jokatu dute Juan Mari-Luis Mari eta Kalonge-Gorka bikoteek. Sat, 24 Feb 2007 01:00:00 +0100 IBAETA Binakako pala txapelketa antolatu du jai batzordeak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-01-17/p00008007/Binakako_pala_txapelketa_antolatu_du_jai_batzordeak.htm xabier etxabe Ibaetako jaiak iristeko oraindik egunak falta badira ere, festan murgiltzeko modua egongo da bi aste barru, jai batzordeak antolatu duen binakako pala txapelketaren bidez. Txapelketa herrikoia izango da. Auzotar eta herritar guztiak gonbidaturik daude, beraz, laster estreinatuko den pala txapelketan parte hartzera. Orain arte, bost dira izena eman duten bikoteak, baina beste hainbat bikoterentzat lekua ere badago. Interesa duenak izena emateko epea zabalik du, urtarrilaren 22a bitartean. Izena emateak bost euro besterik ez du balio. Finala otsaila bukaeran Ibaetako Lau Tximeneta frontoian izango da txapelketa eta auzoko giroa sustatzea, horixe da Ibaetako jai batzordeak lortu nahi duen helburua. ... Wed, 17 Jan 2007 01:00:00 +0100 IBAETA Binakako pala txapelketa antolatu du jai batzordeak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-06-08/p00012037/Binakako_pala_txapelketa_antolatu_du_jai_batzordeak.htm iñaki esnaola Ikaslearen bizitzan, pasarte okerrena omen da askorentzat. Etorkizuna baldintza dezakeen urratsa. Gainditzen dutenek «ez zen horrenbesterako izan» esan ohi dute. Beti ere, datorren urteko ausartak pixka bat lasaitzeko asmoz. Selektibitatea du izena. Urduritasuna, berriz, abizena. Urteroko zitari huts egin gabe, makina bat gaztek hasi zuten atzo hautaprobako azterketa; ehunka elkartu ziren Euskal Herriko Unibertsitatearen Ibaetako campusean 2.324 ikaslek egin beharko dute azterketa Donostian. Atzo hizkuntza, literatura, historia edo filosofiako azterketen eguna izan zen. Sufrikarioaren lehen pausoak. Geletan sartu aurretik, Ibaetako belardiak askoren topagune izan ziren. ... Thu, 08 Jun 2006 01:00:00 +0200 IBAETA Tentsio handia Ibaetako campusean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-06-03/p00004028/Tentsio_handia_Ibaetako_campusean.htm erredakzioa Askatasuna erakundeak deituta «errepresioaren aurka eta konponbidearen alde», mobilizazioak izan ziren atzo Donostian. Ibaeta aldean, eguerdian, mobilizazioetako batean, tentsio handia izan zen, eta Ertzaintzak pertsona bat atxilotu zuen. Errepresio politikorik ez. Baldintza politikoak orain lelopean, manifestazioa egiten ahalegindu ziren eguerdian EHUren Ibaetako campusean. Zenbait lekukoren arabera, ordea, Ertzaintzak manifestazioak baimenik ez zuela azaldu zien buruan zeudenei, eta ondoren, manifestarien kontra egin zuen. EAEko Herrizaingo Sailak jakinarazi zuenez, 17 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak. Sakabanatu ondoren, manifestariak berriro elkartzen saiatu ziren, eta tentsio giroa Lorea auzoraino ere zabaldu zen. ... Sat, 03 Jun 2006 01:00:00 +0200 IBAETA Aldagelen zain http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-05-17/p00003026/Aldagelen_zain.htm raul perez Martxoan, Aingeru Zaindariaren festetan, Ibaetako frontoia inauguratu zuten. Pilotalekuaz arduratzen diren hiru elkarteak Antiguako Pilotazaleok, Ibaetako Lau Tximeneta eta Igeldoko Pilota Eskola kezkatuta daude, ez baitago aldagelarik. Ildo horretatik, frontoiaren ondoan egin berri dituzten etxeen behe solairuan, elkarteentzako lokalak eta frontoiaren erabiltzaileentzako aldagelak dutxekin egiteko proiektua lantzen ari dira Udalean. Pilota elkarteak ez daude zeharo horren aurka, baina aldagelak frontoiaren atzealdean jartzea askoz logikoagoa litzatekeela diote. Frontoiaren atzealdeko lokala oso zabala dela, eta ia huts-hutsik dagoela diote pilota elkarteetakoek. «Antza, arazo teknikoengatik ezin dituzte dutxak bertan jarri, baina hori tokia askoz ere apr... Wed, 17 May 2006 01:00:00 +0200 IBAETA Ibaetan pilotaleku bizia izatea, erronka http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-04-05/p00004019/Ibaetan_pilotaleku_bizia_izatea_erronka.htm raul perez Hilabete eskas joan da Ibaetako Lau Tximeneta frontoia inauguratu zutenetik. Gainerako auzo gehienetako frontoietan elkarte bakarra arduratzen da pilotalekuaz. Ibaetan, ordea, hiru elkartek hartu dute frontoiaren lema: auzoko Lau Tximeneta, Igeldoko Pilota Eskola eta Antiguako Pilotazaleok. Ibaetako Lau Tximeneta elkarteko Jose Mari Lizeagak elkarlanaren arrazoia azaldu dio Irutxuloko Hitzari: «Berez, Lau Tximeneta elkartea duela zortzi urte sortu genuen auzoan, eta pilotalekua izan da gure aldarrikapen nagusia. Duela urtebete inguru, baina, Kirol Patronatuak frontoia Antiguako Pilotazaleok elkartearen esku uzteko asmoa agertu zuen. Hori ikusita, haiekin harremanean jarri ginen eta elkarrekin jardutea erabaki genuen». Duela pare bat urtetik, bestalde, Igeldoko Pilota Eskolak harreman estua du Antiguako Pilotazaleok elkartearekin, et... Wed, 05 Apr 2006 01:00:00 +0200 IBAETA Festetako azken suziriak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-03-05/p00007014/Festetako_azken_suziriak.htm raul perez Krosa izan zen Ibaetako festetako atzoko ekitaldi nagusienetakoa. 59 lasterkarik parte hartu zuten. Gizonezkoetan, Urretxuko Mikel Navarrok irabazi zuen, eta emakumezkoetan, Pasai Antxoko Maria Mendibek. Ez zuen euririk egin, hodei beltzak bazeuden ere. Proba hasi eta gutxira, hiru lagunek aurrea hartu zieten gainerakoei. Tartean, bi donostiar ziren: Jon Arzubialde antiguatarra iaz Urgullen irabazi zuen eta Behobia-Donostian lehen donostiarra izan zen eta Mikel Albeniz egiatarra. Haiekin batera, Mikel Navarro urretxuarra zihoan. Hirurak elkarrekin iritsi ziren azken kilometrora, Aingeru Zaindariaren aldapara, alegia. Aldaparen lehen zatian hirurek batera jarraitu zuten, baina helmugarako 300 bat metro falta zirenean, hirukotea hautsi zen: Mikel Navarrok bi donostiarrak atzean utzi zituen eta bakarrik helmugaratu zen. 21 minutu eta 44 segundoko denbora egin zuen. Arzubialde bigarren iritsi zen eta Albeniz, hirugarren. Nesketan, Pasai Antxoko Maria Mendibe izan zen azkarrena: 28 minutu eta 16 segundo. Bestalde, Juan Karlos Korta izan zen lehen ibaetarra. ... Sun, 05 Mar 2006 01:00:00 +0100 IBAETA Ibaetako krosa bihar izango da, 17:00etan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-03-03/p00003006/Ibaetako_krosa_bihar_izango_da_1700etan.htm r. perez Ibaetako jaiak bete-betean ditugu. Parrandarako ez ezik, urtero bezala, kirola egiteko tartea ere bada auzoko festetan. Bihar arratsaldean Aingeru Zaindariaren krosa jokatuko da. Probak sei kilometro pasatxo ditu. Lasterketaren lehen zatian, parte-hartzaileek lasai egin ahal izango dute korrika, ibilbidea laua delako. Bukaeran, aldiz, izerdia gogotik botako dute. Izan ere, helmuga urtero bezala, Aingeru Zaindariaren ermitan egongo da. Hortaz, lasterkariek kilometro bateko aldapatzarra igo beharko dute. Lasterketa 17:00etan hasiko da. Izena proba hasi aurretik eman ahal izango da, sei euro ordainduta. Parte-hartzaile guztiek elastiko bana jasoko dute opari. Ibaetako krosa Gipuzkoako 14 herri kros biltzen dituen txapelketaren lehen proba da. Urria bitartean, beste 13 lasterketa jokatuko dira, haietako sei Donostian. Irutxuloko Hitza txapelketaren babesleetako bat da. ... Fri, 03 Mar 2006 01:00:00 +0100 IBAETA Aingeru festazale samarra http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-03-02/p00006021/Aingeru_festazale_samarra.htm raul perez Auzo askotan suziria bota ohi dute festen hasiera iragartzeko. Ibaetan ez dute halakorik egiten; Aingeru Zaindariaren ermitan erromeria egiten dute, aspalditik, martxoaren 1ean, Aingeru Zaindariaren egunean bertan. Atzo, ohitura zaharrari eutsiz, erromeria egin zuten. Hotz handia zegoen, eta tarteka haize boladak eta euri zaparradak izan zituzten ibaetarrek. Hala ere, jende asko igo zen ermitara. Lehenik, meza egin zuten. Ohi bezala, beste toki bazuetatik joandako jendea ere bazegoen. Edurne Barandika eta Joxe Uranga senar-emazte herreratarrak, adibidez; urtero igotzen dira Aingeru Zaindarira martxoaren 1ean. Añorgatar batzuk ere topatu genituen; Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolari añorgatarrak ikustera joan ote ziren galdetu genien, baina haiek ezetz, martxoaren lehenean, txikitatik, ermitara igotzeko ohitura zutela es... Thu, 02 Mar 2006 01:00:00 +0100 IBAETA Aste gutxi barru bukatuko dituzte Ibaetako trinketea zaharberritzeko lanak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-06-16/p00004020/Aste_gutxi_barru_bukatuko_dituzte_Ibaetako_trinketea_zaharberritzeko_lanak.htm raul perez Ondo bidean, hemendik aste gutxira bukatuko dituzte Ibaetako trinketearen eraberritze lanak. Gutxi gorabehera, duela urtebete hasi ziren kirol gune hau berritzen. Kanpoaldeari dagokionez, eraikinaren itxura erabat aldatu dute. Barrualdean ere lan ugari egiten ari dira. Lehen, kirol guneak trinketea eta bi padel pista zituen. Lanak bukatzen dituztenean, kirola egiteko aukera gehiago izango ditu Ibaetako trinketeak. Eraikinaren atzealdean, mendira ematen duen zatian, bina padel eta futbito pista bi biren kontra jokatzeko egiten ari dira. Eta futbito pistek, erabiltzaileen artean, harrera ona badute, beste bi egingo dituzte. Padel eta futbito pistez gain, minifrontoi eta muskulazio ariketak egiteko makinekin, gimnasio bana egokituko dute. Turkiar sauna eta beste bi aldagela ere jarriko ... Thu, 16 Jun 2005 01:00:00 +0200 IBAETA Rock-metal melodikoa Ibaetan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-03-17/p00010008/Rock-metal_melodikoa_Ibaetan.htm onintza odriozola Neü musika talde zarauztarra 2001ean sortu zen. Bost kide dira; Ander Ubera (ahotsa), Kike Afonso (gitarra), Aritz Mutiozabal (gitarra), Ibai Blanco (baxua) eta Iñigo Sorazu (bateria), hain zuzen. Rock-metal melodikoa lantzen dute. Lehen maketa haien kabuz ekoitzi zuten, eta taldea Ondarroako II. Kontzertu Lehiaketarako aukeratu zuten.2003an bateria jotzaile berria hasi zen lanean, eta beste gitar jotzaile bat ere sartu zuten taldea egonkortzeko. Urte bereko azaroan, lehen kontzertua eskaini zuten Andoaingo gaztetxean. Geroztik, hamar kontzertu inguru egin dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan. Besteak beste, Kilometroen aldeko aurtengo Galerna Rock jaialdian eta Euskaldunon Egunkariaren aldeko kontzertuan parte hartu zuten. ... Thu, 17 Mar 2005 01:00:00 +0100 IBAETA 80 lagun aritu ziren atzoko herri krosean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-03-06/p00007016/80_lagun_aritu_ziren_atzoko_herri_krosean.htm raul perez Ostiralean, elurra. Atzo, haizea, hotza eta euri zaparradak. Argi dago eguraldiak ez duela batere lagundu nahi izan aurtengo festetan. Kontuak kontu, atzo ere jai giroa izan genuen Ibaetan. Auzotarrak ez ziren etxean geratu. 80 bat lagunek parte hartu zuten krosean. Jose Javier Cuadrado 'Karratu' zaldibiatarra izan zen Aingeru Goardakoaren gainara iristen lehena. Nesketan, Iosune Zabala zarauztarrak irabazi zuen. Haur jolasak, bestalde, Aitor Zabaleta plazan egitekoak ziren, baina euriarengatik, umeek elizaren sotoetara jo zuten. Herri afaria ere elizaren sotoetan izan zen. Ordu batzuetan, behintzat, ibaetarrek ez zuten zerura begira egon behar izan. ... Sun, 06 Mar 2005 01:00:00 +0100 IBAETA Festa beroak Ibaetan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-03-05/p00006011/Festa_beroak_Ibaetan.htm raul perez Atzo arratsaldean hasi ziren jaiak. Hotz handiari aurre eginez, Oria txaranga Ibaetako kaleetan barrena ibili zen. Bitartean, auzora gerturatutakoek barrua berotu ahal izan zuten, jai batzordeko lagunek prestatutako txokolate beroari esker. Ondoren, ohiturari jarraiki, mozorrotuta ibili ziren haurrak kantari eta helduak tabernaz taberna.Gaurko ekitaldiei dagokienez, 17:00etan krosa izango da. Lasterkariek 6 kilometro eta 100 metroko ibilbide gogorrari aurre egin beharko diote. Lasterketaren lehen zatia laua da, baina bukaera gogorra baino gogorragoa: Aingeru Goardaraino igo beharko dute. Izena lasterketa hasi aurretik eman ahalko da, bost euro ordainduta. Iaz, 100 bat lagunek parte hartu zuten. Gizonezkoetan, Juan Jose Cuadradok irabazi zuen eta emakumezkoetan, Lurdes Oiartzabal izan zen azkarrena. Lehen postuetan sailkatzen direnek garaikurrak jasoko dituzte eta horrekin... Sat, 05 Mar 2005 01:00:00 +0100 IBAETA Egan, jaietan ezin huts egin http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-03-04/p00006027/Egan_jaietan_ezin_huts_egin.htm raul perez Mozorro afaria, arrautz lasterketa, Aingeru Goardakoaren krosaÉOhiko ekitaldi guztiak ez dira faltako Ibetako jaietan. Ezta Egan taldeak girotutako dantzaldia ere. Talde mitikoa da Egan, benetan. Aurten, talde honek 35 urte bete ditu. Hiru hamarkada eta erdi ez dira alferrik pasatu; Xabier Saldias azpeitiarra taldearen sorreratik plazaz plaza jarraitzen duen bakarra da: Lorean bizi da aspalditik, gainera. Taldekideak aldatu egin dira, eta baita emanaldiak ere: «Taldean bost musikari eta bi abeslari izan ditugu urte luzez. Joan den urtean, baina, esperimentu gisa, bi musikari kendu eta, haien ordez, bi dantzari sartu genituen; konturatu ginen haurrek, bereziki, ikusle moduan egon baino, nahiago dutela dantza egiten ikasi», dio Saldiasek. «Oraindik ere dantzaldietara datozen gizon eta emakume heldu batzuek doinu klasikoak nahi dituzte. Hala ere, Dj-ek plaz... Fri, 04 Mar 2005 01:00:00 +0100 IBAETA Egun ederra Aingeru Goardakoaren ermitanHaurrek gozatu ederra hartu zuten Gorritiren animaliekin; bertsoak ere izan ziren http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-03-02/p00005011/Egun_ederra_Aingeru_Goardakoaren_ermitanHaurrek_gozatu_ederra_hartu_zuten_Gorritiren_animaliekin;_bertsoak_ere_izan_ziren.htm raul perez Gogoko bidean aldaparik ez. Hori dio esaera zaharrak, eta hori bera pentsatzen dute Ibaetako eta inguruetako gizon eta emakume askok, urtero, martxoaren lehenean. Izan ere, egun horretan, Aingeru Goardakoaren eguna ospatzen dute izen bereko ermitan, eta aldapa galanta igo behar da, bertara iristeko. Dena dela, atzo ere jende asko igo zen oinez; hotz egiten zuen, baina ermitara hurbildu zirenek eguraldia lagun izan zuten, eta primeran pasatu zuten. Goizeko 11:00etan meza izan zen. Ondoren, haurrekgehienak, Ibai Lizeotik joandakoak ederki gozatu zuten Gorritiren poney eta basurdeekin; animalien ondoan korrika egiten uxatu zuten hotza. Helduek, ordea, haragi eta txorizo pintxoak janez eta ardo gorri, beltz eta txuria edanez aurre egin zioten hotzari hotz galanta egin baitzuen, benetan. Erroskilak ere ez ziren falta iza... Wed, 02 Mar 2005 01:00:00 +0100 IBAETA