Igeldo, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info hitzako albiste zerrenda igeldo eu Mon, 12 May 2008 00:08:33 +0200 60 Igeldo, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info/rss/logo.gif irutxulokohitza.info Eskola atarian koskadun zebrabideak jartzeko eskatu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00003005/Eskola_atarian_koskadun_zebrabideak_jartzeko_eskatu_dute.htm Igeldoko guraso elkarteak haurren segurtasuna bermatzeko eskatu dio Udalari. Urtetan eskola plaza ondoan egon zen, baina 2007ko otsailetik, hau da, eskola berria inauguratu zutenetik, haurrek errepidea gurutzatu behar izaten dute eskola eta plazaren arteko joan-etorriak egiteko. Guraso elkarteak dioenez, garai batean ez bezala plazan autoak aparkatuta daude, eta hori dela-eta haurrek ez dute ondo ikusten autorik ote datorren errepidea gurutzatzeko orduan.Eskola tokiz aldatu zutenean, neurriak hartzeko eskatu zioten Udalari. «Koskadun zebrabideak jartzeko eskatu genuen, autoak barrena motelago igarotzeko. Udalak baina, ezetz erantzun zuen, zebrabide horiek autobusentzako kaltegarriak direla arrazoituta. Gu ez gaude horrekin ados hiriko toki askotan baitaude horrelakoak. La Perlaren aurrean daudenek ez al dute autobusen joan-etorria eragozten». Autobusa goranzko norabidean ez da kaskoan sartzen, baina beherantz, bai. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 IGELDO Etzi izango da Lapa Mus Sariaren azken jardunaldia http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-07/p00003005/Etzi_izango_da_Lapa_Mus_Sariaren_azken_jardunaldia.htm Azken txanpan da Lapa Saria. Lehen bi jardunaldi jokatu dituzte eta etzi izango da azkena. Oraingoz, Patxiku-Gorka bikotea lehen postuan da 689 punturekin. Bikote horrek aukera handia du Urrezko Lapak etxeratzeko, izan ere, lehen bi jardunaldiak jokatu eta gero alde handia dute beste bikoteekiko. Dena dela, ezin dute lo hartu, azken urteetan behin baino gehiagotan izan baita ustekaberik azken egunean. Iban-Karlos bikotea bigarren postuan da 360 punturekin ¬bikote honek lortu zituen puntu gehien bigarren jardunaldian¬ eta Jabier-Jesus bikoteak 320 puntu pilatu ditu. 34 bikotek parte hartu zuten bigarren jardunaldian. Etzi Lapa Sarian jokatzeko ez da beharrezkoa aurreko bi jardunaldietan parte hartu izana. 21:45etik 22:15era eman ahal izango da izena Itsas Aurren ¬bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar ditu¬ eta jarraian hasiko dira partidak. Bukaeran urrezko lapak banatuko dituzte. ... Wed, 07 May 2008 01:00:00 +0200 IGELDO Patxikuk eta Gorkak aurrea hartu dute Lapa Mus Txapelketan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-30/p00003007/Patxikuk_eta_Gorkak_aurrea_hartu_dute_Lapa_Mus_Txapelketan.htm Patxiku eta Gorka aita semeek pilatu zituzten puntu gehien Lapa Mus Sariaren lehen jardunaldian: 360. Horrenbestez, haiek dira sailkapenaren buruan. Haien atzetik, Javier-Jesus (320), Juantxo-Gorka (269) eta Ander-Txube (264) sailkatu ziren. Etzi jokatuko dute bigarren jardunaldia, 22:15etik aurrera. Izena eman ahal izango da 21:45etik 22:15era, 20 euro ordainduta. Bigarren jardunaldian aritzeko ez da beharrezkoa lehenengoan aritu izana. Wed, 30 Apr 2008 01:00:00 +0200 IGELDO Bihar hasiko da Itsas Aurren Lapa Mus Saria http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-24/p00003006/Bihar_hasiko_da_Itsas_Aurren_Lapa_Mus_Saria.htm Bihar hasiko da Igeldon XXXI. Lapa Saria. Ohi bezala, hiru jardunaldi izango dira: hilaren 25ean eta maiatzaren 2an eta 9an izango dira, Itsas Aurren. Hiru egunotan puntu gehien biltzen dituen bikoteak jasoko ditu urrezko lapak. Jardunaldi bakoitzean parte hartzeko 20 euro ordaindu behar dira. bikote bakoitzeko. 21:30etik 22:15era eman ahal izango da izena eta partidak 22:15ean hasiko dira. Sailkapen orokorreko onenek ez ezik, jardunaldi bakoitzean lehen lau bikoteek 160, 140, 120 eta 100 euroko diru sariak etxeratuko dituzte, hurrenez hurren. Thu, 24 Apr 2008 01:00:00 +0200 IGELDO «Baikorrak izan behar dugu, legea alde dugulako» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-19/p00003009/Baikorrak_izan_behar_dugu_legea_alde_dugulako.htm Aste nahasia izan da Igeldon. Astelehenean Herri Kontseiluak agerraldia egin zuen Toki Entitate Txikiaren bidea «bukatutzat» eman eta Donostiatik banatzeko eskaerari berriz ere helduko ziola iragartzeko. Bi egun geroago, Aldundiak Igeldoren eskaera «erreskatatu» egingo zuela esan zuen, aztertzeko. Aldundiaren erabakiak Herri Kontseilua poztu egin du. Baikorrak dira, baina era berean zuhur jokatu nahi dute. Aldundiak segregazio eskaerari helduko diola iragarri zuen asteazkenean. Nola hartu duzue albistea ? Auzia desblokeatzeko asmo horrek poztu egiten gaitu, baina iragarpenak ez du besterik esan nahi. Prozesu bat ixteko dagoela, besterik ez. Astelehenean prentsaurrekoa eman zenuten Toki Entitate Txikiaren bidea agortutzat ematen zenutela iragartzeko eta bi egun geroago iritsi zen Aldundiaren iragarpena. Harritu al zaituzte horrek? ... Sat, 19 Apr 2008 01:00:00 +0200 IGELDO Igeldoko sutea ez zuten etorkin adingabeek eragin http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-18/p00004001/Igeldoko_sutea_ez_zuten_etorkin_adingabeek_eragin.htm Iragan martxoan Igeldoko Orkolaga pasealekuko eraikin batean eragindako sutearen inguruko xehetasunak azaldu ditu Foru Aldundiak teknikariek buruturiko txosten batean. Eraikina adin txikiko etorkinentzako harrera-etxe bihurtzeko prestatzen ari zirenean izan zen sutea. Hasiera batean, egileak etorkinak beraiek izan zitezkeela esan zuten. Baina txostenean frogatutzat jotzen da sutea adin txikikoak iritsi baino 13 egun lehenago izan zela. Hortaz, sutea eragindakoa izan zela berretsi du Aldundiak baina haurrek ez zutela zerikusirik izan. Iturburua egongelan Sua egongelan sortu zela ondorioztatu dute eta bertatik hedatu zela gainerako solairuetara. Izan ere, hainbat sute-foku antzeman dituzte egongelarako sarrera inguruan eta guztietan topatu dituzte, gainera, errekuntza bizkortzeko likido baten arrastoak. ... Fri, 18 Apr 2008 01:00:00 +0200 IGELDO Igeldo udalerri izateko eskaerari helduko dio berriz ere Aldundiak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-17/p00003008/Igeldo_udalerri_izateko_eskaerari_helduko_dio_berriz_ere_Aldundiak.htm Aldundiak Igeldo udalerri bihurtzeko eskaerari helduko dio berriro ere. Edurne Egaña presidentziarako diputatuak atzo jakitera eman zuenez, Igeldoko Itsas Aurre elkarteak 1995ean egindako eskaera «erreskatatu» egingo du Aldundiak eta aztertu ondoren, Diputatuen Kontseilura eramango du. Besteak beste, Igeldok ezaugarri bereziak dituela argudiatu zuen Herri Kontseiluak eskaera egitean eta baita beti baserritar herria izan dela. Urtebete lehenago egindako galdeketan igeldotarren %62k segregazioaren alde egin zuen. Odon Elorza alkateak Aldundiaren jarreraren berri ez zuela esan zuen atzo bertan, eta Udalaren eta Aldundiaren arteko harremana bide onetik doan honetan, Udalak Aldundiaren asmoen berri izan beharko lukeela gaineratu zuen . Horrekin batera, ez dela Igeldoren independentziaren aldekoa adierazi zuen. ... Thu, 17 Apr 2008 01:00:00 +0200 IGELDO Literatur eta argazki lehiaketa, Igeldon http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-16/p00003006/Literatur_eta_argazki_lehiaketa_Igeldon.htm Igeldoko Musikarte guneak argazki eta literatur lehiaketa antolatu du. Bai argazkiek eta baita ipuinek ere Igeldori buruzkoak behar dute izan eta hilaren 30a baino lehen erman behar dira Itsas Aurre etxean. Argazkiei dagokienez, 2006tik hona ateratakoak izan behar dute. Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, lau argazki aurkez ditzake, edozein formatutan eta lana aurkezterakoan tituluak besterik ez du agerian egon behar; egilearen izen-abizenak eta beste datuak gutunazal itxi batean eman behar dira.Argazki onenaren egileak 100 euroko txartela jasoko du argazki denda batean gastatzeko. Gutuna, bertsoa, olerkia... Literatur lehiaketan, generoa erabat librea da ¬gutuna, bertsoa, olerkia...¬, baina ezinbestekoa da euskaraz izatea. Saria 100 euroko txartela izango da, liburuak erosteko. Bi lehiaketoi buruzko informazio gehiago jasotzeko Musikartera deitu behar da (943 313030). ... Wed, 16 Apr 2008 01:00:00 +0200 IGELDO «Toki Entitate Txikia baztertu eta segregazioaren bidea hartuko dugu berriz ere» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-15/p00004112/Toki_Entitate_Txikia_baztertu_eta_segregazioaren_bidea_hartuko_dugu_berriz_ere.htm Igeldoko Herri Kontseiluak Toki Entitate Txiki bihurtzeko bidea baztertu eta Donostiatik banatzeko bideari ekingo dio berriz ere. «Udalak 1998an Toki Entitate Txiki bihurtzeko proposamena egin zigun eta bide alternatibo hori iruzurra da; ez dugu antzerki zakar horretan jarraitzeko asmorik. Igeldok egin duen eskaera ofizial bakarra 1995ean egin zuen;segregazioaren aldekoa izan zen eskaera hura eta berriz ere ekingo diogu», azaldu du Herri Kontseiluak. Igeldoren balizko autonomia maila ez da gai berria inondik ere. 1994tik igeldotarrek galdeketa egin zutenetik askotan izan da mahai gainean. Joan den astean, EAJk eta EAk Igeldo Toki Entitate Txikia izan dadin borrokatuko direla esan zuten. Igeldoko Herri Kontseiluko kideek hitz egin zuten atzo, Itsas Aurre etxean. «Oso etsituta gaude Udal Gobernuarekin. Urte eta erdi daramagu bilera baten zain eta ez digute eman nahi. Honenbestez, Toki Entitate Txikiaren bidea bukatutzat eman dugu eta segregaziori ekingo diogu berriro ere». ... Tue, 15 Apr 2008 01:00:00 +0200 IGELDO Igeldon toki entitate txikia osatzeko borrokan jarraituko dute EAk eta EAJk http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-08/p00005004/Igeldon_toki_entitate_txikia_osatzeko_borrokan_jarraituko_dute_EAk_eta_EAJk.htm Igeldon toki entitate txikia sortzeko batzordea osatzeko proposamena jarri zuen EAk mahai gainean. Udal Gobernuaren eta PPren botoek, ordea, EAren proposamena atzera bota zuten ostiraleko udalbatzarrean. Igeldoko toki entitate txikia sortzearekin desadostasuna adierazteko Odon Elorza alkateak erabilitako hitzek, gainera, haserrea piztu dute EAren eta EAJren artean. EAren bozeramaile Jaione Arratibelek gogoratu duenez, «toki entitate txikia alderdi politiko batzuen mesedetarako sortutako txosnan bihurtuko zela esan zuen Elorzak udalbatzarrean». Igeldoko Herri Kontseiluko kideak, era berean, Udal Gobernuaren jarrerarekin harrituta daude, urtetan toki entitate txikia sortzeko aldeko jarrera egun batetik bestera alboratu dutelako. Udal Gobernuaren jarrera ez korra ikusita, EAJk eta EAk Igeldon toki entitate txikia sortzeko ideiarekin aurrera jarraitzeko asmoa agertu dute. Izan ere, «toki entitate txikiak Udaleko Idazkaritzaren babesa du», azpimarratu du EAJren bozeramaile Xabier Ezeizabarrenak. ... Tue, 08 Apr 2008 01:00:00 +0200 IGELDO Igeldo toki-entitate txiki bihurtzeko lanean jarraituko du EAk http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-02-29/p00005006/Igeldo_toki-entitate_txiki_bihurtzeko_lanean_jarraituko_du_EAk.htm Donostiako Udaletik deszentralizatzea, horixe izan da igeldotarren aspaldiko aldarrikapena. EA igeldotarrekin elkartu ondoren, Igeldo toki-entitate txiki bihurtzeko proposamena eztabaidatu nahi du EAk Udalbatzaren aurrean. Zubietan bezala, Igeldok ere auzo-alkatea izango luke eta udal aurrekontutik jasoko luketen diruaren bidez, frontoia, hilerria, liburutegia eta bestelako ekipamenduak kudeatzeko aukera izango lukete. Aspaldiko aldarrikapena 1998. urtean hasi ziren igeldotarrak Donostiako Udaletik deszentralizatzeko lanean. 2002an lan taldea osatu zuten Udalak eta Igeldoko Herri Kontseiluko ordezkariek. Bilera haietatik toki-entitate txikiak izango lituzkeen eskumenen inguruan zirriborroa sortu zuten eta EAk zirriborro honi eutsi nahi dio, entitateak etorkizunean izango dituen baldintzak zehazteko. ... Fri, 29 Feb 2008 01:00:00 +0100 IGELDO Foka txikiak, arrano artean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-31/p00002002/Foka_txikiak_arrano_artean.htm Izena ikusita ederki igarri daitekeen bezala, lehorreko animaliak eta batez ere hegazti harrapariak artatzen dituzte Igeldoko Arrano Etxean. Baina itsas jatorriko bisitariak ere izaten dituzte, haientzako zentro berezirik ez dagoelako. 2008a hasi denetik, bi foka gris izan dira hegazti harrapari horiekin elkarbizitzen. Urte osoan espezie horretako hainbat animalia agertu ohi bada ere, ez da normala hain segidan bi agertzea. Isabel Guzman ozeanografoa da, itsas ugaztunetan espezializatua, eta Foru Aldundiak Gipuzkoako kostaldean foka bat, izurde bat edo halako bat egoera txarrean aurkitzen duenean, hari hots egiten diote. Fokak «jota» iristen dira Arrano Etxera, Guzmanen arabera, «oso deshidratatuta, oso argal, eta batzuk petrolioz zikinduta ere bai». 15 kilo inguruko pisua besterik ez omen dute izaten, eta 40 bat izan beharko lukete. Animalia egonkortu eta elikatzen hastea izaten da Arrano Etxeko arduradunen egitekoa. Ondoren, Frantzian eta Bretainian dituzten zentroetan errekuperatzen dituzte guztiz. ... Thu, 31 Jan 2008 01:00:00 +0100 IGELDO «Faboritoen izenak esatea txapelketa honetan zaila da» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-12/p00005675/Faboritoen_izenak_esatea_txapelketa_honetan_zaila_da.htm Urrezko Aizkolarien Binakako txapelketako beste jardunaldi bat izango da bihar eguerdian Urretxun. Joan den igandean Joxemari Olasagastik Mujikarekin batera jokatu zuen lehen jardunaldia eta bihar herrikideak jokatu behar du. Joxe Etxebeste igeldotarra Txapartegi bikote duela Arrospide eta Zubiagaren kontra ariko da bihar Urretxun. Zein da txapelketa honetan duzun helburua? Jardunaldiz -jardunaldi eta ahal den hobekien behintzat aurrera egitea da helburua. Itxura ona eman nahi dut eta une honetan hurrengo fasera iristea izango da lortu nahi dudana. Fisikoki zer moduz zaude txapelketarako? Ezin esan dezaket egoera fisiko onenean nagoenik. Ez nago nahi bezain prestatuta, ez dudalako behar bezala entrenatzeko aukerarik izan. Gainera, orain gutxi opor txiki batzuk egin nituen kanpoan eta horrek ere pixkat bat atzeratu egin du prestaketa. Honekin batera katarro pixka batekin nabil, baina hala ere, dudan guztia ematen saiatuko naiz. ... Wed, 12 Dec 2007 01:00:00 +0100 IGELDO Mendi irteera, herri bazkaria eta musika gazte topaketan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-08/p00003012/Mendi_irteera_herri_bazkaria_eta_musika_gazte_topaketan.htm erredakzioa Igeldoko I. Gazte Topaketa egingo dute etzi. Igeldo, Antigua eta Añorgako gazteen arteko harremana sendotzeko asmoz antolatu dute eguna. 11:00etatik aurrera mendi irteera, graffitiak eta Igeldori buruzko ikus-entzunezkoa izango dira. Ondoren, herri bazkaria egingo dute plazan; patatak errioxar erara izango da plater nagusia. Arratsaldean poteoa egingo dute Txortains txarangak lagunduta eta 22:00etan, Nazka, Mendeku Itsua eta Gaueko Itzalak taldeek kontzertua emango dute. Igeldon lehen aldiz egingo dute topaketa, baina aurretik bi topaketa egin dituzte. Iaz, adibidez, hainbat jarduera egin zituzten Benta Berri inguruan eta Antiguako frontoian. ... Thu, 08 Nov 2007 01:00:00 +0100 IGELDO Iraganera begirada http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-31/p00003017/Iraganera_begirada.htm raul perez Udazken Jaia egin dute Igeldon, Baginen, bagera eta izango gera lelopean. Igeldoren herri izaera aldarrikatu nahi izan dute. Itsas-Aurre etxean argazki zaharren erakusketa jarri zuten Igeldoren iragana gogora ekartzeko, eta oso arrakastatsua izan zen.400 argazki inguru jarri zituzten ikusgai. Baserriz-baserri argazki bila joan eta sorta ederra bildu zuten antolatzaileek. Itsas-Aurren sartu eta eskuinera, herri kirolei buruzko argazkiak zeuden, Igeldon izandako herri kirol lehia sonatuen irudiak: Mikel Irazusta Polipaso eta Santi Naparraren artekoa esate baterako. Kirolarekin jarraituz, herriko pilotarien edo Ondarretako futbol txapelketan aritzen zen taldearen irudiak ere bazeuden. Eskola zaharraren atarian ateratako argazkiek ere erakusketara joandakoen arreta bereganatu zuten. Denak zebi... Wed, 31 Oct 2007 01:00:00 +0100 IGELDO Etzitik igandea arte Udazken Jaia egingo dute Igeldon http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-24/p00003023/Etzitik_igandea_arte_Udazken_Jaia_egingo_dute_Igeldon.htm raul perez Aurten ere Udazken Jaia izango da Igeldon. Etzi hasi eta igandean bukatuko da. Baginen, bagera eta izango gera lelopean antolatu dute festa. Ostiralean, 20:00etan argazki erakusketaren aurkezpena egingo dute. Zenbait baserritan bildutako argazki zaharrak ikusi ahal izango dira. Ondoren, kaxuelitak izango dira eliza aurreko soziedadean. Azkenik, esku pilota partida izango da, zahar eta gazteen artean. Larunbatean, 17:30ean, haurrentzako tailerra izango da Itsas-Aurren. 20:00etan, bideo emanaldia Itsas-Aurren ere, eta jarraian, afari-merienda. Igeldoren egungo itxura eta hirigintza egitasmoek ekar diezaioketena irudikatuko dute ikus-entzunezkoan. 22:00etan, bertsolaritza eta antzerkia biltzen dituen Bertsotranpak ikuskizuna taularatuko dute Maialen Lujanbio eta Jexux Mari Irazu bertsolariek, Ander Lipusen esanetara. ... Wed, 24 Oct 2007 01:00:00 +0200 IGELDO Igeldoko ordularia, berriz geldirik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-18/p00003007/Igeldoko_ordularia_berriz_geldirik.htm R. Perez » Igeldoko eskola zaharreko ordularia ez dabil. Ez da lehen aldia. 2005eko uztailan eta abuztuan geldirik egon eta gero, konpondu zuten. Oraingoan, pare bat hilabete darama geldirik eta horretaz gain, ia urtebete da kanpai hotsik entzuten ez dela Igeldon. Herritarrek Udalera jo dute, ordularia konpon dezaten. Urtetan Udala arduratu da udal ordulariez Igeldokoaz tartean eta joan den astean bertan ordularien mantenua Teknikronos enpresaren esku utzi du. Thu, 18 Oct 2007 01:00:00 +0200 IGELDO Urtebete barru zabaldu nahi dute Igeldoko bost izardun hotela http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-18/p00003015/Urtebete_barru_zabaldu_nahi_dute_Igeldoko_bost_izardun_hotela.htm erredakzioa Otsailean hasi zituzten Igeldoko Akelarre jatetxearen ondoan bost izardun hotela egiteko lanak. Ondo bidean, 2008ko udazkenean zabalduko dute 20 logelako hotela. Erabilpen publikorako gune libreak eta hoteleko bezeroentzako igerilekua ere egingo dituzte.Akelarre jatetxearen eraikin berean KU dantzalekua izan zen urte luzez. Jabeek 2004ko hasieran saldu egin zuten, eta Pedro Subijana Akelarre jatetxeko nagusiak erosi eta hotela jartzeko ikerlana egin zuen. Udal Gobernuak, aurrena, eta Udalbatzak ondoren eman zioten oniritzia Subijanaren egitasmoari eta behin betiko argi berdea Foru Aldundiak eman behar izan zion. ... Tue, 18 Sep 2007 01:00:00 +0200 IGELDO Urtebete barru zabaldu nahi dute Igeldoko bost izardun hotela http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-01/p00007002/Urtebete_barru_zabaldu_nahi_dute_Igeldoko_bost_izardun_hotela.htm bertsolaritza » San Pedro jaiak gaur bukatuko dituzte Igeldon eta, besteak beste, Andoni Egaña, Jon Maia, Xabi Paia eta Amaia Agirreren bertso saioa izango da. irutxuloko hitzaNon. Igeldoko plazan.Noiz. Gaur, 20:00etan. Sun, 01 Jul 2007 01:00:00 +0200 IGELDO Joxemari Olasagastik gaur jokatuko du lehen jardunaldia http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-30/p00009005/Joxemari_Olasagastik_gaur_jokatuko_du_lehen_jardunaldia.htm Erredakzioa » Joxemari Olasagasti aizkolari igeldotarrak bihar hasiko du Euskal Herriko Txapeldunen Liga. Undurragan, Zeanuriko auzoan izango da Arrospide eta Arria V. aren aurka. Azken honek orain arteko markarik onena egin zuen 45 ontzakoarekin asteazkenean, 34 segundotan erdibitu baitzuen. Olasagastiren hurrengo saioa uztailaren 16an izango da. Sat, 30 Jun 2007 01:00:00 +0200 IGELDO «Igeldo plaza polita eta gozoa dela diogu musikari askok» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-29/p00003001/«Igeldo_plaza_polita_eta_gozoa_dela_diogu_musikari_askok».htm raul perez Iker Dorronsoro (Igeldo, 1975) herriko plazan izango da gaur . Lan egitea tokatzen zaio; igeldotarrak eta Igeldora doazen guztiak dantzan jarri beharko ditu, Triki Ta Ke-ko taldekideekin batera. Berezia al da etxean aritzea? Bai noski! Igeldo plaza polita da, baita gozoa ere, ez delako oso handia. Jendea erakartzen du. Hori nik ez ezik, beste zenbait taldetako musikariek esaten dute. Beste aldetik, Donostiatik Igeldoko dantzaldiekin gozatzera datozenek badakite zer giro topatuko duten hemen. Dantzaldiek eusten al diote ala gainbeheran daude? ... Fri, 29 Jun 2007 01:00:00 +0200 IGELDO Uztaila eta abuztuan gau txoriak Igeldora iritsiko dira http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-19/p00002026/Uztaila_eta_abuztuan_gau_txoriak_Igeldora_iritsiko_dira.htm xabier etxabe Uztaila eta abuztuan autobusak gauez ere iritsiko dira Igeldora. Bi hilabeteetan gauerdian autobus bat aterako da Bulebarretik Igeldora. Asteburuetan ere, Igeldora gau txoria jarriko dute 1:00 eta 2:00etan. Urtero legez, gainotzeko autobus lineatan 22:00- 0:00 bitarteko zerbitzuak indartuko dituzte. Udan hirian antolatu dituzten ekitaldietara joateko autoa etxean uzteko apustua egin du Donostibusek. Besteak beste, larunbatean izango den Rolling Stonesen kontzerturako autobus gehiago irtengo dira Bulebarretik Anoetara. Jazzaldian eta Ricky Martin, David Bisbal, Serrat eta Sabina, eta Alejandro Sanzen kontzertuetarako ere zerbitzua indartuko dute. ... Tue, 19 Jun 2007 01:00:00 +0200 IGELDO Krosa eta 'apustu mundiala', jaiak hasteko http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-16/p00003004/Krosa_eta_apustu_mundiala_jaiak_hasteko.htm erredakzioa Bihar hasiko dira Igeldoko San Pedro jaiak. Urtero bezala, krosa izango da lehen ekitaldia. Ohiko ibilbidea izango du: Ondarretatik abiatuko dira korrikalariak 10:30ean eta Mendizorrotzen izango dute helmuga. Zazpi kilometro egin beharko dituzte korrikalariek. Buenavista ostatuan eta Antiguotarrak elkartean eman daiteke izena. Aurten gainera, apustu mundiala antolatu dute: korrikalari bat eta idi bat lehiatuko dira Ondarretatik Mendizorrotzeraino. 20:00etan bestalde, Xabi Paia, Jon Maia, Andoni Egaña eta Amaia Agirre ariko dira bertsotan, Iker Alustizaren aginduetara. Ondoren, Fagollagako Imanolek marka hauste ahalegina egingo du bere behorrarekin. Ordu erdian 112 plaza baino gehiago egin beharko ditu 700 kiloko harriarekin. Eguna bukatzeko dantzaldia izango da Unsain anaiekin. ... Sat, 16 Jun 2007 01:00:00 +0200 IGELDO Behin betiko onartu dute golf eskola http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-04-28/p00003003/Behin_betiko_onartu_dute_golf_eskola.htm erredakzioa Igeldon golf eskola egiteko proiektuari argi berdea eman zion atzo behin betiko Udalbatzak. Egitasmoa behin baino gehiagotan pasa da Osoko Bilkuratik. Jatorrizko proiektua aldatu eta gero Aldundiak ez zuen onartu, kirolaren gainetik ostalaritzari lehentasuna ematen ziolakoan, Udalbatzak behin-behineko onartu zuen egitasmoa iazko azaroan. Atzo behin betiko onartu zuten. EB-Berdeek kontra bozkatu zuten eta besteek, alde.Malugel S.L.-k egin nahi du golf eskola, Txalin mendiaren magalean, kanpinaren parean. Bi solairuko egoitza eta golfean jokatzeko lau gune dira proiektuaren ardatzak. Baimena jaso aurretik egitasmoa Foru Aldundira bidali beharko dute. ... Sat, 28 Apr 2007 01:00:00 +0200 IGELDO Behin betiko onartu dute golf eskola http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-04-25/p00006009/Behin_betiko_onartu_dute_golf_eskola.htm r. perez XXX. Lapa Mus Saria ate-joka dugu. Ostiralean, hilak 27, izango da lehen jardunaldia. Maitzaren 4an eta 11n jokatuko dituzte beste bi jardunaldiak. Itsas Aurren izango da txapelketa. Hiru jardunaldietan 21:30etik 22:15era eman ahal izango da izena 18 euro bikote bakoitzeko eta jarraian hasiko dira partidak. Jardunaldi bakoitzeko lau bikote onenek 150, 130, 110 eta 90 euro etxeratuko dituzte. Hiru jardunaldiotan puntu gehien biltzen dituztenentzat ere sariak izango dira. Txapeldunek urrezko lapak eta txapelak eramango dituzte eta bigarren, hirugarren eta laugarren sailkatuek, bina garaikur. Igeldoko mus txapelketa honek sona handia du eta muszale askok parte hartu ohi du. ... Wed, 25 Apr 2007 01:00:00 +0200 IGELDO Herri Partaidetza sailak aztertuko du eskola moldatzeko proiektua http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-03-10/p00003020/Herri_Partaidetza_sailak_aztertuko_du_eskola_moldatzeko_proiektua.htm raul perez Auzo eta Herri Partaidetza Sailak aztertuko du Igeldoko Herri Kontseiluak eskola zaharra kudeatzeko proposamena. Igeldoko zenbait taldek eraikinari, solairuz solairu, zer erabilpen eman ahal zaion eztabaidatu dute azkenaldian eta proposamen zehatza bidali berri diote Udalari. Zehazki, proposamena Hezkuntza eta Ondare Sailari bidali diote igeldotarrek, baina bi sail horiek gaia Auzo eta Herri Partaidetza Sailaren esku utzi dute. Hezkuntza Sailak azaldu duenez, beraiek eraikina dagoeneko eskolatzat erabiltzen ez dela jakitera eman besterik ez dute egingo. Ondare Sailak ere ez du gaian esku hartuko. Igeldotarrek, besteak beste, hainbat ekitaldirentzako eta udal zerbitzurentzako aretoak jartzea eta Herri Kontseiluak eraikina kudeatzea proposatu berri dute. ... Sat, 10 Mar 2007 01:00:00 +0100 IGELDO Eskola zaharra kudeatzea eskatu dute igeldotarrek http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-03-08/p00003019/Eskola_zaharra_kudeatzea_eskatu_dute_igeldotarrek.htm raul perez Igeldoko zenbait taldek, eskola zaharra Herri Kontseiluak kudeatzeko eskatu diote Udalari . Igeldoko Herri Kontseiluak, Lizardi Pilota Eskolak, Jubilatuen Elkarteak, Kixmi elkarteak, gazte asanbladak, Lezkarri abesbatzak, Igeldoko eskolako gurasoen elkarteak, Igeldoko eskolak, Musikarte elkarteak, Itsas Aurre elkarteak eta Igeldoko jai batzordeak bilerak egin dituzte azken hilabeteotan eta eraikinari zer erabilpen eman dakiokeen xehetu dute, solairuz solairu. Besteak beste, guraso eta haurrentzako, zaharrentzako eta hainbat ikastaro eta ekintza egiteko gelak eta zenbait osasun eta udal zerbitzu emateko aretoak egokitzea proposatu dute igeldotarrek. ... Thu, 08 Mar 2007 01:00:00 +0100 IGELDO Igeldok badu eskola berria http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-02-14/p00007027/Igeldok_badu_eskola_berria.htm raul perez Joan den asteburua gogorra izan zen Igeldoko eskolako langileentzat. Leku aldaketa egin zuten eskola zaharretik berrira. Gogorra izateaz gain, hunkigarria ere izan zen asteburua. «Oroitzapen asko geratu dira eskola zaharrean. Igeldoko belaunaldi asko pasatu dira bertatik», dio langileetako batek. Igeldon inork ez du ahaztuko eskola, betiko eskola. Asteburua hunkigarria, beraz, eta astelehena, egun berezia. Polita. Eta historikoa. Izan ere, eskola berria inauguratu zuten. Lanez lepo zebiltzan irakasle guztiak eta haurrak, ohi baino urduriago. «Eskola berria polita da, eta handia ere bai», zioten aztoratuta jolasordua bukatuta ikasgeletarako bidean. Hala ere, eskola zaharraren falta sumatzen ari zirela gaineratu zuten. Aurretik egonak ziren haurrak eraikin berria ikusten, baina astelehenean lehen aldiz jaso zituzten eskolak bertan. ... Wed, 14 Feb 2007 01:00:00 +0100 IGELDO Fededunek Lurdesko Ama Birjinaren eguna ospatu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-02-12/p00002016/Fededunek_Lurdesko_Ama_Birjinaren_eguna_ospatu_dute.htm maider azurmendi Atzo Lurdesko Ama Birjinaren eguna zen eta ehunka fededun Lurdes Txikira igo ziren Ama Birjinaren omenezko mezak entzutera.Igeldoko igoeran dago AmaBirjinaren omenezko haitzuloa. Donostiako fededunentzat otoi egiteko leku berezia da eta joan den astean asko izan ziren Ama Birjinaren irudia bisitatzera gerturatu direnak. Ingurua hainbat boluntariok zaintzen dute urte osoan zehar eta aste honetan izaten dute lan gehien. Kandelak erosteko postua zabaltzen dute eta dena garbi mantentzeko lanean jardun dira. Aste honetan hamabi mila kandela inguru biltzen dira Lurdes Txikiko aldarean. Horregatik, ingurua zaintzeko, boluntario batek kandelak jasotzen ditu eta hiriko hainbat komentutara eraman, bertan piztuta jarraitzeko. ... Mon, 12 Feb 2007 01:00:00 +0100 IGELDO Sindikato etxea berritu nahi dute igeldotarrek http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-02-11/p00006021/Sindikato_etxea_berritu_nahi_dute_igeldotarrek.htm raul perez Igeldoko Herri Kontseiluak Sindikato etxea berritu nahi du. Etxea kaskoaren sarreran dago. Urte askoan, pentsu eta ongarrien salerosketak egiteko tokia zen, baina jada zazpi urte pasatxo daramatza itxita. Lurgintza Nekazaritza kooperatiba arduratu zen azken urteetan eraikinaren kudeaketaz, eta gero eta gutxiago saltzen zutelako erabaki zuten ixtea. Igeldotarrek ez dute etxe hori zahartzen eta lurrera erortzen ikusi nahi, eta hori dela-eta, zaharberritzeko urratsak ematen ari dira aspaldian. Duela zenbait urte enpresa batek Igeldo biziberritzeko plana egin zuen eta Sindikato etxea nolabait herriko epizentro bilakatzea jasota zegoen plan hartan. Zirriborroa egina du aspalditik. ... Sun, 11 Feb 2007 01:00:00 +0100 IGELDO Igeldon beste hotel bat egiteko baimena ukatu du Udalak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-02-01/p00006951/Igeldon_beste_hotel_bat_egiteko_baimena_ukatu_du_Udalak.htm r. perez Goiz Arte sozietate mugatuak Igeldoko Marabieta bidearen 76.ean, Arretxe baserrian, hotela egiteko baimena eskatu zuen iaz. Udal Gobernuak, baina, baimenik ez dio eman sozietate mugatuari. Berez, eraiki ezin daitekeen lursail batean egin nahi zuten hotela nekazaritza lurra da. Mota horretako lursailetan eraiki ahal izateko, justifikatu behar da jarduera nahitaez toki horretan, nekazaritza lurretan, jarri behar dela toki asko behar delako, adibidez eta jarduera publikoa eta interes sozialekoa dela. Udalak dioenez ez dago legerik jarduera hotela, alegia interes publikokoa dela esaten duenik. Marabieta bidea herriaren parean hasten da eta behera egiten du, itsasorantz. Gogoan izan Igeldon bertan, Akelarre jatetxearen ondoan, bost izardun hotela egingo dutela. Kas... Thu, 01 Feb 2007 01:00:00 +0100 IGELDO Igeldoko golf eskola, berriz ere udalbatzarrera http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-11-17/p00008021/Igeldoko_golf_eskola_berriz_ere_udalbatzarrera.htm raul perez Okerrik ez bada, Igeldon, kanpingaren parean, golf eskola egiteko proiektua eztabaidatuko dute hilaren 28ko udalbatzarrean. Udalbatzarrak bigarren aldiz izango du mahai gainean golf eskolaren egitasmoa. Aurrekoan, 2004ko abenduan, udalbatzarrak argi berdea eman zion proiektuari, baina Foru Aldundiko Lurralde Antolaketarako Sailak geldiarazi zuen proiektua; kirolaren gainetik, ostalaritzari lehentasuna eman ziotelakoan hartu zuen erabaki hori Aldundiak. Golf eskola nekazaritza lurretan egin nahi dute kanpingaren parekoak nekazaritza lurrak dira, Plan Orokorraren arabera, eta bertan nekazaritzarekin harremanik ez duen jarduera bat martxan jartzeko ezinbestekoa da Aldundiaren oniritzia. ... Fri, 17 Nov 2006 01:00:00 +0100 IGELDO Igeldoko golf eskola, berriz ere udalbatzarrera http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-11-15/p00009006/Igeldoko_golf_eskola_berriz_ere_udalbatzarrera.htm iñaki esnaola Astelehenean adostu zuten Tolosako Kantabriko tabernan, Joxemari Olasagasti eta Mikel Mindegiak azken honek bere garaian luzatutako desafioa. Azkenean, zita abenduaren 17an izango da Tolosako zezen-plazan. Denera, 24 kanaerdiko ebaki beharko dituzte. Jokoan, bakoitzak 18.000 euro jarriko ditu. Biak ados jartzea zaila izan al zen? Egia esan, uste baino azkarrago adostu genuen apustua. Arazo nagusia jokatu beharreko dirua zen. Mindegiak gutxiago jokatu nahi zuen, baina azkenean 18.000 euro jarriko ditugu biotako bakoitzak. Enborretan, aldiz, Mindegiaren aldera jo dugu. Hogeitabost izan beharrean bat gutxiago moztuko dugu. Azkenik, sarrera eta gastuak erdibana egingo ditugu. ... Wed, 15 Nov 2006 01:00:00 +0100 IGELDO Eskola berria, Gabonen inguruan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-11-02/p00005011/Eskola_berria_Gabonen_inguruan.htm raul perez Igeldoko eskolaren lekualdaketa gero eta gertuago dago. Gabonen inguruan egingo dute. Zehazteke dago, ordea, Gabonen aurretik edo ondoren izango den. Asteotan azken ukituak ematen ari dira frontoiaren ondoan egindako eraikin berriari, eta ondorioz haurrek eraikin zaharrean jarraitzen dute eskolak jasotzen. Eskolako zuzendaritzak Gabonen aurretik eraikin berrian egon nahi luke. «Guk, aukeran, Olentzerori eskola berrian egin nahi genioke ongietorria», azaldu du eskolako zuzendari Ixabel Fernandezek. Eskola berriak bi solairu ditu; behekoan, mediateka-ludoteka, jangela eta biltokiak jarri dituzte, eta goiko solairuan, eskolak emateko gelak. Jolastokia ere egin dute. Eskolak hiru ate izango ditu; bat Kristobal Balentziaga pasealekuan, beste bat Lizardi bidean eta hirugarrena Igara bidean. Ikasturte honetan 50 haur eta gaztetxo ari dira Igeldoko eskolan ikasten. La... Thu, 02 Nov 2006 01:00:00 +0100 IGELDO Eskola berria, Gabonen inguruan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-11-01/p00009003/Eskola_berria_Gabonen_inguruan.htm i. esnaola Urriaren 22an Tolosan jokatu zen Euskadiko Aizkolarien finalean Mikel Mindegia beteranoak, Nazabal eta Larretxeari izan ezik, 20 kanaerditako desafioa luzatu zien gainontzeko aizkolariei. Hasiera batean, Joxemari Olasagastik uko egin zion apustuari. Atzo, ordea, Igeldokoak nafarraren desafioa onartu zuen.Finaletik astebete inguru igaro ostean, Olasagastik hobeto pentsatu eta sekulako desafioa luzatu zion atzo Mindegiari. Irutxuloko Hitzak Igeldokoarekin hitz egiteko aukera izan zuen eta hona hemen berak kontatutakoa: «20 kanaerdi beharrean 30era jokatzea proposatu diot. Dirusaria, aldiz, 36.000 eurora igotzea erabaki dut. Orain, bi asteko epea eman diot Mindegiari apustua onartzeko». Jokatzekotan, desafioa Errege Egunaren bueltan izango litzateke. ... Wed, 01 Nov 2006 01:00:00 +0100 IGELDO Ingeles eskolak, Igeldoko haurrentzat http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-26/p00012036/Ingeles_eskolak_Igeldoko_haurrentzat.htm a. portugal / r. perez Perretxiko garaia da. Hainbat lagunek hartzen dute Nafarroako bidea saskia bete perretxiko ekarri asmoz, eta noski haien artean donostiarrik ere badago. Perretxikotan ibiltzea goiz edo egunpasa egiteko aukera polita da, baina kontuz ibili beharra dago, onddo guztiak ez baitira jangarriak. Joan den astean jakinarazi zuten perretxikotara joandako hiru lagun ospitalera eraman behar izan zituztela, pozoituta. Horren harira, Aranzadi elkarteak tentuz jokatzeko eskatu zuen. Zenbait lekutan ohiko bilakatzen ari da perretxiko erakusketa egitea, onddo bakoitzak aurrean ohartxoa duela; zer onddo mota den eta jangarria den edo ez azaldu ohi dute ohartxoen bidez. Loiolan, Mikologia Astearen baitan, zortzigarren urtez egin dute aurten erakusketa, Loiolatarra elkartearen ekimenez. Elkarteko kide Juan Mari Oderizek dioenez, jakinmina pizteko egiten dituzte erakusketok, eta era berean dibulgaziozkoak ere badira. «Jendeak ikusten du onddo batzuek beste batzuen antz handia dutela, batzuk jan egin daitezkeela eta beste batzuk toxikoak edo hilgarriak direla». Aranzadi Zientzia Elkarteak berak ere Mikologia Astea egin berri du, eta Igeldon, joan den igandean egin zuten erakusketa. Bezperan, larunbatean, zenbait igeldotar perretxikotan ibili ziren. Batzuk Lekunberri aldean, beste batzuk Goizuetan, eta igeldotarren bat edo beste herrian geratu zen bertako pinudietan ere badagoelako perretxiko bat edo beste. ... Thu, 26 Oct 2006 01:00:00 +0200 IGELDO Udazkeneko Jaia ospatu dute Igeldon http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-23/p00006003/Udazkeneko_Jaia_ospatu_dute_Igeldon.htm » Udazkenari ongietorri beroa egin diote Igeldon, azken egunetan ospatu duten ohiko jaiarekin. Hain zuzen ere, atzo izan zen Udazkeneko Jaiko egun handiena. Goizean azoka, animalien erakustaldia eta trikitilariak izan ziren. Besteak beste, era guztietako sagarrak, barazkiak eta marmelada saldu zituzten azokan. Era berean, herenegun goizean hainbat igeldotarrek bildutako perretxikoak ikusteko aukera izan zen; behar bezala sailkatuta, gainera. Arratsaldean, sagardoa dastatu eta taloa jateko aukera izan zen Igeldoko plazan bertan, erromeriak lagunduta. Mon, 23 Oct 2006 01:00:00 +0200 IGELDO Bihartik igandera Udazkeneko Jaia izango da Igeldon http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-18/p00003011/Bihartik_igandera_Udazkeneko_Jaia_izango_da_Igeldon.htm raul perez Urrun geratu dira jada aurtengo sanpedroak. Dena dela, horrek ez du esan nahi igeldotarrek datorren urteko udara arte itxaron beharko dutenik berriz ere festez gozatzeko. Iaz bezala, Udazkeneko Jaia antolatu dute Igeldon. Ostegunetik igandera bitartean hainbat hitzordu izango dira. Bihar, sukaldaritza ikastaroa izango da, 20:00etan, Itsas Aurren. Asier Abal eta Ruben Trincado sukaldariek perretxikoekin plater gozoak prestatzeko errezetez jardungo dute. Ostiralean, 17:00etan, Naturarekin jolasean haurrentzako tailerra izango da. 20:00etan, bestalde, EHNE sindikatuko kide Aitor Aranburuk Nekazaritzaren bilakaera eta nekazaritza biologikoa titulupeko hitzaldia emango du. ... Wed, 18 Oct 2006 01:00:00 +0200 IGELDO Urtebete sarean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-05/p00003023/Urtebete_sarean.htm raul perez Igeldoko KZguneak urtebete egin du. Joan den urteko urrian zabaldu zuten, Itsas Aurre etxeko geletako batean, Behemendi elkartearen ekimenez. Internet loturadun bost ordenagailu eta inpresora bat daude bertan. KZguneko arduradun Jaione Aizpurua Garro pozik dago orain arte eginiko bidearekin. Batez ere Interneten nabigatzeko ikastaroak azpimarratu ditu Aizpuruak: «Gehienbat 35 eta 45 urte bitarteko emakumeak etorri zaizkigu. Zenbait gizonezko ere animatu dira, baina gutxiago izan dira emakumeen aldean. Ikastarootan parte hartu dutenak pozik geratu dira ikasitakoarekin. Izan ere, ikastaroa bukatuta KZgunera bueltatu dira, haien kabuz nabigatzera». Ikastaro jakin batzuk egiteko ez ezik, sarean nabigatzeko edo posta elektronikoa erabiltzeko aukera dute igeldotarrek. Inprimaki bat bete besterik ez dago horretarako. KZguneak 40 erabiltzaile inguru ditu.Udaran KZgune... Thu, 05 Oct 2006 01:00:00 +0200 IGELDO Akelarren bost izarretako hotela egitea onartu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-07-27/p00005003/Akelarren_bost_izarretako_hotela_egitea_onartu_dute.htm i. lopez Igeldoko Akelarre jatetxearen alboan hotela eraikitzeko behin betiko baimena eman zuen atzo Udalbatzarrak. Akelarreko hotelak bos izar eta hogei gela izango ditu. Lan honetarako baimena emateko prozesua luzea izan da. Hasierako baimena Udalak eman bazion ere, Aldundiak ingurumenean izango zuen eraginaren baimena aztertu ondoren, baiezkoa eman zion proiektuari. Ondorioz, gaia berriro itzuli zen Udalak bere baimena eman ziezaion. Atzokoko osoko bilkuran proiektu honek izango zuen garrantziaz aritu ziren alderdiak. Proiektuaren alde PSE-EE, EAJ, EA eta EBk eman zuten botoa. PP abstenitu egin zen gai honetan. Javier Urbistondo PPko zinegotziak salatu zuenez, «beste ekimen pribatu batzuetan ez da Akelarrerekin bezain azkar jokatu». Letamendia hirigintza zinegotziak, «proiektua hiriarentzat oso garrantzitsua da honelako hotelak behar direlako» erantzun zion. ... Thu, 27 Jul 2006 01:00:00 +0200 IGELDO Akelarren bost izarretako hotela egitea onartu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-07-27/p00012037/Akelarren_bost_izarretako_hotela_egitea_onartu_dute.htm raul perez Antxon Dorronsorok Parte Zaharra, Gros, Antigua edota Martuteneko hainbat taberna, gozotegi eta izozki dendatara eramaten du Ondazarte baserriko esnea, goizero. Eguneko esnea izaten da. Freskoa. Igeldokoa. Dorronsoro aspalditik ari da esnea banatzen. Duela 25 urtetik, gutxi gorabehera. Arlo guztietan bezala, esne ekoizpen eta banaketan, aldaketak izan dira. Garai batean, marmitan eramaten zuen esnea. Eta duela hamar bat urte, Igeldoko Esnea marka sortu eta esnea pasteurizatua banatzeari ekin zioten. Orain marmitan ez ezik tetrabrikean ere eramaten du esnea. Gure inguruan aldi berean esnea ekoitzi eta banatzen duen bakarrenetakoa da Dorronsoro. Ekoizle gehienek Iparlat enpresari saltzen diote esnea. Hau da, ez diete zuzenean saltzen tabernei, gozotegiei edo norbanakoei. Dorronsorok merkatu zailean diharduela dio: «Merkatuak beste bide batzuk urratu ditu. Supermerkatuetan hamaika esne mota dago eta haiekin lehiatzea oso zaila da. Asko irauten dute, eta ez direnez, gurea bezala, egunero banatu behar, askoz merkeagoak dira». Jendea supermerkatuetako esnea erosten ohitu omen da. Baita taberna edo jatetxea askotako nagusiak ere, Dorronsorok dioenez. «Taberna batzuek nahi b... Thu, 27 Jul 2006 01:00:00 +0200 IGELDO Akelarren bost izarretako hotela egitea onartu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-07-20/p00012041/Akelarren_bost_izarretako_hotela_egitea_onartu_dute.htm eluska ugalde Igeldon, itsasoari begira, Maddiola nekazaritza turismo etxea dago. Garai batean, etsaiak ote zetozen ikusteko toki aproposa izan zitekeen. Izan ere, oskarbi dagoenean, Lapurdi eta Bizkaia begiztatu baitaitezke bertatik. Berezko xarma dauka, beraz, Maddiolak. Patxi Aranburu nekazaritza turismo etxearen jabe da. Aranburuk beste xarma mota bat ere bilatu nahi zion Maddiolari. «Zerbait bitxia nahi nuen. Ez animalia normalak; horiek edozein lekutan topa daitezkeelako. Animalia nanoak ezagutzen nituen, eta horiexek ekartzea bururatu zitzaidan», azaldu digu Maddiolako jabeak. ... Thu, 20 Jul 2006 01:00:00 +0200 IGELDO Eskola txikiak, handi eginez http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-06-12/p00004010/Eskola_txikiak_handi_eginez.htm iñaki esnaola Eskola txikiak bizirik, herri txikiak bizirik lelopean, haur eta guraso dezente elkartu ziren atzo Igeldoko Eskola Txikien Festan. Aurtengoa, 19. festa izan da. Igeldon egiten den lehenengoa. Eguraldi ona lagun, egun osoan zehar hainbat ekintzatan parte hartu ahal izan zuten bertara hurbildu zirenek.Urtetik urtera, Gipuzkoako 27 Eskola txikiek festa ospatzen dute. Aurtengoa, 19. festa izan da, Igeldoko eskolak antolatutako lehenengoa. Helburua urterokoa izan da: eskola txikien alde lan egitea, eskolak zabalik mantentzeko hamaika oztopo izaten dituzte eta. Baina, eskola guztietako irakasle eta gurasoen ekimenarekin aurrera egitea posible dela pentsatzen dute. ... Mon, 12 Jun 2006 01:00:00 +0200 IGELDO Herri txikien geroa http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-06-10/p00004015/Herri_txikien_geroa.htm raul perez Gipuzkoan 27 eskola txiki daude, eta haietako bi Igeldokoa eta Zubietakoa dira. Eskola txikiek zenbait berezitasun dituzte. Alde batetik, nekazaritza guneetan daude 1.000 biztanle inguruko herri edo auzoetan. Bestetik, ikasle gutxi ari dira eskola horietan. Gipuzkoa mailan, handienak Aiako eta Lardizabalgo eskolak dira 90 ikasle inguru eta txikienak, Aginaga, Angiozar eta Zerainekoa dira 10 bat ikasle . Igeldokoak 50 bat ikasle ditu, eta Zubietakoak, 14. Eskola txikiak eskola publikoen sarean daude. ... Sat, 10 Jun 2006 01:00:00 +0200 IGELDO Igeldoko idazle onenak saritu berri dituzte http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-06-02/p00003007/Igeldoko_idazle_onenak_saritu_berri_dituzte.htm erredakzioa Musikarte Kultur Elkarteak antolatutako literatur lehiaketaren sariak banatu berri dituzte Igeldon. Gaztetxoen kategorian, Josune Urruzolak irabazi du saria olerki sailean, Zelai Urdina lanarekin; ipuinen arloan, Aitor Etxeberriak jaso du saria, Mutiko behartsua lanarekin.Helduei dagokienez, ipuinen arloan baino ez dute saria eman. Euskara ikasten ari den lagun koadrila batek etxeratu du saria, Aldapan Gora titulupeko lanarekin. Diplomak eta Elkar megadendan erosketak egiteko 100 euroko txartelak jaso dituzte saritutakoek. Fri, 02 Jun 2006 01:00:00 +0200 IGELDO Literatur lehiaketaren sari banaketa, larunbatean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-05-25/p00003002/Literatur_lehiaketaren_sari_banaketa_larunbatean.htm erredakzioa Musikarte elkarteak urte hasieran antolatutako literatur lehiaketaren sari banaketa egingo dute larunbatean, Itxas Aurre elkartean. Literatur lehiaketako sariak banatzeaz gain, Poltsiko Antzerki Jaialdian, Oihulari Klown taldearen Zai, beti zai taldearen lana eskainiko dute arratsaldeko 20:00etan. Thu, 25 May 2006 01:00:00 +0200 IGELDO Etume bidearen zati bat asfaltatuko dute urtea bukatu aurretik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-05-24/p00007021/Etume_bidearen_zati_bat_asfaltatuko_dute_urtea_bukatu_aurretik.htm raul perez Udalak Etume herri bidearen zati bat asfaltatuko du urte bukaera baino lehen. Etume bideak Gudamendi ingurua eta Igara lotzen ditu, eta Udalak goiko aldea, Gudamendi eta Etumezabal baserriaren artekoa, asfaltatuko du. Orain arte Etume herri bidea izan da. Hau da, ibilgailu arruntek ez dute bertatik pasatzerik izan. Udalak oso-osorik asfaltatu nahi du bide hau, Igararaino. Izan ere, larrialdi kasuetan, uholdeak, esaterako halako bideak Igeldora iritsi ahal izateko oso gararrantzitsuak direla dio. Hala eta guztiz ere, oraingoz, esan bezala, bidean dagoen baserriaren eta Gudamendi inguruaren arteko zatia besterik ez dute asfaltatuko. Etumezabal baserritik behera malda handia dago, eta zati horri nola heldu aztertzen ari dira udal teknikariak. ... Wed, 24 May 2006 01:00:00 +0200 IGELDO Lapak Igeldon geratu dira http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-05-17/p00012037/Lapak_Igeldon_geratu_dira.htm eluska ugalde Donostia erdialdetik abiatu eta lau bat kilometrora hirian oso ez ohikoa den ikuskizuna ikusteko aukera izan genuen. Astelehenean Igeldon ikuskizun ederra izan zen. Igeldoko plaza izan zen elkargune. San Isidro eguna giro alaiean ospatzea zuten helburu. Baita lortu ere. Eguraldia lagun, arratsalde pasa plazan egitea erabaki zuen batek baino gehiagok. Halaxe zioen igeldotar batek: «Azken urteotan jende gutxiago etorri izan da. Baina, ez zaigu gehiegi axola, igeldotarrak elkartu eta arratsalde atsegina pasatzea da helburua» . Plaza protagonista atzo. Plaza gehiago nork egin aritu ziren Arratzain eta Etxekoren zaldiak. Plaza ona egiteko asmoz joan ziren Sustrai Colina eta Amets Arzallus bertsolariak, azkeneko honek bertsotan esana. Eta, plazan aritu ziren herriko aizkolari, trontzalari eta harri jasotzaileak. ... Wed, 17 May 2006 01:00:00 +0200 IGELDO Gaur, Lapa Mus Sariaren bigarren jardunaldia http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-05-06/p00003017/Gaur_Lapa_Mus_Sariaren_bigarren_jardunaldia.htm r. perez Gaur jokatuko da Lapa Sariaren bigarren jardunaldia, Itxas Aurren, 22:15etik aurrera. Joan den larunbatean jokatu zen lehena; 29 bikotek hartu zuten parte eta Juanjo-Suso bikoteak puntu gehien pilatu zituen: 360. Haien atzetik, Karlo-Iban (357), Karlos-Mikel (238) eta Felix-Xabier (229) sailkatu ziren. Iazko txapeldunak, Josean eta Josu antiguatarrak, 14. postuan sailkatu ziren. Hala ere, gaur eta datorren asteko azken jardunaldian ustekabeak izan daitezke. Gaur izena emateko ez da ezinbestekoa joan den larunbatean parte hartu izana. Izena partidak hasi aurretik eman behar da. Gaur lehen lau postuetan sailkatzen direnek 140, 120, 100 eta 80 euro etxeratuko dituzte, hurrenez hurren. ... Sat, 06 May 2006 01:00:00 +0200 IGELDO Kanpinlariak negu beltzean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-02-19/p00003020/Kanpinlariak_negu_beltzean.htm antton fernandez Udan bete-bete eginda egoten da egunero Igeldoko kanpina abuztuan Irutxuloko hitzak kontatu zizuen bezala. Turistak nonahi ibiltzen dira; herriko aparkalekuetan kanpatzen dute eta tokia noiz libratuko zain egoten dira, pazientzia galdu arte. «Neguan ere, 1960 inguruan sortu zenetik urtero zabaldu dugu kanpina», dio Ariel Zurro gerenteak. Oso bestelako itxura edukitzen du, ordea. Hamar bat turista biltzen ditu kanpinak neguan eguneko. Olatz Aranguren harreragileak dioenez, «bost bat partzela egoten dira beteta, batez beste». Ingelesak ibiltzen dira gehienbat, karabana hartuta. Ingalaterratik Marokora, Portugalgo Algarvera edo Espainiako Madril eta Andaluzia aldera abiatzen dira eta bidean geratzen omen dira Igeldon. «Erretiratutako senar-emazteak izan ohi dira, karabana hartu eta sei hilabete bidaiatzen igaro ohi dituztenak», Olatzen arabera. ... Sun, 19 Feb 2006 01:00:00 +0100 IGELDO Ibilaldia Igeldoko itsasertzetik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-02-01/p00008014/Ibilaldia_Igeldoko_itsasertzetik.htm erredakzioa Otsailaren 12an, igandea, Donostiatik Oriorako mendi ibilaldia egingo du Club Vasco de Campingek. Donostiatik Oriora itsasertzetik joateko asmoa dute, itsaslabarren bidetik. Ibilaldia bost ordu ingurukoa izango da. Ondarretako Ezeiza hotelaren paretik abiatuko dira, goizeko zortzietan.Ibilaldian parte hartu nahi duenak Club Vasco de Camping elkartean eman beharko du izena Grosen, Iparragirre kalea 8, dute egoitza. Euro bat ordaindu beharko da izena emateko. Gainera, ibilaldian parte hartzen duten guztiei, ibilbideko gida emango diete, Gipuzkoako kostaldeko mendi biderik erakargarrienetakora nahi dutenean itzultzeko. ... Wed, 01 Feb 2006 01:00:00 +0100 IGELDO Igeldotarrek hilerrian aldaketarik ez dela egin behar diote http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-01-11/p00003023/Igeldotarrek_hilerrian_aldaketarik_ez_dela_egin_behar_diote.htm raul perez 60 bat igeldotarrek batzarra egin zuten astelehen iluntzean Itxas Aurre elkartean, hilerriko hilobi komunei buruz hitz egiteko. Gogoan izan, 50eko hamarkadan, Igeldoko apaizaren eta Udalaren arteko akordioaren ondorioz, panteoiak ez dituzten Igeldoko familiek hobiak dituztela; hobi bat bi familiako. Donostiako hilerriak kudeatzen dituen Polloe elkarteak azaroan jakinarazi zien igeldotarrei hilobi komunei betirako eutsi nahi dietenek ordaindu beharko dutela.Asteleheneko batzarrean, igeldotarrek, alde batetik, Polloe elkartearen jokabidearekin ados ez zeudela esan zuten: «Domu Santu egunean, hilobien kontura haiekin harremanean jartzeko oharra utzi izana ez da bidea. Beste batzuetan Herri Kontseilura jo dute aurrena, baina oraingoan ez », zioten. Horrekin batera, batzarrean elkartutakoek orain arteko funtzionamendua aldatzeko arrazoirik ez dagoela gaineratu zu... Wed, 11 Jan 2006 01:00:00 +0100 IGELDO Igeldotarrek hilerrian aldaketarik ez dela egin behar diote http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-01-07/p00002003/Igeldotarrek_hilerrian_aldaketarik_ez_dela_egin_behar_diote.htm juan mari beldarrain » eguzkiren izenean Sat, 07 Jan 2006 01:00:00 +0100 IGELDO Igeldo bereiztearen alde azaldu da Eguzki http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-01-05/p00004004/Igeldo_bereiztearen_alde_azaldu_da_Eguzki.htm erredakzioa Igeldo Donostiatik banatu eta berriz ere udalerri bihurtzeko eskaerarekin bat datorrela adierazteko idatzia aurkeztu zuen Eguzkik Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Erakunde ekologistaren ustez, «Igeldok berezko nortasuna duela ukaezina da. Horri gehitzen baldin bazaio bertakoek udalerri propioa izateko argi erakutsi duten borondatea, erakundeek ez lukete auzi horri buruzko erabakia hartzeko orduan zalantzarik eduki behar». Eguzkik azaldu zuenez, Udalaren jo puntuan daude Igeldon urbanizatu gabeko hainbat lur. «Igeldo udalerria balitz, espazioa naturarekiko errespetu handiagoarekin kudeatzeko aukera ikusten dugu», dio Eguzkik. ... Thu, 05 Jan 2006 01:00:00 +0100 IGELDO Igeldon esku hartu behar duela dio Polloek http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-12-21/p00004016/Igeldon_esku_hartu_behar_duela_dio_Polloek.htm r. perez Polloek Donostiako hilerriak kudeatzen dituen udal elkartea dio Igeldoko hilerrian orain arte bezala jarraitzea ez dela posible eta Donostiako beste bi hilerrietan indarrean dagoen araudia ezarri besterik ez duela nahi. Igeldotarrak kexu dira, Polloek jakinarazi dielako hobi komunei eutsi nahi dietenek errenta ordaindu beharko dutela. Igeldotarrek baina, orain arte bezala jarraitu nahi dute: duela 50 urtetik, bina familik lurperatzen dituzte hildakoak hobi komun bakoitzean,ordaindu gabe.Polloek dioenez, sistema aldatuta ere senideak Igeldon lurperatzeko ez da derrigorrezkoa izango ordaintzea: «Ordaindu nahi ez duenak bere senideak hobi komun batean lurperatu ahal izango ditu, baina 10 urte eta gero libre utzi beharko du. Hilobiari eutsi nahi dionak ordaindu beharko du. Bidezkoa da, beste hilerrietan ere horrela da» ... Wed, 21 Dec 2005 01:00:00 +0100 IGELDO Aldarrikapena eta festa bat eginik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-12-18/p00003027/Aldarrikapena_eta_festa_bat_eginik.htm raul perez Igeldotarrek kalejira egin zuten atzo goizean. «1994an Donostiatik banantzeko egin genuen eskaerari lehenbailehen heldu behar diotela gogorarazi nahi diegu Batzar Nagusiei». Igeldoko banantze eskaera urte luzez egon zen epaitegiz epaitegi, eta duela bi urte Batzar Nagusiek gaiari heldu behar ziotela erabaki zuten. Orduan, atzo bezala, Igeldotarrek kalejira egin zuten. «2004koan poza agertu nahi izan genuen, epaitegiek gure alde egin zutelako. Ia bi urte pasa dira eta ez gara ezer egin gabe egon. Ikerketa eskatu genuen eta Igeldo udalerri izateko gai dela dio ikerketak. Kalejirarekin banantze eskaera aztertu behar dutela esan nahi diegu Batzar Nagusiei. 2006a gai honetan erabakigarria izatea espero dugu», esan zuten Itxas Aurre elkartekoek. ... Sun, 18 Dec 2005 01:00:00 +0100 IGELDO Baga Boga igeldotarren eskariarekin bat http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-12-01/p00006022/Baga_Boga_igeldotarren_eskariarekin_bat.htm raul perez Igeldoko Itxas Aurre elkarteak prentsaurrekoa eman zuen atzo goizean, Igeldoko Buenavista ostatuan. 1994. urtean Donostiatik banantzeko egindako eskaerari lehenbailehen hel diezaioten eskatu die Itxas Aurrek Gipuzkoako Batzar Nagusiei. Igeldotarren eskaera luzaroan ibili da auzitegietan, eta auzitegiek erabakita, Batzar Nagusiek eskaera aztertu eta botoa eman beharko dute. Igeldotarrek datozen egunotan egingo dituzten mobilizazioen berri eman zuten atzo. Batetik, igande honetan, abenduak 4, Igeldora igotzen diren guztiei Igeldok udalerri bihurtzeko egindako urratsen berri emango diete. Bestetik, abenduaren 17an manifestazioa egingo dute, Antiguan hasita, Bulebarreraino. Itxas Aurre elkarteak hainbat pertsonaia ezagunen babesa jaso du. Atzoko agerraldian, Joan Mari Irigoien idazle altzatarra, Ramon Labaien Donostiako alkate ohia eta Aitor Mendiluze bertsolaria haren aita igeldon jaioa da izan ziren . ... Thu, 01 Dec 2005 01:00:00 +0100 IGELDO Akelarren hotela jartzeaz Aldundiak erabakiko du http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-11-30/p00003007/Akelarren_hotela_jartzeaz_Aldundiak_erabakiko_du.htm erredakzioa Igeldoko Akelarre jatetxean hotela egiteko baimena eman zuen Udalak uztaileko udalbatzarrean. Lehenengo baimen hori lortzeko, Plan Orokorrean aldaketa zehatza egitea derrigorrezkoa zen. Atzoko Udalbatzara iritsi zen berriro proiektua eta Jorge Letamendiak azaldu zuenez, inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hala ere, proiektuak ingurumenean izan dezakeen eragina neurtzeko ikerketa ez dute oraindik aurkeztu behin-betiko onarpena emateko. Horregatik, Akelarren hotela egiteko baimena emateko eskumena Aldundiaren esku uztea erabaki zuen Udalbatzak. Ondorioz, ingurumenean izango duen eraginari buruzko txostena aztertu eta gero, egoki baderitzo, Aldundiak behin betiko baimena emango du. ... Wed, 30 Nov 2005 01:00:00 +0100 IGELDO Segregazioei buruzko eskaera atzera bota dute Batzar Nagusiek http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-11-25/p00004024/Segregazioei_buruzko_eskaera_atzera_bota_dute_Batzar_Nagusiek.htm Raul Perez Aralarrek lurralde antolaketari buruzko foru araua aldatzeko egindako eskaera eztabaidatu zuten atzo Gipuzkoako Batzar Nagusiek osoko bilkuran. Etorkizunean Igeldok eta Itziarrek Donostiatik eta Debatik hurrenez hurren banantzeko eskaera aurkezteko eskubidea izatea eskatu zuen Aralarrek, hain zuzen ere. Batzar Nagusiek atzera bota zuten, ordea, Aralarren eskaera. Ezker Batua-Berdeek aldeko botoa eman zuten; EAJk, EAk eta PPk kontrakoa, eta PSE-EE abstenitu egin zen. Dena dela, PSE-EEk aurkako jarrera agertu zuen.Igeldok eta Itziarrek ez dituzte oraingo foru arauak, banantze eskaera egiteko, ezarritako betebeharrak betetzen. Horregatik aldatu nahi zuen Aralarrek araua; bi herriek aukera hori izan dezaten. ... Fri, 25 Nov 2005 01:00:00 +0100 IGELDO Igeldok udalerri izateko baldintzak betetzen ditu http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-11-21/p00003017/Igeldok_udalerri_izateko_baldintzak_betetzen_ditu.htm asier coloma Igeldok udalerri izateko baldintza guztiak betetzen ditu. Hauxe ondorioztatzen da Siadeco enpresak, Igeldoko Itxas Aurre elkartearen eskariz, egindako txostena irakurrita. Donostiako Udalak 1999an esan zuen Igeldok herri izateko baliabiderik ez zuela, baina atzo igeldotarrei aurkeztutako txostenaren arabera, Igeldok badu udalerri bihurtzeko behar den guztia.Itxas Aurre elkartekoek txostena banatu diete azken egunotan igeldotarrei, eta atzo Igeldo Donostiatik banantzeari buruz hitz egiteko bilera egin zuten. 70 bat lagun elkartu ziren batzarrean. Txostena igeldotarren artera ez ezik, Gipuzkoako Batzar Nagusietara ere eramango dute; Batzar Nagusiek erabakiko baitute Igeldo udalerri bihurtuko den ala ez. ... Mon, 21 Nov 2005 01:00:00 +0100 IGELDO Etxebeste igeldotarra lehianTolosan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-11-21/p00006007/Etxebeste_igeldotarra_lehianTolosan.htm erredakzioa Euskal Herriko aizkolaririk azkarrena aukeratzeko lehian parte hartu zuen Joxe Etxebeste igeldotarrak atzo. Aspaldi lehiaketetan aritu gabea bazen ere, lehen txandan Mujika, Telleria eta Zubizarreta gainditu zituen. Baina Txapartegik kaleratu egin zuen bigarren kanporaketan, gazteagoa eta biziagoa baita. Joxe Mari Olasagastik ez zuen Tolosan aizkoran egin. Mon, 21 Nov 2005 01:00:00 +0100 IGELDO