Intxaurrondo, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info hitzako albiste zerrenda intxaurrondo eu Mon, 12 May 2008 00:08:42 +0200 60 Intxaurrondo, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info/rss/logo.gif irutxulokohitza.info Lauaizeta ikastola handituko dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-26/p00003007/Lauaizeta_ikastola_handituko_dute.htm Intxaurrondoko Lauizeta Ikastolan lanak egingo ditu Eusko Jaurlaritzak. Beste solairu bat egingo dute, hain zuzen ere. Jaurlaritzak lanak egiteko lehiaketa publikoaren berri eman du. Obrak egiteko prest dauden enpresak maiatzaren 21 arte aurkez ditzateke beren eskaintzak. Jaurlaritzak jarritako gehieneko aurrekontua 1.878. 557,61 euro da. Ikastolako arduradunek uste dute obrak urte bukaera inguruan has daitezkeela. 12 eta 16 urte arteko 275 ikasle Lauaizeta ikastola1999-2000 ikasturtean zabaldu zuten, Gabriel Aresti kalean. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastola da; 12 eta 16 urte bitarteko 275 ikasle daude, 15 gelatan. Besteak beste, liburutegia, ikus-entzunezko gela informatika gela, kirol gunea eta jangela ere baditu.Ikastolak bi solairu ditu eta obrak egin eta gero, hiru izango ditu. Tokiz justu dabiltza eta hori dela-eta handituko dute. Jolastokia handitzea eta estaltzea ere nahi dute ikastolako arduradunek, baina horren inguruan ez dago proiektu zehatzik. ... Sat, 26 Apr 2008 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Wonderland, zirkuaren argilunak agerian http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-02/p00012651/Wonderland_zirkuaren_argilunak_agerian.htm Zirkuaren etorrera iragartzen zuten kartel fosforeszenteek aspalditik hartuak zituzten Donostiako kaleak; izan ere, hamabost urte dira Wonderlanden ikuskizuna azkenekoz gurean izan zenetik. Paisaia ezohikoa da egunotan Garbera inguruan. Karpa zuri-gorriak eta kolorezko argiek zirkuaren magia ekarri baitute zuzeneko ikuskizuna maite dutenen gozamenerako. Tigreak eta beste hamaika animalia basati iragartzen zituzten kartelek; hezleak, ordea, ez du lanik izan go oraingoan. «Donostiara iritsi baino bost egun lehenago jarri zuten indarrean lege berria» azaldu du Ringok, zirkuko arduradunak, «animaliak behar bezala txertatuta ditudan arren, ezin izan ditut ekarri lege berri honek asfalto gainean edukitzea debekatzen duelako». Programa aldatu eta argentinar akrobaten saioarekin bete dute hutsunea. Dudarik gabe, inprobisazioarena artea da jatorri anitzekopailazo, orekari eta dantzarien familia gazte honetan. Frexkotasuna darie. ... Wed, 02 Apr 2008 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Intxaurrondoko zirkulazioa hobetzeko lanak noiz hasiko zain dira auzotarrak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-03-14/p00003006/Intxaurrondoko_zirkulazioa_hobetzeko_lanak_noiz_hasiko_zain_dira_auzotarrak.htm Udalak joan den urteko irailean iragarri zuenez, 2007a bukatu aurretik hasi behar zituzten Hego Intxaurrondoko zirkulazioa hobetzeko lanak. Obrak, ordea, ez dira oraindik hasi eta horrek ezinegona eragin du auzo elkarteen artean. Udalak dioenez, lanen lehen fasea aste gutxi barru hasiko dute. Oraindik, dena dela, Udal Gobernuak lanak enpresa bati eman behar dizkio, eta ondoren hizarmena sinatu beharko dute Udalak eta enpesak lanei ekin aurretik . Lehen fase horren aurreneko urratsa Txara eta Beharkoko biribilguneen arteko zatia itxuraldatzea izangi da. Neurri gehienen helburua ibilgailuak motelago pasatzea da. Txara eta Beharkoko biribilguneen artean ere neurriak hartuko dituzte ibilgailuen abiadura murrizteko eta bi norabideen artean aparkalekuak jarriko dituzte. Udalaren erantzunik gabe ... Fri, 14 Mar 2008 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Trenbidearen zati handiagoa estaltzeko eskatu diote alkateari http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-03-05/p00003006/Trenbidearen_zati_handiagoa_estaltzeko_eskatu_diote_alkateari.htm IZBE Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkarteak trenbidea estaltzeko eskatu du berriz ere. Udalak trenbidearen zati bat estaliko dutela iragarri zuen 2006an. Auzo elkartearentzat hori ez da nahikoa eta zati zabalagoa estaltzea nahi du, Zabaltokitiko zubitik Txaparreneko estalitako frontoiraino. «Askotan argudiatu digu Udalak mota honetako obra bat aurrera eramateko nahikoa dirurik ez duela. Herritarrok badakigu finantzaketa lortzeko bideak badaudela. Alkateak 16 urte daramatza Udal Gobernuko buru izaten eta ziur gaude sekulako eskarmentua lortu duela urte hauetan; Victoria Eugenia, Kursaala eta abar horren adibide». Auzo elkarteko kideek diotenez, udal hauteskundeen atarian, alkatearen gutuna jaso zuten eta gutun horretan alkateak ez zion atea ixten hasieran zehaztutakoa baino zati handiagoa estaltzeari. Hori argitzeko eskatu diote alkateari eta hemendik aurrera eman beharreko urratsetan elkarlanean aritzeko eskatu diote... ... Wed, 05 Mar 2008 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Ertzaintzaren egoitza zena berritzen hasi dira http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-16/p00006007/Ertzaintzaren_egoitza_zena_berritzen_hasi_dira.htm Ertzaintzaren egoitza izandakoa berritzen hasi dira. Eraikina Justo Elizaran parkearen sarreran dago eta Jaurlaritzak bulego eraikin bihurtuko du. Bi urte lanak egiteko Udal Gobernuak 2006ko azaroan eman zion Jaurlaritzari behinbehineko baimena obrak egiteko. Behin betiko baimena eman zion ondoren, eta Jaurlaritzak 2008a hastearekin batera ekin die berritze lanei. Udalak proiektuari argi berdea eman zionean, lanek gehienez, bi urte iraun beharko zutela zehaztu zuen. Azken urteetan erabilpenik ez Eraikinak 10 bat urte zeramatzan itxita eta hori dela-eta, egoera txarrean dago. Ez dute ia ezertarako erabili; duela urte batzuk Intxaurrondoko Gastronomia Asteko ekitaldi batzuk bertan egin zituzten. Langileak eraikinaren barrualdean hasi dira lanean. Wed, 16 Jan 2008 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Intxaurrondoko danborrada guztiek bat eginda joko dute aurten http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-11/p00003009/Intxaurrondoko_danborrada_guztiek_bat_eginda_joko_dute_aurten.htm Intxaurrondon zortzi danborrada ateratzen dira San Sebastian egunean. Zazpi helduen danborradak dira eta bat haurrena. Irurak, Haizalde, Boskotarrak, Mons, Artzak Ortzeok, Zulo Zahar eta Intxaurra dira helduen danborradak eta Intxaur Txiki, haurrena. Guztiek bat egingo dute aurten, 18:30ean Sagastiederren. Auzoari bizitasuna eman nahian Duela urte batzuk, Haizaldek 10 urte bete zituenean, antzeko elkarretaratzea eginzuten auzoko danborradek, baina ordukoarekin alderatuta, oraingoan haurrek ere joko dute. «Urtero zer edo zer berezia egin nahi dugu, auzoari bizitasuna emateko. Hau da, intxaurrondotarrek San Sebastian egunaz goza dezaten Erdialdean egon ohi den jendetzarekin ito gabe. Horregatik antolatu dugu aurten elkarretaratzea». Oroigarrian geldialdia Intxaur Txikiko haurrak 17:00etan aterako dira Valentzia plazatik eta Sagastieder pasealekurantz igoko dira. Bidean, Zarategi pasealekuan, geldialdia egingo dute. Joan den urtean auto istripuan hildako amona-bilobaren oroimenez jarritako plakaren aurrean joko dute eta ondoren Sagastiederrerantz abiatuko dira. ... Fri, 11 Jan 2008 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO 'Hitzen lapurra' ikuskizun berria haurrentzat bihar Intxaurrondon http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-11/p00006003/Hitzen_lapurra_ikuskizun_berria_haurrentzat_bihar_Intxaurrondon.htm Bertsoen inguruko ikuskizun berriak lantzen ditu Lanku enpresak, eta bihar, horietako bat aurkeztuko du: Hitzen lapurra bertsotxongiloa. Donostian lehen aldiz estreinatuko dute, Intxaurrondo Berri kultur etxean, 18:00etan. Otsailean Okendon eta apirilean Ernest Lluchen ere emanaldiak izango dira. Manolo Gomezek eta Enkarni Genuak egin dute lanaren gidoia, eta Erika Lagoma bertsolariak eta Alex Tello aktoreak parte hartzen dute. Gorka Tolosa, berriz, txotxongiloen gidari ariko da. Hitzak protagonista Inprobisazioa baino gehiago, ipuin kontaketa da, eta hitzarekin jolasean ariko dira antzezleak eta txotxongiloak ikuskizunean. Fri, 11 Jan 2008 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Parkeko taberna kenduko dute, tren geltokia dela eta http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-29/p00003008/Parkeko_taberna_kenduko_dute_tren_geltokia_dela_eta.htm Intxaurrondoko Txaparrene parkea berritu dute duela gutxi. Dena dela, makinak berriz ere parkean sartu beharko dituzte, ADIFek ¬Renfeko azpiegiturak kudeatzen dituen enpresa¬ tren geltokia egingo baitu inguru horretan. Lanongatik parkeko taberna bota beharko dute; tren geltokiaren proiektuko planoetan ez da tabernarik ageri. Geltokia, gutxi gorabehera, Zubiaurreko zubia eta estalitako frontoiaren artean egingo dute. Tarte horretan dago Kiosko taberna. Hain zuzen ere, taberna dagoen tokian geltokira jaisteko eskailerak ageri dira. Auzotarrek espero dute taberna parkeko beste toki batean jartzea. Tabernako jabeek, beren aldetik, oraindik gaiari buruz ezer ez dakitela esan dute. Parkea gutxi gorabehera duela 25 urte zabaldu zuten eta hasieratik egon da taberna Zubiaurre zubiaren aldean. ... Thu, 29 Nov 2007 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO 60 bat toki izan ditzake Letamanen lekuan egingo duten aparkalekuak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-08/p00003009/60_bat_toki_izan_ditzake_Letamanen_lekuan_egingo_duten_aparkalekuak.htm xabier etxabe Letaman gaztetxea zegoen lekuan egingo duten aparkalekuak 60 bat autorentzako tokia izango du. Jorge Letamendiak iragarri duenez, behin betiko tokiak zehaztuko dituzte auzotarren eskaera jakin eta gero. Herenegun bota zuten lurrera Letaman. Jorge Letamendiak nabarmendu zuen auzotarrekin ados jarri direla eta Larrotxene kultur etxea zabaltzen dutenean IZBE Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartearentzat eta gazteentzat lokalak jarriko dituztela kultur etxean. Letaman lurrera botatzean ez zela inolako istilurik izan azpimarratu zuen Hirigintza zinegotziak. Letamendiak gogora ekarri zuen, bestalde, Letamaneko proiektua Lourdes Enearenarekin lotuta dagoela. Lourdes Enea Garro eta Zubiaurre zubien arteko lursaila da. Urtetan kongregazio batena izan zen eta frontoi txikia, kirol gunea eta 2.000 metro karratuko gune berdea dago. ... Thu, 08 Nov 2007 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Intxaurrondoko Letaman gaztetxea lurrera bota dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-07/p00005006/Intxaurrondoko_Letaman_gaztetxea_lurrera_bota_dute.htm raul perez Intxaurrondoko Letaman gaztetxea bota zuten atzo. Hondeamakina goizean goiz hasi zen lanean eta lan gehien-gehienak atzo bertan bukatu zituzten. Lanak zirela-eta, Intxaurrondo kalearen zati bat Letaman eta Larrotxene kultur etxearen aurrekoa moztu behar izan zuten. Hondeamakinak eraikina botatzen zuen bitartean langile bat mahukarekin zebilen hautsa kentzen. Iraila bukaeran bota nahi zuen Udalak eraikin zaharra. Gazte asanbladak baina, obrak geldiarazi zituen eta zenbait bilera egin dituzte azkenaldian Udalarekin. Gazteek lokalen bat uzteko eskatu zuten eta azkenean Udalak tokia agindu die Larrotxene kultur etxea zabaltzen dutenerako. Kultur etxea handitzeaz gain, plaza ere egingo dute Letamanen lekuan, eta auzotarren aldetik eskaera balego, lur azpiko aparkalekua egingo lukete plazaren azpian. ... Wed, 07 Nov 2007 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Moriartiren film laburrak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-25/p00010009/Moriartiren_film_laburrak.htm ZINEMA » Donostiako Moriarti produkzio etxea 2000. urtean hasi zen Larrotxenerekin batera ekoitzitako Nora hoa, Bixente? film laburrarekin. Gaur arratsaldean Nora hoa, Bixente?, Tercero B, Miramar St, eta Sintonia film laburrak proiektatuko dituzte. -Non. Larrotxene Kultur Etxea. -Noiz. Gaur, 20:00etan. Thu, 25 Oct 2007 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO 300.448 euro Baratzategi kaleko zirkulazioa hobetzeko http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-19/p00005015/300.448_euro_Baratzategi_kaleko_zirkulazioa_hobetzeko.htm erredakzioa Otsailean, Zarategi pasealekuan gertatutako istripuaren ondoren, Hego Intxaurrondoko kaleetan autoek hartzen duten abiadura handiaz jabetu da Udala eta autoen abiadura moteltzeko neurriak hartuko ditu datozen hilabeteetan. Lehenengo lanak, Baratzategi kalean hasiko dituzte urte amaieran. Ondoren, lanok Zarategi, Otxoki, Sibila eta Mons kaleetara zabalduko dituzte. Lanak bukatzeko bi urte igaroko dira. Urtea amaitzerako hasiko dituzte Baratzategin lanak, Zarategi eta Beharkoko biribilgunearen artean hain zuzen. 300.448 eurorekin oinezkoentzat bideak zabalduko dituzte eta bide batez, autoentzat bideak estutu. Errepidean, gainera, autoen abiadura gutxitzeko koskak jarriko dituzte. Koska hauek autobusek abiadura mantsotu ez dezaten aproposak izango dira. ... Fri, 19 Oct 2007 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Saneamendu lanak egingo dituzte Mons pasealekuan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-12/p00003003/Saneamendu_lanak_egingo_dituzte_Mons_pasealekuan.htm erredakzioa Intxaurrondoko Mons pasealekuan saneamendu lanak egingo dituzte. Mons pasealekuaren behealdean, Donostiabusen autobus biltegitik eta Abegi Etxetik gertu egingo dituzte obrak. Euri asko botatzen duenean, ur zikinek gainezka egin ohi dute inguru horretan, eta hori saihestu nahian, saneamendu sarea berrituko dute. 145.760 euro bideratuko ditu lanotara. Udalak deitutako lehiaketa irabazten duen enpresak bi hilabete izango ditu obrak egiteko. Fri, 12 Oct 2007 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Zabal ditzagun euritakoak Letamanen! http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-06/p00002009/Zabal_ditzagun_euritakoak_Letamanen.htm argoitz ormazabal » Sat, 06 Oct 2007 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Letaman berrian tokia eskatu dute gazteek http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-26/p00009012/Letaman_berrian_tokia_eskatu_dute_gazteek.htm erredakzioa Intxaurrondoko Gazte Asanbladako eta IZBE Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkarteko ordezkariek bilera egin zuten atzo arratsaldean Udaleko Hirigintza zuzendariarekin, Letaman gaztetxearen harira. Udalak Letaman gaztetxea berehala bota nahi du. Ziurrenik datorren astean bertan botako dute, eta ondoren ekingo diote inguru hori berritzeari. Gazte asanbladako ordezkariek Letamanen musika taldeentzako entsegu gelak eta kontzertuan emateko lokala dutela jakitera eman zuten, eta hain zuzen ere, Udalak Letaman itxuraldatu behar duen honetan, inguru horretan haientzako tokia eskatu diote Udalari. ... Wed, 26 Sep 2007 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Gazte asanbladakoek ez dute Letaman gaztetxea botatzea nahi http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-25/p00002014/Gazte_asanbladakoek_ez_dute_Letaman_gaztetxea_botatzea_nahi.htm r. perez Udalak datorren astean bota nahi du Letaman gaztetxea. Berez, atzo bertan hastekoak ziren Intxaurrondo kaleko eraikina botatzen. 08:00etan bertaratu ziren udaltzainak, lanean hasteko. Hala ere, auzotarrak Udalarekin harremanetan jarri eta eraikina botatzeko lanak bertan behera utzi dituzte oraingoz. Gutxienez, astebetez itxaroteko eskatu diote Udalari. Gazte asanbladako kideek atzo iluntzean manifestazioa egin zuten, gaztetxea bota ez dezaten. «Gune libre eta autogestionatuaren beharra aldarrikatzen dugu eta gure esku dagoen guztia egingo dugu Letaman defendatzeko», azaldu dute ohar baten bidez. Gaur bertan bilera egingo dute auzoko eragileek eta Udalak.Udalak itxuraldatu egin nahi du Letaman ingurua. Alde batetik, Larrotxene kultur etxea handitu nahi du eta haren ondoan plaza egin nahi dute. Plaza horren azpian, auzotarren aldetik eskaerarik izango balitz, lur azpiko aparkalekua egingo lukete. ... Tue, 25 Sep 2007 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Intxaur Txiki eguna, larunbatean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-19/p00003009/Intxaur_Txiki_eguna_larunbatean.htm erredakzioa Intxaur Txiki danborradak jantzi berriak estreinatu nahi ditu San Sebastian egunean. Jantzi horiek ordaindu ahal izateko, I. Intxaur Txiki eguna antolatu dute auzoan larunbatean. Intxaur Txiki haur danborrada aurten atera da lehen aldiz urtarrilaren 20an, auzoan. Napoleonen garaiko jantzia estreinatuko du haur danborradak. egitaraua » Jai jarduera guztiak Sagastieder plazan egingo dituzte 12:00. Festa eguna hasteko txupinazoa, entzierro txikia, buruhandiak eta erraldoiak. 12:30. Hamaiketakoa plazan. Txorizo eta odolki pintxoak trikiti doinuekin. 13:00. Suhiltzaileen erakustaldia eta herri poteoa. ... Wed, 19 Sep 2007 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Hiriko 'Oktoberfest' txikia ostegunetik aurrera Garberan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-07/p00003023/Hiriko_Oktoberfest_txikia_ostegunetik_aurrera_Garberan.htm xabier etxabe Hilaren 13tik 22ra bitartean Garagardoaren festa izango da Garberan. Hamar egunetan munduko txoko guztietatik ekarritako 36 garagardo mota desberdin dastatu ahal izango dira eta bidez batez, Etiopia iparraldeko umezurtzak elikatzen lagundu. Azken urteetan ekainean antolatzen zuten urteroko Garagardo Azoka. Aurten, ordea, Munichen (Alemania) ere garagardoaren festa handia Oktoberfest iraila eta urria artean egiten dela aprobetxatuz, Donostiak ere Alemaniako festa handiaren usaina hartuko du hilaren 13tik 22a bitartean. Garberako karpa 18:00etan zabaldu eta 00:00etan itxiko dute.Egun hauetan garagardoa edateaz gain, sabela betetzeko txerri ukondoa, oilaskoa eta tartak prestatuko dituzte. Alemanen menuan ohikoa den bezala, azoka hone... Fri, 07 Sep 2007 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Alkatearen esanetara http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-06/p00003006/Alkatearen_esanetara.htm raul perez Intxaurrondotar peto-petoa da Aingeru Ibarzabal. Duela 72 urte jaio zen auzoan. «Artzak Ortzeoken etxe berean, bigarren pisuan», dio berak. Azken urteotan Intxaurrondo Zaharreko jaietako alkatea da. Berak irakurtzen du pregoia eta zenbait ekitalditan izaten da sariak banatzen-eta. «Alkatea naizen aldetik zenbait promesa egingo ditut auzotarren aurrean pregoia irakurtzeko garaian. Auzoan urteak daramatzagu trenbidea estal dezatela eskatzen, eta nik ere, botoak eskuratuz gero, hori egingo dudala agintzen dut. Beste zenbait gauza ere agintzen ditut: garbitoki zaharra igerileku olinpiko bihurtuko dudala, eta Uliako lore haztegia futbol zelai bihurtuko dudala», kontatu du Ibarzabalek. Auzotarrek berarekin kalean topo egiten dutenean, adarra jotzeko asmoz, alkate izatera iritsi dela esaten diote. ... Thu, 06 Sep 2007 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Intxaurrondoko parkeak berritzea eskatu du EAk http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-08-29/p00004004/Intxaurrondoko_parkeak_berritzea_eskatu_du_EAk.htm erredakzioa Badira hilabete batzuk EAk Hego Intxaurrondoko parkeen egoera txarra salatu zuela. Udal Gobernuak parkeak berritzeko ezer egin ez duenez, parkeak txukundu eta konpontzeko eskatu du EAk berriro ere. Besteak beste, Siustegi parkean «arduragabekeria nagusi» dela kexatu da Jaione Arratibel EAren bozeramailea. Era berean, Sagastieder parkean, «urteak dira jolasak ez direla konpondu», dio Arratibelek. «Jolas batek, gainera, ez du beharrezko babes neurririk; behin baino gehiagotan esan dugu jolastoki eta bizikleta gunearen artean segurtasun hesia jarri behar dela». Azkenik, Otxoki parkeari dagokionez, EAren bozeramaileak aipatu duenez, «parke hau kirola egiteko gune izateko sortu zuten; beharrezko ariketak egiteko tresnak falta edo apurtu zaizkio, ordea». ... Wed, 29 Aug 2007 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Lanak, bidegorria zabaldu aurretik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-08-26/p00002003/Lanak_bidegorria_zabaldu_aurretik.htm R. Perez Ostiral goizean lur jauzia izan zen Intxaurrondoko Otxoki pasealekuko bidegorrian, euri jasen ondorioz. Ondorioz, bidegorria itxi egin zuten eta egun batzuk jarraituko ditu itxita, mendi magala indartu beharko baitute. Makinak prest dituzte toki horretan obrak hasteko. Sun, 26 Aug 2007 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Danbor hots hunkigarriak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-03/p00006019/Danbor_hots_hunkigarriak.htm erredakzioa Intxaur Txiki haur danborradak inoiz baino babes handiagoa izan du aurtengo festetan. Donostiako hainbat auzoetako helduen danborrada kideak izan dituzte lagun Intxaurrondoko haurrek. Otsailean Mertxe eta Ibai auzoko amona-bilobak hil ziren auto batek harrapatuta. Intxaur Txiki danborradako kide ziren biak eta hori dela eta, omenaldia egin zieten igande arratsaldean. Hil ziren tokian, Zarategi pasealekuan, oroigarria jarri zuten. Hain zuzen, bertan izan zen omenaldiaren unerik hunkigarriena. Intxaur Txikiko haurrak Txaratik abiatu ziren Zarategirantz eta han zituzten zain helduen danborrada guztiak: Parte Zaharra, Antigua, Gros... Auzo askotako danborradak izan ziren Intxaurrondon, baita auzokoak ere. Miren eta Ibairen oroimenez hitz batzuk esan eta gero, Intxaur Txikiko Zuriñe Villarrek aurreskua dantzatu zuen. Egiako Arrano elkarteko kide batek, bestalde, Benito Lertxundiren Erribera abestu zuen, kanta hura asko gustatzen zitzaiolako Mertxeri. Auzotar asko elkartu zen Zarategiko omenaldi hunkigarrian danborradako kide zirenak gogoratu eta haien senitartekoak babesteko. ... Tue, 03 Jul 2007 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Omenaldia, ekitaldi nagusia http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-28/p00003012/Omenaldia_ekitaldi_nagusia.htm raul perez Urtero izaten dira Hego Intxaurrondon haur eta helduen danborradak. Aurten, Intxaur Txiki haur danborradak esanahi berezia izango du. Izan ere, martxoan auto batek harrapatuta hildako amona-bilobak omenduko dituzte. Amona danborradako idazkaria zen eta biloba danborradan ateratzen zen gastadore. Haurrak Valentzia plazatik atera eta amona-biloba hil ziren tokian, hau da Zarategi pasealekuan, gorazarre egingo diete. Intxaurrondoko eta hiriko beste auzoetako zenbait danborradatako kideek, tartean Union Artesanakoek, parte hartuko dute omenaldian eta danborra joko dute. Zikiro afaria lehen aldiz Aurtengo jaietan izango da berrikuntzarik : zikiro afaria egingo dute bihar. «Zenbait herritan ohikoa da eta gurera ekarri nahi izan dugu, jendea elkartzeko eta ondorengo dantzaldia indartzeko», azaldu dute jai batzordekoek. Arkumea, letxuga eta sagardoa izango da zikiro afariaren menua. Zikiro afarirako txartelak 20 eurotan daude salgai Arturo eta Aterpe tabernetan. ... Thu, 28 Jun 2007 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Eskola, ohiko bisitari http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-22/p00003016/Eskola_ohiko_bisitari.htm r. perez Eskola taldeak aspalditik egiten du dantza Ipar Intxaurrondoko jaietan. Arratsaldean Eskolako haurrek dantza egiten dute eta ondoren, helduen taldearen emanaldiaren txanda izango da. Normalean, udaran antzezten duten koreografiaren aurrerapena egiten dute Intxaurrondon. Aurten, orokorragoa izango da emanaldia, baina zer ikusia izango da. Asier Ena Eskolako kideak azaldu duenez, gutxi gorabehera hiru ordu laurdeneko emanaldia eskainiko dute. Soka dantzarekin hasiko dira, eta gero beste zenbait dantza eskainiko dituzte. 70 urte bete dira aurten Gernika bonbardatu zutenetik eta hori dela eta, gertaera lazgarri horrekin lotutako koreografia dantzatuko dute. Berez ez da koreografi berria, baina urtemugaren harira han eta hemen taularatuko du Eskolak. Pablo Sorozabal maisuaren doinupean ariko dira Eskolako dantzariak. Jantzi bereziak ere izango dituzte soinean; Picassoren Gernika artelanaren irudiak ageri dira jantzietan. ... Fri, 22 Jun 2007 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Lekuko aldaketa Lizardiko harategian http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-14/p00003022/Lekuko_aldaketa_Lizardiko_harategian.htm raul perez Pako Irastorzak 35 urte eman ditu lanean Lizardiko aldapako harategian eta erretiroa hartu berri du. Dena dela, harategia ez du itxiko; Trintxerpeko Igor Zabaletak lan egingo du hemendik aurrera Irastorza harategian. Egunotan Zabaletari laguntzen ari zaio Irastorza. «Orain arte harategian lan egin dut eta hemendik aurrera, bezero izango naiz», esan du Pako Irastorzak. 14 urterekin hasi zen harakin Irastorza, Bretxan, Carlos Artolaren laguntzaile. Soldaduskara joan zen ondoren eta bueltan San Martin azokan ekin zion lanari. Duela 35 urte Intxaurrondon ireki zuen harategia. Irastorza pozik dago Lizardiko aldapan lanean emandako urteekin. «Oso bezero fidelak izan ditut, konpromiso handikoak. 35 urte denbora asko da eta harreman estu-estua dut bezeroekin». Merkataritza gune handien eraginez auzoko denda asko desagertzen ari dira. Intxaurrondoko harakina, hala ere, baikor da eta uste du berea bezalako harategiek etorkizun oparoa duela parez pare. «Kalitatearen eta prezioaren arteko orekari eustea da gakoa». Orain arte lanagatik zaletasun batzuk albo batera utzi behar izan ditu Pako Irastorzak. Behin erretiroa hartuta, haiei heldu nahi die. «Mendizalea naiz, eta bestalde azoketara gustura joango naiz. Lanean aritu naizen bitartean goizean goiz joan behar izan dut ferietara, gero harategian egon behar nuelako lanean hasteko». ... Thu, 14 Jun 2007 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Txaparrene, itxuraldatuta http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-08/p00003019/Txaparrene_itxuraldatuta.htm raul perez Duela egun gutxi bukatu dituzte Intxaurrondo Zaharreko Txaparrene parkea berritzeko lanak. Haur jolas berriak jarri dituzte eta saskibaloi eta futbiton jokatzeko eta skatean aritzeko gunea jarri dituzte. Eserlekuak, zaborontziak eta iturriak ere aldatu dituzte. Zoruaren zati bat ere aldatu dute. Udalak milioi bat euro gastatu ditu lanotan.Aldaketa handiena Garro zubitik gertueneko aldean egin dute. Bertan, bizikletentzako zirkuitua zegoen tokian, skatean aritzeko gunea jarri dute. Endika Arroyo eta Javier Cobo skatezale auzotarrek aldaketa onerako izan dela diote. «Bizikletentzako zirkuitua guztiz zaharkituta zegoen. Tarteka etortzen naiz hona eta oso ondo dagoela iruditzen zait», dio Arroyok. «Lehen zulo modukoa zen inguru hau. Gainera, u itxuradun pistak ez ezik, beste koska batzuk jarri dituzte eta ematen du kalean patinatzen zabiltzala», er... Fri, 08 Jun 2007 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Koruko Ama Birjinako igogailuaren bide malkartsua http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-06/p00007010/Koruko_Ama_Birjinako_igogailuaren_bide_malkartsua.htm raul perez Udal Gobernuak Intxaurrondoko Koruko Ama Birjinako auzunean igogailua jartzeko proiektua aurkeztu zuen urte hasieran. Igogailua ez ezik, zenbait arrapala jarri nahi dituzte. Hainbat auzotarrek ez dute begi onez ikusi egitasmoa eta sinadurak jaso eta bilerak egin dituzte. Herenegun, bilera egin zuten Larrotxenen proeiktua landu duten arkitektoekin eta Udaleko teknikariekin. Odon Elorza alkatea eta Ernesto Gasco Mugikortasun zinegotzia bileran izan ziren. Igogailuak ez du bide erraza izango, Batik bat, kontuan izanik bizilagunek aho batez onartu behar dutela. Auzotar batzuei igogailua jartzeko tokia ez zaie zuzena iruditzen. «Proiektua egin duena ez da auzoan bizi. Igogailua Yeyette etxetik gertu egin beharko lukete Koruko auzunea Monsekin lotzeko, Monsen baitago osasun etxea, arraindegia eta abar». Beste auzotar batek emandako datuen arabera, igogailua jarri nahi duten tokiaren inguruko 21 etxeetatik, gehienek ez dute behar: «Seik ez dute behar, autoa dutelako haien etxeetara iristeko, beste seik eskailerak izaten jarraituko dute, beste bat ez dago proiektuaren alde eta hiruk askoz bide egokiagoa dute etxera iristeko Monsetik joanda». Igogailuko lanek ondoko etxeak kaltetu ditzaketela kexu ziren beste bizilagun batzuk eta zuhaitzak desagertuko direla ohartarari zuenik ere izan zen. ... Wed, 06 Jun 2007 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Apartamentuak egiten ari dira http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-01/p00003824/Apartamentuak_egiten_ari_dira.htm R. Perez » Hego Intxaurrondon, Txara ondoko lursailean, obrak hasi dituzte. Gazteentzako 125 apartamentu egin behar ditu Jaurlaritzak toki horretan. Etxebizitza sailak emandako epearen arabera, bi urte barru bukatuko dituzte: Lanok urtebeteko atzerapena pilatu dute. Fri, 01 Jun 2007 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Odon Elorzari gutun irekia http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-04-26/p00002009/Odon_Elorzari_gutun_irekia.htm b. altzaga, j. beloki, j. lahidalga, r. mendiburu eta j. san roman » intxaurrondo zaharreko auzo elkartea Thu, 26 Apr 2007 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Marrutxipiko auzotarren manifestazioa igandean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-03-21/p00003006/Marrutxipiko_auzotarren_manifestazioa_igandean.htm erredakzioa Igandean, hilak 25, manifestazioa egingo dute Marrutxipitik udaletxeraino, auzo elkarteek deituta. Manifestazioa 12:00etan aterako da auzoko plazatxotik. Auzo elkarteak dioenez, Udalak auzorako edozein proiektu zehaztu aurretik bizilagunen iritzia jaso beharko luke. «Prentsaren bitartez jakin genuen duela gutxi, Udalak ez omen duela egingo aparkalekua autobus biltegiaren aurrean». Auzotarrek ez zuten aparkalekurik egin nahi, baina Udalari erabakia publiko egin aurretik haiei iragarri ez izana egotzi diote. Auzo elkarteak Udalarekin bildu nahi du. Besteak beste, autobus linearen bat zuzenean Grosera iristea eta Mons pasealekuan autoak motelago igarotzea nahi dute . Aste gutxiren buruan Marrutxipiko bizilagunek egiten duten bigarren mobilizazioa izango da. Azkena otsaila bukaeran egin zuten. ... Wed, 21 Mar 2007 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Letamanen aparkalekua egin lezakeela berretsi du Udalak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-03-10/p00003014/Letamanen_aparkalekua_egin_lezakeela_berretsi_du_Udalak.htm r. perez Irutxuloko Hitzak aurreratu zuen bezala, Udalak lur azpiko aparkalekua egin lezake Letamanen, gaztetxearen tokian. Udalak argitalpena bidali berri die intxaurrondotarrei auzoan egin dituen lan nagusiekin eta etorkizunerako aurreikusitako proiektuekin. Argitalpen horretan ageri da Udala inguru horretarako lantzen ari den proiektua: Letaman lurrera bota eta haren lekuan plaza bat egin, eta auzotarren eskaerarik balego, 100 autorentzako lur azpiko aparkalekua ere egingo luke Udalak. Horrekin guztiarekin batera, kultur etxea handitu 300 metro karratu pasatxo gehiago eta auzoko gazteentzako lokalak jarri nahi dituela dio Udalak. ... Sat, 10 Mar 2007 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Manfestazioa Marrutxipin http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-02-25/p00002008/Manfestazioa_Marrutxipin.htm R. Perez Marrutxipiko 100 bat bizilagunek manifestazioa egin zuten atzo auzoaren inguruan. Udalak haiek eskatutako ez duela aintzat hartzen salatu nahi izan zuten. Besteak beste, autobus biltegiaren aurrean aparkalekurik ez egiteko, autobusez Groseko anbulatoriora iritsi ahal izatea eta autobus biltegiaren inguruan oinezkoentzako bidea jartzeko eskatu dute auzotarrek. Udalak herenegun jakitera eman zuen ez duela aparkalekurik egingo autobus biltegiaren ondoan, gune berdea baizik. Sun, 25 Feb 2007 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Zarategi pasealekua eta Txarako biribilgunea eraldatuko ditu Udalak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-02-23/p00003009/Zarategi_pasealekua_eta_Txarako_biribilgunea_eraldatuko_ditu_Udalak.htm r. perez Udalak Intxaurrondoko errepideetan hainbat aldaketa egingo ditu datozen hilabeteetan. Martxoan bertan, Zarategi pasealekua itxuraldatuko du Udalak Zarategin hil ziren amona-bilobak igande goizaldean auto batek harrapatuta. Besteak beste, koska txikiak jarriko dituzte, autoak pasealeku horren inguruan motelago igarotzeko, eta zenbait aparkaleku kenduko dituzte, bai oinezkoek, bai gidariek hobeto ikus dezaten.Bestalde, Udala auzoan beste hainbat aldaketa egiteko plana lantzen ari da. Oraindik ez du guztiz bukatu plan hori, baina dagoeneko Txarako biribilgunea eraldatzea erabaki du. Intxaurrondoko toki arriskutsuenetako bat da hori eta berriki bi oinezko zauritu dira ibilgailu banak harrapatuta. Semaforoak jarriko dituzte eta zebrabide batzuk lekuz aldatuko dituzte Txara inguruan. ... Fri, 23 Feb 2007 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Marrutxipiko bizilagunen protesta larunbatean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-02-21/p00003005/Marrutxipiko_bizilagunen_protesta_larunbatean.htm erredakzioa Marrutxipiko Auzo Elkarteak manifestaziora deitu du larunbat eguerdian. Udalak ez duela haiek eskatzen dutena aintzat hartzen salatzeko deitu dute manifestaziora.Bereziki, autobus biltegiaren aurreko lursailarekin daude kezkatuta auzotarrak. Marrutxipi, Ategorrieta eta Egiako goialdean bizi direnentzat kultur etxea eta kiroldegia egitea nahi dute, baina Udalak lur gaineko aparkalekua jarri nahi omen du toki horretan. Bestalde, autobus zerbitzua hobetetzeko ere eskatu dute; auzoan barrena pasatzen den autobusetako bat Groseko anbulatorioraino iristea nahi dute. Oinezkoentzat Ategorrietara jaisteko bideren bat ere behar dela diote Marrutxipiko bizilagunek, Pilarko aldapan eroriko asko izaten baita. ... Wed, 21 Feb 2007 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO «Duela 25 urte bezala gaude» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-02-21/p00003017/«Duela_25_urte_bezala_gaude».htm raul perez Igande goizaldean auto batek 58 urteko emakumezkoa eta lau urteko haurra harrapatu zituen Zarategi pasealekuan, Txara eta Mons arteko zuzengunean. Amona-bilobak hil egin ziren, istripuaren ondorioz. Ipar Haizea, Intxaurdi eta IZBE auzo elkarteek batzarrera deitu dute gaur, 20:30ean Ipar Haizearen egoitzan, eta biharberriz, kontzentrazioa egingo dute, istripua gertatu zen tokian. Ernesto Gasco Mugikortasun zinegotziak gidariari egotzi dio istripuaren errua. Auzo elkarteen arabera egin beharreko gogoeta sakonagoa da: auzoan oinezkoen segurtasuna bermatze aldera neurriak hartu behar dira. «Duela 25 urte bezala daude auzoko errepideak, nahiz eta askoz jende gehiago bizi den Intxaurrondon. Txarara, gainera, jende asko etortzen da egunero lan egitera, zirkulazioa areagotuz. Udalak zerbait egin behar du. Semaforoak, ... Wed, 21 Feb 2007 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Intxaurra elkarteko danborrada inauterietan aterako da http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-02-03/p00006019/Intxaurra_elkarteko_danborrada_inauterietan_aterako_da.htm r. perez Azken urteetan bezala, aurten ere inauterietan danborrada bat aterako da. Inauterietan danborrak eta kupelak jotzen ateratzeko prest dauden elkarteen artean zozketa egin ohi da. Aurten Intxaurrondoko Intxaurra elkartearen danborradari tokatu zaio. Inauterietako lehen egunean, otsailak 16, joko dute.Intxaurrakoak oso pozik daude. Hasiera batean, bi egunetan ateratzeko asmoa zuten lehen egunean jantzi ofizialekin eta bigarrenean auzoko jaietako jantziekin, baina azkenean lehenengo egunean baino ez dira aterako. Bandera jaitsiera ekitaldian Union Artesanak jo ohi dituen piezak joko dituzte Intxaurrakoek. Debako martxa eta Katiuska-rekin hasiko dute emanaldia, eta ondoren kalerik kale, bandera jaitsierako beste piezen txanda iritsiko da:... Sat, 03 Feb 2007 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Letamanen tokian aparkalekua egitea aztertzen ari da Udala http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-02-01/p00006023/Letamanen_tokian_aparkalekua_egitea_aztertzen_ari_da_Udala.htm raul perez Letaman gaztetxea dagoen tokian plaza eta lur azpiko aparkalekua egitea aztertzen ari da Udala. Aparkalekua auzotarrentzat izango litzateke eta eskaera egonez gero egingo lukete. Larrotxene kultur etxea ere berritu nahi du Udalak. Hori guztia egiteko milioi eta erdi euro bideratu nahi ditu. Aparkaleku faltak buruhausteak eta kezka sortu dizkie aspalditik auzotarrei. Renfek, 2002an, trenbidea Zabaltokitik frontoiraino estaltzeko proiektua mahai gainean jarri zuen eta egitasmo hartan, 254 aparkaleku egiteko aukera jasota zegoen batzuk estalkiaren azpian eta beste batzuk lur gainean. Proiektu hark ez zuen aurrera egin. ... Thu, 01 Feb 2007 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Oposizioak dio Elorzak udal argitalpenak baliatzen dituela http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-01-27/p00005023/Oposizioak_dio_Elorzak_udal_argitalpenak_baliatzen_dituela.htm ion lopez Odon Elorza alkateak Udalaren diruz egindako argitalpenak bere mesederako eta hauteskunde programa iragartzeko baliatzen dituela salatu zuten PPk eta EAJk.PPko Carlos Sancho zinegotziak salatu zuenez, «Udal Gobernuak gaur atzogatikegin duen bileran beste argitalpen bat kaleratzea eta banatzea onartu dute. 80.000 aleko argitalpena izango litzateke eta gaurko Gobernu Batzordean banaketaren prezioa soilik onartu dute. Argitalpenak balio duena aurrerago onartuko dute, eta horrela ez dute lehiaketarik egin behar eta argitalpena eta banaketa egiteko ardurak bere lagunei emango dizkie Elorzak». Bere ustez, Elorzak argitalpen honekin eta Plan Estrategikoaren proiektuak biltzen dituen liburuarekin egiten duen erabilpena guztiz elektoralista da: «Ezin da onartu hau. Plan Estrategikoaren liburuan dagoeneko eginda dauden argitalpenak daude eta baita Udalak ordaindu ez dituenak ere». ... Sat, 27 Jan 2007 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Oposizioak dio Elorzak udal argitalpenak baliatzen dituela http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-01-18/p00004010/Oposizioak_dio_Elorzak_udal_argitalpenak_baliatzen_dituela.htm ERREDAKZIOA Auzoko jaietan jotzen ibili ondoren, Intxaur Txiki haur danborradak lehenengo aldiz joko du San Sebastian egunean. 60 ume inguru izango dira San Sebastian Martxa jotzen eta ibilbidea Valentzia plazan hasiko dute. Adin guztietako umeak bildu dituzte, gainera; txikienek bi urte dituzte eta zaharrenek hamasei. Thu, 18 Jan 2007 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO «Etorkizunean euskaldunduagoa ikusi nahi nuke ikastola» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-12-29/p00003018/«Etorkizunean_euskaldunduagoa_ikusi_nahi_nuke_ikastola».htm raul perez Abenduaren 20a izan zuen Maite Berzosak azken lan eguna. Auzoko ikastolak izandako egoitza guztietan ibili da lanean eta baikor da ikastolaren etorkizunaz: «Lan talde ona da eta gainera, finkoa. Hori abantaila da gauza askotarako». Intxaurrondotar peto-petoa da Berzosa. Intxaurrondo Zaharrean jaio zen eta orain Mons pasealekuan bizi da. Abenduaren 20a izan zen zure azken lan eguna. Nola hartu duzu erretiroa? Pozik ala triste zaude? Oso pozik, erabakia nirea izan baita. Gogoa nuen erretiroa hartzeko. Hala ere, horrek ez du esan nahi gustura ez nengoenik; bizitza erdia daramat irakaskuntzan! Kontua da nekea pilatzen dela eta ideiak hein batean agortu egiten direla. Laburbilduz, uzteko momentua zela. Gainera, jende gazte asko dago lan egiteko prest eta haiei lekua utzi behar diegu. ... Fri, 29 Dec 2006 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO «Itxurazko zerbait nahi dugu» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-12-21/p00007012/«Itxurazko_zerbait_nahi_dugu».htm raul perez Odon Elorzak joan den astean iragarri zuen Intxaurrondoko trenbidearen 175 metro estaliko dituztela. IZBE Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartearen aspaldiko aldarrikapena da trenbidearen 400 metro pasatxo estaltzea. Alkatearen iragarpenak ez ditu auzotar asko asebete. Adifek Renferen azpiegiturak kudeatzen dituen elkarteak tren geltokia egingo du auzoan eta hura bakarrik estali nahi dute 175 metro. IZBEren ustez, Udalak dirua jarri beharko luke trenbidearen gainerako zatia estaltzeko 400 metro pasatxo. Hori adierazteko manifestaziora deitu zuten atzo. 60 auzotar inguruk parte hartu zuten, Zubiaurretik abiatuta.Gogaituta. Horrela daude hainbat auzotar. «25 urte daramatzat auzoan bizitzen eta hau... Thu, 21 Dec 2006 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Parte-hartzearen bandera hartuta, festara http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-12-21/p00010014/Parte-hartzearen_bandera_hartuta_festara.htm ERREDAKZIOA Donostiako Piratek festa egingo dute etzi Letaman gaztetxean. Laugarren urtez egingo dute Pirata Gaua, Parte hartzeruntz, abant! lelopean. 17:00etan Space Mukaki talde lapurtarrak kaleak girotuko ditu eta jarraian bertso saioa izango da Txiki tabernan. 20:00etan zabalduko dute Letaman. Film laburren lehiaketa izango da aurrena eta 22:00etan, Donostiako Lauroba taldeak, Keikek eta Betagarrik kontzertua emango dute. Aurreko urteetan bezala, aurten ere, ateratako dirua aurrerantzean antolatuko dituzten ekintzetara bideratuko dute. Hain zuzen, jai parte-hartzaileak landu nahi dituzte 2007an, ahalik eta eragile gehienekin. Udalak Aste Nagusiaz egindako tailerra kritikatu dute piratek, besteak beste, oraindik ondorioak ez dituztelako jakinarazi. «Zezenketen kontra, egitarau anitzaren alde eta euskararen presentzia eskasa salatzeko egindako iruzkinak ez dituzte ondo hartu. Udalak ideiak pilatu nahi omen ditu. Ideiok haren eskeman sartuz gero ondo, baina bestela ez dituzte kontuan hartu nahi», diote piratek. ... Thu, 21 Dec 2006 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO 2007an hasiko dira Intxaurrondoko gazteentzako apartamentuak egiten http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-12-15/p00005004/2007an_hasiko_dira_Intxaurrondoko_gazteentzako_apartamentuak_egiten.htm raul perez Intxaurrondon gazteentzako 125 apartamentu eraikitzeko lanak 2007ko lehen erdian hasiko dituela dio Jaurlaritzak. Bi urrats eman behar dira, Etxebizitza Sailak dioenez, obrak hasi aurretik. Lehenik, Ondare Zuzendaritzak obrak formalki eman behar ditu. Ondoren, Etxebizitza Saileko zuzendaritzak eta enpresa eraikitzaileak kontratua sinatu behar dute.Jaurlaritzak gogorarazi du proiektua aitzindaria dela, izan ere, apartamentuotan biziko direnek etxebizitzen zenbait ezaugarri elkarlanean zehaztu ahal izango dituzte. Horrek eragin zuen zozketa ohi baino lehenago egitea 2005ko martxoan eta eraikitze prozesua bera atzeratzea, Etxebizitza Sailak dioenez. Apartamentuok 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat dira. Atzerapenaren ondorioz, obrak bukatzen dituztenean bizilagun batzuek 30etik gora urte izango dituzte. Horiek etxebizitza ez dutela galduko ziurtatu du Etxebizitza sailak.... Fri, 15 Dec 2006 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Desadostasuna berretsi dio IZBEk alkateari http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-12-14/p00003005/Desadostasuna_berretsi_dio_IZBEk_alkateari.htm erredakzioa IZBE Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea Odon Elorza alkatearekin elkartu berri da, bereziki trenbidea estaltzeko proiektuaz hitz egiteko. Renfek Zubiaurre inguruan egin beharreko tren geltokiaren gaineko zatia estali nahi du Udalak. Auzotarrek zati handiagoa estaltzea nahi dute eta hori egiteko eskatu zioten alkateari. IZBE gainerako udal alderdiekin ere elkartzen ari da egunotan. EAJ trenbide osoa estaltzearen alde azaldu berri da, eta IZBEk dioenez, PPk ere trenbidea guztiz estaltzearen alde dagoela jakinarazi die. Auzo elkarteak manifestaziora deitu du auzoan asteazkenean, hilak 20, 20:00etan. ... Thu, 14 Dec 2006 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Kiroldegi berria elkarte baten esku uzteko prest http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-11-23/p00003009/Kiroldegi_berria_elkarte_baten_esku_uzteko_prest.htm r. perez Udalak, beste zenbait kasutan egin bezala, lehiaketa publikoa deitzeko asmoa du, Hego Intxaurrondoko Siustegi parkean egingo duten kiroldegiaren kudeaketa kirol elkarte bati emateko. Internacional Kirol Elkartea, hasiera batean, prest azaldu da lehiaketara aurkezteko. Internacional, Intxaurdi eta Intxaurrondoko Pilota Elkartea dira auzoko hiru kirol elkarte nagusiak, eta Internacional prest dago kiroldegiaren kudeaketa bere gain hartzeko. Auzoko beste kiroldegia, Monsekoa, eta Intxaurrondo Zaharreko frontoia kudeatzen ditu Internacionalek. Hala ere, oraindik ere Udalak kiroldegia guztiz zehaztu behar duela azpimarratu dute Internacional Kirol Elkartekoek. ... Thu, 23 Nov 2006 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Gabonen inguruan emango dituzte Marrutxipiko etxeak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-11-23/p00003027/Gabonen_inguruan_emango_dituzte_Marrutxipiko_etxeak.htm raul perez Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak datorren hilabetean emango ditu Marrutxipiko babes ofizialeko etxeak. Babestutako 135 etxebizitza egin dituzte Marrutxipin, Fernando Sasiain kalean, Tranbia Konpainiaren egoitzaren pare-parean; haietako 80 jabetzan emango dituzte eta gainerako 55 etxebizitzak sozialak izango dira. Etxebizitza sozialak, babes ofizialekoak bezala, Jaurlaritzak zotz egin ditu, baina salmentan eman beharrean, bost urterako emango ditu, errentan. Zortzi eraikin egin dituzte.Jaurlaritzak 2003ko uztailean zozketatu zituen etxebizitzok eta 2004ko martxoan hasi zen Sukia enpresa eraikitzailea etxeak egiten. Zozketan etxebizitza tokatu zitzaienek duela egun gutxi ikusi dituzte etxebitzak, eta abenduan, edo beranduenez urtarrilean, haien etxeetan sartu ahal izango direla jakinarazi diete. ... Thu, 23 Nov 2006 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Trenbidearen estalketaz, haserre alkatearekin http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-11-22/p00004004/Trenbidearen_estalketaz_haserre_alkatearekin.htm erredakzioa IZBE Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkarteak kontzentraziora deitu du, gaur 20:00etan, Zubiaurreko zubian. IZBEko kideek diotenez, Odon Elorza alkateak ez du emandako hitza bete nahi. IZBEkoen hitzetan, maiatzean udaletxean izandako bileran, alkateak agindu zien trenbide osoa estaltzeko proiektua eskatuko zuela, Zabaltokiko zubitik Txaparrene parkeko frontoiraino: «Komunikabideen bitartez, ordea, jakin dugu eskatutako proiektuak ez duela agindutakoa betetzen. Renfek geltokia egingo du, eta gutxi gorabehera hura baino ez dute estaliko». Auzo elkarteko kideak oso haserre daude alkatearekin: «Ez dugu lardaskeriarik nahi. Dena estal dezaten nahi dugu. Hau da, alkateak emandako hitza bete dezan». ... Wed, 22 Nov 2006 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Lapurretak izan dira Intxaurrondon http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-11-18/p00003010/Lapurretak_izan_dira_Intxaurrondon.htm erredakzioa Azken egunotan, gutxienez, bi tokitan lapurtu dute eta beste batean lapurreta egiteko saiakera egin dute. Auzotarrak kezkatuta dabiltza aspalditik eta segurtasun eza salatu izan dute. Azken egunotako gertaerek egonezina areagotu besterik ez dute egin.Joan den astean okindegi eta ileapaindegi banatan lapurtu zuten. Baso Txikiko Marisa ileapaindegian gauez sartu ziren; kristala apurtu zuten barrualdera sartzeko eta dirua lapurtu zuten. Galizia kaleko Ogi Berri okindegian, bestalde, langile baten zorroa ostu zuten, joan den astean ere. Azkenik, asteartean,gizonezko bat Baso Txikiko tabako dendan sartu zen 12:00ak aldera pistola bat eskuan zuela, baina estankoko arduradunetako batek azaldu duenez, ihes egin zuen ezer lapurtu aurretik. ... Sat, 18 Nov 2006 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Ertzaintzaren etxean, bulegoen eraikina http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-11-18/p00007005/Ertzaintzaren_etxean_bulegoen_eraikina.htm erredakzioa Intxaurrondon Ertzaintzak zuen egoitzari erabilera emango diote zazpi urte ingururen ondoren. Duela zazpi urte inguru hutsik dago eraikin hori eta Jaurlaritzarena denez, bertan Ogasun eta Administrazio Publiko Sailaren bulegoak jartzeko baimena eskatu dio Udalari. Atzo egin zuten Udal Gobernuaren bileran, lehenengo oniritzia eman zioten proiektuari. Hala ere, Jorge Letamendia hirigintza zinegotziak esan zuenez, «oraindik proiektua zehaztu egin behar da eta bilerak egin beharko ditugu Jaurlaritzarekin gaia zehazteko». Intxaurrondoko eraikina egoera txarrean dago azken urte hauetan. Horrela berretsi du Peio Garcia Amiano Intxaurrondoko Gastronomia Asteko zuzendariak: «Guk zenbait urtetan erabili izan ditugu eraikin horretako areto batzuk Gastronomia Asteko materiala gordetzeko baina azken urtean hain gaizki zegoenez, ez genuen e... Sat, 18 Nov 2006 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Auzokideak kultur etxe eta kiroldegiarekin ados daude http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-11-12/p00003001/Auzokideak_kultur_etxe_eta_kiroldegiarekin_ados_daude.htm r. perez Hego Intxaurrondoko Intxaurdi elkarteko kideak alkatearekin, Kirol zinegotziarekin eta Kirol Patronatuko zuzendariarekin elkartu berri dira, Siustegi parkean Udal Gobernuak egin nahi dituen kiroldegiaz eta kultur etxeaz hitz egiteko. Ondoren, hitz egindakoaz beste auzo elkarteekin ere aritu dira, eta oro har, ondo hartu dute Gobernuaren egitasmoa. Intxaurdik zenbait eskaera egin zizkion Udalari. Esaterako, Siustegin egin beharreko eraikinean auzo elkarteentzako biltegia jartzea. «Inauterietarako eta kaldereroetarako tresnak hala moduz ditugu eta biltegia beharrezkoa dugu. Alkateak baiezkoa eman zigun». Belar artifizialeko futbol zelaia egiteko ere eskatu zuen Intxaurdik Intxaurdi Kirol Elkartearen eskaera nagusia ere bada, baina ez omen dago nahikoa lekurik. ... Sun, 12 Nov 2006 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Gora eta behera, Lau Haizetan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-11-06/p00002006/Gora_eta_behera_Lau_Haizetan.htm raul perez Iñaki Lopetegik eta Paki Lizasok irabazi zuten atzo I. Lau Haizeta herri lasterketa. Intxaurrondoko Internacional Kirol Elkarteak sortu du proba eta hainbat lasterkarik Behobia-Donostiara begira azken proba bezala hartu zuten. Korrikalariak Garbera merkataritzagunearen aparkalekutik atera ziren. Otxoki pasealekuko bidegorria hartu zuten ondoren eta bertatik Lau Haizetarantz abiatu ziren. San Markoseko bidearen zati bat ere egin behar izan zuten eta helmuga, irteera bezala, merkataritzaguneko aparkalekuan izan zuten. 10 kilometro orotara. Pasai Donibaneko Iñaki Lopetegik lasterketaren burua hartu zuen hasi eta berehala. Intxaurrondoko Ander Otegi izan zen Lopetegi jarraitzen ahalegindu zen bakarra, baina piskanaka pasaitarra aldea handitzen joan zen. Azkenean minutu eta 25 segundoko aldea izan zen lehen bi sailkatuen artean. Amara Berriko Imanol Gonzalez hirugarren sailkatu zen. Bi donostiar igo ziren, beraz, podiumera gizonezkoetan. ... Mon, 06 Nov 2006 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Txaparrene parkea berritzeko milioi bat euro gastatuko du Udalak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-11-04/p00004010/Txaparrene_parkea_berritzeko_milioi_bat_euro_gastatuko_du_Udalak.htm i. lopez Gobernu Batzordearen atzoko bileran Intxaurrondoko Txaparrene parkearen berrikuntzari oniritzia eman zioten. Renfeko trenbidearen alboan dagoen parkea berrituko duela baieztatu zuen Odon Elorza alkateak: «Intxaurrondo Zaharrean oso garrantzitsua den Txaparrene parkearen garaia heldu da eta horrela erabaki dugu Udal Gobernuan. Parke handia da Txaparrene eta azken urteetan hondatu diren hainbat zati ditu. Horregatik, konponketak egitea behar-beharrezkoa da».Udal Gobernuak atzoko bileran parkeko berritze lanak egiteko lehiaketa deitzea onartu zuen. Lanek milioi bat euroko aurrekontua izango dute; Elorzaren iritziz, oso aurrekontu handia: «Tamaina honetako lanetan aurrekontu txikiagoak erabili izan ditugu, baina Txaparrene parkean egin beharreko lanak garrantzitsuak direnez, diru hori gastatu beharko dugu». Parkeko lurra guztiz aldatuko dute, zenbait tokitan oso hondatuta dagoelako. Parkeko hiri-altzari guz... Sat, 04 Nov 2006 01:00:00 +0100 INTXAURRONDO Lourdes Enean etxe gehiago ez egiteko, 271 sinadura http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-28/p00009018/Lourdes_Enean_etxe_gehiago_ez_egiteko_271_sinadura.htm raul perez Joan den hilean Lourdes Enea lursailaren inguruko zenbait bizilagunek gutuna bidali zioten alkateari, bertan etxe gehiago eraiki ez ditzaten eskatzeko. Aste honetan bertan beste gutun bat bidali diote gauza bera eskatzeko. Oraingoan, baina, etxe gehiago egitearen kontra dauden 271 bizilagunen sinadurak ere bidali dizkiote alkateari. Lursaila kongregazio batena da. Bi etxe eta frontoi txiki bat daude barruan, besteak beste. Udalak kongregazioarekin negoziatu eta lursaila eros dezan nahi dute gutuna sinatu dutenek, «auzotarrek eta donostiar guztiek inguru horretaz goza dezaten». Udalak, baina, ez omen du lursaila erosteko asmorik; bizilagunen arabera, lursailaren kalifikazioa aldatu nahi du Udalak. Hori eginez gero, kongregazioak enpresaren bati saldu ahal izango lioke, etxebizitzak egin ditzaten. ... Sat, 28 Oct 2006 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Lourdes Enea erosteko eskatu diote alkateari http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-09/p00002005/Lourdes_Enea_erosteko_eskatu_diote_alkateari.htm r. perez Hainbat auzotarrek Lourdes Enea lursaila erosteko eskatu diote Udalari. Odon Elorza alkateari gutuna bidali diote hori eskatuz.Lourdes Enea lursail handia da, Zubiaurre eta Garro zubien artean dago eta kongregazio batena da. Bi etxe daude lursail barruan; hutsik daude kongregazioko kideak duela 10 bat urte bertatik joan zirenetik. Frontoi txiki bat, kirol gunea eta 2.000 metro karratuko gune berdea ere badago. Auzotarrek Udalari lursaila erosteko eskatu diote, ekipamenduren bat egin dezan. Uste dute Udalak ez lukeela diru asko xahutu beharko lursaila erosteko. Erosteko asmorik ez badu, behintzat lursailaren kalifikazioa ez aldatzeko eskatu diote alkateari gutunaren bitartez. Plan Orokorraren arabera, Lourdes Enean ezer egitekotan, ekipamenduak egin beharko lituzkete. Auzotarrek dioetenez, Udalak kalifikazioa aldatu nahi du, kongregazioak lursaila saldu eta hura erosten duenak salmenta libreko etxebizitzak eraiki ditzan. Beti ere auzotarren arabera, hirigintza operazio horretatik Udalak etekina lortuko luke eta etekin hori Letaman lurrera botatzeko eta Larrotxene kultur etxea handitzeko erabiliko luke. Auzotarrak ez daude horrekin ados. Larrotxene hobetu behar dela diote, baina ez dute nahi hori aitzakia gisa erabiltzea Lourdes Enea etxebizitza gune bihurtzeko. ... Mon, 09 Oct 2006 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Intxaurrondoko Siustegiko proiektua berretsi du Udalak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-07/p00003026/Intxaurrondoko_Siustegiko_proiektua_berretsi_du_Udalak.htm ion lopez Intxaurrondotarrek igerilekuak eta kultur etxe berria izango dutela aurreratu zuen Odon Elorza alkateak. Siustegi parkean Intxaurrondo Hegoa eskolaren atzealdean egingo dute eraikin berria. Elorzak azaldu zuenez, kiroldegia eta kultur etxea elkartuko dituzte bertan. Intxaurrondon Monseko kiroldegia badago ere, auzoak ez du igerilekurik. Horregatik, egoitza berrian Zuhaiztiko kiroldegiaren antzeko igerilekuak eraikiko dituztela esan zuen alkateak. Honez gain, kiroldegietako gimnasioak eta gainontzeko instalazioak izango ditu. Kultur etxeari dagokionez, Hego Intxaurrondori zerbitzua emango dio zentru berriak. Azken urteetan Txara gunearen azpialdeko kultur etxeak eskaini dizkio zerbitzua, baina hau txikia gelditu dela onartu zuen. Udal Gobernuak proiektu honen lehiaketa abian jartzea onartu ... Sat, 07 Oct 2006 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Niko eta Perikoren abenturak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-07/p00010004/Niko_eta_Perikoren_abenturak.htm antzerkia » Niko eta Periko pailazoen abenturekin arratsalde atsegina pasatzeko aukera izango dute gaur haurrek. NOIZ: 18:00etan. NON: Intxaurrondo Berri kultur etxean. Sat, 07 Oct 2006 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Intxaurrondo Hegoa ikastetxea handitzeko lanak hasi dituzte http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-06/p00003023/Intxaurrondo_Hegoa_ikastetxea_handitzeko_lanak_hasi_dituzte.htm raul perez Intxaurrondo Hegoa ikastetxe publikoa handitzeko lanak hasi berri dituzte. Oraingo eraikinaren gainean beste solairu bat egingo dute. Horretarako, garabi handia jarri dute jolastokietako batean. Langileen etxolak ere jarri dituzte toki horretan. Ikastetxearen albo batean hesiak jarri dituzte, inor garabia dagoen tokira sar ez dadin. Obrak duela egun gutxi hasi dituzte eta urte eta erdi inguru beharko dute handitze lanak bukatzeko. Hau da, litekeena da obrak 2008-2009 ikasturterako bukatuta egotea. Eskolako arduradunek espero dute obrek eguneroko martxan eragozpenik ez sortzea. Ikastetxea 2001ean zabaldu zuten. Iaz ikastetxeko eta gurasoen ordezkariak Hezkuntza Saileko ordezkariekin elkartu ziren behin baino gehiagotan, ikastetxea handitu zezaten eskatzeko. Azkenean, Hezkuntza Sailak konpromisoa hartu zuen handitze lanak egiteko. Ikastetxeak toki falta izan du hasieratik. Horren lekuko, jolastokian ipinitako aurrefabrikatutako eraikina. Eraikin horretan irakasleen gela, erabilera anitzeko gela eta psikomotrizitate gela daude. ... Fri, 06 Oct 2006 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO Jaiak, indarberrituta http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-09-14/p00003016/Jaiak_indarberrituta.htm raul perez Gaur hasiko dira Intxaurrondo Zaharreko festak. Jai Batzordea gogotsu dabil. Horren lekuko, festak indartzeko egindako ahalegina. Duela urte batzuk, auzoko festetan Lizardiko aldapako jaitsiera egiten zuten eta aurten berreskuratuko dute. Bestalde, larunbat arratsaldean, denetarik izango da Sagardo Egunean. Hori gutxi balitz, igandeko mus txapelketako sariak inoiz baino potologoak izango dira.Jaitsierari dagokionez, bihar arratsaldean izango da. Auzoan barrena tabernaz taberna ibiltzeko gonbitea egin die Jai Batzordeak auzotar guztiei Intxaurrondo is diferent friki poteoa izena jarri diote biharko hitzorduari. Poteo horrentan, Lizardiko aldapatzarra ere igoko dute eta bukatzeko, aldapa jaitsiko dute. Auzotarrek irudimentsu jokatu eta karroza modukoak eraman ditzaten nahi du Jai Batzordea... Thu, 14 Sep 2006 01:00:00 +0200 INTXAURRONDO