Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info hitzako albiste zerrenda irutxuloko eu Mon, 12 May 2008 00:09:25 +0200 60 Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info/rss/logo.gif irutxulokohitza.info Itxura txarra igoerako kanporaketen aurretik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00002002/Itxura_txarra_igoerako_kanporaketen_aurretik.htm Plus Pujol Lleidak, Bruesa Gipuzkoa Basketek LEB Ligako azken partidatan izan dituen gabezia guztiak agerian jarri zituen ostiral gauean. Igoerarako kanporaketetan donostiarren arerioetako bat izan daitekeen taldearen aurka, Bruesak ez zuen batere itxura onik eman eta zaleak kezkatzen hasteko moduko zenbait jarrera azaldu zituen Illunbeko kantxan. Lleida izan zen partidako une guztietan erritmoa markatu zuena. Defentsan oldarkortasun handiagoa erakutsi zuen eta erasoan dohai gehiago erakutsi zituen Bruesak baino. Hala ere, Bruesak kalitate izugarriko jokalariak dituela erakutsi zuen eta ez gaizki jokatuta ere, partida irabazteko aukerak izan zituen, minutu bat faltan aurretik jarri bait zen markagailuan. Kezkatzeko moduko jarrera Bruesa Gipuzkoa Basketek ACB Ligara igo nahi badu, kalitatea erakusteaz gain, beste zerbait gehiago erakutsi beharko du kanporaketetan. ... Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Adiskidetasuna, beste baterako http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00002007/Adiskidetasuna_beste_baterako.htm Cadizeko jarraitzaileek begiko dituzte hainbat tokitan, bere alaitasunagatik, eta taldea sutsuki eta baldintza guztietan defenditzen dutelako. Realeko zaleek, adibidez, harreman hobea dute haiekin Andaluziako beste zalego gehienekin baino. Hala ere, oker daude gaur Ramon de Carranzan harrera beroa eta txirigota gisako lehia espero dutenak. Reala ez dago txantxatarako, gaurko emaitzak asko baldintzatu dezakeelako klubaren etorkizuna. Cadizek, berriz, jaitsiera lau puntura dauka. Oso zaila dirudi Raul Procopioren taldea 2fraq14;B mailara jaistea, baina klubaren inguruak hil ala bizikotzat jo du gaurko neurketa. Ondorioz, adiskidetasuna ez, lehia bizia eta gogortasuna izan beharko luke gaurko ezaugarri nagusia. Gogoratu besterik ez dago Realak Ramon de Carranzan jokatutako azkena. 2005/06 denboraldiko 36. jardunaldia zen, eta bi taldeak zeuden mailari eusteko borrokan. Txuri-urdinek gorriak ikusi zituzten puntu bat lortzeko, harmailetako giro gaiztoa --irain eta jarrera txarrez jositakoa-, Cadizeko jokalarien joko zikina eta epailearen lan eskasa zirela eta. Reala ez da inoiz eroso sentitu Ramon de Carranzan. Partidarik ez du irabazi bertan, eta Ligak irabazi zitueneko garaiko emaitzak ere txarrak dauzka. Espainia hegoaldeko zelaitan historikoki izan dituen zailtasunen adibide garbia da. Baina estatistikek ezer gutxirako balio dute, aurten, esaterako, Andaluziako zelaitan galdu gabe dagoelako taldea. ... Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Gonzalez sailkatu da finalerdietarako http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00003006/Gonzalez_sailkatu_da_finalerdietarako.htm Gora behera handiko partida izan zen Sebastian Gonzalezek eta Martinez de Irujok Atano III.ean jokatu zuten partida. Hogeina berdinduta edozeinek irabaz zezakeen norgehiagoka. Martinez de Irujok harmailetan bildutako zaleen bultzada bazuen ere, ezin izan zion tentsioari eutsi eta Gonzalezek lortu zuen finalerdietarako txartela. Partidako tanto gehienetan aurrelari nafarra zen nagusi. Martinez de Irujok pilota mugitzeko duen erraztasunari esker, 12 tanto egin zituen jarraian, markagailuan erabakiorra zirudien aldea ezarriz (4-12). Irujok, ordea, tantoak irabazteko adina erreztasun du tantoak galtzeko. Horren ondorioz, ezerezean utzi zuen lortutako aldea. Irujok tantoak galdu bai, baina Sebastian Gonzalezek ere defentsan trebea dela eta tantoak bukatzeko baliabide handiak dituela erakutsi zuen. Era horretan, 12na berdindu bakarrik ez, bost tantoren aldea lortu zuen (17-12). ... Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Akabak ez ditu Bidebietako zaleak garaipenarekin agurtu http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00003007/Akabak_ez_ditu_Bidebietako_zaleak_garaipenarekin_agurtu.htm Akaba Bera Berak bosgarren postuan bukatuko du denboraldia. Rocasa Remudasen aurka etxeko azken partida jokatu aurretik, galduta ere bosgarren postuari eutsiko ziotela argi zuten jokalariek. Honenbestez, tentsiorik gabe jokatu dute partida. Rocasa Remudasek, aldiz, Europan sartzea du jokoan eta ez zuten partida galdu nahi. Rocasakoek euren helburua beteta Europa hurbilago dute. Akabak sailkapena erabakita badu ere, Bidebietako zaleei agur esateko modu egokia zitekeen Rocasa garaitzea. Etxeko jokalariek, ordea, ezin izan zuten markagailuan aurrea hartu. Atsedenaldirako lau goleko aldea zuen Rocasak, 13-17. Akabakoek ez zuten defentsan nagusitasuna erakusten eta Rocasakoek sei goleko aldea lortu zuten. Bidebietakoak ez ziren emaitzarekin konforme eta orduan erakutsi zuten eskubaloian jokatzeko duten trebezia. 24-25 gol bakarrera jarri ziren Akabako jokalariak. ... Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Euskal Herriari itzulia eman diote igerian Paco Yoldin http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00003009/Euskal_Herriari_itzulia_eman_diote_igerian_Paco_Yoldin.htm Hego Euskal Herriko lau hiriburuak igerian lotu dituzte Easo taldeak antolatutako igeriketako Euskadiko Sei Orduetan. Hegoaldeko lau hiriburuen artean 361 kilometro daude eta aurten lortu dute jarritako helburua. Easoren probara hurbildu diren igerilariek 365, 5 kilometro egin dituzte Paco Yoldi igerilekuan. Goizeko bederatzitan hasi zuten froga eta 15:00etan bukatu zuten. Sei ordutan 233 igerilarik hartu zuten parte, batzuk beste batzuk baino marka hobeak eginez, baina atzoko jaialdian parte hartzea zen garrantzitsuena eta horretan ere, arrakasta itzela lortu zuten. Adin guztietako igerilariak uretan Parte hartu zuten 233 igerilarietatik gazteena lau urteko Naroa Altuna Alonso izan zen eta mutiletan sei urteko Oier AltunaAlonso anaia. Zaharrena, 83 urteko Juan Jose Narvaez Fernandez izan zen eta emakumezkoetan 74 urteko Nieves Aramendi. ... Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Beirateen etorkizun iluna http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00004011/Beirateen_etorkizun_iluna.htm Jai Alaitik gora, aldaparen erdialdean, eskubiko bazterrean», horrela ematen ditu Javier Martinezek bere tailerrera joateko azalpenak. Erraza da ikustea, argibidei jarraituz gero, bestela, horman itsatsitako azulejuek bakarrik ematen dute lantegiaren berri. Bigarren begiratuan ordea, bisitariari pista txiki bat emango dion beste detailea dago, tailerraren ateak beirateak, edo bidrierak, ditu. Hori eta aipatutako azulejuetan jartzen duela «Vidrieras Morillas» . «Duela 23 urte erretiratu behar zuen Morillas izeneko bati erosi nion tailerra, eta izena mantentzeak merezi zuela pentsatu nuen». Martinez Donostian gelditzen diren beirate egile bakarrenetakoa da, «oker ez banago Grosen beste bat dago. Bera eta biok besterik ez gaude». 34 urteko eskarmentua ... Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Zurriola ikastolaren festa http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00005003/Zurriola_ikastolaren_festa.htm Groseko Ramon Maria Lili kalean sortutako ikastolak 40 kandela itzali zituen atzo. Eguraldia ez zuten lagun izan Zurriola ikastolaren eguna ospatzera joan zirenek baina hala eta guztiz ere, aurreikusitako egitarauarekin aurrera egin zuten. Goizean Kursaaleko zubian ongi etorria egin zioten Barandiaran Lizeoari, bi hezkuntza zentruen bat egitea ospatzeko, eta Zurriola pasealekutik, ikastolaraino kalejira egin zuten. Zurriolako ikasleek agurra dantzatu eta ikastolaren sorreran parte hartu zuten zenbait lagun omendu zituzten, Kontxita Beitia eta Maite Garagorri irakasleak, besteak beste. Kontxita Beitia, Zurriolak lokala lortu baino lehen, bere etxean hasi zen eskolak ematen eta Maite Garagorri ere Ramon Maria Liliko lokaleko lehenengo irakasleetakoa izan zen. «Ni ez nintzen bakarra izan. Mari Tere eta Maite han izan ziren nirekin. Garai hartan ez genuen ikastolaren eguna ospatzen. Pozik gaude hemen egoteagatik», esan zuen Kontxita Beitiak. ... Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA «Ikastolaren urte guztiak barru-barruan sartuta dauzkagu» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00005005/Ikastolaren_urte_guztiak_barru-barruan_sartuta_dauzkagu.htm Bere etxean hasi zen ezkutuan haur txikiei eskolak ematen eta hor hasi zen Zurriolaren proiektua. Ordutik hona Kontxita Beitiak ez du sekula ikastolarekin harremana galdu. Nolakoak ziren hasierako urteak? Lanean egunerokotasunean ari direnak ez dira urtemugez konturatzen baina sortzaileok urteak barru-barruan sartuta dauzkagu. Sorrera oso gogorra izan zen. Ilusioz beteriko proiektua zen, baina oso momentu txarra zen. Bi salbuespen egoera bizi genituen urte hartan bertan. Bilerak egiteko ere ez ginen gai, ez geneukan lekurik. Etxeetan egiten genituen baina taldeka sartzen baginen hori ere debekatuta zegoen. Hala eta guztiz ere abian jartzea lortu genuen 68an eta oso pozik gaude ikastolak egin duen bidearekin. Amets bat egia bihurtu da. Nortzuk izan zineten lehenengo irakasleak? Mari Tere Lola, Maite Garagorri eta ni neu. Ni nire etxean hasi nintzen eskolak ematen. Lokal bat lortu genuenean nolabait euskararen plazaratzea izan zen. 66. urtean neure buruari galdetu nion, gela batean ezkutatuta jarraitu beharko al dugu bizitza osoan? Gainera ordurako Jakintza eta Ikasbide ikastolak sortuta ziren. Grosen ere gai izan behar ginen ikastola bat aurrera ateratzeko. Ińaki Alkainek lagundu zidan nire asmoa abian jartzen. Jende mordoa inplikatu zen. 68an lortu genuen Ramon Maria Liliko lokala. Bentilaziorik eta argirik gabe eta azkenean Villa Sacramentora joan ginen, gaur arte. ... Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Zaborra Bizkaira eramatea ez dela konponbidea uste du San Markoseko Mankomunitateak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00006001/Zaborra_Bizkaira_eramatea_ez_dela_konponbidea_uste_du_San_Markoseko_Mankomunitateak.htm Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiek akordioa sinatu zuten ostegunean, urtean 25.000 tona zabor Gipuzkoatik Bizkaira bideratzeko. Hitzarmena 2012. urtean, Zubietako errauste planta martxan jarri arte indarrean egongo da. Hitzarmenak San Markos zabortegia ixtea ahalbidetuko duela iragarri zuen Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak. San Markos Mankomunitateko arduradunek ez dituzte Foru Aldundiaren neurriak begi onez ikusi. «Zaborra Gipuzkoatik Bizkaira eramatea adabaki edo partxe bat da, errauste planta sustatzen duen ereduak denbora irabaz dezan». Erraustea baino, murriztu, berrerabili eta birziklatzea dira, San Markos Mankomunitateko arduradunen iritziz, zaborraren arazoari irtenbidea bilatzeko hiru ardatzak. Markel Olanoren helburu bakarra errauste planta eraikitzea dela diote. Ahaldun nagusiak proposatzen dituen neurriak ez direla behar beste eraginkorrak azaldu dute. «Gaikako bilketa eraginkor batez 3 urtetan Gipuzkoan nahastuta biltzen den zaborra %70 murriztu daiteke». ... Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Juan Jose Rego eta hiriko beste preso batzuen egoera salatu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-11/p00006005/Juan_Jose_Rego_eta_hiriko_beste_preso_batzuen_egoera_salatu_dute.htm Hiriko euskal presoek bizi duten egoera salatzeko agerraldia egin du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Presoak laguntzeko egiten duten ahalegina zapuzten saiatzen direla aldarrikatu dute Bulebarrean bildutako kideek. Gogoan izan dute, besteak beste, Juan Jose Rego presoaren osasun «egoera larria» eta Txomin Troitińoren «bahiketa egoera». Errepresioari ezetz esateko Bilbon maiatzaren 17an izango den manisfestaziora hurbiltzeko deia egin dute. Juan Jose Rego osasun egoera larrian Hiriko hainbat presoren egoera larria bada ere, Txomin Troitińo eta Juan Jose Regorena bereziki larria dela gogoratu dute Amnistiaren Aldeko Mugimeduko kideek. Juan Jose Regok 69 urte ditu eta «larriki gaixorik dago. Bere osasun egoera larria izanda ere, ukatu egin zaio kaleratzea ez ezik, hurbiltzea ere», esan du Iratxe Retolazak. Kartzelan ez duenez konfidantzazko medikurik ondoan, ezin dituela diabetesa zein hipertentsioa xamurtzeko beharrezko neurriak hartu gaineratu du Amnistiaren aldeko mugimenduko kideak. ... Sun, 11 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Uliari kontu egiteko garaia http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00002547/Uliari_kontu_egiteko_garaia.htm Ulia izan zen Hiriko Ingurumen Aholku Batzordeak antolatu zuen lehen hitzaldi monografikoaren ardatza. Batzordeko kidea den Ramon Elosegik aurkeztu zituen mendia ikutzen duten legeak eta udal egitasmoak . Ondoren etorkizunerako hainbat proposamen mahaigaineratu zituen ere. Hitzaldia donostiar guztiei irekita zegoen; baina, banako batzuk azaldu baziren ere, bertaratu ziren gehienak udal teknikariak, kontseiluko kideak edota talde ezberdinetako ordezakriak izan ziren, besteak beste, Haritzalde, Eguzki talde ekologistak edota Uliako auzo elkartea. Gune bat legedi asko Itsas bazterrean dagoelako lege askok eragiten diote Uliari: Europako Batasunekoak, Espainiakoak, Euskal Autonomia Erkidegokoak eta baita udal araudiak ere. Horrek guztiak, eta beti ere Ramon Elosegiren arabera, erakundeen arteko koordinazioa eskatzen du. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Eskola atarian koskadun zebrabideak jartzeko eskatu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00003005/Eskola_atarian_koskadun_zebrabideak_jartzeko_eskatu_dute.htm Igeldoko guraso elkarteak haurren segurtasuna bermatzeko eskatu dio Udalari. Urtetan eskola plaza ondoan egon zen, baina 2007ko otsailetik, hau da, eskola berria inauguratu zutenetik, haurrek errepidea gurutzatu behar izaten dute eskola eta plazaren arteko joan-etorriak egiteko. Guraso elkarteak dioenez, garai batean ez bezala plazan autoak aparkatuta daude, eta hori dela-eta haurrek ez dute ondo ikusten autorik ote datorren errepidea gurutzatzeko orduan.Eskola tokiz aldatu zutenean, neurriak hartzeko eskatu zioten Udalari. «Koskadun zebrabideak jartzeko eskatu genuen, autoak barrena motelago igarotzeko. Udalak baina, ezetz erantzun zuen, zebrabide horiek autobusentzako kaltegarriak direla arrazoituta. Gu ez gaude horrekin ados hiriko toki askotan baitaude horrelakoak. La Perlaren aurrean daudenek ez al dute autobusen joan-etorria eragozten». Autobusa goranzko norabidean ez da kaskoan sartzen, baina beherantz, bai. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 IGELDO Lorategi Hiriko enpresak ixteko eskatu dio Udalari auzo elkarteak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00003008/Lorategi_Hiriko_enpresak_ixteko_eskatu_dio_Udalari_auzo_elkarteak.htm Loiolako auzo elkarteak salaketa aurkeztu zuenUdaleko Ingurumen sailean auzoaren sarreran, Lorategi Hirian, dauden hiru enpresak ken ditzan. Hiru enpresok eraikuntzarekin lotuta daude eta kultur etxearen pareko aparkalekuaren ondo-ondoan daude. Auzo elkarteak salaketan arrazoitu zuen enpresetako bik ez zutela baimenik eta bestearen baimena ez zetorrela at egiten zuen lanarekin. Udaltzaingoak enpresetako bat itxi zuen duela egun batzuk , eta auzo elkarteak Udalak beste bi enpresekin beste hainbeste egitea nahi du. «Baimenik ez duten enpresak itxi egin behar dira; ez zaie zertan eman epe bat araudiari egokitzeko». Aspaldiko eskaera Auzo elkarteak dioenez, aspaldi jo zuten Udalera, enpresa hauen gaiari hel ziezaion, «baina gure saiakerek ez dute batere arrakastarik izan. Gure buruari honako galdera hau egiten diogu: posible litzateke hau hiriko beste tokiren batean gertatzea ala bakarrik hiriaren kanpoaldean gertatzen da?». ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Antigua-Luberriren 'Spring Day for Europe' http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00003009/Antigua-Luberriren_Spring_Day_for_Europe.htm Europako Eguna edo Spring day for Europe da maiatzak 9. Horren harira, erakusketa berezia egin zuten atzo Antigua-Luberri institutuan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxillergoko hainbat ikaslek lan ugari egin dituzte ikasturtean zehar eta horien bilduma jarri zuten atzo erakusgai. Europako Batasuneko herrialde guztietako posterrak eta Europako hizkunta gutxituez proiektuak egin dituzte, Europar Batasunari buruzko bloga sortu dute... ELOSen barruan Europar dimentsioa ikastetxean sartzea izan da helburuetako bat Antigua-Luberrirentzat sorreratik eta bide horretatik, hamaika jarduera egin izan dituzte. Esate baterako, ikasle trukaketak Alemaniako ikastetxeekin edo eskola arteko egitasmoak Alemania eta Estoniarekin. Jarduera guzti-guztiak ingelesez egiten dituzte. Hori horrela, Hezkuntza sailak ELOS Europako ikastetxeen sarean. sartzeko proposamena egin zion Antigua-Luberri institutuari eta eskolak baiezkoa eman zuen. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sei eskola daude ELOSen barruan eta Antigua-Luberri da horietako bat. Sare horretan dauden eskolek ezaugarri komunak dituzte: hainbat hizkuntz irakastea, Europarekin lotura duten gaiak curriculumean sartzea eta abar. Bilera batean bururatu zitzaien maiatzaren 9aren ildotik sei eskolek ekimen komun bat egitea eta informazioa trukatzeko blog bat sortzeari ekin zioten. Landutakoa ikusi ahal izan zen atzo. Beti ere, Europara begira. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 ANTIGUA 100 ikastaro bilduko ditu aurtengo EHUren Uda Ikastaroen XXVII. edizioak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00004001/100_ikastaro_bilduko_ditu_aurtengo_EHUren_Uda_Ikastaroen_XXVII._edizioak.htm Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen Uda Ikastaroen XXVII. edizioa aurkeztu zuten atzo Miramar Jauregian. Ekitaldian Tontxu Campos Jaurlaritzako Unibertsitate sailburuak, Cristina Uriarte EHUko Gipuzkoako campuseko errektoreordeak, Ricardo Etxepare Ikastaroetako zuzendari ohiak eta Jose luis de la Cuesta zuzendariak parte hartu zuten. Ekainaren 24an izango da ikastaroen lehenengo ekitaldia eta Irailaren 10an azkena. Bi data hauen artean 100 ikastaro egingo dira eta horietan 6.000 ikasle izatea espero dute arduradunek. Lau ardatz nagusi Lau multzotan banatu dituzte ikastaroak eta atal bakoitza jakintzaren erabilera bati egotzi diote: Bizitzeko ikasten, Elkarbizitzeko ikasten, Aurrera egiteko ikasten eta Irakasten ikasten. Tontxu Camposek azpimarratu nahi izan zuen bere sailarekin harreman zuzena duen Irakasteko Ikasten ardatza bertan eskoletako irakasleek, unibertsitate ikasleek eta eskola ikasleen senitartekoek parte hartuko dutelako eta, bere aburuz, horrek hezkuntza sistema hobetzen laguntzen duelako. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA 40 haur sahararrek hiriko familietan pasako dute udara http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00004006/40_haur_sahararrek_hiriko_familietan_pasako_dute_udara.htm Aljeriako basamortuko errefuxiatu kanpamentuetan bizi diren haurren osasun egoera hobetu, basamortuak eskaintzen ez dituen baliabideak ezagutarazi edota itsasoaz gozatzeko aukera eskaintzea du helburu Oporrak Bakean ekimenak. Araba, Bizkaiara eta Gipuzkoara 470 haur etorriko dira, horietatik 40 hirira. Aurten, adimen urritasuna duten lau ume ekarriko dituzte oporraldietara. 7 eta 12 urte bitarteko haurrak ekainaren 23 eta 24an iritsiko dira Euskal Herrira. Abuztuaren bukaera arte bi hilabete pasako dituzte bertan. Familiek begirale talde baten laguntza izango dute beti. Begirale hauek, gainera, hainbat jarduera antolatuko dituzte haur eta familiekin. Haurra etxean jaso nahi dutenentzat eskuorriak banatuko dituzte ikastetxeetan. Eskuorria betetzen duten familiek Goikoa jauregiko Lankidetza bulegoan aurkeztuko beharko dute. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA San Telmoko museoa hornitzeko 8 milioi jarriko ditu Udalak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00005004/San_Telmoko_museoa_hornitzeko_8_milioi_jarriko_ditu_Udalak.htm Hiriko proiektuek atzerapenik izan ez dezaten Udal Gobernuak hainbat aurrenkontu aldaketa egitea adostu du. Aldaketa horien bidez, San Telmo museoko lanei indarra eman nahi diete. Museoa barrutik nola antolatuko duten zehazteko eta San Telmok beharrezkoak izango dituen materialez hornitzeko zortzi milioi euro bideratuko dituzte. Zenbait proiektu indartzeko artengo aurrekontua handituko badute ere, Tabakalerako proiektua aurrera eramateko urte honetarako aurreikusita zuten diru kopurua txikituko dute. Odon Elorza alkateak esan duenez, «diru banaketa aldatuko dugu eta inbertsiorik handienak 2010 eta 2011n egingo ditugu». Europako Kulturaren Hiriburuaren bulegoa Tabakalerako proiektu handiarekin batera, Udalaren beste erronka nagusietako bat izango da Donostia 2016an Europako Kulturaren Hiriburu bilakatzea. Izendapen hori lortzeko, Udalak bulego berria osatuko du hiruzpalau langilerekin. Udalak 200.000 euro bideratuko ditu bulegoa eratzeko. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Ospitaleko Ama-haurren eraikina handitzea adostu du Udal Gobernuak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00005005/Ospitaleko_Ama-haurren_eraikina_handitzea_adostu_du_Udal_Gobernuak.htm Ospitaleak eskaintzen duen zerbitzua kalitatezkoa izan dadin, Udal Gobernuak Ospitale ingurua eraberritzeko duen plana moldatu du. Besteak beste, Ama-haurren eraikina handituko dute eta Osakidetzako arduradunentzat bulego eremua zabalduko dute. Altzan, hilabete honetan inauguratuko dituzte Lardi Aldeko plaza, bertako frontoia eta aparkalekuak. Lardi Alde parean, Jolastokietako lanekin hasteko, atzo onartu zuen Udal Gobernuak Plan Orokorra aldatzea. Ama-haurren eraikin handiagoa Etorkizunean Ama-haurren eraikina handiagoa izango da. Udal Gobernuak Ospitaleen eremua berritzeko duen plana aldatzea onartu du eta horren bidez, Ama-haurren eraikinak pisu gehiago izango ditu, 900 metro karratu handituko dituzte. Ama-haurren eraikina ez ezik, Osakidetzako zuzendari eta arduradunentzat bulego eremua zabalduko dute. Eremu honek ere 900 bat metro karratu gehiago izango ditu. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Altzan barrutia eratu eta Igeldon Toki Entitate txikia sortzearen aldekoa da EAJ http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00005007/Altzan_barrutia_eratu_eta_Igeldon_Toki_Entitate_txikia_sortzearen_aldekoa_da_EAJ.htm Hirian barrutiak sortzearen aldekoa da EAJ. Dena den, barrutien eredua ezin dela auzo guztietara zabaldu argitu du Xabier Ezeizabarrena EAJren bozeramaileak. Honela, Altzan, auzoak dituen ezaugarriengatik, barrutia eratu daitekeela uste du Ezeizabarrenak. Deszentralizazioa bultzatzeko, Toki Entitate Txikia Igeldorentzat egitura aproposa dela dio EAJren bozeramaileak. Zubietak ere deszentralizazio prozesua behar duela gaineratu du Xabier Ezeizabarrenak. PPk, era berean, hiriaren garapena bideratzeko barrutien alde egiten du. Donostian horrelako eredu bat finkatzeko barrutien araudia sortu dute, EAJk, ordea, ez du proposamena babesten eta araudia aldatzeko osoko zuzenketa aurkeztu dute. Xabier Ezeizabarrenaren iritziziz, barrutiak ezin dira auzo guztietara zabaldu. Auzoen neurri eta ezaugarriak kontutan hartu eta barruti horretan administrazio baliabideen eraginkortasuna neurtu behar da, besteak beste. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Japoniako zinema beltzari eta Mario Monicelli italiarrari atzera begirakoa http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00006822/Japoniako_zinema_beltzari_eta_Mario_Monicelli_italiarrari_atzera_begirakoa.htm Oraindik ez dute esan nor pasatuko den Zinemaldiko alfonbra gorritik, ezta zein film, aktore edo zuzendari izango diren Donostian egun horietan, baina bi atzera begirakoen edukina aurreratu dute zinema jaialdiaren aurkezpenean. Bata Japoniako zinema beltzari eskainitakoa eta Mario Monicelli zinemagilearena bestea. Komedia italiarraren ikurra Mario Monicelli (Erroma, 1915), oraindik ere lanean jarraitzen duen Italiako zinemagintzako klasikoa da. 50.eko eta 60.ko hamarkadetan komedia Italiako generorik garrantzitsuena izan zen. Aurretik ere Zinemaldiak landu izan du garai honetako Italiako zinema eta Mario Monicelli lau aldiz lehiatu da Donostian. Guztietan sari bat edo beste eskuratu du. Komikotasunaren esentzia jasotzen duen Rufufu da filmik ezaguna. Beste genero gogorragoak ere landu zituen Gerra Handia edo Queremos los Coroneles pelikuletan. Bere esanetara Vittorio Gassman edo Marcello Mastroianni aktoreak izan ziren. Atzera begirako honek Monicelliren 40 film esanguratsuenak bilduko ditu. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Ten Con Ten talde donostiarra Gazteen Antzerki Topaketetan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00007095/Ten_Con_Ten_talde_donostiarra_Gazteen_Antzerki_Topaketetan.htm Groseko Ekaitz Agirre, Hernaniko Rocio Martinez eta Ańorgako Jon Ander Alonso dira komedia honetako protagonistak. Haurrentzako ikuskizuna prestatu dute, Ingurumenua. Obra dibertigarria, koloretsua eta pedagogikoa. Hiru sukaldarien papera jokatzen dute, chef frantziarrarena eta bi sukalde-laguntzaile italiar eta euskaldunarena. Menu bat prestatuko dute baina barazkiek kolorea galdu dutela ikusiko dute. Jolasaren bidez ingurumenaren inguruko zenbait kontzeptu azalduko dizkiete. Ekaitz Gonzalez protagonistak abesti edo dantza batekin konparatu du obra, errimo oso berezia baitu. Obra ez du Ten Con Ten taldeak sortu. Ingurumenua banandutako Oreretako Kolax taldearena da. Ten Con Tenek antzezlana berreskuratu egin du eta moldaketa lan batzuk egin eta gero berriz taularatuko dute. Antzerki talde gazteak urte bete besterik ez du eta antzoki batean arituko diren lehen aldia da. Orain arte antzerkia soilik kalean egin dute. Errioxan esaterako. Iaz, udan, Errioxako herri txiki bateko erdi aroko azokarako ikuskizuna prestatu zuten. Bertako herri kondaira bat interpretatu zuten. Baina ez dira aktore hasiberriak. Egia da aktore amateurrak direla baina guztiek egin dituzte antzerki ikasketak eta denek egin dute lan obraren batean. Egun, 15 bat lagunek osatzen dute taldea. Jatorria Errenteria-Oreretako antzerki tailer batean du, Arantxa Ezkerrak sortutakoa. Orain hamar urte, Ezkerrak antzerki talde bat sortzea pentsatu zuen, beste lagun batzuekin batera, Andoni Agirregomezkorta aktorea, tartean zela. Inolako erantzunkizun edo ardura komertzialik gabeko muntaiak sortu nahi zituzten. Pi... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA «Batzuk nitaz zuten iritzia aldatzea lortu dut» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00008769/Batzuk_nitaz_zuten_iritzia_aldatzea_lortu_dut.htm Aurten 35 urte beteko ditu Gerardo Garcia Leonek (Logrońo, 1974), baina berme handiko atzelaria izaten jarraitzen du. Carlos Martinezen gorakadaren aurrean titulartasunari eutsi dio, bi hegaletan aritu da, eta minutu erabakigarriak ari da jokatzen. Eskarmentuak ematen duen lasaitasunarekin hitz egiten du taldearen egoeraz: «Pozik gaude gure lana egin dugulako, eta triste besteek ez dutelako huts egin, baina kontutan hartu behar da bi garaipen hauek lortu izan ez bagenitu oso egoera txarrean egongo ginatekela. Besteen emaitzek laguntzen dutenean distira handiagoa dauka norberaren garaipenak». Zer moduz ikusi duzu taldea azken boladan? Gure ibilbidea ona da. Dezenteko erregulartasuna ari gara erakusten. Helburua lortzen badugu denok egongo gara pozik, eta ez badugu lortzen lan horrek guztiak ez du ezertarako balioko. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Surflari gaztetxoen lehen aukera http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00009003/Surflari_gaztetxoen_lehen_aukera.htm Gipuzkoako surf txapelketa jokatuko da asteburu honetan Zarautzen. Hainbat donostiar egongo dira gaztetxo mailan egingo den proban. Txapelketa garrantzitsua da surflari guztientzat, izan ere, denboraldi bukaeran jokatuko den Euskadiko Txapelketan egon nahi badute, lehenago derrigor Gipuzkoakoan parte hartu behar izaten dute. Gaur eta etzi izango da proba goizeko bederatzietatik gaueko zortziak arte. 11 kategoria izango dira. Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Eskoriatza, lehen aurkaria http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00009004/Eskoriatza_lehen_aurkaria.htm Donostiak gaur ekingo dio esku-huskan Gipuzkoako Herriarteko Txapelketari. Final-zortzirenetan hasiko du txapelketa, iaz bezala. Zesta puntan, berriz, bigarren jardunaldia jokatuko du Donostiak Tolosaren aurka. Duela bi urte finalera iritsi zen esku-huskan Donostia. Aurtengoan ere finala du helburu, baina lehenago Eskoriatza final-zortzirenetako aurkaria mendean hartu beharko du. Eskoriatzak Bidegoiani 1-5 irabazi eta gero Donostiaren kontrakoa jokatuko du gaur 18:00tatik aurrera etxean. Datorren astean Donostian jokatuko da esku-huskako itzuliko partida. Hiriko pilotariak final-laurdenera iristen badira Usurbil eta Azkoitiaren arteko irabazlearen aurka jokatuko dute. Zesta-puntan, bigarren jardunaldia Zesta puntako jokalariak Tolosaraino joango dira bigarren jardunaldia jokatzera. Joan den astean Zumaiarren aurka galdu egin zuten Donostiarrek (1-2). Tolosak, berriz, Mutrikuren aurkakoan garaipen borobila izan zuen (0-3). Partida 16:00etan hasiko da. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Kiriko trainerua, lehiarako prest http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00009009/Kiriko_trainerua_lehiarako_prest.htm Donostiarra uretaratzeko prest dago. Dagoeneko berezko trainerua du eta datorren astean Kiriko traineruarekin entrenatzen hasiko ez badira ere segituan estreinatuko dutela adierazi dute. Aurkezpenean taldea osatzen duten arraunlari guztiak aurkeztu egin dituzte. Azken urteetan gertatu bezalaxe, Amilibiak egindakoa da eta 36.000 eurorengatik erosi dute. Ińaki Arana presidenteak adierazi duenaren arabera, «traineruaren lehenengo eskaera uztailean egin genuen, ondoren irailan eta beranduago urrian. Azkenean orain hilabete eta erdi hasi ziren egiten eta gaur ¬atzo¬ 11:00tan jaso dugu». Azkenean, Kiriko Traineruaren izena jakiteko eztabaida izan zutela onartu du Aranak. «Donostiako traineruaren izena hainbat patroik bete zezaketen baina azkenean Kiriko izan zen baldintza gehien betetzen zituen patroia. Azkenean hiriko traineruarekin Kontxako bandera gehien irabazi duen patroia izan da». Aurkezpenean, gainera, ama ponteko bezala Amaia Bontigi Kirikoren biloba eta Ainhoa Arteta sopranoa izan dira. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Ikasgelako oholtza gainean bertsotan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00012542/Ikasgelako_oholtza_gainean_bertsotan.htm Lauaizeta institutuko ikasleek Euskararen astea ospatu dute. Astelehenean hasita jokoak, bideo emanaldiak, musika... egin dituzte. Aurreko urteetan bezalaxe, bertsolarien bisita ere izan dute oraingoan. Ostegunean DBH 1 eta 2. mailetako ikasleek entzun zituzten Uxue Alberdi eta Haritz Casabalen bertsoak, atzo aldiz, DBH 3 eta 4en txanda izan zen. Hasieran, ikasleak ikasgelaren atzealdean pilatuta zeuden DBH4ko ikasleak bertsolariei begira. Lotsatuta ziruditen arren, lehen kantuen doinuek eragindako barreek giroa lasaitu zuten. Uxuek gaztetxoen partaidetza bultzatzeko, «zerbait prestatu duzue eta gaiak jar itzazue» esanez bukatu zuen bertsoa ,eta ikasleak ez ziren atzean gelditu. 40 bat ikasleak euren artean hizketan hasi ziren, eta entzun ziren gaien artean, Badiola eta Reala izan zen lehena. Biek gaiaren inguruan ez dakitela aitortu arren, beren hitzek kontrakoa frogatu zuten eta Haritzek hamaikako osoa aipatu zuen errimak egiten. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Bilatu, borrokatu, aurkitu eta ez amore eman http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00002700/Bilatu_borrokatu_aurkitu_eta_ez_amore_eman.htm Beldurra ezinbestekoa da giza espeziearen biziraupenerako». «Gizakia da bere bizia arriskuan nahita eta beharrik gabe jartzen duen espezie bakarra». Aurreko bi esaldiak, eta horiek bezalako beste asko izan ziren Sebastian Alvarok, Al filo de lo imposible telebista saioaren zuzendariak, izen bereko liburua aurkezteko erabili zituenak. Alvarok dozenaka lagunen aurrean aurkeztu zuen liburua, eta horretarako «Donostian estreinekoz erabili» zuen telebista saiotik ateratako irudi bildumaz osaturiko bideoa. Entzuleen artean hiriko mendizaleen artean aski ezagunak diren aurpegiak ikus zitezkeen; besteak beste, Vasco de Camping elkarteko lehendakaria den Jesus Maria Alquezar . Abenturaren arrazoiak Liburuak telebista saioaren izen beretsua izanik erraza da asmatzea pantailaratutako programa izango dela orrien artekoaren ardatz nagusia. Hala ere ,«kontakizun edo errepasotik baino haratago» joan nahi izan du Alvarok bere idazkiaren bidez, eta hausnarketa ere egin du, hain zuzen, «abenturari eta honi ekiteko arrazoien» inguruko gogoeta. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA «Orain arte eskainitako gertutasuna ez dugu galdu nahi» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00003007/Orain_arte_eskainitako_gertutasuna_ez_dugu_galdu_nahi.htm Pasai Donibanen jaioa, Grosen bizi da duela 30 urtetik Aurkene Mora. Psikologia ikasketak egin zituen Parisen, eta bukatutakoan lanean hasi zen Donostian. Eskoletan prebentzioa lantzea zen Mora eta bere lankideen eginkizunetako bat eta ondo-ondoan zuten Zurriolara jo zuten. Horrela izan zuen lehen hartu-emana Morak ikastolarekin. Urteak joan dira ordutik eta Ikastolako zuzendaria da egun. Kasualitatea? «Beno, ez hainbeste», dio. Ikastolak 40 urte bete ditu. Nola gogoratzen dituzu hastapenak? Ni, berez, ez nago sorreratik, baina badakit Ramon Maria Lilin hasi zela ikastolaren bidea eta gero, Villa Sacramento iritsi zela . Ez zegoen, ordea, OHO ko seigarren, zazpigarren eta zortzigarren mailak ikastolan egiterik. Hori horrela Zurriolak, Ikasbidek, Orixek, Jakintzak eta Martuteneko ikastolek bat egin eta Barandiaran Lizeoa sortu zuten, OHO han bukatu ahal izateko. Ondoren, batxilergoa egin nahi zuenak bazuen Santo Tomasera joatea. Denboraren poderioz, OHOko maila guztiak ikastolan bertan ematea erabaki genuen, besteak beste, Santo Tomas lizeoa ez zelako gai ikasle guztiak hartzeko. Hori posible izan zen ikastolak Urrako lursaila bere egin zuelako. Gurasoek lan aparta egin zuten, Urra erosteko; ez zen batere erraza hiriaren erdigunean horrelako lursaila lortzea. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 GROS Atzeratuta doaz Erdialde zahar zahar etxeko berritze lanak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00004004/Atzeratuta_doaz_Erdialde_zahar_zahar_etxeko_berritze_lanak.htm Idiakez kalean dagoen zahar etxea barrutik hustu eta berritzen ari dira. Txurruka kalean ere etxebizitza berria egiten ari dira eta etxebizitza bateko eta besteko atzealdeek bat egiten dute. Atzealdea berritzeko bi aldeek dituzten gora beheren ondorioz, zahar etxea berritze lanak atzeratu egingo direla esan du Susana Garcia Chueca Ongizate zinegotziak. Idiakezeko zahar etxearen eta Txurruka kaleko etxebizitzaren atzealdean doazen argi eta aireztapen bideak non jarri zehaztu behar dute, besteak beste, eta ados jartzeko zailtasunak dituztela esan du Ongizate zinegotziak. Bi aldeen artean bat egiteko arazoengatik, lanak bukatzeko aurreikusitako zazpi hilabeteak ez dira nahikoak izango. Hortaz, zaila izango da Idiakez kaleko zahar etxea udazkenerako zabalik egotea. Zahar etxea berritzeko Udalak 530.750 euro bideratu ditu. Aurrekontu horrekin lau solairuak lotzeko igogailua eraikiko dute. Adinekoek zahar etxean sartzeko arazorik izan ez dezaten sarreretan arrapalak egingo dituzte eta neguan hotzik pasa ez dezaten, berogailu sistema berria jarriko dute. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 ERDIALDEA Donostia Turismoaren bisita gidatuak indartzearen aldekoa da EAJ http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00004009/Donostia_Turismoaren_bisita_gidatuak_indartzearen_aldekoa_da_EAJ.htm Bisita gidatuak hiriko ondare eta aberastasunak ezagutzera emateko modua izan daitezkeela jabetuta, Donostia Turismoaren bisita gidatuak indartzeko eskatuko du EAJk. Mertxe Garmendia EAJko zinegotziak aditzera eman dituen datuak «kezkatzekoak» direla esan du. Aste Santuan 5.594 lagun etorri ziren hirira. %3,3 egin zuen gora 2007an etorritako bisitarien kopuruak. Horietatik 49 lagunek (%o,89) bakarrik gozatu zuten Donostia Turismoaren bisita gidatuez. Maiatzeko zubian ere, datuak ez ziren hobeak izan. 2.626 bisitari izan ziren Donostian eta 28k egin zuten bisita gidatua. Donostiak Europako Kulturaren Hiriburu bihurtu nahi duela kontuan hartuz, «hiriaren eskaintza ezin da pintxo eta inguruko edertasunera mugatu soilik», dio Mertxe Garmendiak. Hori dela eta, bisitariei eskaintza ugaritzeko baliabide gehiago jartzeko exijitu du EAJko zinegotziak. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA 1.794 gaztek hartu dute parte Ongizate sailak antolatutako ekintzetan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00005002/1.794_gaztek_hartu_dute_parte_Ongizate_sailak_antolatutako_ekintzetan.htm 11-17 urte arteko gazteek jende berria ezagutzeko duten beharra edota aisialdiko orduetan haien trebetasunak indartuko dituen jarduerak antolatzeko premiari erantzunez, Ongizate sailak egitasmo berezia du martxan. Zortzi hezitzailek Altza, Intxaurrondo, Loiola-Martutene eta Bidebietako gazteekin egiten dute lan. Egitasmoa Egia eta Amarara zabaltzekotan direla aurreratu du Susana Garcia Chueca Ongizate zinegotziak. 2007an 1794 gaztek egin zuten ekimenarekin bat. «Kalean dauden gazteei gainontzeko gazteekin harremanetan jartzeko erraztasunak eman eta gazte hauek gizartean zein bere kasa garatzeko baliabideak eskaintzea» du egitasmo honek helburu. Zortzi hezitzaile daude gazteekin lanean eta era guztietako jarduerak antolatzen dituzte astelehenetik ostiralera kultur etxeetan edo Ongizate sailak dituen lokaletan. Zenbait asteburutan ere hainbat irteera antolatzen dituzte. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA «'27 ordu' filma egitean erabaki nuen aktore izatea» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00006429/27_ordu_filma_egitean_erabaki_nuen_aktore_izatea.htm Euskal Herrian 27 horas eta Goenkale telesailan egin zen ezaguna Martxelo Rubio aktorea (Donostia, 1966). Jesus Bonilla aktore espainiar ezagunak idatzitako La familia del chivo Froilan obrako protagonista da, Maria Garralon, Janfri Topera eta Carmen Archerekin batera. Carlos Zabala zuzendariak azaldu duenez antzezlan honek hezur eta haragizko pertsonaiak azalduko ditu. Ez dira errege-erreginak, kaleko jendea da. Baztertuta daude nekazal munduan bizi direlako eta egun progresotik eta zibilizaziotik kanpo geratzen ari den mundua da. Isolamendu eta bakardade horrek protagonistei eragiten dien sufrimendua azaltzen du. Komikotasun indartsua duela esan du baina bukaera irribarrea izozteko modukoa omen da. Nolakoa da zure pertsonaia? Hirian bizi ez den jendea pixkanaka baztertuta sentitzen dira eta ni hain zuzen, beraien kontrapuntua naiz nolabait. Bizimodu oso erosoa dut, ondo ordaindutako lanbidea... baina ez da berak pentsatuta zeukan bizimodua. Printzipio batzuk dauzka hasieran baina ez dute bere bizimoduarekin bat egiten. Azkenean zeure bizitza bizitzen ez duzunean hori manifestatu egiten da era batean edo bestean. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Klarinetea, Musika Familian zikloko saioan protagonista http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00007006/Klarinetea_Musika_Familian_zikloko_saioan_protagonista.htm Carles Riera, Emilio Ferrando eta Albert Gumik Salmoe hirukotea osatzen dute. 24 kidek osatzen duten klarinetearen familia zabalaren berri emango dute modu erraz eta dibertigarrian. Izan ere, biharko musika emanaldia Kursaal Fundazioaren Musika Familian egitarauaren barruko saioa da. Helburua, familien eta musika klasikoaren arteko harremana estutzea da. Salmoe hirukoteak eskainiko duen kontzertua Udalaren Musika eta Dantza Eskolarekin elkarlanean antolatu du Fundazioak. Klarineteen familia zabala Klarineteen aitzindari diren chameaux-etatik hasi eta klarinete handi eta modernoetaraino, banan-bana guztien ezagugarriak azalduko dituzte musikariek. 1993an sortutako taldearen izenak ere lotura handia du musika tresna honekin, klarinetearen aitzindari baten izen italiarra baita Salmoe. Umoreak eta goi mailako musikak bat egingo dute guraso eta seme-alabentzako saio honetan. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Alicanteren kontrakoa, orban handiena http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00008911/Alicanteren_kontrakoa_orban_handiena.htm Joan den denboraldia gazi-gozoa izan zen Bruesa Gipuzkoa Basketentzat. Gozoa ACB Ligako talde onenak Illunben izan zirelako. Eta gazia partida gutxi irabazi zituztelako. Aurten LEB Ligan ez dira horren talde onak igaro Bruesaren kantxatik, baina iaz baino partida gehiagotan atera dira zaleak ahogozoarekin. Bruesak 15 partida jokatu ditu Illunben eta haietako 12 irabazi ditu. Ziurrenik, zaleek ez dute oraindik lehena ahaztu. Luzapenaren ondoren irabazi zuten Lasoren jokalariek Breoganen kontra 100-97 Andy Pankok sartutako hiruko ikusgarriari esker.Etxean jokatutako hurrengo lau partidak irabazi zituen Bruesak. Cai Zaragoza, Burgos, Cantabria eta Rosalia esku hutsik itzuli ziren etxera. Los Barriosek, ordea, ustekabea eman zuen eta Lasoren taldearen bolada ona eten egin zuen (74-79). Porrot mingarria ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Kale Lagunakek Ohorezko B Mailara igo nahi du http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00008922/Kale_Lagunakek_Ohorezko_B_Mailara_igo_nahi_du.htm Denboraldiko asteburu garrantiztusenean dago Kale Lagunak. Galiziara bidaia egin dute taldeko jokalari guztiek, gaur, bihar eta etzi Espainiako Ohorezko B Mailan egoteko igoera fasea jokatu behar dutelako. Egindako denboraldia borobiltzeko aukera du modu honetan Kale Lagunakek. Bi multzotan banatu dituzte igoera fasea jokatuko duten talde guztiak. B multzoan dago Kale Lagunak Hockey Albor, Natacio Linia eta Universidad Sevillarekin batera. Liga bigarren postuan bukatu dute Kale Lagunakeko jokalariek, denboraldi osoan gainera, lehia bizia izan dute Donostiako Atletikoko taldearekin; lehen postua izan dute lehian baina azkenean Kale Lagunakek ezin izan du Donostiako Atletiko sailkapenean gainditu. Orain, ordea, igoera faseko azken fasea jokatzeko txartela irabazi nahi dute asteburu honetan donostiarrek. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Realeko jubenilak Txapeldunen Kopatik kanpo geratu dira http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00009001/Realeko_jubenilak_Txapeldunen_Kopatik_kanpo_geratu_dira.htm Realeko Ohorezko Jubenilen taldea Txapeldunen Kopatik kanpo geratu dira, Villarrealen kontra jokatutako partidan 3-3 berdindu eta gero. Astelehenean Rayo Vallecanoren kontra galdu egin zuten eta finalera pasatzeko derrigor irabazi behar zuten Alberto Iturralderen jokalariek. Entrenatzailea, dena dela, pozik zegoen norgehiagoka «primerakoa» izan zelako. Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Etxeko azken partida jokatuko du Akabak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00009002/Etxeko_azken_partida_jokatuko_du_Akabak.htm Larunbatean jokatuko du Akaba Bera Berak Ro Casaren aurka denboraldi honetako etxeko azken partida. 19:00etatik aurrera izango da ligako azken aurreko norgehiagoka Bidebieta kiroldegian. Akaba Bera Berak bosgarren postuan bukatuko du liga baina Rocasak, berriz, seigarren postua du jokoan. Itxakok EHF Kopa irabazten badu ligako seigarren sailkatuak Europan jokatzeko aukera izango du datorren denboraldian. Hori dela eta, Rocasa talde kanariarra bi puntuak eskuratzeko asmoz irtengo da Bidebietako kantxara. Esme Lopezi, ebakuntza Itxakoren kontrako partidan min hartu zuen berriz ere eskubiko belaunean Esme Lopezek. Bi partida besterik ez dira geratzen liga bukatzeko eta gainera Akaba Bera Berak ez du ezer jokoan beraz, Lopezek ebakuntza egitea erabaki du. Modu honetan uda erabiliko du belauna osatzeko. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 BIDEBIETA Fortunako bost tiratzaile, beteranoen Europako Txapelketan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00009007/Fortunako_bost_tiratzaile_beteranoen_Europako_Txapelketan.htm Asteburu honetan jokatuko da Ciudad Realen ¬Espainia¬ esgrimako beteranoen Europako Txapelketa. Fortunako bost tiratzailek txapelketa garrantzitsu honetan parte hartzeko gonbidapena jaso dute. Emakumezkoen taldean hiru dira Europako proban parte hartuko dutenak: Maria Jose Padura, Maite Sanchez eta Paloma Garcia dira. Gizonezkoetan, berriz, Bixen Olasagasti eta Pedro Carnicer ariko dira lehian. Guztira 17 herrialdek eta 63 taldek parte hartuko dute sable modalitatean jokatuko den Europako Txapelketan. Estreinakoz, Europako txapelketan Bost tiratzaileek lehenego urtea izango dute Europako Txapelketan. Espainian lehiatzera ohituta daude baina lehen aldia izango dute Europakoan. Urduri samar badaude ere Sofia Gil Fortunako emakumezkoen ataleko kapitainak adierazi duenaren arabera, «ziur naiz gure tiratzaileak txapelketan ondo ariko direla». ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Jon Erguinek min hartu eta Europako Txapelketa utzi du http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00009009/Jon_Erguinek_min_hartu_eta_Europako_Txapelketa_utzi_du.htm Jon Erguinek agur esan dio Europako Txapelketari. Olinpiar Jokoetarako txartela irabazi nahi zuen asteburu honetan Polonian jokatzen ari diren Europako Txapelketan baina min hartu du ur lasterretako piraguistak. Orain aste batzuk Europako Txapelketa honetan eta datorren asteburuan Eslovakian jokatuko den proban lehia handia espero zuela adierazi zion IRUTXULOKO HITZAri. Olinpiar Jokoetan egoteko aukera bakarra geratzen zaio orain Erguini. Ezker sorbaldan, lesioa Europako txapelketako lehenengo proban parte hartu zuen soilik Erguinek. Azken aurreko atea zeharkatu baino lehen piragua irauli egin zitzaion donostiarrari eta min hartu zuen ezker sorbaldan. Xabier Etxaniz entrenatzaileak adierazi duenaren arabera, «hilabete eta erdi zeraman lesioarekin baina lehiatzeko moduan zegoen. Orain, bigarren txandan ez parte hartzea erabaki du datorren asterako osatu eta Eslobakian Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratzeko. Ondo osatzea, ordea, zaila izango da». ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Petti abeslariaren kontzertua DOKAn Berako abeslariak bere azken diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan. http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00010304/Petti_abeslariaren_kontzertua_DOKAn_Berako_abeslariak_bere_azken_diskoa_aurkeztuko_du_emanaldi_honetan..htm Juan Luis Perez Mitxelena abeslari eta kantu egilea ezkutatzen da Petti goitizenaren atzean. Berako abeslariak bost urteko isilunea hautsi zuen iazko udazkenean On diskoarekin. Bertako abestiak aurkeztuko ditu gaur DOKAn, 20:30ean Bagera Elkarteak eta Dokak antolatutako Kultur Errotaren barruan. Berako abeslaria 15-16 urterekin gitarra-jotzaile moduan aritu zen Noise Hole-n, eta beranduago, Zup taldean; baina 1997a arte ez zen bakarka abesten hasi. Lau disko atera ditu bere ibilbidean, Anari eta beste abeslari batzuekin egindako kolaborazioez gain. Folk-rock musika lantzen du nagusiki, baina blues, country, soul, gospel eta beste hainbat estilo ere agertzen dira bere diskoetan. Musikagilea izateaz gain, letragilea ere bada Petti. Bere abesti gehienak oso intimistak dira eta hauen existentzialismotik zirrara sortzen dute. Azken diskoan ordea, hitz gehienak ez dira bereak, ondo ezagutzen duten lagunenak baizik. Kantuak egitea berarentzat terapia bada, are gehiago zuzenean abestea. «Zuzenekoa beti da benetakoagoa. Hasieran beti egoten naiz bihotzekoa emateko moduan, baina hirugarren edo laugarren kantutik aurrera lasaitzen hasten naiz» aipatu izan du Pettik. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 ANTIGUA Trenak salerosteko geltokia http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-09/p00012195/Trenak_salerosteko_geltokia.htm Norteko geltokiaren ondoan du egoitza elkarteak. Ez da oso lokal handia, baino asteazken arratsaldean are txikiagoa zirudien bertan bildu zen jendetzaren ondorioz. 40. urteurrena ospatzen duen elkarteko kideak nagusi baziren ere, beren presidentea den Mariano Gajerok zioenez kaleko jende asko izan zen hamar postuetan zer zegoen begiratzera gerturatu zirenak. Javier Erasok saltzeko zerbait duen bakoitzean azokara ekartzen du. Bagoiak, saihesbideak, trenbideak edota norabidea aldatzeko sistema mahai gainean zituen oraingoan. Arratsaldeko azken orduan zioenez, «jende asko etorri da eta dexente saldu dut, baina ez nuen espero». Ezer erosteko aukerarik ez zuen izan, baina azaldu zuenez, ez zitzaion ardura. «Emazteak ez dit erosten uzten, leku handia hartzen baitu maketak. Bestalde, soberan nuena saltzera etorri naiz». Elkarteko kide den Javier Tellek ere zioenez ez zuen erosterik izan, «berandu iritsi naizela ustedut», baina saldu, eramandako guztia saldu zuen. ... Fri, 09 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Donostia, nazioarteko ikastegia http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00002190/Donostia_nazioarteko_ikastegia.htm Erasmus izeneko tribua omen dago hirian, unibertsitateko atzerriko ikasleek osatzen dutena, alegia.Horietako gehienak EHU-ko ikasleak dira eta unibertsitateak berak antolatu zuen atzo eurekin topaketa. Miramar Jauregia izan zen topaketa honen lehen geltokia. Azentu ezberdinak nahasten ziren Jauregiko eskaileren aurrean, italiarren doinua, mexikarrena, edota Bilboko doinuaz hitz egiten zuen galiziarrarena. Horien guztien artean, kazetari mordoa ikus zitekeen ere ikasle guztien argazkia ateratzeko prest. Atzoko ekitaldian, ordea, Donostian ikasten ari diren atzerritarrak baino, Gasteizen eta Bilbon aurten ikasten ari direnek parte hartu zuten. «Hemen ikasten ari direnek hau ezagutzen dute jada eta gaurko egitarauan hirian zeharreko ibilaldia da nagusia», azaldu zuen Andrea Campillok, aurten Bilbon ikasten ari den Galiziarrak. ... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Ezin izan zioten adarretatik heldu http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00003009/Ezin_izan_zioten_adarretatik_heldu.htm Txofreko zezen plazak izan zuen arrakasta gehien XX. mendearen hasieran. Ez zen, ordea, hiriko zezen plaza bakarra izan. Izan ere, Martutenek ere zezen plaza izan zuen. Asteartean, hilak 13, 100 urte beteko dira Martuteneko zezen plaza inauguratu zutela. Gutxi iraun zuen, dena dela, 1923an lurrera bota baitzuten. Antolatutako ekitaldiak ez ziren batere arrakastatsuak izan eta liskar dezente izan ziren, gainera. XX. mendearen hasieran Martutene bizitegi-auzoa bihurtzeko urratsak eman zituzten. Txaletak egin zituzten, eta baita jolas-parkea ere. Kursaala eta Campos Eliseos-en garaia zen. Martutenen dantzaldiak eta antzeko ekitaldiak egiten zituztenekoa. Testuinguru horretan, zezen plaza egiteari ekin zion Horacio Azqueta eta Vicente Mendizabal y Cia eraikuntza enpresa buru zituen donostiar talde batek . Augusto Agirre arkitektoak diseinatu zuen estalitako zezen plaza. Sustatzaileek edozein modutan ez zuten gunea soilik zezzenketarako izatea nahi. Horren adierazgarri, proiektuan ageri zen izena Ikuskizun Publikoen Plaza. Geroago, lehen ikuskizunak iragartzeko orduan, Martuteneko Estalitako Plaza izena erabili zuten. Zezen plaza zenik ez zen ageri. Francisco Tuduri Esnalek Zezenak dira liburuan dioenez, bultzatzaileak 100 urte aurreratu ziren. XXI. mendeko zezen plazari aurrea hartu zioten, nolabait, zezenketetarako ez ezik, beste hainbat jardueratako ere erabili nahi baitzuten. Lau ate zituen plazak... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 MARTUTENE Martutene-Intxaurrondo errepidea Ubarekin lotuko du Aldundiak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00004106/Martutene-Intxaurrondo_errepidea_Ubarekin_lotuko_du_Aldundiak.htm Gipuzkoako Foru Aldundiak 400.000 eurotik gora jarriko ditu Martutene-Intxaurrondo bidearen eta Udalaren ardurapean dagoen Ubako bidearen lotura egiteko. Diputatuen Kontseiluak ontzat eman du Martuene-Intxaurrondo proiektuaren lehenengo proiektu osagarria ¬Intxaurrondo eta Ubako bideen arteko bideadarra¬. Lanen aurrekontua 413.144 euro da eta lanak bukatzeko hiru hilabeteko epea izango du enpresak. Proiektua horrek aukera emango du Aldundiarena den Martutene-Intxaurrondo bidea, Udalaren ardurapeko Ubako bidearekin bat egiteko eta itzulbidea egiteko. Honela, Intxaurrondotik zuzenean Uba aldeko aterpetxera edo bertako etxebizitzetara joan ahal izango da autoz hemendik aurrera. Bukatu gabeko lana Lotura-adar hori ezin izan zen gauzatu Martutene-Intxaurrondo bidea egiteko prozesuaren barruan, une hartan ez Udalak eta ez Aldundiak ez zituztelako lortu errepidea egiteko lurrak. Une honetan, Udala Ametzagainako parkea berritzen ari denez, bertako lurrak desjabetu egin ditu eta errepidea egiteko beharrezkoak zirenak Aldundiari utzi dizkio. Martutene-Intxaurrondo errepideak 27. industrialdeak eta Garbera merkataritza gunea lotzen ditu. ... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Hiru lagun zauritu dira saihesbidean gertatutako istripuan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00005005/Hiru_lagun_zauritu_dira_saihesbidean_gertatutako_istripuan.htm Jose Luis Arrue PPko zinegotziak salatu duenez, etxerik gabekoak Groseko Katalunia plazan, Iztuetako pasabidean, Amarako Araba parkean edo Erdialdeko Gipuzkoa plazan eta Bulebarrean elkartzen dira askotan. Etxerik gabeko herritar hauek «leku hauetan uzten duten arrastoa eta bizilagunen artean sortu duten kezka dela-eta», Udal Gobernuak neurririk hartuko duen jakin nahi du PPk. Ernesto Gasco Hiri Segurtasun zinegotziak erantzun duenez, «elkarretaratze hauen aurka ezer gutxi egin daiteke, herritarrok gainontzeko guztiek ditugun eskubide eta betebeharrak dituztelako eta inongo deliturik egiten ez duten bitartean, kalean biltzeko eskubidea dute». Udaltzaingoa lanean ari da Elkarretaratze hauekin bukatzeko Udaltzaingoak hartutako neurriak gora doazela esan du Arruek. «Otsailan eskatu genituen datuen arabera, udaltzainek 74 ekintza egin zituzten 2007an elkarretaratzeak disolbatzeko, urte hasieratik eta otsailerarte 22 ekintza egin zituzten; 2007ko epe bereko herena, hain justu». ... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Udako 60 kirol ekintza eta 40.012 toki eskainiko ditu Donostia Kirolak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00005006/Udako_60_kirol_ekintza_eta_40.012_toki_eskainiko_ditu_Donostia_Kirolak.htm Surfa, water-poloa, hondartzako errugbia, arrauna, mahai tenisa... Herritarrek gustuko duten kirol hori ezagutu eta praktikatu nahi dutenentzat udako kirol ekintza sorta jarriko du abian Donostia Kirolak. 60 kirol biltzen ditu udako kirol kanpaina honek eta 40.012 lagunentzako tokia dago herritarren kirolzaletasuna asetzeko. Kirol eskaintzaren berri izateko, astelehenetik aurrera Donostia Kirolak eskuorriak banatuko ditu hiriko kiroldegietan. Informazio guztia, www.donostiakirola.org webgunean jaso daiteke, halaber. Kirol ekintzetan izen emateko lehen eguna ekainaren 2a izango da. Azken bi urteetan bezala izen ematea kirol elkarteetara hurbilduz ala Donostia Kirolaren webgunetik egin daiteke. 29 kirol elkartek eta federazio bat parte hartuko dute udako kirol ekintza kanpaina honetan. ... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Norvegia eta Euskal Herriko abesbatzak bat eginik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00006005/Norvegia_eta_Euskal_Herriko_abesbatzak_bat_eginik.htm Norvegia eta Euskal Herriko hainbat abesbatzek bat egingo dute hurrengo egunetan. Antolatzailea Donosti Ereski Abesbatza izan da. Bertako kideek argi daukate beraiena kantuan aritzea dela. Hala eta guztiz ere, urtean zehar egiten dituzten emanaldiak osatzeko kultur jarduerak antolatzen animatu dira. Norvegia eta Euskal Herriaren arteko elkartrukea Norvegiako Abildso Bygdekor abesbatzarekin egin duten elkartrukea zenbait emenaldi eta mintegirekin borobilduko dute. Hurrengo udan, Norvegian zehar bira egitea espero dute. Iaz ekin zioten mota honetako kultur jardunaldiak antolatzeari eta aurten ere ekimenarekin jarraitzea erabaki dute. Pirinioen inguruko jardunaldiak prestatu zituzten iaz eta harrera bikaina izan zuten. Migel Zeberio Donosti Ereskiko zuzendariaren ustez jardunaldiok oso bereziak dira: «Ez dira ohiko emanaldi klasiko serioak. Nahiko eklektikoak eta bitxiak dira. Musika klasikoa desdramatizatu nahi dugu nolabait. Ohiko publikoaz gain entzule berriak erakarri nahi ditugu jardunaldi hauen bidez». ... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Euskal Editoreek Manterola liburudenda saritu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00006007/Euskal_Editoreek_Manterola_liburudenda_saritu_dute.htm Antzinako liburuak, bigarren eskukoak, grabatuak, eskuizkribuak, eta batez ere euskal liburuak dira Manterola liburudendaren espezialitatea. Mariloli, Maria Luisa eta Juanjo Arbelaiz anaia-arrebak dira egun arduradunak. Gaur Bilbora joango dira, Euskadiko Editoreen Elkarteak eman dien Argital saria jasotzera. Manterola liburudendaren ibilbidea eta Unai Elorriaga eta Eduardo Mendoza idazleak sarituko dituzte editoreek. Antzinako liburuak, altxorra Enkanteak, liburutegi pribatuak edo azokak dira Manterolaren iturriak. Euskal Herritik kanpora irten behar dute sarri. Mariloli pozik dago, Argital saria liburudendaren lanaren errekonozimendua dela dio eta aurrera jarraitzeko indarrak hartzeko balio diela. Berarentzat, garrantzitsuena irakurleak sentsibilizatzea da: «Asko ez dira antzinako liburuen garrantziaz jabetzen, ez dira konturatzen altxorra direla». ... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA XVII. Donostia Hiria Pop Rock lehiaketa abian da http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00007005/XVII._Donostia_Hiria_Pop_Rock_lehiaketa_abian_da.htm Diskorik inoiz argitaratu ez duten Gipuzkoako musika taldeentzako lehiaketa da Donostia Hiria Pop Rock Lehiaketa. Dagoeneko abian da XVII. edizioa eta lehiaketan parte hartzeko oinarriak aurkeztu dituzte. Maketak bidaltzeko azken eguna ekainaren 6a izango da. Antolatzaileek urtero batez beste 30 maketa jasotzen dituztela esan dute. Hautatutako taldeei jarraipena egiteko konpromisoa ere azaldu dute. Sari nagusia, diskoa grabatzea Donostia Kultura Festakeko bulegoetan jasotzen dituzten maketa guztien artean bederatzi aukeratuko dituzte. Ondoren, uztaila eta abuztua bitartean finalerdietako saioak egingo dira Donostiako lokal batean. Horietatik 3 taldek aurtengo Aste Nagusian kontzertua eman ahal izango dute. Irabazlearen sari nagusia diskoa grabatzea izango da, lau abestiz osatutako lana. Guztira 500 ale argitaratuko ditu. Hurrengo urtean Pop Rock Lehiaketaren bukaeran joko dute gainera eta honez gain, Fnacen 300 euro gastatzeko txartela. Bigarren postua lortzen dutenek 1.600 euroko saria eskuratuko dute, eta hirugarren postukoek 1.000 euro. Lehiaketaren oinarriak eta informazio gehiago Donostia Kulturaren www.donostiakultura.com web orrian daude. ... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Igotzen badira, 1.650.000 euro jokalarientzat http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00008001/Igotzen_badira_1.650.000_euro_jokalarientzat.htm Ińaki Badiola Realeko presidenteak aditzera eman zuenez, Lehen Maialarako txartela lortuz gero jokalariek 1.650.000 euroko saria irabaziko dute. Honekin batera Administrazio Kontseiluak gero eta diru sarrera gehiago sortzen ari dela ziurtatu zuen: «Ditugun babesleekin baina baita sarrerengatik edota Txinan salgai jarriko ditugun produktuekin diru sarrerak sortzen ari gara». Realak izango duen babesle baten berri eman zuen atzo Badiolak eta honekin batera Realaren egungo egoera ekonomikoaz hitz egin zuen. Herenegun enpresa batzordearekin bildu eta langileen %25a kaleratu egingo dituela ziurtatu zuen Realeko presidenteak. «Lehen Mailan zein Bigarren Mailan egoteko langile gehiegi dago Realean. Gainera taldeak ahalik eta azkarren aurrera egitea nahi dugu». ... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Oleksandra Vasylchuk Espainiako Kopan ariko da http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00008007/Oleksandra_Vasylchuk_Espainiako_Kopan_ariko_da.htm Espainiako Kopan ariko da bigarrengoz Oleksandra Vasylchuk aietearra. Duela hilabete lortu zuen Espainiako Kopan aritzeko txartela Donosti taldeko gimnastak. Asteburu honetan jokatuko da Avilan ¬Espainia¬ Kopa. Pilotarekin ariko da aurten berriz ere eta helburua iaz irabazitako brontzeko domina errepikatzea izango da. Txapelketa garrantzitsuena prestatzeko modua Naike Calvo Donosti taldeko entrenatzaileetako batek Espainiako Kopan aritzea aietearrarentzat ona dela adierazi du: «Banakako Espainiako Txapelketan egongo den maila ikusi ahal izango dugu asteburu honetan. Honela hilabete honetan hobeto prestatu ahal izango dugu denboraldiko proba garrantzitsuena». Pilotarekin ariko da Kopan eta iazko domina errepikatzeko aukera izango du aietearrak. Denboraldi osoan ez du pilotarekin dantzarik egin ¬senior mailan soka, zinta eta mazoak dira denboraldi honetan egin behar diren gimnastika tresnak¬ eta horrexegatik iaz erabilitako dantza egingo du aurten. ... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA «Aurten ziur naiz itzulia bukatu egingo dugula» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00009276/Aurten_ziur_naiz_itzulia_bukatu_egingo_dugula.htm Donostiatik Estatu Batuetara joan zen igerilari bakarrenetakoa da Junkal Irigoien. 27 urte ditu eta orain Easo taldearekin ¬jatorrizko taldearekin ¬ ari da eskolak ematen. Estatu Batuetan ikasitakoa erakutsi nahi du; gainera larunbatean Euskadiko Sei Orduetan itzulia bukatzeko asmoz igerilekuan izango da. Dagoeneko hiru urte beteko dira igeriketako Euskadiko Sei Orduak sortu zela. Orain hiru urte klubaren 25. urteurrena ospatzeko igeriketako sei orduak egitea egokia iruditu zitzaigun. Euskal Herriari itzulia ematea zen helburua baina ez lehenengo urtean eta ezta hurrengoan ere ez zen lortu. Eta aurtengoa izango al da itzulia egingo den urtea? Ziur nago aurten itzulia bukatu egingo dugula. Iaz zortziehun metrotara geratu ginen, lehen urtean baino hurbilago baina hala ere ez genuen lortu. Aurten itzulia egin behar dugu! ... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Berlinen lortu nahi du Arkaitz Garciak gutxieneko marka http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00009614/Berlinen_lortu_nahi_du_Arkaitz_Garciak_gutxieneko_marka.htm Arkaitz Garcia igerilari amaratarrak airean du oraindik Paralinpiar jokoetako parte hartzea. Joan den asteburuan Zaragozan izan zen gutxieneko marka lortzeko helburuarekin, baina ezin izan zuen lortu. Bi aste barru Berlinen izango da. Ekainaren 22a baino lehen lortu behar du Garciak Paralinpiar Jokoetan parte hartzeko eskatzen dioten gutxieneko marka. 50 metro bizkar estiloan aritzen da amaratarra; orain arte egin duen marka onena 52,9 segundo izan dira, Paralinpiar jokoetan egoteko eskatzen diotena, berriz, 51,8 segundo dira. Lortu daitekeen marka Julia Perez entrenatzaileak adierazi duenaren arabera, «marka lortu arte ez dugu etsituko. Paralinpiar Jokoetan egoteko aukera du eta horregatik ekainaren 22a bitarte ditugun aukera guztiak baliatu nahi ditugu». Zaragozako txapelketan aurrekoetan baina hobeto ibili zela adierazi du Perezek. «Pixkanaka markara hurbiltzen ari gara baina oraindik azken pausoa ematea geratzen zaigu. Segundo bakarrera gaude eta zalantzarik gabe lortu dezakegun marka da baina gero eta aukera gutxiago eta bereziki egun gutxiago geratzen zaizkigu». ... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Bidezko merkataritzaren aldeko eguna Larunbatean bidezko merkataritzaren aldeko ekitaldia egingo da Gipuzkoa plazan. http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00010253/Bidezko_merkataritzaren_aldeko_eguna_Larunbatean_bidezko_merkataritzaren_aldeko_ekitaldia_egingo_da_Gipuzkoa_plazan..htm Larunbatean ospatzen den bidezko merkataritzaren nazioarteko egunaren bat eginez, Gipuzkoa plazan Setem, Emaus, Alboan, Caritas eta Bidezko Merkataritzako koordinakundeak hainbat ekitaldi aurrera eramango dira. Egun osoan zehar, bidezko merkataritzako produktuen dastaketa eta salmenta, erakusketak, 0 pobreziari eta bidezko merkataritzari buruzko informazio puntua eta esaldi onenaren lehiaketa egongo da. Ekimen guzti hauekin kontsumo ereduen eta klima aldaketaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi da. Justizia egiteaz gain, arazo hauei aurre egiteko tresna gisa balio izan dezakeela uste baitute antolatzaileek. Horregatik, sinadura bilketa egingo dute, Estatuko presidenteari bidezko merkataritza babestu eta ingurumena gehiago zaintzen duten politikak aurrera eraman ditzan eskatu, eta mundu mailako justizia lortzeko merkataritza arauen aldaketa bultza dezan. ... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA Aipu txarren galeria http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00012017/Aipu_txarren_galeria.htm Gorroto beraren aurpegi desberdinak. Matxismoa, heterosexismoa, lesbofobia, homofobia eta transfobia. Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduak(EHGAM)ek erakusketa, katalogo eta webgune batean jaso ditu hauen adierazgarri diren 100 bat kasu. Historiako garai desberdinetan emandako gertaera eta adierazpenak, medioetan oihartzun handia izan zutenak batzuk eta ezezagunagoak besteak. Hilabete honen 17an ospatzen den Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren Nazioarteko Egunarekin bat egin nahi du EHGAMek, gay, lesbiana eta gizon nahiz emakume transexualen eskubideak defendatuz. Modu kronologikoan erakusten badira ere, gainontzekoekin lotutako gertaera independentea da irudi bakoitza. Erakusketa gorrotoaren tipologiaren arabera edo 15 gai desberdinen arabera sailkatu daiteke. Iosif Stalin, Adolf Hitler, Francisco Franco, Augusto Pinochet...agintari eta politikariei eskainitako atalean hauek esandako eta egindako basakeriak bildu dira. Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohia egungo gizartean emandako aldaketek sortzen dizkioten beldurrak adierazi zituen, «horrenbeste aldaketarekin bikote homosexual bat ikusiko dugu Koroan». Beste arlo sozialetakoak ere badira: RENFE, komunikabideak, Familiaren Espainiako Foroa... ... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 DONOSTIA