Loiola, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info hitzako albiste zerrenda loiola eu Mon, 12 May 2008 00:08:52 +0200 60 Loiola, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info/rss/logo.gif irutxulokohitza.info Loiolako Erriberan supermerkatua egiteko baimenari ezetz esan dio EB-Aralarrek http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-03-15/p00004004/Loiolako_Erriberan_supermerkatua_egiteko_baimenari_ezetz_esan_dio_EB-Aralarrek.htm Loiolako Erriberako elizaren azpian supermerkatua egingo dute eta Udal Gobernuak, PSE-EEren botoekin bakarrik, supermerkatua egiteko baimena eman zuen atzo. EB-Aralarrek hasieratik agertu du bertan supermerkatua egitearen aurkako jarrera eta oraingoan ere, ez dio baimena emateko erabakiari oniritzia eman. Eliza dagoen lursaila diru-irabazirik izango ez duten ekimenetarako zegoen hasiera batean bideratuta. Aurreko agintaldian, ordea, Udalbatzak lursail hauen funtzioa aldatzea adostu zuen. Aldaketa horren bidez, lursail horretan diru etekina aterako duten ekimenek ¬supermerkatu bat esaterako¬ bertan jartzeko aukera dute. Aurreko agintaldian, Loiolako Erriberako lursailaren funtzio aldaketa onartzeko orduan, ezezko botoa eman zuen EBk eta orain ere, supermerkatua egiteko baimena ematerako garaian, udal taldeak ezetza eman du. ... Sat, 15 Mar 2008 01:00:00 +0100 LOIOLA Jende gehiago bizitzen jarri arte ez dute botikarik irekiko http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-03-06/p00003008/Jende_gehiago_bizitzen_jarri_arte_ez_dute_botikarik_irekiko.htm Loiolako Erriberako hiribide nagusian, Bartzelona hiribidean, zenbait banketxe egokitzen ari dira eta baita okindegi batzuk eta hortz klinika bat ere. Oraingoz, botikarik ez dago auzoan eta epe laburrean behintzat ez da izango. Jaurlaritzako Osasun Sailak ¬botikak zer tokitan ireki arautzen du¬ jakitera eman duenez, oraingoz ez dute botikarik irekiko. Jende gehiago bizitzen jartzen denean, ordea, bai. Osasun Sailak gaineratu duenez, ez da botika berria izango, kupoa beteta dagoelako. Hori dela eta, hiriko beste toki batean dagoen farmazia bat lekuz aldatuko da Loiolako Erriberara. Batek baino gehiagok egin du dagoeneko eskaera tokiz aldatzeko, Jaurlaritzaren arabera. Gipuzkoako Farmazien Elkarteak azaldu duenez, gaur egun hirian 2.105,90 biztanle daude botika bakoitzeko eta araudiari erreparatuta, kopuru horrekin ez da derrigorrezkoa beste bat irekitzea. Posible da, ordea, tokiz aldatzea. Guztira, 85 botika farmazia Donostian. ... Thu, 06 Mar 2008 01:00:00 +0100 LOIOLA Gizonezko bat hil da Loiolan trenak harrapatuta http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-03-06/p00007002/Gizonezko_bat_hil_da_Loiolan_trenak_harrapatuta.htm Ezbehar larria izan zen atzo Loiolako tunelaren barruan, Donostiatik Hernanirako bidean. Zumarragarako norabidean zihoan Renferen tren batek, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, gizonezko bat aurretik eraman zuen. Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi duenez, 09:15ak inguru gertatu zen eta gizonezkoa une berean hil zen. Trenbidea moztuta Ezbeharra dela eta, Renferen trenen zirkulazioa gelditu egin zuten 11:00ak arte Donostia eta Hernani artean. Denbora tarte horretan, joan-etorriak autobusez egin zituzten bidaiari kaltetuek. Ertzaintza bertaratu eta atestatua egin ostean, gorpua altxatu eta egoera bere horretara itzuli zen. Thu, 06 Mar 2008 01:00:00 +0100 LOIOLA Ruiz janari denda itxiko dute ia 40 urte eta gero http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-03-01/p00003371/Ruiz_janari_denda_itxiko_dute_ia_40_urte_eta_gero.htm Loiolara iritsi eta janari denda batengatik galdetuz gero, auzotar gehienek bi aipatuko lituzkete: Gorriti eta Ruiz. Izan ere, oso denda zaharrak dira biak eta frutak eta barazkiak dituzte atarian, apal zabaletan, bezeroek bertatik bertara ikus dezaten nolakoa den salgaia. Bi denda horietako bat, Alimentacion Ruiz, itxi egingo dute ia 40 urte eta gero. Zubiondo kalean dago. Besteak beste, supermerkatu, bideoklub eta auto tailer bat ere badaude kale horretan. Francisco Ruiz Errioxakoa da jaiotzez etaMaria Dolores Etxabe Itziarkoa . 38 urte eman dituzte biek lanean janari dendan. Erretiroa hartzeko ordua iritsi zaie eta udara ondoren utziko dute denda. Auzoko zaharrenetakoa da. Francisco Ruizek eskarmentua bazuen merkataritzan Loiolan denda ireki zuenean, aurretik Herrerako ekonomatu batean lan egin zuelako. ... Sat, 01 Mar 2008 01:00:00 +0100 LOIOLA Loiolako araztegian kiratsa handituko da http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-02-05/p00006005/Loiolako_araztegian_kiratsa_handituko_da.htm Añarbeko Mankomunitateak iragarri duenez, Loiolako araztegian hainbat garbiketa eta txukuntze lan egin behar dituzte. Lan hauek beharrezkoak izango dira araztegian kiratsa sortzen duten hondar-bereizgailuak estaltzeko lanak amaitzeko . Honenbestez, araztegiaren funtzionamendua bertan behera geratuko da, eta horrek kiratsa handituko du. Osteguna bitartean, Loiolako araztegitik aterako den kiratsa jasangarriagoa izan dadin, Herrerako ur zikinen biltegiko urak ¬Oreretako paper-fabrikako urak jasotzen dituzte bertan¬ ez dituzte orain arte bezala Loiolara eramango. Tue, 05 Feb 2008 01:00:00 +0100 LOIOLA Loiolako Erriberako Giuseppe Verdi plaza prest izango da egun gutxi barru http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-02-01/p00003007/Loiolako_Erriberako_Giuseppe_Verdi_plaza_prest_izango_da_egun_gutxi_barru.htm Giuseppe Verdi plaza da Loiolako Erriberan egindako lehena. Urrian hasi zituzten lanak eta egun gutxi barru bukatuko dituzte. Plazako zenbait tokitan baldosak jartzea falta da. Zuhaitzak ere ez dituzte oraindik ipini. Oinezkoentzako bideak Plazan oinezkoentzako zenbait bide egin dituzte. Bide horietan guztietan eserlekuak jarri dituzte. Baita zenbait farola eta zaborrontzi ere. Plazako txoko bat bestalde, haur jolasentzako egokitu dute. Haur jolasak jarri dituzte dagoeneko, baina zoru biguina jartzea falta da. Plazako txoko horretan iturria ere jarri dute. Victoria Iglesiasek eta Iñigo Lopez Jauregik diseinatu dute plaza eta oinezkoentzako bideen bitartez, Urumea ibaiaren itsasoratzea irudikatu nahi izan dute. Plaza inguratzen duten lau eraikinak bukatuta daude iaztik eta Udalak ia milioi bat euro bideratu ditu plaza egokitzeko. ... Fri, 01 Feb 2008 01:00:00 +0100 LOIOLA Duela gutxi hil diren danborradako bi kide omenduko ditu Loiolatarrak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-11/p00003003/Duela_gutxi_hil_diren_danborradako_bi_kide_omenduko_ditu_Loiolatarrak.htm Loiolatarra elkarteak duela gutxi hil diren bi danborrari omenduko ditu aurten: Javier Cano eta Iñaki Ibarburu. Biak hainbat urtetan atera ziren auzoko danborradan eta hori dela-eta, haiek bizi ziren etxeen aurrean geldialdia egingo dute eta haien senitartekoei oroigarriak emango dizkiete. Bestalde, bigarren urtez aterako dira urketariak Loiolatarrako danborradan. Iaz 13 izan ziren eta aurten 20 bat aterako dira. Fri, 11 Jan 2008 01:00:00 +0100 LOIOLA Indiako emakumeen errealitatea irudietan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-10/p00010005/Indiako_emakumeen_errealitatea_irudietan.htm Calcuta Ondoan erakundeak Indiari buruzko argazki erakusketa ibiltaria jarri zuen abian 2002an. Gipuzkoan barrena ibili da erakusketa, herriz herri eta orain Donostian izango da, Loiola kultur etxean. Calcuta Ondoan erakundeak emakumeek Indian bizi duten egoera latza eta larria azaldu eta salatu nahi izan du argazki biduma honen bidez. Horrela, hamabi panelek bertako errealitatea ezagutzeko eta aldaketarako beharrezkoak diren pausoak ezagutzeko aukera ematen diete bisitariei. Guztira berrogeita hamar irudi izango dira erakusgai Loiolan. Erakundeak Calcuta begirada zabalik liburua argitaratu berri du. Bertan hiru argazkilari bizkaitarren irudiak bildu dituzte. Fernando Moleresek, Jose Lezametak eta Javier Arcenillasek atera dituzte liburuan ageri diren argazkiak eta Patxi Ezkiaga legorretarrak idatzi ditu poemak, euskaraz eta gazteleraz. Testuak argitaratu gabeak dira. ... Thu, 10 Jan 2008 01:00:00 +0100 LOIOLA Erriberako errepidea, osorik zabalik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-21/p00006005/Erriberako_errepidea_osorik_zabalik.htm Loiolako Erribera eta Amara Osinagako errepidea oso-osorik zabalik dago atzotik. Bi bide ditu norabide bakoitzeko. Errepidearen alboetako espaloiak txukuntzea falta da obra horiek bukatutzat emateko. Errepidearen zati bat maiatza bukaeran zabaldu zuten. Bide bana ireki zuten norabide bakoitzean. Duela bi hilabete 26. eta 27. lineatako autobusak auzoan sartzen hasi ziren, Amara Osinagako norabidean bakarrik, errepidea estua zelako. Hemendik gutxira, errepide osoa bukatuta dagoenez, autobus linea gehiago sartuko dira Erriberan, bai Amara Osinagako eta baita Loiolako norabidean. Bide garrantzitsua izango da Bartzelonako hiribideak zirkulazio handia hartuko du hilabete gutxi barru, izan ere, Loiolako Erribera eta Urumea ibaiaren arteko errepidea moztu egin beharko dute trenbidearen gaineko zatia berritzeko . ... Fri, 21 Dec 2007 01:00:00 +0100 LOIOLA 2008ko udarako Loiolako Erriberako beste bi plaza, prest http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-15/p00004007/2008ko_udarako_Loiolako_Erriberako_beste_bi_plaza_prest.htm Udal Gobernuak begi onez ikusi ditu Loiolako Erriberako bi plazaeraikitzeko egindako bi proiektuak. Era honetan, hurrengo urteko udaran Paloma Miranda eta Jesus Maria Alkain plazak bizilagunentzat erabilgarri egongo direla adierazi du alkateak. Paloma Miranda plaza 1.552.000 euro gastatuko dituzte bi plazak egiteko. Paloma Miranda plaza egiteko 648.813 euro beharko dituzte. Plaza hau Jesus Maria Alkain plaza baino txikiagoa izango da eta ez du haurrentzat jolas parkerik izango. Atsedenerako lekua izango da eta alkateak zehaztu duenez , plazaren lurzorua harrizkoa izango da. Lanak burutzeko hiru hilabete beharko dituzte. Jesus Maria Alkain plaza Hiru hilabetean egingo dute Jesus Maria Alkain plaza ere. Proiektu honetarako 902.226 euro aurreikusi dituzte, eta ez du Paloma Mirandaren plazarekin antzekotasunik izango. Handiagoa izango da eta haurrentzat jolasak izango ditu. Aterpe batek estaliko du plaza eta urmaela izango du. ... Sat, 15 Dec 2007 01:00:00 +0100 LOIOLA Erribera eta Amara Osinaga arteko errepidea, lau bidekoa urte hasieratik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-05/p00003605/Erribera_eta_Amara_Osinaga_arteko_errepidea_lau_bidekoa_urte_hasieratik.htm Loiolako Erribera eta Amara Osinaga arteko errepideak lau bide izango ditu urte hasieran. Maiatza bukaeran ireki zuten bi auzuneen arteko errepidea, baina bi bide bakarrik ireki zituzten, bat norabide bakoitzean. Ezin izan zituzten lau bideak zabaldu, aurretik beste lan batzuk egin behar zituztelako errepidearen ondoko lursailean. Lanak hiriko sartu-irteeretan Loiolako Erribera eta Amara Osinagako errepideko bide guztiak, laurak, gutxi gorabehera hilabete barru irekita egongo dira. Loiolako Erriberako errepide nagusiak, Bartzelonako hiribideak, orain baino zirkulazio handiagoa hartuko du 2008an, Zorroaga pasealekuarekin batera. Loiolako Erriberaren pareko errepidea, ibaiaren ondotik doana,berritzen ari dira eta lan horien harira, Donostiako sartu-irtena, hau da, trenbidearen gaineko biaduktua, guztiz berritu behar dute. Hori dela eta, ibaiaren ondotik doan errepidea itxi egin beharko dute eta zirkulazioa Loiolako Erriberaren barrualdera eta Zorroaga pasealekura bideratu. ... Wed, 05 Dec 2007 01:00:00 +0100 LOIOLA Txomin Eneak adinduentzat 40 apartamentu izango ditu http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-22/p00004006/Txomin_Eneak_adinduentzat_40_apartamentu_izango_ditu.htm Udal Gobernuak bihar emango dio Txomin Eneako proiektuaren plan bereziari baiezkoa. Proiektua aurrera eramateko martxoan aldatu zuten Plan Orokorra. Bihar onartuko duten planak, martxoan aurkeztutakorekin alderatuta, hainbat aldaketa izango ditu. Txomin Enean, denera, 1.299 etxebizitza eraikiko zituztela adostu zuten hasieran, orain, etxebizitza horiez gain, adinekoentzat beste 40 apartamentu eraikitzea ere aurreikusi dute. Etxebizitzek ibaia aurrez-aurre Etxebizitza hauek guztiek ibaiaren kokapena izango dute ardatz. Honela, uholde arazorik sor ez da din hainbat aldaketa egitea erabaki dute Udaleko eta Eusko Jaurlaritzako adituek. «Ibaia, Txomingo zubia eta kuarteletara doan bihurgunearen artean zabalduko dute» azaldu du Jorge Letamendia Hirigintza zinegotziak. Honela, Txomin Eneako bizilagun berriek ibai zabalago batez gozatu eta inguruan egingo duten ibai- parketik ibiltzeko aukera ere izango dute . ... Thu, 22 Nov 2007 01:00:00 +0100 LOIOLA Taberna, kafetegiak eta bost banketxe izango ditu Erriberako Bartzelonako hiribideak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-15/p00003058/Taberna_kafetegiak_eta_bost_banketxe_izango_ditu_Erriberako_Bartzelonako_hiribideak.htm Aurrerra doaz Loiolako Erriberako lanak. Bartzelonako hiribidea izango da auzoko kale nagusia. 11 bat etxe, Amara Osinagatik gertuen daudenak, bukatu egin dituzte . Beste zenbait eraikini ere azken ukitua ematen ari zaizkio eta luze jo gabe jarriko dira bizitzen etxebizitzon jabeak. Bukatuta dauden eraikinen etxabeetan ari dira lokalak egokitzen. Lehenik, jarduera baimena eskatzen da , eta ondoren lokala egokitzeko baimena, obrak egiteko baimena, alegia. Udaleko Hirigintza Sailak 13 jarduera lizentzia eskaera jaso ditu oraingoz, eta lokal batzuetan lanak hasi berri dituzte. Gehienak 2008an irekiko dituzte . Banketxeek aurrea hartu dute 2006ko udan eman zituzten auzuneko lehen etxeak eta duela hilabete pasatxo zabaldu dute lehen lokala, banketxe bat hain zuzen ere, zortzigarren atarian. Beste banketxe bat izango da zabaltzen hurrena, 12. atarian eta beste hiruk ere Bartzelonako hiribidean egoitza izateko baimena eskatu diote Udalari. ... Thu, 15 Nov 2007 01:00:00 +0100 LOIOLA Ur-Kirolaken egoitza eta frontoiaren artean futbol zelaia egitea proposatu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-25/p00006018/Ur-Kirolaken_egoitza_eta_frontoiaren_artean_futbol_zelaia_egitea_proposatu_dute.htm raul perez Loiolako Auzo Elkarteak Ur-Kirolakeko egoitza eta kultur etxearen artean futbol zelaia egiteko proiektua landu du. Udalari eta Gipuzkoako Futbol Federazioari egitasmoaren berri eman die auzo elkarteak eta erakundeek, oraingoz baiezkorik eman ez badute ere, ez dute begi txarrez ikusi. Udala lantzen ari den Plan Orokor berrian, Loiolako Lorategi-Hirian hainbat aldaketa egitea jasota dago. Aldaketa horiei aurre hartu nahian, auzo elkarteak kultur etxe eta frontoiaren ondoan futbol zelaia egitea nahi du. Garai batean bazegoen futbol zelaia Loiolan Heriz zuen izena, baina hamar bat urte dira kendu zutenetik. Gutxi gorabehera, Loiolako Erriberako pasealekuan zegoen, ibaiaren aldean. ... Thu, 25 Oct 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA Turisten autobusak uzteko lekua jarriko du Udalak Loiolan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-23/p00004017/Turisten_autobusak_uzteko_lekua_jarriko_du_Udalak_Loiolan.htm xabier etxabe Autobusez datozen turistak Erdialdean jaitsi eta autobus gidariek beren ibilgailua non utzi lekurik ez dutela salatu zuen PPk duela zenbait hilabete. Alderdiaren eskaerak, erantzuna jaso du eta Udal Gobernuak Loiola, saihesbidearen azpiko gunea, aukeratu du autobusentzat aparkaleku. Gune hau, kanpotik datozen autoentzat disuasio-aparkalekutzat egokitu zuten; neurri honekin, ordea, autoak uzteko aukera bertan-behera geratzen dela salatu du EAk. Loiolako aparkalekua autobusen egonaldietarako egokituko balitz, hiriaren kanpoaldean autoentzat hiru disuasio-aparkaleku geratuko liratekeela dio EAren bozeramaile Jaione Arratibelek: Ondarretakoa, unibertsitateetakoa eta Igarakoa. ... Tue, 23 Oct 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA Sarjentua ETAk zauritu izana, erabat baztertuta http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-18/p00005010/Sarjentua_ETAk_zauritu_izana_erabat_baztertuta.htm erredakzioa Uba pasealekuan tiroa jaso zuen sarjentuaren auziak argitu gabe darrai. Dena dela, Ertzaintzak behin betiko baztertu du ETAren autoretza. Antza denez, «arrazoi sentimentalak» egon daitezke erasoaren atzean. Astelehen gauean M.R.V. 28 urteko sarjentuak tiroa jaso zuen sorbaldan, Uba pasealekuan. Zauria ez zen larria izan, eta astearte arratsaldean bertan eman zioten sendagiria Donostia Ospitalean. Ertzaintzak nahiz Espainiako Poliziako eta Guardia Zibileko buruek hasieratik esan zuten sarjentuak adierazpen kontraesankorrak egin zituela erasoari dagokionez. Esaterako, ez zuen erasoa gertatu zen tokia ondo zehaztu. Ertzaintzak ez du bala aurkitu. ... Thu, 18 Oct 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA Oinezko eta txirrindularientzako bidea http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-17/p00003008/Oinezko_eta_txirrindularientzako_bidea.htm R. Perez » Loiolako Erribera pasealekuaren zati bat bukatu dute. Oinezkoentzako bidea eta bidegorria jarri dituzte ibaiaren ondoan. Bidea ez dute bukatu Bizkaia pasealekuraino iritsiko da, Loiolako Erriberaren pareko errepidean lanak egiten ari direlako. Udalak, bestalde, pasabidea egingo du Loiolako Erribera eta Egiako parkearen artean eta pasabide hori ibaiaren ondoko oinezkoentzako bidearekin eta bidegorriarekin lotuko dute. Wed, 17 Oct 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA Autobusak Erriberan sartu dira http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-16/p00005005/Autobusak_Erriberan_sartu_dira.htm R. Perez Amara-Martutene eta Altza-Intxaurrondo-Antigua autobus lineak Loiolako Erriberan sartzen dira atzotik. Oraingoz, Erdialderako norabidean pasatzen dira auzo berritik. Hiribide nagusian, Bartzelona hiribidearen 15. atarian jarri dute geltokia. Tue, 16 Oct 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA Loiolako Erriberako Giuseppe Verdi plaza egiten hasi dira http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-09/p00003010/Loiolako_Erriberako_Giuseppe_Verdi_plaza_egiten_hasi_dira.htm raul perez Loiolako Erriberako Giuseppe Verdi plaza egiteko lanak hasi zituzten atzo. Erriberan sei plaza egingo dituzte eta Giuseppe Verdiri ekin diote aurrena. Hiru hilabete beharko dituzte lanak bukatzeko. Plazaren inguruan dauden lau eraikinak bukatuta daude eta lauretan sartu dira dagoeneko bizilagunak.Aurrena saneamendua jarriko dute plazan. Argiteriaren txanda izango da ondoren, eta zuhaitzak, eserlekuak eta abar jarriko dituzte azkenik. Victoria Iglesias eta Iñigo Lopez Jauregi arkitektoek diseinatu dute plaza. Auzoko beste plazak bezala, laukizuzena eta materiale eta maila ezberdinez egingo dute. Egurrezko bideak izango ditu, eta baita lorategiak eta jolasgunea ere. ... Tue, 09 Oct 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA Plazaren alde onak eta txarrak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-07/p00004010/Plazaren_alde_onak_eta_txarrak.htm raul perez Loiolatar batzuentzat auzoko parke zaharra da oraindik. Beste batzuentzat Herriko plaza da. Bada tangaren plaza deitzen dionik ere, estalkiak eta tangek antza dutelakoan. Hala ere, Loiolatarra kalearen atzealdeko guneak izena du joan den udaberrian auzoa berritzeko lanak bukatu zituztenetik: Latsarien plaza. Garai batean, latsariek familia dirudunen arropak garbitu ohi zituzten Urumea ibaian eta haiekgogora ekartzeko erabaki zuen Udalak plazari izen hori jartzea. Auzoa berritzeko obrak bukatu zituztenetik, zenbait jarduera egin dituzte plaza horretan. Udaberriko Jaian esate baterako obrak bukatuta zeudela ospatzeko antolatu zuten festa Calcuta Ondoan Gobernuz Kanpoko Erakundeak haur tailerrak antolatu zituen. Jai batzordeak, bestalde, txosnak jarri zituen San Inazio festetan eta Loiolatarra elkarteak perretxiko erakusketa egin zuen duela astebete. ... Sun, 07 Oct 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA 26 eta 27 autobus lineak berehala sartuko dira Erriberan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-04/p00003011/26_eta_27_autobus_lineak_berehala_sartuko_dira_Erriberan.htm r. perez Hemendik astebetera edo bi astera Donostiabuseko autobusak Loiolako Erriberan sartuko dira. Hain zuzen ere, 26 eta 27 autobusak izango dira, Amara-Martutene eta Gros-Intxaurrondo-Antigua lineak, hurrenez hurren. 26 lineak 15 eta 20 minutu arteko maiztasuna du, eta 27 linea ordu erdiro igarotzen da. Bi autobus geltoki jarri berri dituzte linea hauetarako. Bata, Erriberako hiribide nagusian jarri dute, Bartzelona hiribidean, eta bestea, trenbidearen gaineko errepidea pasata, Gregorio Ordoñez kalean. Bi autobus lineok, beraz, Erdialderako bidean sartuko dira Loiolako Erriberara, Loiolako biribilgunean barrena. Orain arte 26 eta 27 lineak Zorroaga pasealekuan barrena joan dira Erdialderantz. Beste norabidean, Loiola eta Egiarantz, ez dira autobusak Erriberatik pasatuko, izan ere, Erribera eta Amara Osinaga arteko errepidea ez dago guztiz bukatuta Moneoren elizaren oinarriak jarritakoan bukatuko dute errepidea. ... Thu, 04 Oct 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA Mikologia Jardunaldiak ohiko erakusketarekin bukatuko dira etzi http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-28/p00002010/Mikologia_Jardunaldiak_ohiko_erakusketarekin_bukatuko_dira_etzi.htm r. perez Loiolatarra elkarteak antolatutako Mikologia Jardunaldiak azken txanpan dira. Mikologiari buruzko ikastaroa eta hitzaldiak bukatu dira. Hala ere, perretxiko zaleek oraindik badute Loiolan zerekin gozatu. Bihar mendi irteera egingo dute. Parte hartu nahi duten guztiek Loiolatarra elkartean egon behar dute 07:00etan. Taldeka banatuko dituzte hara joandakoak. Besteak beste, Landetan eta Urdainen jasoko dituzte perretxikoak. Eguerdi aldera itzuliko dira auzora eta arratsaldean , jasotako perretxiko guztiak sailkatuko dituzte. Haur tailerra ere izango da.Etzi, bestalde, 10:30etik 14:30era bezperan hartutako onddo guztiak erakusgai jarriko dituzte Latsarien plazan. Haurrentzako tailerrak ere izango dira eta 11:00etan perretxiko pintxo dastaketa izango da. Mikologiarekin lotutako pintura lehiaketara aurkeztutako lanak erakutsiko dituzte eta 13:00etan pintura lehiaketaren sari banaketa izango da. Josu Bergararen, Txelo Arangoren et... Fri, 28 Sep 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA Mikologian aditu berriak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-26/p00012001/Mikologian_aditu_berriak.htm NEREA LIZARRALDE Udazkenean murgildu berri gara. Pixkanaka zuhaitzak hostoak galtzen hasiko dira, mendiek kolore gorrixka hartuko dute eta basoakÉperretxiko biltzailez beteko dira. Haien artean, Loiolatarra Elkartekoak izango dira. Ondo ezagutzen dute perretxikoak biltzeko zaletasuna eta mikologia. Aurten, bederatzigarren aldiz, mikologia eta gastronomia jardunaldiak antolatu dituzte. Hitzaldiak, sukaldaritza tailerrakÉ Mikologian aditua izateko, ordea, perretxikoak sortzen diren lekura joan eta gertutik ikustea komeni da. Perretxikoak biltzeko eta sailkatzeko esperientzia bizitzea, alegia. Horregatik, mendi irteera bat ere prestatu zuten Leurtzako urtegira, La Salle ikastetxeko haurrekin. ... Wed, 26 Sep 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA Txomin Eneko festak, gaur eta bihar http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-07/p00004015/Txomin_Eneko_festak_gaur_eta_bihar.htm erredakzioa Bigarren urtez jarraian antolatu ditu jaiak Txomineko Gaztenea gazte taldeak. Aurreko urtean bezala, haurrentzako jarduerei garrantzia eman diete. Hala, bihar arratsaldean, 16:00etatik aurrera, puzgarriak, karts-ak, bitsaren jaia eta zezen mekanikoa izango dira.Haur jolasekin batera, musika izango da Txomineko jaietako beste ardatza. Iazko festetako ekitaldirik arrakastatsuenak musikarekin lotutakoak izan ziren eta inguruko auzoetatik jende asko joan zen Txomin Eneara. Hori ikusirik, aurtengo jaietan ere tarte handia eman diote musikari. Gaur hip-hop reggae gaua egingo dute parkean. Besteak beste, Haritz Sound System, Urban Breakdance eta Tuestate de Tranks izango dira. Bihar, bestalde, Plan B, Lord Of Atlantis eta DJ Iñigitoren txanda izango da. Dantza ere izango da festetan. Bosko Zuhaitz taldeak areto dantza erakustaldia eskainiko du bihar 22:00etan. ... Fri, 07 Sep 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA Aurten ere, perretxiko artean Loiolan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-07/p00004030/Aurten_ere_perretxiko_artean_Loiolan.htm raul perez Bederatzigarren urtez mikologia jardunaldiak antolatu ditu Loiolatarra elkarteak. Ohi bezala, hitzaldiak, sukaldaritza tailerrrak eta mendi irteerak izango dira. Aurreko urteekin alderatuta, aurten bada berrikuntzarik: mikologiari buruzko ikastaroa egingo dute. Mikologiaren hastapenei buruzko ikastaroa kultur etxean izango da hilaren 11n, 13an, 16an, 17an, 19an eta 20an 19:30ean. Izena kultur etxean bertan eman behar da, 27 euro ordainduta. Daniel Palacios usurbildarrak zuzenduko du, eta parte hartzen dutenek, besteak beste, perritxikoak nola sailkatu ikasi ahal izango dute. Gastronomia errezetak ere landuko dituzte. Datozen urteetan ikastaro gehiago egin nahi dituzte. Mikologiaz ezer ez dakitenentzat edo zer edo zer jakin arren gehiago sakondu nahi dutenentzat dago zuzenduta ikastaroa. Datozen urteetan ikastaro bat baino gehiago egin nahi du... Fri, 07 Sep 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA Hip hop gaua Loiolan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-06/p00010007/Hip_hop_gaua_Loiolan.htm erredakzioa Loiolako Txomineko parkean, Aintzieta pasealekuan, Ttanttakun Irratiaren festa ospatuko dute, ostiralean eta larunbatean. Bihar hip hopa izango da jaun eta jabe. 19:00etan hasiko da festa. 21:00ak aldera Aritz Sound System eta Revolutionary Brothers reggaezaleek musika sesioa eskainiko dute. Dantzarentzako tartea ere izango da Ttanttakun festan, Urban Break dantzariekin. 23:0Oetan Tuestate de Tranks taldearen txanda izango da. 00:30ean, berriz ere, Revolutionary Bro-thers, Iker eta Unai donostiarrak igoko dira oholtzara. Maese Trucco eta King Soul izango dira beraiekin batera. 02:00ak aldera Jaula de Grillos taldearen zuzenekoa. Gau luzea izango da, goizeko 6ak arte hip hop musika izango da-eta entzungai. ... Thu, 06 Sep 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA Loiolako gaztetxea aurrera! http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-08-25/p00002008/Loiolako_gaztetxea_aurrera.htm loiolako gazte asanblada » 'gaztesarea' Sat, 25 Aug 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA Pertsonaia ospetsuak bizilagun http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-08-23/p00003013/Pertsonaia_ospetsuak_bizilagun.htm raul perez Oraindik asko falta da Loiolako Erriberako lanak guztiz bukatzeko. Dena dela, gero eta jende gehiago bizi da auzo horretan. Helbidea da bizilagunek ikasi behar duten lehen gauza. 2001ean erabaki zituen Udalbatzak Erriberako kaleen izenak, artean obrak hasi gabe zeudela. Humboldt kalea, Jesus Maria Alkain plaza, Nemesio Etxaniz kalea... Bizilagun askorentzat pertsonaia ezezagunak dira beren kaleari izena eman dietenak. Humboldt. Wilhelm Humboldt (Postdam 1767-Berlin 1835). Filologian, poesian eta hizkuntzetan aditua zen. Bi aldiz izan zen Euskal Herrian eta bidaia horiek euskararenganako jakin-mina piztuarazi zioten. Besteak beste, Mogel eta Elhuyar anaiak ezagutu zituen Euskal Herrian, euskararekin lotutako bi liburu idatzi, eta Europako kultura esparruetan euskara zabaldu zuen. Euskara Europako hizkuntza zaharrena zen, haren ikerketen arabera. ... Thu, 23 Aug 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA Dantza jaialdia, Atari Ederren http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-27/p00006005/Dantza_jaialdia_Atari_Ederren.htm raul perez Folklore jaialdia izaten da Loiolako jaietako ekitaldi jendetsuenetakoa. Hemeretzigarren aldiz egingo dute aurten. Aurreko urteetan frontoian egin dute dantza jaialdia eta aurten, berritutako Atari Eder plazan izango da. Euria egingo balu ohiko tokira, frontoira, joango dira dantza taldeak. Etzi izango da folklore jaialdia, 18:30ean.Donostiako Goizaldik, Txinako Qiadongnan-eko Kanta eta Dantza Konpainiak eta Uzbekistango Sabo konpainiak dantza egingo dute. Txinako taldeak 50 urte bete berri ditu eta Txinako folklore talde profesional bakarra da. Miao eta Dong etnien dantzak eta kantuak berreskuratzea da talde horren asmoa. Uzbekistango Sabo taldeko zuzendariak balet irakasleak dira. Dantzari gehienak 16 eta 22 urte bitartekoak dira. Urtero bezala, kanpoko bi taldez gain Euskal Herriko talde bat izaten da Loiolako ja... Fri, 27 Jul 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA Artearen hamaika definizio http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-21/p00006009/Artearen_hamaika_definizio.htm nagore irastorza Artelekun barneratu bezain laster, afinaziorik gabe soinuak bata bestearen atzetik entzun daitezke. Orkestra inprobisatua da, izan ere, soinuak sortzen ari direnak ez dira musikariak. Arteaz interesatuta dauden eta etorkizunean artearen inguruko ikasketak egin nahi dituzten zazpi gazte dira, eta Dinamik(tt)ak 07 egitasmoan parte hartzen ari dira Artelekun. Gaur, zaborretara botatzen diren gauzekin musika tresnak egiten ari dira, gauean kontzertua emateko. 11 egunez sormena landu eta arte tradizionaletik kanpo dauden ekimenak ezagutuko dituzte arte udaleku berezi hauetan.Aiora Kintana da auzolandegiko arduradunetako bat. Bigarren aldiz errepikatu du esperientzia, eta gustura ari da. «Betiko diziplinetatik kanpo ere artea badagoela eta sormena eguneroko atal desberdinetan landu daitekelela erakutsi nahi diegu gazteei». Honela, auzolan... Sat, 21 Jul 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA Patxillardegi baserria, duela 130 urte http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-06/p00003023/Patxillardegi_baserria_duela_130_urte.htm raul perez Loiolan geratzen den baserri bakarrenetakoa da Patxillardegi. Auzoko etxe ezagunenetakoa da, ezbairik gabe. Antton Arrieta Aranzadiko Arkeologia historiko saileko kideak baserriaren irudi zaharra aurkitu du. Baserriaren irudi zaharrenetakoa, zaharrena ez bada. Zehazki, 1876ko marrazkia topatu du, La ilustracion española y americana aldizkarian kaleratutakoa. Euskal Herriko gotorlekuei buruzko ikerketa lana egiten ari da Arrieta eta lan horretan murgilduta topo egin du Loiolako baserriaren aspaldiko irudiarekin. Asteko berriak ez ezik, zientziarekin lotutako albisteak ere jasotzen zituen Madrilgo aldizkari hark eta 1876ko otsailaren 8ko zenbakian publikatu zuen Loiolako baserriari buruzko irudia. Bigarren Karlistada bukatzear zela egindako marrazkia da, eta gaur egun bezala baserriak Astigarragako bidea eta Urumea ibaia ditu ondoan. Aldizkariak liberalen eta karlisten posizioaren berri eman zuen zenbaki hartan. «1875eko maiatzean liberalek Astigarraga utzi behar izan zuten karlistak gainean zituztelako, eta korrika eta presaka Ametzagaña gotorlekua eta Alkolea dorretzarra eraiki zituzten. Loiola zen liberalen azken gotorlekua, nolabait esateko», azaldu du Aranzadiko Antton Arrieta ikerlariak. ... Fri, 06 Jul 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA Hondakin-urak garraiatzen dituzten hodien arteko lotura kaxkarrak sortzen du kiratsa Loiolan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-23/p00006007/Hondakin-urak_garraiatzen_dituzten_hodien_arteko_lotura_kaxkarrak_sortzen_du_kiratsa_Loiolan.htm x. etxabe Loiolako bizilagunek jasan behar duten kiratsa deusezteko, Loiolako ur araztegiak dituen hondar-bereizgailuak estaltzen hasiko dira. Halaber, Udalak egindako azterketa batek argitu duenez, hondakin-urak daramatzen hodien arteko loturak akatsa duela konturatu dira. Loiolako ur araztegiak hedatzen duen kiratsari irtenbidea bilatzeko, hondar- bereizgailuak estaltzen hasiko da Añarbeko Ur Mankomunitatea. 640.000 euro inguru beharko dituzte lanak aurrera eraman ahal izateko. Hondar-bereizgailuak, ordea, ez dira Loiola inguruko kiratsaren arrazoi bakarra. Udalak egin duen azterketa baten arabera, «Txomin-Eneako etxebizitza gehienetan, Loiolako ur araztegira doan hodi nagusiaren eta etxebizitzetara doazen gainontzeko hodien arteko loturak akatsa du; horregatik, igotzen da kiratsa etxebizitzera», dio Jorge Letamendia hirigintza zinegotziak. ... Sat, 23 Jun 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA Auzoa zaharberritzeko lanak bukatu dituztela ari dira ospatzen loiolatarrak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-10/p00002004/Auzoa_zaharberritzeko_lanak_bukatu_dituztela_ari_dira_ospatzen_loiolatarrak.htm R. Perez » Festa giroan da Loiola. Auzoa berritzeko obrak bukatu izana ospatzen ari dira auzotarrak. Atzo goizean txalupan Urumean barrena, doan, joateko aukera izan zen eta ekimena arrakastatsua izan zen; txalupa Atari Ederreko nasatik atera, Txomin Enearaino zihoan eta han buelta ematen zuen, Loiolarantz. Bestalde, Calcuta Ondoan Gobernuz Kanpoko Erakundeak tailerrak antolatu zituen herriko plazan. Gaur ere jai jarduerak izango dira Loiolan. Pilota partidak izango dira goizean goizetik, eguerdian berriz ere txalupan joateko aukera izango da eta 13:00etan erromeria egingo dute herriko plazan; mokadutxoa jateko aukera izango da. Sun, 10 Jun 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA Festa giroa izango da asteburuan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-06-06/p00007020/Festa_giroa_izango_da_asteburuan.htm erredakzioa Saninazioak dira Loiolako jaiak. Aurten, dena dela, loiolatarrek ez dute itxaron beharko uztaila bukaera arte festez gozatzeko. Hiru urteko lanak bukatu dituztela ospatzeko, Loiolako hainbat elkartek jaia antolatu dute asteburuan. Elkarteok diotenez, aurrerantzean ere egongo da zer egin auzoan. Udalak eman berri dien lokala egokitzea, merkataritza biziberritzea elkarte baten bidez, auzoarentzako kirol instalazioak sortzea eta Hiri Lorategitik industria batzuk lekuz aldatzea dira haien lehentasunak. Araztegiaren kiratsa, pilotalekuaren ingurua konpontzea eta Hiri Lorategia hobetzea ere egin beharrekoen zerrendan dituzte. Horren guztiaren abiapuntutzat jotzen dute asteburuko jai jarduerak. Larunbatean, 11:30etik aurrera Urumea ibaia ezagutzeko txangoak egin ahal izango dira txalupan eta herriko plazan berritutako parkean haur jolasak izango dira Calcuta Ondoan elkarteak an... Wed, 06 Jun 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA Lurpeko aparkalekua eta urbanizazio berria egingo dituzte Loiolan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-05-01/p00006016/Lurpeko_aparkalekua_eta_urbanizazio_berria_egingo_dituzte_Loiolan.htm nagore irastorza Hiru urtez luzatu dira Loiolako hirigintza lanak. Urte horietan hankaz gora izan da auzoaren erdigunea eta bizilagunei eragozpenak eragin. Udalak lanak maiatzean bukatzea espero du, eta horiek bukatuta, auzoak dituen gainontzeko arazoei heltzea erabaki du. Horietako bat aparkalekuena da. Honela, atzoko Gobernu Batzordeak Loiolan lur azpiko aparkalekua egiteko eta ingurunea urbanizatzeko proiektuaren lehiaketa abian jartzea erabaki zuen. Lan guztiak Loiola zeharbidean egingo dituzte eta berritasun nagusia lur azpiko aparkalekuarena da. Egun, zeharbideak lau bide ditu Loiolako Erriberako errotondatik kuarteleko zubiraino eta bideetako biren azpian aurreikusi dute aparkalekuak egitea. «Bizilagunentzako aparkalekua izango da eta auzoan aparkatzeko dauden arazo larriei aurre egingo die», nabarmendu zuen Odon Elorzak. ... Tue, 01 May 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA Loiolako Erriberan osasun etxea http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-04-21/p00002001/Loiolako_Erriberan_osasun_etxea.htm jose antonio gonzalez » loiolako erriberako auzo elkartearen izenean Sat, 21 Apr 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA Zubiondo datorren urtean berrituko dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-04-21/p00006017/Zubiondo_datorren_urtean_berrituko_dute.htm r. perez Zubiondo Euskotrenen geltokiaren ondoan dago. Bertan da Añarbeko Mankomunitatearen ur ponpaketa gunea. Hasieran, iaz bota behar zuten lurrera, haren lana Urumean barrena doan lur azpiko kolektoreak bete behar zuelako. Hala ere, bere horretan jarraitzen du ur ponpaketa guneak. Kolektoreak bukatuta behar zuen, baina lanerako erabiltzen ari ziren makina ez atzera ez aurrera geratu zen Loiolako koartelen parean, gutxi gorabehera. Kolektorea urte bukaerarako konpondu nahi dute, eta ondoren lurrera bota ahal izango dute ur ponpaketa gunea eta baita trenbidearen pareko hodiak ere .Udalak inguru horretan hirigintza lanak egiteko proiektua prest du. Plaza moduko bat egingo du bertan. Bestalde, auzoa txukuntzeko lanek aurrera darraite. Aralar mendiaren kalean farolak jartzen ari dira eta Zubiondo kalea asfaltatu dute. Batez ere euria egiten zuenean, putzu handiak izaten ziren Zubiondo kalean. ... Sat, 21 Apr 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA Txomin Enean 1.300 etxe egitea onartu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-03-28/p00005008/Txomin_Enean_1.300_etxe_egitea_onartu_dute.htm x. etxabe Txomin Enea berritzeko eta bertan, auzo berri bat sortzeko nahia agertu dute Udaleko ordezkari guztiek. Behin kartzela Zubietara lekuz aldatzen dutenean, Udalak Txomin Enea itxuraldatuko du eta horretarako 1.300 etxebizitza sortzeko asmoa du. Jorge Letamendia, hirigintza zinegotziaren hitzetan «Lurzoruaren gaineko legeak, babestutako etxebizitzaren aldeko apustua egiten du, eta babestutakoak %40 izan behar dutela badio, guk %75eraino igo dugu kopurua».Hortaz, eraikiko diren 1.300 etxebizitzetatik, 600 babes ofizialekoak izango dira, 300 tasatutakoak eta beste 300, merkatu librearen prezioan. Gehitu gabe geratzen diren 100 etxebizitzak kaltetutako bizilagunak hartuko ditu. Izan ere, Txomin Enea berritzerakoan 96 etxebizitza botako dituzte berregituraketaren ondorioz. ... Wed, 28 Mar 2007 01:00:00 +0200 LOIOLA Zirkulazio aldaketak izango dira Loiolan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-03-25/p00002021/Zirkulazio_aldaketak_izango_dira_Loiolan.htm raul perez Loiolako kaleak eta errepideak berritzeko lanak bukatzear dira. Udalak zirkulazio aldaketa batzuk egingo ditu auzoan. Bi izango dira aldaketa garrantzitsuenak. Alde batetik, Aralar mendiaren kalea, auzoaren erditik igarotzen dena, norabide bakarrekoa izango da, Txomin Enerantz. Errepidea lehen baino estuagoa da orain eta espaloia, aldiz, zabalagoa. Bestalde, errepidearen bi aldeetan aparkalekuak jarri dituzte. Taxientzako, motoentzako eta zamalanak egiteko tokia ere egongo da Aralar mendiaren kalean. Koskadun zebrabideak ere izango dira. Egunotan ari dira kale hori asfaltzen, zatika. Eusko Trenen ondoko kalea, Urbia kalea Loiola kultur etxetik Loiolako zeharbidera doana orain arte bezala norabide bakarrekoa izango da, baina oraingoaren kontrakoa izango da. Hau da, autoak Loiolako zeharbidetik hartuko dute Urbia kalea, Loiolako kultur etxerantz. Aldaketa gehiago izango dira. Zenbait kale oinezkoentzat egokitzen ari dira. Loiolako auzo elkarteak berak lanak hasi aurretik Udalari neurriak hartzeko eskatu zion, auzoaren barrualdean zirkulazioa ahalik eta gutxien egon zedin. ... Sun, 25 Mar 2007 01:00:00 +0100 LOIOLA Zazpi hilabete beharko dituzte Loiolakour araztegiko zati bat estaltzeko http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-03-24/p00004006/Zazpi_hilabete_beharko_dituzte_Loiolakour_araztegiko_zati_bat_estaltzeko.htm erredakzioa Añarbeko Mankomunitateak zazpi hilabete beharko ditu Loiolako ur araztegiaren parte bat estaltzeko. Kiratsa sortzen duen zatia estaliko du, hondar-bereizgailuak hain zuzen ere. Uretatik hondarra, solidoak, koipeak eta gainerako elementu kutsagarriak bereizten dituzten kanal modukoak dira hondar-bereizgailuak. Udalak ur araztegia ahalik eta azkarren estaltzeko asmoa agertu du eta lanak emateko orduan, zein enpresak egin dezakeen azkarrago hartuko omen du kontuan. Añarbek azterketa bat eskatu zuen kiratsa ote zegoen eta egotekotan nola konpon zitekeen jakiteko. Hain zuzen, azterketa horren emaitzaren arabera ur araztegiaren parte bat estali behar da. Ur zikinak borborka jartzeko sistema ere aholkatzen zuen azterketak, koipeak bereizten eta kanporatzen laguntzeko. Baita usainak kentzeko sistema hobetzea ere. ... Sat, 24 Mar 2007 01:00:00 +0100 LOIOLA Azoka festa kulturala Loiolan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-03-02/p00010007/Azoka_festa_kulturala_Loiolan.htm erredakzioa Loiolan hainbat eragilek jaialdia antolatu dute bertan dagoen gaztetxeko kideen laguntzarekin batera. Goizeko hamaiketan emango diote hasiera jaialdiari, txupinazoa eta kale animazioaren laguntzaz. Ondoren 12:30ean serigrafia tailerra egingo dute eta 14:00etan bazkaria, Animalien Eskubideen Aldeko Taldekoek antolatuta. Arratsaldean berriz, ekintza guztiak gaztetxean egingo dira: 16:00etan Memoria, dignidad y lucha bideoaren proiekzioa, eta Gasteizen 1976ko martxoaren 3an gertatutako istiluen inguruko hitzaldia izango da Cine Pobre elkartearen eskutik.18:00etan Beñat Gatazka-ren abestiak entzun ahal izango dira eta 19:30ean, banaketa alternatiboaren inguruko hitzaldia eskainiko dute. Gauean eta eguneko ekintzei bukaera emateko, kontzertuak egingo dira Loiolako Gaztetxean. ... Fri, 02 Mar 2007 01:00:00 +0100 LOIOLA Loiolako geltokiaren alde egingo du EAk http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-02-22/p00006009/Loiolako_geltokiaren_alde_egingo_du_EAk.htm x. etxabe Urtarrilaren 30ean Odon Elorza alkateak Norteko geltokiaren parean egin nahi duen autobus geltoki berriaren proiektua aurkeztu ondoren, EAk hurrengo astearteko Udalbatzarrean mozioa aurkeztuko du, geltoki intermodala Loiolako Ibaiertzean jartzeko 2006ko otsailaren 14ko erabakia berresteko asmoz.EAko kide Jokin Ezkerrok adierazi bezala, «azterketa guztiek Loiolaren alde egiten zutela jakinda, Norteko geltokiaren kokapena ona den ala ez frogatzeko 6 azterketa egitea zentzugabea da». EAren ustez, gainera, «Loiolako Ibaiertzeko geltokiak Renfe, Euskotren eta bestelako garraiobideekin izango luke lotura. Gainera, Abiadura Handiko Trena Norteko geltokiraino iritsiko delako ez da proiektu osoa lekuz aldatu behar, Loiotatik ere pasako baita». ... Thu, 22 Feb 2007 01:00:00 +0100 LOIOLA Loiolako geltokiaren alde egingo du EAk http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-02-11/p00006009/Loiolako_geltokiaren_alde_egingo_du_EAk.htm R. Perez » Loiolako Ibaiertzaren sarrerako orubean hasi dira lanean aste honetan. Jaurlaritzak 70 etxebizitza egingo ditu bertan. Obrak aspaldi hasi behar zituzten, baina oinarriekin izandako hainbat arazo direla medio, orain arte ez da orube horretan makinarik sartu. Etxebizitza sailak emandako epea betez gero, maizterrak hiru urte barru sartuko dira etxebizitza hauetara. Sun, 11 Feb 2007 01:00:00 +0100 LOIOLA Loiolako kuartelak ez dituztela kenduko diote http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-02-08/p00005012/Loiolako_kuartelak_ez_dituztela_kenduko_diote.htm erredakzioa Espainiako Kongresuan Eusko Alkartasunako Begoña Lasagabaster diputatuak egindako galdera bati erantzunez, Espainiako Defentsa ministro Jose Antonio Alonsok zera adierazi zuen. «Loiolako kuartelak infanteria armadaren egoitza izaten jarraituko du. Espainiako defentsa nazionalerako guztiz baliogarria da kuartel hau». Lasagabesterrek esan zuenez, «kuarteleko soldaduek ere eskertuko lukete aldaketa, egoitza oso egoera txarrean dagoelako». Thu, 08 Feb 2007 01:00:00 +0100 LOIOLA Apaingarri askorik gabeko ibai parkea http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-01-11/p00003021/Apaingarri_askorik_gabeko_ibai_parkea.htm raul perez Ibai parkearen egitasmoa berriz ere dago mahai gainean. Duela pare bat hilabete onartu zuten behin betiko Txomin Eneko Barne Erreformarako Plana. Loiolako auzunea guztiz eraldatuko duen hirigintza planean ibai parkea jasota dago. PPk ere hitz egin du duela gutxi gaiari buruz. «Asmo handiko proiektua da, esku artean dugun garrantzitsuena. Proposamenak Urumea ibaiarentzat proiektu integrala dakar, eta errepideak eta trenbideak itotako Martutene eta Loiolari oxigenoa emateko balioko du, elementu natural bat berreskuratuz. Erribera inguru osoan zuhaitzak, oinezkoentzako pasealekuak, elementu berdeak, bidegorriak eta kirolerako zonaldeak izatea ekarriko luke, paseorako kilometroak eta kilometroak sortuz», adierazi du Maria Jose Usandizaga PPko zinegotziak.Dena dela, proiektua aspaldikoa da. Duela hamar urte inguru hasi ziren Urumea Gureako kideak egitasmoa lantzen.... Thu, 11 Jan 2007 01:00:00 +0100 LOIOLA Osasun etxearen ordutegia aztergai http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-12-28/p00003008/Osasun_etxearen_ordutegia_aztergai.htm r. perez Txomineko osasun etxearen ordutegia zabaltzea aztertzen ari da Osakidetza, Loiolako Ibaiertzeko bizilagunak hartu ahal izateko. Orain osasun etxea 17:00ak arte dago zabalik eta 2007an zehar baliteke 20:00ak arte zabalik egotea.Loiolako Ibaiertzeko bizilagunei Loiolako osasun etxea dagokie Osakidetzaren arabera, Loiolako Ibaiertza Loiolaren parte da. Datozen urteotan Loiolako Ibaiertzeko etxebizitzak eman ahala, beraz, jende gehiago joango da Txomin Eneko osasun etxera. Gaur egun lau sendagile daude osasun etxe horretan lanaldi osoz, eta bat lanaldi erdiz. Ordutegia zabalduz gero, lan taldea ere oraingoa baino handiagoa izango litzateke. Gaur egun 6.500 bat lagunek joan behar dute osasun etxe horretara: Loiolan, Txominen eta Martutenen bizi direnak. ... Thu, 28 Dec 2006 01:00:00 +0100 LOIOLA Feministaldia 2006 jaialdia ospatuko dute gaur eta bihar artean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-12-17/p00008038/Feministaldia_2006_jaialdia_ospatuko_dute_gaur_eta_bihar_artean.htm raul perez Disko jogailuak, ordenagailu pantailak eta teklatuak, kaiolak, bideoak, liburuak, aldizkariak, xurgagailuak... Ezin konta ahala objektu erosi ahal izan ziren atzo Artelekuk antolatutako Trashtrilloan. Artelekun bertan egin zuten. Artista asko pasatzen dira urtean zehar Artelekutik eta haietako batzuek, joateko orduan, hainbat objektu uzten dituzte. Horiek zuzenean zakarretara bota ordez salgai jartzea erabaki zuten ekimenaren sustatzaileek. Oso objektu zaharrak direnez, merke-merke jarri zituzten salgai. Liburu asko, esate baterako, euro bat edo biren truke eros zitezkeen. Artelekukoek atzo bildutako sosak Abegi Etxera bideratuko dituzte. ... Sun, 17 Dec 2006 01:00:00 +0100 LOIOLA Udaberrirako lotu nahi ditu Udalak Ibaiertza eta Amara Osinaga http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-12-14/p00003017/Udaberrirako_lotu_nahi_ditu_Udalak_Ibaiertza_eta_Amara_Osinaga.htm RAUL PEREZ Amara Osinaga eta Loiolako Ibaiertzaren arteko errepidea 2007ko udaberrirako bukatu nahi du Udalak. 2005eko udaberrian ekin zioten errepide berria egiteari, baina ez zituzten bi auzoak lotu; Amara Osinagako zatia besterik ez zuten egin. Inguru horretan hainbat garraiotarako geltokia egin behar dute eta geltokia egiteko errepidea oztopo bilaka zitekeela uste zuten udal teknikariek. Horregatik errepidea bukatu gabe utzi zuten. Uztailean eman zituzten Loiolako Ibaiertzeko lehen etxeak eta Udalak irailean behin-behineko pasabidea jarri zuen oinezkoentzat. Hala ere, orain Udalak uste du bateragarriak direla bi auzoen arteko errepidea eta haren azpian egin beharreko geltokia; udaberrirako prest izan nahi dute Amara Osinagako Gregorio Ordoñez kalea eta Loiolako Ibaiertzeko Bartzelona hiribidearen arteko errepidea. ... Thu, 14 Dec 2006 01:00:00 +0100 LOIOLA