Martutene, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info hitzako albiste zerrenda martutene eu Mon, 12 May 2008 00:09:01 +0200 60 Martutene, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info/rss/logo.gif irutxulokohitza.info Ezin izan zioten adarretatik heldu http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-08/p00003009/Ezin_izan_zioten_adarretatik_heldu.htm Txofreko zezen plazak izan zuen arrakasta gehien XX. mendearen hasieran. Ez zen, ordea, hiriko zezen plaza bakarra izan. Izan ere, Martutenek ere zezen plaza izan zuen. Asteartean, hilak 13, 100 urte beteko dira Martuteneko zezen plaza inauguratu zutela. Gutxi iraun zuen, dena dela, 1923an lurrera bota baitzuten. Antolatutako ekitaldiak ez ziren batere arrakastatsuak izan eta liskar dezente izan ziren, gainera. XX. mendearen hasieran Martutene bizitegi-auzoa bihurtzeko urratsak eman zituzten. Txaletak egin zituzten, eta baita jolas-parkea ere. Kursaala eta Campos Eliseos-en garaia zen. Martutenen dantzaldiak eta antzeko ekitaldiak egiten zituztenekoa. Testuinguru horretan, zezen plaza egiteari ekin zion Horacio Azqueta eta Vicente Mendizabal y Cia eraikuntza enpresa buru zituen donostiar talde batek . Augusto Agirre arkitektoak diseinatu zuen estalitako zezen plaza. Sustatzaileek edozein modutan ez zuten gunea soilik zezzenketarako izatea nahi. Horren adierazgarri, proiektuan ageri zen izena Ikuskizun Publikoen Plaza. Geroago, lehen ikuskizunak iragartzeko orduan, Martuteneko Estalitako Plaza izena erabili zuten. Zezen plaza zenik ez zen ageri. Francisco Tuduri Esnalek Zezenak dira liburuan dioenez, bultzatzaileak 100 urte aurreratu ziren. XXI. mendeko zezen plazari aurrea hartu zioten, nolabait, zezenketetarako ez ezik, beste hainbat jardueratako ere erabili nahi baitzuten. Lau ate zituen plazak... Thu, 08 May 2008 01:00:00 +0200 MARTUTENE Martuteneko institutua auzoarentzako ekipamendu bilakatzea eskatu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-30/p00003002/Martuteneko_institutua_auzoarentzako_ekipamendu_bilakatzea_eskatu_dute.htm Martuteneko auzo elkarteak 1.000 sinaduratik gora bildu ditu institutua lurrera bota ez dezaten. Auzo elkarteak eraikina kultur ekipamendu bihurtzea nahi du. Sinadurak Arantxa Laka Hezkuntza saileko Gipuzkoako ordezkariak jasotzea nahi dute. Eraikina institutua izan zen, harik eta 2002-2003 ikasturtearen bukaeran Hezkuntza sailak itxi egin zuen arte, nahikoa ikaslerik ez zegoela argudiatuta. Ordutik hona itxita egon da eraikina. Bertan Musikene jarriko zutela zabaldu zen, baina azkenean Musikene Ibaetara eramango dute. Azken urteetan zenbait pertsonek eraikina hartu zuten bizitoki eta hori ikusirik, azkenean Jaurlaritzak eraikina botatzea erabaki du. Dagoeneko eskatua du etxea botatzeko baimena, baina ez du zehaztu zer erabilpen emango dioten. Kanpoaldea ondo omen dago Auzo elkarteak arrazoitu duenez, eraikina barrutik oso gaizki dago, baina kanpoaldea egora onean dago. Hori dela-eta, ez zaie ezinbestekoa iruditzen eraikina lurrera botatzea. Auzotarrek, gainera, uste dute Martutenek ekipamendu premia duela, eta institutu izandako eraikinean, kultur etxea, kirol degia, zahar etxea edo osasun etxea egin lezaketela diote. «Ez dugu inondik inora etxe gehiagorik nahi; nahikoa etxe egingo dituzte Antondegin. Osasun etxearen beharra, aldiz, agerikoa da. Ez omen gara nahikoa biztanle gaur egun osasun etxea egiteko, baina inguruan egingo dituzten etxe guztiekin gutxieneko biztanle kopurua erraz gaindituko dugu», azaldu dute. ... Wed, 30 Apr 2008 01:00:00 +0200 MARTUTENE Langile bat oso larri zauritu da garabi batetik erorita http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-23/p00005004/Langile_bat_oso_larri_zauritu_da_garabi_batetik_erorita.htm Mantenu eta erreparazio lanetaz arduratzen den langile autonomo bat oso larri zauritu da Martutene poligonoan jasogailu batetik erorita. 58 urteko gizona Donostia ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean da orain. Bi metroko altueratik behera Ezbeharra goizeko 9:45 inguruan izan zen atzo, Martuteneko industrialdeko Gaes enpresan. 58 urteko langileak, beste kide batekin batera, 1,80 x 1,00ko zortzi aglomeratu ohol igo behar zituen biltegitik tarteko oin batera, hiru bat metroko altuerara. Materiala jaso ahal izateko, Fendwich motako eskorga mekanikoa baliatu zuten. Zauritutako langilea, tarteko oin horretara aparteko eskailera batetik igo ordez, kargarekin batera kokatu zen gailu automatikoaren gainean, hain zuzen, urkilen gainean zutik. Materiala eutsi nahi zuen. Istripuaren lekura gerturatu den Osalaneko teknikari batek jakinarazi duenez,Fendwicha martxan jarri zenean, zortzi taulak desorekatu eta langilea lurrera erori zen bi metro eta erdiko altueratik. ... Wed, 23 Apr 2008 01:00:00 +0200 MARTUTENE Pilarko auzunea 'inauguratzeko' festa http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-11/p00003006/Pilarko_auzunea_inauguratzeko_festa.htm Pilarko auzuneko lanak bukatu dituztela ospatzeko festa egingo dute etzi Martutenen. Auzo elkarteak udal ordezkariak, auzotarrak eta auzunean lanean ibilitako langileak elkartu nahi dituzte. 11:30ean auzoko trikitilariek kaleak alaituko dituzte. Jarraian txistularien txanda izango da eta auzotarrek eta udal ordezkariek berritutako Pilarko auzunearen inaugurazio ekitaldia egingo dute eta hamaiketakoa izango da. Inaugurazioa eta gero herri jokoak izango dira eta goiz osoan zaharberritze proiektuaren argazkiak izango dira ikusgai. Pilarko auzuneko lanak iazko udaran hasi ziren. Oinezkoentzako gune bihurtu dute auzoa, nahiz eta ibilgailuak ere sar daitezkeen. Hainbat zuhaitz ere jarri dituzte eta autoentzako sarrera-irteerak aldatu dituzte. Ikastolaren ondoko kalean, koskadun zebrabideak jarri dituzte ibilgailuak motelago igarotzeko. ... Fri, 11 Apr 2008 01:00:00 +0200 MARTUTENE Harrera beroa egin diote Etxarrieneko kultur etxeari http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-09/p00003009/Harrera_beroa_egin_diote_Etxarrieneko_kultur_etxeari.htm Duela hilabete zabaldu zuten Etxarriene kultur etxea. Bide luzea egin behar du hemendik aurrera, baina oraingoz bai langileak eta baita auzotarrak ere poz-pozik daude ekipamendu berriarekin. Udaleko Gazte bulegoak kudeatzen du kultur etxea, baina adin guztietako auzotarrek dute hara joateko aukera. Astelehenetik larunbatera dago zabalik, arratsaldez. Itziar Bilbao kultur etxeko arduradun a oso pozik dago lehen asteotako jardunarekin. «Ikusi da auzoak ez zuela orain arte horrelako ekipamendurik eta premia eta gogoa bazegoela. Horregatik izan dira horrenbeste erabiltzaile lehen aste hauetan». Adsiseko kide Yolanda Martinek ¬elkarte horrek kudeatzen du ekipamendua¬ gaineratu duenez, «auzoan haur asko dago eta bai umeak bai familiak oso pozik ikusten ditugu». Martinek urteak daramatza lanean gaztelekuan eta Etxarrieneko sortze prozesua nola izan den gertutik jarraitu du. «Auzo osoaren proiektua izan da. Bagenekien jendea noiz irekiko zain zegoela, ilusioz, eta lehen asteotako datuek hori islatzen dute». ... Wed, 09 Apr 2008 01:00:00 +0200 MARTUTENE Preso batek lau espetxe funtzionario kolpatu dituela salatu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-09/p00004002/Preso_batek_lau_espetxe_funtzionario_kolpatu_dituela_salatu_dute.htm Preso batek lau espetxe funtzionario zauritu dituela salatu du CSI-CSIF presondegietako funtzionarien sindikatuak. Preso batek disziplina zigorra jaso zuen eta haren berri ematera joan zirenean presoa oihuka hasi zen. Jarrera horren aurrean, lau espetxe funtzionarioek presoa bakartze ziegara eramatea erabaki zuten. Presoak, ordea, uko egin eta lau espetxe funtzionarioak erasotu zituen. CSIFk azaldutakoaren arabera, funtzionarioetako batek kolpe handia zuen buruan eta gainontzekoek besoetan zituzten zauriak. Sindikatuak, halaber, Martuteneko kartzelaren egoeraren inguruko kezka agertu du, espetxe honen okupazioa normalean %200ekoa izaten baita. Egoera honek eta funtzionariek jasaten dituzten irain eta erasoek langileak lanbidea uztera bultzatzen dituela salatu du sindikatuak. ... Wed, 09 Apr 2008 01:00:00 +0200 MARTUTENE Martuteneko institutua lurrera botako du Hezkuntza Sailak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-04/p00004005/Martuteneko_institutua_lurrera_botako_du_Hezkuntza_Sailak.htm 2003ko udan itxi zituen ateak Martuteneko institutuak eta harrez gero, etxerik gabeko hainbat lagunek okupatu dute. Eraikinak bizi duen utzikeria egoerarekin bukatzeko institutua lurrera botatzea erabaki du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. 8.000 metro karratutako eraikina eraisteko baimena eskatu du jada Eusko Jaurlaritzak, hortaz, eraikina okupatzen duten etxerik gabekoek berehalakoan alde egin beharko dute Martuteneko institutu zaharretik. 2003an institutuak ateak itxi zituenetik, eraikina eraberritu eta Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Eskola, jartzea pentsatu zuten. Ideiak ez zuen aurrera egin eta egun ere Jaurlaritzak ez du argitu lursail horrekin zer egiteko asmoa duen. Fri, 04 Apr 2008 01:00:00 +0200 MARTUTENE Lasaitu ederra http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-03/p00003003/Lasaitu_ederra.htm Otsailaren 21ean zabaldu zuten Martuteneko saihesbidea. Errepide horri esker, ibilgailuek ez dituzte derrigorrez Martutene eta Astigarraga eta Hernani arteko joan-etorriak errepide nagusian zehar, Martutene pasealekuan barrena, joan behar. Aldaketak lasaitu ederra ekarri die auzotarrei: zirkulazio eta zarata gutxiago. Martutene pasealekuan bertan dago Mendiburu gasolindegia. Ia beste inork baino hobeto sumatu dute haiek saihesbide berria irekitzea. «Pila bat nabaritu da. Zirkulazioa erdira jaitsi dela esango nuke», esan du Jesus Mari Jauregi gasolindegiko langileak. Auzo elkartea bat dator gasolindegiko kidearen pertzepzioarekin. «Hala eta guztiz ere, orain arazoa da zirkulazio gutxiago dagoenez, ibilgailuak azkarrago pasatzen direla», esan du auzo elkarteko kide Maite Fernandezek. ... Thu, 03 Apr 2008 01:00:00 +0200 MARTUTENE Martuteneko haurtxoko eta teknologia berrien gela gaurtik aurrera zabalik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-03-01/p00004007/Martuteneko_haurtxoko_eta_teknologia_berrien_gela_gaurtik_aurrera_zabalik.htm Zabalik dago Martuteneko teknologia berrien gune eta haurtxokoa izango den Etxarrieneko egoitza. 460 metro karratu ditu eta 800.472 euro behar izan dituzte lanak bukatzeko. Egoitza astelehenetik larunbatera egongo da irekita 16:00etatik 20:30era. Martuteneko 6-12 urte bitarteko haurrek aisia orduetarako egoitza berria dute gaurtik aurrera. Auzo askotan bezala, Martutenek orain ere haurtxoko eta gaztelekua du. 130 metroko gela batean haurrek nahi adina jolas izango dituzte. Helduentzat ere eskaintza erakargarria du Etxarrienek, besteak beste, 22 ordenagailu jarri dituztelako teknologia berriek eskaintzen duten baliabideez gozatzeko. Teknologia berrien gelan Sustapen elkarteak antolatzen dituen hainbat ikastaro jarriko dituzte martxan. Lehenengo ikastaroa gaur hasiko da 11:30etik 13:30era. Gaia, karikatura digitala izango da. ... Sat, 01 Mar 2008 01:00:00 +0100 MARTUTENE Pilarko auzuneak itxuraldaketa behar zuela diote bizilagunek http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-02-21/p00003008/Pilarko_auzuneak_itxuraldaketa_behar_zuela_diote_bizilagunek.htm Luze jo zuen Pilarko auzuneko lanak hasi arte. Hastear zirenean konturatu baitzen Udala lursaila ez zela berea, bizilagunena beraiena baizik. Ondorioz, obrak egin ahal izateko Udalak ezinbestekoa zuen lursaila bere egitea. Bizilagun batekin gorabeherak izan eta gero, lortu zuen Udalak iaz oztopo guztiak gainditzea eta lanak hastea. Batik bat, kale guztietako lurra berritu dute eta orain oinezkoentzako gune bihurtu dute auzunea, nahiz eta ibilgailuak ere sar eta aparkatu daitezken. Kale guztietan zuhaitzak jartzen ari dira. Auzunearen itxuraldaketak zirkulazioan izan du eragina. Lehen auzora sartzeko bide bat baino gehiago zegoen. Hemendik aurrera, berriz, ibilgailuek botika eta janari dendaren arteko kaletik sartu behar dute eta Etxarrienetik gertuen dagoen kaletik ¬parkearen ondokotik¬ atera. ... Thu, 21 Feb 2008 01:00:00 +0100 MARTUTENE Martuteneko zirkulazioa nabarmen arinduko duen saihesbidea ireki dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-02-21/p00004441/Martuteneko_zirkulazioa_nabarmen_arinduko_duen_saihesbidea_ireki_dute.htm Martuteneko saihesbideak atzotik aurrera Martutene hiribidetik pasatzen ziren autoen gehiengoa hartu du. Urumeako autobidearen zati txikia bada ere, lan handia eman die obrak egitearen ardura zutenei. «Gaur Urumeako autobidea Donostiara iritsi den eguna da. Pauso izugarri garrantzitsua eman dugu autobide honen eraikuntzan, oso gune garrantzitsuan gaudelako», zioen Martuteneko 27. industrialde pareko errotondan Eneko Goya Bide Azpiegitura diputatuak. 36 milioi euroko aurrekontua izan dute zati honetako lanek, eta Astigarraga-Martutene zatiak 78 milioi. Mugikortasunerako bide korapilo garrantzitsua Donostiak etorkizunean izango duen zirkulazio gune garrantzitsuenetakoa izango da Martuteneko biribilgunea. Atzo inauguratu zuten zatiaren hasiera izateaz gain, bertatik 27. industrialdera joan ahal izango da eta handik Garbera eta Altza aldera, bertan A-8 autobidea hartu ahal izateko. Biribilguneko beste bi irteerak, oraindik egin gabe daude. Alde batetik, Martutene-Ospitaleak errepidearen sarrera egongo da. Joan den astean hasi ziren errepide garrantzitsu honen lanak egiten. Martutene-ospitaleak errepideak Altzako bizilagunei Amarara sartu gabe ospitalera joatea ahalbidetuko die. Biribilgune honen laugarren sarrera Amarara doana da. Zorroagan egiten ari diren tuneletik pasatu ondoren, seigarren zubia gurutzatuko du autobideak. ... Thu, 21 Feb 2008 01:00:00 +0100 MARTUTENE Martuteneko saihesbidea inauguratuko dute gaur http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-02-20/p00004001/Martuteneko_saihesbidea_inauguratuko_dute_gaur.htm Urumeako autobidea osoki martxan ikusteko garaia gero eta hurbilago dago. Gaurtik aurrera, Martuteneko zirkulazioa nabarmen jaitsiko da, auzo horretako saihesbidea inauguratuko baita. Astigarragatik Martuteneko 27. industrialderaino iristen den zatia inauguratuko dute gaur. Urumeako autobideak Donostian izango duen lehenengo zatia izango da gaur inauguratuko dutena. 27. industrialdetik Loiola aldera lanak hasita badaude ere, oraindik zenbait hilabete gelditzen da bukatzeko. Astigarragatik autoen desbideraketa Martuteneko saihesbidea martxan jartzearekin batera, Astigarragatik hirira datozen autoek ez dute Martuteneko kaskotik pasatu beharko. Martutene pasealekutik ibilgailu kopurua murriztea da helburua eta pasealeku hori etorkizun hurbilean hiribide bihurtzea. Honela, auzoko bizilagunek urtetan jasan behar izan dituzten ibilgailuen joan-etorriak nabarmen jaitsiko dira. ... Wed, 20 Feb 2008 01:00:00 +0100 MARTUTENE Santo Tomas azoka, ikastolako jolastokian http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-13/p00003005/Santo_Tomas_azoka_ikastolako_jolastokian.htm Urtero bezala, Arantzazuko Ama Ikastolak Santo Tomas azoka antolatu du. Etzi egingo dute, ikastolaren Martuteneko egoitzan, 10:30etik 13:30ak arte. Azoka hastearekin batera zabalduko dute abere, barazki, tresna-zahar, eskulan eta gozogintza erakusketa. 11:00etan gozoak eta txistor ogitartekoak saltzeari ekingo diote. Jarraian irakasle, ikasle eta gurasoen jaialdia hasiko da. Jaialdia bukatzeko erakusketaren sari banaketa izango da, bakailaoa eta txokolatea jan ahal izango da eta txerritxoaren zozketa egingo dute. Thu, 13 Dec 2007 01:00:00 +0100 MARTUTENE Parrokariaren Astea egingo dute Martutenen http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-30/p00003006/Parrokariaren_Astea_egingo_dute_Martutenen.htm Urtero bezala, Sortzez Garbiaren egunaren bueltan Parrokiaren Astea egingo dute Martutenen ¬ elizak Sortzez Garbia du izena¬. Abenduaren 4an, asteartean, 17:30ean aitona-amonentzako merienda izango da eta ondoren Ibaiertz abesbatzak kantatuko du. Abenduaren 5ean, asteazkena, Maria Angeles Atorrasagastik buruko gaitza dutenei nola lagundu azaltzeko hitzaldia emango du, 20:00etan. Azkenik, parrokiaren egun handian, abenduaren 8an, meza nagusia izango da 12:00etan, jarraian luntxa izango da eta Mari Cruz Vasconesek berak egindako esmalteak erakutsi eta azalduko ditu. Fri, 30 Nov 2007 01:00:00 +0100 MARTUTENE Urte hasieran zabalduko dute Martuteneko kultur etxea Etxarrienen http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-16/p00003692/Urte_hasieran_zabalduko_dute_Martuteneko_kultur_etxea_Etxarrienen.htm Oraindik ez dago data zehatzik Martuteneko kultur etxea zabaltzeko, baina litekeena da urte hasieran irekitzea. Etxarrieneko etxe berrien etxabeetan egiten ari dira auzoko kultur etxea. Lanak oso aurreratuta daude. Barrualdeko gela banaketa egina dago jada, baina oraindik badute lana zabaldu aurretik. Esate baterako, Iberdrolarekin argindarraren kontratua sinatu behar dute, altzariak jarri behar dituzte, zenbait langile ere kontratatu behar dituzte eta horretaz gain, ekipamendua ere jarri behar dute. Ekipamendua jarri eta abiatzeko denbora beharko dute. Besteak beste, bideokonferentzian aritzeko tresnak izango baitira Etxarrieneko kultur etxean. Zerbitzuak Etxarrieneko kultur etxeak 463 metro karratu inguru izango ditu. Haur txokoa, tailerrentzako zenbait gela, kale hezitzaileentzako bilera gela eta bideokonferentziarako erabilera anitzeko gela ere izango ditu. Zerbitzuak erabakitzeko orduan, auzotarrek zeresana izan zuten herritar partaidetza prozesu baten bidez. Auzo elkarteko zenbait kidek barrualdeko itxura ikusteko aukera izan dute eta pozik geratu dira. ... Fri, 16 Nov 2007 01:00:00 +0100 MARTUTENE Bikotekideari ostikoak emateagatik atxilotua http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-11/p00005002/Bikotekideari_ostikoak_emateagatik_atxilotua.htm erredakzioa Ertzaintzak N.S.T. 32 urteko gizonezkoa atxilotu herenegun gauean Martutenen. Ertzaintzak deia jaso zuen ostiralean, 21:00ak aldean, Martuteneko tranbia kaletik, auzokide batek emakume bat laguntza eske entzun zuela eta. Bertara iristean, ustezko biktimak esan zuen bere bikotekideak ostikoak eman zizkiola sabelean eta hanketan. Ertzaintzak han bertan atxilotu zuen N.S.T. Sun, 11 Nov 2007 01:00:00 +0100 MARTUTENE Urriaren 12an Martutenen da jai http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-13/p00004024/Urriaren_12an_Martutenen_da_jai.htm xabier etxabe Bat, bi eta hiru... Aurrera! Laster batean atera ziren atzoko herriko krosean parte hartu zuten 99 korrikalariek. Laster batean hartu zuten edalontzia ere Martuteneko Sagardo Egunera hurbildu ziren ehunka herritarrek. Urriaren 12a jai da askorentzat eta festa handia Martuteneko bizilagunentzat. Sagardoarekin bustitzen hasi aurretik korrika saioa egitea erabaki zuten 99 kirolarik. Gaur da Hiru Hondartzetako Krosa, Behobia- Donostia lasterketa ere gertu dago eta nabari da jendea sasoian dagoela. Guztietan sasoikoena, ordea, Sergio Roman izan da gizonezkoetan (21 minutu eta 34 segundu); emakumezkoetan, Claudia Beobide (25'55'') izan da azkarrena. ... Sat, 13 Oct 2007 01:00:00 +0200 MARTUTENE Biribilgunea, 27. poligonoaren sarreran http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-12/p00003007/Biribilgunea_27._poligonoaren_sarreran.htm R. Perez » 27. poligonoaren sarreran obretan ari dira. Industriagunea eta Urumeako autobidearen arteko errepidea lur azpitik jartzen ari dira. Errepide berri horren gaineko zirkulazioa bideratzeko biribilgunea egiten ari dira. Lehen ez zegoen biribilgunerik bertan eta 27. poligonora sartzeko edo bertatik ateratzeko, errepide nagusian ibilgailurik ez zegoela ikusi arte itxaron beharra zegoen. Fri, 12 Oct 2007 01:00:00 +0200 MARTUTENE Martuteneko enpresa bat itxi du Jaurlaritzak, iruzur egiteagatik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-13/p00005004/Martuteneko_enpresa_bat_itxi_du_Jaurlaritzak_iruzur_egiteagatik.htm erredakzioa Eusko Jarurlaritzak Sercatalgas enpresak Martutene pasealekuko 28. zenbakian duen egoitza itxiarazi du, bezeroei iruzur egiten zielakoan. Hain zuzen ere, hiru urteko itxiera eta 45.300 euroko isuna ezarri die Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak. Gas instalazioa duten hainbat bezerori iruzur egitea egotzi dio Eusko Jaurlaritzak enpresari. Antza denez, enpresako kide bat bezeroaren etxean agertzen zen, eta gas instalazioaren mantentze kontratua sinarazten zion 48,07 euroren truke, nahiz eta gas instalazioek ez duten mantentze zerbitzurik behar. Antza denez, enpresak bezero edadetuengana jotzen zuen, eta haien ezjakintasuna baliatu iruzur egiteko. Izan ere, kontratuaz gain, instalazioan egindako aldaketengatik ere kobratzen zieten, berrikusketa egiten ari zirela sinestarazita. ... Thu, 13 Sep 2007 01:00:00 +0200 MARTUTENE Itxuraldaketaren esperoan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-05/p00003023/Itxuraldaketaren_esperoan.htm raul perez Atzerapen handiarekin bada ere, lanetan dira, behingoz, Martuteneko Pilarko auzunean. Obrek auzunearen itxura aldatuko dute: saneamendua, argindarra eta espaloiak berrituko dituzte, farola berriak jarriko dituzte, zenbait kaletan norabide aldaketak izango dira, aparkatzeko tokiak ere aldatu egingo dituzte, zuhaitzak jarriko dituzte... Funtsean oinezko eta gidarien arteko bizikidetza hobetze aldera egiten ari dira lanok. Maiatza bukaeran ekin zieten lanei, eta orain auzunearen atzealdean eta botikaren ondoan ari dira makinak lanean.Zirkulazio aldetik, zenbait aldaketa izango dira. Hala, botikaren kaletik sartuko dira ibilgailu guztiak Pilarko auzunean. Bestalde, ikastolaren ondoko kaletik aterako dira ibilgailuak. Kale hori orain bi norabidekoa da, eta obrak bukatzen dituztenenean, norabide bakarrekoa izango da. Koskadun zebrabidea jarriko du... Wed, 05 Sep 2007 01:00:00 +0200 MARTUTENE Martutene eta Astigarraga arteko bidegorria zabaldu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-01/p00003022/Martutene_eta_Astigarraga_arteko_bidegorria_zabaldu_dute.htm raul perez Martutene eta Astigarraga arteko bidegorria bukatu dute. Tranbiaren bide zaharra, errepide nagusia, eta Urumea ibaiaren ondoko baratzeen artean doana, bidegorri bihurtu dute. Lanak egin aurretik ere, bai oinezkoek bai txirrindulariek erabiltzen zuten bidea Martutene eta Astigarraga arteko joan-etorriak egiteko, baina orain bidea txukunago dago. Zorua berritu dute, alde batetik. Bidearen zati bat bizikletentzat da eta bestea oinezkoentzat. Inguruko etxeetan bizi direnak ere autoz egin ditzakete sartu-irtenak. Beste aldetik, farolak berritu dituzte eta 12 eserleku, sei paperontzi eta iturri bat jarri dute. Bideak kilometro pasatxoko luzera du.Auzotarrek pozaren pozez hartu dute bidea berritu izana. «Kategoriakoa da orain. Lehen estuagoa zen, eta bizikletak erditik igarotzen ziren», dio auzotar batek. Javier Urialde astigarragarra b... Sat, 01 Sep 2007 01:00:00 +0200 MARTUTENE Urumea goia jota iritsi da hirira, euri-jasaren ondorioz http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-08-24/p00004023/Urumea_goia_jota_iritsi_da_hirira_euri-jasaren_ondorioz.htm erredakzioa Asteartean haize bortitzak Donostian arazo bat edo beste eragin zuen bezala, atzo euria izan zen protagonista hirian. Etengabeko zaparradak izan ziren Donostian, eta baita Euskal Herri osoan ere; ekialdean batez ere. Ondorioz, Urumea ibaia hazita sartu zen hirian, Martutenetik. Beste behin ere, uholdeen mehatxua gertu ikusi zuten, horrenbestez, auzo honetan. Udaltzainek Pilarko auzuneko bizilagunei autoak kentzeko agindu zieten iluntzean. Ibaiak une batetik bestera goia jo zezakeen, itsasgora gauerdian izan baitzenArratsalderako, Ańarbeko urtegia gainezka egitear zen, metro karratuko 141 litro jasotzen ari baitzen. Horrenbestez, 18:00ak aldera ireki egin zuten urtegia. Bertako urak Urumeakoarekin bat egitean emari handia hartu zuen ibaiak, eta horrek alerta egoeran jarri zituen Hernani, Astigarraga eta baita Donostia ere. Hirian, Martute... Fri, 24 Aug 2007 01:00:00 +0200 MARTUTENE Martuteneko bidegorrian isunak jarriko dituzte http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-05/p00003017/Martuteneko_bidegorrian_isunak_jarriko_dituzte.htm raul perez Martutene eta Astigarraga arteko bidegorria hasi dira egiten, tranbiaren bide zaharrean barrena. Hau da, errepide nagusiaren atzealdetik. Bizikletentzako bideak kilometro pasatxoko luzera izango du eta oinezkoentzat ere bidea egiten ari dira. Aste gutxi batzuk barru egongo da bidegorria zabalik. Donostia eta Astigarraga lotuko ditu bidegorriak. Hortaz, Aldundiaren ekimenez ari dira bidegorria egiten. Aldundiak bere eskumenekoak diren bidegorrietan isunak jar ditzake urte hasieraz geroztik, bidegorriak arautzeko Batzar Nagusiek foru arau bat onartu baitzuten horretarako. Beraz, Martuteneko bidegorrian zehar doazenek Aldundiak zehaztutako araudia bete beharko dute, isunik ez jasotzeko. 30 eta 600 euro arteko isunak jasoko dituzte txirrindulariek bidegorriko kontrako norabidean joanez gero, eta oinezkoek bizikleten bidetik baibiliz gero. Bizikl... Thu, 05 Jul 2007 01:00:00 +0200 MARTUTENE Martuteneko oinezkoak, babes eske http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-02-15/p00008018/Martuteneko_oinezkoak_babes_eske.htm raul perez Martuteneko bizilagunek auzoan barrena ibiltzeko dituzten trabak zerrendatu dituzte. Udalari bidaliko diote eginiko zerrenda, esku har dezan. Guztira, 26 puntu beltz atzeman dituzte auzotarrek. Zenbait lekutan, espaloia oso estua da eta zabaltzeko eskatu dute. Beste toki batzuetan ez dago espaloirik eta ondorioz, jartzea nahi dute bizilagunek. Esate baterako, gaztelekua eta Trinkete tabernaren artean espaloia jartzea nahi dute. Eta Trinkete eta elizaren artekoa konpontzeko eskatu dute, «gaizki dagoelako eta zenbait tokitan ez dagoelako oinezkoentzako biderik». 27. poligonoa eta Txomin Enea arteko espaloiak ere kezka eragiten die, «gurpildun aulkidunek ezin baitute bertatik joan». ... Thu, 15 Feb 2007 01:00:00 +0100 MARTUTENE Martuteneko bidegorria egiteko hitzarmena http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-02-11/p00006005/Martuteneko_bidegorria_egiteko_hitzarmena.htm r. perez Donostiako eta Astigarragako Udalek eta Foru Aldundiak hitzarmena sinatu dute Martutene eta Astigarraga arteko bidegorria egiteko. Udalek lur batzuk desjabetu beharko dituzte lanak egiten hasteko, eta Foru Aldundiak bidea egiteko lanak eta mantenua bere gain hartuko ditu. Bidea Foru Bizikleta Bideen Sarearen katalogoan sartuko dute. Txirrindulariek eta oinezkoek erabili ahal izango dute bidegorria. Bidea autoentzako itxita egongo bada ere, inguruko etxeetan bizi direnek aukera izango dute bidegorrian barrera sartu-irtenak egiteko. Bidegorriak Etxarriene auzoa eta Astigarraga lotuko ditu, tranbiaren bide zaharrean barrena, errepide nagusiaren atzealdetik. Gaur egun oinezkoek erabiltzen dute bide hori. Kilometro bat eta 200 metroko luzera izango du eta Foru Aldundiak 982.062 euro bideratuko du obra horiek egiteko. ... Sun, 11 Feb 2007 01:00:00 +0100 MARTUTENE Udalak 24 aparkaleku zotz egingo ditu http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-01-27/p00003007/Udalak_24_aparkaleku_zotz_egingo_ditu.htm r. perez Etxarrieneko babes ofizialeko etxebizitzen azpian eginiko 24 aparkalekuak zotz egingo ditu Udalak, babestutako prezioan. Hau da, gutxi gorabehera 12.000 euro gehi BEZa. Zozketan parte hartu nahi dutenek autoaren zirkulazio baimena eta gida baimena aurkeztu behar dute Etxegintzaren egoitzan Mandasko Dukearen pasealekua 12. Etxarriene inguruan bizi direnek Martutene pasealekuko 50. eta 101. atari bitartekoak eta Pilar auzuneko 23. eta 32. atari bitartekoak lehentasuna izango dute zozketan. Hala ere, gainerako auzotarrek eta donostiar guztiek ere aukera badute izena emateko. Otsaila erdialdera arte izena eman daiteke. Hilabeteak dira zozketaren berri emanez kartela jarri zutela Etxarrienen, baina atzerapena izan da eta ezin izan dute orain arte zozketarik egin. ... Sat, 27 Jan 2007 01:00:00 +0100 MARTUTENE Martuteneko Okendotegi bidea: errepidea ala ibaia? http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-01-26/p00002006/Martuteneko_Okendotegi_bidea_errepidea_ala_ibaia.htm Xabier Etxabe » Barkaiztegi bidea Urumeako autobideko lanengatik itxi zutenetik, Okendotegi bidea erabili behar izaten dute inguru horretan bizi direnek. Oinezkoek ere bide horretatik joan behar dute. Errepidearen pare-parean trenbidea dago eta trenbidea eta errepidearen artean pilatzen den ura argazkian ikusten diren zuloetatik ateratzen da; zuzen-zuzenean Okendotegi bidera. Bistan denez, errepidean putzu handiak sortzen dira gidarien, eta bereziki oinezkoen kalterako. Fri, 26 Jan 2007 01:00:00 +0100 MARTUTENE Diru laguntza Sortzez Garbia elizarentzat http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-01-17/p00003004/Diru_laguntza_Sortzez_Garbia_elizarentzat.htm r. perez Martuteneko Sortzez Garbia elizak Udalaren diru laguntza jasoko du. 2005ean eliz berria egin zuten, eta Elizbarrutiak, Aldundiak, Kutxak eta auzotarrek ordaindu zituzten lanak.Martuteneko apaizak berak eta auzoko zenbait taldek jo dute Udalera diru laguntza eske, eta azkenean 60.000 euro jasoko dituzte. «420.000 euroko kredituari aurre egin behar dio elizak eta auzoaren ezaugarriak eta tamaina kontuan hartuta, zaila da bakar-bakarrik hori haien gain hartzea», azaldu du Udalak. Elizan erlijioarekin harreman zuzena ez duten jarduerak ere egiten dituztela aintzat hartu du Udalak diru laguntza ematea erabakitzeko orduan. Bereziki herri partaidetza bultzateko diren jarduerak azpimarratu ditu Udalak. «Auzoan dagoen ekipamendu faltari aurre egiten dio elizak», azaldu du. ... Wed, 17 Jan 2007 01:00:00 +0100 MARTUTENE Martuteneko zubiak aldatuko dituzte uholdeak saihesteko http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-01-13/p00003024/Martuteneko_zubiak_aldatuko_dituzte_uholdeak_saihesteko.htm raul perez Martuteneko auzotarrek, eta bereziki Pilarko auzunekoek, nekez ahaztuko dute 2004ko urtarrilaren 24a. Euria gogotik bota zuen eta auzoa urez bete egin zen. Ez zen lehenengo aldia izan, gainera. Uholde larriak izan dira Martutenen. Eusko Jaurlaritza aztertzen ari da zer egin daitekeen berriz ere uholdeak egon ez daitezen. Behin betiko proiektua ziurrenik datorren urtean izango dute, eta hortik aurrera hasiko dira lanean. Hala ere, proiektua nondik joan litekeen azaldu berri du Jaurlaritzako teknikari Alberto Gonzalezek auzoan. Alde batetik, Urumeako hainbat zubi berrituko dituzte. Martutenekoei dagokienez, industriagunekoaren sarreran dagoena bere horretan utziko dute, baina gainerakoak, tartean Txapel Aundi elkartearen eta Estanco tabernaren ondoan dagoena eta Pilarko auzunekoa, berritu egingo dituzte. Zubiok oztopo bihurtzen dira ibaiak ur ask... Sat, 13 Jan 2007 01:00:00 +0100 MARTUTENE Industriagunearen sarrera, hankaz gora http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-01-05/p00003021/Industriagunearen_sarrera_hankaz_gora.htm raul perez Garabi handiak, gidariei behin-behineko bideetan dabiltzala ohartarazten dieten marra laranjak, hesiak, piboteak... Hori guztia ikusten da Martutene pasealekua eta industriagunera joateko errepidearen arteko bidegurutzean. Bete-betean daude bertan egin beharreko lanak. Obrak direla eta, zirkulazioari eragiten dizkioten behin-behineko neurriak hartu dituzte. Errepide nagusia, Martuteneko pasealekua, moztuta dago. Hipika bidetik gertu egiten ari dira Urumeako autobidearen biribilgune handia. Biribilgune horretatik industriagunera errepide berria egingo dute trenbidearen azpitik, eta lan horiengatik itxi behar izan dute errepide nagusiaren zati bat. ... Fri, 05 Jan 2007 01:00:00 +0100 MARTUTENE Frida Pipol taldea Martuteneko gaztelekuan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-11-17/p00010005/Frida_Pipol_taldea_Martuteneko_gaztelekuan.htm musika » Duela hiru bat urte sortutako Frida Pipol taldeak kontzertua eskaini du gaur. Taldeak funkya du oinarri, baina bossa nova bezalako erritmo latinoekin nahastuta. Iaz bigarren postua lortu zuten Donostiako Pop Rock lehiaketan, eta aurten Aste Nagusian jo dute. EGUNA: Gaur. ORDUA: 20:30. LEKUA: Martuteneko gaztelekua. Fri, 17 Nov 2006 01:00:00 +0100 MARTUTENE Tranbiaren bide zaharrean barrena joango da bidegorria http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-19/p00006022/Tranbiaren_bide_zaharrean_barrena_joango_da_bidegorria.htm raul perez Tranbiaren bide zaharretik egingo dute Martutene eta Astigarraga arteko bidegorria. Alegia, errepide nagusiaren atzealdeko bidea baliatuko dute bizikletentzako bidea egiteko. Donostia eta Hernani arteko tranbiak bide horretan zehar egin zuen Martutene eta Astigarraga arteko zatia, 1903tik 1959ra bitartean. Orain bide hori oinezkoek erabiltzen dute Etxarriene, Biyona eta Astigarraga arteko joan-etorriak egiteko.Bidegorriak bi udalerri lotuko dituenez Donostia eta Astigarraga, Foru Aldundiak egingo du behin betiko proiektua. Datorren urte hasieran hasi nahi dituzte obrak. Bidegorriak kilometro pasatxoko luzera izango du eta lau metro eta erdiko zabalera. Horrenbestez, oraingo bidea zabaldu beharko dute, izan ere, bereziki Astigarragatik gertuen dagoen zatia estuagoa da. Bidea ez da bakarrik bizikletentzat izango; oinez... Thu, 19 Oct 2006 01:00:00 +0200 MARTUTENE Asteburuan, futbol zelaiko taberna zabalik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-18/p00003005/Asteburuan_futbol_zelaiko_taberna_zabalik.htm r. perez Martuteneko futbol zelaia ika-mika iturri izan da 1998an inauguratu zutenetik. Bai auzoko kirol elkartearentzat eta baita Kiroletako Udal Patronatuarentzat ere. Ika-mika horiek bideratu nahian, bilerak izan dituzte azken asteotan bi aldeek, eta pixkanaka ados jartzen ari dira. Horren lekuko futbol zelaiko tabernarekin gertatutakoa: desadostasunak zirela medio, Kirol Patronatuak itxi egin zuen futbol denboraldia hasi aurretik eta asteburu honetan bertan zabalduko dute.Udan Kirol Patronatuak lehiaketa publikoa deitu zuen tabernaren kudeaketa emateko. Martutene Kirol Elkartea izan zen aurkeztutako bakarra, baina ez zen Patronatuak eskatutako errenta ordaintzeko prest azaldu; Udalak futbol zelaiaren mantentze lanak egiteagatik dirua zor ziela argudiatu zuen klubak. Gauzak horrela, Kirol Patronatuak taberna ixtea erabaki zuen. ... Wed, 18 Oct 2006 01:00:00 +0200 MARTUTENE Festa egiteko hamaika aukera http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-13/p00004022/Festa_egiteko_hamaika_aukera.htm ander usabiaga Martutene bete-betean sarturik dugu Pilarko Andre Mariaren jaietan, eta atzo hitzordu nagusia izan zuten auzotarrek. Egun luzea izan zen askorentzat, eta festa bizitzeko, gozatzeko eta ulertzeko era ugari dagoela agerian geratu zen.Lehenik, txistularien dianak, 09:00etan, oheratu berritan edo etxerako bidean harrapatu zuen martutenear bat edo beste. Handik gutxira, krosaren txanda iritsi zen, eta sariak banatzerako, giroa zertxobait berotzen hasi zen. Meza egin zuten ondoren, 11:30ean, kalean bertan; denen buru, Pilarko Ama Birjinaren irudia. Bitartean, Arantzazuko Ama ikastolako jolastokian, azoka zegoen: gazta, letxugak, eskarolak,sagarrak, artisau lanakÉ Ataungo talogileek ere saltokia jarri zuten, eta goizeko lehen ordu haietan, ilara egin gabebehingoz! taloa jateko aukera zegoen. Aukera ederra, benetan. Berehala bukatu zen, ordea, eguerdirako, talozaleek ilara egin behar izan zutenÉ, ohi bezala. Merkatuaren erdian, bestalde, emakume talde bat ehoziri lanetan ari zen. Pertsona askok jo zuten haiengana, lana bertatik bertara ikusteko edo zerbait galdetzeko asmoz. ... Fri, 13 Oct 2006 01:00:00 +0200 MARTUTENE Tranbiaz, Biyona tabernara http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-11/p00006030/Tranbiaz_Biyona_tabernara.htm raul perez Martutene eta Astigarraga artean, errepidearen bi aldeetan, etxe multzoa dago. Ingurukoek Biyonako etxeak deitzen diete etxeoi. Garai batean, etxeotako batean Biyona izeneko taberna zegoen, eta taberna aspaldi itxita badago ere, haren izena hartu du Martuteneko etxe multzo horrek. Hain justu, Biyona taberna Elenategi Berri etxearen beheko solairuan zegoen, eta etxe hori duela 75 urte eraiki zuten. Manuel Mendiburu bertan jaioa da eta etxearen historia azaldu du: «Aita, Jose Migel, Elenategi-zar etxean bizi zen Elenategi Berritik gertu dago hura, bidean gora eginda, eta gutxi gorabehera, 1930ean Elenategi Berri egitea erabaki zuen, toki gehiago izateko. Elenategi Berri etxea egin eta gutxira jaio nintzen ni, etxe horretan bertan». Mendibururen senitartekoak ez ezik, maizterrik ere bazegoen etxe horretan, eta hain zuzen ere, maizterretako batzuek, Jose Mari Ansak eta Teresa Etxarrik, zabaldu zuten Biyona taberna. Jose Mari eta Teresaren alaba Maite Ansa ere etxe horretan bertan jaioa da, eta Biyona tabernarekin ondo gogoratzen da. Bera ere lanean ibili zen tabernan, 25 urte izan arte. Haren gurasoek taberna saldu zuten arte, alegia. ... Wed, 11 Oct 2006 01:00:00 +0200 MARTUTENE Futbol zelaiaren auzia, bide onetik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-09/p00002014/Futbol_zelaiaren_auzia_bide_onetik.htm r. perez Martuteneko futbol zelaiaren auzia konpontze bidean da. Martutene Kirol Elkarteko ordezkariek eta Denis Itxaso Kirol zinegotziak bilera egin berri dute, eta kirol elkartekoak pozik atera ziren bileratik.Gogoan izan auzia aspalditik datorrela eta kirol elkarteak futbol zelaiaren mantentze lanez ez arduratzea leporatu dio Kirol Patronatuari. Patronatuak, bere aldetik, klubak tabernaren kudeaketak emandako dirua mantentze lanetara bideratu behar zuela zioen. Aste batzuk barru berriz ere elkartuko dira kirol elkartekoak eta Kirol zinegotzia. Dena dela, esan bezala, klubekoak itxaropentsu daude Itxasok agertutako jarrerarekin. ... Mon, 09 Oct 2006 01:00:00 +0200 MARTUTENE Antondegi bai, baina Martutene ere bai http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-09-29/p00003010/Antondegi_bai_baina_Martutene_ere_bai.htm raul perez Sarroetaren gaineko mendixka da Antondegi. Industriagunetik oso gertu dago, eta 4.000 etxebizitza egingo dituzte inguru horretan. Etxebizitzak ez ezik, bi ikastetxe eta futbol zelaia egingo dituzte, besteak beste. Oraindik ere bide luzea egin behar du egitasmoak makinak Antondegin ikusi arte, baina proiektuaren lehen aurkezpena egin zuten asteazken iluntzean, Martuteneko gaztelekuan. 50 bat auzotar elkartu ziren.Jorge Letamendia Hirigintza zinegotziak eta Juan Ramon Lombera proiektuaren arkitektoak hainbat argibide eman zizkieten auzotarrei. Adi-adi entzun zituzten azalpenak, eta galderen txandan, batez ere oraingo Martutenez kezka azaldu zuten auzotarrek. Ez dute nahi auzo berriaren eraginez oraingoa baztertuta gelditzea. Bide batez, Martutenek urtetan izandako arazoei, batez ere uholdeei, heltzea nahi dute. ... Fri, 29 Sep 2006 01:00:00 +0200 MARTUTENE Martutenek kultur gunea izango du http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-09-28/p00004025/Martutenek_kultur_gunea_izango_du.htm ion lopez Martuteneko bizilagunek zerbitzu gehiago izango dituzte datorren urtearen bukaeratik aurrera. Udal Gobernuak auzoan gizarte zentro berri bat egitea onartu du. Gune berri honek haurrei eta helduei emango die zerbitzua. Alde batetik, haur txokoa eta ludoteka egingo dute. Bestetik, auzotarrentzat aretoak eta zerbitzuak eskainiko ditu gune berriak. Areto ugari izango ditu guneak: ekitaldi aretoa kontzertuak eta hitzaldiak egin ahal izateko, hiru gela tailerrak, ikastaroak eta bilerak egiteko, enpleguaren sustapenerako aretoa, Internetera sarbidea izango duen gela zortzi ordenagailurekin eta kale hezkuntzan aditua den teknikari baten bulegoa. Guztira, 463 metro koadro izango ditu zentro honek. Udal Gobernuak gunearen proiektua onartu zue... Thu, 28 Sep 2006 01:00:00 +0200 MARTUTENE Martuteneko txapeldunak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-09-21/p00003016/Martuteneko_txapeldunak.htm raul perez Francisco Maiz, Patxi Berasategi, Josetxo Aguado, Ricardo Roncal, Javier Ruiz, Gerardo Cayuela, Jose Oion, Vicente Berasategi, Tomas Lopetegi, Nicolas Ubetagoiena, Juan Cruz Lopetegi eta Bautista Maiz. Horiek dira Martuteneko Txapel Aundi elkartearen lehen zuzendaritzako kideen izenak. Duela 50 urte sortu zuten elkartea, eta zuzendaritza hori hasi zen lanean. Urrezko Ezteiak ospatzeko garaia iritsi zaio orain Martuteneko elkarteari, eta horretarako, zenbait jarduera izango da datozen asteotan. Urtemuga ekitaldi gehienak kirolarekin lotuta daude. Joan den astean batelak izan ziren Urumean, eta datorren asteburuan, irailaren 30ean eta urriaren 1ean txirrindularitza txapelketa izango da. Ez da harritzekoa kirola urtemugaren ardatza izatea, sorreratik garrantzitsua izan baita elkartearentzat. Batez ere txirrindularitza eta arrauna. Garai batean, esate baterako, hainbat trainerilla txapelketatan parte hartzen zuen Txapel Aundik. Baita lehia garrantzitsu batzuk irabazi ere, tartean 1962ko Espainiako Txapelketa eta Gipuzkoako Trainerilla Liga, behin baino gehiagotan. Bestalde, urtetan egin izan du Txapel Aundik txirrindularitza lasterketa. Etenaldiak ere izan dira, baina joan den urtean berriz ere antolatzeari ekin zioten, eta aurten ere, urtemuga tarteko, jubenil mailako lasterketa izango da. ... Thu, 21 Sep 2006 01:00:00 +0200 MARTUTENE Protesta, futbol zelaiaren auziagatik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-09-08/p00003009/Protesta_futbol_zelaiaren_auziagatik.htm raul perez Martutene Kirol Elkartearen eta Kiroletako Udal Patronatuaren arteko tirabira bere horretan da. Kirol elkarteak patronatuaren jarrera salatu nahi du, eta horretarako, futbol zelaiaren aurreko errepidea moztuko dute, protesta gisa. Hala erabaki zuten herenegun eginiko bileran. 60 bat auzotar elkartu ziren gaztelekuan, kirol elkarteak deituta.Tirabira aspalditik dator, Martuteneko futbol zelaia zaharraberritu zutenetik, 1998tik. Kiroletako Udal Patronatuak zelaiaren kudeaketa Futbol Federazioaren esku utzi zuen eta Martutene Kirol Elkartea ez zegoen ados. Zelai hori auzotarrek egokitu zutela eta auzotarrek beraiek kudeatu behar zutela argudiatu zuen Kirol Elkarteak. ... Fri, 08 Sep 2006 01:00:00 +0200 MARTUTENE Okendotegiko pasonibela hondatuta dagoela salatu dute bizilagunek http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-08-31/p00004011/Okendotegiko_pasonibela_hondatuta_dagoela_salatu_dute_bizilagunek.htm r. perez Okendotegi bideko pasonibela hondatuta dago. Azken asteotan, behin baino gehiagotan, hesiak jaitsita geratu dira trena pasatu eta gero, eta beraz, auto ugari geratu dira pasonibelaren bi aldeetan, ez atzera ez aurrera. Inguruko etxeetara joateko bide bakarra da Okendotegi. Izan ere, beste bidea, Barkaiztegi bidea, itxita dago aspalditik, Urumeako autobidearen lanak direla eta. Ergobiako hainbat gidarik ere bide hori hartu ohi dute.Jose Mari Irizar Barkaiztegi sagardotegiko nagusiak Irutxuloko Hitzari azaldu dioenez, autobideko lanak hasi zirenetik pasonibela ez dabil behar bezala. «Hasieran, obretako kamioi asko pasatzen zirelako hondatzen zen, baina orain kamioi gutxiago igarotzen badira ere, gaizki jarraitzen du; lehen baino okerrago. Ez da posible astean bitan edo hirutan hesiak hondatzea». ... Thu, 31 Aug 2006 01:00:00 +0200 MARTUTENE 2007an hasiko dituzte Pilarreko auzuneko lanak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-08-10/p00005999/2007an_hasiko_dituzte_Pilarreko_auzuneko_lanak.htm ion lopez Martuteneko Pilarreko auzunean egin beharreko lanak, azkenik datorren urteko lehen hilabeteetan hasiko dituztela esan zuen atzo Odon Elorza alkateak. Aspaldiko proiektua da Pilarreko auzunea berritzea aurreikusten duena, baina Udal Gobernuak arazo larriak izan ditu azken zortzi hilabeteetan bertako bizilagun batekin.Elorzak azaldu zuenez, Pilarreko auzuneko kaleak, garai beretsuan eraikitako beste batzuk bezala, pribatuak dira: «Horrelako beste hainbat kasu izan dira hirian eta piskanaka, guztien ardura eta jabetza Udalak hartu du. Horrela, mantenimendua ere Udalaren gain gelditzen da». Baina Udaleko Hirigintza Saileko teknikariek oztopo latza izan dute Pilarreko auzunean. Bertan bizi ez den jabe batek ez zuen onartu bere zatia Udalaren ardura izatera pasatzea, eta zortzi hilabeteko atzerapena eragin dio proiektuari. Teknikariren bat Granadara (Espaina) joan da bizilagunarekin hitz egitera, baina ez ziren akordio b... Thu, 10 Aug 2006 01:00:00 +0200 MARTUTENE Auzotarrak, oro har, gustura, Martuteneko parke berriarekin http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-08-05/p00004019/Auzotarrak_oro_har_gustura_Martuteneko_parke_berriarekin.htm raul perez Aste honetan zabaldu dute Martuteneko parkea, gasolindegiaren parekoa. Bost hilabetetan itxita egon da, zaharberritze lanak egin baitituzte. Auzotarrek gogoa zuten obrak buka zitzaten, eta parkea zabalik ikusi orduko txoko guztiak ezagutzeko aukerari ez diote muzin egin. Parkea itxuraldatu dute eta, oro har, auzotarrei gustatzen zaie. Maria Teresa Lopezek eta Marisa Vazquezek parkea oso zabala dela azpimarratu dute. Marisaren bilobarekin, Andrearekin, hurbildu dira parkera. «Lehen saskibaloi zelaia zegoen eta inork gutxik erabiltzen zuen. Orain hobeto dago», diote bi emakumeek. Bi iturri jarri dituztela eta bai eguzkitan eta baita itzaletan ere badagoela egotea nabarmendu du Marisa Vazquezek. ... Sat, 05 Aug 2006 01:00:00 +0200 MARTUTENE Martuteneko parkea guztiz berritu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-07-28/p00008011/Martuteneko_parkea_guztiz_berritu_dute.htm raul perez Martuteneko parkeko lanak bukatu dituzte. Azken ukituak direla eta, oraindik hesituta dago, inor sar ez dadin. Dena dela, berehala zabalduko dute. Martutenen lanean diharduen Herri Partaidetza taldeak auzotarren ekarpenak jaso zituen aurrena eta obrak martxoan hasi zituzten.Parkea guztiz itxuraldatu eta zenbait zatitan banatu dute. Zati bat, ikastolatik gertuenekoa, bost urte bitarteko haurrentzat izango da. Bertan zabuak eta beste jolas batzuk jarri dituzte.Beste gune bat, errepidetik gertuenekoa, bost eta 10 urte artekoentzat da. Bertan ere jolasak jarri dituzte. Hain justu, gune honetako jolasak jarri dituzte azkenak. Parkearen erdian, hainbat ekintza egiteko lekua egongo da. Bertan egingo dituzte, besteak beste, Pilarko auzuneko jaietako ekintza batzuk. ... Fri, 28 Jul 2006 01:00:00 +0200 MARTUTENE Antondegik beharko duen energia osoa bertan sortuko da http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-06-02/p00005011/Antondegik_beharko_duen_energia_osoa_bertan_sortuko_da.htm ion lopez Donostian datozen urteetan egingo dituzten etxe multzoen artean, Antondegikoa izango da handiena. Lombera y Endara enpresaren proiektuak irabazi du lehiaketa eta beraz, 4.030 etxezibitza egingo dituzte Martuteneko alde horretan, Urumea ibaiaren alboko muinoan. Atzo eman zituzten auzo berri honi buruzko hainbat xehetasun, udaletxean. Handia izateaz gain, Antondegik beste zenbait berezitasun izango ditu, beste auzo batzuekin alderatuta, atzo Eusko Jaurlaritzako eta Udaleko ordezkariek jakinarazi zutenez. Izan ere, energia aldetik, auzo berritzailea izan dadin nahi dute Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Ingurumen sailek Eusko Jaurlaritzak eskainiko ditu, hain zuzen, bertan eraiki beharreko etxebizitzak. Javier Madrazo eta Ana Agirre Etxebizitza eta Ingurumen sailburuek azo adierazi zutenez, proiektu horri esker, auzo osoak energia elektrikoa, ur bero sanitarioa eta berokuntza era zentralizatuan izango ditu. Antondegi «auzo jasangarria» izango da, energia ikuspegitik, behar duen energia sortzeko gauza izango baita. Horretarako, teknologia eraginkorrak erabiliko dituzte, erregai fosilen kontsumo txikiagoa behar dutenak, eta iturri berriztagarriak ezarri; esaterako, eguzki-energia, haize energia eta biomasa. Proiektuak Europako Batzordearen dirua jasoko du. ... Fri, 02 Jun 2006 01:00:00 +0200 MARTUTENE Abesten ikasteko inoiz ez da berandu http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-04-30/p00004012/Abesten_ikasteko_inoiz_ez_da_berandu.htm raul perez Duela hiru hilabete sortu zen Martuteneko abesbatza. Hain zuzen ere, urtarrilaren 9an egin zuten lehen entsegua. 25 lagun inguruk osatzen dute, oraingoz, taldea. Gehienak auzotarrak dira, baina badira inguruko auzo eta herrietako kideak ere. Auzo elkarteko Marian Barradas eta Asun Arratibelek egindako ahaleginagatik jaio da korua. «Martutenen haurren abesbatza bazegoen eta hori ikusita, helduen taldea ere egin nahi genuen. Hasieran kosta egin zitzaigun, baina azkenean, taldea osatu genuen», azaldu du Barradasek. Abesbatzak ostegun arratsaldero entseatzen du gaztelekuan, Iosu Elberdin musika irakaslearen esanetara. Noiz edo noiz Sortzez Garbia elizan ere elkartzen dira. ... Sun, 30 Apr 2006 01:00:00 +0200 MARTUTENE Tirabira, Martutene Elkartearen eta Kirol Patronatuaren artean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-03-16/p00003025/Tirabira_Martutene_Elkartearen_eta_Kirol_Patronatuaren_artean.htm raul perez Joan den asteburuan, Martutene Kirol Elkarteak pankartak jarri zituen auzoko futbol zelaian. Pankarten bidez, Kiroletako Udal Patronatuak futbol zelaiko mantentze gastuak bereziki garbiketari dagozkionak ez dizkiela ordaintzen salatu nahi izan dute elkarteko kideek. Carlos Quinteiro elkartearen zuzendaritzako kideak dioenez, patronatuak Donostiako gainerako futbol zelaien pare jartzen du auzokoa, eta hori, beti ere elkartekoen arabera, ez da zuzena: «Guk kudeatzen dugu futbol zelaiko taberna, eta tabernan lortutako diruarekin garbitzailearen soldata ordaindu behar dugula diote. Donostiako beste futbol zelaietan beste horrenbeste egiten dutela dio Kiroletako Udal Patronatuak. Hala ere, gu ez gaude ados jokabide horrekin, Martutenekoa ezin baita gainontzeko futbol zelaiekin alderatu; t... Thu, 16 Mar 2006 01:00:00 +0100 MARTUTENE Festa egin dute berritze lanak auzotarrei aurkezteko http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-03-12/p00003011/Festa_egin_dute_berritze_lanak_auzotarrei_aurkezteko.htm erredakzioa Martutene itxuraldatu egingo dute datozen hilabeteetan. Berrikuntza horiek auzotarrei erakusteko asmoz, festa egin zuten auzo elkarteak eta auzoan herri partaidetza bultzatzen ari den taldeak, atzo goizean, Arantzazuko Ama ikastolan. Esan bezala, festa giroan egin zuten aurkezpena. Haur jolasak eta auzoko trikitilariak bertan egon ziren. Hiru berrikuntza nagusi azaldu zizkieten auzotarrei: Martuteneko parke berria, Pilar auzunearen berrikuntza eta Etxarri Enen egingo duten auzorako egoitza berria. Martuteneko parke berriko lanak aste honetan hasi dituzte, eta hiru hilabetetan bukatzea espero dute. Parke berriak egun dauden zuhaitz eta gune berde gehienak errespetatuko ditu. Gainera, espaloia parkearen barnealdetik sartuko dute, errepidearen alboan egon beharrean. Pilar auzunea ere berrituko dute, eta Etxarri Enen, auzorako egoitza jarriko dute. ... Sun, 12 Mar 2006 01:00:00 +0100 MARTUTENE Martutenetik ospitaleetara, bi minututan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-03-08/p00007014/Martutenetik_ospitaleetara_bi_minututan.htm erredakzioa Martutene eta ospitaleak elkartuko dituen errepidea egiteko lanak Sestra enpresari eman dizkio Bidegik, Gipuzkoako Azpiegituren Agentziak. Errepide hau bi kilometro luze izango da. Martuteneko 27. industrialdeko errotondatik hasita, goruntz egingo du errepideak, eta Zorroagako tunela zeharkatu ondoren, Ilunben egingo duten bidegurutzera iritsiko da. Bertan, saihesbidea hartu edo ospitaleetara joan ahal izango da. Errepide honek Amara Berri-Zorroaga eta hiriko ekialdea lotu egingo ditu. Wed, 08 Mar 2006 01:00:00 +0100 MARTUTENE Festa, berritze lanak auzotarrei ezagutarazteko http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-02-25/p00012038/Festa_berritze_lanak_auzotarrei_ezagutarazteko.htm asier coloma Inauteriak egunerokotasunari bizkar emateko eta itxura aldatzeko festak dira. Makillajearen bidez, aurpegia itxuraldatzea lor daiteke eta Makillajea ezinbestekoa da hainbat mozorrotarako. Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolan festa berezia antolatu dute aurten. Zirkoa egingo dute. Batzuk pailazo mozorrotuko dira. Beste batzuk dantzari jantziko dira. 10-11 urteko neskatoak arabiar mozorrotuko dira. Amaia Hermosa arabiar jantziko da. «Denbora asko daramagu entseguak egiten, eta primeran dakizkigu dantzak», esan digu Amaiak. Baina, dantza ongi egitea bezain garrantzitsua da ongi makillatzea. «Jantzi polit askoak ditugu, baina Donostian ez du aspaldian eguzkirik egiten, eta azala txuri samar dugu guztiok», esan digute. Arabiar tankerako azal beltzarana makillajeari esker lortu beharko dute, beraz. ... Sat, 25 Feb 2006 01:00:00 +0100 MARTUTENE Azkenean, semaforoa Biyonan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-02-22/p00003015/Azkenean_semaforoa_Biyonan.htm raul perez Biyona etxeen aldean Martutene eta Astigarraga arteko errepidearen ertzean lanean hasi dira semaforoa eta zebrabidea jartzeko. Azkenean, Gipuzkoako Foru Aldundiak baimena eman baitio Udalari. Biyonako bizilagunak aspalditik ari ziren segurtasun neurriak eskatzen. Izan ere, haien etxe aurrean autoak oso azkar ibiltzen dira, eta gainera, ez da oso ondo ikusten ibilgailurik datorren ala ez. Hortaz, errepidea zeharkatzerakoanerrepidearen bi aldeetan daude etxeak tentu handiz ibili behar dute. Duela 15 urte inguru hasi zen auzotarren borroka. Ignacio Barronek semaforoa jar dezaten egindako bidea azaldu du. «Bide luzea egin dugu inondik ere. Duela urte batzuk Udalak esan zigun bere aldetik ez zegoela arazorik, baina Foru Aldundiarena zela azken hitza. Foru Aldundiak, ordea, ezezko biribila eman zuen». ... Wed, 22 Feb 2006 01:00:00 +0100 MARTUTENE Martuteneko parke berria, udaran http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-02-16/p00005015/Martuteneko_parke_berria_udaran.htm i. lopez Martuteneko parkea berritzeko lanak bizpahiru aste barru hasiko dituzte eta udara hasierarako bukatuta egotea espero duela esan zuen atzo Ana Rivilla Bide Publikoetako ordezkariak. Joan den ostiralean onartu zuen Udal Gobernuak lan hauek Costrucciones Ozio enpresari ematea. Lanek 324.000 euroko aurrekontua izango dute. Hiru hilabete eta erdiko epea izango du enpresak Martuteneko parkea zaharberri-tzeko. Hirigintza lanak aipatu enpresaren esku utzi ondoren, datozen asteetan Udal Gobernuak haur parkeko jolas berriak jartzeko ardura beste enpresa bati emango dio. Haurren jolasez gain, gomazko lurra ere jarri beharko du enpresa horrek. 105.000 euroko aurrekontua izango du horretarako enpresak. ... Thu, 16 Feb 2006 01:00:00 +0100 MARTUTENE Otsaila hasieran zabalduko dute Martuteneko mediateka http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-01-25/p00005020/Otsaila_hasieran_zabalduko_dute_Martuteneko_mediateka.htm raul perez Dena ondo bidean, otsaila hasieran zabalduko dute Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolako mediateka. Mediateka liburutegi modukoa izango da, baina liburutegi arruntek baino zerbitzu gehiago izango ditu; liburuak ez ezik, DVDak, musika CDak eta bideojokoak ere izango dituzte aukeran. Ikastolako arduradunek diotenez, euskarazko materialari lehentasuna emango diote. Mediateka ikastolan jarri dute, baina horrek ez du esan nahi soilik ikastolara begira bultzatutako ekimena denik. Izan ere, ikastolako ikasleez gain, auzoko 2 eta 16 urte arteko haurrek eta gaztetxoek mediatekako bazkide izateko aukera izango dute; eskuorri bat bete beharko dute, eta horren truke mediatekaren karneta jasoko dute. Karnet horrekin liburuak, DVDak edo CDak etxera eraman ahal izango dituzte zenbait egunez. Bost bat ordenagailu ere jarriko dituzte: lau interneten nabigatzeko izango dira, eta beste bat, haur eta gaztetxoek jakin dez... Wed, 25 Jan 2006 01:00:00 +0100 MARTUTENE Pilarko auzuneko lanak berriz ere kolokan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-01-13/p00004005/Pilarko_auzuneko_lanak_berriz_ere_kolokan.htm raul perez Martuteneko Pilarko auzunea berritzeko lanak kili-kolo daude. Duela bi hilabete inguru dena bide onetik zihoala zirudien, baina egoera bestelakoa da orain. Udalak, duela hilabete batzuk, jakin zuen ezin zituela auzune horretako obrak hasi, lursaila ez zelako berea, bizilagunena baizik. Hau da, auzunea eraiki zutenean, bizilagunak bihurtu ziren lursailaren jabe. Beraz, Udalak zaharberritze lanak egin ahal izateko, ezinbestekoa zen bizilagunek lursaila Udalaren esku uztea. Azaroan bilera egin zuten Martutenen, eta bertara joandako auzotar guztiak prest agertu ziren lursaila Udalari emateko. Ondoren, baina, bilerara joan ez zirenek alegazioak aurkezteko epea izan zuten. Kontua da bizilagun batek ez diola orain lursaila Udalari eman nahi. Eta lursaila Udalaren esku geratzeko eta obrak egin ahal izateko, ezinbestekoa dela bizilagun guzti-guztien oniritzia . ... Fri, 13 Jan 2006 01:00:00 +0100 MARTUTENE Martuteneko kartzela lehenbailehen ixtea proposatu du EAk http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-01-12/p00004013/Martuteneko_kartzela_lehenbailehen_ixtea_proposatu_du_EAk.htm i. lopez Martuteneko kartzelaren egoera tamalgarria dela salatu zuen atzo Jaione Arratibel EAko bozeramaileak. Kartzela hau lehenbailehen ixtea eta presoak Zubietako espetxe berrira eramatea derrigorrezkotzat jo zuen Arratibelek. Eusko Jaurlaritzak, EAEko espetxeei buruz egindako txosten batean, zer behar dagoen azaldu zuen. Kartzela berria behar hauen eta txosten honen arabera egitea eskatu zuen Eusko Alkartasunak. Gai honen inguruko erakunde adierazpena egitea proposatuko dio Eusko Alkartasunak Udalbatzari hurrengo osoko bilkuran. Bertan, Udal- batzak Martuteneko kartzela ixtea eta Zubietako kartzela lehenbailehen egitea nahi duela adieraziko luke. Era berean, Udalak espetxe eredu berrien aldeko apustua egingo luke; presoen bergizarteratzea bermatzeko, hain zuzen ere. Azkenik, Espainiako Gobernuari kartzelen ardura Jaurlaritzaren esku uztea proposatu du EAk. ... Thu, 12 Jan 2006 01:00:00 +0100 MARTUTENE Antondegin ia 4.000 etxe egin ditzakete http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-12-14/p00005023/Antondegin_ia_4.000_etxe_egin_ditzakete.htm ion lopez Hirigintza arloan datozen urteetan egingo den proiektu garrantzitsuenetako bat Antondegikoa izango da. Antondegi 27. industrialdearen eta Martuteneko futbol zelaiaren arteko mendixka da. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saileko eta Udal Gobernuko kideek atzo ezagutu zituzten hiru enpre-sek eginiko proposamenak. Eta ezustea handia izan zen. Hasiera batean, Antondegin 2.500 etxebizitza inguru eraikitzea aurreikusi zuten erakundeek. Baina atzo publikoki aurkeztutako hiru proiektuetan 2.800 eta 4.030 etxebizitza bitarte eraiki daitezkeela diote enpresek. Odon Elorza alkateak Javier Madrazo Etxebizitza sailburuarekin batera aurkeztu zituen hiru proposamenak. Hauen artean, bat aukeratuko dute bizpahiru hilabete barru. Uslan, Ikaur eta Lombera y Endara enpresek aurkeztu dituzte proiektuak. Eusko Jaurlaritzak duela 12 urte erositako lurretan etxebizitza... Wed, 14 Dec 2005 01:00:00 +0100 MARTUTENE Gaur eguerdian inauguratuko dute Martuteneko eliza berria http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-12-04/p00003006/Gaur_eguerdian_inauguratuko_dute_Martuteneko_eliza_berria.htm raul perez Urtebeteko lanak egin eta gero, gaur eguerdian zabalduko dute Martuteneko Sortzez Garbia eliza berria; Apostolutza eskolako eliza zena auzoko parrokia bilakatu dute. Joan den igandean agur esan zioten aurreko parrokiari, Hipika bidean zegoenari; astelehenean Ama Birjinaren irudia eliza zaharretik berrira eraman zuten. Eliztarrak atzo bertan eliza berriari azken ukituak emanez ibili ziren: loreak, alfonbrak... Arantxa Jauregi martutenearraren hitzetan, «parrokia berria auzotar askoren diru laguntzei esker egin dugu. Gainera zenbait gauza auzolanean egin ditugu». Eliztarrek diotenez, behingoz, Martutenek eliza duina du. Zenbait bikotek bertan ezkontzea eskatu dutela gaineratu digute eliztarrek. Juan Maria Uriarte gotzainak eta Joxerra Trebińo Martuteneko apaizak emango dute gaur eguerdiko meza. ... Sun, 04 Dec 2005 01:00:00 +0100 MARTUTENE Martukatun izena emateko epea zabalik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-11-27/p00004007/Martukatun_izena_emateko_epea_zabalik.htm erredakzioa Martukatu Martuteneko Aisialdi taldeak 6 eta 14 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzendutako hainbat jarduera abian jarriko ditu urtarriletik aurrera. Martukatuk hirugarren urtez antolatuko ditu jarduerak auzoan. Joan den urtean, esate baterako, gazteenek auzoko jaietako buruhandiak egin zituzten. Zaharrenek, bestalde, kanpaldia egin zuten, besteak beste. Aurten ere jokoak, tailerrak, irteerak, kanpaldiak eta beste hainbat jarduera ere egingo dituzte.Martukatuko lagunak hilabeteko larunbat batean elkartuko dira, Sarroeta auzo elkartearen lokalean Pilar auzunea 5, arratsaldez. Kale hezitzaileek eta gazte batzuek zuzenduko dute taldea. ... Sun, 27 Nov 2005 01:00:00 +0100 MARTUTENE