Parte Zaharra, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info hitzako albiste zerrenda parte zaharra eu Mon, 12 May 2008 00:09:09 +0200 60 Parte Zaharra, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info/rss/logo.gif irutxulokohitza.info San Telmoko museoa hornitzeko 8 milioi jarriko ditu Udalak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-05-10/p00005004/San_Telmoko_museoa_hornitzeko_8_milioi_jarriko_ditu_Udalak.htm Hiriko proiektuek atzerapenik izan ez dezaten Udal Gobernuak hainbat aurrenkontu aldaketa egitea adostu du. Aldaketa horien bidez, San Telmo museoko lanei indarra eman nahi diete. Museoa barrutik nola antolatuko duten zehazteko eta San Telmok beharrezkoak izango dituen materialez hornitzeko zortzi milioi euro bideratuko dituzte. Zenbait proiektu indartzeko artengo aurrekontua handituko badute ere, Tabakalerako proiektua aurrera eramateko urte honetarako aurreikusita zuten diru kopurua txikituko dute. Odon Elorza alkateak esan duenez, «diru banaketa aldatuko dugu eta inbertsiorik handienak 2010 eta 2011n egingo ditugu». Europako Kulturaren Hiriburuaren bulegoa Tabakalerako proiektu handiarekin batera, Udalaren beste erronka nagusietako bat izango da Donostia 2016an Europako Kulturaren Hiriburu bilakatzea. Izendapen hori lortzeko, Udalak bulego berria osatuko du hiruzpalau langilerekin. Udalak 200.000 euro bideratuko ditu bulegoa eratzeko. ... Sat, 10 May 2008 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Javier Vercher Trioren kontzertua Be Bopen http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-25/p00010004/Javier_Vercher_Trioren_kontzertua_Be_Bopen.htm 29 urte besterik ez baditu ere jazzeko talentu garrantzitsuenetako bat da Javier Vercher. Bere azken diskoa The wheel of Time aurkezteko egiten ari den biraren barruan geldialdia egingo du gaur Be Bopen. Jaiotzez madrildarra izan arren, bere burua valentziartzat du saxofoi-jole eta konpositoreak. Gaztaroan, Bostongo Berklee Unibertsitatean ikastea ahalbidetu zion beka bat eman zioten. Performance ikasketak emaitza onenekin amaitu ondoren, New Yorkera joan zen horrenbeste atsegin duen musika hori nondik datorren ulertzen saiatzeko. 1999-2000 urteen bitartean, New England Conservatryko talde batean parte hartu zuen Rakalam Bob Moses konpositore eta bateraiarekin batera.Urte batzuk beranduago, 2003an, bere saxofoi jole gustoekoenetako bat den Chris Cheekekin aritzeko aukera izan zuen. ... Fri, 25 Apr 2008 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Mezarik gabeko astegunak Santa Marian http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-19/p00002198/Mezarik_gabeko_astegunak_Santa_Marian.htm Hala beharrez eten egin behar izan dituzte astean zehar Parte Zaharreko Santa Maria basilikan egin ohi ziren mezak. Teilatua konpontzen den bitartean «obren arduradunak edo itxi edo lanei ez ziola ekingo esan zigun», adierazi du Felix Garitano erretoreak. Eliza osoak behar du konpontzea eta garbitzea; baina, teilatuak zaharberritze premia itzela zeukan «elefantea sartzeko moduko zuloa baitauka», Iñaki Amutxastegi apaiz laguntzailearen hitzetan. Hori dela eta, orain eta, beranduenera, San Ignaziotarako tartean teilatuaren parte altuenak konpondu nahi dituzte. Lan gehiago dirua etorri ahala Astelehenean hasi ziren lanak Udalak eta Aldundiak ordainduko dituzte erdibana. Orain, ordea, teilatuaren beheko partea dute erronka izan ere, erretoreak dioenez, «parrokiak justu-justu egunerokoari aurre egiteko dirua dauka». «Santa Maria gainera» jarraitzen du Garitanok, «ez da parrokiarena bakarrik, donostiar guztiena da». Eta hori indartzeko, Primo de Riveraren diktadura arte Donostiako alkatea zela elizaren arduradun nagusia gogoratu du apaizak. ... Sat, 19 Apr 2008 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Gazte Asanbladak, lau urte http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-16/p00003007/Gazte_Asanbladak_lau_urte.htm AZGA Alde Zaharreko Gazte Asanbladak laugarren urtemuga ospatuko du hilaren 23tik 26ra bitartean. Hitzaldiak, futbito eta pala txapelketak eta bazkaria izango dira lau egunotan. Hilaren 23an, 19:00etan etxebizitzaren inguruko hitzaldia izango da Iñigo kaleko Baibaiuan. Hurrengo egunean, ordu eta toki berean okupazioa jorratuko dute. Pala eta futbito txapelketak Hilaren 25ean eta 26an futbito eta pala txapelketak izango dira Trinitate plazan. Txapelketotan izena emateko zerrendak Herria eta Aurresku tabernetan daude. Bost euro ordaindu behar dira futbito txapelketan parte hartzeko eta eta bi euro pala txapelketarako. Hilaren 26an, larunbata, izango dira, hain zuzen, bi txapelketetako finalak. Horretaz gain, herri bazkaria izango da Arrano elkartean. Ondoren, gazte asanbladari buruzko proiekzioa eta mus txapelketa izango dira. Bazkarirako txartelak ere Herria eta Aurresku tabernetan daude eskuragarri, zortzi eurotan. ... Wed, 16 Apr 2008 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA 'Donostia Dantzan' erromeria larunbatean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-15/p00006004/Donostia_Dantzan_erromeria_larunbatean.htm Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak antolatutako ohiko erromeria izango da larunbat honetan, apirilaren 19an, arratsaldeko zazpietan. Baltzak, kontradantzak, kalejirak, fandangoak... Hainbat dantza ikasteko aukera izango dute Konstituzio plazara joaten direnek: arin-arinak, polkak, jotak, fandangoak, kalejirak, kontradantzak, baltzak... Donostiako Udaleko Txistulari taldeek musikarekin girotuko dute plaza. Aitziber Aiesta eta Fernando Ruiz aurkezle lanetan izango dira bertan. Eskarmentu handia dute, hasieratik baitaude Donostia Dantzan ekimenean. Hiru urte dira jada Bageraren erromeria abian jarri zenetik. Oholtza gainetik edo plaza erditik jendeari dantzak azalduko dizkiote: pausuak, erritmoa... Plazako giroa berotzen eta alaitzen ere ibiliko dira. Aitziber eta Fernandorekin batera, jendartean dinamizatzaile talde bat prest izango da. Donostiako hainbat taldetako dantzariak izango dira dantzan egin nahi dutenei laguntzeko. ... Tue, 15 Apr 2008 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Alkateak bat egingo du ondarearen alde antolatuko dituzten ekitaldietan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-09/p00005668/Alkateak_bat_egingo_du_ondarearen_alde_antolatuko_dituzten_ekitaldietan.htm Apirilaren 18a Ondarearen aldeko Nazioarteko Eguna da eta ondarearen aldeko elkarteak bisita gidatuak, hitzaldiak eta mahai inguruak antolatuko ditu hiriko ondarea babesteak duen garrantzia azpimarratzeko. Odon Elorza alkateak ekitaldi hauek babestuko dituela aurreratu du EAJk. Udal taldeak, gainera, ekitaldiak ospatzeko beharrezkoak diren baliabideak eskaintzeko laguntzeko eskatu dio alkateari. Martxoan adierazi zuen EAJk Ondarearen aldeko Nazioarteko Egunean bat egiteko nahia. Martxoaren 11n bidali zion EAJk Odon Elorzari apirilaren 18ko ekitaldietan parte hartzeko eskakizuna. Eskutitz horretan hiriko eliza, museoak eta bestelako arte eta ondare altxorrak irekitzea eta horiek duten balioa azaltzeko bisita gidatuak antolatzea proposatu zuen EAJk. Eskaera honi alkateak eman beharreko erantzuna atzeratu egin dela zehaztu du Mertxe Garmendia EAJko zinegotziak. Apirilaren 18a gainean dagoela kontutan hartuz, «Udalak ez du ekitaldirik antolatzeko denborarik, ekitaldiei babesa ematea, ordea, ekimen polita izan daiteke». ... Wed, 09 Apr 2008 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Kale Nagusiko okindegia http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-04-04/p00003006/Kale_Nagusiko_okindegia.htm Zaporea dugu helburu; Donostian ogi ekologikoa egiten dugun okindegi bakarra gara; ogi mota bakoitza bertatik bertara zaintzen dugu egin bitartean». Galparsoro okindegiaren sarreran irakur daiteke hori guztia. Dekalogo moduko bat dute, bezeroek haien berezitasunen berri izan dezaten. Parte Zaharreko Kale Nagusian dago okindegia duela 75 urte. Historia luzea eta bitxia du okindegiak eta orain Mikel Galparsoro da nagusia. Miguel Galparsorok ¬Mikelen aitona¬ ireki zuen okindegia. Zenbait urtetan Rich enpresako langile izan eta gero, Amara Zaharreko Autonomia kalean okindegia ireki zuen Miguelek. Handik Parte Zaharrera joan zen urte batzuk geroago, Kale Nagusiko seigarrenera. Etxabea bakarrik ez, etxe erdia erosi zuen Galparsorok . Etxe horretan bazegoen okindegi bat: La Artajonesa eta hor hasi zen lanean Miguel Galparsoro. Dendaren izena ez zuen aldatu, dena dena. «Frankisten altxamendua gertatu zenean, Artaxoako reketeak sartu ziren Donostirara eta beldurra bazegoen. Horregatik inor ez zen atrebitzen izena aldatzen. Hala ere denborarekin La Artajonesa izena borratu egin zen dendako atean», azaldu du Mikel Galparsorok. Jendeak okindegiari Kale Nagusiko okindegia esaten zioten. ... Fri, 04 Apr 2008 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Olatu kolpeak utzitako kalteak neurtzen bete-betean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-03-13/p00004006/Olatu_kolpeak_utzitako_kalteak_neurtzen_bete-betean.htm Garbiketa eguna izan zen atzo, hereneguneko olatu kolpeak eragindako toki guztietan. Udal langileak, propio kontrataturiko langileek eta hainbat lokaletako jabeek garbitze eta txukuntze lanetan eman zuten eguna. Bretxako merkatuak ateak itxita izan zituen egun osoan nahiz eta eguerdi partean postu asko eta asko irekitzeko moduan egon. Era ezberdinean eragin zituen uholdeak merkatuko postuei; kasu batzuetan garbitzea nahikoa izan zen, baina ur gaziak haragitegi etaarrandegi askoren tresneri elektrikoa hondatu zuen. «Makinerian eragin gehiegi ere ez du izan», zioen Jose izeneko harakin batek « Arazoa, berriz, alperrik galtzen ari garen generoan dago, astelehenetik prest daukagu, baino ezin dugu saldu Bretxa itxita dagoelako» Aldamar bere onera itzultzen Astearteko olatuek Aldamar kaleko dendetan eta beste establezimenduetan utzi zuten ura eta triskantza gutxinaka desagertzen ari dira. ... Thu, 13 Mar 2008 01:00:00 +0100 PARTE ZAHARRA Azkenean Trinitate plazan ez da Jazzaldiko kontzerturik izango http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-31/p00007002/Azkenean_Trinitate_plazan_ez_da_Jazzaldiko_kontzerturik_izango.htm Joan den hilean Fuensanta Nieto eta Enrique Sobejano San Telmo museoko zaharberritzeaz arduratzen diren arkitektoek Jazzaldian Trinitate plaza ziurrenik erabili ahal izango zela adierazi zuten. Hala ere, Jazzaldiko arduradunek jakinarazi dutenez, azkenean ez da posible izango uztailean bertan kontzertuak ematea, eta aukera hori baztertu egin dute. San Telmo museoaren hormetako bat Trinitate plazaren zati da, eta museoaren zabaltze lanekin, ezingo da plaza kontzertuetarako behar bezala egokitu. Victoria Eugenia, Kursaala eta hondartza Trinitate plazan egitekoak ziren kontzertuak Victoria Eugenian, Kursaalean eta Zurriola hondartzako eszenatokietan tartekatuko dituzte. 43. Jazzaldia uztailaren 22tik 27ra egingo da eta aurki emango dute egitarauaren aurrerapena. Thu, 31 Jan 2008 01:00:00 +0100 PARTE ZAHARRA Inauterietako afari handia Trinitate plazan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-30/p00010005/Inauterietako_afari_handia_Trinitate_plazan.htm Trinitate plaza The Trini Team plaza bihurtuko da ostiral honetan. Inauteriak hasiko dira eta urteroko inauterietako afari handia prestatu dute bertan muntatuko duten karpa batean. Aurreko urteetan Matrix filman edo Asterix eta Obelixen pertsonaietan oinarritu dira festa girotzeko. Aurten 80ko hamarkadako AEBetako A-Team telesail ezagunaren txanda izango da. AEBetako ohiko errepide bazterreko tabernako menua Afaria 21:00etan hasiko da. Menua AEBetako ohiko errepide bazterreko tabernetakoa bezalakoa izango da, A-Team-aren protagonisten abenturetan ikusten zena bezalakoa alegia. Plateren izenak ere bereziak izango dira. Zizka-mizkak Murdock Fried Chicken Nachos Fenix Saucesekin (Oilasko frijitua nachoekin). Ondoren, A-Team tomate entsalada eta plater nagusia, Big Barracus XXL eta Hot Anibal Dogs Trini Potatoekin. Postreak, Anibalen txokolatezko zigarroak eta banilla eta natazko bi M.A. Bowling. Afarian eztarriak bustitzeko garagardoa izango da. ... Wed, 30 Jan 2008 01:00:00 +0100 PARTE ZAHARRA 75 urteko bidea egina http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-30/p00003008/75_urteko_bidea_egina.htm Casa Mauri koltxoi denda, Leclercq txano denda, Odriozola eta Almacenes La Bretxa arropa dendak... Parte Zaharreko denda zaharrenetako batzuk dira. Horietako batek, Almacenes La Bretxak, 75 urte beteko ditu martxoa hasieran. Galtzerdiak, bainu-bata, barruko arropa, alkandorak, ikastetxeetako uniformeak... Hori guztia saltzen dute San Joan kaleko dendan. Jaiotzez Salamankakoa zen Ramon Garcia Gonzalezek ireki zuen denda, bazkide batekin. 1933ko martxoaren 15ean. 11 urte geroago Ramon Garcia hil egin zen eta haren emazteak, Tomasa Amianok, hartu zuen dendaren ardura. Lehen urte haietan errentan izan ziren, harik eta 1946an Ramon Garcia zenaren ama Ines Gonzalez de la Peñak denda eta gaineko bi solairuak jabeari, Fabiana Parrari, erosi zizkion arte. Ramon Garcia Amiano, Ramon Garcia Gonzalez eta Tomasa Amianoren semeak 71 urte ditu eta 18 urterekin hasi zen dendan lanean. Beraz, duela 53 urte. Gaur egun bere senitarteko batzuk arduratzen dira dendaz, tartean Esther Dolado koinata eta Sonia Garcia Dolado alaba. «Merkataritza ikasi nuen. Oinarrizko ikasketak egin nituen eta berehala hasi nintzen lanean», azaldu du Ramon Garciak. Orain ere, egunero izaten da dendan. Beti du zer eginik. ... Wed, 30 Jan 2008 01:00:00 +0100 PARTE ZAHARRA 11 laguni bururatu zitzaien http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-25/p00003376/11_laguni_bururatu_zitzaien.htm Iaz 100 urte bete zituen Parte ZaharrekoAmaikak Bat elkarteak. Hainbat ekitaldi egin zituzten mendeurrena ospatzeko eta orain 100 urteko historia liburu batean bildu dute. Javier Maria Sada kronistak idatzi du, Tomas Hernandezen ilustrazioekin, eta Udalak eta Kutxak lagundu dute. «Amaikak Bat XX. mendearen hasieran jaio zen. Sasoi hartan Donostia garatzen ari zen; Moraza eta Larramendiko etxeak egiten ari ziren eta Kolon pasealekuraino ere iristen zen hiria», azaldu zuen atzoko aurkezpenean Sadak. Futbolari lotuta jaio zen elkartea. Zenbait lagun Bulebarrean elkartzen ziren. Hamaika lagun ziren. Hain zuzen ere, futbol talde bat osatzeko behar direnak. Horri erreparatu eta futbol taldea osatu zuten eta Amaikak Bat izena jarri zioten. Kale Nagusiko Las Golondrinas taberna izan zen lehen egoitza. Ondoren, Victoria Eugenian eta Idiakez eta Elkano kaleetan izan zen elkartea, harik eta Abuztuaren 31 kalera lekuz aldatu zen arte. Ereserki eta guzti du elkarteak, Antonia Oiarbidek idatzia. ... Fri, 25 Jan 2008 01:00:00 +0100 PARTE ZAHARRA Kresalako haurren doinuek Parte Zaharra girotu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-20/p00005239/Kresalako_haurren_doinuek_Parte_Zaharra_girotu_dute.htm Bezperan entzun daitezkeen lehen danbor hotsak Parte Zaharrean entzun daitezke 18:3oetatik aurrera. Kresala elkarteko danborrari, upeljole eta urketari txikiek ikuskizun ederra eman zuten. Zaldizkoek irekitzen zuten desfilean 120 bat haurrek hartu zuten parte. Inoiz baino ikusle gehiago izan zuen atzo danborradak, eguraldia lagun izan zutelako eta bisitari ugari izan zelako hirian. Irteera, aldatuta San Telmo museoko lanak direla eta, aldaketatxoren bat egin behar izan zuten danborradaren irteeran. Urgulletik jaitsi ordez, danborrek Argazkilaritza elkartearen paretik irten ziren eta Zuloaga plazaren behealdean itxaroten ari ziren upeljole eta urketarien bila joan ziren. Berehala, San Bizente elizara sartu ziren danborrari txikiak. Felix Garitano parrokoak ongietorria eman ondoren, Donostiako Martxa jo zuten elizan. Handik aurrera Abuztuaren 31 kaletik, Kale Nagusitik, Bulebarretik eta Sarriegi plazatik zehar ibili ziren Konstituzio plazara iritsi arte. Urtero bezala, Kresalako danborrari txikiak izan ziren plazako oholtza estreinatu zutenak eta bertan Sarriegik konposatutako doinu guztiak jo zituzten. ... Sun, 20 Jan 2008 01:00:00 +0100 PARTE ZAHARRA De Juanak jarritako babes helegitea ez du onartu Auzitegi Konstituzionalak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-12/p00004004/De_Juanak_jarritako_babes_helegitea_ez_du_onartu_Auzitegi_Konstituzionalak.htm Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du Iñaki de Juana Parte Zaharreko presoak jarritako babes helegitea. Bi iritzi artikulu idazteagatik jarri zioten kartzela zigorra dela-eta eskatu zuen babes helegitea De Juanak, «adierazpen eta informazio askatasuna» urratzen zuela argudiatuta. Konstituzionalak ez du onartu, ordea. Haien ustez, De Juanak Gara egunkarian idatzitako bi artikuluek «indarkeria sustatzen dute». Hiru urteko zigorra Iñaki de Juana Parte Zaharre- ko presoari aurretik zuen 18 urteko kartzela zigorra bete eta gero jarri zioten zigor berria, bi iritzi artikulu idazteagatik. Espainiako Auzitegi Nazionalak 12 urte eta zazpi hilabeteko kartzela zigorra jarri zion hasieran, artikuluotan «mehatxu terroristak» egitea egotzita . Auzitegi Gorenak zigorra murriztu zion gero, eta hiru urtean utzi. Horrenbestez, aurtengo abuztuan aske geratu beharko litzateke De Juana. ... Sat, 12 Jan 2008 01:00:00 +0100 PARTE ZAHARRA Salamanka pasealekuko 2. ataria handituko dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-22/p00003008/Salamanka_pasealekuko_2._ataria_handituko_dute.htm Salamanka pasealekuko 2. ataria barrutik husteko baimena eman du Udal Gobernuak. Eraikinaren teilatuak su hartu zuen urte hasieran. Jorge Letamendia Hirigintza zinegotziak azaldu duenez, bizilagunak bat etorri dira eraikina handitzeko ¬planeamenduak ahalbidetzen du hori eta ondoko eraikinak altuagoak dira¬. Orain eraikinak behe solairua, hiru solairu eta ganbara du. Etxe horrek pare bat solairu gehiago izango ditu obrak bukatutakoan. Hemendik gutxira eraikina handitzeko baimena emango dutela iragarri du Letamendiak. Eraikinaren etxaurrea bere horretan utzi beharko dute, babestuta baitago Plan Orokorraren arabera. XIX. mendearen bukaeran diseinatu zuten. Sutea San Sebastian egunean izan zen, hain zuzen ere, eta oso ikusgarria izan zen. Suteak laugarren solairua suntsitu zuen eta bizilagunek etxetik atera behar izan zuten. Arriskurik ez zegoela baieztatu zenean itzuli ahal izan ziren. ... Sat, 22 Dec 2007 01:00:00 +0100 PARTE ZAHARRA Hirigintza, Mugikortasuna eta Proiektu eta Obrak sailak, Goikoa Jauregira http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-22/p00003492/Hirigintza_Mugikortasuna_eta_Proiektu_eta_Obrak_sailak_Goikoa_Jauregira.htm Udal Gobernuak Goikoa Jauregiaren barrualdea itxuraldatu eta handitzeko lehiaketa deitu du. Hirigintza, Mugikortasuna, Proiektu eta Obrak eta Ingurumen sailak jarriko dituzte, besteak beste, Goikoa Jauregian. Lehiaketara aurkeztuko diren arkitekto talde guztien artean hiru aukeratuko ditu epaimahaiak, eta hiru talde horiei 6.000na euro emango dizkio Udalak lau astean lehen zirriborroa aurkez dezaten. Ondoren, behin betiko aukeraketa egingo dute eta irabazleak hiru hilabete izango ditu lehen proiektua aurkezteko eta beste lau hilabete behin betiko egitasmoa lantzeko. Odon Elorza alkateak aurreratu duenez, etxaurreak bere horretan utzi beharko dituzte, baita sarreratxoa ere. Bestalde, alkateak azpimarratu duenez, eraikina handituko dute eta udaletxea eta Goikoa Jauregia lotuta egongo dira lur azpitik agiriak-eta toki batetik bestera mugitu ahal izateko. ... Sat, 22 Dec 2007 01:00:00 +0100 PARTE ZAHARRA Gabonetan zinema euskaraz ikusteko aukera izango dute txikienek http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-22/p00009007/Gabonetan_zinema_euskaraz_ikusteko_aukera_izango_dute_txikienek.htm Zinema karteleran filmeen gehiengoa ia gaztelania hutsezkoa izaten da, eta gutxitan izaten dugu euskaraz bikoiztutako filmak ikusteko aukera. Atzo, Piccolo eta Saxo animaziozko filma estreinatu zuten Principe zineman. Haurrei zuzendutako abentura da. Donostiako eta Xixoneko Zinemaldietan aurkeztu ondoren iritsi da zinema aretoetara Piccolo eta Saxo-ren istorioa. Musika planetan bizi diren instrumentu familiak haserre daude eta eztabaidan ari dira etengabe. Egurrezko instrumentu bat, Piccolo, eta metalezko beste bat, Saxo, lagun min egingo dira eta armoniaren bila abentura handia biziko dute. Piccolo eta Saxoren ideia orain dela 50 urte sortu zuen Andre Popp musikagile frantziarrak, enkargu bati erantzunez. Haurrei orkestra bateko musika tresnak ezagutzeko aukera emango zien obra originala sortzea zen helburua. ... Sat, 22 Dec 2007 01:00:00 +0100 PARTE ZAHARRA San Telmoko lanak «bide onean» doazela diote arkitektoek http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-21/p00003009/San_Telmoko_lanak_bide_onean_doazela_diote_arkitektoek.htm Sei hilabete pasatu dira San Telmo museoko lanak abiatu zituztenetik, eta «bide onean» doazela nabarmendu zuten atzo Fuensanta Nieto eta Enrique Sobejano proiektuaren arkitektoek. Lanen nondik norakoak eta hemendik aurrera eman beharreko urratsak erakutsi zituzten, Odon Elorza alkatea, Duñike Agirrezabalaga zinegotzia eta Ramon Etxezarreta kultur ordezkaria lagun zituztela. Hasiera guztiak bezalaxe, San Telmoko obrena ere atal zailena izan dela esan zuen Nietok, baina obrak bide onetik doazela. «Ia bi obra paralelo egiten ari gara. Batetik, eraikin zaharra zaharberritzen eta bestetik, berria eraikitzen». Hain zuzen ere, eraikin berriari eutsiko dion horma egiten ari dira Urgull mendiaren magalean. Eraikin berria eta zaharra pasabide baten bidez lotuko dituzte. ... Fri, 21 Dec 2007 01:00:00 +0100 PARTE ZAHARRA 19 aitona-amona omenduko ditu Kai Aldek http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-12-14/p00002007/19_aitona-amona_omenduko_ditu_Kai_Aldek.htm Kai Alde Parte Zaharreko zahar etxeak urteko festa egingo du asteburuan. Bihar, 80tik gora urteko bazkideak eta 50 urtetik gora ezkonduta daramatenak omenduko dituzte bazkari batean, zahar etxearen egoitzan bertan. Guztira, 19 aitona-amonei egingo diete gorazarre. 13 aitona-amonak 80tik gora urte izateagatik omenduko dituzte eta hiru bikote mende erdia ezkonduta betetzeagatik... Omendutako guztiek opari sorta jasoko dute. Baita bazkarira joaterik ez duten bazkideek ere. Etzi, bestalde, meza nagusia izango da Santa Maria elizan hildako bazkideen omenez. Fri, 14 Dec 2007 01:00:00 +0100 PARTE ZAHARRA Esperanzaren danborrada mistoa izan liteke 2009tik aurrera http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-28/p00003010/Esperanzaren_danborrada_mistoa_izan_liteke_2009tik_aurrera.htm Parte Zaharreko Esperanza elkartearen danborrada mistoa izan liteke 2009tik aurrera. Azken erabakia elkartearen batzarrak hartu beharko du 2008ko batzarrean. Joan den astean danborradaren bilera egin zuten eta hain zuzen ere, danborradan parte hartzen duten hainbat lagunek danborrada mistoa izan edo ez erabakitzeko ahalmena izatea eskatu zuten. Esperanza elkartearen danborradan elkarteko bazkide ez den hainbat lagun dago. Asanbladak,beraz, danborradako kideei azken erabakia hartzeko ahalmena emateaz eztabaidatu beharko du. 2008an ez Edozein modutan, 2008ko danborrada, orain arte bezala, gizonezkoez osatutakoa izango da. Izan ere, elkartearen batzarra 2008ko hasieran egingo dute. Beraz, aldaketarik balego, 2009tik aurrera izango da. Esperanza elkartea Donostiako elkarte zaharrenetakoa da. Hala, 2011n mendeurrena ospatuko du. Danborrada 1978an atera zen lehen aldiz eta Parte Zaharrean eta Kaian ibili ohi da; Kaian, Mariren bustoaren aurrean jotzeko ohitura dute. ... Wed, 28 Nov 2007 01:00:00 +0100 PARTE ZAHARRA Errioxako Etxeak egoitza handitu egin du http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-24/p00009007/Errioxako_Etxeak_egoitza_handitu_egin_du.htm Errioxako Etxea XV. Kultur Astea egiten ari da aste honetan, eta gaur lokal berria inauguratuko dute San Juan kalean, 19:30ean. Ekitaldiaren bukaeran, kopa bat ardo emango diete joaten diren guztiei.Oraingo egoitzaren ondoan egin dute berria. 2002an hasi zituzten lanak. Internet aretoa eta Valvanera kultur aretoa egin dute ¬Errioxako zaindaria da Valvanera¬. 60 bat lagunentzako tokia du kultur aretoak eta bertan hitzaldiak egin nahi dituzte. Errioxako Etxea 1913an inauguratu zuten eta urte askoan Abuztuaren 31 kalean egon eta gero, 2000. urtean oraingo tokira aldatu ziren, Soraluze kalera. Errioxako etxeak 400 bazkide inguru ditu. Sat, 24 Nov 2007 01:00:00 +0100 PARTE ZAHARRA Umeak, berriro ere Zuloagan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-22/p00003007/Umeak_berriro_ere_Zuloagan.htm Azken urteetan makinek ateratako zarata entzun da Zuloaga inguruan pasatzerakoan, eraikina barrutik berritzen ibili baitira. Aurtengo Aste Santuan, makinak isildu eta haurren algarek hartu zuten Zuloaga, Orixe ikastolako hainbat haur Kanpandegi kaleko eraikina utzi eta Aldamar kaleko eraikinera lekualdatu zituztelako. Irailaren 6tik txiki-txikien negar malkoak eta algarak ere entzuten dira, Zuloaga haur eskola Parte Zaharrera itzuli baita. 2001ean aldatu behar izan zuten tokiz haur eskola, San Joan kaleko eraikin zaharra berritu behar zutelako . Haur eskola bi zatitan banatu zuten. Groseko Zabaleta kalean eta Egiako Karmengo Ama kalean hartu zuen egoitza. Grosen bi gela zituzten urtebetetik bi urtera bitarteko umeentzat. Egiako egoitzan, bestalde, sehaskako umeentzako gela bat eta beste bat urte betetik bi urtera artekoentzat. ... Thu, 22 Nov 2007 01:00:00 +0100 PARTE ZAHARRA Berehala hasiko dira Santa Maria basilikako teilatua konpontzen http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-11-15/p00003006/Berehala_hasiko_dira_Santa_Maria_basilikako_teilatua_konpontzen.htm Santa Maria elizako baselizaren teilatua berehala hasiko dira konpontzen. Teilatua oso hondatuta dago, eta Udalak eta Aldundiak ordainduko dituzte lanak. Berez, teilatua konpontzen orain hasiko dira, baina azkenaldian beste hainbat lan egin dituzte elizaren barrualdean. Garabiaren zain Teilatua konpontzen hasteko garabi handia jarriko dute elizaren inguruetan, eta obrengatik Aterpe lekuz aldatu beharko dute. Urte erdi pasatxo beharko dute teilatua konpontzeko. Dena dela, lanak gehiago luzatuko dira. Izan ere, teilatuaz gain, izkinak ere konponduko dituzte. Izkinok ezin izango dituzte garabiaren bitartez konpondu, aldamio bidez baizik. Hori horrela, izkinak konpontzeko ez ezik, garbitzeko ere aprobetxatuko dute. Basilikako arduradunek uste dute 2008ko ekainerako gutxi gorabehera teilatua berrituta izango dutela. Hala ere, garbiketa lanak ere egingo dituztenez, obra guztiak urte bete barru bukatuta egotea espero dute. ... Thu, 15 Nov 2007 01:00:00 +0100 PARTE ZAHARRA Parte Zaharra ez dela berritu behar dio Elorzak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-31/p00005011/Parte_Zaharra_ez_dela_berritu_behar_dio_Elorzak.htm x. etxabe Parte Zaharreko arazoei aurre egiteko auzoa biziberritzeko plana egitea eskatu du EAJk. Odon Elorza alkateari, ordea, «zentzugabea» iruditu zaio eskaera. Segurtasuna indartzea, osasun etxea indartzea... behar hauek jasoko dituen plana egitea beharrezkoa dela adierazi du Mertxe Garmendia EAJren zinegotziak. Odon Elorzarentzat, ordea, «Parte Zaharrak ez du halako planen beharrik, Parte Zaharreko kale guztiak dagoeneko berrituta eta txukunduta daudelako». PPren bozeramaile Maria Jose Usandizaga ere, Parte Zaharra berritzeko planaren kontrakoa da. «Parte Zaharrean, planen ordez, proiektu zehatzak gauzatu eta Udalak indarrean dituen araudiak bete beharko lirateke». ... Wed, 31 Oct 2007 01:00:00 +0100 PARTE ZAHARRA Jaurlaritzak San Telmo babestea nahi du Elorzak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-20/p00004006/Jaurlaritzak_San_Telmo_babestea_nahi_du_Elorzak.htm x. etxabe Euskadiko Arte Eszenikoen Goi Mailako egoitza Bilbora bidali dute eta Odon Elorza alkateak hirian jartzea nahiago bazuen ere, Bilboko alkateak Arte Eszenikoen Eskola Bilbora eramateko egindako esfortzua nabarmendu du. Arte Eszenikoen Eskolaren egoitza Donostian jarriko ez badute ere, San Telmo museo berria ordaintzen laguntzeko eskatu dio Odon Elorzak Eusko Jaurlaritzari. «Aurki eztabaidatu bahar ditu Eusko Jaurlaritzak bere aurrekontuak; beraz, egokia litzateke, Jaurlaritzak San Telmo museoaren herena ordainduko balu». Eusko Jaurlaritzak dirua emateko inongo interesik jarriko ez balu, Udalbatza beharrezkoak liratekeen erabaki politikoak hartzeko prest dagoela zehaztu du Elorzak. ... Sat, 20 Oct 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Raoul Walsh, euskaraz http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-17/p00010009/Raoul_Walsh_euskaraz.htm NOSFERATU Raoul Walsh zinemagileari eskainitako zikloaren barruan, 1952ko Mundua bere besoetan filma emango dute gaur euskaraz azpititulatuta. Gregory Peck, Ann Blyth eta Anthony Quinn dira abentura honetako protagonistak. -Non. Antzoki Zaharra. -Noiz. Gaur, 20:30ean. Wed, 17 Oct 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Parte Zaharra berritzeko plana nahi du EAJk http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-10/p00004005/Parte_Zaharra_berritzeko_plana_nahi_du_EAJk.htm x. etxabe Gaueko zaratei irtenbidea bilatu, zaborra uzteko lur azpiko edukiontziak jarri, aiton-amonak etxera igotzeko igogailuak eraiki, dendei bultzada eman, edota kale segurtasuna indartu. Hauek dira Xabier Ezeizabarrena EAJren bozeramailearen arabera, Parte Zaharrak konpontzeko dituen gabezietako batzuk. Horiei aurre egiteko eraberritze plana osatzeko eskatu du EAJk. Horretaz gain, Ezeizabarrenak Bretxako inguruak itxuraldaketa behar duela zehaztu du. «Canovas gunea botatzearen aldekoa da Udal Gobernua, bertan plaza egiteko, oraindik ez du erabaki zehatzik hartu». Arraindegiko eraikina ere goitik behera aldatzeko azterketa egitea proposatu du EAJk. ... Wed, 10 Oct 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Santa Mariako teilatua konponduko dute Udalak eta Aldundiak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-10-04/p00004026/Santa_Mariako_teilatua_konponduko_dute_Udalak_eta_Aldundiak.htm xabier etxabe Parte Zaharreko Santa Maria basilikako teilatua berritzeko lanak Udalak eta Foru Aldundiak erdibana ordainduko dituztela jakitera eman zuen atzo Odon Elorza alkateak. Zehazki, 600.000na euro jarriko dituzte Udalak eta Aldundiak. Teilatuak zulo handia du eta oposizioko alderdiek behin baino gehiagotan eskatu dute eraberritzeko. Elorzak azaldu zuenez, irailaren bukaeran Santa Mariako oraingo apaizarekin, Felix Garitanorekin elkartu ziren Iñaki Maiza, Parvisako zuzendaria hiriko auzoak eraberritzeaz arduratzen den udal elkartea eta bera. Elorzak adierazi zuen, egun hartan jakitera eman zizkiotela apaizari berritze lanen nondik norakoak. Alde batetik goiko teilatua konponduko dute. Hura dago okerren, euri-ura barra-barra sartzen delako. Lanok urria bukatu baino lehen has daitezke eta urte erdi inguru iraungo dute. Lanak egingo dituen enpresak zenbait xehetasun lotu behar ditu lanei ekin aurretik. Goiko teilatua konpondu eta gero, beheko teilatua, Caritasko Aterpearena konponduko dute. ... Thu, 04 Oct 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Marmitako lehiaketa, bihar http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-28/p00002002/Marmitako_lehiaketa_bihar.htm erredakzioa I. Marmitako Lehiaketa Oihane Errazkin memoriala antolatu du Herria elkarteak. 11:00etan hasiko da lehiaketa, Trinitate plazan eta 13:30ean jakinaraziko dute zein den marmitako gozoena. Lehiaketaz gain, beste zenbait jarduera egingo dituzte. 12:30ean herri kirolak izango dira, 14:00etan herri bazkaria txartelek 10 euro balio dute, 15:30ean euskal abestien txanda izango da eta ondoren, berriz ere herri kirolak. Fri, 28 Sep 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Adimen urrikoentzat eta zaharrentzat egoitza zabaldu dute http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-25/p00002025/Adimen_urrikoentzat_eta_zaharrentzat_egoitza_zabaldu_dute.htm raul perez Gizarte Baliabideen Zentroa inauguratu zuten atzo Parte Zaharrean, Fermin Calbeton kalearen 19an. Zeharo berritutako etxeak adimen urrikoak eta aitona-amonak hartuko ditu. Etxea hiru zatitan banatuta dago. Zati batean adimen urriko 12 lagun hartuko dituzte. Beste zati batek eguneko zentro bezala funtzionatuko du; 60 urtetik gorako ezinduentzat 20 toki izango ditu. Azkenik, 10 aitona-amonentzako etxebizitzak ere izango dira. Matia fundazioak kudeatuko du egoitza, gehienez 10 urtez. 1.866.204 euro bideratu dituzte eraikina zaharberritzeko. Matia elkarlanean jardungo da beste zenbait elkarterekin: Kai Alde zahar etxea, Nagusilan, Elkartu eta Elizaran fundazioarekin. ... Tue, 25 Sep 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA «Santa Mariako ospakizun ikusgarriena salbea da» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-20/p00002016/«Santa_Mariako_ospakizun_ikusgarriena_salbea_da».htm raul perez Hilaren 30eko meza berezia izango da Santa Maria elizan. Jose Maria Gorria eta Patxi Labaka apaizek erretiroa hartuko dute. Jose Maria Gorriak 43 urte darama Santa Marian, eta Patxi Labakak 17. Urritik aurrera, San Bizenteko apaizek hartuko dute Santa Mariako lema. Dena dela, Gorria eta Labaka ez dira aparte ibiliko, Parte Zaharrean bizitzen jarraituko baitute. Erretiroa hartzeko ordua iritsi zaizu. Goibel al zaude? Ez. Jubilazioa pozik onartzen dut. 75 urterekin hartu ohi dugu erretiroa apaizok. Nik 77 beteko ditut azaroan. Kontua da ez dagoela apaizik eta horregatik jarraitzen dut lanean. Maiatzean gotzainak deitu zidan eta erretiroa hartzeko adostu genuen. Elizbarrutian zenbait aldaketa egiten ari gara. Hemengook erretiratzear gara eta erreleborik ez dagoenez, logikoa da beste parrokiatik, San Bizentetik, etortzea. Felix Garitano, Jose Luis Ruiz eta Iñaki Amutxastegi arduratuko dira bi parrokiez eta baita Batasun Pastoralaren bi elizez Jesuitak eta Kaputxinoak eta bi komunitate erlijiosoez Elizarango Karitatearen alabak eta Santa Teresako Karmelita. Guk, Jose Maria Gorriak eta biok, lagunduko diegu. Santa Maria elizaren zerbitzuan jardun baino gehiago, Parte Zaharreko Elizaren zerbitzuan ariko gara. Hau da, noiz edo noiz San Bizenten ere zer edo ... Thu, 20 Sep 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Kresalak erromeria egingo du igandean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-13/p00003008/Kresalak_erromeria_egingo_du_igandean.htm erredakzioa Kresala elkarteak erromeria egingo du igandean Urgulleko Santiago baterian, 13:30etik aurrera. Aurrena bazkaldu egingo dute norberak eraman behar du bazkaria eta edariak bertan erosi ahal izango dira eta ondoren jolasak eta erromeria izango dira. Estanga trikitilariek girotuko dute erromeria, eta haurrentzako puzgarriak ere izango dira. Izena Kresalan eman behar da, gaur edo bihar, 20:00etatik aurrera. Bazkideek 5 euro ordaindu behar dituzte eta bazkideek ez direnek, 6 euro. ; edarientzako txartelak eta motilatxoa jasoko dute diru horren truke. Donostiari Bira Erromeria eguerdian hasiko bada ere, Kresalak Donostiari Bira antolatu du goizean. Oinez, bira emango diote hiriari, eta besteak beste Egiako parkean, Aieteko Jauregian eta Miramar Jauregian barrena ibiliko dira. 10:00etan abiatuko dira Kresala elkartetik bertatik. 10:45ean lehen geldialdia egingo dute Morlansen. Handik Ibaetara joango dira eta Aingeru Zaindariaren elkartean hamaiketakoa egingo dute. Hirugarren geldiunean Haizearen Orrazian egingo dute 12:30ean eta Portaletan izango da azkena, 13:15 aldera. Ez da derrigorrezkoa ibilaldi osoa egitea. Horretarako zehaztu dituzte geldiune batzuk, nahi duena toki horietan gainerakoekin elkartzeko. ... Thu, 13 Sep 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Bartzelonako kale eta txoko ezagunak erakusgai http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-12/p00010002/Bartzelonako_kale_eta_txoko_ezagunak_erakusgai.htm ERAKUSKETA » Juan Jose Gurrutxaga argazkilari donostiarrak Bartzelonako kaleetatik turismoan ibilita egindako lanaren emaitza da BCN erakusketa. Goticeko kalexkak, Graciako giro bohemioa, jendez beteta dagoen Rambla... Guzti hori islatzen du erakusketak. -Non. Gipuzkoako Argazkilaritza Elkartean. -Noiz. Irailaren 19 arte. Wed, 12 Sep 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Euskal Jaietako azken txanpa indartsua http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-09/p00004014/Euskal_Jaietako_azken_txanpa_indartsua.htm r. perez / N. lizarralde Egun batean dantza emanaldietarako oholtza, beste egun batean atari zabaleko sagardotegia, eta atzo azoka. Konstituzio plazan Nekazaritza Ekologikoaren VI. Azoka egin zuten atzo goizean. Eztia, barazkiak, ogia, pastelak... 20 bat saltoki jarri zuten plazan eta denetik egon zen salgai. Nekazari batzuk astero etortzen dira Donostiara, Behemendik antolatutako azoketara. Beste batzuk aldiz, urtean behin, Nekazaritza Ekologikoaren Azokara baino ez dira etortzen. Urretxuko Aikur Erlategiak ezti poteak jarri zituen salgai; Hondarribiko Maitena Baratzak eta Igeldoko Aristondo baserriak barazkiak eraman zituzten plazara; Aiako Goiabe baserrikoek tartaletak, ologailetak eta limoizko kremadun pastela izan zituzten salgai; Zarauzko Elkano auzoko landare ekologikoek ere tartea izan zuten; Lizarrako pomada naturalak ere izan ziren, eta nezakaritza ekologi... Sun, 09 Sep 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Koruko Andre Mariari gorazarre http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-09/p00005009/Koruko_Andre_Mariari_gorazarre.htm nagore irastorza Santa Maria basilikaren kanpoaldean argazki kamerak eskuetan zituzten turistekin nahastu ziren atzo goizean mezetara zihoazen ehunka herritarrak. Meza berezia zen atzokoa, Koruko Andre Mariaren jaiotza ospatzeko elizkizuna egin baitzuten urtero bezala. Irailaren 8ko ospakizuna berezia da donostiarrentzat, Koruko Andre Maria hiriko zaindaria baita. Eta hain egun seinalatuan, nola ez, eliza lorez apainduta, Andre Mariaren irudia aldare ondoan, Donostiako bandera eta eserlekuak jendez gainezka ikus zitezkeen. Joan Maria Uriarte Donostiako gotzainak zuzendu zuen meza, beste 15 apaizez lagunduta. ... Sun, 09 Sep 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Betagarri Euskal Jaietan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-07/p00010002/Betagarri_Euskal_Jaietan.htm MUSIKA » Gasteizko rock, reggae eta ska taldeak hamalau urte luze darama musika egiten. 2006ko azaroan kaleratu zuten azken diskoa, Hamaika gara. Euskal Herrian eta Catalunyan eskeintzen dituzte zuzeneko asko. Gaur dantzan jarriko dute Donostiako Parte Zaharra. -Non. Trinitate plaza. -Noiz. Gaur, 22:00etan. Fri, 07 Sep 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Larunbatean izango da VI. azoka ekologikoa http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-05/p00004007/Larunbatean_izango_da_VI._azoka_ekologikoa.htm x. etxabe Euskal Herri osotik etorritako baserritar eta ekoizleek beren produktu ekologikoak jarriko dituzte salgai larunbatean, 10:30etik 15:00etara Konstitituzio plazan.Aurtengoa seigarren azoka izango da, eta gazta, fruta, ogia, txerrikia eta beste hainbat produktu ekologikoak saltzen dituzten baserritarrekin batera, aurten Cacereseko ekoizle txiki batek olio ekologikoa ekarriko du. Bai kosmetika eta ehungintza naturalak, eta baita Zarauzko Blasenea mintegiko landare gozagarriek ere txokoa izango dute azoka honetan. «Nekazaritza ekologikoak merkatuan bere lekua duela erakutsiko du. Erosle eta ekoizleen arteko katea sendotu egin behar da oraindik», esan du Koldo Lizarralde Igeldoko baserritarrak. Ekoizleekin harreman zuzena lantzeko aukera izango dute erosleek larunbatean. ... Wed, 05 Sep 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Larunbatean izango da VI. azoka ekologikoa http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-05/p00011002/Larunbatean_izango_da_VI._azoka_ekologikoa.htm BELDURREZKOA » La matanza de Texas beldurrezko filmarekin konparatu dute benetako gertakarietan oinarritutako film hau. Hiru lagunei Australiako Wolf Creek parke nazionalera iristean autoa matxuratuko zaie. Ez dute autoa berriz martxan jartzea lortuko eta laguntza eskatzen saiatuko dira. Bertako herritar atsegin batekin topo egin eta autoa konpontzen lagunduko die bere kanpamenduan. Hemen hasiko da gazteen amesgaiztoa. -Izenburua. Wolf Creek. -Estreinaldia. Abuztuaren 31n. -Non. Bretxa. Wed, 05 Sep 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Kandelen eta danborren eguna http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-01/p00007012/Kandelen_eta_danborren_eguna.htm ion lopez Duela194 urteko donostiarrek jasan behar izan zutena atzo bizitakoaren oso desberdina da zorionez. 1831ko abuztuaren 31n hasi zen hiru egun iraun zuen sute eta sarraski lazgarria. Garai hartako donostiarrek sufritu zutena oroitzeko, eta hiria berreraikitzeko hartu zuten erabakia omentzeko hasi zuten duela zenbait urte oroimen jai hau. Urteen poderioz, indar handia hartu du omenaldi honek, eta gero eta donostiar gehiago dira arratsaldeko eta gaueko ekitaldietara hurbiltzen direnak. Urtero egin ohi den bezala, San Bizente elizan hildakoen aldeko meza egin zuten goizean eta arratsaldean Abuztuaren 31 kalean haurrentzat jolasak eta pilota partidak izan ziren Trinitate plazan. ... Sat, 01 Sep 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Olasagastik 11. Gipuzkoako txapela eskuratu nahi du Sei aizkolari ariko dira gaur Gipuzkoako Txapelketako finalean, Trinitate plazan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-01/p00009021/Olasagastik_11._Gipuzkoako_txapela_eskuratu_nahi_du_Sei_aizkolari_ariko_dira_gaur_Gipuzkoako_Txapelketako_finalean_Trinitate_plazan.htm naroa balsategi 18:30etik aurrera Gipuzkoako Txapelketako aizkolarien finala jokatuko dute gaur Trinitate plazan. Joxemari Olasagasti Igeldoko aizkolaria faborito da txapelketa honetan 11. txapela janzteko. Igeldotarraz gain beste bost aizkolari ariko dira nor baino nor gaur Trinitate plazan. Guztiek lau kana-erdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko moztu beharko dituzte. Iaz Gipuzkoako Txapelketako finalak harrera beroa izan zuen Leaburuko plazan. Joxemari Olasagastik Gipuzkoako hamargarren txapela eskuratzea lortu zuen, Fausto Mugertza bigarren sailkatuari bi minutuko aldea atera ondoren. Gaurkoan aurkariek uzten badiote behintzat igeldotarrak aizkoran duen nagusitasuna erakusteko aukera izango du berriro ere. ... Sat, 01 Sep 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Patxi Montesi gorazarre lagun artean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-08-30/p00003001/Patxi_Montesi_gorazarre_lagun_artean.htm raul perez Eguraldiak ez zuen lagundu, baina hala eta guztiz ere, Patxi Montes auzokide zenari prestatutako omenaldia egin zioten atzo arratsaldean, hark horrenbeste ordu igaro zituen lekuan, Trinitate plazan. Esku pilota partida izan zen aurrena. Elizondoko Arrastoak eta Berioko Goikoetxeak Parte Zaharreko Zaldua eta Hernaniko Oiagaren kontra jokatu zuten. Ikusle asko izan zituzten lau pilotariok. Batzuk Patxi Montesi egin behar zioten omenaldira joan ziren espreski, baina esku pilotak erakarritako turistarik ere bazen. Seigarren tantora iritsita, neurketa gelditu eta omenaldiaren ordua iritsi zen. Xabier Otaegik idatzia irakurri zuen eta jarraian Montesen alargunak, alabak eta gainerako senitartekoek oroigarri ugari jaso zituzten. Lehena, Alde Zaharra Kirol Elkartearena Montes elkarteko kide zen. Iñaki Fernandez lagunminak eman zion Patxi Montesen alargunari. Ondoren, Josetxo Etxeberria Gipuzkoako Arraun Federazioko presidenteak eman zien plaka. Esku pilota federazioan ibili ziren besoz beso Montes eta Etxeberria duela urte batzuk. Bertsoz hornituta zegoen Etxeberriak emandako oroigarria. Azken bertsoak honakoak ziren: «Patxi ez dago nire ondoan, baina beti dut gogoan». Orixe ikastolak eta Axular lizeoak Montes pilota irakasten ibili zen horietan, Parte Zaharreko Esperanza eta Amaikak Bat elkarteak, Gipuzkoako Pilota Federazioak, Donostia Kulturak, Kiroletako Udal Patronatuak, Foru Aldundiak ... Thu, 30 Aug 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA 'Trinia' txiki geratuko da http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-08-26/p00002017/Trinia_txiki_geratuko_da.htm raul perez Auzo guztietan izaten dira eltze guztietako burruntzaliak eta Parte Zaharrekoetako bat zen Patxi Montes. Duela bi urte hil egin zen eta asteazken arratsaldean, hilak 29, omenaldi beroa egingo diete auzokideek. Bertsolariak eta pilota partida izango da aurrena Trinitate plazan. Ondoren, afaria egingo dute haren omenez Gastronomika elkartean. Xabier Otaegi haren laguna zen eta hark gidatuko du omenaldia. Hainbat elkartek eta eragilek oroigarriak emango dizkiete senitartekoei.Iñaki Fernandez eta Patxi Montes beti ibiltzen ziren batera. Lagunminak ziren. Gaztetan pilotan jokatu zuten eta lan handia egin zuten Trinitate plaza biziberritzeko. Alde Zaharra Kirol Elkarteko bultzatzaile nagusietakoak izan ziren. Horretaz gain, eskolaz eskola joateari ekin zioten pilota eskolak ematera: Orixe ikastola, Manuel Larramendi ikastetxea, Santo Tomas eta Axular lizeoak... «Futbola eta antzeko kirolei a... Sun, 26 Aug 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Amaikak bat elkarteari omenaldia http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-08-23/p00005018/Amaikak_bat_elkarteari_omenaldia.htm xabier etxabe 1813. urteko abuztuaren 31n hirian izan zen sarraskia gogora ekarriz, aurten ere desfileak eta danborrek girotuko dute hain egun berezia. Urtero bezala, Kainoieta elkarteak omenaldia egingo dio hiriko elkarte edota pertsonaia esanguratsuren bati, eta aurten, Amaikak Bat elkartea aukeratu dute ehun urte bete dituelako. Elkarte honek abuztuaren 31 kalean bertan du egoitza. Abuztuaren 31ko festardesfile eta danbodarrarekin hasten da. Hainbat elkartetako 200 lagun inguru elkartuko dira 18:30ean Zuloaga plazatik abiatuko den danborradan. Danborjole horien artean, Amaikak Bat elkarteko beste zenbait lagun batuko dira Parte Zaharreko kaleetan zehar danbor hotsa zabaltzen. ... Thu, 23 Aug 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Musika bizia eta beltza eskainiko du gaur Elvis Costellok http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-29/p00005018/Musika_bizia_eta_beltza_eskainiko_du_gaur_Elvis_Costellok.htm nagore irastorza Elvis Costellok ez du aurkezpenik behar. Urte luzeak daramatza musikaren munduan eta sobera demostratu du puntako kantari eta musikaria dela. Trinitate plazan ariko da gaur 21:00etatik aurrera, eta oholtza gainean ez da bakarrik egongo. Allen Touissant musikaria izango du lagun. Elvis Costellok eta Allen Touissantek elkarrekin The River in Reverse diskoa kaleratu zuten iaz eta disko hori izango da kontzertuaren oinarri. 2005eko New Orleanseko uholdeen inguruko gogoeta egiten dute bertan, baina tragedia handi horretan oinarrituta egotea tristura iradoki dezakeen arren, disko bizia eta dibertigarria da. Biak profesionalak izanik, gaurko kontzertua ederra izango da. ... Sun, 29 Jul 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Santa Mariako teilatua zulatuta dagoela salatu du PPk http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-27/p00003020/Santa_Mariako_teilatua_zulatuta_dagoela_salatu_du_PPk.htm xabier etxabe Parte Zaharreko hainbat eraikin egoera kaxkarrean daudela salatu du PPk. Besteak beste, Santa Maria basilikako teilatua «ustelduta» dagoela eta Trinitate plazako hormak landarez beteta daudela eman dute jakitera. Parte Zaharrean ondarea berreskuratzeko lan ugari egin da. Hala nola, San Bizente duela gutxi eraberritu dute eta San Telmo museoa eta bere ingurua goitik-behera berritzen hasi dira. Ekimen hauek baina, «nahikoak» ez direla zehaztu du Carlos Sancho PPren zinegotziak. San Telmotik ez oso urruti, Santa Maria basilikak teilatuan zuloa duela salatu du Sanchok: «Santa Mariak arazo larria du, teilatua hondoratuta eta ustelduta dagoelako, beraz, lehenbailehen neurriak hartu behar dira, teilatua erori baino lehen». ... Fri, 27 Jul 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Stone familiaren etorrera http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-27/p00009017/Stone_familiaren_etorrera.htm nagore irastorza Sly Stone eta bere familia bitxiak bisita egingo dio gaur gauean Jazzaldiari. 60ko hamarkadako ikono izatera iritsi zen Sly The Family Stone taldeak gorabeherak izan ditu urte hauetan, baina familia berriz ere elkartu eta garai bateko sasoiari eta freskurari heldu dio beste behin oholtza gainera igoz. Trinitate plazak 21:00etatik aurrera funk, soul eta rock doinuak entzuteko aukera izango du. Kaliforniako (AEB) funk, soul eta rock taldea da Sly The Family Stone. 1967tik 1983ra ehunka kontzertu eman zituzten, eta soul, funk eta musika psikodelikoaren aintzindari izan ziren. Doinu horiek inolako konplexurik gabe nahasten zituzten, joera guztien pilaketa eginez. ... Fri, 27 Jul 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Dantza egiteko zuzenekoa http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-26/p00003013/Dantza_egiteko_zuzenekoa.htm raul perez Pare bat entsegu baino ez zaizkie falta. Asteartean aterako da Amaikak Bat elkarteko danborrada Parte Zaharreko kaleetan, elkartearen mendeurrena ospatzera. Amaikak Batek danborrada aterako duen lehen eguna izango da. Egun handia. Txema Susin izango da danbor nagusia. Elkarteko kidea da eta eskarmetu handia du danborradan, 22 urte baitaramatza Umore Onan. Zer moduz doaz entseguak? Oraindik bi geratzen zaizkigu. Bat gaur eta bestea larunbatean. San Inazio Martxa, Debako Martxa eta Gau Ibilera entseatzen ari gara, besteak beste. Hasieran batzuk beldurtuta zeuden kantak ez zituztelako ezagutzen. Are gehiago, badago jendea inoiz danborradan atera ez dena. Haiei guztiei lasai egoteko esan nien. Ilusio handiz gabiltza eta danborrada hurrengo urteetan ere atera nahi dugu. ... Thu, 26 Jul 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Zuberoa, gertuago http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-22/p00005003/Zuberoa_gertuago.htm raul perez Dolü gabe, dolu gabe hiltzen naiz / bizia Xiberuarentzako emanen baitut/ agian, agian, egün batez / jeikiko dira egiazko xiberutarrak/ egiazko eskualdunak tirano arrotzen ohiltzeko. Matalazen doinuak entzun ahal izan ziren atzo Parte Zaharrean. Union Artesanaren ekimenez, Xiberoko Eguna egin zuten bigarren urtez jarraian. Bretxan, Zuberoako Muskildiko gazta, eztia eta beste hainbat produktu erosi ahal izan zituzten bertara joandakoek. «Harreman biziki ona eta aberatsa da Donostia eta Zuberoaren artean. Gu hona gatoz eta Donostiar asko joaten da Zuberoako Maskaradara», zioen saltzaileetako batek. Gazta asko saldu zuten eta Amaren Alabak taldearen diskoak ere oso harrera ona izan zuen. Erosleek jakinminak jota galdera asko egin zizkieten Zuberoatik etorritako saltzaileei. ... Sun, 22 Jul 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA Amaikak Bat elkarteak danborrada aterako du hilaren 31n http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-21/p00003017/Amaikak_Bat_elkarteak_danborrada_aterako_du_hilaren_31n.htm raul perez Amaikak Bat elkarteak mendeurrena ospatuko du urte bukaera bitartean. Ekitaldi nagusia San Inazio egunean, uztailak 31, egingo dute. Danborrada ibiliko da Parte Zaharreko kaleetan. Danborrada berezia inondik ere. Izan ere, Amaikak Bat elkarteak orain arte ez du danborradarik izan. Oraingoz, urteurrena ospatzeko baino ez dira aterako Amaikak Batekoak danborrak eta kupelak jotzen, baina ez dute baztertzen epe motzera danborrada osatzea eta San Sebastian egunean ere ateratzea. Danborrada mistoa izango da eta partaide guztiak sukaldari jantzita aterako dira. Urtemuga ospatzeko beste zenbait jarduera egingo dituzte. Javier Maria Sada kronista elkartearen historiari buruzko liburua idazten ari da, eta litekeena da iraila bukaeran aurkeztea. Bestalde, pilota eta eskubaloi partidak ere izango dira. Amaikak Batek eta kirolak oso harreman estua izan zuten, batik bat, lehen urteetan: mendi ibilaldiak, arrauna, eskubaloia... Kirol askotan parte hartu zuen elkarteak. Urteen poderioz elkartearen izaera aldatu egin da, eta gaur egun elkarte gastronomikoa da. ... Sat, 21 Jul 2007 01:00:00 +0200 PARTE ZAHARRA