Zubieta, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info hitzako albiste zerrenda zubieta eu Mon, 12 May 2008 00:09:18 +0200 60 Zubieta, Irutxuloko hitza http://www.irutxulokohitza.info/rss/logo.gif irutxulokohitza.info Tarteka estu hartu badu ere, Realak ezin izan du Athletic-ekin http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-20/p00003006/Tarteka_estu_hartu_badu_ere_Realak_ezin_izan_du_Athletic-ekin.htm Athletic boteretsuaren aurka ezustekoa emanda ospatu nahiko zuen San Sebastian eguna atzo Realeko emakumezkoen taldeak. Baina, gogoz saiatu baziren ere, ez zuten zuri-gorrien atea zulatzerik izan Zubietan. Hala ere, majo sufritu behar izan zuen Bizkaiko taldeak irabazteko, defentsan oso txukun aritu baitziren txuri-urdinak. 0-1 galdu zuen Realak, baina Athletic estu hartuta. Partidako bi zatiak nabarmen desberdinak izan ziren. Aurrenekoan jokoa motela izan zen, aukera gutxikoa bi taldeen aldetik, baina defentsa txukun zainduz. Hala ere, Athletic-ek izan zituen aukera aipagarrienak. 14. minutuan gola sartu zuten falta jaurtiketa baten ondoren, baina epaileak bertan behera utzi zuen, falta adierazita. Geldikako jokaldietan sufritu zuten bereziki txuri-urdinek aurreneko zatian, baina serio aritu ziren eta markagailuari hutsean eutsita iritsi ziren atsedenaldira. ... Sun, 20 Jan 2008 01:00:00 +0100 ZUBIETA Zubietako errauste plantaren proiektuak aurrera darrai http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2008-01-12/p00005004/Zubietako_errauste_plantaren_proiektuak_aurrera_darrai.htm Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak hitzarmena dute sinatuta eta horren bidez, errauste planta hirian eraikiko dela adostu zuten. Horrekin batera, errauste planta egin bitartean, hiriko zaborra Gipuzkoako beste zabortegi batzuetan jasoko zela zehaztu zen. Honela, errauste planta egiteko lehen pausoak eman ditu Udal Gobernuak, eta Plan Orokorra aldatzeko tramiteak hasi. Udalak errauste planta egiteko tramiteak aurreratzen dituen bitartean, Foru Aldundia hondakinak kudeatuko dituzten azpiegituren txostena prestatzen ari da. Txosten honek Gipuzkoan zaborra ezabatzeko edo eraldatzeko zenbat azpiegitura beharko diren eta hauek non kokatuko dituzten zehaztuko du. «Errauste planta, konpost egiteko hiru planta eta beste azpiegitura batzuen berri emango du txosten honek», adierazi du Jorge Letamendia Hirigintza zinegotziak. ... Sat, 12 Jan 2008 01:00:00 +0100 ZUBIETA «Frantziarrak harrituta gelditu ziren hipodromoko giroarekin» http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-09-13/p00008011/«Frantziarrak_harrituta_gelditu_ziren_hipodromoko_giroarekin».htm naroa balsategi Nafarra, euskara bikainekoa eta bere lanarekin gozatzen duen horietakoa. Palista profesionala ere izandakoa. Aurten estreinakoz Zubietako zalditegiko kudeatzaile izan da Peio Urtasun (Aurizberri, 1946) eta badirudi hurrengo urterako mahai gainean jarri dituen erronka berriak gustuko dituela. Bukatu berri den lasterketa denboraldiaren balorazioa egin nahi izan du. Irailaren 8an, larunbata, bukatu zen Donostiako zalditegiko denboraldia. Zer nolako lasterketak ikusi ahal izan dira aurten? Uztailaren 15ean hasi zen denboraldia eta igande guztietaz gain, bi ostegunetan eta Ama Birjiñaren egunean egin ditugu lasterketak. Oro har, onak izan dira, oso maila onekoak. Iaz 848 zaldik hartu zuten parte eta aurten berriz 679 izan dira. Kalitatea iazkoa baino altuagoa izan da, baina parte-hartzea berriz baxuagoa. ... Thu, 13 Sep 2007 01:00:00 +0200 ZUBIETA Sei lasterketa bihar, Zubietako zalditegian http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-08-22/p00009003/Sei_lasterketa_bihar_Zubietako_zalditegian.htm erredakzioa Zubietako zalditegiko udako denboraldia aurrera doa. Ostegun honetan sei lasterketa jokatuko dituzte eta eguneko nagusia hiru urtetik gorako behorrentzat egingo den lasterketa izango da. Honetan 9.000 euroko saria emango zaio irabazleari.1.600 metroko ibilbidea egin beharko dute parte hartuko duten zortzi behorrek: Pausili, Surtsey, Crazy Flying, Pitiusa, Casbah, Top Secrete, Videl eta Tramuntana dira.Lehen bi lasterketak moxalentzat izango dira. Lehenengoan 1.300 metro egingo dituzte eta 10.200 euro banatuko dira lehen lau sailkatuen artean. Bigarrenean, bestalde, 2.000 metroko ibilbidea dute moxalek egiteko eta irabazleak 4.500 euro eramango ditu. Beste hiru lasterketak hiru urtetik gorako zaldi eta behorrentzat izango dira. 2.200 metro eta 1.600 metro beste bietan egingo dituzte hurrenez hurren. ... Wed, 22 Aug 2007 01:00:00 +0200 ZUBIETA Erromeria Tapia eta Leturiaren eskutik Zubietan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-26/p00012002/Erromeria_Tapia_eta_Leturiaren_eskutik_Zubietan.htm raul perez Santio eguna ospatu zuten atzo zubietarrek. Goizean goizetik ibili zen Donostiako Txistularien Udal Banda herriko kaleak girotzen eta 12:00ak aldera dantza soka hasi zen erreboteko pilotalekuan. Aspaldian egiten zen dantza soka Zubietan. Zenbait urtetan baina, etena izan zen eta duela 10 bat urtetik hona berriz ere urtero egin dute Santio jaietan. Herriko jendeak parte hartzen du dantza sokan, txistu eta danbolin doinuek lagunduta. Alkandora txuria, zapi laukiduna, eta mahoizko galtzak eta gonak jantzita aritzen dira Zubietako dantzariak. Eskutik helduta edo zapi bati helduta. Dantzarien soka zirkulu irekia antolatzen da plazan eta sokaren bi muturretan daudenek gidatzen dute dantza. Azeri dantza, aurreskua... Dantza asko biltzen ditu bere baitan. ... Thu, 26 Jul 2007 01:00:00 +0200 ZUBIETA Santio eta San Inazio artean, festa giroan izango dira zubietarrak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-07-24/p00002006/Santio_eta_San_Inazio_artean_festa_giroan_izango_dira_zubietarrak.htm raul perez Bihar hasiko dira Zubietako Santio jaiak. Donostiako Txistularien Udal Bandak girotuko du herria. Diana izango da 09:30ean eta zortzikoak eta biribilketak joko dituzte. Ondoren, mezatara doazenei agurra joko diete eta eguerdian, soka dantzan izango dira. Hain zuzen ere, soka dantza izaten da Santio jaietako ekitaldi jendetsuenetako bat. Zubietarrek beraiek egiten dute dantza eta jende asko izaten da emanaldia ikusten.Santio egunean bertan izango dira aurten herri kirolak. Hori da aurtengo jaietako berrikuntzetako bat, izan ere, aurreko urteetan San Inazio egunean izan dira. Herri kirolak Santio egunean, eta trikitixa txapelketa San Inazio egunean, asteartean. ... Tue, 24 Jul 2007 01:00:00 +0200 ZUBIETA EAE-k eta EB-Aralarrek boto gehien Zubietan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-05-29/p00002026/EAE-k_eta_EB-Aralarrek_boto_gehien_Zubietan.htm erredakzioa Donostiako Udalaren baitan dagoen Zubietako eremuan, Eusko Abertzale Ekintzak eta Ezker Batua-Aralarrek lortu zituzten boto gehien, alde nabarmenez. Partaidetza %59,9koa izan zen 133 lagunek hartu zuten parte. Horietatik 68 lagunek eman zuten Eusko Abertzale Ekintzaren aldeko botoa, 42k Ezker Batua Aralarren aldekoa, 11k egin zuten EAJren alde, zazpik EAri eman zioten botoa, lau lagunek PSE-EEri, eta batek PPri.Emaitzok ikusita, zubietarrek nabarmen egin zuten errauste plantaren aurkako jarrera agertu duten alderdien alde. Hain zuzen ere, hauteskundeak baliatuz, errauste plantaren inguruko erreferenduma ere egin zuten Zubieta osoan Usurbilgo nahiz Donostiako aldeetan. 243 lagunek hartu zuten parte guztira erreferendumean, eta errauste plantaren aurkako jarrera irmoa erakutsi zuten: 242 lagunek egin zuten errausketare... Tue, 29 May 2007 01:00:00 +0200 ZUBIETA Aldundiak ez duela konpostajea sustatu nahi salatu dute zubietarrek http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-03-20/p00004016/Aldundiak_ez_duela_konpostajea_sustatu_nahi_salatu_dute_zubietarrek.htm amaia portugal Utzikeria leporatuta, Imanol Azpiroz eta Juanjo Olaizola Zubietako Herri Batzarreko kideek Luis Mari Oiarbide Garapen Iraunkorrerako diputatuaren eta Javier Ansorena Ingurumen Zerbitzuko buruaren dimisioa eskatu zuen atzo. Hondakinen kudeaketaren auzian orain arte ezer egin ez izana egotzi zieten: «Beren helburua egoera muturreraino eramatea da, errauste planta jartzeko». Gipuzkoako hondakinen plana ardatz hartuta, Foru Aldundia iruzur egiten ari dela salatu zuen Olaizolak. Plan honek «zaborraren bilketa nahastuaren» alde egiten duela esan zuen, kartoiaren, ontzien eta beiraren %30 inguru besterik ez omen delako birziklatzen gaur egun. «Materia organikoa birziklatzea ere ez dute aurreikusten, nahiz eta %40-42a birziklagarria izan». ... Tue, 20 Mar 2007 01:00:00 +0100 ZUBIETA Errauskailua non jarri isilpean onar lezakete http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2007-01-27/p00005015/Errauskailua_non_jarri_isilpean_onar_lezakete.htm erredakzioa Baga Boga herri ekimenak salatu duenez, astearteko udalbatzarrean Zubietan errauskailua kokatzea onar dezakete. Baga Bogaren arabera, errauskailuari buruzko puntua ez da eguneko zerrendan azaltzen, baina Odon Elorza alkateak gaia premiazkoa dela bozkatzea proposatzen badu, eztabaidatu ahal izango da asteartean bertan.Herri ekimenak salatu duenez, «oso susmagarria da gai zerrendan ez egotea, baina horregatik esan nahi diegu errauskailuaren aurka dauden lagun eta erakunde guztiei adi egon daitezela». Baga Bogak Odon Elorzari mezu bat helarazi nahi izan zion: «Horrelako joko zikina egiteko saioa bertan behera utz dezala eskatu nahi diogu». ... Sat, 27 Jan 2007 01:00:00 +0100 ZUBIETA Zubietarrek ez dute hirigintza interesen mesedetara egon nahi http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-11-19/p00004019/Zubietarrek_ez_dute_hirigintza_interesen_mesedetara_egon_nahi.htm ion lopez Zubietarrek argi eta garbi utzi nahi izan zuten atzo auzoan jarri nahi duten errauskailuaren aurka daudela. Herritarrak kontzentrazioa egitera deituta zeuden atzo, eta zubietarrek ederki erantzun zioten deialdiari; haur, gazte, heldu eta zaharrak zaldi eta guzti, batzuk joan ziren kontzentraziora. Zubieta Lantzen herri plataformak agiria irakurri zuen komunikabideen aurrean. «Gipuzkoako hondakin guztiak Zubietan erre nahi dituzte; Arrasatekoak, Urnietakoak, Mutrikukoak... guztiak hona ekarri nahi dituzte erretzera. Gure errepideetan barrena ibiliko dute zaborra, gasolioa errez eta CO2a botaz, mundu zabaleko ingurumen aholkuen eta arauen kontra: Non geratzen da Kyoto?», salatu zuten herritarrek.Zubietan, errauskailua jarriz gero, zabortegiak ere egingo lituzketela esan zuten. l... Sun, 19 Nov 2006 01:00:00 +0100 ZUBIETA Europako hiri eta herriak koadrotan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-23/p00007003/Europako_hiri_eta_herriak_koadrotan.htm erakusketa Eduardo Malvehy pintore kataluniarrak erakusketa jarri du Donostian. Bertan ikusgai dauden koadroetan Europako hainbat hiri irudikatu ditu. Amsterdam, Paris edo Venezia, esaterako. Tartean, Bermeo eta Getaria ere badaude. NOIZ ARTE: Azaroaren 4a arte. NON: Echeberria arte galerian (Zubieta, 20). Mon, 23 Oct 2006 01:00:00 +0200 ZUBIETA Longchamps Zubietatik http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-19/p00003014/Longchamps_Zubietatik.htm ion lopez Zaldiak urduri daude. Kajoietan sartu dituzte. Ikusleek azken orduko apustuak egiten bukatu dute denbora agortzen zen unean. Irten dira. Oihuak eta animoak entzuten dira. Bukatu da lasterketa, ikusle gehienak burumakur daude, ezustekoa eman duen zaldiaren aldeko apusturik inork ez baitu egin. Hurrengo lasterketa arte hamabost minutu dituzte eta hasi dira pronostikoak begiratzen egunkarietan. Irudi hau egunero ikus daiteke Zubietako hipodromoko harmaila baten azpian. Hipodromoa Turf ekimenean, urteko egun guztietan egin daitezke apustuak hipodromotik edo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan zehar jarri dituzten zazpi puntuetatik. ... Thu, 19 Oct 2006 01:00:00 +0200 ZUBIETA Errauskailua Zubietan jartzearen alde edo kontra dagoen erabakiko du gaur Gobernu BatzordeakAralarrek Zubietako kokalekuari buruzko argibideak eskatu dizkio Aldundiari http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-10-18/p00005007/Errauskailua_Zubietan_jartzearen_alde_edo_kontra_dagoen_erabakiko_du_gaur_Gobernu_BatzordeakAralarrek_Zubietako_kokalekuari_buruzko_argibideak_eskatu_dizkio_Aldundiari.htm maider azurmendi Zubietako lurretan errauskailua jartzeko Foru Aldundiak egindako proposamenari baiezkoa edo ezezkoa emango dio gaur Udaleko Gobernu Batzordeak. Odon Elorza alkateak orain bi aste aurreratu zuenez, Udalak onartu egingo du proposamena. Hala ere, behin betiko erabakia eguerdiko bileraren ostean jakinaraziko du alkateak. Hori horrela izanik, Aldundiarekin elkarlana hasiko luke Udalak. Bitartean, errauskailua hizpide izan zuten atzo Batzar Nagusietako batzordean. Luis Mari Oiarbide Garapen Iraunkorreko diputatuak errauskailuaren kokapenaz hitz egin zuen, Aralar taldearen galderei erantzunez. Aralarrek Zubietan proposatutako kokagunea behin betikoa den argitzeko eskatu zion diputatuari. Diputatuak, bere aldetik, Udalak erabakitzen duenaren arabera izango dela erantzun zuen. Udalak baiezko erantzuna ematea espero zuela gaineratu zuen Oiarbidek. Hala ere, gaurko bileraren baitan utzi zuen erantzuna. ... Wed, 18 Oct 2006 01:00:00 +0200 ZUBIETA Flamingo Star irabazle lasterketa nagusian http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-08-07/p00002007/Flamingo_Star_irabazle_lasterketa_nagusian.htm erredakzioa Flamingo Starrek irabazi zuen atzo, Donostiako zalditegian arratsaldeko lasterketa nagusia. Bi urteko zaldiko eta behorrentzako lasterketa zen . Sergio Vidal zaldizko donostiarrak gidatutako Benvido faborito nagusia zen proba irabazteko, lehiatu ziren hamabi zaldiko eta behorren artean, bera zelako aurretik lasterketaren bat irabazitako bakarra. Atzo lasterketaren lehen metroetan Benvido aurrealdean agertu zen, baina azken zuzengunean atzean geratu da. Flamingo Starren atzetik Cashbad eta Sarajade sailkatu ziren.Aste honetan eta hurrengoan uda denboraldiko hitzordu nagusietako bi izango dira. Igandean, hilak 13, behor azkarrenak lehiatuko dira eta hilaren 15ean, asteartea, Urrezko Kopa jokatuko dute. ... Mon, 07 Aug 2006 01:00:00 +0200 ZUBIETA Igandean hasiko da udarako zaldi denboraldia http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-06-29/p00007006/Igandean_hasiko_da_udarako_zaldi_denboraldia.htm erredakzioa Datorren igandean, uztailak 2, 90 urte beteko ditu Zubietako hipodromoak. Hain zuzen ere, egun horretan bertan hasiko dira udako denboraldiko zaldi lasterketak. Lehenengo aldiz, enpresa pribatu batek antolatuko du denboraldia. Udarako aurreneko jardunaldi hau igandean 17:30ean hasiko da. Ohi bezala, sei lasterketa izango ditu, eta 31.000 euro banatuko dituzte, guztira, saritan. 73 zaldi eta behor lehiatuko dira lehen jardunaldi horretan. Igandeko sari nagusia irabazten duenari 8.000 euro emango dizkiote; lasterketa 2.000 metro luze izango da, eta Nurenieva Frantziako behorra omen da faborito nagusia. Hala eta guztiz ere, kontuz ibili beharko du, Etel Parade, Barreda eta Chavela lehiakideak ere saiatuko baitira sari erakargarri hori irabazten. Igandeko bigarren saria ere ez da makala izango, 6.000 euro jasoko baititu garaileak. Kasu horretan, proba laburragoa izango da: 1.200 metro. Faboritoei dagokienez, proba honetako parte hartzaile guztiak lehen aldiz ariko dira igande honetan Zubietan; hortaz, ez dago zehazterik zein den, haien artean, indartsuena. ... Thu, 29 Jun 2006 01:00:00 +0200 ZUBIETA Espetxe berria ika mika iturri berriro ere http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-02-25/p00005024/Espetxe_berria_ika_mika_iturri_berriro_ere.htm ion lopez Gipuzkoako Batzar Nagusiek Zubietan makrokartzela ez egitea eskatzen zuen mozioa onartu zuten joan den ostegunean; Aralarrek aurkeztu zuen, eta EAJk, EAk eta EBk haren alde egin zuten. Mozioan, Espainiako Gobernuari kartzela handiak egiteko planak, Zubietakoa bereziki, bazter ditzan eskatu diote. Bide batez, espetxeen eskuduntza Eusko Jaurlaritzaren esku uztea eskatu dute. Mozioak dioenez, Zubietako kartzelan 1.008 presorentzako kartzela egingo dute. «Espetxe hauek, gizakien biltegiak dira, eta ez dute bergizarteratzea bilatzen», esan zuen Aralarko Rebeka Uberak.Udal Gobernua haserre azaltu zen atzo Batzar Nagusiek onartutako mozioarengatik. Jorge Letamendia Hirigintza zinegotziak oso kritika gogorra egin zien EAJri eta EAri, Aralarren mozioaren alde egin izanagatik. Letamendiak adierazi zuenez, mozioa onartu izanak hainbat galdera ... Sat, 25 Feb 2006 01:00:00 +0100 ZUBIETA Krosak aspaldiko distira berreskuratzen hasi nahi du http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2006-01-28/p00008038/Krosak_aspaldiko_distira_berreskuratzen_hasi_nahi_du.htm antton fernandez Bihar jokatuko da Donostiako 51. nazioarteko krosa Zubietako hipodromoan. Joan den urtean 50 urte egin ondoren, goi mailako krosa ikusteko aukera izango dute berriro Donostiako eta inguruko atletismozale guztiek. Gipuzkoako atletismo federazioak antolatu du lasterketa eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalak eta Kutxak babestu dute. Garai batean munduko krosik onena zen hau; azken urteetan gorabehera handi samarrak izan ditu, ordea, eta aurtengo aurkezpenean antolakuntzak aitortu duenez, proba honek merezi duen lekua berreskura dezan nahi dute. Distira hori berriro eskuratzeko, jendea hipodromora hurbil dadin ahalegina egiten ari dira antolatzaileak. Esaterako, Gipuzkoako hainbat ikastetxetan, 3.000 gonbidapen banatu dituzte, eta zirkuituaren sarreran haurrek dastatzeko hainbat produktu banatuko dituzte. Beraz, ume asko izango da bihar Zubietan. Jubilatuen artean ere beste mila gonbidapen banatu dituzte antolakuntzako kideek. ... Sat, 28 Jan 2006 01:00:00 +0100 ZUBIETA Hipodromo inguruan 1.913 etxebizitza egin nahi dituzte http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-12-31/p00004007/Hipodromo_inguruan_1.913_etxebizitza_egin_nahi_dituzte.htm ion lopez Epe ertainera Donostia zabal dadin, Udal Gobernuak Zubieta aukeratu omen du. Eskusaitzeta gunean kartzela eta hainbat azpiegitura jartzea proposatu zuen, eta atzo hipodromo aldean 1.900 etxebizitza inguru eraikitzeko proiektuaren txanda izan zen. «Hipodromo atzealdean eta Lasarte-Oriako zubitik Zubieta aldera doan eremuan egingo lirateke etxebizitzak. Guztira, 1.913 eraiki nahi ditugu. Udal Gobernuak hasieran egindako proposamenari, hipodromoaren atzealdean eraikitzeko proposamenari, EAJk zubiaren bestaldean eraikitzeko proposamena batu diogu. Beraz, oso proiektu garrantzitsua jarri dugu mahai gainean», esan zuen atzo Odon Elorza alkateak. Egitasmoak 47 hektareatan izango luke eragina. 1.913 etxebizitzetatik erdia babestutakoa izango litzateke; %25ak tasatutako prezioa izango luke eta gainontzeko %25 salmenta librekoa litzateke. ... Sat, 31 Dec 2005 01:00:00 +0100 ZUBIETA Zubietako kartzelan 500 leku izango direla dio Udal Gobernuak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-12-16/p00004024/Zubietako_kartzelan_500_leku_izango_direla_dio_Udal_Gobernuak.htm ion lopez Martuteneko kartzelak zeresana eman du azken egunetan udaletxean. Roman Sudupe EAJko bozeramaileak salatu zuenez, Espainiako Espetxe Erakundeek 900 presorentzako kartzela egiteko proiektua du. Hori gertatuz gero, EAJk ez lukeela proiektu horri babestuko esan zuen Roman Sudupek. Jorge Letamendia Hirigintza zinegotziak atzo erantzun zion Suduperi eta EAJko bozeramailearen adierazpenak gezurtatu egin zituen: «Zubietan egin asmo duten kartzela, ertaina izango da, hau da, 500 presorentzako tokia izango du. Horrela adierazi digute Udal Gobernukideoi Espetxe Erakundeetako ordezkariek. Erakunde honek ez du inoiz hori baino kartzela handiagoa egiteko asmorik azaldu». ... Fri, 16 Dec 2005 01:00:00 +0100 ZUBIETA Zubieta XXIeko laguntzak oker eman zirela dio Herri Kontuen Epaitegiak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-11-12/p00003011/Zubieta_XXIeko_laguntzak_oker_eman_zirela_dio_Herri_Kontuen_Epaitegiak.htm erredakzioa Herri Kontuen Euskal Epaitegiak aurkeztutako txostenaren arabera, irregulartasunak izan ziren 2003an Gipuzkoako Foru Aldundiak Realari emandako diru laguntzetan. Zubieta XXI proiektua egiteko 11 milioi baino gehiagoko laguntza jaso zuen Realak, hasiera batean bi milioi eta erdi eskasekoa onartu bazuten ere. Horrenbestez, proiektuaren %35 finantzatzetik %100 ordaintzera igaro zen Foru Aldundia. Bereziki Realak laguntza horri emandako tratamenduan irregulartasunak ikusi ditu Herri Kontuen Euskal Epaitegiak. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2,4 milioi euroko diru laguntza aurreikusi zuen 2002an Zubietako proiektuarentzat. 2003ko apirilaren 10ean 9 milioi euro gehitzeko agiria izenpetu zuten, oraindik urte hartako aurrekontua zehaztu gabe bazegoen ere. ... Sat, 12 Nov 2005 01:00:00 +0100 ZUBIETA Uliako antena, Zubietara http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-11-02/p00004015/Uliako_antena_Zubietara.htm antton fernandez Uliako RNEren (Radio Nacional de Españaren) antena Zubietara eramateko lanak hasi dituzte. Ulian, guardetxearen ondoko antena altu eta zuri-gorria Zubietara eramango dute. Andatza inguruan jarriko dute, Biribilondon, 400 metro eskaseko tontorrean. Hain zuzen, Biribilondo tontorrerako pista eraikitzeko lanak hasi dituzte. RNEko Donostiako zuzendari Pedro Lariquiz pozik dago lanak hasi direlako. «Udalak duela hamar urte esan zigun Uliako antena tokiz aldatu beharko genuela; orain arte zain egon behar izan dugu, zoritxarrez». Gipuzkoako Foru Aldundiak 2003ko udan onartu zuen antena lekuz aldatzea eta RNEri baimena eman zion Biribilondo mendian jartzeko. Ondoren, obra egin aurretik, udal baimena lortu behar izan dute. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen Andatza ingurua 2003an, hainbat monumentu megalitiko daudelako bertan, trikuharriak gehienak Donostiako lurretan daude horietako hiru. Hori dela eta, prozedura berezia jarraitu behar izan dute obrak hasi aurretik. Aranzadi elkarteak ingurua aztertu du beste arkeologia aztarnategirik dagoen bilatzeko. Ikerketan ez dute obrak gelditzeko adina elementurik topatu. ... Wed, 02 Nov 2005 01:00:00 +0100 ZUBIETA Fol Parade denon ahotan http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-08-15/p00004005/Fol_Parade_denon_ahotan.htm r. perez Ezbairik gabe, Fol Parade zaldia da gaur arratsaldeko Urrezko Kopa irabazteko hautagai nagusia. Eta agian bakarra, adituen iragarpenak entzunda. 11 zaldik eta behorrek hartuko dute parte udarako denboraldiko lasterketa garrantzitsuenean, eta aditu guztien arabera, gazteenak, Fol Paradek irabaziko du. Zaldi honek arerioei tarte handia atera die lasterketa batzuetan. Esaterako, duela aste gutxi, Zubietako zalditegian bertan jokatutako Foru Aldundia Sarian aise nagusitu zen. Jorge Horcajadak gidatuko du Fol Parade. Mauricio Delcher zaldiaren prestatzailea da. Bikote honek irabazi zuen iazko Urrezko Kopa, Jacira behorrarekin. Beraz, bigarren urtez jarraian lor dezakete zaldi lasterketen udarako denboraldiko sari nagusia . ... Mon, 15 Aug 2005 01:00:00 +0200 ZUBIETA Asteburu honetan, Zubietako santioetara http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-07-23/p00006015/Asteburu_honetan_Zubietako_santioetara.htm raul perez Kaian, Amara Zaharrean, MarrutxipinÉ Joan den astean, Karmengo jaiak izan genituen Donostiako zenbait auzotan. Asteburu hau askoz lasaiago datorkigu saninazioen esperoan. Dena dela, parrandazaleek badute nora joan; gaurtik hasita, Santio jaiak ditugu Zubietan. 19:30ean hasiko dira festak: buruhandiak eta txalapartariak aterako dira. Jarraian, herri afaria izango da eta afalostean, dantzarako gonbitea, Triki ta Ke taldearekin. Ohi bezala, astelehena, Santio eguna, izango da jaietako egun nagusia. Goizean meza, hamaiketakoa eta soka dantza izango dira. Arratsaldean urteroko ekitaldietako bat egingo dute: trikitixa txapelketa, Villabonako Solano musika eskolak antolatuta. Gauean bertso saioa izango da. Sebastian Lizaso eta Jexux Mari Irazu etxean bezala ariko dira plazan, urtero joaten baitira Zubietara. Haiekin batera, Amets Arzallus eta Xabier S... Sat, 23 Jul 2005 01:00:00 +0200 ZUBIETA Hasiera nahaspilatsua http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-07-06/p00009020/Hasiera_nahaspilatsua.htm erredakzioa Astelehenenean hasi zuen Realak denboraldiaurrea. Ez zen ustekaberik izan. Iban Zubiaurre Mendaroko jokalaria ez zen Zubietara azaldu. Zubietara ez, baina bai, ordea, Anoetako bulegoetara. Izan ere, Zubiaurrek eta bere ordezkari Angel Caballerok bilera egin zuten Realeko presidente izendatu berri Miguel Fuentesekin. Baina ez ziren ados jarri. Jokalariaren ordezkariak aurretik esandakoa errepikatu zuen beste behin. Hau da, Zubiaurre dagoeneko ez dela Realeko jokalaria. Caballeroren arabera, Astiazaranek eta Olabek, Zubiaurrek Realeko jokalari izateari utziko ziola adostu zuten berarekin. Bizkaiko egunkari baten arabera, Zubiaurre Betisera joango zela uste zuen Olabek, Andaluziako taldeak interesa agertu baitzuen. Athleticera ez zela joango uste zuelako utzi omen zioten alde egiten. Astiazaranek eta Olabek, ordea, hori ez dela horrela diote.... Wed, 06 Jul 2005 01:00:00 +0200 ZUBIETA Hamar jardunaldi izango ditu denboraldiak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-06-30/p00009014/Hamar_jardunaldi_izango_ditu_denboraldiak.htm erredakzioa Ate joka dator udako zaldi lasterketa denboraldia. Donostiako Sustapen elkarteak antolatuta, hamar jardunaldi jokatuko dira uztailaren 10ean hasita, irailaren 11 bitarte. Urtero legez, Urrezko Kopa izango da udako denboraldiko lasterketa garrantzitsuena; abuztuaren 15ean jokatuko da, astelehenez 20.000 euro banatuko dituzte sarietan. Denboraldian ikusle eta zale gehien erakartzen duen proba izaten da, eta aurten ere Donostiako Aste Nagusia bete-betean dela jokatuko da. Gainerako jardunaldi guztiak igandez egingo dira.Hamar jardunaldi horietan 60 lasterketa jokatuko dira; sei jardunaldi bakoitzean. Horiek guztiak aintzat hartuta, 600.000 eurotik gora banatuko dituzte hipodromoan saritan, eta, Urrezko Kopak izan ezik, jardunaldi bakoitzeko lasterketa garrantzitsuenek diru-sari bera izango dute: 6.000 euro. ... Thu, 30 Jun 2005 01:00:00 +0200 ZUBIETA Hipodromoa pribatizatzea kritikatu du Ezker Batuak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-06-18/p00006008/Hipodromoa_pribatizatzea_kritikatu_du_Ezker_Batuak.htm erredakzioa Ezker Batuak gogor kritikatu du Udalak Zubietako hipodromoa enpresa pribatu baten esku utzi izana. Duñike Agirrezabalaga EBko zinegotziak esan zuenez, «politika hau akats handia da. Administrazio publikoak, hau da Udalak, datozen bost urteetan, 350.000 euro emango dizkio, urtean, Hipodromos y Apuestas Hipicas de Euskadi S. A. enpresari. Oro har, 1.750.000 euro emango dizkiote donostiarrek enpresa horri. Honen truke, enpresak kanon bat ordainduko luke, apustuetako irabaziak sei milioi euro baino gehiagokoak izanez gero». Udalbatza osatzen duten alderdiek, Ezker Batua kenduta, pribatizazio hau txalotu izana ere salatu zuen EBko zinegotziak.«Estatuan ere sekulako hutsegitea izan dira hipodromoen pribatizazioak. Madrileko Zarzuelan gertatutakoa oso adibide garbia da», gaineratu zuen Duñike Agirrezabalagak. ... Sat, 18 Jun 2005 01:00:00 +0200 ZUBIETA Enpresa pribatu batek kudeatuko du hipodromoa http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-06-17/p00006023/Enpresa_pribatu_batek_kudeatuko_du_hipodromoa.htm ion lopez Udal Gobernu Batzordearen bileran hipodromoaren kudeaketa eskuz aldatzea onartuko dute gaur. Hipodromos y Apuestas Hipicas de Euskadi S. A. enpresa izango da urriaren 1etik aurrera hipodomoaren arduraduna. Enrique Ramos Sustapen zinegotziak azaldu zuenez, «aspalditik zebilen Udala hipodromoari behin betiko bultzada eman nahian. Orain, enpresa pribatu honen kudeaketarekin lortuko dugula uste dut». Zubietako hipodromoak diru galera handiak izan ditu azken urte luzeetan eta Udalak diru jario hori gelditu nahi izan du. Iaz, Sustapen Elkarteak 1.400.000 euro inbertitu zituen Zubietako hipodromoko galerak estaltzeko eta egin beharreko lanak egiteko. ... Fri, 17 Jun 2005 01:00:00 +0200 ZUBIETA Zubietarako EAJk aurkeztu duen planaren alde dago PP http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-05-18/p00004003/Zubietarako_EAJk_aurkeztu_duen_planaren_alde_dago_PP.htm i. lopez EAJk joan den astean Zubietarako proposatutako pro-iektuaren alde azaldu zen atzo PP. Javier Urbistondok azaldu zuenez, «PPren jarrera, gai honen aurrean argia da. EAJk etxebizitzak egiteko proposatutako tokia aproposa iruditzen zaigu. Oso toki egokia dela uste dugu, gainera, gune horretan, Udalak 6'2 hektarea ditu. Nahiz eta oraindik gune horretan ezin diren hirigintza proiektuak egin, hori aldatzea posible dela uste dugu». Hala ere, hipodromoaren barruan etxebizitzak eraikitzearen aurkaazaldu zen Urbistondo: «Hipodromoaren barruan etxebizitzak eraikitzea erokeria dela uste dugu. Atzekaldean egin nahi dituztenen alde gaude, baina hipodromo barruan ezin dira etxebizitzak egon».Lurralde antolaketaren batzordean galdera bat egingo duela ere esan zuen Javier Urbistondo PPko zinegotziak: Etxebizitza ministroak zergatik esan du Lore Tokiko etxebizitzak bultzatuko dituela? ... Wed, 18 May 2005 01:00:00 +0200 ZUBIETA Lasarteko zubitik Zubietaraino etxebizitzak egin nahi ditu EAJk http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-05-14/p00004010/Lasarteko_zubitik_Zubietaraino_etxebizitzak_egin_nahi_ditu_EAJk.htm ion lopez Lasarteko zubitik Zubietarainoko Urbitarte pasealekuaren eta ibaiaren artean, 500 etxebizitza eraikitzeko proposamena egin zuen EAJk. Roman Sudupe bozeramaileak, «hipodromoko espedientearekin batera, zabalpen hau egitea egokia litzateke», adierazi zuen.Udal Gobernuaren proiektuaren arabera, hipodromoaren atzekaldean 1.278 etxebizitza eraikiko dituzte, eta orain EAJk 500 etxebizitza gehiago eraikitzea proposatu du. Lur hauek hirigintza lanak egiteko oso aproposak dira, Roman Suduperen arabera: «Lur laau da, eta hipodromotik gertu dago. Hala ere, gaur egun, bertan eraikitzea debekatuta dago». Udalak, lur horiek erostea proposatu du EAJk, edo bestela, hauek lortzeko jabeak desjabetzea. ... Sat, 14 May 2005 01:00:00 +0200 ZUBIETA Udaberriko denboraldiko hirugarrena, igandean http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-05-06/p00009002/Udaberriko_denboraldiko_hirugarrena_igandean.htm e. agirre Zubietako zalditegian udaberriko denboraldiko hirugarren jardunaldia jokatuko da igandean (17:30). Bost lasterketa izango dira guztira; horietatik garrantzitsuena Casino Kursaal saria, eguneko laugarrena. Hamahiru zaldik parte hartuko dute eta 2.000 metroko ibilbidea osatu beharko dute. Irabazleak 5.000 euroko saria izango du.Eguneko beste lau lasterketak Primer Paso, Haras de Ulzama, Telenorte eta Cope Gipuzkoa sariak izango dira. Fri, 06 May 2005 01:00:00 +0200 ZUBIETA Urrezko Kopa baino gehiago http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-04-08/p00009017/Urrezko_Kopa_baino_gehiago.htm amaia portugal D onostiako hipodromoko udaberriko denboraldia hastear da. Igandetik aurrera ikusi ahal izango diren lasterketa horiek ez dute udan jokatzen den Urrezko Koparen xarmarik, baina oso garrantzitsuak dira, zaldien prestaketarako batez ere. Kirol honetan adituak direnek dioten bezala, eta txirrindularitzarekin konparazioa eginez, Tourrean ondo aritzeko lasterketa txikiagoetan parte hartu behar da aurretik. Horretarako aukera paregabea da asteburu honetan hasiko den udaberriko denboraldia. Igandeko lasterketan eta jarraian datozenetan korrika egiteko zaldiak prestatzen dihardu Angel Imaz entrenatzaile donostiarrak. Bera ez da jockeya, baina inork baino hobeto ezagutzen ditu zaldiak. Egunean zazpi edo zortzi ordu egiten ditu hipodromoan, urteko 365 egunetan, animalia horiek zaintzen. Gutxi gorabehera 50 zaldi ditu bere kargu, eta den-denak ederki ezagutzen ditu. «Ez da zaila», dio Imazek: «Umeak bezalakoak dira. Dozena bat seme-alaba dituen ama bati galdetuz gero, bakoitza nolakoa den jakingo du, seguru». ... Fri, 08 Apr 2005 01:00:00 +0200 ZUBIETA Urrezko Kopa baino gehiago http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-04-06/p00006014/Urrezko_Kopa_baino_gehiago.htm i. lopez Hipodromoaren kudeaketarako publikatutako baldintza-orria aldatzea eskatu du PPk. Duela bi hilabete publikatu zuen Udalak hipodromoa datozen hogei urteotan kudeatuko duen enpresa aukeratzeko lehiaketaren baldintza-orria.Ramon Gomez zinegotziak salatu duenez, hipodromoko jabeak eta zenbait langile oposizioko alderdiekin bildu dira baldintza-orri honen inguruan dituzten kezkak azaltzeko. Honen aurrean, lehiaketa hutsik uztea proposatu dute PPkoek eta alderdi guztien artean adostutako baldintza-orria prestatzean lehiaketa berriro martxan jartzea. Ramon Gomezek salatu zuenez, huts nabarmenak daude baldintza-orrian. Adibidez, hipodromoaren ardura hartuko lukeen enpresak kanpoko apustuetatik, hau da, kiniela hipikoetatik dirua lortuko lukeela aurrikusi du, Eusko Jaurlaritzak oraindik apustu hauen inguruan ezer erabaki ez duen arren. Honetaz gain, pistaren barruko eremua kudeaketa ere enpresa horren esku uztea eskatu zuen PPko zinegotziak. ... Wed, 06 Apr 2005 01:00:00 +0200 ZUBIETA Atzealdean aldaketak Espanyoli aurre egiteko http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-03-19/p00008003/Atzealdean_aldaketak_Espanyoli_aurre_egiteko.htm x. lopetegi Denboraldia noiz bukatuko irrikitan dagoela adierazi du Valery Karpinek. Sasoia nolakoa izango zen jakin izan balu, ez zukeela Realak kontratua berritzeko egin zion eskaintza onartuko. Itxuraz, ez da horrela pentsatzen duen bakarra. Donostian dezente zabaldu da denboraldiak dagoeneko ezer berririk ekarriko ez duen sentsazioa. Salbazioa lortutzat ematen dute gehienek. Irakurketak, ordea, denboraldia amaitzean egin beharko dira. Hamar partida geratzen dira, eta jokalariek aukera polita dute jarraitzaileengan ilusioa pizteko; hurrengo denboraldiari begira bada ere. Atzealdea indartuko du Amorrortuk gaur Espanyolen aurkako partidarako, eta horretarako aldaketak egingo ditu hegaletan. Rossato eta Rekarte hamaikakotik at utzi, eta Garrido eta Zubiaurre gazteak zelairatuko ditu. Luiz Albertok min hartu zuen Numantziaren kontrako partidan eta Brechetek ordezkatuko du. Denboraldiko zortzigarren atzealdea, beraz. Gainerakoan, ez da alda... Sat, 19 Mar 2005 01:00:00 +0100 ZUBIETA Plan Orokorrak zubietarren nortasuna kolokan jarriko duen beldur dira herritarrak http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2005-03-18/p00009018/Plan_Orokorrak_zubietarren_nortasuna_kolokan_jarriko_duen_beldur_dira_herritarrak.htm ion lopez Arratsaldeko zazpirak eta bi minututan hasi zen bilera eta Zubietan dagoen Usurbilgo Lanbide Eskolako gela ia beteta zegoen. Gaur egun Zubietan bizi diren 350 bat biztanleetatik 65 inguru hurbildu zen bilerara. Hogei urte inguruko gazteetatik hasi eta laurogei urte inguruko emakume batera arte; ia guztiek ezagutzen zuten elkar. Plan Orokorraren berrikuspenerako bulegoko kideak urduri xamar zeudela zirudien. Zubietakoak ez zuen auzoetan egin diren eta egingo diren aurkezpen bilerekin zerikusirik. Azken hilabeteotan jakin denaren arabera, kartzela bertan jarri nahi dute, eta litekeena da errauskailua eta kuartela ere bertan jartzea. 2.500 etxebizitza berri eraikitzeko proiektua ere badago. «Historia horrelakoa da, aspaldi Altzako baserriei tokatu zitzaiena, orain guri zetorkiguk», azaldu zion tonu etsitu samarrean edadeko gizon batek lagunari.span class=... Fri, 18 Mar 2005 01:00:00 +0100 ZUBIETA