Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 5, Igandea

Harpidetu zaitez!

2007-12-06 | 16:43:49

Mobilizazioak abenduaren 6a jai eguna izatearen aurka

LABek elkarretaratzea egin du Bulebarrean, eta Ikasle Abertzaleek manifestazioa Erdialdetik

Gaur, Espainiako Konstituzioaren omenez jai eguna izaki, hainbat mobilizazio izan dira Donostian, "Konstituzioaren inposaketa" salatu eta "egutegi propioa" eskatzeko. Eguerdian LABek elkarretaratzea egin du Bulebarrean, eta jarraian, Ikasle Abertzaleek deituta, manifestazioa izan da Erdialdeko kaleetatik.

Bestalde, IAren beraren ekimenez, herri eskolak egin dituzte goizean. Grosen, Usandizaga institutuaren aurrean eta Luberri barruan izan dira eskola horiek, eta baita Ibaetako campuseko Filosofia fakultatean ere.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa