Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Milaka sinadura bildu dituzte soinketaren alde

Hezkuntza

Antolatzaileen arabera %80ko jarraipena izan du greba deialdiak;Donostiako zenbait eskola Gasteizko mobilizazioan izan dira.

mikel goñi



Donostiako hainbat ikastetxetako soinketa irakaslek bat egin zuten atzo SOHAT Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldeak deitutako grebarekin. Euskal Autonomia Erkidego osoko gorputz heziketa irakasleak bildu ziren Lakuako (Gasteiz) Hezkuntza Sailean, jasotako 75.000 sinadura entregatzeko. Sinatzaileek hezkuntza curriculum berria atzera bota dezan eskatu zioten Jaurlaritzari ondorengo prentsaurrekoan.

SOHAT-ek Eusko Jaurlaritzak 2007ko azaroan onartu eta datorren ikasturtean indarrean sartuko den curriculumaren kontrako iritzia azaldu du, gorputz hezkuntzari garrantzia murrizten diola- eta. Taldea soinketa irakasleek osatzen dute eta goi mailako 200 kirolariren babesa jaso du, atzo Hezkuntza arduradunei emandako sinadurez gain.

Atzoko greba deialdiak irakasleek egindako mobilizazioei behin-behineko amaiera ematen die, aurreko asteetan sinadura bilketarekin batera hainbat sentsibilizazio ekimen egin baitzituzten.

Donostiako ikastetxeak

Gasteizko ekimenean Donostiako irakale batzuek ere parte hartu zuten. Besteak beste, Aitor , Orixe, Herri Ametsa eta Mariaren Bihotza ikastolak edota Zuhaizti, Amara Berri edo Intxaurrondoko ikastetxe publikoetako ordezkariak izan ziren atzo Gasteizen egindako mobilizazioan.

Hezkuntza curriculum berriak derrigorrezko soinketa ordu kopurua murrizten du eta ikastetxe bakoitzaren esku uzten du kopuru hori zabaltzea. SOHATeko kideen ustez, gorputz heziketa orduak ezarritako gutxienekoan geldituko dira hezkuntza sailak «murrizketarekin desprestigiatutako» ikasgaia delako eta beste alorretan emaitza hobeak lortzeko presioa dagoelako.

Garapen integrala

Hezkuntza curriculum berriaren testuan jasotzen denez, heziketaren helburua ikasleen garapen integrala bermatzea da. Soinketa irakasleek ezinezkotzat jotzen dute helburu hori betetzea beren alorreko ordutegiaren murrizketarekin, nahitaezkoa irizten baitiote «baloreak, integrazioa, elkarlana, kooperazioa, aisialdi eskaintza» jorratzeko garaian.

SOHATek komunikabideei zabaldutako prentsa oharrean eskolaz kanpoko kirol ekimenen aurka ez dagoela adierazi du; baina, nabarmendu nahi izan du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako «ikasle guztiek gorputz hezkuntzako ordu minimo duin eta beharrezko batzuk» jasotzeko duten eskubidea .

Salaketa

Currilum berriak ekarriko duen soinketa orduen murrizketa salatu eta horren aurka kontzientziazioa sortzeko, hainbat ekimen egindira ikastetxeetan. Beste batzuen artean, irakasleek ikasleekin batera muralak prestatu dituzte egoera salatzeko.

Sindikatu guztiek babestu duten eskaera honi segida emango dioten ala ez datozen egunetan erabakiko dute SOHATekoek.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa