Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2008ko irailak 7, Igandea

Harpidetu zaitez!

AITOR BELTRAN:- Aktorea

«'Ohean' ez da antzezlan erotikoa sexuaz ari gara»

Antzerkia

Intxaurrondoko Aitor Beltran aktorea Maskarada taldearen euskarazko 'Ohean' obrako protagonista da.

nerea lizarralde



Maskarada taldearen obra berria da Ohean. Aitor Beltran eta Matxalen de Pedro dira protagonista eta aktore bakarrak. Sexu eszena asko, luze eta esplizituak agertzen dira baina aktore donostiarraren ustez biluzik egotea ez da obrako gauzarik zailena izan.

Donostian oraindik ez dugu obra ikusteko aukerarik izan. Nolakoa da antzezlana?

Gau bateko neska eta mutil baten harreman esporadikoa kontatzen du. Ezagutzen hasten diren heinean beren intimitatea azaltzen hasiko dira. Jolasak, barreak, sexua... une indartsuak daude obran.

Zaila izan al da horrelako papera prestatzea?

Prozesu oso berezia izan da. Antzezlana film txiletar batean dago oinarrituta. Entseguetan testua aztertu, eszenak banatu eta euskaraz inprobisatu egin dugu. Hilabete eta erdi eman genuen inprobisatzen. Gauza berri asko atera ziren, jokuak eszena osoak... eta gauza batzuk hor geratu dira.Paperera pasa eta Unai Elorriaga idazleak forma eman dio honi guztiari. Bertsio oso librea egin dugu. Originalean baino komedia gehiago dago esaterako. Bestalde, obraren euskara asko gustatzen zaigu eta jendeak ere komentatu digu. Kaleko euskara erabiltzen saiatu gara.

Nekeza izan al da eszenatokian bi bakarrik egotea?

Nik uste nuena baino densoagoa izan da. Eskarmentu handia dut antzerkian baina ez nuen uste horrenbesteko lana izango zenik. Oso nekeza izan da fisikoki eta psikologikoki. Trantsizio asko ditu obra honek, haserre zaude eta bat batean poz pozik... Galtzontziloak dira daramagun arropa gehiena. Bi aktore gara bakarrik eszenatokian. Ez genuen elkar ezagutzen, agian hobeto. Biluzik jartzea azkeneko pausua izan zen. Dena koreografia bat da, oso neurtua. Obrarekin hasi ginenean pixkat izutu egin ginen baina gero ez da hainbesterako izan. Lan zaila izan da baina ez biluzik agertzeagatik. Behin biluzik zaudela eszenatokian bost minutura normal zaude. Botere sentsazioa ere ematen dizu.

Sexu eszenekin nola erreakzionatu du publikoak?

Jendea ez dago ohituta. Edozer gauza antzerkian handiagoa da. Obra gainera txortaldi potente batekin hasten da. Hasieran moskeatu egin ginen pixka bat, komedia ez zen une batzuetan eta zentzurik ez zuen momentuan jendeak barre egiten zuelako. Sexuarengatik dela uste dugu. Jendea urduri jartzen da eta lasaitzeko barre egiten du. Egia da horrelako eszenak egitera ez gaudela ohituta, ez ikusten eta ez egiten. Ez degu obra erotikoa egin nahi izan. Erotismorik ez dago, sexua dago. Nola ez da egongo? Gau bateko rolloa kontatzen dugu. Sexuaz ari gara, beste gauza batzuen artean noski.

Donostian noiz ikusiko dugu?

Ni hemengoa naiz eta gogoa daukat obra Donostiara ekartzeko. Gainera obra honekin harro nago, egin dugun lana oso handia izan delako. Asko inplikatu gara, gure bertsioa oso librea da eta eszenak ere idatzi ditugu, oso gurea da. Gure sentsazioa lan txukuna egin dugula da.

Madrilen urte asko eman zenituen.

18 urtekin Madrilera joan nintzen ikastera eta hamaika urte eman ditut han. Salvajes obra egin nuen, produktore indartsua zuen atzean, aktore ezagunak zeuden eta horrek bultzada handia eman zidan. Telesailetan ere hasi nintzen lanean. Kasting zuzendari bati atentzioa deitzen diozunean telesail desberdinetan sartzen zaitu. Oso gustura egon nintzen etaoraindik ez dut moztu.

Telebistan, antzerkian ala zineman egindako lanagatik ezagutzen zaitu publikoak?

Bi urte egon nintzen Goenkalen baina fisikoki asko aldatu naiz eta kalean jendeak ez nau ezagutzen.

Proiekturen bat al duzu epe laburrean?

Atseden apur bat hartzen ari naiz orain. Goenkale utzi nuenean beldur pixkat banuen baina oso pozik nago. Zorte handia izan dut eta proiektu interesgarrietan parte hartzeko aukera izan dut. Carmelo Gomez eta Emma Suarezekin Gipuzkoan errodatuta eta oraindik estreinatu gabe dagoen La Casa de mi padre filma, Jorge Vidal zuzendariaren Road Spain, UCO telesaila... Azken honetan izugarri ikasi nuen. Miguel Angel Sola aktore argentinarrak marka utzi dit. Oso esperientzia ona izan nuen berarekin, izugarri lagundu zidan eta gauza asko ikasi nuen berarekin. Bestetik, musikaria naiz. Nire aita Juan Mari Beltranen taldearekin jotzen dut, perkusioa eta txalaparta egiten dut batez ere eta emanaldiak baditugu.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Agenda

Musika

Zimarros
DONOSTIA, M.A.D. (Larramendi kalea, 4) - 2008-09-12

Musika

Overload
DONOSTIA, M.A.D. (Larramendi kalea, 4) - 2008-09-13

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa