Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Donostia
2009ko uztailak 5, Igandea

Harpidetu zaitez!

Jaikoak gorde beza Poch lehendakaria

Loretopetik

Mikel Iturria

bloglaria

Rafa Berriok aipatu zidan aurreko batean Ignacio Gasca a.k.a. Poch zenari omenaldia egin nahi ziola, musikariaren heriotzaren 10. urteurrena betetzen zela irailean aitzaki gisa hartuta. Ezagutu zuen jeniorik bakarrenetakoa izan ei zen Ejecutivos Agresivos, La Banda Sin Futuro edo Derribos Arias bezalako taldeetan ibilitako musikaria. Beltza Records-en foroan jarri dute jada Berriok eginiko deialdia.

Ez naiz Poch-en jarraitzaile izan, baina bizpahiru gauza bai gogoratzen ditudala Groseko hondartzako mutilik zurbilenari buruzkoak.

Gogoan dut Kortatu goi-goian zegoen garaian Gasteizko Bideo Jaialdiaren berri ematen zuen argazki bat publikatu zela duela hogei urte baino gehiago Devorame gehigarriaren ale batean. Muguruza anaia gazteenak ageri ziren scooter baten gainean. Fermin gidatzen, Iñigo atzean, sidecarrean eserita Poch. Batxiler garaiko karpeta batean nuen itsatsita argazkia eta hari begira gogoratzen ez nuen beste detaile txoro batekin egin dut topo: Iñigo asto belarriak jartzen Pochi, ezker eskuko behatzekin.

90eko hamarkadan sartuta jada, Madrilen egin zioten omenaldi diskoa Poch-i, El chico más pálido de la playa de Gros izenekoa, Gasak publikatu zuena 1991. urtean. Bertso-Hop dendan izan nuen diskoa nire eskuetan, baina ez nuen erosi. Oker ez banago, bi kanta zeuden euskaraz: Tupeak gora Hertzainak taldearen bertsioa bata, Jainkoak gorde beza lehendakaria Negu Gorriak-en bertsioa bestea.

Handik gutxira ikusi nuen lehen aldiz Poch. Atotxa zaharreko harmailetan izan zen. Sevillaren kontrako partida zela esatera ausartuko nintzateke (Maradonaren garaiko Sevilla izan zitekeen?) Fruta Merkatuko harmailetan ikusi nuen pertsona bat zutik egoteko zailtasun izugarria zuena, gorputz guztia dardara etengabean, balantzaka. Ez dakit norbaitek esan ote zidan hura zela Poch edo ni neu konturatu ote nintzen. Huntington endekapenezko gaixotasunaren zantzuak nabarmenak ziren.

Ez nuen gehiago ikusi Groseko artista. Berriok altxatu du bandera Beltza Records disko dendaren webgunean jarritako komunikatuan. Laguntza eskatzen du.

Underground izan nahi duen omenaldiaren bila ari da Rafa. Donostiarra, gainera, nahiz eta Miqui Puig musikari kataluniarra izan laguntzeko prest agertu den lehenetarikoa.

Donostia 2016ko bidearen aparretan gal ez dadin, komeni da ere horrelako gauzei erreparatzea. Ea omenaldi xarmangarria egiteko gai den Donostia musikazalea. Jainkoak gorde beza Poch lehendakaria.

Copyleft.

www.eibar.org/blogak/iturri

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.

Lege Informazioa